Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2001
‎Nire barruan ere, minak jarraitzen duen arren, baretasuna nagusitu da nolabait. Ohitu egin naiz modu honetan bizitzen, zango bat galdu eta makuluekin ibiltzera ohitzen den pertsona bezala. Agian minak ez dira betiko eta denborak sendatzen du dena, Itoizen kanta hark zioen moduan.
2003
‎" Nor zen kariñosoa, sudurra ala gizona?" Izan ere, joera handia daukate umeek sintaxiaren perfekziorako. Matiasek erantzun zion sudurra zela kariñosoa, noski, eta gizona ere bai, beharbada, baina ordubetean ezin dela jakin zein den pertsonaren kariño kantitatea. Gauza gehiago ere azaldu zion Tomasi sudurren izaeraz, baina lotsa eman zion, beste guztiak begira zituelako, eta Ana begira zuelako.
‎Meharrak ziren baina ez zeuden umezurtz, mamiz hornituak baizik. Hondamendi batetik onik atera den pertsona bakarra zirudien komisariako itxarongelan, komisarioak arrapaladan bildu zituen lekuko eta ezagunen artean. Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin.
‎–Bai, amona Sarak ikaragarri estimatzen zuen Rakel. Beti Rakel gora eta Rakel behera egoten zen, hirian bizi den pertsona bakarra bera balitz bezala.
2004
‎maila desberdinetan euskararen jabe, euskaldun? den pertsona oro; euskaldun pertsona gizabanakotzat hartuta. Euskararen hizkuntza komunitatea berregiten ari dela kontutan harturik, euskararen ezagutza continuum moduan ulertu behar da, ezagutza ia zerotik euskaldun osatuenek osatzen duten nukleo garrantzitsuraino?. 3
‎Ez dago, halere, adituen artera argi bila joan beharrik: nik dakidala, eta oso oker ez banago behintzat, euskaldun izatearen adiera euskaraz bizi den pertsonarekin lotu izan du beti euskaldunak. Oraintsukoak ditugu Kontseiluaren antzeko adiera definizioak.
‎Kontua ez baita prentsa idatziaren alorrera mugatzen: egungo bizimoduaren sareak guztiz dira zabalak, guztiz ugariak eta orotarikoak, eta sare idatzi horietaz gisa batez edo bestez inguratua bizi ez den pertsonarik nekez aurkituko dugu bazterretan. Bazterrik bazterrenera jota ere, nekez baino nekezago.
2005
‎Ez naiz jaio, Simon. Neu izango naiz munduan jaio ez den pertsona bakarra.
2006
‎Esan genezake Joseph Asscher jauna bizitzako memento bakar batengatik gogoratzen den pertsona horietako bat izan zela, eta, nahiz eta ondo jakin inoren bizitza ezin dela memento batean laburbildu, oker egoteko zalantza handirik gabe aipatuko genuke zein izan zen Joseph Asscherren bizitzako une zehatz hori: 1908.eko otsailaren 10eko arratsaldeko 14:45ak.
2008
‎Lotsati itxurako neska argal bat zen. Sufritzen ari den pertsona baten irribarrea zuen, maiteminduta dagoen pertsona baten begirada. –Garibaldirekin maiteminduta dago?, pentsatu nuen begiratzearekin batera.
2009
‎Neure buruarekin lotsatzeko modukoa da. Benetan existitzen ez den pertsona bat imajinatu dut ahotsak, gabon, ongi esaten dakielako, umekeria galanta.
‎Sortzear zèn eguzki haren itzalpean, etorkizunaren irrika sutsuan bizi den pertsonak gutxi behar izaten du geroaldia orainaldi bihurtzeko?, Domingok pasioz hitz egiten zuen: ezker esku ukabil bihurtuak eta haren begiei zerièn dirdira bereziak ez zuten besterik adierazten behinik behin; orduan ere, baina, Domingok galdera hura zuen buruan, galdera hura behar zuen?, bazkalondoren kafea hartu eta etxera deitu baitzuen berriro; hargatik edo, baita giroa gero eta zitalagoa zelako ere, Domingo bezperan baino urduriago zegoen, eta are urduriago jarri zen, lehenengo deialdian ama jarri, eta jarri ez beste katigatu baitzuen telefonoa; bigarrenean saiatu zen, baina soinu batzuek eragotzi zioten deia; hirugarrenean, aldiz, bezperan bezala, Maria Bibiana atera zitzaion; bezperan ez bezala, baina, Maria Bibiana kezkatuta zegoen:
‎Bestalde, grabazio berri bat egiten atxilotzen den pertsonak are zigor gogorragoa jasoko du. Modu berean, etxe partikular batean atzemandako grabazioa Lege Nagusi hau indarrean hasi eta gerora grabatuta dagoelako zantzuak ageri badira, bikoiztu egingo da zigorra.
‎Izan ere, hemen, Ingalaterran, argi ikusi dugu dena desagertzen dela, modu batean edo bestean. Joseph Conrad adibidez; Joseph Conrad idazlea da munduan gehien desagertu den pertsonetako bat.
‎Esan nahi dugu anbulantziak beteta daudela, amaigabea dela anbulantzien ilara, eta oraingoz kaosa eta desordena dela nagusi, izan ere jendea korrika alde batetik bestera doa, Poliziak ematen dizkion aginduen atzetik. Eta bat batean ikusten dugu laguntza jasotzen ari den pertsona bat espaloian botata. Batzuetan laguntza psikologikoa da, besteetan odoletan dagoela.
‎Sortzear zèn eguzki haren itzalpean –etorkizunaren irrika sutsuan bizi den pertsonak gutxi behar izaten du geroaldia orainaldi bihurtzeko–, Domingok pasioz hitz egiten zuen: ezker esku ukabil bihurtuak eta haren begiei zerièn dirdira bereziak ez zuten besterik adierazten behinik behin; orduan ere, baina, Domingok galdera hura zuen buruan –galdera hura behar zuen–, bazkalondoren kafea hartu eta etxera deitu baitzuen berriro; hargatik edo, baita giroa gero eta zitalagoa zelako ere, Domingo bezperan baino urduriago zegoen, eta are urduriago jarri zen, lehenengo deialdian ama jarri, eta jarri ez beste katigatu baitzuen telefonoa; bigarrenean saiatu zen, baina soinu batzuek eragotzi zioten deia; hirugarrenean, aldiz, bezperan bezala, Maria Bibiana atera zitzaion; bezperan ez bezala, baina, Maria Bibiana kezkatuta zegoen:
2010
‎Elexpuruk idatzi zuen Veleiako aurkikuntzei buruz propio sortutako Iruña Veleia, gezurra ala egia? blogean, kristautasunaren lehen urratsetan aditua den pertsona batekin, hitz egin zuela eta horrelako esaldiak horren goiz eta euskaraz zer dela eta existitu zitezkeen esplikatu ziola.
‎–Zuk orain ikusten dituzunen gisakoa zen arima hura, esan dit?, luze gabeko heriotzaren iragarlea. Horrelako arimak zendutako senideenak izaten dira, eta hilko den pertsona eramatera datoz, zubia igarotzea errazagoa izan dadin laguntzera.
2011
‎–Banoa?, esaten nien bidean aurkitzen nituen ezagunei,, telefono dei baten zain nago eta?. Telefono dei baten zain bizi zen gizaki horrekin bizitzen ohitu egin nintzen denborarekin eta batzuetan barregarria ere iruditzen zitzaidan?, jarraitu nuen, eta hondamendi intimo baten lekukotasuna ematen edo jendaurrean biluzten ari den pertsona bati bezala begiratzen zidatela ohartu nintzen, nire gizentasunei erreparatuz, mehartasunak begiz joz edo edertasun urria deitoratuz, baina erruki puntu batekin, begirunez.
‎Ezin da neutro mantendu. Erreaktibo deitzen dio Badiouk arriskatzen ez den pertsonari. Arriskatzen denari, berriz, iraultzailea, hau da, proiektu berritzaileari leiala.
‎Nire bizitzako denboraldi luze batean oso isolatua egon nintzen eta gero irteten joan nintzen, zinemari esker. Adierazteko gai den pertsona bihurtzen lagundu zidan, ulerkor egiten?.
‎Midori ren aurretik, Desio ehiztaria (2006) zuzendu zuen, iturrietara botatzen diren txanponak jasotzeaz arduratzen den pertsona bati buruzko fikzio dokumentala. Behin baino gehiagotan nahastu eta uztartu ditu generoak, batez ere fikzioaren eta ez fikzioaren inguruan hausnartzeko.
‎Egin dezagun jauzi Errusiatik Afrikara, baina Euskal Herrian bizi den pertsona baten eskutik: Boladji Omer Oke izango dugu bidelagun.
2012
‎–Eskolan sartzen diren egunean ume guztiak oso adimentsuak dira. Baina oso arraroa da unibertsitatetik ateratzen den pertsona bat artean adimentsu izatea, oso arraroa?.
‎–Saindu bat saindua da, saindu dela konturatzen den arte?. Amodioa den pertsona ere, amodio izango da amodio dela konturatu arte. Orduan, agian, izan dezake gizartean hain baloratua den amodio horrekin emozioen merkatuan salerosketak egiteko tentazioa, askok nahi luketen zerbait baitu, zeinengatik askok asko ordainduko luketen, betiere emozioez mozorrotutako anbizio baten indarra erabiliz.
‎Gure gizartean Panpoxa Lolita bat dela esaten da. Tabu bihurtzen da 15 urteko neska edo mutil baten eta adinduagoa den pertsona baten arteko sexu harremana. Panpoxak ez du inongo problemarik, taburik.
‎Soilik pertsonaia erabat imajinarioak irudikatzea ez zuan alternatiba bat: izan ere, nola jakin deskribapen horrek ez duela bat egingo ezagutzen ez duan baina benetan existitzen den pertsona batenarekin, ondoko kalean edo munduaren beste puntan. Horra hor, bada, zergatik diren horren laburrak eta urriak deskribapenak nire liburuetan.
‎Axoloteak sortzen duen liluramenduaz eta sosegu faltaz jabetzeko Julio Cortazarren Axolotl ipuina irakurtzea esperientzia ona da, ezinbestekoa literatura maite duenarentzat. Cortazarrek ezin hobeto kontatzen du lehen pertsonan axolotl bilakatu den pertsonaren adierazi nahia eta aztoramendua. Neurri handi batean horiexek dira axoloteari begiratzeak sortzen dituen sentimenduak:
‎Marie bere amaren etxetik ez urruti harrapatu zuela gaizkile talderen batek aditzera eman nahi du Le Commerciel ek.. Ezinezko gauza da?, hala dio,. Marie bezalako emakume bat, ehunka lagunek ondo ezagutzen zutena, inork ikusi gabe hiru etxe multzotatik igaro izana?. Parisen aspalditik bizi den pertsona baten ideia da hori, hantxe baitu enplegua, eta, hirian mugitzen denean, bulego publikoen inguruan ibiltzen baita gehienbat. Badaki gutxitan joango dela ezagutua eta agurtua izan gabe bere bulegotik dozena bat etxe harantzago.
‎Eta bigarrenaz, edozein paper susmagarritan alfabetoko letrak tokiz aldatuz, pozik ez dagoen alderdi baten asmorik sakonenak jar ditzaketela agerian. Horrela, adibidez, gutunean lagun bati esango banio, Gure alaba Tomasak odoluzki mingarriak ditu betirako, arte honetan trebea den pertsonak esaldi hori osatzen duten letra berberak ondorengo hitzetara ere pasa daitezkeela aurkituko luke: Eutsi luzaroago:
‎Halere, hau mesede berezia izan zen, goi mailako jendeari bakarrik egiten zaiona, audientzia nahi dutenean. Are gehiago, batzuetan berariaz botatzen da hautsa lurrean, etorriko den pertsonak Gortean etsai gogorrak izatea gertatzen bada. Eta nik neuk ikusia dut jaun handiki bat, ahoa hautsez bete betea, arrastaka tronura behar beste hurbiltzean hitzik esan ezinda.
2013
‎Ekipajea hartzen den lekutik hegazkinean etorri den pertsona guztiak terminaletik ateratzen joan dira, ongi etorri hunkigarrien, pozez betetako agurren eta besarkada estuen ondoren.
2014
‎Horrelako desberdintasun fisikoek harritu egingo zuten baita xehetasunei batere erreparatzeko gauza ez den pertsona ere; baina, fisionomista batek bi atzerritar horiek hurbilagotik aztertu izan balitu, haien arteko kontraste fisiologikoa eta haien bereizgarri nagusiak argi eta garbi zehaztuko zituen hauxe adieraziz: frantsesa «oro begi» zela eta ingelesa «oro belarri».
2015
‎Egia esan, zor dizut ukabilkadaren bat. Uste dut zu izan zarela ni defendatzearren beste batekin muturka aritu izan den pertsona bakarra. Nik hamar urte inguru izango nituen eta mukizu hark esan zidan bere aitaren eskopeta hartu eta tiroz hilko ninduela.
‎Emazteari askotan esana zion: , maitasuna beti norbaitekin egiten da, normalean maite den pertsonarekin... baina sexua bakarrik egiten da. Noizbehinka, norbere buruarekin ondo gelditu beharra izaten du batek, norbere fantasmak uxatu beharra, norbere buruari, bestea?
‎(f) Miragarria, ohiz kanpokoa. (g) Jarduera zehatz baterako guztiz dohatua den pertsonari deitzen zaio. (h) Jarduera intelektual eta ahalmen handiko pertsona.
‎lagungarri onomatopeikoa, ostera, aditzaren laguntzailea da. Hegaldatzen ari den pertsona tirokatua, aditz sintagmaren (AS) baitako objektu zuzena litzateke, eta nola hegaldatzen den kapelua, hala bere keinu eta postura guztiak, AS horretako objektu zuzenaren laguntzaileak. Biñeta horretan?. Bang, bang?
‎Esker ona. Katia Granoff andrearenganako esker ona sentitu zuen alargunak, izena besterik ezagutzen ez den pertsona batenganako esker onik sentitzerik badago. Esker ona koadro hura museoaren esku utzi izanagatik, nornahik ere izan zezan ikusterik, berak ere izan zezan ikusterik.
‎Bakartasuna. Bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera.
den pertsonari, eta nola esango liokeen.
2016
‎Idatziak errana egitea pentsatu dut. Itsu itsuan ene konfiantza oparitu diot guziz ezezaguna den pertsona bati, eta euskaraz ongi dakienaren aitzakian. Geroz eta eroago naizela sinesten hasia naiz.
‎Horretan ez dut zalantzarik, grabazioen transkribapenetan ere mantra bat bezala errepikatzen baititu hitzez hitz esaldi batzuk,. Zer egiten dizu urdanga horrek nik egiten ez dizudanik??, esate baterako. Eta jokabide hori, zure ondoan bizi den pertsona baten sufrimendua hain modu zuzenean idazteko baliatzea, iraingarria iruditu zait.
‎–Alferrik duzu ukatzea, esan nuen?, azken finean badakit nor den pertsona hori.
‎d) Hitz erdiz aritzera eramaten dute maiz, izen abizenak zuzenean ez aipatzera, zintzotasun osoaz ez jokatzera beraz (KONTRAKOA). Izan ere, jolas horrek, asmatzen ibiltzearenak, badu bere tokia mota honetako testugintzan, baina ez da oso leiala aipatzen (ez) den pertsonarekin edo lanarekin. Hori, berriz ere, konpontzen saiatu naiz, hala hurrengo atal sakonagoetan, nola. Oharrak eta post scriptumak?
‎oinarrituta, ahalegindu zaitez irudian agertzen den pertsona honi gertatu zaiona kargen
‎b) Herri batean, batez beste, etxebizitza bakoitzean bizi den pertsona kopurua.
‎du Donibane Lohizunen bizi den pertsona
2017
‎Eraman nian ohera eta gozotasunezko ikara batek igaro zidaan gorputza alderen alde. . Hara, Zorba, apo zirtzila?, esan nian neure artean,, hona hemen zer den emakume izatea, hona hemen zer den pertsona izatea! Zer da?
‎Inork ez daki. Ez naiz ni edozein gauzarekin burutzeko gai den pertsona. Nahiago nuke indartsuagoa banintz, Jasonen eta umeen onerako».
‎Bart sukaldean pertsona gehiegi zegoenez, egongelatik pasatzean Iñigo, Idoiaren senarrari begira jarri ginen Aitor eta biok. Ez du aitaren afizioetako bat bera ere konpartitzen, baina interesa adierazten trebea den pertsona horietakoa da. Egunero entrenatzen dela uste dut, Foru Aldundiko bere lan horretan.
‎Desgaitasun txikikoak. Gurpildun aulkian ibiltzen den pertsona bat, adibidez, ez da soslairik aproposena halako zentro batean aritzeko. Desgaitasunak dituztenak baino gehiago nahi izaten dutena da desgaitasun ziurtagiria dutenak:
‎–Li Huan, erruduna ez haiz hi; haiek dituk, bihozgabearen itxura egiten saiatzen den pertsona hotz bihurtu hautenak alegia.
‎Ezaugarri ez politiko horiei esker, Estatu Batuek galdutakoa leheneratzeko gai den pertsonatzat agertu du Trumpek bere burua. Hala, presidentetzara aurkeztekoa zela iragartzeko hitzaldian, azaldu zuen Txinak AEBak gaindituak zituela merkataritza akordioetan, eta zera gehitu zuen:
‎Mexikok, adibidez, Trumpen gobernuari ohartarazia dio ez duela hartuko Mexikoko herritartasuna ez duen inor. Bada, deportatu nahi den pertsona hori nora bidali aurkitu ezean, AEBetako legeak dio aske utzi behar dela atxilotua.
‎c) Churchill-en ereduari jarraituz, idatzi esaldi bat esanez zergatik den pertsona bakoitza garrantzitsua.
‎arte materiala gordetzeaz arduratuko den pertsona, material hori gero ondorioak idazteko
‎c) Churchill-en ereduari jarraituz, idatzi esaldi bat esanez zergatik den pertsona bakoitza garrantzitsua.
2018
‎Hegelen irudiko, lotsagarria zen aldebakarreko norbanako kontraktuala jabe gisa edo pertsona gauza gisa baztertu eta haren ordez giza nortasunaren eta bizimodu etikoaren konplexutasuna bultzatzea. Aldi berean jabea eta kontratu egilea den gizabanako hori, Hegelen iritzian,, modu immediatoan bere kabuz mantentzen den pertsona bat, da, eta, haren ustez, nahiz eta hori baden banakoaren nortasunaren eta bizimodu sozialaren elementu edo, momentu?
‎Azken batean, jende arruntak ikasi eta jakin dezakeena mugatua da berez, eta ez dirudi zentzuzkoa denik eskatzea pertsona guztiek izan behar dutela iritzi funtsatu bat herrialdeko eztabaida garrantzitsuei buruz. Edonola ere, zentzugabea da inork horren arabera definitu nahi izatea zer den pertsona baten duintasuna.
‎zentzua? Agian uste dugu badakigula zein den pertsonaren anatomia (batzuetan ez dakigu, eta dudarik gabe ez gara ongi jabetu deskribapen anatomikoaren mailan dagoen aldakortasunaz). Apika, pertsona horrek daramatzan arropetatik ondorioztatzen dugu jakintza hori, edo arropak erabiltzeko modutik.
‎–Arratsalde on, epaile anderea, arratsalde on guztioi. Zer esan dezake lau hilabetez atxilotuta egon den pertsona batek, gehien irrikatu duena egiari aurre egiteko eguna iristea dela baino. Saiatuko naiz gure sistemak gizarte osoaren onerako eman duen urrats ausart honi modurik egokienean erantzuten.
‎Zoritxarrez, ordea, errealitateak krudeltasun osoz gezurtatu zizkion bere uste onak. Gizon matxista bat hautatu zuen; gure eredura moldatu ez den pertsona batekin ezkontzea hautatu zuen. Matxista izan ez ezik, edo hain zuzen ere matxista delako, pertsona horrek ez zion barkatuko gizartean gehiago izatea eta familian pisu ekonomiko handiagoa edukitzea.
‎–Laztana, hola lantzen da justizia, lehenbizi epaituko den pertsona ezagutu behar dugu guztiok iritzi objektiboagoa egingo badugu.
‎Denbora izango duzu zure portaeraz hausnartzeko, eta bitartean txostena prestatu eta diziplina batzordeari zer neurri proposatu pentsatuko dut. Zure familiari..., tira, gero eta gutxiagotan etortzen den pertsona bakarrari, zigorra bete arte bisitarik izango ez duzula jakinaraziko diogu, baita zure abokatuari ere. Orain, mesedez, desagertu nire bistatik, zorne zaku hori.
‎–Aulki bati lotuta bizi den pertsona bat zama da! –esan zuen bat batean, Aneren errealitatea ahaztu izan balu bezala.
‎Karlos ere teloiaren atzean mugitu ezinik geratu da, harrizko irudi bihurturik. Hala ere, ezin izan dio jakin minari eutsi, eta burua apur bat ateratzen ausartu da aulki ilaren aurre aurrean ipini den pertsona hura zelatatzeko.
‎Hots arraroa izan dela pentsatu du berekiko Ebbek, ordura artekoa baino are arreta gehiagoz, txalupa norabide hartan zuzentzen duen bitartean. Ez zen igerian ari den pertsona batek aterako lukeen soinu mota. Ez du entzun beso eta zangoek uraren aurka jotzean sortzen duten murgil zipriztinaren antzeko zaratarik.
‎Karlosen hitz horiexen eraginez izan da, edota berak ere salatik barrena hurbiltzen ari den pertsona hari begiratzeko kinada izan duelako. Kontuak kontu, Agnetak lepoa harantz okertu eta aiztoaren presioa apur bat lasaitu du.
2019
‎Baietz esango nuke. Begira gelditu natzaio, ume batek ezberdina den pertsona bati begiratzen dion moduan, baina ez luzaroan. Jendeak ez ditu begiradak ulertzen eta ez dut gaizki ulertzerik nahi.
‎Gertu izateak ere inpaktua du, ez da telebistan, ez dakit zeinengan. Ez da modu teoriko batean, baizik eta zure herrian, zu baino gazteagoa den pertsona batengan eta ezagutu zenezakeen (nahiz eta ez duzun ezagutzen) norbaitengan. Niretzat oso haragi bizikoa, gordina izan zen.
‎Rabelaisek Gargantuaren inudeen jostetak eta solasak kontatzen dizkigu; historiak oroimenean atxiki ditu Luis XIII.aren inudeenak. Hain lotsagabeak ez diren emakumeek, berriz, lagunarteko izenen bat jartzen diote mutikoaren sexuari, eta pertsona txiki bat balitz bezala mintzatzen zaizkio, mutikoa bera den pertsona txiki bat balitz bezala, eta aldi berean beste; esana dugun bezala, zera bihurtzen dute zakila: –alter ego bat, gehienetan azeriagoa, argiagoa eta iaioagoa gizabanakoa bera baino?.
‎eduki eta kontrola dezakeen objektu bat da panpina, jaiotzeko dagoen haurra. Nerabea denean, berriz, bera den pertsona baliotsu horren osotasunaren kontrako mehatxutzat dauka. Edo, bestela, tema handiz arbuiatzen du, hala nola Colette Audryren harako pertsonaia hark, zeinak aitortzen baitigu:
‎Balio kate horretan zure presentzia minimizatzean datza errugabetasuna, erabaki baten gauzatzean presente diren beste katebegiei egoztea beti erabakimenaren aukera, eta norbera patuaren menpe den pertsona aratz izendatzea. Nurenbergeko epaiketa gertatu ez balitz bezala jokatzea.
‎Goizaren erdia joana zen telefonoak jo zuenean. ...bukatzeko asko falta ote den, baina Monicak ez du oraindik ulertu, partez, nolabait esan, elkarrekin bizi izan diren hainbeste denbora pasa eta gero, Raimundo Silvak gorrotatzen duela Silva, besterik gabe, dei diezaioten, eta ez da abizenaren arrunkeria gogaikarria iruditzen zaiola, Santos edo Sousa abizenen antzerakoa izaki, Raimundo behar duela baizik, eta horregatik erantzun zuen, lehor, Monica den pertsona delikatua bidegabeki zaurituz, Esaiezu bihar egongo dela lana bukatuta, Esango diet, Silva jauna, esango diet, eta ez zuen beste ezer gehiago esan beste pertsona batek hartu zuelako telefonoa bat batean, Costa naiz, Hemen Raimundo Silva, erantzun zuen zuzentzaileak, ozta ozta, Badakit, kontua da zuzenketak gaurko behar ditudala, programazioa geldirik daukat, bihar ez badut liburu hori in... Raimundo Silvak sakon hartu zuen arnasa, argudioak eman zituen, Azkar egiten diren zuzenketak akastunak izaten dira, Eta liburua atzeratzen denean galerak datoz, ugazaba bertan dago, zalantzarik gabe, baina Costak honako hau gaineratzen du, Nahiago bi akats salmenta egun bat galtzea baino, ea enteratzen zaren behingoz, ez, ugazaba ez dago, zuzendaria ere ez, ezta buruzagia ere, Costak ez zuen onartuko hain erraz zuzenketa akastuna izatea azkartasunaren mesedetan, Irizpideen araberakoa da, erantzun zuen Raimundo Silvak, eta Costak, gupidagabe, Ez hasi irizpideen aferarekin, zurea behintzat ongi ezagutzen dut, nirea oso erraza da, proba horiek biharko behar ditut, faltarik gabe, nahi duzun bezala molda zaitez, ardura zurea da, Esan diot, ba, Monicari, lana biharko prest egongo dela, Bihar makinetan sartu behar da, Sartu egingo da, bidal ezazu norbait bila, zortzietan, Goizegi da, ordu horretan hau oraindik itxita dago, Orduan, bidal ezazu norbait nahi duzun orduan, nik ezin dut denbora gehiago galdu, eta telefonoa eskegi zuen.
‎Maria Sara doktoreak Oso ongi esan zuen. ...man egin zituen, agurra esatea baizik ez zuen falta, Arratsalde on, edo galdetzea, Beste ezertarako behar al nauzu, hau oso galdera arrunta da, eta berdin balio du menpekotasunezko apaltasuna adierazteko nola frenoa ezartzen zaion inpazientzia adierazteko, eta, oraingo kasu honetan, gainera, aipamen lizun ere bihur zitekeena, tonu egokia erabiliz gero, gertatzen dena da askotan esaldiaren helburua den pertsonak entzun egiten duela esaldia, baina ez dela asmoaz jabetzen, nahikoa litzateke proba tipografiko batzuk arreta profesionalaz begiratzen egotea, are eta gehiago bertsoak baziren, bertsoek arreta berezia eskatzen baitute, Ez, ez dut ezeren beharrik, erantzun zuen, eta zutitu egin zen, une honetantxe Raimundo Silvak, pentsatu eta aurretik gogoeta egin gabe, ekintza eta ekintzaren ondorioa b... Baina are harrigarriagoa izan zen Raimundo Silva gorritu zela, baita ere, eta emakumea baino luzaroago iraun zuen gorriturik, segurutik arras irrigarri sentitu zelako, A zer lotsa, esan zion bere buruari, edo esango dio.
‎Bere begi grisak tinko zituen arbelean, izen haien azpian igeri balebil bezala?. Oker handia litzateke orain arte susmagarri nagusia izan den pertsona hain azkar baztertzea.
‎Arretaz begiratzen dio, begiak txilotuz, haren arima irakurri nahiko balio bezala. Ez du ulertzen nola den posible, izugarrikeria handienak egiteko gai den pertsona batek, edozein unetan, erakuts ditzakeen samurtasun zertzelada haiek, nondik eta, zinez, bihotzetik bertatik jaukitakoak diruditenak. Zenbat eta gehiago ezagutu kidea, orduan eta konplexuagoa iruditzen zaio haren nortasuna, eta horrek nolabaiteko jakin mina pizten dio harekiko.
‎–Hara, Eva, nik alderdiaren zuzendaritzaren iritzia aldarazteko gauza den pertsona bat behar dut aldamenean; bestela alferrik gabiltza gu biok hemen elkarrekin lanean. Nire ustez nortasun handiko emakumea zara, ez zara lehengo oztopoaren aurrean kikiltzen den horietakoa, eta jakingo duzu gure helburua nola eraman aurrera.
2020
‎Onekako Berriotxoa kritikoa da diru laguntza horiekin, iruditzen baitzaio senideen arteko zaintza eta merkatuan kontratatutako zaintza pribatua sustatzeko balio dutela. " Zaintza pribatua sustatzen ari dira, baina, bakarrik bizi den pertsona nagusi bati 800 euroko txeke bat ematen badiote, zer egingo du horrekin 24 orduko arreta behar badu. Gutxienez hiru pertsona behar ditu zaintzaile.
‎Orduan egin genuena izan zen toki hartara joatea asteburu batez, eta inpresionatuta geratu ginen, zeren deskribapena oso laburra bada ere, guztiz egoki baitzaio benetan badagoen leku bati. Eta kontuan hartuta deskribapena egin duela kazetariak Latinoamerikan ezagutu duen pertsona batek, kazetariarekin egun batzuetan hizketan egon den pertsona batek, eta gainera grabatuta dagoela, ba, sinesgarria iruditu zitzaigun, sinestezina baita norbaitek asmatu ahal izatea, urrutitik, benetan dagoen leku bat; zeren batek gauza orokor batzuk asma ditzake, baina hori baino askoz gehiago zen. Beraz, ikusirik eman zuen informazioa, egia izan zitekeelako ustean geratu ginen, inpresionatuta geratu ginen, eta nik txosten bat egin nuen, eta gomendioa eman nuen, ondorioetako bat bezala, lehenbailehen Frantziako autoritateekin harremanetan jartzeko.
‎Ikazkinarekin beltz eta errotazainarekin zuri aritzen den pertsona klase horietakoa iruditzen zaio, bi jaberen eskuak milikatzen dituen zakur ustez otzana. Nola demontre mantendu daiteke halako benta oparoa gerra giro batean?
‎Oraindik ez da guztiz fidatzen Martinarekin, hark Babilekin erakutsitako ardura gorabehera eta gerrillaren hornitzailea izanagatik. Ikazkinarekin beltz eta errotazainarekin zuri aritzen den pertsona klase horietakoa iruditzen zaio, bi jaberen eskuak milikatzen dituen zakur ustez otzana. Nola demontre mantendu daiteke halako benta oparoa gerra giro batean?
‎Ez du merezi guzti hau. Benetan nitaz kezkatzen den pertsona bakarra da.
2021
‎Nire zalantza horiek guztiak zenbaki huts bihurtzeko gai den pertsona aurkitu nuen azkena: Eva, Evita.
‎" Heriotza hil behar dugu! Laster 500 urte biziko den pertsona jaioko da!". Heriotzaren aurrean hiru jarrera orokor omen daude:
‎Beste guztiok posible egiten gaituztelako. Libre den pertsona bakoitzak libertatea bera inauguratzen duelako. Literaturan bezala, bizitzan.
‎Irakurlearen buruan interferentziak sortzen ditu, ezinbestean. Askotan irakurleak ez du jakingo non bukatzen den pertsona eta non hasten den pertsonaia. Litekeena da deseroso sentitzea, nahi gabe bortxatu den intimitate bat dauka hor aurrean, ez da erraza.
‎Horretan sinisten dut. Gaur egungo testuinguruak ematen dizkidan elementu guztiekin bizi den pertsona bat naiz, hau da, ikusi, arnastu eta ibiliz jasotzen dudan guztia hor daukat eta nirekin dakart hori guztia.
‎Horretaz gain, proiektuak alde esperimental bat ere badu, arteaz gain teknologia berritzaileak txertatzen dituelako. Smart City teknologiak erabiliz, bertatik pasatzen den pertsona kopurua neurtzen da, eta datu horiek plataforma batean eskuragarri daude. Gainera, totemaren pantailaren bidez, oinezkoekin interakzioa sortzen da, eta bertako lauzak zapaltzean argiteriarentzako energia sortzen da.
‎Hori esan behar al nion? Bere maitemin hura ez zela sanoa, minetik asko eta maitetik batere ez zeukalako batez ere, baina baita ere Ibon benetan ez den pertsona batekiko, Ibonen proiekzio ehun aldiz idealizatuago batekiko mendekotasun handiegia eta oso kaltegarria sortzen ziolako?
‎–Nor da zurekin den pertsona hori? –esan zuen.
‎–Hélènez arduratzen den pertsona hori fidagarria al da?
2022
‎Ba al dago ba hori baino leku lasaiagorik? Ikusten den pertsona bakarra emakume bat da, akuilu baten laguntzaz bi behi erraldoi gidatzen ari dena. Eta ez dago haiengandik berrogeita hamar metro baino gutxiagora.
‎Juliak errieta egin dio begiradaz. Zintzilik eta haizearen mende zabukatzen den pertsona batez gaizki esaka aritzea ere ez da ideiarik onena.
‎Gizarte orok du generoaren definizio kulturala, baina guztiek ere ez dute" maskulinitate" kontzeptua. Erabilera modernoaren arabera, terminoak emantzat jotzen du norbanakoaren jokamoldea norbera den pertsona motaren emaitza dela. Hau da, pertsona ez maskulino batek beste era batera jokatuko luke:
‎Maskulinitatearen definizio gehienek emantzat jo dute gure posizio kulturala, baina estrategia desberdinak jarraitu dituzte maskulinoa den pertsona mota ezaugarritzeko. Lau estrategia nagusi segitu dira:
‎Nolabait esatearren, gizon horietako bat ere ez zen feminista jaio. Haietako bakoitzak garabidean den pertsonaren konpromiso oinarrizkoa hartu zuen maskulinitate hegemonikoarekiko. Bizitza historietan ezagunak zaizkigun elementuak azaltzen dira:
‎Haur sortu berriak zaintza behar du. Hasierako zaintzaz arduratzen den pertsonak etxearen kargu egin behar badu, ezin ditu haurraren beharrak guztiz ase. Ezinezkoa da.
‎" Bai zera, ze marroia, libre duzun eguna eta haurra hartuko duzu". Uzten didazu zuretzako garrantzitsua den pertsona baten ardura, eta marroia da niretzat. Igual umearentzat bai, moldatu egin dugu.
‎Ni naiz nire burua kontzeptualizatzen duena, nire bizipenak nik kontatzen ditut. Ez dut nahi nire azalean egon ez den pertsona batek nire bizipenak zurrupa ditzan, hautsi egiten nau. Boligrafoak diskurtso orori eusten dio, baina errealitatea sakonean ezagutu behar da, eta enpatia landu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia