Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2010
‎Rawlsek ez du nahi teoria guztiak gai metafisikoetan denak bat etortzea, ezinezkoa ikusten baitu. Hori baino helburu apalagoa du; alegia, doktrina metafisiko eta erlijiosoen artean adostasuna ezinezkoa denez, teoria politiko batek izan dezala aukera gehienen adostasuna eskuratzeko.
‎Gaua laster dator eta ostiral ilunabarrez auto gehiegi ateratzen dira Bilbotik, den denak batera. Ez gaitzala pilaketak harrapa!
‎Espainian, errepublikanoak zein karlistak, ia denak bat zetozen moroak zigortzearen alde. Segismundo Moret bera ere, ordura arte bakezalea eta sarrera leunaren aldekoa, protesta diplomatikoak bazter utzi eta bortxa erabiltzearen alde agertu zen.
‎Entzutearekin, mahaietara ziren bezero guztiak, denak batean oihuz eta besoak inarrosiz, hura ez zela pintore erraten hasi ziren, bai ordea, gaixo ilusitua eta kaskatik arindua.
‎Ekarria zuen enperadore Juliano-ren manua konplituz gero, Stanislas i Ash Kamal ek nahi izan zion erakutsi alde hartako mezkitarik hurrenena. Stanislas ez zen sobera harritu eraikina ikusteaz, ez eta otoizlariek egin gurmen moldeaz ere, denak batean burua zoruraino makurtu eta altxatze hartaz.
‎Haren ondora Beni Saddene, Beni Quarain eta Marmucha leinuak bildu ziren, denak batean sultanari mehatxu egiteko dina baitziren!
‎Ordura arte, koblakari ibiltariek nork bere kasa kantatzen zituzten Profeten erranak; Utman ek molde guztiak bildu behar zituela deliberatu zuen, eta denak batean kopistei emanen ere zizkiela; handik heldu liburua" kanonikoa" izanen zen.
‎Ordu hartan, kurruka saldo bat Pamir bortuen gainetik zihoan ohiko bere hegaldian; egin ere, zinez akiturik, Arabia gainetik iragatean haize gaitz batek saldoa desegina zuelako eta kurrukek nekez erdietsi baitzuten berriz denak batean juntatu eta hegalka segitzea.
2011
‎Bada txiste bat dioena behin New Yorken, 5 Etorbidean, mila gailego zeudela negarrez eta oihuka denak batera esanez: " Galdu egin gara!
2012
‎Lehiaketaren tentsioak, hala ere, zapuztu egiten zuen giroa. Ez zegoen lasaitasunik taldeetan; ez zeuden errifleak, deskantsu uneetan komeni bezala, denak batera jarrita, tente eta elkarri eutsiz, baizik eta zein bere jabearen alboan; ez zuen inork gorputza etzaten lo kuluxka bat egiteko. Donatien bera, salbuespen izan zitekeen bakarra, edozer egingo zukeena estalpera joan eta hango itzalean, palma ardo upelaren aurka bizkarra jarrita, eroso esertzeko, urduri zebilen.
‎Baina espainolen armada aitzina joan arau, manbisek gero eta eraso gehiago egin zieten hegaletako gudarosteei; ez buruz buru, Kapitain Orokor Weylerrek Toledoko akademian ikasi bezala, armada biak lerrokatuz eta danbor doinuaren araura denak batean abiatuz; aitzitik, manbisak talde tipietan joaten ziren hautatu lekuetaraino, ezkutuan igurikiz tiro egiten zuten espainolak agertzearekin, segidan fite joaten zirela ihesi.
2013
‎Guztiarekin, gizonak oso abailduta bazeuden ere, onez onean hitz egin nien, aurrera jarraitzera animatuz, lana erraztuz eta arriskuen aurrean lasaituz. Eta nire semea jarri nien etsenplutzat, zeren eta zazpi urteko umea izan arren haietako edozeinek bezainbesteko nekeak ari baitzen pairatzen eta beste guztiek bezalakoxe arriskua; eta neure burua, zeren, semea sufritzen ikusita, haiek denak batera baino gehiago sufritzen bainuen". 28
2014
‎ahal den guztia egin beharra daukat Aranburu paretik kentzeko. Jainkoaren laguntzaz, denak batera ordainduko dizkit.
‎The jail! The prison! ’ Eta orduan poliziek, denak batera koruan: " Oh, Redin!!
‎Eni beldurgarri zait. Ez dut ulertzen nola ez den oraino sartu psikopata bat bertso jaia aretora eta gibeleko zortziak bere haluzinazio eskizofrenikoan barakako pipa batzuetako hartu eta denak bata bestearen ondotik akabatu. Pelutxezko hartz baten irabazteko.
‎Denek energia bital bera ekartzen dute tranpa gainera. Baina txapelketak bertsolari berezi horiek baztertzen ditu denak bata bestearen ondotik, BECeko argazki hartara heltzeko kartzelako gaia dela medio. Eta delako 15 000 horien bermearekin, ados edo ez izanik ere epaimahaiarekin, solasak, dena den, lehena eta bigarrena zein behar diren bilatuko du, ez zer kolore ekar zezakeen bertsolaritzari laurdenetan istikatua egon zenak.
‎Maskaradaren zentroa branlea da. Izan Attuli, Bedaxagar, denak bat daude errateko ezkontza dela funtsa erritual horretan, herrien arteko trukaketa. Solasa hori da:
‎Ba, sortzez euskaldunak, arrotzen mutil bilakatuak gaituk ezin bertzez. Euskal lurrak, denak bat behar litezkenak, muga batzuz bi partetan ezarri ditiztek. Guri duk muga horien sekulan ez onartzea.
‎Sarri koplen hitzak ikusiko ditugularik, oso agerian utziko da hau. Gau horietan, herri guziaren itzulia ez baitzuten gau bakar egiten, herriko gazteak agertzen ziren denak bat eta denak eskale.
‎Oharkabean agertu zaio, haurtzaroko irudiekin, hitzaren hotsekin. Euria edo txingorrak edo ekaitzak edo denak batera eztanda egin aurreko instant hori. Zeruko beltzuria.
2015
‎Gu, han, ezta elkarrengandik gertu ere. Argazkia handitu eta gerturatu mugikorrean, koska bat eta hurrengoan argazkia pixelatu orduko denak bat egiten du, puntuz betez, materia xaretuz argazkian aurrena, Oteitzaren apostuluekin, Oteitzak aspostuluei hutsarteak zabalduz ume zorro bailiran, eta geu bere baitara joango baikinan eta halaxe itzuliko gara, agian, des egin ahala, ez izatera goazen eran: harria hondar, hezurrak hauts, geu inor ez, zena denean, dena denerako nor izatea aukera guztien artean aukeratua izan arte berriz.
‎Udaberrian Detroiten izan zuen konbatea, Olympia Stadium aretoan, eta galdu egin zuen Roscoe Toles pugilaren aurka. Zaleentzat, eta denak bat zetozen: amaiera, Izzy Gaztañagaren hondamendi betikoa, iritsia zen.
‎Baina uste baino errazagoa gertatu da: denak batera egun batean biltzeko aukera iradoki orduko, guztien erantzuna berehalakoa izan da.
‎Arraiopola, bosgarren galdera, eta ni ingelesez inprobisatu beharrean. Entzuleen galderak apuntatzen ari naiz, denak batera erantzuteko. Entzutekoa izango da nire jarioa.
2016
‎Amil nazazue mailo horretan behera!". Besteek bertan amilarazi zuten, eta lainoa atzetik zutela, lainoari iheska alegia, mendebalderantz jo zuten lasterka estuan, eta Arraztarango harantxora heldu zirelarik, anabasan sartu ziren denak batera geroztik deritzan harlauza handi baten azpira: hau, zenbait urte beranduago Arantzadi eta Eguren doktoreekin batera miatu nuen ganbara bikoizko trikuharria da.
2017
‎Minaren aginduei kasu egin beharrean, aurretiaz bidalitako Cuevillasen gerrillariak ez ziren zubiraino joan eta Zezen plazan bildu ziren bere buruzagiarekin. Orduan, denak batera Francisco Benito zerga biltzailearen etxeraino abiatu ziren, Mesedetako Amaren komentuaren ondoan.
‎Rivaren zalditeria ere ez zen heldu Minak hartu nahi zuen zubiraino. Hasieran indar handiz sartu zen eskuadroia, baina Tuterako kale estuetatik denak batera sartu ezinik, karriketan barna sakabanatu ziren ihesi zebiltzan frantsesen atzetik. Bitartean, Rivak, ia gizonik gabe, mezulariak bidaltzen zituen gizonak berarekin bil zitezen; baina bidalitako mezulariak ere galtzen ziren karrika estuetan.
‎Hala, gizonak taldeetan hobeto egituratu, armetan trebatu eta arduradunak izendatu zituen. Modu horretan antolaturik, gerrillariek bere herri eta etxeetan bizitzen jarraitu ahal izaten zuten eta, Minak behar zituenean, berriro deitzen zien denak bat egitera. Ordukoak ziren D’Agoulten eta Balbesen bandoak eta mehatxuak, alkateek eta apaizek sala zitzaten herriko gazteak, etxeak utzita Minarekin bat egitera zihoazenak.
‎Lurralde hura nahiko laua zen eta, artasoro batzuez gain, baziren bazterrez bazter sakabanatutako bizpahiru metroko zuhaizka multzoak. Hantxe zegoen errealisten abangoardia lerrotan formaturik, erretagoardiaren zain; haiekin elkartu bezain pronto, denak batera Minari erasotzeko prest. Egoera hura aztertuta, ekiteko aukera gutxi zituela ohartu zen Mina:
2018
‎Le Peuple Basque, sa langue, son origine, ses traditions, ses caracteres anthropologiques. Tituluak berak dioskunez, gai gehiegi ziren, denak batera sakonki jorratu ahal izateko. Pare bat gauza ekarri nahi dut hona.
‎Senarra hil zenean hasi zen idazten. Bere lehenengo sei liburuak ia denak batera argitaratu zituen: Antologia de cuentos (Rocas arg.), Ligeramente negro (1967, Rocas arg.), Despues de los milagros (1967, Doncel Saria), Animalitos de Dios (1967, Alameda arg.), Señoras de Piso (1967, Alfaguara), Ternura irfinita (1968, Azur arg.). 1968an Leopoldo Alas Saria eskuratu zuen, Con suave horror izenburuko liburuarekin.
‎15. Gai honi buruz, ik. Bosch Gimpera, 1932, 474; Fatas, 1972, 383, baskoi eta erromatarren arteko harremanak adiskideen gisakoak izan zirela iradokiko luke, autore horien iritziz, Graccurris erromatar kolonia haien mugetan fundatu izanak, eta harreman on horien zantzua litzateke, halaber," Turma Sallvitana osatzen zutenen artean euskal izeneko jendeen partaidetza hain handia izatea". Ez dirudi, ordea, denak bat P. Bosch Gimpera edo G. Fatasen iritziekin: ik. Sayas, 1994, 21 Azken teoriak, Canton, 2005, 129; Armendariz, 2005, 41; Andreu eta Jordan, 2007, 233; Pina Polo, 2009, 195; Amela, 2013, 31
‎lurralde kiristia anitz hedatua zutela" Irlanda dinako eskualdea"; halaber, bataiatu berrien nonbrea ezin kontatuzkoa zela: " hemengo jendetzak ikus bazenitza, irudi lekizuke Nabucodonosorren populuak ikusten ari zarela, denak batean elkarretara juntatuak".
‎Baina urguilua diamanta bezala da, baditu mila alde eta aurpegi, denak batean ezin ikus daitezkeenak, hemendik edo handik gizona erakartzen dutenak, finean osin hondogabera eramateko.
2019
‎Galdera horiei erantzute aldera, iruditu zaigu, bi gauza kontuan hartu behar direla: lehena, euskaldunen kultura ondasunen artean, erremintak barne, euskara bertze bat baino ez dela eta denak batera ibilbide berbera izan dutela. Eta bigarrena, euskaldunek Europako historian bere horretan jarraitzen dutela; hau da, erran daiteke herri menperatua izan dela, gainerakoekin konparatuta ahula dela, eta abar; baina, hala ere, Neolitoa Europan, Neolitoa euskaldunen lurraldean daukagula ezin da ukatu.
‎Eta gainerako esaldi motekin, zer eginen dugu? Subjuntiboarekin bezala, ezin ditugu denak batera zaku berean sar eta baztertu. Egin beharrekoa, beraz, bakoitzaren ibilbidea aztertu eta ongi taxutu ondoren, zein bere momentuan banan banan baztertuko dugu.
‎Lafon. ere. XIX. mendetik hona denak bat datoz atzizki honen osaera aztertzeko orduan: etor tze n bezalako osagaietan zatiturik esanahia ematen dute.
‎Errespetuzko tratamenduak aztertzerakoan (9 kapituluan), luze hitz egin dugu horri buruz, eta onartu dugu Europako giro horretan Antzinaroaren amaieran edo Erdi Aroaren hasieran indarrean jarri zituztela. Beraz, eta pentsatu dugulako trebeak zirela aditz aldietan, orainaldiko eta iraganaldiko adizkiak denak batera baztertu ditugu.
‎Adizki hauek liburuaren bigarren atalaren hasieran aztertu ditugu; baina, horrekin ez dugu erran nahi euskararen historian hain behera joaten zaizkigunik. Adizki horietan garbi ikusi dugu nahiko modernoak direla eta horrexegatik ez dugu trabarik ikusi denak batera baztertzeko. Bertze gauza bat da geratzen direnen artean ikusi duguna.
‎Kapitulu honetan aztertu ditugun adizkietan, berriz, kronologia agerian dagoelako, ezin ditugu denak batera baztertu. Aipatu ditugu, bai, gure irizpideak:
2020
‎Leyre Olcozen aita, beraz, bat zetorren atentatuei inguruko konspirazio teoriekin, eskuin muturreko politikari zein kazetari batzuk urte haietantxe hedatzen ari zirenak. Han hemengo zerbitzu sekretuak, ezkerreko alderdi politikoak, poliziaburuak, goi kargu militarrak, talde terroristak besteak beste, denak batera masakrearen konplize eta are egile ziren. Madrileko gobernuak berak erregimen aldaketa hitzartua zuen ETArekin, legezko estatu kolpe bat eta horretarako sarraskia behar zuten.
‎Aitortzen du egia dela beltzak soroetatik denak batera heldu zirela, aitabitxiarena eginez, Jorge beltzari girgiluak kendu nahian, baina deklaranteak dio bera ez zela haiekin etorri, gaixotegian zegoelako. Handik etorri zela bera, besteekin juntatuz, administradoreari eskatzeko, aitabitxiak egingo lukeen moduan, girgiluak kentzeko Jorgeri". 147
2022
‎I. Igual itsaso denak bat dira 256
‎Igual itsaso denak bat dira eta itsaso kontrak eta izakia, bat, milioika aldaeratan; eguzkia bakarra da dakigun eguzki sisteman eta euria eta hotza eta beroa, bat. bat berezi ezina den nortasuna. Ura:
‎Igual bizitzea arrastoa uztea da atzetik datozenentzat eta itsaso kontrak deskubritzea edo itsaso guztiak bizitzea da izateko modurik beteena itsaso denak bat izanik ere hamaika itsaso kontretan.
2023
‎" Albisteak entzun dituzu?", hasi da Inaxio, eta Davidek buruaz baietz, baina berak oraindik ere albiste gehiago dakartzala. " Emakume garbitzaileak ere greban daude, gero eta sektore gehiago, eta denak bat egiten ari dira, nork bere aldarrikapenarekin, larunbateko manifestazio intsumisoarekin." Ahmedek irribarre egin du, sudurra altxatuz eta arnasa hartuz, begiak itxi bitartean. " Eta sindikatuak, zertan ari dira?", Inaxiok.
‎Orduan, guardia zibilen mugimendua probestuz, itzalean zegoen tailerreko langile talde txiki bat fabrikako atea zeharkatzen eta barrura sartzen saiatu da. Guztira hamar langile dira, Bocanegra tartean, eta denak batera abiatu dira atera, presaka, urduri, baina pankartako taldeak bidea moztu die eta liskarra sortu da. Bultzadak eta irainak duela aste gutxi batzuk arte lankide zirenen artean.
‎Gipuzkoako soka dantza alkateak irekitzen zuen, gainerako herritarrek soka irekian segitzen zutelarik. Herritarren artean iritzi politiko desberdinak egon zitezkeen, baina denak bat ziren dantza berean parte hartzerakoan, komunitate sena indartzen zuena. Jovellanos idazle espainolak XVIII. mende bukaeran harriturik idatzi zuen bezala:
‎" Santa Agedakari urtero kentzen dizkiote ateetako giltzak bere etxeei, eta, ondoren, denak batera nahasten dituzte eta binaka ateratzen, elkarrekin ateratzen diren giltzak, bi etxeak elkartu eta Santa Ageda egunean jan eta disfruta dezaten, eta karitateak izan ditzaten, eta etsaituta daudenak bakebideanjar daitezen. Eta sekulan, auzilarietako bat ere auzokide ez izateagatik, ez zitzaien giltzarik kendu, eta ez ziren onartu hiribildu horretako karitateetan, auzotarrak ez zirelako".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia