2015
|
|
2 Oi kristauak, kristauak!, ikus Jainko handi honekin duzuen senidetasuna; ezagutu Hura eta ez gutxietsi, begirada hau haren maitaleentzat atsegina
|
den
era berean, ikaragarria baita sumin izugarriaz jazartzen diotenentzat. Oi, ez gara konturatzen bekatua geure zentzumen eta arimako ahalmen guztiekin Jainkoaren kontrako gerra latz bat dela!
|
|
3 Irudikatu zitzaidan jainkozko Egia honen egia bat, nire inolako esku hartzerik gabe, zizelkatua geratu zitzaidan, Jainkoari men egite berri bat eragiten didana, haren handitasun eta ahalmenaren berri ematen duelako, ezin esan
|
den
era batez. Gauza handi bat dela bakarrik dakit.
|
|
Geroago, handik oso egun gutxira ulertu nuen ongi; izan ere, hain gauza ugari izanik gogoeta egiteko eta aurrean ikusten nuenera neure burua biltzeko, eta Jaunak era askotara ni eskolatzeko hain maitasun handia niri izanik, liburuen behar gutxi nuen edota ia batere ez; Haren Maiestatea izan da egiak ikusi ditudan benetako liburua. Bedeinkatua izan bedi halako liburua, zer irakurri eta zer egin ahaztu ezin
|
den
eran grabaturik uzten duena! Nor da, Jauna zauriz beterik eta jazarpenez nahigabeturik ikusi, eta haiek besarkatuko eta maitatuko eta desiratuko ez dituenik?
|
|
Guztia egiten duenari aintza. Berak nahi beza berori beti aurrera eta aurrera joatea haren zerbitzuan; izan ere, sarian neurririk egongo ez
|
den
era berean, Jauna zerbitzatzeko ahaleginean ere ez du egon behar, gutxienez egunero pixka bat aurrerago egin baizik eta kementsu egin ere; izan dezagula beti borrokan gauden itxura, halaxe baikaude, eta garaipena lortu arte ez dugula deskuidatu behar.
|
|
Eta horrela, uste dut orain ordaintzea zegokion txikikeria batzuez, eta zerbait, edota gehiena, gordez Ordenan bertan gastatzeko, eta diru kontu bat eduki, handik kanpo zerbait egin nahi izanez gero, eskrupulu hauetan ez estutzeko. Izan ere, dirua izanez gero, Gizakundeko monasterioan ikusten dudan premia handiaz ezin izango dut gorde ezer, eta ahaleginak egin arren, ez didaten emango berrogeita hamar dukat esaten ari naizen honetarako; eta gauzak egingo dira, ez nire gogara, Jainkoaren zerbitzurako hoberena
|
den
erara baizik. Hau horrela da.
|
|
Egia da ez dela penitentzia txikia ergelkeriak irakurtzea ezta apaltasun proba txikia ere berorren aldetik, hain jende kaskarraz kontentatzea! Gure Jaunak egin gaitzala komeni
|
den
erakoak, guk Haren Maiestateari berorri ordain diezaiola eskatzen ez jakiteagatik, berorren jauntasunak gal ez dezan egintza on hau.
|
|
Poz pozik joango litzatekeela dio berorren jauntasuna zerbitzatzera, gure Jaunak hala nahi badu. Haren Maiestateak gida dezala guztia bere aintza handiagorako
|
den
eran eta gorde berorren jauntasuna bere maitasunean gehituz.
|
|
3 Haren Maiestateak gida dezala bere zerbitzurako
|
den
eran eta berori gorde dezala nik, ezereza naizen arren, egunero eskatzen diodan santutasunarekin.
|
|
2 Orain presaz ari naiz idazten, mezulari bat Madrilera doala esan zidatelako, eta bide honetatik bidaltzen ditut eta hornitzaile jaunari idazten diot, baimena eman eta kapituluagandik lor dezan Ribera prebendadunarentzat abuztuko 20 egunerako (lortu ahal izanez gero, hobe litzateke 30 egunerako balitz); izan ere, nik diotsot berorri, ez dudala aurkitzen toki honetan nirekin joan litekeenik, eta garai horretarako etxea atondurik izango da, gaur elizara igarobidetik joan baikara, korua egin gabe badago ere, orain utzi diguten kapera batean egiten baita; dena dela, gutxi falta da, biderako zortzi egun eta hamar ere direla kalkulatzen dut; ordurako ez dakit nik non egotea nahiko duen Jaunak. Berorrek eska biezaio bidera dezala bere zerbitzura hobekien
|
den
eran eta saia bitez berori eta Salinas kalonje jauna baimen hori erdiesten, oso beharrezkoa baita: ez beza pentsa berorrek gure gauzak hemen toki horretan bezala hartzen direnik.
|
|
Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere. Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni
|
den
eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero. Beraz, orain pazientzia izan beza, Jainkoak beti ematen baititu asmo onak betetzeko uneak, eta hala emango dizkio berorri ere.
|
|
3 Ahal den bide guztietatik edo nahi
|
den
erara, edozein baldintzatan, saia bedi berorren aitatasuna probintziaren kontu horretan, beste sufrimendu batzuk izango badira ere, gauza handia baita dagoeneko ziurtasunez egotea. Orain oihaldunek ere nuntzioarekin batera horrantz indar egingo balute (eta uste dut gogo onez egingo dutela), gauza handia litzateke.
|
|
Eta gaitz handiak eginda ikusi arte ez itxaroteko diot, hasieran moztu baizik, ahal duzuen eta kontzientzia onez egin dezakezuela uste duzuen era guztietara, moztu ere. Baina badut ustea Jaunagan, ez duela utziko beti otoitzari emanda dauden pertsonek bihotza inori ireki diezaioten, Jainkoaren zerbitzari handia denari baizik; hau argi dago, edota bestela ez daukate otoitzik ezta perfekziorik ere, hemen lortu nahi
|
den
erakorik behintzat; izan ere, beren hizkuntza ulertzen duela eta Jainkoaz hitz egitea maite duela ikusten ez badute, ezin izango dute maitatu, ez delako beraien kidekoa. Kidekoa balitz, ordea, hemen dituen aukera gutxi gutxirekin, edo oso inozoa da edota ez du nahi izango bere barruko bakea galtzerik ezta Jainkoaren mirabeak asaldatzerik ere.
|
|
Eta oraindik gehiago esatera ausartuko naiz: aitor entzuleak guztia balu ere, noizbehinka esan dudana egin da; izan ere, gerta daiteke bera oker egotea, eta ez da ongi beragatik guztiak okerrera eramatea; obedientziaren aurka izan ez dadin saiatuz betiere, guztirako bideak daude, eta arimei ongi datorkiena izanik, ahal
|
den
era guztietara lortu behar da.
|