Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2010
‎Euskal Herriko jendeari gorroto zion gobernuak oso goian kokatu zuela altzairuzko bola, eta holaxe hasi zela dena. Eta jarraian —" Ezinezkoa da altzairuzko bola bat nahi den tokitik eramatea" lehen uneko biktima inuzenteek beste biktima batzuk sortu zituztela, haiek ere inuzenteak. Bola goratu egin zela beste aldean ere, eta esate baterako bere beste lagun bat, bere irakaslea izandakoa —" Cesar du izena" — herioaz mehatxatuta zegoela alderdi sozialistakoa izateagatik, horregatik bakarrik, eta Cesar zalantzarik gabe pertsona zintzo, progresista eta demokrata zela.
‎" Egia esan, ez dakit. Tiroteoa izan den tokian geldituko zen noski."" Non izan da tiroteoa?" Don Pedrok zehaztasunez adierazi zion zein bidegurutzetan desbideratu zen Bernardino eta bera zekartzan autoa; ez hain zehazki leku hartatik bailararaino egindako ibilera. " Gaztainadi bat zeharkatu dudala uste dut", esan zion.
‎Gero beste edozein egunetan bezala mandoari eragin zion eta pilota partida agertu zen. Une hartako harmonia nekez hobe zitekeela pentsatu nuen egongelako ate nagusiaren markoaren azpitik, lurrikara gertatuz gero bertan izatea gomendatzen den tokia.
‎Urteak joan dira eta orain beldur eta ezbairik gabe aldarrikatzen dut Bilbon baino ezin dela hemen bizi, gure inguruan Bilbo delako periferia ez den toki bakarra.
‎Ezta txikitan" ni konturatu gabe" bortxatu nindutenik ere, erdararekin bezala. Are gutxiago familia barruan, diotenez normalean gertatzen den tokia.
‎Baina euskal hitz honek irakurlea harritu ez dezan, jakinarazten dut bidenabar, garai haietako Nafarroako erregeek Euskara erabili zutela berezko eta jatorrizko hizkuntzatzat; eta Errioxako alde hauetan hain zabaldurik zegoen, non ez den toki, mendi edo leku euskal izenik ez duenik, nahiz eta dagoeneko asko desitxuratu egin dira eta batzuk osoki bestelakatu".
‎Clarissa: Gero, aurrera segitzen duzu eta Liburu jendea bizi den tokiraino iristen zara.
‎" Bestela interes praktikorik eskaintzen ez duen euskal hizkuntza desagertzeko bidean da, bistan denez, garrantzi zientifikorik handiena izan arren. Kasik toki guztietan, egunez egun, usteldu egiten da arrotz hitzak onartuz, eta, bizi modernoarenjarduera hurbilagotik ikusten den toki handixkoetan, herritarrek beren mintzairan esamolde osoki frantsesak ala espainolak sartzen dituzte. Espainian, bere erabilpena erabat debekaturik dago eskoletan; euskaraz mintzatzen harrapatzen duen umeari eraztun bat ematen dio irakasleak; honek, gisa berean, ikaskideren bati pasatuko dio, euskarismo delituan harrapatzen badu, esamoldea zilegi bekit; eta, larunbatean, eraztuna duen haurra gogorki zigortua da."
‎Zelaian pasioan dabilela, ur putzu batean txapla txapla egiten duen basahate bat ikusi du Nasreddinek. Okasio polita da ze, migratzaile hau nekez pausatzen baita jendea bizi den tokietatik gertu. Agian zaurituta dago:
2011
‎Beste sanfermin batzuetan beste nafar euskaltzale batekin egin nuen topo, Jose Maria Jimeno Juriorekin. Hartan, Donibane auzoko karrika batean, sanferminetako giroa heltzen ez den toki batean. Elkar ezagutzen genuen.
‎Neilyoung ki mintzatuz, toki onean dago Neil Youngekin biltzeko. Neil Youngek kantatzen duenez, errepidearen ertzean askoz ere jende interesgarriagoa ezagutzen da errepidearen erdian baino, zuzen eta sendo ibiltzen den tokian alegia. Enekok bide ertza etxebizitzatzat dauka betidanik, eta bide ertzean Neilekin topo egiteko itxaropena dauka, munduko ezdeusak hortxe biltzen baitira.
‎Hortxe ipintzen du, bihotzaren eta zentzuaren artean. Opera kantariek horixe dakite, ahotsa behar den tokian ezartzen. Orain bai, pentsatu nuen, orain amaitu dira ezusteak.
‎Herriko plazatik atera, Zubiaundia igaro eta eskuinera jo; Kanposantua eta Olaberria pasatu ondoren, goiti doan bide moldatua hartu. Bordazpi, Txaponen borda, Arizti eta Zumeta (berria) baserriak azpiko aldean utzi eta hurrengo bidegurutzean (Alkasoxarreko iturria deitzen den tokian) ezkerraldera joan moldatutako bidea bukatu arte. Han dago Alkaso baserria, Bikarionborda baserria garaiko aldean gelditzen zaiola.
‎Herriko plazatik atera, Zubiaundia igaro eta eskuinera joan, Kanposantua eta Olaberria pasatu ondoren, goiti doan bide moldatua hartu. Bordazpi, Txaponen borda, Arizti eta Zumeta baserriak azpiko aldean utzi eta hurrengo bidegurutzean (Alkasoxarreko iturria deitzen den tokian) eskuinera hartu hormigoiz egokitutako pista; Alkasoxar baserria gelditzen da lehenbiziko bide sarreratik joanda, bide nagusiaren azpiko aldetik.
2012
‎Ramadan. iz. Baraualdiaren hilabetea, hilabeteko hilekoa dela-eta emakumea ukitzerik ez dagoena, jaterik ez dagoena, ez edaterik ere. santzutegi. iz. Santu izateko asmoz beren burua antzutzen duten jendea biltzen den tokia. Adibidez, Arantzuzu. sakelako. iz. XXI. mendean garatutako tresna bat, pertsonaren apendize gisako bat bihurtu dena, zenbat eta gutxiago izan esateko, gehiago erabiltzen dena. ttantto edo tantoportziento. iz. Kromosoma bateko ñimimiñokeria baten ondorioz, besteak bezain ume tentela izateko falta den gatz edo grazia punttua. txizatoki. iz. Bilbotarrentzat (bizkaitarrentzat zehazkiago, Iruñeko Jaime alkate ohiak noizbait esandakoaren arabera), Pamplona/ Iruña. txupeinazo. iz. Festei hasiera emateko Nafarroako herri gehienetan pairatu behar den une distiratsua. uzkertzain. iz. Buzkartzain bizkaitarra. zazpimarratu. ad. Azpimarratu, baina zazpigarren potentziara.
2013
‎" Caponek benetako errege baten bizitza ederra eta bikaina egiten zuen Floridan; milioi asko dituen erregea da, ez diru faltan ibiltzen diren operetako beste errege horiek bezalakoa. Sinpatia handia zidan, behar den tokian neuzkalako nuts ak, eta diru asko irabazarazi niolako nire konbateekin".
‎Biologoa izateaz gain, euskaltzalea ere ba ei da Arrutiren lagun hori eta bere pentsamendutan sarri bururatzen omen zaio espezien biziraupena azaltzeko erabili ohi diren kontzeptu askok (biodibertsitatea, habitata, ekosistemak, ekologia, jasangarritasuna, ingurumena...) hizkuntzen biziraupena esplikatzeko ere balio dutela. Alegia," espezie" hitza jartzen den tokian" hizkuntza" jarri eta oso azalpen zentzudunak osatzen dituela iruditzen omen zaiola: hizkuntza ekologia, hizkuntzen biodibertsitatea, hizkuntzaren ekosistema, hizkuntzaren ingurumena.
‎Auzolaneko bigarren laneguneko egunsentian lehenik iritsi direnek aurkitu dituzte Xalene eta Tzurdio besarkatuta lo. Ganboako idoi ondoan dagoen Harsoil muinotxoko losarrian zeuden etzanda; auzolaneko erreloa egin den toki tokian. Egia da Kokoherrin barreiatu bezala lokatzez eta errautsez beltz beltz eginik eta biluz biluzik zeudela korapilo anitzetan besarkatuta goizeko hotzak tal tal.
‎Baina egunsenti bakoitzak aurreko gaua ezabatzen du erantzun du beste ezkutuko batek. Hona hemen nola Zutolako Hoxpine gaixoa hilik erori den toki berean egina dugun guk gaur gauean berotzeko sua.
‎Emakatsuak, bitartean, zaldun bi hitzartu ditu. " Zoazte ahal bezain azkar Osinara edo Apoinora edo behar den tokira, eta ekar ezazue sendagile bat kosta ahala kosta. Eraman zaldi bana gehiago eta itzuli lehenbailehen.
2014
‎Biziaren arrastirian gibelera so egiten. Hemen ez da ezagun sarri ikusiko dugun emozio komertzial hura edo kazetariek ez den tokian ikusi nahi baitute, tendentzia baita orain poesia mellengakeriarekin nahasteko. Bertsoak ez dira terribleak, motel eta holako hitzak errepikatzen ditu, baina egian da eta inprobisaketan, bat batean ari da eta mintzo da bihotzetik bertsoz.
‎Banka, Elizondo eta Baigorri. Baigorri zuberotarrentzat, Garaztarrentzat ere, eztabadako mintzoa hasten den lekua da, euskara desberdin eta hotz den tokia: apez euskara erran behar dea?
‎Baina niretzat bertsolari, koblakari hitz horiek daukate herrian esanahi oso azkarra, ez baita baliatzen ahal nola nahika. Iragan bat daukate hitzek, eta harritzekoa bada ere, hizkuntza higatua den tokietan kulturaren etorkiz diraute. Bertsolaria kantaria da bai, baina zerbait gehiago.
‎Tratamendua arras ezberdina da. Iduri du ez direla jendeak mintzatzen baina lekuak, ezenografiak botere lekuak edo boterea ehuntzen den tokiak ditu agertzen oholtza jaunttoarentzat, zoko batean ostatua, mahaia erdian, ezkerrean Konzepzioren jargia, behar den bezalakotasuna hortik enuntziatzeko, Sutafuri jeizteko ttotto maingu txar bat utzia zaiolariketa lenguaia plegu batzuek lekuen arabera pertsonaiak identifikatzen dituzte. Irakurtzen da zer perspektibatan ezarri behar den errana.
‎Xeaxtian Ihidoiek bi lerro hauek baino gehiago merezi ditu eta, egun batez, ez dakit oraino nola saiatuko naizen kitatzea antzerkilariok honekin dugun zorra. Berak irri egiten duke den tokitik: " Orain ba!
‎Han hasten baita bortua. Eta bortua baita legea bukatzen den tokia. Gure kontratu politikoak han baitu muga.
‎Zuk aldiz eni kontseilatzia eskandala den tokira, Esplika zite, Jauna, hobeki, finian mintzo bazira".
2015
‎Hau da, jatorrizkoan finch egon den tokian gaztelaniazko kanonerako pinzon izan da ohiko ordaina. Hortik dator guk fakultatean eta erdaraz beti pinzones de Darwin entzutea, eta aitzitik gorriones hain sinsorgo iruditzea, azken batean," Darwinen txontak" hobestea eta" txolarreak" baztertzea.
‎Sendagaiak, osasun iruzkinak, ebaluazioak... ez dut ezer ulertzen, eta horrelakoetan aukera gehiago izaten da komunikazio ez berbalari arreta jartzeko. Ze aldarte duten, elkarri ze tonutan erantzuten dioten, begiratuak luzeak edo laburrak diren, ze konfiantza maila dagoen beren artean, barrearen lekua zein den. gauza asko pertzibitzen da hitzik ulertzen ez den tokian. Komunikazio berbalaz kanpokoetatik zerbait ikas liteke herrien psikologia sozialaz.
2016
‎Aldatze hori, tokian tokiko sinkretismoaren arabera, nabarmena izan da batzuetan eta hutsaren hurrena besteetan. Indoeuropar mintzabide ortodoxoak nekazal munduaren traketsa eta baldarra erdeinatu ohi ditu, haren alderdi baikorrak ezkutatuz, eta sinkretismoa orekatuagoa izan den tokietan baino ez dute lortu alderdi baikor horiek irautea.
‎Ez dagoelako gaitzespen sozialak adina indar duen legerik. Ezin izan dut honelako estatistikarik topatu, baina ustelkeria kasuen kopurua eta ustelkeriaren gaitzespen sozialik ezaren arteko korrelazio maila ia lekoa izango dela apustu egitera ausartuko nintzateke.Ustelkeria gaitzesteko, aurrez usteldua nor den begiratzen den tokietan, arazoa ez da berehala amaituko. Elkarri gezurra esan, elkarri lapurtu, zorrak ez ordaindu eta emandako hitza betetzen ez duen jendea ezin da bere buruaren jabe izan, kaosa litzateke hori, erabakimena kendu behar zaio.
‎Boterean txandaka jardungo dute jatorri bietarikoek, baina indoeuropar eskemaren arabera beti. Boterearen sorburua Zerua da. Bertan bizi dira naturaren jabe diren jainko ahalguztidunak, eta erregeak dira haien oinordeko lurrean. Erregea Jainkoaren oinordeko denez, bera bizi den tokia munduaren erdigunea da. Munduak, beraz, badu erdigune bat eta erdigune horrek bere ingurua.
‎Bi bide nagusi erabaili ohi dira honetarako, dokumentu zuzenek huts egiten dutenean: batetik, kultur gorabehera gutxiago izan den tokietan arakatzea aztarna bila, eta bestetik, ondorengo kulturek aurrekoaz zer dioten erreparatzea, aurrekoaren ohiko gaitzespenetan argibide interesgarririk egon ohi delako.
2017
‎Kotxetzar batek aparkatu du bigarren lerroan libre geratu den tokian. Txapa beltz distiratsuak bi gihartsuen atentzioa bereganatu du.
‎Usain txar eta urrun. Urrin, usainarekin sumatzen den tokia.
‎Eta geure eskuetatik harantzago hedatzen den mundua ez dun basa, ez dun eremu, ez dun mortu arnas batek zeharkatzen dizkin eta dena eta zena, eta geroan batzen, litekeenera hedatzen, zitekeenean pausatzen, ahiena iristen ez den tokietara lurrin ederrez alkantzatzen.
‎Dena ezagun du bertakoak, jaio den tokian bizi eta hilko denak: ibaiak, mendiak, belazeak eta abereak.
‎Gitarrarekiko mesfidantza horren erakusgarri dira 1964ko abenduaren 5ean Orioko Leunda antzokian entzundakoak. Bertso saioetan maiz gertatzen den zerbait gertatuko da Orion; kalean zeresan handia ematen ari den zerbaitek, kasu honetan gitarrak, erabateko protagonismoa hartuko du gonbidatua ere izan ez den tokian: Joxe Mari Iriondok ofizioka jarriko ditu bertsolariak, musika tresna bana jotzen orkestra berean, eta gitarra ezertarako ez aipatu arren, horixe bihurtuko da liskar bide Euskal Herriak inoiz emandako musika conjunto xelebreenean: 11
‎Euskararen espazioak direlako transmititu daiteke bertsoaren teknika bertso eskoletan; lehen premisa hori bete gabe ez dago zer eginik. Lazkao Txikik esango lukeen bezala, airea brotxaz pintatzea da erdara nagusi den tokian bertsotan irakatsi nahia.
‎Behar den tokian
‎Eguzkia hidrogenoz eta helioz osatutako gas bola bat da, Lurra baino 1.300.000 aldiz handiagoa. Distira berotasunaren ondorio da; barnean, argia sortzen den tokian, 20 milioi graduko tenperatura lortzen da. Honekin konparatuz, azala" hotza" da:
2018
‎Era berean, XIII. mendean fundatu zen Italiatik kanpoko aurreneko Klaratar komentua, Santa Engrazia Monasterioa. 1227an, David el Mayor izeneko hiriko jauntxo batek orube bat eman zuen dohaintzan Mazongo errota inguruan, Zandua izeneko bide publikoan, egun Arrotxapeko Santa Engrazia izenaz ezagutzen den tokian. Han, Arga ibaiaren bazterrean, San Damianen ordenako moja sekularren komunitate txiki bat osatu zuten 13 jabeak egokitu ziren.
‎Geografiak ez du beti" erantzun argirik" ematen" lurralde identitate auzietan", Guermonden iritziz: " geografia mutu dago Boli Kostan, Osetian, Palestinan, Euskal Herrian, hots, arazoa sortzen den toki guztietan". 55 Indar harreman kontu bat dela dio.
‎Segidan Juani alaitu zitzaion begitartea eta, erdaraz, zortea aipatu zuen. Ez jakiteak adi mantentzen zaitu, erne, gutien espero den tokian erbia lo eta, erran gabe doa, euriaren zorte hori ez zen ohargabean pasatzekoa.
2019
‎—Hizketan ikasi du, baina kaka behar den tokian egiten ez.
‎—Umeak ur jauzira joateko arriskurik ere ez dago jarraitu zuen Martak. Barkuak kanala bikoizten den tokira iristen direnean arba batekin hurbiltzen dituzte okindegiko erretenera. Ez dut esango ikara guztia joan zaidanik, zuloak hor segitzen du eta.
‎—Nekagarria izango duk hiretzat, Miguel, barka ezak. Hola segitzen badu, jatetxea itxi eta behar den tokira eramango diat.
‎Inork ere ez luke bizi behar baimena eskatuz edo inoren menpe. Modu horretan, hori betetzen ez den tokietara askatasun errepublikarra zabaltzea izan da jakobinismoaren helburu nagusia; espazio ororen demokratizazioa. Alegia, gizartearen politizazio osoa giza harremanak eremu pribatutik ateratzeko, eta haren zibilizazio osoa25 (aldi berean), giza harreman guztiek oinarri zibikoa izan dezaten.
‎Ezin jakin, Lizardik garai batean lizar basoa zena esan nahi duen ala, besterik gabe, lizarra erraz ematen den tokia, pagoa goian, haritza behean, nagusi izanik ere.
‎Sukalde+ (e) ta. ‘Sukalde’ den toki.
‎4. Ur dan. Ur den toki. Urdinbiden iturburu joria dago
‎Azter dezagun polikiago, baina: Soro berri, luberritu, hautsi berri izaten da. Soro hau, den tokian, gaur ulertzen dugun moduko soroa ote zen?
‎Ziztor toki, berriz, ira ebaki den tokia da.
‎ESANAHIA. Irriatu Bakaikun edo gerriatu Etxarrin, luizi edo izan den toki da.
‎Nafarroako kontu horiek irakurrita, batzuetan zeinen unibertsala den tokian tokikoa etorri zitzaidan gogora; ez bakarrik Arabako prentsan antzeko aferak jorratzen direlako azken batean, elkarren ondoan gaudebaizik eta globoaren beste bazter askotan ere eite bereko kezkak izan ohi dituztelako: " euskalduna" dioen tokian kendu eta bertakoa jarri, nahi baduzu.
2020
‎Eta horregatik, urtearen hasieran gertatzen garenean, irudipena dugu ura mugitzen hasten dela berriro, aurrez motelduta egon balitz bezala halako oztopo edo presa baten kausaz; egunak eta hilabeteak, ibaiaren zatiak, sumatzen ditugu hurbilago edo urrunago, eta, ikusmira horrekin —beldur pixka bat ere ematen duen ikusmira horrekin—, desioak azaltzeko gogoa sortzen zaigu. Zinez, desioak botila batean sartu eta ibaira botako genituzke, ea korronteak behar den tokira eramaten dituen.
2021
‎Euskaltzaindiaren Hiztegia: joan ad. Aipatzen den tokiraino edo tokirantz higitu. Ondorengoak daude jasota:
‎K.a. 1500 eta K.a. 300 urteen artean, 55 liburutegi izan ziren Ekialde Hurbileko zenbait hiritan, gutxiengo batentzat, eta bakar bat ere ez Europan. Espainian, 2014ko datuen arabera, biztanleen% 97k gutxienez liburutegi publiko bat du bizi den tokian —guztira 4.649 liburutegi daude herrialde osoan— Zifra hauek berebiziko aldaketa baten eta ugalketa sekulako baten historia kontatzen dute. Aski oharkabean pasatuagatik, eraginkortasun handienarekin kolonizatu gaituzten antzinako errealitateetako bat da.
‎Lovecraften jarraitzaile txantxazaleek liburuko fitxak faltsutu dituzte munduko hainbat liburutegitako katalogoetarako, esanez debekatutako edizioaren jatorria Toledo hiria dela. Ustezko ale bat agertzen den toki bakoitzean, mailegu eskaera mordoak egiten dira: dirudienez, zenbaiten jakin mina ahaltsuagoa da Nekronomikonek uzten duen dementziaeta heriotza lorratzari dioten beldurra baino.
2022
‎Ardoa edo bestelako edari alkoholdunak ontzeko, botila, barrika, metalezko edo plastikozko andeletan gordetzen den lekua (lur azpikoa, bereziki). Likidoaren kalitatea honda ez dadin, bibrazio, kutsadura, tenperatura (egokiena 13—16° C artekoa omen da), hezetasunean gorabehera handirik izango ez duen eta beti ilunpetan egongo den tokia da, argitasunak ere kalte egin diezaiokeelako ardoari. Botiletan baldin badago edaria, horiek etzanda edo erdi etzanda antolatzea komeni da, kortxoak, beti bustirik, ontzia zeharo itxirik eduki dezan.
‎Hiru egiturari antzeman behar, horretarako. Zein den toki bakoitzean gertatzen ari denaren eta bizirik dauden indarren egitura. Zein izan litekeen hiztun komunitatea biziberritzeko prozesu posible baten egitura.
2023
‎Azken zuhaitza, azken ordokiko azken eremuan, inor joaten ez den tokian. Toki honek ez zaitu inora bideratzen, ez erabakirik harrarazten, ez du ezeren gainean agintzen.
‎Arnasa hartu, jo, ezpal berria. Ez nekien muinak (ez nekien) berbaroa zeukala, oihartzuna, ez nekien arrakala lotura zela, hemen, Agur jaunak kantatzen den tokian, eta hemendik ibar askotara, klima askotara, Bon cop de falç, finean dena baita moztea eta dena bukatzea, guztia amaitzea, izan zereal, izan oihaneko bihotz.
‎Han daude eta badakite, beharbada, lanpostuak defendatzen ari diren langileei tiro egin dietela beren fusilekin, gomazko pilotekin. Badakite borrekin jo egin dituztela, baina beren lana da eta bete eginen dute eta, barrikada defendatzen dutenak gorrotatuko dituzte, eta jo behar dutenean amorru handiz joko dute, eta suak ereinen dituzte irudimena gazte eta biluzik erretzen den tokian, eta
‎Gurutzearen argudioak nahiko ez badira, gertu du ezpata laguntzeko: bata heltzen ez den tokia besteak betetzen du. Ezpataren argudioek ez dute hitzik behar, eta hura daukana arrazoiaren jabe da, ezpatak egia oso eta bakarraren jaun bilakatzen baitu.
‎Sortu nintzen nornahi sortzen den tokian mundua oraindik mundu zen sorleku eztian eta otsoen artean hazi nintzen pozarren ordurako hilko nintzela ongi jakin arren ilargiaren eskolan ikasi nuen gero bi gehi bi lau dira baina ez egunero dena nekielakoan hiritartu nintzen deus okerragorik ez zait bururatzen zigorraren gogorrak jakinarazi zidan ez nintzela batere ongi etorria han alferrik saiatu nintzen handik ihes egiten nire baitan...
‎Bizitza" dirua lortzeko etengabeko borrokatzat" hartzen den tokian, gizakia," de facto"," jabetzaren sistemaren beste ondasun bat" bihurtzen da:
‎Hendaiako Ondarraitz hondartzan, itsaslabarra bukatzen den tokian behiala harekin bat ziren bi uharte txiki gelditu dira: Dunba luzea eta Dunba zabala.
‎(Oiartzun G), Jentilbaratzak (Goizueta, Arano N)_ Baxe Nafarroan aski arrunta da hilarriak (Heleta BN) deitzea, besterik gabe. Ez da kasualki izango ere, harrespil multzo handiena —26 ale— Okabe (BN) mendian kokaturik egotea, Hilarrita deitzen den tokian.
‎Auzokide batek haren beharra bazuen, udalari egiten zion eskaria eta honek markatzen zizkion zuhaitzak. Udazkenean mendira igo, zuhaiEpaitza egiten Garraldan (N). tzak bota, txikitu eta etxera eramateaz, alegia, epaitza egiteaz, familia bakoitza arduratzen zen eta hala da oraindik usadioa atxiki den tokietan.
‎Historiaren gorabeherek ez badute jatorrizko egitura hautsi, herriek duten lur azaleraren parterik handiena herri lurrak dira, esan nahi baita, guztiena. Herri lurrak udalek kudeatzen dituzte eta beharren arabera erabiltzen dira, arruntena, artzaintza nagusi den tokietan, azienden larre toki izatea da. Kabalek bazkaleku handiak behar dituzte eta, behin leku batean belarra janik, tokiz aldatu behar dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia