2013
|
|
Hilketa hori agintzeagatik, San Anbrosiok ukatu egin zion jaunartzea Teodosiori, katedralean penitentzia egin arte, eta penitentzia egin beharra izan zuen Teodosiok. Nolanahi
|
den
ere, kristautasunak ez omen zuen eragin handirik izan zuzenbide pribatuaren gainean. Legeria eta kristautasuna ez ziren gatazkan aritu, edo, behintzat, gutxitan aritu ziren halakoetan.
|
|
Esate baterako, Augustoren lege batek zelibatua zigortu zuen, horrekin jaiotza tasa gehitu nahi zuelako herritarren artean; baina, gero, Augustok lege hori ezeztatu egin zuen. Dena
|
den
, orokorrean, garai paganoetako zuzenbide pribatuak eraldaketa gutxi behar izan zituen, Inperio kristauari egokitzeko.
|
|
Beste probintzia batzuetan, aurreko zuzenbidea gutxiago garatuta zegoenez gero, zuzenbide erromatarra ziur asko sendoagoa izango zen. Nolanahi
|
den
ere, alderdi guztietan agertu ziren, agertu ere, tokiko aldaerak.
|
|
Jurista klasikoen ustez, legearen jatorria sarri askotan ohitura izan arren, ohitura zuzenbide bilakatzen zela, bakar bakarrik, zuzenbidearen iturri aitortuetatik baten bitartez iragazten zenean, hala nola, Inperioko erreskriptoaren bitartez edota magistratuaren ediktuaren bitartez. Nolanahi
|
den
ere, tokiko esparru hutsean ohituraren bat izanez gero, ohitura hori baliozkoa izan zitekeen, zuzenbidearen aurkakoa barik, zuzenbidearen osagarri baldin bazen. Esate baterako, salerosketari buruzko arauek alderdiei ahalbidetzen zieten kontratuaren gorabeherak eurenez finkatzea; horrekin batera, arauek zenbait erregela aplikagarri ematen zituzten, harremanei buruzko gaietatik baten inguruan alderdiek beren beregi ezer hitzartu ez zutenerako.
|
|
Batak, aita santuak, espirituaren arazoak gobernatzen ditu, eta besteak, enperadoreak, aldi baterako arazoak gobernatzen ditu. Dena
|
den
, bi biek Kristo dute buru. Beste gotzain batzuen kontra, aita santuarentzat erreklamatu zuen Elizaren inguruko gaietan azken erabakia hartzeko eskubidea.
|
|
Jakina denez, Euskal Herriaren herrialdeetan zuzenbide erromatarrak izan duen eragina modu eta maila askotakoa izan da. Nonbaitetik hasteko, esan daiteke Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa salbuespenak direla Frantzia Hegoaldean nagusi
|
den
zuzenbide idatziaren multzo zabalean. Pirinioetako zuzenbidea izango litzateke hor erabakigarri, etxearen inguruan osatua eta eraikia eta zuzenbide erromatarrari kontrajarria.
|
|
Zuzenbide erromatarraren izaerak zalantzarik gabeko eragina izan du, Europako pentsamendu politikoan eta juridikoan. Horren guztiaren gainean arituko gara lan honetan, bai eta hori nola gertatu
|
den
eta zein emaitza izan duen.
|
|
Erromatarren aburuz, ohiturok euren herri oinordetzaren zati ziren. Nolanahi
|
den
ere, lege horiek Erromako herritarrei bakarrik aplikatzen zitzaizkien (ius civile izenekoa cives deiturikoen zuzenbidea da, hots, herritarren zuzenbidea).
|
|
Behin zuzenbide hori testu batera bilduta, lex bihurtu zen (de legere, adieraztea?
|
den
heinean), Ius deiturikoaren adierazpen ofizial eta jendaurrekoa zelako.
|
|
Errepublikaren lehenengo garaietan, funtzionario gutxi batzuen ardura zen lesiodunei laguntasuna ematea, jasandako kalte galeren ordaina jaso zezaten; horrela, lesiodun horiek ez zuten euren kabuz jardun behar, lege makineria abian jartzeko. Kasu jakin batzuetan, nork bere burua defendatzea onartu egiten zen, erkidegoak oraindik ez zeukalako behar
|
den
besteko indarrik, hori uxatzeko. Hala eta guztiz ere,. XII Taulak?
|
|
Kasu horietan, magistratuak, erkidegoaren izenean, ofentsagilea pertsegitzeko ekimena bereganatzen zuen, eta, horrela, familia bengantzak zabaltzea eta odola isurtzea saihesten zuen. Dena
|
den
, zuzenbideak esparru zehatza ezartzen zuen, esparru horren barruan alderdiek euren arazoak konpon zitzaten.
|
|
izeneko legearen arauak egokitu egin zirela, eta, egokitze horren eretzean, dezenbiroek hura idaztean izan zuten helburua aldatu eta beste helburu bat lortu nahi zela. Dena
|
den
, juristarik kontserbadoreenak ere eroso zeuden honako ideia honekin: emantzipazioa bazegoen jasota, ez esanbidez, bai, ordea, isilbidez,. XII Taulak?
|
|
Konponbide horietatik gehienek aurretiazko demandak barneratzen zituzten; esate baterako, demandatuak demandatzailearen jabetza haren borondatearen aurka atxiki izana, edota demandatuak demandatzaileari dirua zor izana. Nolanahi
|
den
ere, pretoreak formula eman zezakeen, egoera horretarako aurrekaririk izan ez arren. Kasu horretan, ez zen zuzenbidea sortzen, hori pretorearen ahalmenetatik kanpo geratzen baitzen.
|
|
Identifikazio horrek argi erakusten du tokiko erkidegoek Erromako erakundeen eredua bereganatzeko asmoa zutela, inguruabarrek hori ahalbidetzen zuten neurrian. Nolanahi
|
den
ere, ekialdeko probintzietan, eta, zehatzago, greziera hitz egiten zuten horietan, antzinako estatu hiriak ez zeuden orokorrean prest euren zuzenbide tradizionala bertan behera uzteko.
|
|
Guregana iritsi diren iturrietan, arrasto gutxi daude, juristen arteko desadostasunei buruz (zehatzago esateko, iturrietan desagertu egin ohi dira gutxiengoaren ikuspuntuak). Nolanahi
|
den
ere, jakin badakigu bi eskola edo sekta zeudela, eta bi horiek barruratzen zituztela K. o. I. mendetik K. o.
|
|
Bi eskola horien arteko oinarrizko desberdinak aztertzeko orduan, doktrinak eztabaida garrantzitsua izan du. Dena
|
den
, badirudi argi dagoela desberdintasunak, substantiboak barik, metodologikoak zirela gehienbat. Sabindarren joera zen euren iritziak justifikatzea, praktika tradizionala eta lehenengo juristen agintea aipatuta.
|
|
Forma errespetatuz gero, nahiz eta hitz ematea beste alderdiak eragindako iruzur zein mehatxuen ondorioz egin, hori ez zen kontuan hartzen. Dena
|
den
, Errepublikaren azken garaietan, pretoreak onartu zuen iruzurra eta koakzioak alegazio bidez adieraztea, formulan bertan, demandatzailearen aurkako defentsa bide gisa; horrela, demandatuak alegazio horiek frogatuz gero, absolbituta gera zitekeen.
|
|
Zalantzarik gabe, egoera hori aldatzeko biderik errazena izan zitekeen gaitasuna eskuratzeko adina igotzea. Nolanahi
|
den
ere, horrek aldaketa sakona ekar zezakeen zuzenbide tradizionalaren oinarrizko arauetan, horien arabera gaitasuna eta pubertaroa bide beretik zihoaztelako. Erromatarrak aldaketa hori egiteko uzkur agertu ziren, aldaketak ustekabeko ondorioak ekar zitzakeelako.
|
|
Erregimen berriaren lehenengo uneetan, herri biltzarra beti bezala bildu zen, aurretiaz egin izan zuen moduan. Nolanahi
|
den
ere, herri biltzar horrek ez zeukan behar besteko funtsik, ordezkaritza gastuei aurre egiteko; gainera, nahitaezkoa zen herritarrak bertaratu eta haren eztabaidetan parte hartu nahi izatea. Hori guztia dela eta, praktikan, Erroman bizi zen jendailaren topaleku bihurtu zen herri biltzarra.
|
|
Arean, humanistak hainbat autu jakin nahi zituen, hala nola, zein zen testuaren agintea, testua zehatza zen edo ez, edota zeintzuk ziren jurista klasikoen erabakiak bidezkotzen zituzten egitateak; aurreko interpretatzaileek, ordea, bazter utzi zituzten gai horietatik gehienak. Horrenbestez, humanistak euren erara moldatu ziren, Erdi Aroko latin barbaroan idatzitako eztabaida hutsalen bitartez; eztabaida horietan, dena
|
den
, ez zen argibiderik ematen, eurek jakin nahi zutenaren inguruan.
|
|
Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari zegokiola zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea. Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero, ikus zitekeen hitz berbera erabili ohi zela, hala nola, ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko, edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez
|
den
anbiguotasuna zegoen. Doneauren iritzirako, ius hitzak gizabanakoari dagokion eskubide subjektiboa adierazten du eskuarki; ondorenez, berarentzat zuzenbidea eskubideen sistema zen.
|
|
Collectio Britannica hori 1080 urtea aldera idatzitako lan italiarra zen, eta horren eskuizkribu bakarra gorde da, liburutegi britainiarrean. Ezdakigu zehatz zein izan
|
den
Digestoko testu horien jatorria, baina, seguru asko, lanaren bildumariek Erromako artxibo batean edo Monte Cassino beneditar monasterioan lortu zituzten. Jakin badakigu, ostera, XI. mendeko
|
|
Gizabanakoak ez ziren inoiz bihurtuko beste liburuen ikertzaile sutsu? Digestoa irakasten duen lehenengoak zuzenbide erromatarra mundu modernoarentzat zer izan
|
den
irakatsiko du aurrenekoz, subjektu horrek Digestoan bakarrik aurki zitzakeen argudio juridiko zehatz eta xeheak, definizio doiak, etab. [Letters, II. Lib. P. Zutshi arg., Selden Soc, supp.
|
|
Gisa bertsutik, ondokoa ere onartu zuten: bildumara batu da, sor daitekeen edozein arazo juridikori aurre egiteko behar
|
den
guztia. Digestoaren lehenengo zatiak zehaztu bezala, juristei apaiz deitu behar zaie; ildo beretik, horren osteko testu batek honetara definitu zuen jurisprudentzia:
|
|
XX. mendearen azken hamarkada arte itxaron behar izan da, Irnerio eta Accursioren arteko belaunaldiak ekarritako kontzeptu zein ideien aberastasuna aintzatesteko, eta hori Accursioren aurreko idazkiak sakon aztertzean ikusi da. Izan ere, glosaren agintea da kontinenteko zuzenbide zibilean oraindik erabiltzen
|
den
ideia honen jatorria: agintedun testu juridiko baten gaineko iruzkin akademikoa berez da zuzenbidearen egiazko iturri.
|
|
Zuzenbide hori, gainera, ez zen aplikatzen auzitegietan bakarrik; horrez gain, tokiko zuzenbidearen hutsuneak betetzeko ere erabil zitekeen. Zuzenbide kanonikoa, ordea, elizako auzitegietan aplikatzen zen, elizaren jurisdikziopeko autu guztietan (eztabaida handiak zeuden, dena
|
den
, jurisdikzio horren muga zehatzei buruz, eta mugak aldatzen ziren herri batzuetatik besteetara). Grazianorentzat, zuzenbide kanonikoa zuzenbide jainkotiarra zen, ebanjelioko legeen baliobestekoa.
|
|
Antzinako unibertsitateetan, Ingalaterrako zuzenbidea ez zen irakatsi XVIII. mendea arte, eta une horretan, Blackstonen Commentaries on the Laws of England izeneko entziklopediak agertu ziren, Erakundeetako eskemetan oinarrituta. Dena
|
den
, zin zinez, XIX. mendean hasi zen Ingalaterran kontinenteko heziketa juridikoaren antzekoa.
|
|
Jakina da horren definizio nahiz sailkapenak, pentsaera eta zatien arteko barne loturak guretzat askoz garrantzitsuagoak direla, xehetasun txikiak baino. Zuzenbide erromatarraren merezimendu iraunkor moduan aipa daiteke herri baten lana dela, arrazen bokazioa orain baino zehatzagoa eta bakanagoa zen garaian horrexetarako goratu
|
den
herriarena, hain zuzen. Ildo horretatik, zuzenbidea ikasteko, behar beharrezkoak ditugu erromatarrak, artea ikasteko greziarrak behar ditugun bezala [Law Magazine NS, 7, 1859, 382 orr.].
|
|
WESENER, G.: Einflüsse und Geltung des rómischgemeinen Rechts in
|
den
altós terreichischen Lándern in der Neuzeit16 bis 18 Jahrhundert(), Viena, 1989.
|
|
1650ean Aboko unibertsitatean (Turku) irakaslea zen Michael Wexioniusek Suediako zuzenbide zibil erromatarra ikertzeko sarrera argitaratu zuen (Iuris civilis Sveco Romani); unibertsitate hori hasieran Finlandian zegoen, gero Suediaren zati bihurtzeko. Zernahi
|
den
ere, Holandako irakasleek garatu zuten nazio zuzenbidea beste inork baino gehiago, ikusi dugun moduan. Van Leeuwenek 1664an idatzitako liburua legeria erromatar holandarra izenarekin ezagutu zen, bietariko oinarriak zituelako, hala zuzenbide erromatarrarenak, nola Holandako iturrienak.
|
|
Eskubidea aukera moral bat da, eta betebeharra, ostera, beharrizan morala. Niretzat morala da, gizaki onarentzat berezkoa edo naturala
|
den
guztia: eta gizaki ona izango litzateke, jurista erromatarrek abileziaz baieztatu duten bezala, gure ustez moral onaren kontrako egintzak gauzatzeko gai ez diren pertsonak [Political Writings, trans.
|
|
bata Jainkoari begira, bestea bere buruari begira, eta, azkena, gainerako gizakiei begira. Hori berori zen lehenengo printzipioa, eta geroko arau xeheagoek ildo berari ekin behar zioten, logikaren bidez. Gizakiak beste gizakiei begira dituen eginbeharretatik aurrenekoa da, batek besteari hitza ematean sortzen
|
den
betebeharra. Hurrengoa izango litzateke inoren jabetza eta jabetzari lotutako kontratuak, bereziki salerosketa, errespetatzeko eginbeharra.
|
|
Martinik konpromiso zaila erdietsi zuen hurrengo bi ikusmiren artean: bateko, legeetatik aske bizi
|
den
eta bere borondatea lege bihurtzeko ahalmena duen monarkaren ikuspegia, eta, besteko, mugak zuzenbide naturalak ezartzen zituela eta legegileak ezin zituela horiek gainditu pentsatzen zutenen ikusmoldea.
|
|
Martiniren ostean etorri zen Franz von Zeillerrek 1502 artikuludun Kodea egin zuen, 1812tik indarrean egongo zena. Kode hori konpromiso praktiko moduan aurkeztu zen, alegia, arrazoiaren printzipio aldaezinen adierazle
|
den
zuzenbide erromatarraren eta estatuak dituen beharrizan zehatzen arteko konpromiso moduan. Zeillerren Kodeak egundaino iraun du, zuzenketa batzuk egin ostean.
|
|
Savignyk zioenez, zuzenbidea ez zen arrazoiak esklusibotasunez sortutako zerbait, iusnaturalistek baieztatu zuten moduan, ezpada gizarte zehatz bateko tradizioaren eta ethosaren ondorioa. Nazio bateko edozein erakundek, hizkuntzak eta zuzenbideak esaterako, herri izaera hori erakusten du, eta aldatuz joango da, gizartea aldatzen
|
den
heinean. Legeria, gainera, garapen juridikoaren tresna bihurtuko da, gizartearen hastapenetan ohitura eta praktikarekin gertatu den bezala eta gizarteak aurrera egin ahala juristen arteko eztabaida izan den moduan.
|
|
Nazio bateko edozein erakundek, hizkuntzak eta zuzenbideak esaterako, herri izaera hori erakusten du, eta aldatuz joango da, gizartea aldatzen den heinean. Legeria, gainera, garapen juridikoaren tresna bihurtuko da, gizartearen hastapenetan ohitura eta praktikarekin gertatu den bezala eta gizarteak aurrera egin ahala juristen arteko eztabaida izan
|
den
moduan. Ildo horri ekinez, zuzenbidea sortzen da isiltasunean diharduten barne indar batzuen ondorioz, eta ez, ordea, legegile baten nahierako borondatearen ondorioz.
|
|
Jasotze prozesuak honako presuntzio orokorra sorrarazi zuen: Ius commune aplikatuko da, komenigarria
|
den
heinean eta kontrako toki arau edo ohitura zehatzik ez dagoen bitartean bakarrik. Aurkako eginerarik izan ezean, abokatuek zuzenbide zibileko testu egokiak plazaratu behar zituzten, auzitegiari laguntzeko.
|
|
Simon Groenwegen van der Madek goitik behera jorratu zuen Corpus iuris osoa, eta artezki zehaztu zituen praktikan onartutako eta ezetsitako testuak. Mende bat lehenago Bugnyon frantsesak erabilitako ereduari ekinez, emaitzak tratatu batean argitaratu zituen, zuzenbidea zer ez
|
den
jorratzeko tratatuan, hain zuzen (Leyden, 1649). Horren garaikide zen Simon van Leeuwenek Paratitula iuris novissimi, dat is Een kort begrip van het Rooms Hollandts Reght izeneko lana argitaratu zuen hiru urte beranduago; horretara, Holandako zuzenbide erromatarraren titulua sortu zuen, eta probintzia batuetako eta horien kolonietako zuzenbidea izen horrekin identifikatu zen.
|
|
Digestoa hiru zatitan agertzen da, alegia, Vetus, Infortiatum eta Novum izenekoetan. Zatiketa horrek, dena
|
den
, ez dauka zerikusi handirik jatorrizko egiturarekin: Vetus izenekoak 1.tik 24.2.erako liburuak barneratzen ditu; Infortiatum delakoak 24.3.etik 38.erakoak, eta Novumak, berriz, 39.etik 50.era bitartekoak.
|