Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2010
‎Estatua zer den ere ez da ondo jakingo. Politika zer den argitzen den neurrian estatua zer den lausotuko da, gainera. Boterea da, baina zein da boterearen boterea.
2011
‎Gu ez bezala, haiek bertsolari bat edo besteren jarraitzaile ziren, kantu zahar zenbaiten aleren ezagutzaileak. Guretako edozeinek, berriz, irratiz edo disko pare batekin ehun aldiz handitzen zuen gordailua, gordailu horren zentzua aldatzen den neurri berean.
‎Zuberoan gordetzen dira gure kulturaren zenbait altxor, baina ez dugu ahaztu behar ekialdearen beste betekizun hori ere Said pentsalari palestinarraren hitzak aintzat hartuta," Ekialdea ez da soilik imaginarioa", alegia. Zeren joko edo ezinbesteko bilaketa den beste horren araketan, bada exotismo kutsu hutsa ez den zerbait, mitifikazioak ahal den neurrian alde batera utzi eta imaginaziozko hutsa ez den zerbait.47 Eta gure kasuan ere hemen egiten ari garen izen propioen indusketan, fenomeno horrek izen propioa du: Beñat Achiary, kontuan hartzen ari garen kantarien artean zenbait lekuetatik erreparatuta guztiz gertakizun apartekoa.
2012
‎—esan zion— Badakit mugini etarako bideak ikasiak dituzula, baina oihaneko ibilerak beti izaten dira nahasiak. Ahal den neurrian, laguntza emango nizuke ez galtzeko. Baina, jakina, bakarrik joan nahi baduzu, ez naiz ni Britancourteko baten aurka hasiko.
‎Azken ikerketa soziologikoetan parean azaltzen dira beti telebistaren kontsumo handia eta irakurketaren urritasuna, hezkuntza maila apal eta maila sozial baxuarekin lotuta. Eskola maila jaisten den neurrian gorantz doa" telezaletuen" kopurua. Duela ez asko jakin zen espainolen artean% 52k aitortzen zuela praktikoki inoiz ez zuela liburu bakar bat irakurri.
‎Azken urte hauetan oso ezaguna egin da bere obra (ez bere pertsona, beti bezain ezezaguna izaten jarraitzen baitu), egin dituen performance bereziengatik. Ustekabean, sekretu handiz, Banksyk bere obrak museo ezagunenetan zintzilikatu ditu, artista klasikoen maisulanen artean eta bere grafitiak ezarri ditu munduko lau aldetan, hala nola juduek palestinarrak bazterreratzeko zutitu duten horman, eta azkenik, bera ere klasiko bilakatu den neurri batean, erakusketa ofizialak egin dizkiote eta bere obra batzuengatik dirutza ederra ordaindu dute horretarako dirua daukaten zaletuek.
‎Nik behintzat ez, eta zuk, antza, ezta ere. Tira, goazen trago bat hartzera, Tarsanen istorioa entzuteko prest nago, eta ahal den neurrian laguntzeko ere bai.
2014
‎Non topatu behar du orain gizaki hipermodernoak zoriontasuna? Ezinegona baretzen zuten kontsumo gaiak edo kontsumismoa bera urruntzen den neurri berean ari da gizaki hipermodernoa hondoratzen larriminean, berriz ere. Krisia dugu ate joka.
2015
‎izen berri edo zahar bat, sinbolo bat, praktika jakin bat, borroka bat. Adierazlea zein den neurri batean ez du axola, mugikorra da, eta batez ere beteezina, finkatu ezina. Artikulazioaren bidez hegemonia une iragankorrak lortzen badira ere, signifikatzeak badu beti kateak lokatzeko ahalmena.
‎Oso labur esan, metodo horren lehendabiziko urratsa bestearen identitate baliabideen faltsukeria, arbitrariotasuna eta artifizialtasuna begi bistan jartzea da. Hartara, Historia erabiltzea guztiz arrunta da (baita Antropologia ere, jatorriari buruzko informazioa emateko gai den neurrian, eraispena gehienbat metodo genealogikoekin identifikatzen baita24). Ustezko autoritate argudioak erabilita edo norberaren ebidentziak azalduta, bestearen identitate osagaiak orain denbora gutxi asmatutako kontuak direla frogatzen omen da eta horrela erakutsi nola
‎Esplikatuko dut zergatik: Modernitatean erdaraz egin da euskararen gaineko lana, erdara izan da euskararen aferak ebazteko gunea, alabaina, beregain izan nahi duen euskalduna, bere ahalmenaz jabetu delarik, subjektu izaten hasten da metaeuskalduna den neurrian, hau da, euskarari buruz euskaraz pentsatzen eta erabakitzen hasten den neurrian eta horrela, euskarari buruaskitasuna aitortzen dion neurrian. Metaeuskaldunak, euskaldun huts eta soilak ez bezala, erdaraz bizi behar du eta ondo asimilatu zer den diglosia; baina euskaldun izaten jarraitu nahi du.
‎Abiapuntura itzultzea, hau duk, hiregana. Ene inpresioa duk Potasetako zuzendariak badauzkala larderia eta sona soberan ere, martxoaren 2ko dokumentua zabalago egiteko, behar den neurriraino baino ez, langileekiko konpromisoa ahalbidetzeko doi.
‎Hitz bitan, zinez eta bihotzez, ahal den neurrian ikaskintzako maila guztietan euskera sartzea.
‎Epe motzera" eguneroko lanean" eman ditzake etekin onenak elkarlanak, batez ere lan hitzarmenen negoziazioan; horrek, ordea, plataformak negoziazio mahaira eraman aurretik, gutxieneko baldintzak LABekin adostea eskatuko lioke ELAri; txostenak onartzen du zaila dela, baina ahal den neurrian saiatu beharreko aukera dela deritzo," helburua ez baita hitzarmenak sinatzea, ahalik eta emaitza onenak lortzea baizik".
‎Ertzaintzaren arduradun politikoei zuzendu zitzaien Nazio Batzordea egun hartako ertzainen presentzia eta esku hartzearen egokitasunari buruzko azterketa kritikoa eskatzeko," jazotako gertaera deitoragarriak aurrez ikusi eta saihestu ote zitezkeen" argitze aldera. Dudarik gabe, sindikatua zeharo kezkatzen zuen Ertzaintzaren eta jendartearen parte baten artean gaizkoatzen ari zen giroak eta —enfrentamendu mailaren bat saihestezina zela jakinda— gutxienez" distentsio guneak bilatzea edota, ahal den neurrian, liskar eta gatazka egoerak ekiditea" eskatzen zuen.
‎Gure begiratua, jatorrizko hizkuntzen garabideena, ahal den neurrian, zeharkatzailea da.
‎Estatuak estrategia terapeutikoak erabili izan ditu eta erabiltzen ditu preso, gaizkile zein gaixoen errehabilitazio programak zabaldu ahal izateko, eta bide batez, gizarteko hondakinak birziklatu ahal izateko ahal den neurrian eta, bestela, gizartetik kanpo mantentzeko. Baina, ez hori bakarrik.
‎Modernitateak gizaki ekoizleak behar zituen neurrian produzitu zituen industria munduan lan eta lan ibili behar zuten gizaki fidelak. Hipermodernitate honetan, ordea, mendebaldeko gizarteetako industria gehiena kanpora eraman den neurrian eta teknologia berriek bestelako zerbitzu eta eskariak ahalbidetu dituen heinean, jada ez da gizaki ekoizlerik behar —ez gizaki mota nagusi bezala behintzat, ekoizleak behar baitira, noski— Modernitateko gizaki solido eta zurrunak utzi dio lekua, ondorioz, askoz malguagoa den pastichear' i, edozein forma har dezakeen hareazko masa amorfoari. Egungo gizakiak ez du bere burua zertan klaseren batekin identifikatu —eta nahiko balu ere, zaila oso egingo litzaioke klase modernoen desagerpenaren aurrean gaudenean—, ezta talde jakin eta bakar batekin ere; egungo gizakia malgua da, antzezlea, eta nahi beste maskara erabiltzeko gai da.
‎Masa ez dago jada alienaturik, masarik ez dago-eta. Izpiritu iraultzaileak ere ezin izan dio muzin egin lilura kontsumistari —desertua eta zorigaitza hedatzen ari den neurrian ari dira agertzen geroz eta nabarmenkiago sistemaren aurkako kritikak, sakonenean gehiengo batek ezer aldatu nahi ez badu ere— Ez dago jada ezeren aurka altxatzerik, ez dago matxinatzeko arrazoirik, modu baketsuan lortu daiteke nahi den guztia. Gure esku dago.
2016
‎Maite dugu gure herria, baina berezko duen osotasun osoan, eki ospel, haize lauso, argi nabar, busti oste... Erribera ere bai, ez mintzo soilean, baita bere berea den neurria onartuz ere, bertakoon murritzak nahiz eskuzabalak ulertuz. Berantetsiak baikaude beterri erbere erribehera elbarren zelai izan beharraz, eta Barojak aipatzen zuen hegoaren eritasunak jota gaudelako sinismena hasia zaigu barneraratzen, sinismenak oro bezala, uste okerren bidetik, unean uneko zorioneko azkarrak sortu egi borobil eta frogatu ezinaren ildotik.
‎Izan ere, aipatu mitologian nabari daitekeena zera da, Naturaren indarrak gizakiarenak baino indartsuagotzat jotzen direla noski, baina inola ere ez jainko batzuen borondatearen menpeko modura, edota asmo edo helburu batzuen araberako. Natura ez da inoren eskuetan dagoen tresna, zorizko gertakari multzo bat baizik, eta indarrok zorizko direnez zilegi da horiek behatu eta behatze horietatik hainbat ikaspen erauztea ahal den neurrian eta sinbolikoki kontrolatu eta bideratu ahal izateko gero, saio horiek ez baitute inongo jainkorik haserraraziko. Naturaren indarrek giza edo animali itxurako irudikapen sinboliko bat jasoko dute (Mari, Sugaar), eta horrek eragin dezake irudikapenok jainkoekin nahastea, baina batzuk eta besteak ezin dira diferenteago izan.
‎Beraz, lehenengo gorabehera horiek ezagutu, eta hurrena berriz, ahal den neurrian bideratu. Hona gizaki askeon ekimena.
2017
‎Horretarako, eraikinak apaindu lirateke. ...uak ere bailirateke; hots, komunikazioa errazten ez duen gizabanako bilduma den gelaren ordez, behar bezala taldean komunikatzeko zein indibidualki egoteko eremu bereiziak behar dira; beste alde batetik, sistema binarioa eta heteropatriarkala ekidin ditzaketen bestelako estrukturak lirateke, aldagelak, komunak eta abar birpentsatu eta moldatu, aisialdirako edo jolas parkeak bezala; amaitzeko, ahal den neurrian, ahalik eta gehien atera lukete ume eta gazteek lau hormen artetik. Lehenengo, jasangaitza delako aulki batean eserita egotea horren denbora luzean, ume eta gazteek mugitu behar dutelako; bigarren, ikasgelan ikasitakoa kanpoaldearekin harremandu luketelako irteera ezberdinen bidez museoak, antzerkiak, lantegiak, baserriak, paisaiak, herriak, monumentuak, parke naturalak eta beste abar luze bat; hirugarren, herria eta herritarrekin harremandu luketelako, herritarrak ere irakasle izan daitezkeelako, izan luketelako.
2019
‎" langile kolektiboak ez dio kontra egiten soilik makinari, kapital iraunkor gisa, eskulanari berari ere bai, kapital aldakorra den heinean. Kapital osoa izan behar du aurkari, baita bere burua ere, kapitalaren parte den neurrian". (Tronti, 1966/ 2006:
‎Bi iritzien artean katigaturik geratu gara; horregatik, erabaki dugu, aurrera jo baino lehen, gai hau koarentenan jartzea eta, ahal den neurrian, gure metodoa erabiliz, kronologia hura baieztatzea edo ezeztatzea. Hori bai, horietako bat aitzinekoa dela frogatzeko aukeran bi bide dauzkagu:
‎" Euskararen historian osagai guztiak, zein bere garaian, berriak direla". Hortaz, gure lana da osagai guztiak, ahal den neurrian, kronologikoki sailkatzea.
2020
‎Baina gure heriotza nolakoa izan daitekeen imajinatzeak benetako larritasuna sortzen du, beldurra, ezinegona, hartaz pentsatzea saihestu eta tabu bilakatzeraino. Gure bizitzaren akabera modua ez dago oso osorik gure eskuetan, baina pentsatu genuke noiz eta nola hil nahi genukeen, aukera hori posible den neurrian. Esaterako, zenbat jende ote dago bizitzan sufritzen heriotza duin bat nahi duelako?
2021
‎Izengoititako ibili izan da (Salaberri & Zubiri 2007). Pinta da likidoetarako erabili ohi den neurri tradizionala, 0,73 litro.
‎Eduki apur horri deitzen diote lotsa barik irakasle berritzaile askok" piloa", oraindik ere are postmodernoagoak direnek edukien heriotza aldarrikatzen duten bitartean —zertarako edukiak, Wikipedia ren garaian? — Horien guztien pisuzko arrazoia bikoitza da. Batetik, kantitatea eta kalitatea elkarren aurka jartzean, kalitatearen alde egin behar den neurrian, bukatu behar delako nahitaez kantitatearen aurka egiten. Aitzitik, kantitatea jaisteak erakutsi du kalitatea ere nabarmen jaitsi dela, aurkakotasun hori faltsua dela agerian utziz.
‎Bat nator Deleuzekin esaten duenean ez dagoela diferentziarik gabeko Identitaterik, Identitate orok sortu behar baitu nahitaez diferentzia moduren bat. Hortaz, heziketa sistema Identitatearen edo Sistemaren parte den neurrian, dena berdindu nahi duen arren, Idealaren araberako ale berdinak ekoitzi nahi arren, beti sortuko da diferentzia bat, sakontasuneko munstroren bat, dena determinatzea ez baita beti erraza eta sinplea. Pentsalari frantsesaren arabera, sakontasunetik azaleratu ohi da zera bat, formagabeko zer edo zer, aurpegirik gabeko izate autonomo bat.
‎Gizabanako hipermodernoak ez du aske izan behar, ezta autonomoa ere, horrelakoa dela sinestea baizik, modu sotilean inposatua izan zaiona askatasunez eta kontzienteki hautatu duela sinistu behar baitu. Eta, ahal den neurrian, nork bere kaiola eraiki dezala borondatez eta era positiboan, bere burua esplotatzen bukatu dezan.
‎Transmisio kulturala ez da ezkutuko curriculumaren bidez igorritako bakarra, lan etnografiko askok identifikatu baitute bestelako eragin ekonomiko bat; edo, hobe esanda, estruktura ekonomikoak eskolan duen eragina aipatu curriculumaren bidez. Eskola estruktura handiago baten parte den neurrian, instituzio bat den heinean, etnografo asko dira estruktura ekonomikoak eskolan duen eragina ikertu dutenak. Eddyk, adibiderako, AEBtako heziketa aldaketen historia globala ikertu zuenean, berehala ikusi zuen aldaketa horiek bat zetozela aldaketa ekonomikoekin.
‎Langile bakoitzak, bereziki irakasle bakoitzak, jakin behar du zein den bere egitekoa eta arazoak sortu barik bete behar du, horretarako izan baitira prestatuak. Sistemak ez ditu ale aske, autonomo, kritiko eta konpetenteak behar, ondo funtzionatuko duten pieza erabilgarriak baizik —eta, ahal den neurrian, beren buruak esplotatzen duten langile erresilienteak, inoren kontra kexatzeko arrazoirik eduki ez dezaten. Dubetek adierazi bezala, jainko unibertsalean, zientzian edo arrazoian oinarritutako gizarte batek ezin du aktoreen eskuetan utzi hezkuntza eta, horrenbestez, profesionalen edo adituen taldearen esku utzi behar du, programa instituzionalek (Eskola, Epaitegia, Eliza...) sinismen eta balio jakin batzuen arabera ekoitzi ditzaten gizabanako unibertsalak.
2022
‎Mahaikidetasunezko ekitaldia den neurrian kulturari dagokio, antropologia, etnografia, soziologia, fisiologia, hezkuntza, teknika eta beste hainbat alorretako ikasgai delarik.
‎Izan dugu pare bat aldiz Troiako emakumeak eta Hekuba, trilogia bereko lanak, ikusteko aukerarik. Kultura giroan zabalik den iritzia da antzerki testuak antzezturik ikustekoak direla; batez ere antzezpenak eskainiko digula pertsonaien, egoeren eta gatazken giroa, sentipenen berotasuna testua heltzen ez den neurriraino. Heldu izan zaigu txingar hori esperientzia bizi izan dugun guztietan.
‎Hitz egin dezagun haurren psikologiaz eta zaintzaren arteaz, eta jar ditzagun galderak eta aukerak mahai gainean. Baina gai hauetan indagatzeko, ahal den neurrian, eskema ideologikoak eranstea baino praktikoagoa da eskema ideologikoak eranztea.
2023
‎Zer moduz? Ongi espero dut, ahal den neurrian, noski. Nik biharamun handi baten erditik idazten dizut.
‎Lehenbiziko kasuan, giza balioa produktibitatearen araberakoa da; bigarrenean, aldiz, artearen lorpenik ederrenekin dago lotua, poesiarekin, giza bizitzaren garapen bete betekoarekin. Lehenbiziko kasuan, geroa da gure kezka bakarra, eta oraina geroari begira bizi dugu; bigarrenean, unean unekoak balio du, eta bizitza, tarteka bederen, ahal den neurrian, aske gelditzen da produkzioaren hazkundeari emana bizi den mundu batean nagusi diren kontsiderazio baliagarrietatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia