Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2008
‎«Integraziorako kontratua» ez da jatorrizko testutik kanporatu den neurri bakarra. Frantziak erregularizazio masiboak debekatu nahi zituen, baina, Espainiako Gobernua neurri horren aurka agertu da.
‎Horrela egin zuten igoera guztia, protagonismoa Piepoliri eta Saunier Duvali utzita. Atseden eguna izango dute gaur txirrindulariek, ahal den neurrian, gorputza bere onera ekartzeko.
‎«Bai maiztasunari begira, bai egiturei begira, historia bezain zaharra da». Politika afizioa bainoago «karrera egiteko» modu bat den neurrian aberasteko probetxugarria ere badela argi dauka Iturriotzek, eta testuinguru horretan kokatzen du bi alorren arteko jauzia ematea ohikoa izatea. Espainian modan jarri zen aspaldian, Europan ere maiz ikusten dira halako saltoak, eta Euskal Herrian ere «tradizioa» dagoela uste du:
‎Eguneko zahar etxe gehiago eraikitzea da Nafarroako Gobernuaren Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan zehazten den neurrietako bat. 2008 eta 2012 urteetan garatuko den planean biltzen da Nafarroako eskualde guztietan egonen direla horrelako etxeak, Foru Erkidegoko bost eskualdetan (ipar mendebaldea, ipar ekialdea, Lizarra aldea, Tafalla aldea eta Erribera) %0, 75eko hedadura ratioarekin, eta seigarren eskualdean, Iruñerrian, %0, 80ko ratioarekin.
‎Ariketa fisikoa egiteko aholkuak. Haurrek ahalik eta denbora gutxien egon behar dute eserita; eskailerak igo behar dituzte; eskolara ahal den guztietan oinez eraman behar dira, edo bestela zati bat oinez egitea komeni da; garraio publikoa erabili behar dela txikitatik erakutsi behar zaie; ahal den neurrian automobilean ordu gutxi igaro ditzatela; egunero, ikastetxetik ateratzerakoan kirola egin dezatela; asteburuetan egurats zabalean egiteko ekintzak antolatzea, bizikletan ibiltzea edo paseatzea, esate baterako; noizean behin kirola familiako beste norbaitekin egitea oso komenigarria da.
‎Testu horrek, hala ere, ez duela tropak Georgiatik erretiratzeko eperik zehazten adierazi du Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek. «Tropa hauek behar den denboran geratuko dira, eta akordioak aipatzen duen nazioarteko bake indarra hedatuko den neurrian erretiratuko dira». Lavroven iritzian ere, akordioak ez du zehazten Hego Osetian egongo diren bake indarrak kopuruz zenbaterainokoak izango diren.
‎Orain arteko harremanak askoz ere hobeak izan zitezkeen. Helburu ezberdinak izanda ere, komunean ditugun helburu eta eginbeharrak ahal den neurrian batera egitera ohitu behar garela uste dut. Etorkizunean ere izango dugu elkarrekin lan egiteko aukera.
‎Azken inkesten arabera, demokristauak doaz nabarmen aurrean, sozialdemokratei hamar puntuko aldea hartuta dietelarik. Hala, hauteskundeak orain egingo balira, CDU CSUk botoen %35 bereganatuko lituzke; SPDk %25; Die Linkek %13; FDPk %12; eta Grunnenek %10 Demokristauekiko aldea gutxitzea eta, ahal den neurrian, aurrea hartzea helburu daukate Munteferingek eta Steinmeierrek.
‎Catering en funtzionamendua aldatzea eskatuko luke horrek, maila txikiagoan lan egitea eta bertako produktuak eta ekologikoak eskaintzea (prestatuta edo gabe). Irunberriko (Nafarroa) Arangoiti ikastolak Jangarriak catering ari jarri zion baldintzetako bat da ahal den neurri handienean ekologikoa izatea janaria. Kalitatearen eta prezioaren arteko oreka bilatzen dute, garesti ez gertatzeko.
‎Erronka handiak ditugu aurrez aurre. Horiei heltzeko indarra dugu, ahal dela ez bakarrik, ahal den neurrian aliantzen bidez. Aukerak ere sortuko dira sindikatua indartzeko.
‎Aurrez ere asmatu zuen nobela bati hasiera paregabea ematen Agirrek, 2003an argitaratu zen Romain zen bere izena nobelako hasiera ere halakoxea iruditu zitzaidan (nobela osoa bezala, bestalde). Hasiera indartsuko nobelek arrisku bati egin behar izaten diote aurre, ordea; ondorengo orrialdeetan indar horri heldu eta ahal den neurrian gainditzen saiatzeari, hain zuzen.
‎Programa alaiak eta dibertigarriak izan daitezela, entretenigarriak, ez mingarriak. Eta, era berean, ahal den neurrian heziketan lagundu dezaketenak izan daitezela, zerbait erakuts dezaketenak.
2009
‎palestinarren kontrako oldarraldia gelditzea eta Gazako blokeoa bertan behera lagatzea. Hamasek, erakunde terrorista den neurrian eta halako beste taldeekin gertatzen den bezala, ez du hitzarmenaren parte izan behar, justifikatu zuen Olmertek.
‎Gune mistoan, gomendio baino ez dira gomendioak. Ituna betetzen ari den neurria positiboa dela esan zuen, horregatik, kontseilariak.
‎usteak, beldurrak, beharrak eta desioak. Ahal den neurrian gaitzespenak alde batera utzita.
‎Mexiko Hirian gripeak piztutako alarma jaitsi den neurri berean galdu dute beldurra herritarrek. Atzo ireki zituzten berriro hiriko unibertsitateak eta ikastetxe gehienak.
‎Batzuek mea culpa esan, eta eredu ekonomikoa moldatu behar zela onartu zuten. Bada, krisia hedatu eta sektore produktiboetara heldu den neurrian, aldaketa ezinbestekotzat jotzen zuten ahots asko itzali dira. Langileak hasi dira orain krisiaren faserik krudelena pairatzen, eta dramak biderkatu dira.
‎CCOO eta UGTri, besoak gurutzatuta? edukitzea aurpegiratu die eta enpresaburuen kalterako izango ez den neurri bakar bat ez hartzea leporatu die Sanz, Ibarretxe eta Zapateroren gobernuei. –
‎duela nabarmendu dute txosten politikoan, eta. PP eta PSE EEren gobernu akordioan? aurreratzen den neurri sorta, azken 30 urteetako politika guztien aurkako kontrarreforma, dela uste dute.
‎EAJko hautagai Uribe Etxebarriak eredu federalistaren garapena proposatu zuen prozesuan aurre egin ahal izateko. . Europaren ikuspegi komertzial eta ekonomikotik harago jo behar dugu eta, ahal den neurrian, eredu federalistari ekin?. Uribe Etxeberriak estaturik gabeko nazioak aitortu beharra azpimarratu zuen.
‎Ez da izaten erraza bion bizipenei bidea ematea, baina ahal den neurrian garrantzitsua da egoera honen bizipena bikotekidearekin partekatzea, beldurrak eta lotsak baretzeko eta aurrerantzean lasaiago egoteko. Sarri partekatzearekin bakarrik irtenbidea zabaltzen da.
‎Arriaranen esanetan, azken urteotan, auzoa aldatu den neurri berean jaiak ere aldatu egin dira: –Orain dela urte batzuk, Arrotxapean 8.000 pertsona inguru bizi ziren; gaur egun, 25.000 lagun inguru bizi gara, herri handi bat gara?.
‎Titulu kopuruari dagokionez, Ligako talde onena izan da beste urtebetez Tau Baskonia, eta horrek meritu handia du hiri txiki bateko talde batentzat. Gasteiz hiri txikia den neurrian hiri edo eskualde populatuenetako klubek baino baliabide ekonomiko apalagoak dituelako.
‎Honako hau hitz jokoa baino gehiago hits jokua (jukutria tamalgarria) den neurri berean ari da hitz jario politiko sozialista hedatzen gure artean, ene aburuz behintzat.
‎Halako hausnarketak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu. Hala ere, batzuen eta besteen jarrerak argitu eta aurrera egiten den neurrian ikusiko dugu elkarlanerako dauden aukerak zeintzuk diren.
‎Astia izatekotan gustuko ditudan musika ekitaldiak ikustea gogoko dut. Lanetik atera ondoren, lankideekin pote batzuk hartzera eta Gazteluko plazara joaten gara ikuskizunez ahal den neurrian gozatzera.
‎Eta hori ez da gure ardura bakarra, ez gaude bakarrik lan horretan, beste abertzaleak ere badaude. Ahal den neurrian gustatuko litzaiguke abertzaleen arteko jarrera komun bat, lurzoru minimo bat ezartzeko momentu berezi honetan. Gero guztiok bat Euskadi krisi ekonomikotik ateratzeko.
‎Barack Obama AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, bien bitartean, beste 13.000 soldadu bidaliko ditu Afganistanera. The Washington Post egunkariak zabaldu du oraindik ofiziala ez den neurria. Martxoan beste 21.000 soldadu igorriko zituela iragarri zuen presidenteak, beraz, orotara 34.000 soldadu gehiago bidaliko ditu Obamak Afganistanera jada 65.000 daude.
‎Baina Athletic hazita dago. Azken emaitzak oso onak izan dira, eta puntuak eta garaipenak eskuratuz joan den neurri berean berreskuratu du konfiantza. Eta futbolean oso garrantzitsua da baikor izatea.
‎Nola saihestu azalera handiak, banatzaile erraldoiak? Autogestioaren bidetik, ahal den neurrian: ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko aldea gutxienera ekarrita:
‎Esaterako duela hilabete eta erdi Indonesia gaineko zeruetan 10 metro baino ez zuen asteroidea lehertu egin zen atmosferan sartzean kilometroko. Horrelako asteroideak guregana hurbiltzen ari direla ezagutzeko eta ahal den neurrian sor dezaketen kaltea ekiditeko, NASA bi aste barrurako ari da WISE zunda prestatzen. Izan ere, Indonesiakoa bezalakoa bi urtetan behin gerta omen daitezke, eta azkenetako bat ekialdeko Mediterraneoaren gainean izan zen orain dela oso urte gutxi.
‎Erritmo hutsen arabera mugitzen den musika senez sortzen ohi da. Ez dago gidoirik, ia inprobisazioaren munduan jaio den neurria baita. Eta gure tradizioan erritmoa, izatekotan, txalaparta da.
‎Durangoko Azokako zuzendari Jon Irazabalek nabarmendu du frankismoan eta haren osteko urte zailetan hezkuntzaren alorrean lan egin duten denentzako dela saria, nahiz eta bostek jaso. Ez dakite ziur zenbat izango ziren era batera edo bestera garai latzenetan ikastoletan lanean aritu zirenak, eta, guztiei banaka banaka eskerrak ematea ezinezko denez, bost hautatu dituzte, ahal den neurrian Euskal Herri osoko andereño guztiak ordezkatzeko. Euskara irakaskuntzan bultzatzeko lan egin zuten guztiak omendu nahi izan ditugu.
2010
‎Ordea, larriki gaixo egonda ere, euskal presoei neurrigabeko espetxealdiak ezartzen zaizkiela salatu du Ainhoa Baglietto abokatuak. Jakinarazi duenez, 2006tik hona 50 euskal presori baino gehiagori aplikatu diete Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/ 2006 ebazpena edo Parot doktrina izenarekin ezagutzen den neurria. Hala egin dute, besteak beste, Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jon Agirre Agiriano larriki gaixorik dauden preso arabarrekin.
‎XIX. mendearen bukaeran, industria iraultzarekin, lantokiak kokatu ziren hirien inguruetan. Gaur egun hiria zerbitzu ekonomiaren zentroa den neurrian planifikatzen da. Industria jarduerak poligono industrialetan pilatuta, hiriak XIX. mendeko fabrika handiak zerbitzu azpiegituretarako berrerabiltzen ari dira.
‎Betikoak: kontsumoa murriztea ahal den neurrian, argindarra egoki kontsumitzea, garbigailuak beteta erabiltzea, ahal bada ur hotzarekin garbitzea, berogailua 21 gradu azpitik jartzea, etxebizitzak ondo isolatzea, leiho onak jartzea, birziklatzea....
‎Euskaraz emititzen ari den irrati batentzat horrelako entzule kopurua izatea pozgarria da. Orain lortutako entzule horiek fidelizatu nahi ditugu, ahal den neurrian. Hazi egin nahi dugu, baina ez hori bakarrik:
‎Urte txarrak igaro ditut, eta momentu horietan konturatu naiz bizitza bakarra dela eta, ahal den neurrian, disfrutatu egin behar dela». Futbolarekin gozatu bai, baina sufritu ere dezente sufritu duen jokalari baten filosofia da.
‎Hizkuntzen alorrean, ordea, euskara ezagutzen ez duenak ez du erabiltzeko askatasunik eta, gainera, erabili nahi duenaren askatasuna zapaltzen du. Euskara ez ezagutzeak desberdintasunak sortzen ditu, euskalduna, elebiduna den neurrian aberatsa da, pobrea bakarra ezagutzen duena, baina, hala ere, pobreak bere pobrezia ezartzen du, bera dagoen bitartean hizkuntza bakarrak duelako lekua: berea.
‎Aurtengo uzta aurkezterakoan, usaian bezala, eskaintza aniztuna egin nahi izan dute, arlo bakoitzean talde interesgarriak ekarriz, ahal den neurrian, aurrekontuaren arabera. Orotara, 500.000 bat euroko aurrekontua izan du, eta horietatik hiriak berak 280.000 euro eman dizkio.
‎Bere lan eremuan aritzen diren profesionalek eriekin erlazio oso zuzena izan ohi dutela azaldu du. Dioenez, gero eta ohikoagoa da hilurreneko gaixoek, ahal den neurrian, tratamendu aringarria etxean jaso nahi izatea.
2011
‎behin behineko arazoen pilatze baten moduan azaltzen zaigula. Afganistan, Irak, Libia...?». Egoerari aurre egiteko bide bakarra ikusten du Hoyosek: «Energia eredua aldatu, aurrezteko apustu garbi bat eginez, berriztagarriak bultzatuz eta, ahal den neurrian, petrolioa hidrogeno berriztagarriekin ordezkatuz».M. King Hubbert geofisikoak iragarri zuen AEBetako petrolioaren ekoizpenak 1971ean joko zuela goia, eta 1970an jazo zen. Haren teoria osatu eta hobetu dute gerora, eta ASPO erakundeak (Gas eta Petrolioaren Zenita Ikertzeko Erakundeak), haren teoria baliatuz, iragarri du petrolioak eta gasak 2008an jo zutela goia munduan.
‎liga erregularra duintasunez bukatzea, talde hau ez dela belaunikatzen erakustea, zaleek hori merezi dutelako. Helburua ahalik eta garaipen gehien pilatzea da, helburu hori gauzatzen den neurrian hobea izango delako gure jarrera, eta jakina, zaleen poza. Ni neu konforme nintzateke aurkari guztien aurka lehiatzeko gai izango bagina.
‎Barack Obamak, alde horretatik, herria entzuteko eskatu dio Al Assadi: «Segituan amaitu behar da protestak isilarazteko baliatzen ari den neurriz kanpoko indarkeria». Iranen babesa bilatzea ere leporatu dio.Obama, baina, ez da izan indarkeria salatu duen agintari bakarra.
‎Erantzuna, erabakia, mehatxua, kalifikazio agentzien esku dago. Uste badute finantza erakundeek bigarren erreskatean ez dutela parte hartzen haien borondatez, edo haientzat kaltegarria den neurri bat hartzera behartzen dituztela, Greziak porrot egin duela esan dezakete. Arrisku hori saihesteko asmoz, Frantziako Gobernuak akordioa lortu du herrialdeko finantza erakunde nagusiekin, Greziaren balizko bigarren erreskatean parte hartzeko moduaz.Mundu osoko finantza erakundeek milioika euro dituzte Greziaren zor bonuetan.
‎«Enpresak kalitateko hezkuntza bermatu gabe jarraitzen du, eta murrizketak agerian daude».Aurtengo ikasturtea amaitzeko hilabete eskas falta zaie, baina kezkatuta daude datorren ikasturtean izango den egoerarekin. «Partzuergoa hartzen ari den neurrien ondorioz haur asko kanpoan geratuko dira». Matrikulazioak igo egin direla nabarmendu dute.
‎Espetxe politika «malgu, dinamiko eta adostua» eskatu dio Espainiako gobernuburuari. Parot doktrina gisa ezagutzen den neurria bertan behera uztea galdegin dio. Ez diezaietela presoei espetxe zigorra bat batean urte luzetan handitu, horretarako espresuki sortutako lege berria ezarrita.Euskal presoen sakabanaketa eta urruntzea amaitzeko ere eskatu dio.
2012
‎akrobazia, dantza, arnasa, esplorazioa, teknika? Errealitatearekin bat egin eta mundua berrinterpretatzeko aukera ezin hobea den neurrian ere, zergatik ez, arteari leku bat eskaintzen dio. Mendia ardatz duten liburuak eta literatura epikotasunari eta balentriei lotutakoak izaten dira gehienetan.
‎Hala, ibilbidea bide historiko eta publikoetatik joan dadin saiatu dira. Eta horretarako, ahal den neurrian errepideak eta bide arriskutsuak saihestu dituzte, erromesaren segurtasuna bilatzeko asmoarekin. Hirutik bi Santiago de Compostelara (Galizia) iristea izaten da hemendik pasatzen diren erromesen helmuga.
‎Besteak beste, datorren ostegunean hasiko den Kopari begira. Azken zortzi partidetatik zazpi irabazi ditu Sito Alonsoren taldeak, eta, ahal den neurrian, indarrean jarraitu behar da. Bolada ona eteten bada ere noski.
‎Beste batzuek zuzenean egiten dute buelta hori: zitekeena aipatu gabe, jasandakoa bizitzarako larria ez dela azpimarratu eta ahal den neurrian zein ondo gauden, bizirik, kontatu dezakegula, elkarrekin gaudela, eta abar ospatzen dute. Badaude ezbeharra izatera izandako zirkunstantzietan barrena ibilaldia egiten dutenak ere.
‎%15 izan daitezke haur lapurtuenak, hau da, 300.000 ume inguru». Egoera horren aurrean, ikerketa batzordea martxan jartzea ezinbertzekotzat jo du Mauleonek, «auzia ahal den neurrian argitu ahal izateko».
‎Alemaniaren kasuan, garraio publikoa eta oinezko nahiz bizikleta bidezko joan etorriak sustatuz 207.000 lanpostu sor litezkeela uste da. Defendatzen dugun mugikortasun iraunkorreko ereduak hiri eta hiriarteko eremuan, ahal den neurrian, automobil eta motor partikularren erabiltzaileak garraio publikoetan, oinez edo bizikletaz egindako joan etorriak hautatzera bultzatzeko helburua du. Horretarako, beharrezkoa da bizikleta funtsezko mugarritzat duten mugikortasun politika koherenteak, txirrindularien baldintzak hobetzen dituztenak eta euren egungo pisua nabarmen areagotzen dutenak, aplikatzea.
‎Iñigo Cabacasen auziari erreferentzia egin zion hitzaldiaren bukaeran. Ertzaintzaren pilotakada bat jasota hil zen Cabacas?, eta bere «bizitza politikoko garairik zailenetako bat» izan zela esan zuen, baina ez zuen hitz egin gaizki egindako ezeri buruz: «Egun hartan amorrua sentitu nuen, ezina, mina; baina baita beharrezko aldaketa neurriak bultzatzeko irmotasuna eta uste osoa ere, ahal den neurrian, halako gertaera penagarriak ez daitezen berriz gertatu». Gogora ekarri zuen konpromisoa hartu zuela ikerketa amaieraraino irits zedin, eta berretsi zuen horretan ari direla:
‎«Gizartea esnatu nahi dugu, herritarrak konbentzituz nekazaritza ez dela bakarrik nekazarien arazo bat. Nekazaritza elikadura den neurrian gizarte osoaren erantzukizuna da». Gaur, martxa Pauen azalduko da eta bihar Gersera doa.
‎Baina zergatik isildu dira besteak? Zer dio @patxilopez ek, zeinak euskara ikaslea den neurrian gaia gertutik ezagutu bailuke, auzi honen harira?
‎Donostian itxaropentsu dira iritsi berria den Rihards Kuksiksekin. Letoniarrak lauzpabost lan saio egin ahal izan ditu taldekideekin, eta, jokalariek esan dutenez, maila aparta du hirukoetan, eta garaia den neurrian ere asko lagundu dezake errebote lanetan? 2,01 da luzean?. Azken orduko kontuen inguruan badaude berritasunak.
‎Benetan borondatea badago, ez da egongo lortu ezinezko akordiorik. Nire zeregina hori erraztea izango da, ahal den neurrian. Alderdi abertzaleak ia bi heren dira legebiltzarrean.
2013
‎Jasoaldiro jasoaldiro mina sentitzen dut gerrian, eta pare bat astean geldi egon beharreko momentua iritsiko da laster. Kilo gutxiko harriekin, behe behetik hasi dut, orduan, lanean; baina, ahal den neurrian, luzatzen ari naiz momentu on hau. Momentuko beroaldia ahaztuta, aztertu al duzu jasoaldia?
‎Badakit berriz ere urduri joango naizela plazara, baina konfiantza eman dit altxaldi honek, eta uste dut ari naizela pixkanaka sentsazioak kontrolatzen. Ahal den neurrian, beraz, kiloka kiloka goraka joatea da helburua. Bai, bai.
‎Euskal kulturan, beldurretik begiratu diogu gorputzari azken mendean, begiratu diogunean, beti kontuz ibiltzea eskatzen duen zerbait izan da gorputza, zaindu beharrekoa, zaindu, agindutakoa betetzen dela begiratzearen zentzuan?. Gorputza ezkutatu beharrekoa izan da orain dela gutxi arte, eta sexualitatea soilik ugalkortasunarekin lotzen den neurrian izan da onartua. Oso arau zurrunak eta zorrotzak izan ditugu gorputzari begiratzeko.
‎Kontratazio publikoen hizkuntza irizpideak. Eremu hau gehiago landu behar dugu, administrazioa bezero den neurrian irizpide horiek ezartzeko. Indarrak bateratuta, kontratazioetan irizpide horiek jarrita, hizkuntza batera mugi daiteke balantzea, hizkuntza baten erabileraren aldera, alegia.
‎La Paz osoko hiririk seguruena dela badiote ere, badaude kontuan hartu beharreko segurtasun aholku batzuk. Ahal den neurrian, saihestu soinean kreditu txartelak eramatea, eta, dirua atera behar izanez gero, egun argiz egitea komeni da, kutxazain kisketadun batean. Prebentzioa besterik ez bada ere, ohikoak dira lapurretak eta txartel klonazioak.
‎Planak jaio aurretik grinak piztu ditu eta kritikak arrapaladan etorri zaizkio jaiolekutik etxerako bidean. Euskararen bideak malkartsuak dira eta Planaren proposamenen artean gehien kritikatu den neurria erroldarena izan da. Pazienteen hizkuntza (ama hizkuntza edo aukerazkoa) gogoan izanik, aurrerantzean Lehen Mailako Arretako zerbitzu erakunde guztiek erabiltzaileei galdetu diete ea beraien datu pertsonalei lehentasunezko hizkuntza eranstea nahi duten ala ez.
‎Jose Miguel Nuinen aburuz, lehentasuna da krisiari bidezko eta ezkerreko irtenbide bat ematea. Asun Fernandez de Garaialderen arabera, «orain arte bezala» jokatu behar du oposizioak, «herritarren eskubideen alde eginez eta, ahal den neurrian, gobernuaren murrizketen eta eskubide urraketen politikak geraraziz». Aierdik beharrezkotzat jo du beste alderdiekin harremanak «gero eta gehiago lantzea» eta konfiantza pertsonalak jorratzea.
‎Soja, lekak eta garbantzuak ere kaltzio iturri aberatsak dira. Beraz, ahal den neurrian, elikagai horietako bizpahiru errazio hartu behar dira aste osoko jan neurrian. bitamina, ezinbestekoa Baina hezurrak ez dira soilik kaltzioz elikatzen.
2014
‎euren alde ezkutuak, beren zaletasunak eta euren gorabeherak». Pertsona ezagun horietako bakoitzak argazki bakoitzaren historia azalduko digu, eta, ahal den neurrian, argazkiaren testuingurura bertaratuko dira aurkezlea eta protagonista. «Herri bateko argazkia bada, herri horretara joango gara; edo parlamentuko argazkiren bat bada, parlamentura joko dugu», azaldu du saioaren aurkezleak.
‎Mondragonek atzera eginda, ordea, bukatu da plan hori. Aurpegi luzeak Basaurin Fagor Etxetresnek utzitako hondamendia ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzen jarraitzea da bukatu ez dena, ahal den neurrian enplegua salbatzea alegia. «1.900 langileri eragiten dien konkurtsoa dago martxan, eta ahalik eta enplegu eta jarduera gehienari eusteko saioan aurrera egitea tokatzen da orain», esan zuen Tapiak.
‎«Oreka bat» bilatzen saiatu direla dio. «Ostalarien sektorea garrantzitsua da, eta saiatu gara ahal den neurrian haien eskari eta beharrei erantzuten; baina baita herritarrek atseden hartzeko duten eskubideari erantzuten ere». Jakitun da denak pozik uztea zaila dela.
‎Baina altuera alde batera utzita, erronkak erakartzen nau ni, zailtasunak. Uste dut ahalegin mailaren arabera izaten dela hobetzeko aukera, eta neure buruari jartzen dizkiodan erronkak hortik doaz; hobekuntza kontuan hartuta eta, ahal den neurrian, baita berrikuntza edo sorkuntza ere. Hurrengo erronka zein duzue?
‎«Sindikatuak zerga sistema, aurrekontu, hezkuntza edo aberastasunaren banaketaren inguruko eztabaidatik kanpo utzi nahi ditu». Bide horretan Iñigo Urkulluren gobernua hartzen ari den neurri ugari ere zalantzan jarri ditu, «ezberdintasun sozialak areagotu eta behartsu gehiago sortzen dituelako». Horrez gain, Jaurlaritzak bere politikarekin bat ez datozen sindikatuei diru laguntzak kentzeko mehatxua egin diela salatu du Muñozek.
‎Azterketa sakonak egin genituen, alternatiba tekniko egokienak aztertu eta aukeratu, planifikatu, finantzaketa lortu, prozedurak jarraituz adostu eta tramitatu, eta gero... beste batzuk lan guztia nola zapuztu duten ikusi dugu. Gure proposamena izango da, ahal den neurrian, aurretiaz egindako lana berreskuratzea, baina horretarako Bilduren jarduerak zenbateraino bazterrak nahastu dituen ezagutu beharra daukagu.
2015
‎[...] Hemen oraindik ez da akordio orokorrik, baina zanpaketa hutsa ere nekez emango da, besteak beste, Estatuak ez duelako lortu garaipen politikorik. Hori da oraindik bilatzen ari dena, eta hori ezin bada, sikiera etorkizuneko balizko nazio proiektua ahal den neurrian trabatzea.ETA k urratsik garrantzitsuena eman du: jarduera armatua alboratzea.
2016
‎Iaz 327 milioi langile bizi ziren muturreko pobrezian mundu osoan, egunean 1,75 euro baino gutxiagorekin bizi direnak?, eta 967 milioi behargin pobrezia arinagoan? 1,75 euro eta 4,5 euro artean dituztenak eguna pasatzeko?. 2000 urtetik muturreko pobrezia jaitsi egin da, baina pobrezia arinagoan dauden langile kopurua igo, bereziki Europan.Bestalde, OITk azaldu du, biztanleria zahartzen ari den neurrian, Europak etorkinak dituela lan merkaturako, eta azken hileetan iristen ari diren errefuxiatuak lan merkatura sartzeko beharra legokeela.Munduko lan merkatuaren egoera iraultzeko, enplegu duinaren aldeko politikak eskatu ditu OITk, eta gaineratu du austeritate handiagoak hazkunde ekonomikoa oztopatuko lukeela.
2017
‎I. A.: Bai, ahal den neurrian luzatu nahi dute. Kontuan hartu behar da gure kontra egitearen inguruan bizi proiektu bat eraiki dutela.
2018
‎Aitor Esteban jeltzaleak ere bat egin du, azalpenak beharrezkoak direlakoan.Ulertzekoa da haserrea. Bitxia da, ordea, Espainiarako eskatzen den neurri bera ez jotzea beharrezkotzat Euskal Herrian ere. Izan ere, Gipuzkoako aldundiak ez du azalpen gehiagorik eman nahi larunbatean herrialdean gertatu zen kaosari buruz.
‎Mehatxu, zigor, mendekuarekin ez da auzia konponduko. Guk elkarrizketa eskatzen dugu; mahai gainean gauzak jarri, eta ahal den neurrian soluzioak bilatzea».EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik ere elkartasun hitzak izan zituen prozesu subiranistaren ondorioz jazarpena jasan dutenentzat; bezperan bisita egin zien presoei, eta esan zuen «irmo» sumatu zituela, «eta haiekin egiten ari diren injustiziaz oso kontziente».Otegiren ustez, Katalunian abian jarri den prozesuak ez du «atzera bueltarik». «Edukiko ditu oztopo eta gorabeherak», esan zuen, «baina uste dut herri honek bere garaian abian jarritako prozesua azken bururaino eramango duela eta Kataluniako Errepublika ezagutuko dugula».Euskal Herriari begirako mezua ere utzi zuen EH Bilduko koordinatzaileak.
2019
‎itzuli orain arte.Sortu dugun elkartea Salduie Zaragozako jardunaldi hauen alaba da, eta gure kultur sustraiak zabaltzeko eta ezagutzeko jaio da, baita gaur egungo munduan izaera hori bizirik iraunarazteko ere. Ahal den neurrian, gure ingurunean, sare sozialetan eta mundu akademikoan eragin nahi dugu, gure jatorriaren zati hau herri gisa ezagutua eta balioetsia izan dadin. Eta, batez ere, jardunaldietara etortzen direnen arteko harremanez gozatzen jarraitu nahi dugu, adiskidetasuna eta ezagutza partekatzea elkarrekin urtero lez.Gero eta antzekotasun gehiago topatzen ari dira iberieraren eta euskeraren artean.
‎Jendearen erantzunarekin oso gustura gaude. Dena grabatzen saiatuko gara, eta, ahal den neurrian, jendearen eskura jartzen?. Ostirala, kongresuko azken eguna, lasaiagoa izango da, belaunaldi berriagokoen hitzaldiekin, Joseba Sarrionandiaren itxiera testuarekin eta Joxe Azurmendiren poemagintzan oinarrituta Aginako Zero Bat taldeak sortutako ikuskizunaren emanaldiarekin. –Espero dezagun hemen bildutako indarrak urteetarako lana ematea.
2020
‎Egoerari aurre egiteko, herritarren kolaborazioa eskatu du presidenteak. Arrisku taldeei zuzenduta —adinekoak eta gaitz kronikoak dituztenak—, leku publikoak ahal den neurrian ekiditeko eta pertsonen arteko tarteak mantentzeko gomendatu du. Gazteei ere zuzendu die mezua, esanez «ezinbestekoak» direla gaitzari aurre egiteko, eta eskatu die kontaktuak murrizteko eta adituen aholkuak betetzeko.
‎Kezka ere ez. Beste gailu batzuetara edo Internetera konektatuta dauden jostailuen kopurua handitu den neurri berean egin dute gora batak zein besteak. Benetakoa baita Smart Toys edo jostailu konektatuen arriskua, segurtasunari eta pribatutasunari dagokienez.
‎Hezkuntza Departamentuak onetsitako irizpideen arabera, HEOko irakasleria Bigarren Hezkuntzakoaren parekoa da. Eta 10 eguneko lan baja jarraituen kasuetan, irakasleak ordezkatua izan behar du; inondik inora betetzen ari ez den neurria, alegia. Arazoa egiturazkoa da, ordea:
‎Gernikak proiektua aurreikusitako egunean dutela egin azaldu du, baina eusten diotela aurrerago egiteko asmoari. ADEL topaketak ere aurten egin nahiko lituzkete, «ahal den neurrian eta beste era batera bada ere». Eta Zaldi urdina ren emanaldiekin ere antzera; haien esku ez badago ere, ahalik eta saio gutxien galtzeko eta udazkenean hainbat programatu ahal izateko esperantza du.
‎ETAren indarkeriaren amaierak honako hauek eskatzen ditu: eragindako gaitza aitortzea; biktima guztiak erreparatzea, ahal den neurrian; salbuespeneko espetxe politika zigortzaile hau amaitzea eta etorkizun adostua planifikatzea. Iraganaren balorazioa egitean adostasunik ez egoteak ezin ditzake baldintzatu gutxieneko betekizun etiko batzuk, guztion arteko lanari ekiteko orduan.
‎Jendea kutsatzen da, eta sendatu ere bai; frogatua dago; baina kutsatzea eremu batera iristen bada masiboki, gerta daiteke enpresa bat langile apur batzuekin geratzea. Hori guztia aurreikusi behar da, eta neurriak hartu lehenbailehen egoera horiek eragozteko, ahal den neurrian telelanarekin.
‎«Eusko Jaurlaritzak adierazitako prebentzio neurriei jarraituz (ahal den neurrian, aire zabaleko kirol jarduera intentsiboak murriztea gomendatzen da neurri horietan), honako hau jakinarazten dizuegu: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen eskola jarduera guztia eraikin barruan eta gimnasioan egingo da.
‎Lanera joateko debekurik ez dago —ixteko agindutako negozioentzat izan ezik—, produkzioa eteteko agindurik ere ez, eta ahal den neurrian telelana egiteko aholkatu dute agintariek. Irekita dauden lantoki eta enpresetara joateko betekizuna normal mantentzen da, beraz, langile horientzat.
‎Bestela, egiten duguna da hasieratik moztu. Proposatzen duguna da pertsona horri lankide batzuek ulertzeko moduko euskara bat egiten badiote egoera praktikoetan, errealetan, pertsona horrek bere ulermena garatuko duela, eta eroso sentitzen den neurrian hasiko dela euskaraz hitz egiten. Ikusi dugu presio hori kentzea askatasun handia irabaztea dela jende askorentzat.
‎Abesti berean kontrako mezuak helaraztea askotan errepikatzen da, Lilac en bezala: ahots gordina gero eta indar handiagoa hartzen ari den neurrian, hasierako letra baikorra mehatxu bat balitz bezala har baitaiteke amaieran. Askotan, hitzek eurak ere barne elkarrizketa baten itxura ematen dute, inkontzientetik ariko balitz bezala.
‎Jarduera ekonomikoa ahal den neurrian mantentzeko erabakiak ez du bide luzea izango. Banan banan ixten ari dira enpresak, argudiatuta ez dutela aukerarik beren langileen osasuna bermatzeko.
‎«Sakabanatzea ez da ulertzen, ez bada beste garai batean egon zitezkeen salbuespen kasuetan». Horregatik, «preso guztiak, ahal den neurrian, sorlekura hurbiltzearen alde» agertu da Barkos.
‎Oposizioa ez da horren gordin mintzatu, baina argi utzi du kontuak eskatuko dizkiola gobernuari, COVID gaitzari aurre egiteko hartzen ari den neurrien gainean. Damien Abad Errepublikanoen diputatu taldeko buruaren esanetan, beharrezkoa izango da udazkenean ikerketa batzorde bat abian jartzea, «epidemiak utzitako lezioetatik ikasteko».
2021
‎Baina erabakiek alde bikoak izan behar dutelakoan dago. Zenbat denboraz jolastu, zer jokotara edo noiz, ahal den neurrian, haurrekin batera adostea garrantzitsua dela nabarmendu du Garmendiak ere; haurrekin hitzarmen bat egitea.
‎Badago jende asko normalean ikerketa ingelesez komunikatuko duena edo ikertaldean, taldearen izaeragatik, gazteleraz egin behar duena, baina gaitasun handia duena ikerketa hori euskaraz komunikatzeko, eta horiek bultzatuko dute, ahal den neurrian, euren inguruan euskaraz egitea ikerketa. Gero eta ekarpen gehiago jasotzeak, nire ustez, erakusten du gazteen artean masa kritiko hori zabaltzen ari dela.
‎Askok bagenuen susmoa, ordea, jauregiko alfonbren azpian hauts zikin ugari zegoela. Eta hori baieztatuz joan den neurrian apurka hasi da beste oparigileen zerrenda handitzen handitzen. Hortxe dago koska:
‎Albiste «positibotzat» jo du, eta adierazi sustatu nahi den «norabide aldaketa markatzen» duela. Castrok ere ezinbestekotzat jo du legean ezarri den neurri hori, eta urrats garrantzitsua dela dio. Harago doa, baina:
‎Pandemiaren ondorioz kaleak hustu egin ziren, giroa goibela zen, eta, hortaz, ikusi dugu badela garaia egoera horri buelta emateko. Bilboren eta bilbotarren alaitasuna berreskuratu nahi ditugu, berriro ere irribarre egitea eta, ahal den neurrian, nolabaiteko normaltasuna berreskuratzea.
‎Aurretik esandakoari tiraka, ahal den neurrian gero eta espazio gehiago hartzen eta eskaintzen jarraitu nahi dugu. Hau da, bilbotarrez gainera, edonork izatea gure eskaintzaz gozatzeko aukera.
‎Beharrezkoa da hobetzeko gogoa izatea, onena emateko grina ateratzea, eta egunero lan ona egitea. Baina beste alde batetik, geure buruari pisu handia jartzea ere bada, exijentzia handia jartzea den neurri berean. Zaila da partida biribila jokatu dudala pentsatzea; beti ari naiz zertan hobetu behar dudan pentsatzen.
‎Guretzat, teknologia ez da berez helburu bat, lanabes bat baizik, ikasteko prozesuak hobetzeko eta prozesu horiek pertsonalizatzeko. Apustu egiten dugu konbinazio tekno pedagogiko berri baten alde, eta saiatzen gara, ahal den neurrian, arrakala digitalari aurre egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia