Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 6

2015
‎Oi Jainko handia!, badirudi ni bezalako kreatura kaskar batek dar dar egiten duela, ulertzea merezi dudanetik hain urrun den gauzaz aritzean. Eta egia da nahasmen handian sartua egon naizela, egoitza hau hitz gutxi batzuk esanik amaitzea ez ote den hoberena pentsatuz; izan ere, nik esperientziaz dakidala usteko dute, eta lotsari handi handia sentitzen dut, neure burua, nor naizen, ezagutuz, gauza ikaragarria baita. Bestalde, tentaldi eta ahuleziatzat izan dut [isilik geratzea], zuek horrelako iritziak botatzen aritu arren.
‎Oi Jauna, zein urruti dauden zure bideak gure irudipen baldarretatik! Eta nola Zu maitatzeko erabakia hartua eta bere burua zure esku utzia duen arimagandik ez duzun nahi besterik obeditu dezala baino, eta jakin dezala ongi zure zerbitzurako zer den hoberena, eta hura desira dezala! Berak ez du bidea bilatu eta hautatu beharrik, haren borondatea dagoeneko zurea baita.
‎Medinan asko daude malenkonia dutenak, eta edozein aldetan ere asko sentituko dute, eta ez naiz harritzen; baina, azken batean, elkarri lagundu behar diote, eta fundazioaren hasieran ez dela komeni ematen du; Burgosera ere eramateko asmoa nuen, ez fundatzaile gisa penitentzia egile gisa baizik; Jainkoak nahi badu, Ines Jesusena han ama priore karguan uzteko asmoa dut, Madrilen baino askoz nahiago baitu, guztia gogo handirik gabe egiten badu ere; eta Valladolideko priore ordea berarekin ama priore orde karguan, biei atsegin baitzaie hori; eta, azken batean, bi hauek ezagutzen dute hura eta kontuz ibiliko dira, baina Ines Jesusenak asko sentituko du. Berorren agurgarritasunak, Jainkoarren, pentsa beza zer izango den hoberena, laster batean erremedioa jarri beharra baitago, gal ez dadin, ez baita gelatik irten eta komeni ere ez baita irtetea.
‎7 Aita frai Gregorio Naziantzoko han geratzen bada, berorren agurgarritasunari idatzi diodanez, ama priorea aski da, besterik ez baitago han; eta aski dela badiot ere, uste dut gezurra diodala, barrurako inor ez izatea adina baita. Berorren agurgarritasunak ikusiko du zer den hoberena; izan ere, etxe hartaz dudan ardura kontuan izanik, sufrimendu hartatik irten dadin hartzen den edozein neke gutxi da, eta Jainkoak Madrilekoa atontzen duen bitartean han izatea, ez da probetxu gabea izango; dena dela, berezko izaerari gogor egingo zaio toki hartan bizitzea adiskideak eta neba falta direla, eta okerrena da geratzen direnak geratu izana.
‎2 Gainerakoan nik ez dut botorik hor, interesduna naizelako; era berean nire berezko joera beti da bakardadearen aldekoa (merezi ez badut ere), eta gure Ordenaren ezaugarria ere horixe denez gero, neure interesen arabera eta ez berorri komeni zaionaren arabera aholkatzeko arriskua izan nezake. Trata beza argi argi aita errektorearekin, eta ikusiko du berorrek zer den hoberena, eta bihoa ikusiz berorren espirituak norantz jotzen duen. Jainkoak gorde beza; izan ere, hainbeste gutun idazten ditut, ez dakit nola esan ahal izan dudan hau ere, mezularia zain baitut.
‎Kontu honetarako, kardinalak nahi balu, hobe izango litzateke hura datorrenerako fundazioa egina izatea. Nik badut konfiantzarik Haren Maiestateak argi egingo diola haren jauntasun txit argiari zer den hoberena ikusteko eta mesede egin nahi didala, eta, beraz, ez nuke nekagarri izaterik nahi; baina, haren jauntasun txit argiak hainbeste zeregin dituenez gero eta hau gure Jaunaren zerbitzurako dela konturatzen naizenez gero, ez nuke nahi gera dadin hor ni saiatu ez naizelako, eta horregatik gogorarazten diot haren jauntasunari, eta oso ziur nago Jainkoak argi egingo diola gauzarik egokiena eta u...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia