Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2008
‎Bigarren kanporaketan hasiko da lehian Txus Bidorretaren taldea, eta aurkaria Cholet frantziarra edo ASK Riga letoniarra izango du. Bietako nor den erabakitzeko, aurreneko kanporaketa jokatu dute lehenik, eta garailearen zain izango da Iurbentia. Bilbotarrek etxetik kanpo jokatuko dute lehen partida, urriaren 28an.
‎Biltzarreko gai garrantzitsuenari gagozkiolarik, ordea, Konbergentziak bere anbiguotasun etekinzaleari eusten dio, oraindik ere, Kataluniarentzat nahi duenari dagokionez. Inork ez du zalantzan jartzen haren nazionalismoa, baina Masek ez du argi utzi eskatzen ari den erabakitzeko eskubide horrek independentzia ekarriko duen edo bere zergak eta baliabideak kudeatzeko eskumenak lortzeko balioko dion Kataluniari. Ostertza seinalatzeko aukera dute ordezkari hautesleek, bere hartan baitirau estatu propio bat sortzearen aldeko zuzenketa batek, baldin eta Auzitegi Konstituzionalak azkenean murriztu egiten badu Kataluniako Estatutua.
‎paella. Dastatu aurretik, ordea, paella lehiaketako irabazlea zein den erabaki du epaimahaiak. Bazkalostean, berriz, ipuin kontalaria ariko da.
‎Herenegun gauean, hauteskunde legea erreformatzeko proposamenaren gaineko bozketa bertan behera utzi behar izan zuten, diputatu kurduek boikot egin zutelako. Kirkuk Kurdistan Autonomoan sartuko den erabakitzeko galdeketa dute egitekoa Iraken. Berez hil honetan zuten egitekoa bozketa, baina buruzagi arabiar nahiz turkmenoak hiria kurduen esku uztearen aurka daude.
‎Ingurumen Deklarazioa. Proiektu batzuek azaldu behar duten zinpeko agiri bat, zeinean indarrean dagoen ingurumen legedia bete egiten dutela frogatzeko aurrekariak ematen dizkioten hori hala den erabaki behar duen administrazioari.
‎Baina oraindik deus ez du erabaki Frantziako Gobernuak. Hilabete honetan behin betiko xedea zein den erabakitzea espero dute.
‎Mugimendu abertzalea teorian bat dator Ipar Euskal Herriak zer egituraketa behar duen; baina pragmatikoki, zer aldarrikatu behar den erabakitzean, ez dute denek iritzi bera. Koherentziarik ba al da?
‎UPNk presioa Mariano Raxoi PPko presidenteari pasa dio. Herenegun Raxoik Sanzi pertsonalki adierazi zion eurekin batera bozkatzea ez den erabaki orok 17 urteko itunaren haustura dakarrela berekin. Ikusteko dago Raxoiren hordagoak funtsik baduen, baina ia derrigortuta dago atzera ez egitera.
‎Norbaitek ez aurkezteko agindu dio. Norbaitek datorren presidentea nor izango den erabaki du.
2009
‎Finalean, ohi bezala, zortzi bertsolarik kantatuko dute. Lehenengo bi sailkatuen artean bost puntuko edo gutxiagoko aldea balitz, berriro kantatu lukete irabazlea zein den erabakitzeko.
‎Eta hara hor dilema: gezurren artetik egia zein den erabakitzea. Ez da harritzekoa, hortaz, oraingo honetan ere Wiesenthalekoek zalantzak agertu izana.
‎Datozen egunetan aztertuko ditu Arabako Foru Aldundiak enpresen eskaerak, eta aintzat hartuko dituen edo ez jakinaraziko die enpresei. Hartzen den erabakiarekin ez balira ados egongo, administrazioarekiko auzi prozesua hasteko aukera dute, beste batzuen artean.
‎Ondorioz, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako ikasleek elkarrekin ikas dezaten hautatzeak eskola hizkuntza zein izango den erabakitzera garamatza. Erabaki hori hartzeko, beste auzi batzuk albora utziz, hezkuntza sistema orok bermatu lukeen beste oinarrizko printzipio bati begiratu behar diogu:
‎Bide batez, BNGko ordezkaritzara ez dela berriz aurkeztuko iragarri zuen. Maiatzean egingo du alderdiak batzorde berezia, lider berria nor izango den erabakitzeko.
‎Ez dirudi Sergiok ezer larria duenik, baina minarekin jarraitzen badu, Josetxori utzi dio bere tokia defentsaren erdialdean, eta Cesar Krutxaga ordezkoen aulkian eseriko litzateke. Aurrealdean, berriz, Pandianiren bikotekidea nor izango den erabaki du Camachok gaur. Uruguaitarra uste baino lehenago osatu da, eta hasieratik ariko dela argi dago.
‎Gainera, presoak Euskal Herritik urrundu edo gerturatzea arrazoi politikoengatik hartzen den erabakia dela uste du Uriartek. Eta, gainera, bere senideek ez dituzte ondorioak ordaindu behar.
‎objektibotasuna eta bere bertsio pixka bat desitxuratua. Hor ez dago gezurrezkoa zer den erabakitzerik, ez baitago finko zerekin kontrajarri. Hortik absurdoa sortuta.
‎Genero fantastikoaren hamabost alderdi erakusten duten hamabost pieza, Gonzalezen berbetan. Publikoaren esku egongo da irabazlea zein izango den erabakitzea. Bestalde, Teaserland sail berrian, 90 segundoko trailer asmatuak emango dituzte, gezurrezkoak, inoiz grabatu ez diren filmak iragartzen dituztenak.
‎Gobernuburu kargua uzten dut, demokrazia eta bakea babesteko asmoz, adierazi du Prachandak. Ahaleginak oro egin ditugu adostasuna bermatzeko, baina zenbaitzuek egitasmo horren kontra sator lanetan dihardute, eta horiek presidentea Konstituzioaren aurkakoa den erabaki bat hartzera bultzatu dute, zehaztu zuen Prachandak, UCPN M Alderdi Komunista maoistako sortzaile eta buruak. Nepalgo presidenteak armadako buruzagi goren Rookmangud Katawal jeneralari karguan jarraitzeko agindu izana gaitzetsi du hala.
‎Zehazkiago, etxe zahar bat zaharberrituko dute. Lekornen ikastola berria eraikitzea ere joan den udaberriko akordioan sartzen den erabakia da.
‎Honezkero Bera izendapena ofiziala den aldetik, eta gainerako kontuetan nafar Gobernuak zorrotz betetzen eta betearazten baitu, ofizial? den erabaki oro, har dadila hau ere lege mailan.
‎Gorputzaren heldutasuna eta buruarena ez doazela bat eta bigarren hau ezinbestekoa dugula betirako izango den erabaki itzulezin bat hartzeko.
‎Arrazoia? . Inork ez du gustuko ez den erabakirik hartu nahi?. Bestela esanda, hobe da gustukoak ez diren erabakiak beste batek hartzen baditu.
‎Oteiza Fundazioaren estatutuetan ondarearen kudeaketaz eta egile eskubideez dagoen zehaztasun faltak ataka gaiztoan jarri ditu Altzuzako museoa eta haren jarduna zuzentzen dutenak. Laster, artista plastikoen egile eskubideak kudeatzen dituen Vegap elkartea eta fundazioa epaileen aurrean elkartuko dira, museoan dagoen ondarearen jabetza intelektuala norena den erabakitzeko; norena den artistaren eskulturak, idazkiak, argazkiak eta funtsen erabilera arautzeko eskubidea.
‎Baina Garzoni ez zaio gustatu abokatuek txosten hori defentsarako erabili izana. Hori modu partzial eta erabat interesatuan erabiltzea egotzi die abokatuei, eta Batasuna legez kanpokoa den erabakitzea ez dagokiola NBEri ohartarazi du. Hori auzitegiek erabaki behar dutela.
‎Defentsak azken ondorioen txostena aurkeztuko du. Ondoren epaimahaia Iruñeko hotel batean bilduko da, bakartuta, Yllanesen delitua giza hilketa edota erailketa den erabakitzeko. Ebazpenaren berri ostegunean izatea espero da.
‎Wolfsburgok berdintzea aski du final zortzirenetara igaro, eta CSKA kanporatzeko. Azkenik, D multzoan Porto eta Chelsea sailkatuta daude jada, eta multzoko txapelduna zein izanen den erabakiko dute elkarren aurkako partidan.
‎Egia zientifiko bat ez dagoenean, baizik eta jarrera kontua denean. Zerbaiten aurrean dugun jarrera zein den erabakitzeko askatasuna dugunean, erantzukizuna handia da. Erantzukizuna norberarena da.
‎Hala ere, legearen kontrakoa den erabakia atzera bota dadin ahalegin guztiak egingo dituela dio abokatuak. Ez du baztertzen auzia Europako Auzitegian zein Torturaren Kontrako Batzordean salatzea ere.
2010
‎Herritar guztien osasunaren alde emandako pausoa da. Hartuko den erabakian uste osoa dugu, nabarmendu zuen Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo, proposamenaren aurkezpenean.
‎Arrain horrek uretan dagoen zikinkeria guztia jaten du, eta aspalditik egin genuen erretiratzeko eskaria. Beraz, Bizkaian hartu berri den erabakia pozik hartu dugu, dio Eizagirrek.
‎Hondakinak erre ondoren sobera gelditzen dena, hondakinen %5 izango dela kalkulatu dute, zabortegira eramango dutela ohartarazi du. Errauste planta non egingo den erabakitzeko dago; Nafarroako Gobernuak Artederretako mendatea proposatu du azpiegitura kokatzeko gune zuhur gisara, Larraga, Artaxoa eta Tafallatik gertu.
‎Baina, hara non, aurreko asteko berri baten bidez jakin dugunaren arabera, Europako Kontseiluak Dan Flavinen eta Bill Violaren lanak artea ez direla erabaki du. Harrigarria den erabakiak ez du zalantzan jartzen XX. mende bukaerako artista ezagunen lana edo prestigioa, arte mundukook aspalditik onartzen ditugulako Flavinen fluoreszenteak eta Violaren bideoak arte erakusketetan eta museoetan.
‎2006ko direktiban garbi esaten du 2012tik aurrera 3,5 tonatik gorako garraio ibilgailuek parte hartu egin behar dutela errepideen finantzaketan, kanonen bitartez. Gai horretan eskuduntza osoa daukagu, eta, beraz, guri dagokigu hori nola zehazten den erabakitzea.
‎Horregatik, egin gabeko kaligrafia azterketan oinarritzen da diputazioaren premisa, errepikako grabatuak esku bakarrak egindakoak direla frogatu behar baita lehendabizi. Eta premisa horri balioa emateko grabatuen grafologia azterketa egin litzateke, esku bakarraren edo gehiagoren lana den erabaki ahal izateko. Grafologia adituek ez zuten horrelakorik egin beren azterketan; nire kontra txostenean, ostera, egin da, eta emaitza Gilen bertsioaren aldekoa da:
‎Hau da, akusazioek irauli egin dute indukzio prozesua. Lehendabizi ondorioa zein den erabaki da, eta ondorio horri buruz adierazi da, oinarririk gabe, eztabaidaezina dela; gero seinaleak, arrastoak edo zantzuak bilatu dira eta, azkenik, atzera bota da ondorio hura oinarritzen ez zuen zantzu horien edozein interpretazio edo azalpen.
2011
‎2010 urte hasierako ekaitzaldietan mastak galdu zituen itsasontziak, eta, ondorioz, zeukan itxura eskasa gehiago kaltetu zen. Baleontzia konpondu behar dela eta, erantzukizuna norena den erabaki behar da, eta hortxe hasi dira udal gobernuaren eta oposizioaren arteko liskar eta tirabirak.Udalak kontratatuta, aholkulari juridikoek txosten administratibo bat landu zuten, eta, haren arabera, Bermeoko ontziola zen baleontziaren oraingo egoera kaskarraren erantzule zuzena. Txostenaren arabera, itsasontzia egiteko garaian erabili zen materiala ez zen egokia, eta, ondorioz, interpretazio zentroa konpontzeko ardura ontziolaren gain jarri zuen.
‎Oro har gehienek berri ontzat jo dute erabakia. Are gehiago, Euskal Herrian zabaltzen ari den bake prozesuaren baitan «egokia» dela iruditzen zaie gehienei.Hala nola Xabi Larralde Batasuneko bozeramailearen hitzetan «azkenean normala den erabaki bat, poztasun handia ekartzen duena herrira». Larralderen ustetan «euroagindu hori zernahikeri itzela zen, ez zetorren bat egungo egoera eta giro politikoarekin».
‎Xakeko Grand Slameko Maisuen IV. finala jokatuko da, Sao Paulon (Brasil) izan diren lehen jardunaldiei jarraipena emanaz. Hala, bost txanda jokatuta, 2011ko munduko xake txapeldun nor izango den erabakiko da. Partidak Alondigan izango dira, eta munduko onenak lehiatuko dira bertan:
2012
‎«Segurtasun Kontseilua ez da herrialde baten barne arazoetan esku hartzeko tresna. Ezta herrialde batean edo bestean hurrengo gobernua zein izango den erabakitzeko agentzia ere».
‎literatuxka edo, kontzeptu berri bat asmatzea zilegi bazait. Zaila da literatura gorputza noiz den edo gorpua noiz den erabakitzea, ezin ahaztuko dugu nork bere gustuak dituela. Noiz darion garra eta noiz darion hildakoaren kirats ozpina.
‎Azpimarratzeko zein zaila den bereiztea apetak, egin beharrak eta norbere nolakotasunek dituzten ahalmenak. Gogorarazteko gurasoek euren seme alabei onena opa badiete ere, egokia eta desegokia zer den erabakitzeko aukera ematea kosta egiten zaiela. Eta, ondorioz, nerabeak maiz ezkutuan ibili behar duela, bere ibilerak gurasoak asaldatuko dituen beldur.
‎Werten erreformari men eginez espainolizatzearen helburua duten horiekin kolaboratu eta elebakarrak sortzen segitu edo, hezkuntza sistemaren erreformari ekinez, belaunaldi berriak oso osorik euskaldunduko dituen euskarazko murgiltze eredu bakarra ezarri. Hizkuntza gatazkak botere gatazkak dira, boterea euskara normalizatzeko erabili nahi ote den erabakitzea da kontua.
2013
‎Haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legearen erreforma legegintzaldiaren lehen zatian egingo duela berretsi du Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak, baina erantsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren araberakoa izango dela lege aldaketa. PPk berak jarri zien 2010ean helegitea legearen artikulu batzuei, baina ez dute jakinarazi aurki etorriko ote den erabakia: «Auzitegi Konstituzionalak ezartzen du nola konpondu behar diren emakumeen eskubideen eta jaiogabearen eskubideen arteko gatazkak».
‎Hirugarren postua Italiako jatetxe batek lortu du, Massimo Botturaren Osteria Francescanak. Entzutetsua eta kritikatua Zerrenda osatzeaz gainera, emakume sukaldari onena nor den erabakitzen du Londresko aldizkari prestigiotsuak. Duela egun batzuk jakinarazi zuten Nadia Santini sukaldari italiarrarentzat izango zela aurtengo Veuve Clicquot saria.
‎Helburu horretan ados bagaude, ez da arazorik izango». Berretsi zuen oposizioko alderdiekin hitz egiten ari direla, tasa horietara iristeko era onena zein den erabakitzeko. «Ez dadila alarmarik sortu.
‎Aste honetako erabaki judizialaren ostean, alta, etsipenez begiratzen diote prozesuari Mubaraken kontrakoek. Egiptoko justiziak «alderdikeriaz» jokatu duela uste dute herritar askok, baina ez dira ados jartzen erruduna zein izan den erabakitzeko orduan: militarrek ezarritako erregimena errudun jo dute islamistek; estatu kolpea babestu zuen Tamarrud mugimenduko kideentzat, ordea, Mohamed Mursi presidente ohiarena da honen erantzukizuna ere.
‎Nik uste dut Bilboko kasuak lan handiagoa eskatzen duela. Epailearen autoa oso landua eta oso arrazoitua dagoen arren, hainbat elementu hartu behar dira kontuan, hartu den erabakia hartu ahal izateko: Artolak legez kanporatutako talde batzuetan parte hartu zuela, bera kide den konpartsak administrazio isuna jaso zuela, preso baten senidea dela...
‎Kontuan hartuta herritarren oinarrizko eskubideei eragiten diela erabakiak, proportzionala iruditzen zaizu debekua ezartzea? Esan dudan bezala, eztabaidatu dezakegu hartu den erabakia egokia izan den edo ez. Baina biktimen legea urratu dela ulertzen bada, ez dago beste aukerarik.
‎Ez da, beraz, legea urratu? Nik uste dut kasu honetan bazegoela aukera bat hartu den erabakia hartzeko, Artolaren izendapenaren atzean udala zegoelako. Udalak bere egin zuen erabakia eta administrazio erabaki bat bihurtu.
‎Atzo bertan abiatu zuten informazio eta gizarteratze kanpaina. Dena den, galdera zein izanen den erabaki dute urtarrilaren 4an, herri batzordean, eta, ondoren, hiru hilabete izanen dituzte herritarrak galdeketan parte hartzera animatzeko. Orain arte egindako lana gogora ekarri, eta galdeketak «herritarren harremana sendotzeko helburua» duela esan du Manu Gomez herri ekinbideko kideak.
2014
‎Kalteak. Dekretua legezko den erabaki aurretik Igeldo herri bihurtzeak bueltarik gabeko kalteak ekarriko dituela azaldu du: lurrak galtzea, beste erakunde bat abiaraztea, hirigintza antolaketa berria, azpiegitura eta zerbitzuak, diru sarrerak galtzea...
‎Astearteaz geroztik, Bizitzarako energiak izenburupean, hitzaldi sorta bat egiten ari dira Iruñeko Planetarioan. Gizakiok energiarekin dugun harremana aztertzea du helburu programa honek; herritarrei informazioa ematea, zer gertatzen ari den ulertzeko eta etorkizunean zer egin nahi den erabakitzeko. Saioak 19:30ean hasiko dira, Planetarioan bertan.
‎Azken hitza Kontseilu Orokorrarena da, ordea. Hartzen den erabakiaren berri emateko Mondragon taldearen ohar ofizial bat espero dute gaurko askok, besteak beste, Basauriko langileek; hala esan zuten batzarretik ateratzean. Zaila ematen baitu taldearen erantzuna gehiago atzeratzea.
‎Lehen urratsa eginda dagoela dirudi. Eraginkortasuna nola neurtzen den erabaki da gero. Zein neurgailurekin.
‎Fokuen azpian egoteko gogoa izan behar, oihanaren legean borrokatzen ikasi eta darwinismo basatipean mugitzen jakin behar da show business horretan aurrera egiteko. Bigarren aldagai hau ere erabakigarria da noren musika entzun behar den erabakitzeko garaian. Zeharka bada ere, gai horiek dira pelikulari benetako interesa ematen diotenak.
‎Baina zeinen jende gutxi jartzen den muineko arrazoiei begira: gizona eta emakumea zer den erabakitzen duten testuinguru, balio, irudikapen, uste, hertsapen eta azturei beha; hau da, senez mozorrotutako ideologia aztertzen; hots, norbere barruak astintzen. Halaxe EITB ere:
‎Horretarako, helikopteroaz baliatzen gara. Aurrenekoak iristen garenez, sua itzaltzen hasteko sutearen hegal egokiena zein den erabakitzea da gure erantzukizunetako bat. Noiz hasi zinen suhiltzaile lanetan?
‎Horrekin batera, kongresurako deialdia egingo da, hilabete inguru geroagorako. Arrasaten bertan izan ohi da kongresua, baina azpiegitura egokien agenda arazoak tarteko, litekeena da aurten beste nonbait izatea; korporazioaren lemazaina nor izango den erabakitzeko atzerako kontua martxan jarri da, beraz. Etzi urtebete beteko da Fagor Etxetresnek konkurtso aurrekora jo zutela; halaber, bederatzi hilabete beteko dira krisiak Gisasolaren dimisioa eragin zuela, eta oraindik ez dago haren ordezkorik.
‎Markaidek oraindik erronka handia du Eroskiren hobetzea egonkortzen, eta ez du ematen ardura gehiago hartzeko moduan denik. Bukatzen ari da Mondragoneko Batzorde Iraunkorreko haren agintaldia; organo horretako hogei kide inguru mahaiburuan nor eseriko den erabakitzen hasiko dira aurki. Izendapena ez da berehala espero, dena den.
‎Egungo egoera konplikatua da haren iritziz, eta hobetzeko berak bere «harri koskorra» jarriko duela argitu zuen atzo. UPNko kideen artean iritzi ezberdinak izan dira egunotan presidentegaia zein izango den erabakitzeko prozesuaren inguruan. Salanueva, esaterako, oso kritikoa izan da hasieratik.
‎Orain arte, proposamen bat egiten zion zerrenda batzordeak kontseilu politikoari, eta bertako kideek proposamen hori onartu edo ukatu egiten zuten. Erabakiaren ostean, ordea, kontseilua osatzen duten 232 kideen esku utziko du zerrenda batzordeak hautagaia zein izango den erabakitzea. Larunbatean egingo du kontseiluak bilera, eta igandean jakinaraziko dute zerrendaburua zein izango den, Tuteran.
2017
‎Rodin berehala ohartuko da emakume gazteak dituen dohainez. Hamar urtean elkarrekin egonen dira, baina, azkenean, Claudelek artista uztea erabakiko du, bientzat lazgarria izanen den erabakia izango da.
2018
‎Hori da, oraingoz, argi dagoen bakarra. Nork ordainduko duen eta nork ez, eta nola hartuko den erabaki hori argitu gabe jarraitzen du Donald Trump presidentearen administrazioak. Gerra komertzial global baten lehen tiro hotsak izan daitezke.
‎Inoiz iristen ez den erabaki politikoa da euskal presoak gerturatzea eta gaixo daudenak aske uztea, eta, ezer aurreikusteko goizegi den arren, Pedro Sanchezen adierazpenek ate bat zabaldu dute: «Espetxe politikari beste modu batera heltzeko ordua da».
2019
‎Munduko potentzia nagusia izan nahi duenak nekez utz dezake zigorrik gabe bere enpresa izarretako bat kinka larrian uzten duen eraso bat. Are gutxiago nagusitasun teknologikoa izateko borrokaren lehen ataletako bat izanik, XXI. mendeak aurrera egin ahala nagusitasun ekonomikoaren tronuan nor eseriko den erabakiko duen joko baten lehen tiraldia. Tronu horretan jarraitu nahi dute AEBek, baina eskubidea bere berea duela uste dute Xi Jinpingek eta, oro har, txinatarrek.
2020
‎Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, berriz, esan du osasuna bermatzea dela Jaurlaritzaren lehentasuna, baina horrekin batera nabarmendu du «jarduera ekonomikoa ere zaindu» beharra dagoela. ETB1en eginiko elkarrizketa batean, adierazi du oso zaila dela oinarrizko zerbitzuen katea non eten behar den erabakitzea. Atzeraldia iragarri du datozen hiru hilabeteetarako.
‎Auzitegi horri badagokiola hain urgentziazkoa den erabaki hori hartzea, milaka pertsonaren osasuna eta bizitza arriskuan jartzen dituelako.
‎Adibide bat izan liteke zenbaki bat 2 ren berretura ote den erabakitzeko algoritmoa. Algoritmoak n zenbaki arrunta jasotzean ondoko pausoak eman lituzke:
‎Beranduenera 2021eko udan jokatuko dira». Olinpiar erakunde gorenak argi utzi zuen zein den erabakiaren oinarria. «Helburua kirolarien, Jokoen antolakuntzan lanean ari diren pertsonen eta ikusleen osasuna babestea da».
‎Ezeztatzearen erabakia askoz goizago hartu zen, ez zen posible bezperan halakorik erabakitzea». Ez daki nola hartua izan den erabakia: «Dirudienez, alderdiei ez zaie iritzia eskatu.
2021
‎Ezohikoa da epaiketa politikoen egoitza eta delituaren eszena toki bera izatea, baita epaitua izaten ari den politikaria jada karguan ez izatea ere; zer esanik ez gertakariaren lekuko nagusietako batzuk auzitegi bilakatu den Senatuaren parte direla, eta horien esku dagoela Donald Trump erruduna ote den erabakitzea. Ezohikoa ere bada egunotan AEBetako Kapitolioa militarrez eta burdin hesiez inguratuta egotea.
‎Alexandro Handiak Sidon hiria azpiratu eta Stratoren tiraniatik askatu ondorengo tronuaren oinordekoaren bilaketa kontatzen da. Pietro Metastasioren libretoan, lurrin bukolikoz kutsatuta, maitaleen gurutzaketek maitasunaren eta betebeharraren arteko gatazkan lehentasuna non den erabakitzearen gaia txertatzen da. Denera, opera serio bezain estatikoa dela esan genezake, ez baita ez giro aldaketa handirik, ez ekintza sutsurik ageri.
‎Himalaia aldetik jaitsi eta Txinan barna hedatu zen gerezitzea, mila urte beranduago Japoniara heltzeko. Bi herrialdeak elkarri mokoka ari dira, lehena zein izan den erabakitzeko. Eztabaidatzeko orduan bederen, ez da koronabirusik aipatzen.
‎Abuztuaren 31n iritsiko da Poloniako Gobernua kolokan jarri dezakeen hurrengo proba: Auzitegi Konstituzionalak Poloniako Konstituzioa Europako legediaren gainetik gailentzen den erabakitzeko epaia.
‎Europako Batzordea hartzen ari den erabakiak arazo horretara egokitzeko dira, hein handi batean. Ezin dugu pentsatu trantsizio energetikorako politika horiek denak sortu direla bat batean kontzientzia ekologikoa hartu dutelako.
2022
‎Batez ere, haien jabeak banatzen edo dibortziatzen diren kasuetan izango du eragina legeak. Adostasunik ez dagoen kasuetan, epaileen esku egongo da animalia norekin egongo den erabakitzea. Animaliaren ongizatea kontuan hartu dute animalia norekin joango den erabakitzerakoan, eta epaileak haren zaintzagatik mantenu gastuak ordainarazi diezazkioke beste jabeari.
‎Adostasunik ez dagoen kasuetan, epaileen esku egongo da animalia norekin egongo den erabakitzea. Animaliaren ongizatea kontuan hartu dute animalia norekin joango den erabakitzerakoan, eta epaileak haren zaintzagatik mantenu gastuak ordainarazi diezazkioke beste jabeari.
‎Kitxuaren batasunarekin dituzte arazoak. «Izan Cusco, izan Puno... departamentuen arteko borroka bat daukagu zeinen kitxua hitz egin edo gailendu behar ote den erabakitzeko. Garabideren formakuntza honetan, Boliviako, Ekuadorko eta Peruko kitxuak gaude, baina oso ongi ulertzen dugu elkar.
‎Ondorio horiek kontuan hartuta, espero da datorren astean gauzatuko dutela atxikitzeko eskaera. Aurretik, ordea, gobernuaren agintean dagoen SAP Suediako Alderdi Sozialdemokratak NATOko kide izatearen aldekoa den erabakiko du etzi.
‎Ondorio horiek kontuan hartuta, espero da datorren astean egingo dutela NATOra atxikitzeko eskaera. Aurretik, gobernuak aliantzako kide izatearen aldekoa den erabakiko du bihar.
‎Egitasmo zehatzak, «politikak» egiten badira ere, «singularreko» hizkuntza politika falta dela uste du: «Gure herriaren hizkuntza egoera, gure polis linguistikoa zein izango den erabakitzea eta hura gauzatzea».
‎Niretzat lasterketa batean irabazten du helmugara lehenengo iristen denak, ikusi egiten da fisikoki. Arte lehiaketa batean, oso subjektiboa da hartzen den erabakia. Jendeak erabakitzen du.
‎Hiru harreman horiek buruhauste handiak emango dizkiote protagonistari, beretzat onena zein den erabakitzeaz gain bere haurrentzat onena zer den ere erabaki baitu. Zoriontasuna bilatzea izango da Juliak izango duen lanik handiena.
‎Bainek esan zuenez, «interes publikokoa» da Gorenak «Eskoziako Gobernuarentzat, parlamentuarentzat eta publikoarentzat argigarria» izango den erabaki bat hartzea, baita harentzat ere, ez baitu argi oniritzia eman diezaiokeen independentzia erreferendum bat egiteari buruzko legeari, Eskoziako Parlamentuak hori onartuko balu. «Ziurtasun legala» behar duela adierazi zien epaileei:
‎Horixe baita indarrean dagoen Euskararen Legeak ezartzen duena. Beste modu batera esanda, euskararen zonifikazioa zuzen zuzenean nafarron berdintasun, kohesio eta elkarbizitzaren aurkako erabakia da; guztiz antidemokratikoa den erabakia.
2023
‎Traidoreak lehiakideen artean daude, eta inork ez daki zein izango den hurrengo egunean hilko den pertsona. Horrez gain, gauero mahai borobil baten inguruan lehiakideen artean traidorea nor den erabaki behar dute, eta pertsona hori kaleratu egingo dute. Saioak erritmo oso bizia du.
‎Fronte Polisarioak borroka armatua areagotzea erabaki zuen azken kongresuan. Azaldu dezakezu nola zehaztu den erabaki hori?
‎Erraza da telezaborra zer den erabakitzea. Kasu horretan, Sálvame zaborra dugu, baina Quintanaren programa berriak ez du horrelako izenondorik jasoko.
‎«Artea zer den eta zer ez den erabakitzeko eztabaida beti dago mahai gainean», ekarri du gogora Mendizabalek. Tutoreek, berriz, beste zerbait galdetu nahi izan diete ikasleei:
‎Beraz, askatasunez eta libreki hartzen den erabakirik ez dago, ez behintzat mugarik eta baldintzarik gabe.
‎Adierazi zuen lehendakarigaia izango dela militantziak hala erabakitzen badu: «Jendeak nahi badu ere, uste dut erabakitzeko eskubidea irabazi dudala, eta herri honentzat ona edo txarra den erabakiko dut». 2016ko bozetan ez bezala, orain Otegi ez dago inhabilitatuta, eta beraz, lege aldetik ez luke arazorik izango hautagaia izateko.
‎Oraingoa ez da hiru asteotan Rubialesen aurka hartu den erabaki bakarra: FIFAk 90 egunez kargugabetu zuen, eta Espainiako TAD Kirol Auzitegi Administratiboak «larritzat» jo zuen finalean egindakoa.
‎Aprobetxatu egin nahiko ditek», eman du epaia hizpidea atera duenak. Hasieran ez naiz jabetu zertaz ari ziren, Puigdemonti eta Ortuzarri begira begira bainengoen, nor zaharrago den erabaki ezinda. Gerora irakurri dut gehiengo sindikalak bi greba egun antolatu dituela arlo publikoan, urriaren 25erako eta abenduaren 19rako.
‎«Arropa denda handietan, esaterako, txandak osatzeko agintzen diote. Zenbat jende behar den erabakitzeko, kontuan hartzen dute zer eguraldi egingo duen, hirian ekitaldi handiren bat dagoen edo iragan astean zenbat saldu den. Eta, horren arabera, bi, lau edo sei orduko lanaldiak eskatuko ditu, eta langileak horretara egokitu behar du».
‎Perspektiba aldatzen ari da, baina berandu samar ibiltzen gara beti. Jainkoari eskerrak, ez dago pertsona bakar bat EBn zer egin behar den erabakitzen, baina horrek ez du errazten erabakiak hartzea. Ikuspuntu estrategiko bat behar dugu industriarako; azken 20 urteetan, ideia liberal bat izan dugu, eta, haren arabera, merkatuek aurkituko dute irtenbiderik onena, baina ez da hala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia