Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2000
‎Eta gehiago erranen dizut, zeren, gauzak dauden bezala, zalantza baita gure esperantza bakarra. Zalantza guztion baitan errotzen den egunean, ez baita nehor ere, pentsatzen duenagatik, sutarat eramana izanen, Giordano Bruno eraman zuten bezala.
2001
‎Bere gizonaren eta haren etxekoen plazerra egin du ezkondu den egun beretik. Zenbait tokitan, izena ere kendu egingo diote eta berria eman, lehenagokoak ez duela balio eta, etxe berriaren esanetara jarria denez gero.
‎Eguzkia gorri jalgiko da, ikatz suak hartua lez. Eta eskutik helduta, orduen osteko ezteiokin, ipuin miresgarrien akabera emango diozue, jadanik hurrengoarekin kateaturik helduko den egun horri behintzat.
‎‘Imanolek gure aita gorrotatu egin du beti. Eskolan hasi zenetik aita hil den egunera arte. Igual larregi maite zuelako, gorrotatu ere ikaragarri gorrotatu du.
2005
‎Gainera, gauzak diren bezala ditun, eta hara: hire senar ohia matxista hutsa dun, bestelako itxura eman nahi izaten badu ere, eta nork zakin Ines poztuko ez ote den egunen batean?! Bizitzak buelta asko ematen baititu, Tere.
‎Ez daki hango ordua kalkulatzen. Bera bukatzen ari den egunari hasiera ematen ibiliko da. Ez daki.
2006
‎–Jauna –esan zion Batisek, hurreratuz–, ez genuke berorrek minik hartzerik nahi; are gutxiago, lehen ere munduak berorren aditzera baldin badu ere, ezagunagoa egingo den egunotan. Neuk lagunduko diot berorri.
‎Ezinezkoa zen, ordea. Begi berdeak zituen, eguzkia itsas gainera jaisten den egunen antzekoa. Epeldu zenean, zurrutada pare batean hustu nuen edabea.
2007
‎Beno, beno? Hori iristen den egunean, hil ninteke lasai lasai. Hau poza, horretan pentsatzen dudan bakoitzean!
‎Hain zuzen, NASAk prestatutako. New Horizons? zunda Pluton planeta nanorantz abiatzekoa den egunean (19an bidaliko dute, azkeneko berrien arabera; daraman plutonioa jaurtiketakoan gerta daitekeenaren beldurrez, hiru aldiz atzeratua).
2008
‎–Entzun duzuna. Erdia, orain; bigarren partea, lana egingo den egun bereko iluntzean, hementxe bertan. Egun horretatik aurrera, ez nauzu gehiago ikusiko zure bizitza guztian.
‎–Biziki adierazgarria da zenbait euskaldunek euskara erabiltzeko aukerei dagokienez daukaten zori ona. Joan den egunean elkarrizketa batean Xabier Euzkitzek erraten zuenez, bere bizitzan zehar espainiera %5 bertzerik ez du erabili eta ez du hortik goitik erabiltzen. da bere sorleku inguruko hainbat lagunen egoera antzekoa dela; berdintsua dela Bernardo Atxaga asteasuarraren zoria, eta antzekoa dela egungo egoeran euskaraz aritzeko aukeran ia mugarik ez dutenen bizitza?.
2009
‎Zenbat miseria ez den egunean egunean fabrikatzen! Esplotazioa, biolentzia, tortura, hilketak, horiek dira humanitatearen egunerokotasuna.
‎apunta dezagun arbola batean gaur zer egun den. Iragaiten den egun bakoitzeko marratxo bat egingo dugu. Horrela, beti jakingo dugu zein egunetan bizi garen.
‎Irratia isiltzen den egunean, beste hainbestetan bezala oinutsik sartzen da etxera, zapatak eskuan, amuma ez esnatzearren. Baina esna aurkitzen du, esna eta ia itsu, baso bete ur edaten.
‎Kasualitateak nolakoak diren, ezta? Zure erakusketa hori bukatzen den egunean uste dut betetzen direla hamabost urte lehen aldiz batu ginenetik.
‎Goibel dago zerua, estalia. Lurraren eta zeruaren kolorea berdina den egunetan gorputza ere astunago sentitzen dut. Ohetik jaikitzeko gogorik ere ez dut izaten halako egunetan.
‎1576 KO uztailaren 15ean ezkondu nintzen, eguzkia Lehoian sartzen den egunean. Donapaleuko tenpluan, Joanes Etxeberri ministroak, frantsesek La Rive deitzen zuten berak, bizi luzea opa izan zigun ezkonberrioi.
2010
‎Zer da orduan sei hilabeteko sufrikario hau eta egun osoko kexu hau? Zer dira gaurko etsipen konponezinak, hain poliki eta hain azkar pasatzen den egun honetan. Zer da mailakako tortura hau urkabean bukatzen dena?
‎Azkenean Estatuarekin negoziazio prozesua izango dela uste du Otegik, baina lehentasuna beste nonbait dagoelakoan dago. Negoziazioaren bidez joko arauak aldatu eta independentzia legez ahalbidetzea garrantzitsua da, Otegiren ustez, baina hori lortzen den egunean independentziaren aldekoek gehiengoa izateko gaitasunik ez badute, ez da eraginkorra izango. Horregatik, lehentasun nagusia indarrak batzea da, independentziaren aldeko gehiengoak biltzea:
2011
‎Izan ere, Abaituak Juliaren magnolia grandiflorari eginiko omenaldia baita. Hain zuzen, magnolia horixe besarkatuko du Abaituak hilko den egunean, haren hosto bat gordeko du sakelan. Eta zenbait urte lehenago, ametsean, hiltzeko orduan, Zabalegiren zapatak jantziko ditu.
‎–Tibeten dauden tibetarren erresistentzia gero eta txikiagoa da. Gobernuak eskualdea kontrolatzeko abian jarritako egitasmoak arrakasta izan du eta indarra erabiltzea beharrezkoa izango ez den eguna laster iritsiko da?. Sisi Liu (Amnesty Internationaleko ordezkaria Hong Kongen),. Gobernuak kontrolatu ez dituen bi sute?, Berria,.
2012
‎Bero sapa egiten zuen egun batean izan zen. Barruan kanpoan baino hobeto egoten den egun horietako bat. Emakume gehienak barrualdean geunden, gonak astinduz geure hankarteari haize pixka bat eman nahian.
‎Jadanik desargi den eguna agurtuz Irri egiten dit mila mendeko gauen jitoan datorren istorioaren argitasunak.
‎Baina hiztunak izan ala ez, intsektu zaratatsu ugari daude munduan, eta beti izan dute lekutxo berezia gizakion munduan. Guretzat askoz ezagunagoak diren txitxarrak ez dira Tettigoniideae familiakoak, baina klima mediterraneoko lekuetan, haiek adinako zarata ateratzen badakite, bero handia den egunetan, batik bat. Behin batean, Proventza aldean zeramikazko txitxarra batzuk ikusi genituen salgai.
‎Juduen genozidioa, amaitu Auschwitz-en egin da; hasi,, judua? asmatu den egunean hasi da.
‎Horra Euskal Herriko zazpi lurraldeetan sekula santan ahaztuko ez den eguna.
‎«Niri dagokidanez, ongi nabil, joan den egunean Yvetoteko ferian harrapatu nuen katarroaz aparte, nora joana bainintzen artzain bat hartzeko, nirea kanpora bota dudanez, bere aho zurikeria handiegia dela medio. Erruki gu alproja horiekin guztiekin!
2013
‎Egunen batean, Googlek porrot egiten duenean, zer gertatuko zaie gure mezu guztiak gordetzen dituzten zerbitzariei? Internet ahula bihurtuko den eguna iritsiko da noizbait. Hori esaten zenidan, erdi brometan erdi serio.
‎Ni moldatuko naiz. Gainera, medikua etortzen ez den egunetan ezer gutxi egin dezakegu.
‎Edo, zein unetan erabakitzen dute beraien amarekin astean behin hitz egitea nahikoa dela? Edo, zer gertatzen da zerbait kontatzeko beharra badute telefono deia tokatzen ez den egun batean, iritzi bat eskatzeko, edo hurrengorako ahaztu ezinezko zerbait esateko adibidez. Orain arte inork ez dit eman konbentzituko nauen erantzunik.
‎–Hobe urrunago balego. Hirian omena dabil, Henrike Pauera etortzen den egunean eliza papistak berriz ere irekitzera behartuko gaituela. Horretarako ez egoki prest erresuma honetako jende onak.
‎–Heldu den egun batean.
‎Izeba Beatriz, osaba Tristan. Heldu den astean, errege Felipe Iruñera etortzen den egunean, osaba izanen da hura estaliko duen palioa eramanen duten lau nobleetarik. Zer diozu horretaz?
2014
‎Bizkartzainentzako bizkartzainak jartzera behartuko ditugu, eta, ondoren, logikoki, bizkartzain horien bizkartzainei bizkartzain berriak ipini dizkiete, infinituraino luza daitekeen segidan. Hori gertatzen den egunean, gerra irabaziko dugu, eta gure helburuak erdietsiko ditugu?. Eta, beste keinu esanahitsu batekin, besoak mahai gainean ezarri eta zain gelditu naiz, begiak itxita.
‎Tapakietatik at ere ez dut larregi ikusten, pertsianak jaitsita baitaude erlojuak eta egutegia greban hasi zirenetik, eta iluntasunak bustitzen du gelako objektu oro. Ez daukat ideiarik ere noiz den eguna, noiz den gaua. Bularreko mina lo egiteko bezainbeste baretzen denean geratzen naiz lo, eta hala nagoenean, mesedez mesedez mesedez eskatzen dut gehiago ez itzartzea.
‎Ibai zaharra zegoen zegoenean geratu zen bere bokale zabalean eguna amaitzean, bere hegietan bizi zen arrazari mendez mende zerbitzu onak eskaini ondoren, lurbirako bazterrik urrunenetara gidatzen duen ubide baten duintasun patxadatsuan luzatua. Korronte ohoragarriari begira geunden, ez etortzen eta betiko joaten den egun labur bateko jario bizi batean, baizik eta oroipen iraunkorren argitasun agurgarri batean. Eta, egiazki, deus ez zaio errazagorik, esan ohi den bezala?
‎Esan genuena kontatzen aritu natzaizue, erabili genituen esaldiak errepikatzen, baina zer balio du? Eguneroko hitz arruntak ziren, bizitzara jaiotzen den egun bakoitzean trukatzen diren hots ezagunak, lausoak. Bai, eta?
‎–Eskertzen dizuet ahalegina, lana lortzea hain zaila den egunotan. Baina koipea ematea ez da nire espezialitatea, eta noan harira, adarretarik ibili gabe, eta, barrutik hats hartzen zuela, jarraitu zuen?:
2015
‎Atearen ondoan eskegitako neon argizko kartel itzaliak ere ez du gehiegi laguntzen. Aldous irakur daiteke bertan, oraindik zeharo iraungi ez den egunaren azken argi zipriztinei esker.
‎Goiza dago, arratsaldea eta gaua. Itzalez janzten den eguna eta iluntasuna barreiatzen duen gaua. Harrizko banku eta mahai huts luzeak dituen jangelako hormetarik batean eskegita dagoen plastikozko erlojuari hiru orratzak falta zaizkio.
‎Irailaren 23a da gaur, uda ere hil den eguna.
‎Ariren taldea Patreksfjordurra abiatu den egun berean amarratu dute Reykjavikeko kaian Kopenhagetik ailegatu berri den erregearen armadaren itsasontzi bat. Christian IV. erregearen gutun bat dakar Andres Adalmundursson gobernadorearentzat.
‎–Zera esan nahi nuen, politak eta zintzoak direla bi neskatilak, baina beste zer hori... gorpuak zer eskatu, huraxe egiten dutela... ezertan erreparatu gabe, eta beren aita enteratzen den egunean... gorriak ikusiko dira herri honetan!
‎esnatuko den egunari
‎zer den eguna bustita esnatzea
‎Zein kezka izan dezake logalduak euria ari badu hiriaren gainean? Esnatzen ari den egunaz axolatuko al da. Haizeak harroturiko hauts, asaldatzen ari den bizitzaz, agian?
‎Fidel desagertzen den egunari ere lasai begiratzen dio Trianak: –Herri honek egitura politiko bat, konstituzio bat, gizarte zibil bat du.
‎Beste bizkaitar bati, Joseba Sarrionandiari, baimenik eskatu gabe hartu diot gogoeta bat. Izango da zorra ordaintzeko aukera Iurretako plazan agertzen denean, zalantzarik gabe kolosala izango den egunean. Bien bitartean, izoztuta neukan agur beroa bidaltzen diot Deustuko Unibertsitatean ezagutu nuen lagunari.
2016
‎Baina zer da aipatzea merezi duena? Ezohikoa dena ala ezer gertatzen ez den egunen egonkortasun grisa, eguna joan eta eguna etorri beti bere horretan irauten duen ordena. Ia bizialdi guztia hartzen duen egunerokotasun kamuts gorabeherarik gabekoa ala normaltasuna hausten duten ezohiko gertakariak?
‎Baina bera ez da horrelakoa. Zaintzailearentzat egun perfektua ezer gertatzen ez den eguna da. Gaurik onena isiltasunean igarotzen dena da, ondo koipeztatutako makinetan batere hotsik eta zaratarik gabe irristatzen den pieza bezala pasatzen dena.
‎ahazturatik salbatu den egun loratu hura
den egunetan ere. Normalean, sukaldeak
‎Pintto, ile xuri beltxetan, Pollitena xakurretan. Aitak deraut eni eman Sortu den egunean.
‎14 Biltegi batean 400 kg marrubi ditugu. Gaur kiloa 5 eurotan dago baina pasatzen den egun bakoitzeko,
2017
‎–Eta horri mira egiten diok, txotxolo horrek? Egiaz, jaiotzen den egunetik beretik gizakia txitxarez betea zegok, baina guk ez ditiagu ikusten; usaintzen hasi garela sentitzen dutenean ateratzen dituk beren xiloetatik, xuri xuriak, gazta harrak bezalakoak!
‎«Seguru al zaude negozioa ondo doala? Harrigarria egiten zait enpresa sendo batek bere enplegatuei behar den egunean ordaindu ezin izatea».
‎Banaketa egin behar den egunaren aurretik, elkarteak berak jakinarazten die onuradunei joateko, eta boluntario batzuk ere eramaten ditu. Elikagaien bankuak aurrez jakiten du zenbat jende joango den, eta prestatuta izaten ditu banatu beharreko sortak.
‎Ez dugu usteko eta erraza denik ehiztari handien arrazako kide batentzat onartzea ez dela bera etxera janaria dakarrena. Zeinen atsegina den egun osoa ematea gizonak ulertzen! Zeren etsipen gordinak ere badu sexua; geureak intziri mainatiak dira.
2018
‎–Niri dagokidanez, Kenton andereñoa, nire nahia ez da osotara beteko harik eta lord jaunari ahal dudan guztian laguntzen diodan arte berak bere buruari jarritako eginkizun handietan. Lord jaunaren lana burutua den egunean, loriaz beterik eta inork eska liezaiokeen guztia egin izanagatik kontent ikusten dudan egunean, egun horretan bakarrik egongo naiz harro, zuk diozun bezala.
‎Hain da handia nazka eta amorrua, mundua itotzea desio duela, bere eskuekin. Negarrak zaparrada eragin du, eta zaparradak ibaiak bete ditu goraino, eta ibaiek gainezka egin dute gonbitoka, eta Uriko kale guztiak irentsi, eta hondamendia eragin, eta uholdeen urtea bezala oroituko den eguna markatu kalendarioetan.
‎Eta alderantziz. Egun hartan, Gaizkak imajinatu ere ez zuen egingo alaba bat jaioko den eguna iritsiko denik noizbait, ezta pentsatu ere karro horietan bertan mozkor joko duenik larrua, haurdun geratzeko moduan.
‎–Noski, Txetxu, ez dakit luzatuko den egun guztietan joaterik izango dudan, badakizu, ordutegiak ez dira oso onak izaten, kontsultak dauzkat nik..., baina agenda antolatuko dut egun batzuetan behintzat han egon ahal izateko. Lekuko deitzen ez banaute, noski!
‎Programa hasi arte jasotzen ditugun iragarpen guztien artean, hasteko, zozketa eder bat egingo dugu. Hemen itxarongo dizuet, epaiketa amaitzen den egunetik bertatik aurrera. Hemen esandakoa ez baita dena, pixkanaka argituko ditugu programa berri horren sorpresa guztiak.
‎Horregatik hasi da Ebbe bera bilaketan. Ezer egin gabe pasatzen den egun bakoitzeko, alaba aurkitzeko lana zaildu egiten dela ondotxo dakielako. Izan ere, egin du bere artean, itsas mareak hondarraren gainean pausatutako aztarnak egunero garbitzen dituen moduan, garrantzizkotzat jotzen ez ditugun xehetasunak ere ez dira oroimenean denbora luzez gordetzen, burmuinaren mekanismo natural bat da haiek ahaztea.
‎Vinhlong eko postu berriraino heltzen da kontua. Bala bat bihotzean, Savannakhetetik Vinhlong aldera abiatzen den egunean. Postuko plaza handian, eguzki betean.
2019
‎udagoienaren tristea? Itxi ditu kontra bentanak; zenbat laburtu den eguna astebetean! Eta erdi ilunpetan geratu dira.
‎XX eta XXI.ean. Fidel Castro hil den egunean jende askok aldarrikatu du, niri behintzat toki ezberdinetatik iritsi zaidan iritzia da, berarekin amaitu dela XX. mendea.
‎aberezko bere destinoaren irudi finkoa da, hau da, existentziarako behar duen bizia, finitutasunera eta heriotzara kondenatzen duen bizi hori bera. Jaiotzen den egunean bertan, gizona hiltzen hasten da: horra Amak hezurmamitzen duen egia.
‎Herrialderik gehienetan, paternalismo kapitalista zaharraren erresistentziak eragozten du berdintasun hori egiazkoa izatea: erresistentzia hori hausten den egunean, egiazkoa izango da. Berdintasuna bada dagoeneko Sobietar Batasunean; hala dio propaganda sobietarrak.
‎–Beraz, ostera ere bisitariari begira jarrita?, gaur den egunean hogeita hiru urte, bi hilabete eta sei egun ditu berorrek.
‎–Izarrei begirako sineskerien zalea da, jarraitu zuen azaltzen Leitnizerrek?. Dioenez, Marte eta Gurdi Handiaren konstelazioa ditu zaindari, eta Marte Gurdiaren eremuan jartzen den eguna izango ei da bere arrakastarena. Ordea, hain da pobrea zeruko goi babes hori, non astean behin baino ezin baitu ostatuan okela errea jan eta kuartillo bat ardo edan.
‎Halarik ere, hau bezalako egintza miresgarriak bere begiz ikusi zituzten lekukoak, itsasontziekin etorri ziren bi gizon, ingeles, akitaniar, bretoi, flandestar edo koloniar ote ziren jakiterik izan ez den arren, egun batez zaldunaren hilobira joan ziren eta hilobiaren ondoan etzan ziren, debozio handiz, eurekin errukia eta miserikordia eduki zitzan eskatuz beren eskaeretan. Hemen esaten da hauek izan zirela San Antoniok, bizirik zegoela, egin zituen mirakulurik garrantzizkoenak, baina hil eta gero ere zenbatu ezin ahala mirakulu egin zituela, eta hain kalitate handikoak non ez baitaude zorretan, gaur den egunera arte, bere presentziaren bidez eragin zituenekin, paper honetan horietako bat aipatzen da, esan den guztiaren frogagarri, eta honako hau da, San Antoniok bere debotoa zen emakume antzu bat emankor bilakatu zuela, eta itxura gabeko puska batez erditu zelarik, izaki dotore bihurtu zuela, hala mirakulu erdia baizik ez zena mirakulu oso bilakatu zuelarik. Eta bi etzanik zeudela, biak lo gelditu ziren, eta euren ametsetan berehala Henrique zalduna agertu zitzaien, erromero jantzi eta itxuraz, eta eskuan bazekarren palmondozko pordoi bat, eta bi gizonezkoei hitz egin zien, honela esanez, Jaiki eta olgatu eta plazer handia eduki, zoazte eta jakin ezazue nire merezimenduei eta hemen dautzan martiri hauen merezimenduei esker Gure Jainkoaren grazia irabazi duzuela, zuekin egon bedi, eta hau esan eta gero, desagertu egin zen, eta bi gizonak, iratzarri zirenean, antzeman zuten entzuten ahal zutela, baita mintzatzen ere, baina totelka mintzatzen ziren, ordea, halako moldez non ez zegoen antzematerik zer hizkuntzatan ari ziren, ingelesen hizkuntzan, akitaniarrenean, bretoienean, flandestarrenean edo koloniarrenean ari ote ziren, edo eta, batzuek, eta ez gutxik, esaten zutenaren arabera, portugaldarrenean, Eta gero, Gero bi hitz motelak zaldunaren hilobira itzuli zitunan, lehen baino debozio handiagoarekin, hau litekeena baldin bada, baina beren otoitzak otoitz galduak izan zitunan, bizi guztirako hitz motel gelditu baitziren, eta horrek ez gintizken horrenbeste harritu behar, zeren, bistan denez, mirakulu kontuetan ezin baitaitezke alderatu Henrique zalduna delako bat San Antoniorekin.
‎Maria andrea gehien narritatzen duena da hau bezalako aldaketa itzelak gertatzen ari direla eta bera ez dela ezertaz jabetu, pertsona eskarmentu handikoa izan ez balitz, den bezala, edozein egunetan, ustekabean, beste emakume batekin egingo zukeen topo muturrez mutur etxe hartan, eta ziokeen egin nahi zion galdera egin, Nor zara zu, nork deitu dizu hona, gizonak ezgai eta sentiberatasunik gabeak dira, zer kostako zitzaion Raimundo Silvari aitormenezko irribera bat, min egingo bazion ere, leungarria zatekeen jelosia mingots haren erdian, horixe baita Maria andreak pairatzen duen gaitza, nahiz eta berak ez dakien. Beste hainbat kontsiderazio praktikok eta prosaikok betetzen diote pentsamendua, eta horien artean nagusia da bere enplegua kolokan egon daitekeela, batez ere emakume hori, behin behineko moldaketa ez bada, bederen, bere lanean muturrak sartzen hasten bada, Garbi ezazu hori hobeki, ate bateko molduran zegoen hautsaz zikinduriko hatz bat erakutsiz, gaur den egunera arte ezein neskamek erantzuten jakin ez duen keinu gorrotagarri hori, zalantzarik gabe historiara sartuko litzatekeen esaldi batekin, Sar ezazu, bada, hatz hori ipurtzuloan eta ikusiko duzu, zikinago aterako duzu. Errukarria, mundu honetara obeditzera etorri den oro, pentsatzen du Maria andreak, eta garbi zegoena berriz garbitzen du, zergatik jakin gabe bihotzeko malkoak begietara igotzen zaizkion bitartean, halabeharrak nahi izan zuen hau gertatzea bainugelako mirailaren aurrean, bere bilo ederrak ikusteak ere ez du Maria andrea kontsolatzen, une honetan.
‎Zuzendari literarioak esan zuen, Ongi da, liburua oker zuzenketa batez zabalduko da, oker zuzenketa erridikulua da, ez irakurtzen den tokian ez bedi irakur ez, gurutzatuek ez zuten lagundu irakurtzen den tokian, irakur bedi gurutzatuek lagundu zuten, ederki egingo dute irri gure kontura, baina tira, zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerkor agertu zen, beste alde batetik iruditu zitzaidan arrunt estimatzen zaituela, duela egun batzuk izan zenuten elkarrizketa bat aipatu zidan, Bai, elkarrizketa bat eduki genuen, deleaturrari buruz mintzatu ginen, Zeri buruz, galdetu zuen emakumeak, deleaturrari buruz, ez al dakizu zer den hori, galdetu zuen Raimundo Silvak, oldarkor, Bai, badakit, baina ez dut ongi aditu. ...lkarrizketa desbideratzera behartu zuen, Emakume honek, esan zuen zuzendari literarioak, hemendik aurrera argitaletxe honetan lan egiten duten zuzentzaile guztiak gidatzeko ardura hartuko du, bai lan epeei eta erritmoei buruzkoan nola zuzenketen txukuntasunari buruzkoan, dena berarengandik igaroko da, baina itzul gaitezen gure gaira, argitaletxeak erabaki du gertaera zoritxarreko hau ahaztea, gaur den egunera arte Silva jaunak eman dituen zerbitzu on eta leialak kontuan hartuz, onartuko dugu honen guztiaren arrazoia nekea izan dela, ahalmenen itsualdi iragankor bat, tira, ahantzi dezagun arazo hau, errepikatuko ez delakoan, horretaz aparte, argitaletxeari zein egileari gutun bana idatzi diezu, barkamen eske, egileak esaten du ez dela beharrezkoa, baina egunen batean mintzatuko dela zurekin ger... Zuzendari literarioa isildu zen, zuzentzaileak bere etorkizuneko asmoei buruzko aldarrikapena egin zain, asmo kontzienteei buruz bederen, zeren bestelako asmorik baldin bazen, inkontzientearen eremukoa izango baitzen, asmatu ezina.
‎Hau da, bizitzea ez da, bakarrik, zaila, ia ezinezkoa da, batez ere kausa ikusmiran ez dagoelarik, efektuak galde egiten digun kasuetan, efektu izena oraindik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren. ...a, efektuaren antza duen zerbait, eta efektu horren kausa aurretikorik edo hurbilik atzematen ez badugu, erremedioa moldatzea da, denborari denbora ematea, zeren giza espezieak, zeinaren gainean, gogora dezagun tokiz kanpo dagoela dirudien arren, ezagutzen den iritzi bakarra berak bere buruaz daukana baita, efektuak betiko itxarotea du helburu, eta kausak betiko bilatzea, edo hori da bederen, gaur den egunera arte, beti beti egin izan duena.
‎Mogueime hemen dago, destakamenduan joatea egokitu zaio, eta aurrean, artzapezpikuaren ondoan, Mem Ramires ere ikusten ahal dugu, kasualitate interesgarria da Santaremeko gertaerako bi protagonista nagusiak elkartu izana une historiko honetan ere, biak garrantzi berekoak gertaera haren bukatzeko moduan, bietatik zeini egokitu zitzaion bestearen astoarena egitea behin betiko jakiten ez dugun artean bederen. Mintzaldi honetara etorri den jende guztia portugaldarra da, erregeari ez zaio ongi iruditu ultimatuma ematera joateko atzerriko jendeaz baliatzea indarra areagotzeko, nahiz eta, bide batez esan dezagun, zalantza handiak dauden Bragako artzapezpikua gure odol lusitaniarrekoa zenaz bezainbatean, baina, tira, garai haietan ere hasia zen gaur den egunera arte gorde dugun fama, kanpoko jendea atseginez hartzearena, alegia, eta haien artean karguak eta prebendak banatzearena, eta On João Peculiarrek, bere aldetik, hartua biderkaturik ordaindu zuen, aberriari eginiko zerbitzuetan. Eta, esaten ere den bezala, portugaldarra baldin bazen, Coimbrakoa, gure jaidura migratzailearen aitzindari bezala ikus dezagun, diaspora itzelaren aitzindari, bere gaztaro guztia Frantzian pasatu baitzuen, ikasten, puntu honetan ohartarazi behar da herri hartaranzko gure emigrazioaren joeran aldaketa handia eman dela ordutik gaurko egunera arte, egun plutôt lotuago dago lan zikin eta nekagarriekin.
‎Osberno hau nahi den tokian egonik eta izan dena izan dela ere? ...eta hanka egingo zenuketela aberri mairurantz, nondik ordu txarrean etorri baitzineten, guretzat utziz gurea dena, ez, utzidazue bukatzen, ederki ikusten dut burua alde batetik bestera mugitzen ari zaretela, keinuz adieraziz ahoak oraindik esan ez duena, egin ezazue kontu zuek, mairu eta moabiten arrazakook, iruzurrez lapurtu zenietela Lusitaniako erresuma zuen erresumari eta gure erresumari, gaur den egunera arte hiri, herri eta elizak suntsituz, hirurehun eta berrogeita hamazortzi urte baino gehiago badira gure hiriak eta gure lurren jabetza bidegabeki dauzkazuela, baina, tira, ikusirik horren luze jo duela Lisboan zaudeteneko epeak, eta bertan jaioak zaretela, zuekin ere erabiliko dugu gure ohiko ontasuna, eta eskatzen dizuegun gauza bakarra da zuen gazteluko gotorlekua eman diezaguzuen, ge...
‎Ibilbidea laburra da, bi pisu besterik ez, kontuan hartu behar da, alabaina, eraikina antzinakoa denez, pisuak ia bi bider altuagoak direla gaur egun ohitura dena baino, gaur egungo pisu hauek antzekoak dira, alturari dagokionez, Casteloko bere etxe ezin zaharragokoekin, hau ez da harritzekoa, ez horixe, altuaren ondoren beti etorri da baxua, eta baxuaren ondoren altua, litekeena da hau bizitzaren legeetako bat izatea, gure aita ere behiala erraldoi iruditu zitzaigun eta orain goitik begiratzen diogu, eta urtetik urtera behera doa, gizajoa, baina isil gaitezen, gizonak isiltasunean sufritu ahal izan dezan. ...en gure lehen pentsamendua, ondorengo guztien sorburu izan zen hori, eta gaur arte, ondorioa da norberaren behin betiko biografia pentsamenduen ibaitik bere jatorrizko sorbururaino atzera egitea dela, eta bizitza aldatzea, pentsamenduetatik zehar ibiltzea eta osatu duten ibaitik barna nabigatzea posible balitz, ustekabean beste pentsamendu bat eduki eta haren atzetik abiatzea litzateke, agian gaur den egunera iritsiko ginateke, beste bizitza bat aukeratzean bizitza laburragoa aukeratu ez bagenuen, bederen, eta bizitza honetako ogibidea zuzentzaile ez izanik ere, eta beste igogailu ezberdin batean igoko ginateke, beharbada Maria Sara doktorearekin ez eta beste pertsona batekin hitz egitera joateko. Gertatu zen ezen, orain dagoen igogailuan, Raimundo Silva zuzendari literarioa zuzentzaileen arduradunarekin ikusi zuen tokiaren ondoan dagoela, orain ikusten dugu espazio hutsari begiratzen diola larderiazko erdeinuarekin, han egon zen emakumeari bere jokabide ezmoralarengatik agiraka egin behar izango bailion, gauza horiek, jakin ezazu, ez direlako igogailu batean egin beharrekoak, ez dira egin behar, ez horixe, nahiz eta badakidan horrelakorik egiten duenik badabilela, horrelakorik eta okerragorik ere bai, Zirri bat izan zen, zuzentzaile jauna, musutxo bat besterik ez, zuzentzaile jauna, Berdin da, gehiegi izan zen, neuk kondenatu egiten zaituztet, nire inbidia sendaezinaren izenean, igoeraren azken zentimetroetan Raimundo Silva igogailuaren erdian jarri zen, besteak tokirik gabe utzirik, atera egin behar izan zuten, lotsak akabatuta ibiliko lirateke mundu honetan lotsarik balego, seguruena da moralista hipokritei irri egiten ariko direla, Berde daude, ez du merezi, esan zuen azeriak.
‎Maria Sara doktoreak Oso ongi esan zuen. ...Sara doktoreak aurrez aurre begiratu zion, zeharo estonaturik, ez zen estonatuago egongo gizonak lore hau loreontzi huts batean agerrarazi izan balu, edo hori bezalako balentriarik egin izan balu, baina guztiz espero ezin zitekeena zen hura bezalako emakume segurua bat batean aurpegia gorriz tindatzeraino asaldatzea, segundo bateko kontua izan zen, baina oso nabarmena, izan ere gezurra dirudi gaur den egunean inor hola gorritu ahal izatea, oraindik ere, zer pasatuko zitzaion burutik emakumeari, baldin eta zerbait pasatu bazitzaion, gizonak, arrosa ukitzean, emakumearen baitako intimitate ezkutu bat azalarazi izan bailuen izan zen, arimaren intimitatea, baina, eta ez gorputzarena. Baina are harrigarriagoa izan zen Raimundo Silva gorritu zela, baita ere, eta emakumea baino luzaroago iraun zuen gorriturik, segurutik arras irrigarri sentitu zelako, A zer lotsa, esan zion bere buruari, edo esango dio.
‎Bi segundoz, Raimundo Silvak pentsatu zuen mandatua jaso ez zuelako itxurak egitea, baina azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, Bai, Beraz ondorioa da deitu didazula beste erremediorik ez zenuelako, neronek deitu bainizun, Nahi duzun ondorioa atera ezazu, zure eskubidea da, baina ohartu zaitez nik telefonistari eskatu niola zenbakia, eta hala egin banuen ez zen izan telefonoa sakelan gordetzeko ez dakit noiz arte, ez dakit zeren zain, Ez dakit zeren zain horren zain gelditu zinen, Arrazoia beste bat izan da, Zein, Kemen falta, besterik gabe, Zure kemena, nonbait, ahotan hartzea gorrotatzen duzun zuzenketa hartako gertaera hartan ahitu zen, Begira, zer moduz zauden osasunez eta hobe zaitezen opatzeko deitu dizut, bakarrik, Eta ez al duzu uste garaia dela galdetzeko ea zergatik deitu nizun nik, Zergatik deitu zenidan, Ez dakit tonu hori atsegin zaidan, Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua, Zuzentzaile lanbidean duzun eskarmentuak hitzak tonurik gabe ez direla ezer erakutsiko zizula uste nuen, Idatzita dagoen hitza hitz mutua da, Irakurketak ematen dio tonua, Buruz irakurtzen ez bada behintzat, Baita buruz irakurtzen denean ere, ala uste al du Raimundo Silva jaunak garuna organo isila dela, Ni zuzentzaile bat baizik ez naiz, zapatariak egiten duena egiten dut nik ere, alegia, zapataz baizik ez arduratu, nire garunak jakingo du nitaz, baina nik ez dakit ezer nire garunaz, Hori komentario interesgarria, Oraindik ez duzu nire galdera erantzun, Zer galdera, Zergatik deitu zenidan, Orain ez dakit esateko gogoa ote dudan, Ni ez naiz koldar bakarra, antza, Ez dut uste koldarkeriaz hitz egin dudanik, Kemen faltaz bai, ordea, Ez da gauza bera, Txanpon bateko aurkia eta ifrentzua ezberdinak dira, baina txanpona beti bat eta bera da, Kemena alde bakarrean da soilik, Ez dut elkarrizketa hau ulertzen, eta uste dut eten behar dugula, gainera ez da oso zuhurra, ez da ahaztu behar gaixo zaudela, Zinismoak ez dizu ongi ematen, Ez naiz zinikoa, Badakit, beraz ez zaitez ibili itxurak egiten, Benetan, uste dut honezkero ez dakigula zer esaten ari garen, Nik ederki asko dakit, Orduan azal iezadazu, Ez duzu azalpen beharrik, Auziari itzuri egiten diozu, Zeu zara auziari itzuri egiten diona, zeure buruaren atzean ezkutatzen zara, jadanik badakizuna nik esatea nahi duzu, Mesedez, Mesedez zer, Hobe dugu gauzak bere horretan uztea, elkarrizketa hau gaizki ulertu bat da, ia, Zuk alde horretara bultzatzen duzulako, Nik, Bai, Oso oker zaude, niri gauzak garbi ulertzea gustatzen zait, Orduan garbi mintza zaitez, esadazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean, Ni ez naiz oldarkorra inorekin, ez daukat kualitate moderno hori, Nirekin oldarkorra zara, zergatik, Ez, ez naiz, Oldarkorra zara nirekin elkar ezagutu genuen egunetik, ahaztu baduzu gogoraraziko dizut, Zirkunstantziak, Baina zirkunstantziak gero aldatu egin ziren, eta oldarkortasunak iraun zuen, Barkatu, nire asmoa ez da hori sekula izan, Orain neronek eskatu dizut, mesedez, alferreko hitzik ez erabiltzeko, Isildu egingo naiz, Ba, begira, deitu nizun bakarrik sentitzen nintzelako, lanean ari ote zinen jakin minez nengoelako, zuk niri senda nendin opatzea nahi nuelako, Maria Sara, Ez ezazu nire izena modu horretan esan, Maria Sara, zu nire gustukoa zara, isilaldi luzea, Egia al da hori, Egia da, Kostatu zaizu, bada, esatea, Eta agian ez nizukeen sekula esango, Zergatik, Ezberdinak garelako, mundu ezberdinetakoak garelako, Zuk zer dakizu ezberdintasun horietaz, gure artekoez eta gure munduez, Irudikatu egiten dut, eta ikusi, eta ondorioak ateratzen ditut, Hiru eragiketa horiek egiara eraman dezakete, baina baita okerrera ere, Bai, hala da, eta okerrik handiena, une honetan, nire gustukoa zarela esatea izan da, Zergatik ...zen ahal dizut zer gaixotasun daukazun, Garrantzirik gabekoa da, edo, hobeto esanda, nire bizitzako griperik garrantzizkoena da, Zauden tokitik ezin nazakezu ikus, baina irribarrez ari naiz, Hori bai gauza handia, oraindik ez dizut sekula irribarrea ezpainetan ikusi, Maite zaitudala esaten ahal dut, Ez, esazu bakarrik zure gustukoa naizela, Hori esan dizut jada, Orduan gainerakoa gorde egia izango den egunerako, baldin eta egun hori iristen bada, Iritsiko da, Ez dezagun etorkizunaren gainean zin egin, etorkizunak ezagutzen ote gaituen ikusi arte itxaron dezagun, eta orain, sukarrak jotako emakume ahul honek atseden hartzen utz diezaioten eskatu nahi du, indarrak berreskuratu nahi ditu, ausaz inor telefonoz deitzeaz gogoratuko da gaur, Zuri deitzeaz gogoratuko, Edo zuri, esaldiaren esanahiak bi...
‎Baina ez du galdu, hor dago, esku ahur irekian, zimurtua, denbora guztian bilatzen eta ukitzen ibili balitz bezala, galtzeko beldurrez edo, eta halaxe izan da, izan ere, Raimundo Silva horretaz gogoratzen ez den arren. ...rrik eraztunaren kontua, definigaitza den zerbait da, hitz egiteko modua, gauzei arreta jartzeko era, beste nonbaitera ihes egin nahi duela ematen duela, eta ezkonduta hitza erabiltzen dudanean berdin esan nezake gizon batekin bizitzea, edo gizon bat edukitzea nahiz eta berarekin bizi ez, horri harremana deitu ohi zaio, edo ligea, ligeak konpromisorik gabeak eta ondoriorik gabeak izaten dira, gaur den egunean gehien aurkitzen dena da, nik ezin nezake esan halako dohatsutasunetan esperientzia handirik dudanik, munduari behatu eta dakienarengandik ikasi baizik ez dut nik egiten, edo ez askoz gehiago bederen, ustez dauzkagun jakintzen ehuneko laurogeita hamarra hortik etortzen zaigu, eta ez gure bizipenetatik, eta horretaz aparte aierua dago, formarik gabeko hodeia, non, batzuetan, bat bateko arg...
‎Arratsaldea aurrera doa, Maria Sara doktorea ikustera joateko ordua da, poesia liburuko proben zain baitago. ...an, segurutik uste du idaztea edo idatzi dena zuzentzea erlijio kontua dela, eta Raimundo Silva, goizetik atera ez denez, galdetzera doa, Zer moduzko eguraldia dugu, sekula ez du esateko askorik izaten, eta zerbait duenean aprobetxatu egiten du, edo zerbait esateko aukerak asmatzen ditu, horregatik ez da leihora hurbildu, bere betiko eta aspaldiko ohitura den arren, eta hurbildu behar zukeen, gaur den egun berezia izanda, zalantzarik gabe honezkero badakite hirian gurutzatuak abiatzekotan daudela, espioitza ez da gerra modernoen asmaketa bat, eta Maria andreak erantzuten du, Eguraldi ona, egia esan euria ari ez duela baizik adierazten ez duen esamolde trinkoa, zeren, hain maiz esaten dugularik Eguraldi ona, baina hotza, edo eta, Eguraldi ona, baina haizetsua, ez baitugu inoiz esan ez eta esang... Raimundo Silvak informazio osagarria nahi du, euria izateko arriskua ote dagoen, edo haizea badabilen, atzo bezala, eta zer moduzko tenperatura daukagun.
‎Alabaina, iturriek daukaten gauza txarra, asmoz egiatiak izanik ere, datuen zehaztugabetasuna da, albisteen hedapen haluzinatua, gertaeren baitan edo gertaerei buruz ematen, proposatzen edo saltzen den bertsioaren baitan gauzatzen den barne ernetze kontraesankorreko ahalmen bati buruz ari gara orain, bertsio hori esporez bezala biderkatzen da, eta bigarren zein hirugarren iturrien ugaltzea gertatzen da, kopiatu zutenen iturrien ugaltzea, are gaizki kopiatu zutenena ere, esaten entzun zutelako errepikatu zutenena, fede onez aldatu zirenena, fede txarrez aldatu zirenena, interpretatu egin zutenena, okerra zuzendu zutenena, bost axola zitzaienena, baita beren burua egia bakar, behin betiko eta ordezkaezina aldarrikatu zutenena ere, azken hauek susmagarrienak, baita susmagarriak direnen gainetik ere. Zenbat agiri konpultsatzen den araberakoa da, noski, lan mamitsuari ezartzen zaion arretaren araberakoa, baina, ukitzen ari garen arazoaren nolakoaz ideia modernoa egiteko, irudika dezagun, demagun, Raimundo Silva bizi den egun hauetan, berak edo gutariko edonork behar duela errepikatzen den edozein egia egiaztatzea, eta are, bere errepikapen anitza aintzat hartuz egiaztatzea, egunkarietako albisteetan, eta eskerrak herri hau txikia den, eta bertako biztanleak letretara oso emanak ez diren, zeren egunkarietako izenburuak ematearekin bakarrik nahikoa baita burua zorabiatzeko, ugariren ugariz, jakina, ugariren ugariz...
‎Burugabekeria da gaztelura joatea halako eguraldiarekin, babesik gabeko dorreetara igotzea, are, eror liteke ere eskudelik gabeko zurubi haietan, abantaila da ez dela inor egongo, tokiaz goza daiteke lekukorik gabe, hiria ikus daiteke, Raimundo Silvak hiria ikusi nahi du, oraindik ez daki zertarako. Ordoki zabala hutsik dago, lurra putzuz beterik, putzuetan haizeak uhin ñimiñoak sortzen ditu, zuhaitzek ulu egiten dute haizeteak inarrosita, haizetea zikloia da, ia, zilegi izan bedi gehiegikeria hau esatea mila bederatziehun eta berrogeita batgarren urtean tifoi baten buztanaren eragin apala pairatu zuen hiri batean, eta gaur den egunean ere tifoi horrek eragindako kalteez kexatzen dena, ehun urte barru Chiado erre zelako kexatuko den bezala. Raimundo Silva hormara hurbildu da, behera eta urrutira begiratzen du, teilatuak, fatxaden goi aldeak eta teilatu hegalak, ezkerrean ibaia lokatzez zikindua, Rua Augustako garaipen arkua, kale koadrikulatuen nahasketa, plaza bateko txoko bat edo bestea, Carmoko aurriak, sutearen ostean gelditu zirenak.
2020
‎Galtzetan kabitu ezinik zegoen. Eleberria aurkezten den egunean bertan Zarauzko komisariara joan eta ertzainei entregatuko diegula esan zuen, eta konbentzituta zegoen gure epilogoak sumarioaren norabidea goitik behera aldatuko duela.
‎eternitatearen aspektua den egun bakoitzean.
‎...bistakoa dela haren deklarazioak edukiko lukeen garrantzia(" Es evidente la transcendencia de la declaración judicial de don Ramón Arnau De la Nuez, por lo que interesa su localización para su puesta a disposición judicial"), baina 2017ko apirilean eskatu ziela Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari non zegoen ikertzeko, eta ez dutela horri buruzko informaziorik lortu, eta lortzen den egunean, orduan eskatuko zaiola deklarazioa. Hitz hauekin azaltzen du hori guztia.
‎Eta, hala, lozorrotik ateraz bezala, ezti potoa eskuetan hartu eta Rose Marieren portxera abiatu naiz –eta bi emakumeek erreparatu ere ez dute egin nigana– Haurraren hamakaren oinetan utzi dut potoa, esnatu eta eskua luzatzearekin bakarrik bizitzaren eztia gertu izan dezan –garratzik ezagutu badu, badaezpada ere– Eta bizi duen erle burrunba hark guztiak ahosabaian zaporeren bat utz diezaion, gozoarena. Eta astiro aldendu naiz Mae Jeanen eta Rose Marieren portxeek osatzen duten osotasun geografikotik, herrira bidean kalea luze, harri-txintxarrak oinekin astinduz, jada hain goiz ez den eta eguerdiagokoa sumatzen den egunaren ahutzetan arduragabe eta erasokor sartuz bezala.
‎Horregatik, gaur den egunean, ondo baino hobeto gogoratzen ditut uda luze hartan –zortzi urte bete nituen urteko uda hartan–, ahizpa ikusi gabe pasatako egunak: ekainak 23, uztailak 15, uztailak 27, abuztuak 9 eta irailak 5 Esku batekin konta daitezke, esku bete direlako.
‎Erositako prezioan, poli zintzoa eta poli gaiztoa agente berean! Ahaztua zuen joan den egunean erakutsitako nagusikeria, konpai moduan autopsiaren berri emateko orain. Autopsia kaka baino ez zena, bide batez.
2021
‎Nahiago dut leihoak erakutsi nahi didan mamutik harago begiratu eta dakarren ekaitzaren lehen seinaleak bilatu. Ederra, neurritsua eta barea izan den eguna inarrostera datoz hodei beltzak. Gauerdia gainditu dugu eta, beraz, egun horretatik kanpo kokatuko dugu datorrena.
‎Berrogeialdia amaitzen den egunerako hitzordua daukagu egoitzetako langileekin.
‎Herri langileko itsastarren alarguna ere izan zen, itzalezko sinbiosian. Eta bera hil den egun honetan, Maisuaren jarraitzaileetako inork ez daki hil denik ere. Horietarik hemen zirenek, ezin alargunaren jarraitzaileak zirenik esan; kanpoan zirenek, gerrako erbesteratuek, nondik nora jakin heriotzarena?
‎Santa Katalina. Jakin egin behar da, noski, noiz den egun hori. Azaroaren 25ean, horra.
‎Oihanak atzera bildu ditu ile guztiak, atzera eta gora, eta, hala ere, aurpegian nabari ditu inurriak eta amaraunak, ziztadak. Ilea bera babes ez ote den egun haizetsuetan. Ez du mototsa askatu, ordea.
‎Ados? Aldi bakoitzean, intseminazioa egin den egunetik 14 egunera, haurdunaldi test bat egingo dizugu, odol analitika baten bidez. Bitartean, ez dago modurik haurdun geratu zaren jakiteko, eta gure aholkua da ez saiatzeko bestelako testik egiten edo balizko sintomei antzematen, ez baitute balio zientifikorik. Ados?
‎Hein batean beti eraman du, kontua da denbora harri hori higatzen joango dela, apurka apurka birrintzen eta kaskartzen eta txikitzen, eta Sara bera ere joango dela egiten harrira, ohitzen harria eramatera, moldatzen pisu horretara. Ohitu egingo da haur hilaren zama hori soinean eramatera; horrenbeste, non iritsiko den egun bat ohartu ere egingo ez dena gainean daroala.
‎Goiburu ezberdinak gauza bera esateko. Metaforen zaku amaigabean bilatzen dute zutabegileek, behin eta berriz errepikatzen den egun hau, gure historia, berria balitz bezala irudika dezagun.
‎–Jakina, irakurtzen dut. Baina ez da berdina –orpoaz kolpe bat eman zion aulkiari– Ondo ikusten da ez dakizula zer den egun osoan zeure txokoan bakarrik egotea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia