Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2008
‎Argala plazarengatik Dignidad y Justicia elkarteak Alberto Ruiz de Azua alkatearen aurka jarritako kereila artxibatu egin zuen Santiago Pedraz epaileak, baina Auzitegi Nazionaleko zigor salak auzia berriz irekitzeko agindu zion. Hortaz, inputatu gisa deklaratu zuen Ruiz de Azuak joan den ekainean.
‎Ez da lehen aldia ekitaldi garrantzitsuei begira lanuzteak deitzen dituztela Bizkaibuseko eta Bilbobuseko langileek. Pasa den ekainean Kobetasonik jaialdian greba egin zuten autobus gidariek. Autobus zerbitzu publikorik ez zegoenez bidaiariak Kobeta Mendira eramateko zerbitzu pribatura jo behar izan zuen Bilboko Udalak.
‎Joan den ekainaren 5ean onartu zuten Europako Batasuneko Barne ministroek immigrazio direktiba, eta hilaren 18an berretsi zuen Europako Legebiltzarrak. Paperik gabeko etorkinak kanporatuak izan aurretik hemezortzi hilabetez atxilotuta izatea baimentzen du zuzentarau horrek.
‎Asteartean argitaratu zuen Telesur kateak dokumentua, baina joan den ekainaren 26ko eguna du. Beraz, dokumentua Jaque operazioaren aurrekoa da, eta baita Uribek FARCekin zuzeneko kontaktua lortu nahi zuela adierazi baino legenagokoa ere.
‎Fernandezek zerga berrien neurria martxan jartzea erabaki zuenean horretarako eskumena du exekutiboak legegaia Kongresura bidera zezan eskatu zion. Eta diputatuek berretsi zutenean ere, joan den ekainean, kontra agertu zen.
‎Horiek eginiko azterketen ondorioz du nazioarteko egiturak jakinarazi bere laguntza laukoiztu egingo duela. Aditu kopurua 60ra igo da joan den ekainaz geroztik, eta orain arte debekatuak zituzten 128 barrutira sartzen ere utzi diete.
‎Europako Batasunaren jarreraren aurkako hitzak ere izan dituzte. Elkarteetako ordezkarien esanetan, joan den ekainean onartu zen Atzerritartasun Legeak giza eskubideen aurkakoa da; era berean, mota guztietako erasoei bide eman besterik ez duela egiten gehitu dute: sexistak, arrazistak, xenofoboak...
‎Urtarrilean irudia digitalizatzeko prestatu eta jatorrizkoaren kopia zehatza egitea lortu zuten. Joan den ekainean, puntako teknologiaz baliatuta, eta hiru enpresaren lanaz, Iturrieta mendietako harriarekin zizelkatu zuten estatua berria. Polikromia lanekin amaitu zuten prozesua.
‎Eurostat estatistika erakundeak atzo emandako datuak dira horren adierazgarri: nahiz eta herrialde batzuetan asko hazi, sektoreak %2, 4ko jaitsiera izan du eurogunean, joan den ekainetik eta %0, 6koa maiatzetik. Europako Batasunean, %1, 8 eta %1, 5eko motelaldia izan du ekainean.
‎Udan bi hilabete egiten dituzte. Joan den ekainaren 15ean hasi ziren eta orain arte ibili dira. Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza izan dute.
‎Barack Obama presidentetzarako hautagai gisa berrestea da konferentziaren helburu ofiziala. Baina demokratek joan den ekainean egindako alderdi barruko hauteskundeetan erakutsi zuten zatiketa irudia atzean lagatzeko baliatuko dute. Asmo horrekin, New Yorkeko senatari Hillary Clintonek hitz egingo du gaur.
‎Udari begira, poliprenozko surf jantziak birziklatuz beti, txinal edo txankletak agertu ziren ataletan, joan den ekainean. Bai eta delako espartinak ere.
‎Altzairua ikertzeko zentroaren sorrera joan den ekainaren 20an Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek ekonomia suspertzeko iragarri zituzten neurrien artean dago. Atzo, proiektua martxan jartzeko hitzarmena sinatu zuten administrazioko ordezkariek eta enpresako kideek.
‎Israelgo Gobernuak kasua ikertuko duela jakinarazi du. Halaxe esan zuen joan den ekainean ere, antzeko bideo bat argitara atera zenean. Baina auzitara jotzea alferrikakoa da halakotan.
‎Horixe bozkatu dute gaur Europako legebiltzarkideek. Joan den ekainean egungo zuzentaraua berriz aztertzea erabaki zuten Europako ministroek, eta bi proposamen nagusi egin zituzten: lan astea 65 orduz luzatzea eta enpresaburuari langilearekin lan astea negoziatzeko ahalmena ematea opting out deitua.
‎Ordezkari nafarrak Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendiain dira, eta lapurtarrak, berriz, Maitena Beheran eta Battitta Elizalde. Horiek guztiek Euskal Herriko Kantu Txapelketan parte hartu zuten joan den ekainean, Bilboko Arriaga antzokian. Gipuzkoako Kristina Arantzabe eta Leire Berasaluze ez ziren han izan, udazken honetan irabazi baitute euren herrialdeko txapelketa, baina Urretxun izango dira haiek ere.
2009
‎Bueltan joango da gaur, lidergoan dagoen taldearen aginte makila eskuetan duela. Joan den ekainean gertatutakoa ere ez dute ahaztu Katalunia aldean. ACB ligako final handia jokatu zuten bi taldeek elkarren aurka, eta Tauk belarrondoko galanta eman zion Bartzelonari.
‎Egitasmo guztien ingurumen azterketa bateratua heldu den ekainean bukatuko du Jaurlaritzak
‎Hala, heldu den ekainaren 2rako ekitaldi berezia antolatu dute AEK k eta IKAk Iru, eko Gazteluko plazan. 11:30ean, parodia moduko bat egingo dute herri ekimeneko euskara eskolen errealitatea islatzeko.
‎–Zaindarien Kontseilua legez kontatzera beharturik ez badago ere, prest gaude hautestontzien %10etako botoak berriz ere kontatzeko, ausaz, hiru hautagai garaituen ordezkarien aurrean?. Abas Ali Kadkhodaei Zaindarien Kontseiluaren bozeramaileak iragarritakoaren emaitzak datorren asteazkenean emango dituzte; hau da, esango dute joan den ekainaren 12ko hauteskundeetan iruzurra egon den.
‎Espainiako armadako militar batzuek Espainiako banderaren koloreak dituen zinta bat jarri dute Gorbeiako tontorrean dagoen gurutzean (Araba eta Bizkaia). Ariketak egiten ari zirela, haraino igo ziren joan den ekainaren 17an, eta Espainiako Estatuaren ikurra ezarri. Jende guztiak ez du ekimena begi onez ikusi, eta batzuek dagoeneko tramiteak egin dituzte azalpenak eskatzeko.
‎Kontuan hartuta joan den ekainean %5, 331n zegoela Euriborra, aurrerantzean erosketak merkealdian eginda baino dezente gehiago aurreztuko dute hipotekaren bat dutenek. Izan ere, urtean behin berritzeko kontratua edukiz gero, hemendik aurrera, hilean 300 euro inguru gutxiago pagatu dituzte.
‎Kanpaina hasi aurretik, 15 puntuko diferentzia zegoen bi alderdi nagusien artean. Eta joan den ekainean izan zuen Calderonek orain arte izan duen onarpen kopururik onena. Herritarrek 6,9 puntu eman zizkioten 10etik.
‎Hondurasen joan den ekainaren 28an boterea legez kanpo hartu zutenak gero eta baztertuagoak daude nazioarteko komunitatean. Rigoberta Menchu Guatemalako Bakearen Nobel saridunak giza eskubideen aldeko eragile talde batekin izan da herrialdean, eta egoera, kezkagarria?
‎Joan den ekainaren 25ean, berriz, Limoges hirian (Haute Vienne) gertatu ziren liskarrak, motorrarekin zarata handiegia ateratzeagatik gazte bat hil zuen gizonezko bati jarritako zigorra txikiegia zela salatzeko. Amiens hirian ere (Somme) polizia kontrol batetik ihesean zihoan gazte bat hil zen orain dela gutxi, eta horrek giroa gaiztotu zuen.
‎Irango Poliziaren agintari goren Ismail Ahmadi Moghaddamek emandako datuen arabera, azken kale protestetan 1.032 lagun atxilotu dituzte. Joan den ekainaren 12ko presidentetzarako hauteskundeetan agintean den alderdiak iruzurra egin izana salatu du oposizioak, eta bozak berriro egin ditzaten eskatuz manifestazio jendetsuak egin dituzte. –Atxilotuen artetik gehien gehienak aske daude dagoeneko, eta giltzapean segitzen dutenak auzipetu eta epaitu egingo ditugu?.
‎Joan den astelehenean Txetxeniako soldaduek hamabi aktibista hil zituzten. Pasa den ekainaren 22an Inguxetiako presidentearen aurka izandako atentatuari erantzuna izan daitekeela diote.
‎Adituek eta hedabideek iragarri zutenaren kontra, Mahmud Ahmadinejad presidenteak irabazi zituen joan den ekainaren 12ko hauteskundeak. Botoen %62, 6 eskuratu zituen, eta, beraz, ez zuten bigarren itzulia egin behar izan.
‎Indarkeriarekin erantzutera behartu gaituzte, indarkeria baliatu dutelako. Negar gasarekin eta zakurrekin sakabanatu zituzten modu baketsuan protestan ari zirenak joan den ekainaren 15ean. Ibilgailu militarrekin sartu ziren jende artean, eta, ondoren, bereizi gabe egin zuten tiro, eta ehunka lagun hil.
‎Pasa den ekainaren 24an Kurdistan autonomoko Parlamentuak konstituzio proiektua onartu zuen, bere mugetatik kanpo diren lurralde kurduak anexionatuz. Kurdistango mapa berria marrazten da bertan; lerro horiek ofizial bihurtu aurretik, ordea, erreferendum bidez berretsi dute proiektua.
‎Jasandako presioa dela medio hartu behar izan du erabakia. Pasa den ekainaren 12an irabazitako bozen ondoren eta izan ziren istilu larrien ondotik, Irango presidenteak bere gobernuko ministro talde erdia kaleratu zuen, haren inbestidura berria gauzatu aurretik, eta orain gobernua osatzeko arazoak gehitu zaizkio Irango presidenteari.
‎Presidente kargutik kendu zutenetik, joan den ekainaren 28an, lautan bildu da AEEko kideekin, AEB Ameriketako Estatu Batuetako hiriburuan. AEEko kideek, berriz, Michelettiren gobernuarekin negoziatzen aritu dira, emaitza handirik lortu gabe.
‎El Salvadorren hirurek bertze askorekin jarritako haziak fruituak ematen ari direla azpimarratu zuen. Joan den ekainaren 1az geroztik, FMLN mugimendu iraultzailea El Salvadorko gobernuan dago. Horren berri emateko da Rivera Euskal Herrira etorri.
‎Costa Ricako presidente Oscar Ariasek proposatutako dokumentu horretan oinarrituta ari dira eztabaidatzen Hondurasen. Joan den ekainaren 28an militarrak Zelayaren etxera sartu, hura bahitu, eta Costa Ricara bidali zuten hegazkinez. Handik ordu gutxira diputatuek ordura arteko Legebiltzarreko burua izendatu zuten presidente, Micheletti.
‎–Irtenbide baketsua topatzen ez badugu, krisiak gainezka egingo du, eta gobernatzeko ezintasuna, segurtasun eza eta gizarte gatazka ekarriko du?. Joan den ekainaren 28an militarrak Zelayaren etxera sartu, hura bahitu eta Costa Ricara bidali zuten hegazkinez. Ordu gutxira diputatuek Legebiltzarreko burua izendatu zuten presidente.
‎Eusko Legebiltzarrak joan den ekainaren 18an eskatu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke eoliko berri guztien izapide administratiboak bertan behera uzteko, eta Jaurlaritza eskaeraren alde agertu zen. Ingurumen Sailak berretsi egin dio erabaki hura BERRIAri:
‎Bilboko Guggenheimen bezala, Urdaibain ere gastu guztia erakunde bien bizkar ordainduko zela sinetsita eman zituen museoaren inguruko zehaztasunak joan den ekainean Bilbaok, Aldundiak ehun milioi euro eta Eusko Jaurlaritzak beste horrenbeste jarriko zituztela ziurtzat emanez. –Eta Jaurlaritzak egitasmotik kanpo geratzea erabakiko balu??, galdetu zion asmo iluneko kazetariak, Juan Ignacio Bidarte eta Bilbaoren arteko ospakizun giroa hautsi nahian nonbait.
‎Espainiako Barne ministroak kereilak jarri zituen torturak salatu zituztenen kontra. Joan den ekainaren 23an izandako auzi saioan, defentsak eta fiskalak auzia behin betiko zarratzeko eskatu zuten, baina Auzitegi Nazionaleko Zigor Sala epaitzearen alde agertu zen hilabete berantago. Akusazio partikularrik gabeko epaiketa honetan, AVT eta Dignidad y Justicia azaltzen dira herri akusazio gisa.
‎Guztira sei txerri ditu, eta, urtero bezala, bakarra aukeratu behar izan du jai egunean ikusgai izateko, eta jabeak orain dela hilabete batzuk erabaki zuen zein txerri den egokiena: Joan den ekainean aukeratu nuen txerria, batik bat, besteak baino luzeagoa delako. Hori gustatu zitzaidan.
‎Joan den ekaineko hauteskundeez geroztik horrelako protestak maiz gertatzen dira, oposizioak Ahmadinejadek bozetan iruzur egin izana salatu zuenetik, eta ordutik handik datozen albisteak tantaka iristen dira. Irango oposizioaren webguneetan irakurtzen dena baino askoz gehiago ez.
2010
‎Joan den ekaineko azkeneko datuen arabera, hamar lagunetik zazpik legea ontzat ikusten dute, eta hura indarrean sartzearen alde daude.
2011
‎Joan den ekainean, Lisboa eta Madril lotuko dituen abiadura handiko trena ez zela eraikiko adierazi zuen Pedro Passos Coelho Portugalgo lehen ministroak. Horixe agindu zuen bere hauteskunde programan.
‎Mullenen arabera, Hakkani Afganistango talibanengandik aparteko taldea da. Bertze hainbat eraso handi ere egotzi dizkio Mullenek Hakkaniri; hala nola iragan irailaren 11n bonba kamioi baten bidez eginikoa, eta joan den ekainean Kabulgo Intercontinental hotelaren aurka egindako erasoa. Horietan ere ISIk «laguntza» eman ziela dio AEBetako militar buruak.Hakkaniri egotzitako erasoak gogorrak eta ikusgarriak izan dira hautatutako helburuengatik, nazioarteko botere militar eta zibilak Afganistanen dituen egoitzak kolpatu baititu.
‎Hilabeteetako eztabaiden ondoren sortu zen Eleak mugimendua joan den ekainean. Eskubide zibil eta politikoen aldeko lan tresna gisa jaio zen, gizartean eragiteko eta herritarren parte hartzearen bitartez mugimendu zabala bilakatzeko xedez.
2012
‎Andrea elkartekoek «osasun arreta integrala» aldarrikatu dute, etorkinei osasun txartela kentzearen aurka agertzeaz gain. Tirabirak Jaurlaritzarekin Eusko Jaurlaritzak joan den ekainean iragarri zuenez, osasun txartela eskuratzeko urtebetez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egon izana eskatuko die etorkinei. Horren harira, «oso kezkatuta» agertu dira eragileak, osasun arreta jasotzeko «beste baldintza bat» ezarriko dielakoan.
‎Lanaren zailtasunak ez dituzte ukatzen bi arrantzaleek, baina biek beren lana maite dute, eta maitasun hori partekatu nahian dabiltza. Egun bat haiekin arrantzan iragaitea proposatzen dute joan den ekainetik, Pescatourisme egitasmoaren bidez. Arrantzaren munduan murgiltzea da ideia. Xedea mundu horren irudi txarra aldaraztea dela esplikatzen du Courtiauk:
‎Euren asmoa beteta, etxerako bidea hartu zuen berriz ere pilotari taldeak. Joan den ekainean, Mimoak kolektiboa ere sortu zuten, eta ekintza ikusgarria egin zuten haiek ere. Orduko hartan, Madrilgo Moncloa jauregian, Espainiako presidentearen egoitzan.
‎Gorenak gero berretsi egin zuen epaia, zigorrak pixka bat jaitsi arren. Defentsa abokatuek joan den ekainean Konstituzionalera jo zuten; horren erabakiaren zain dira oraindik. Bateragune auziak hiru urte bete zituen atzo, urriak 13 Eztabaidak eman zituen emaitza historikoak ezker abertzalean:
‎Gallastegiren abokatuek azaldu zuten Gallastegik bere burua errunduntzat jo zuela torturapean, eta deklarazio horretan oinarritzen zela epaia; tortura salaketak egin zituen, baina ez zituzten tramiterako onartu. Joan den ekainean, Nazio Batuen Erakundeko Torturen Aurkako Komiteak salatu zuen Espainiako Gobernuak 12 artikulua urratu zuela, eta NBEk 90 eguneko epea eman zion Espainiari kasua berriro ikertzeko. Baina, 90 egunen ostean, erantzunik ez.
‎«Hainbat auzi zabalik dira, Elizak bere izenean jarritako eraikinak berreskuratzeko», erran du Larunbek. Nafarroako Parlamentuak joan den ekainean onartutako mozioa ere gogora ekarri du plataformako kideak. PSNren, NaBairen, Bilduren eta Ezkerraren aldeko botoekin onartu zuen Nafarroako Parlamentuak mozio hura, Nafarroako Gobernuari eskatzeko Elizak bere izenean jarrita dauzkan eraikinen errolda egiteko.
2013
‎Horiek zuzendari ohiak hauspotutako Azokaren kudeaketa horizontalean dute iturburua. Joan den ekainean bertan kargutik kendu nahi izan zuten, esaterako, baina elkartean bertan denok ados ez zeudelako eta koordinazio mahaiak egindako presioagatik atzeratu zuten erabakia. Gerediagakoek nabarmendu dute, ordea, Azokaren proiektuak «norabide bera» izango duela aurrerantzean ere.
‎Tarteka baino ez dugu edukitzen agertoki bat artista gisa...». Joxemari Carrere ipuin kontalariak Errenterian (Gipuzkoa) joan den ekainean jaialdi bat abiarazi zuela azaldu du, adibidez. «Bizkaian, Elorrion eta Bermeon, esaterako, antolatzen dute jaialdi bat, baina gaztelaniaz da gehiena».
2014
‎Bilduko parlamentari Victor Rubiok Aquiles proiektuari buruz galdetu zion Nafarroako Gobernuari joan den ekainean. Argitu nahi zuen Frontera Energy Corporation enpresak ikerketa sismologikorako lanak hasi ote dituen, benetan, Aragoiko (Espainia) hainbat hedabidek horixe zabaldu baitute hilabeteotan.
‎Akize (Okzitania) eta Hendaia (Lapurdi) arteko AHT bide berriaren proiektua azkenaldian lo balego bezala ikus badaiteke ere, ez dagoela lokartzerik argitu du CADE Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldeak. Izan ere, joan den ekainean Tren Zirkulazioaren Behatokiak hiru txosten aurkeztu zizkien Lapurdiko hainbat ordezkariri. Proiektuaren aldekoek lanean segitzen dutela ohartzeko doia.
2016
‎izena emana zuten 14.865 kideetatik 3.203k eman zuen botoa.Ahal Dugu ko zuzendaritzak prentsaurrekoa emango du gaur, Donostian, Zabalaren hautagaitzaren helburuak azaltzeko. Han izango dira, harez gain, Nagua Alba idazkari nagusia eta Lander Martinez Antolakuntza idazkaria.Joan den ekainaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan haien koalizio Elkarrekin Ahal Dugu izan zen EAEko lehen indarra diputatuetan eta botoetan, eta herrialde bakoitzean ere nagusitu zen. Sei diputatu erdietsi zituen, eta botoen %29? 333.730 boto?.
‎Are gehiago: iturri horiek ere «kezka» helarazi diote familiari, froga gehiago egiteko eskaera atzera bota ondoren prozedura artxibatuko ote duten.Berez, Cabacas auziaren instrukzio faseak amaituta luke, baina, joan den ekainean, Ana Torres epaileak fasea sei hilabetez luzatzea erabaki zuen. Erabakiaren berri emateko plazaraturiko autoan, ordea, Torres epaileak argi azaldu zuen ez zuela froga eta ekinbide gehiago agintzeko asmorik, eta epea luzatzearen helburu bakarra zela Cabacasen familiari helegitea aurkezteko aukera ematea.Izan ere, ikerketa gehiago egiteko eskaera ez onartzeko erabakiaren kontra errekurtsoa aurkeztea bazegoen, eta akusazio partikularrak aukera hori baliatu zuen.
2017
‎«Eta, beraz, egindako krimenak aitor ditzala, barkamena eska diezaiela biktimei eta erantzukizun zibilari erantzun diezaiotela».Frantziaren dokumentazioaEskerrak ematen jarraituta, Zoidok goraipatu egin du Frantziak Espainiari ETAri buruzko dokumentazioa eman izana. Joan den ekainean egin zuten hitzarmen baten ondoren, Parisek Madrilen esku jarri zituen, garai hartan jakinarazi zutenez, ETAren «milaka dokumentu, armak, lehergaiak eta bestelako materiala». Horiek denak atxiloketa eta inputazio berriak egiteko balia ditzaketela azaldu zuen atzo Espainiako Barne ministroak:
‎Iragan urteko eskaintzarekin alderatuta, eredu berria izango du Nafarroako Dantza Garaikidearen II. Jaialdiak. Gaurtik heldu den ekainaren 3ra bitarte, hamabost dantza ikuskizun programatu dituzte Nafarroako bederatzi herritan eskaintzeko, tartean Iruñea, Barañain, Altsasu eta Agoitz?. Hitzaldi eta tailerrak ere izango dira.
‎«Nabarmendu nahi dut plazera izan dela, Juan [Martinez de Irujo], zurekin lanean aritzea». Gaineratu zuenez, heldu den ekainaren 24an, San Joan egunez, omenaldi jaialdia antolatu dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. Oraindik erabat zehaztu gabe dago partida nagusia zeinek jokatuko duten, baina, Errandoneak aurreratu zuenez, Iker Irribarriak edo Jokin Altunak jokatuko dute, eta beste aurkaria Joseba Ezkurdia izango da.
‎Urriaren 7an beteko da hartzekodunen konkurtso aurrekoaren epea, eta, ondoren, likidazio prozesua dator. Horretara iritsi beharrik ez zela izango ematen zuen joan den ekainean, Manuel del Dago inbertsiogileak ontziola erosteko interesa azaldu eta horren araberako kapital hedapena egitea onartu zenean. Uztail bukaeran, hiru asteko epea eskatu zuen, baina, epea beteta, Navalen ez dute Del Dagoren berririk.
2018
‎immigrazioaren beharra dugula gure gizarte sistemari eutsi ahal izateko. Munduko Bankuak ere hori aitortu du joan den ekainean argitaraturiko txosten batean. Hemen, Beatriz Artolazabal Gizarte gaietako sailburuak ere antzeko zeozer azaldu du aste honetan.
‎Giza eskubideen aldeko taldeek auzitara eraman zuten beto hori, eta bi epailek arrazoia eman zieten. AEBetako Auzitegi Gorenak, ordea, betoa babestu zuen joan den ekainean, iritzita ez duela konstituzioa urratzen.ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunak adierazi du «ilegala» dela Trumpen maniobra, eta nabarmendu du AEBetako legeak asilo eskaerak baimentzen dituela, «migratzaileak legez kanpo edo legez sartu gorabehera». AI Amnesty International ek Trumpi aurpegiratu dio asilo eskaera ez dela «ihesbide bat», baizik eta «salbatzeko modu bat».
2019
‎Onuradunen inplikazioa neurtzeko tresna ezarriko litzateke; kontrolerako, onuradunak identifikatzeko sistema biometrikoak. Eta, gero, pentsio txikienak jasotzen dituzten pentsiodunei gutxieneko errenta bermatzeko errenta berri bat eratuko luke; hots, praktikan, gutxieneko bi errenta lirateke.Baina proposamen horrek, joan den ekainean bezala, ez du oposizioko inor gogobetetzen. PPk «dei efektua»izatea leporatzen dio.
‎Macron, hala ere, ez zen salaketara mugatu; mehatxu garbia egin zuen, esanez, baldintza hauetan? bere herrialdeak ez duela Mercosurren eta EB Europako Batasunaren arteko merkataritza itunaren alde bozkatuko.Hogei urteko negoziazioen ondoren, joan den ekainaren amaieran hitzartu zen Mercosurreko herrialdeen. Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai, eta EBren artean merkataritza areagotzeko akordioa.
2020
‎Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 1993an esan zuen 1984tik 1989ko urtarrilean atxilotu zuten arte nazioarteko taldearen arduradun izan zela Urrutikoetxea, eta saiatu zen Sokoa auziagatik (1986) Parisek estradizioa onar zezan, baina ez zuen lortu, Frantziak erantzun zuelako 1990ean epaitu zutela. Euskal presoaren seme Egoitz Urrutikoetxeak joan den ekainean AFP Frantziako berri agentzian azaldu zuen bere aitak ez zuela zerikusirik izan Zaragozako 1987ko atentatu harekin. « 1990ean, nire aita [Parisen] ETAren nazioarteko eta talde politikoko arduradun moduan zigortu zuten, sekula ez talde militarreko kide moduan.
‎Eta hori gertatu da Espainiako Estatutik kanpo jaiotako etorkinen fluxuengatik. Gaindegiak joan den ekainean argitaratutako ikerketa bat aintzat hartuta, euskal herritarren %28, 5 (898.500 pertsona) Euskal Herritik kanpo jaiotakoak dira.
2021
‎Joan den ekainaren 8an, egun batzuk lehenago ezetz esan arren, gobernuak IACHR Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarraren bisita bat onartu zuen, eta lan bilera bat egin zuten, mugatua eta espezifikoa. Lorpen diplomatiko baten gisara plazaratutako ekintza hura egungo gobernuko Uribismo izeneko mugimendu eskuindarrak kontrolatu zuen.
‎Esanak esan, joan den ostegunean gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen herrialde osoan; bi egun lehenago, berriz, hiriburuko agintariak izan ziren herritarrei armak hartzeko eskatu zietenak. Izan ere, joan den ekainetik miliziek garaipen ugari lortu dituzte. Ekainean bertan Abiy lehen ministroak su etena eskaini zien bi talde armatuei, egoera humanitarioa argudio gisa erabiliz, baina ez batak, ez besteak ez zuten onartu.
‎Martin Zabalza Nafarroako Gobernuko Bakearen eta Bizikidetzaren zuzendari nagusiak, Foru Parlamentuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordean, joan den ekainaren 9an egindako agerraldian, besteak beste, doktrina ezarri zuen «iragana berreskuratzearen» eta «iragana baliatzearen» artean bereiziz. Jarraian, modu aski manikeoan, gehitu zuen iraganaren erabiltze «txarra» edo «ona» izan daitekeela.
‎«Horiek egiten dute gunea berezi», dio artistak. Joan den ekainean amaitu zen Nadia Barkate eta Pepo Salazar artisten XXV.AMP Gailua erakusketa, eta, arrastoren bat edo beste ikus badaiteke ere, eraikinean isiltasuna da nagusi: «Iraila aprobetxatzen dugu konponketak egiteko eta urtea pixka bat antolatzeko, eta datorren hilean hasiko gara berriro ere erakusketekin».
‎EEEren laguntzen kasuan, helburu ekonomikoa duten erakundeetan, hots, enpresetan, eskaera egin ondorengo inbertsioak lagunduko dira. Etxebizitzen sektorean eta herri administrazioetan, joan den ekainaren 30etik aurrera abiatutako inbertsioak lagunduko dira.
‎Koronabirusaren pandemia 2020ko otsailean hasi zen hedatzen Brasilen, eta joan den ekainean lortu zuten haren eragina mugatzen hastea. Batzordeak adierazi du Bolsonaroren gobernuak aurtengo urtarrilera arte eutsi ziola txertoak ez erosteko erabakiari.
‎Departamenduetako eta eskualdeetako bozak izanen dira heldu den ekainean, eta hori ere baliatuko dute hautagaiak beren jarrera argitzera bultzatzeko. Gorostiaga:
‎Hamar hilabete igaro dira Espainiako Gobernuak lege aurreproiektua onartu zuenetik, eta orduz geroztik hainbat aldaketa egin dizkiote testuari, CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako kritikak aintzat hartuta. Izan ere, fundazio eta ekitaldi frankistak debekatzearen aurka agertu zen CGPJ joan den ekainean, argudiatuta frankismoaren apologia adierazpen askatasunaren barnean sartzen dela. Gobernuak onartuko duen legean, beraz, zehaztapen bat gehitu diote zati horri:
‎Espainiako presidente ohi Felipe Gonzalezek GALekin zer lotura zuen ikertzeko eskatu dio Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, Gipuzkoako Fiskaltzari. Zabalak joan den ekainean iragarri zuen GAL ikertzeko plataforma independente bat sustatuko zuela, «kasua ikertzen laguntzeko». Sare sozialen bidez berretsi du mezua, eta laguntza eskatu prozesuak aurrera egin dezan:
‎Suediako Parlamentuak Magdalena Andersson sozialdemokrata aukeratu zuen atzo herrialdeko lehen ministro, eta, beraz, Stefan Lofven alderdikidea ordezkatu behar zuen, zeinak dimisioa eman baitzuen joan den ekainaren amaieran. Hala, Suediako lehen ministroa estreinakoz izan da emakumea.
‎Joan den ekainean EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren berri izan zutenean, «ezin sinetsita» geratu zen familia, lur jota, baita urnietarrak ere. Atzoko elkarretaratzera joandakoen artean tristura eta haserrea nabari ziren, biak batera, baina «borrokan» jarraituko dutela adierazi zuten.
‎Uda sasoiarekin batera, COVID transmisioa batez ere gazteenen artean hanpatu da, eta oraindik kezka iturri dira Euskal Herritik kanpo egindako bidaietan atzemandako agerraldiak. Duela astebete Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak COVID atzemateko testak egitera deitu zituen joan den ekainaren 25az geroztik Saloun (Herrialde Katalanak) izan diren 17 eta 25 urte bitarteko gazteak, eta, atzo, osasun agintariek gogoratu zuten lehenengo PCR testean negatibo emandakoek beste test bat egin behar dutela. Atzo hasi eta asteartera bitartean ari dira bigarren diagnostiko proba horiek egiten, Iruñeko Foremen eta Tuterako Reina Sofia ospitalean.
‎Hungariako Parlamentuak LGTBI kolektiboa baztertzen duen lege bat onartu zuen joan den ekainean, Orbanen Fidesz alderdiaren botoekin. Neurriak debekatu egin du eskoletan homosexualitatearekin eta sexu aldaketarekin lotutako edukiak lantzea.
‎Joan den ekainean aurkeztu zuen proiektua Espainiako Gobernuak, eta adierazi «umeentzako babes hesiak jartzea» izango zuela helburu. Azkeneko hilabeteetan 576 zuzenketa jarri dizkiote testuari —horietatik 200 pasa jaso dituzte lege proiektuan—, eta horiei buruz eztabaidatu dute alderdiek, auziari buruzko Kongresuko batzordean.
‎Borroka hori fruituak ematera zihoala zirudien: joan den ekainaren 23an, Espainiako Senatuak baiezkoa eman zion 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera BEZa %10era jaisteko zuzenketari. PPk zerga iruzurraren aurkako legeari egindako emendakin baten bidez egin zuten.
2022
‎Hori onartezina da». Pasa den ekainean, hainbat irakaslek bat egin zuten ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearekin, eta frantsesez egindako Brebetako zientzietako azterketak zuzentzeari uko egin zioten. Orain, soldata zati bat kendu diete.
‎220 hautetsik parte hartu dute bozkan, eta horietarik 169k eman dute aldeko bozka. Heldu den ekainetik aitzina, turismorako bizitegi bat alokagai duten jabeek urte osorako beste bizitegi bat eskaini dute, konpentsatzeko. Beren etxebizitza nagusia urtean 120 egunez baino gehiagoz alokatzen duten jabeei dagokie neurria, baita bigarren etxebizitza aldi baterako alokairuan eskaintzen dutenei ere.
‎Joan den ekainean emandako datuen arabera, Ipar Irlandan 184.000 lagunek urtebete baino gehiago zeramaten itxaroten ospitalean ordua izateko, eta beste 66.000k, operazio bat egiteko. Eta, denera, iragan abendurako 354.756 pertsona zeuden zerrenda horietan, NISRA Ipar Irlandako Estatistika eta Ikerketa Agentziaren arabera.
‎Egun horretarako ere elkarretaratzea antolatu du Bake Bideak, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Bestalde, heldu den ekainaren 11n manifestazioa eginen dute Baionan, «lurraldearen aniztasunaren adierazpen masiboa, bake prozesuaren aldeko engaiamendu zabala eta aitzinatze beharra» aldarrikatzeko.
‎Heldu den ekainaren 12an eta 19an egingo dira Frantziako Asanblearako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Hiru hautesbarruti daude Iparraldean, eta lehen itzulian 32 diputatugai egongo dira:
‎Merkel agintean egon zen bitartean() handitu egin zen Alemaniak Errusiarekiko zuen energia mendekotasuna, baina Merkelek adierazi zuen, joan den ekainaren 7an, Berlinen, antzoki batean egindako elkarrizketa batean, ez zuela uste «komertzioaren bidez» Putin «alda» zezakeenik. Joan den abenduan kargua utzi zuenetik egindako aurreneko agerraldi publikoa izan zen, eta agintean egon zen bitartean Errusiarekin edukitako hartu emanak defendatu zituen.
‎Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Nagusia, Partzoneria, Urbiako Fondarako maizter berrien bila dabil joan den ekainaren 1az geroztik. Azken 23 urte hauetan haren ustiaketaz arduratu den lantaldeak maiatzean hartu zuen fondaren ardura behin betiko uzteko erabakia.
‎Batzuetan debekua domina izan daiteke. Eta nago ez zaiela notizia gaizki etortzen, noiz eta gay harrotasunarena omen den ekain hilabetean. Disneyk badaki non eta nori saldu behar dion, goian eutsiko badio.
‎Koalizio gobernuak joan den ekainaren 13an bete zuen urte bateko ibilbidea, baina aurrera egin ezinik zebilen apirilaz geroztik, Yamina alderdiko parlamentari batek gobernuari babesa erretiratu eta hark parlamentuan gehiengoa galdu zuenean. Yamina Bennetten alderdia da, eskuin muturrekoa.
‎Kievek ohartarazi izan du munduko elikagai krisia arintzeko zortzi milioi tona gari esportatu lukeela hilero. Joan den ekainean, Itsaso Beltzekoa ez beste ibilbide batzuk erabiliz, 2,5 milioi tona esportatu zituen.
‎Pentsuari dagokionez, Panpi Sainte Marie ELBko bozeramaileak joan den ekainean azaldu zion Ipar Euskal Herriko Hitza ri prezioen goititzeak eragin zuzena duela irabazietan: «Guk prezioak ezin ditugu hola bat batean emendatzen ahal[...].
‎Berea ez da, inolaz ere, kasu isolatua, gero eta ohikoagoa den fenomenoa baizik. Pasa den ekainean, Oxford unibertsitateko Reuters institutuak urtero kaleratzen duen Digital News Report 2022 txostena plazaratu zuen. Ikerketa mardula da, mundu mailako 46 estatutako 96.000 pertsona elkarrizketatu baitira inkesta horretan, planetako populazioaren erdia edo ordezkatzen duena.
‎«Haurren ibilbide osoan behin baino gehiagotan aztertua da ikasleen frantses maila; brebeta aitzin zertifikatua da», ohartarazi du Kurutxarrik. Joan den ekainean, euskaraz erantzundako brebetako zientzia azterketen zuzenketa antolatu zuen Seaskak Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, teknikoki posible dela erakustera emanez.
‎Babes juridikorik gabe hartu zuen neurria gobernuak, joan den ekainean argitaratutako txosten batek adierazi zuenez. Alderdi Sozial Liberalak orduan kritikatu zuen gobernua.
‎Frantziako Gobernuak datorren urterako aurrekontuen onarpena behartuko du Asanblea Nazionalean, konstituzioaren 49.3 artikulua baliatuta. Emmanuel Macron Frantziako presidentea gutxiengoan gobernatzen hasi zen joan den ekainean, eta horren ondorio da gertatutakoa. Konstituzioaren 49.3 artikuluaren bidez, gobernuak ez du zertan aurrekontuen lege proiektua behe ganberan aurkeztu.
‎Konstituzioaren 49.3 artikuluak baimentzen du hori, eta baliatu egin du gobernuak. Izan ere, Emmanuel Macron Frantziako presidentea gutxiengoan gobernatzen hasi zen joan den ekainean, eta aurrekontuen lege proiektua Asanblea Nazionalean aurkeztuko balu, ganberaren gehiengoak haren alde egin luke. Elisabeth Borne lehen ministroaren arabera, oposizioaren jarrerak «behartu» egin du gobernua konstituzioaren 49.3 artikulua erabiltzera.
‎Europako Batzordeak proposamen bat egin zuen 2021eko azaroan, europarlamentuaren eskariz, deforestazioari aurre egiteko araudi bat ontzeko. Proposamen hori oinarri hartuta, berea egin zuen Europar Kontseiluak —EBko estatukideen izenean—, joan den ekainean; eta gauza bera egin zuen parlamentuak irailean, Batzordearen proposamenari aldaketa batzuk onartuta. Egitasmoa hiru aldeen arteko negoziazioan dago orain.
‎Joe Biden AEBetako presidenteak esan zuen «izugarria» dela gertatutakoa, «inongo zentzurik gabeko ekintza biolento bat». Ohar batean deitu zuen «nazio gisa» bat egitera gisa horretako gertakariei aurre egite aldera, eta gogorarazi zuen Ordezkarien Ganberak armen salmenta arautzen duen lege bat onartu zuela joan den ekainean. «Ez da nahikoa.
‎Uzbekistango Konstituzioak Karakalpakstango Errepublikari aitortzen dio independentzia erreferenduma egiteko ahalmena, baina gaitasun hori ezabatuko lukeen konstituzio erreforma iragarri zuen Xavkat Mirzioiev Uzbekistango presidenteak, joan den ekainean. Karakalpakstan da Uzbekistanen autonomia estatusa duen lurralde bakarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia