Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 127

2008
‎Banaketa enpresa horiek, gainera, produktuak ahalik eta merkeen eskuratzeko kanpora jotzen dutela azaldu zuen, «nolakoa izango den egoera eze, Eroski moduko enpresa batek Euskal Herri osoan zein Espainian fruta hornitzaile bakar bat ere ez duela». Hori dela eta, zuzeneko salmenta sareen alde egin zuen EHNEkoak, eta saltoki handien ereduaren kontra.
‎Galera hau herritarrek ekonomia nekeengatik bizi duten ondoezari egotzi zion lehen ministro britainiarrak: «Badakit jendeak Gobernuarengandik espero duela neurri egokiak indarrean jartzea; hortaz, nazioartean bizi den egoera zail batean, britainiarrek garai neketsu hauek pasatzen laguntzeko ahalegin guztiak egiten ari gara». Lanean jarraituko duela iragarri zuen, hala ere.
‎«Legez kanpokoa eta jasan ezina» den egoera hori estaltzeko Nafarroako Gobernuak «iritzi publikoa engainatzeko» kanpainak abian jarri dituela salatu du Gurelur elkarteak. Aditzera eman duenez, babestutako animalia horien heriotzak saihesteko Nafarroako Gobernuak hartzen dituen neurriak «faltsuak eta iraingarriak» dira.
‎ELA sindikatuko idazkari nagusi Jose Elorrietak, berriz, «ingurune doktrina» erabiltzearen ondorioz sortu den egoera sozial eta politikoaren «larriak» azpimarratu du.
‎Filmean agertzen den egoeran esperantzari eustea ere zaila da, ezta?
‎Txarto jokatu dugun zenbait neurketatan berdintzea lortu dugu, eta ondo aritu garenetan, aldiz, galtzea tokatu zaigu. Horren ondorioz, txarto jokatuta ere puntuak irabaztea komeni den egoeran gaude.
‎Egoerari irtenbidea bilatze aldera, Ban Ki moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiarekin bildu zen Abdelaziz atzo. Bertan, Mendebaldeko Sahara bizitzen ari den egoera salatu zuen eta Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko negoziazioetan Rabati presio gehiago egiteko eskatu zion. Abdelazizen esanetan, Marokoren jarrera NBEko Segurtasun Kontseiluaren erabakien aurka doa.
‎Horregatik, Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioari giza eskubideen babesa bermatzeko eskatu dio. «Oso kontuan eduki behar den egoera arriskutsu baten aurrean gaude. Egoera horrek, gainera, edozein unetan okerrera egin dezake».
‎Hala, bizitzeko beste leku bat aukeratu behar izanez gero, hirutik bik beste arraza edo talde etniko batzuetako zenbait pertsona bizi diren leku bat aukeratuko lukete. «Hori da gaur egun gehien gertatzen den egoera; praktikan, jendeak egun bizi den lekua aukeratu du, eta horrek esan nahi du ez duela horren txarto ikusten», azaldu du Aierdik.
‎Sindikatuek grebara deitu zuten Grezian pairatzen den egoera ekonomiko eta sozial larriaren aurka protesta egiteko. Horien iritziz, azken urteotan herrialdea kudeatu duten gobernu kontserbadoreek bultzatutako erreformek langileriaren eta herritar xumeenen egoera are zailagoa egin dute.
‎SEAko idazkari nagusiak nabarmendu zuen enplegua erregulatzeko dosier gehienenetan ez dela izan gatazkarik, gizarteak badakielako zein den egoera. Guztiok lagundu behar dugu egoera honetatik ateratzeko, esan zuen Ugartek.
2009
‎Gazan bizi den egoera itzelari irtenbide bila, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbas Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan izango da da aste hasieran. Aurretik, Ekialde Hurbilean bisita ofizialean ibiliko den Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari harrera egingo dio astelehenean, Ramalan (Zisjordania).
‎Beraz, zilbor hestearen itxura hartzen du aurrean ikusten dudanean. Baina alde poetiko errazetik aldentzeko Eminek ohe zikina eta nahastua bota digu aurpegira, gure etxeetan ohikoa den egoera, zaila baita gure ametsak eta ilusioak aurrera eramatea sexu azkarra, hilekoa eta koadrozko etxeko zapatilak ditugunean.
‎Herritarren nahiari bizkar emanez osatu dituzte udalak, batzar nagusiak eta Nafarroako Parlamentua. Alderdien Legeak irudikatu ezin den egoera batera eraman dituela uste du, eta horren adibide eman du Bileren auzia. Egoera zentzugabea da elkarrizketa eta negoziazio politikoa delitu bihurtzeraino.
‎Oso haserre. Gertatzen ari denaren gaineko iritzia plazaratu du, demokrazian ulertu ezin den egoera bizitzen ari dela ohartarazteko. Zer gertatzen ari da herri honetan?
‎Beretzat ohorea dela adierazi du Madinak, eta gaineratu erronka interesgarria izanen dela Kongresua une egokian dagoelako lan egiteko, elkarbizitza politikorako zail eta deserosoa den egoera batean. Azpimarratu du inoiz izan ez duen kargu politiko garrantzitsuena izanen dela, eta aurre eginen diola Jauregik utzitakoa baztertu gabe, eredu politikoa delako beretzat.
‎Egigurenen ustez, Lopezen gobernuarekin amaitu egingo da euskal gizartean 30 urtez normaltzat jo den egoera bat; hau da, ezker abertzalea eroso egotea Gobernu nazionalista moderatu baten babesean. Bide horretan Zapaterok esan du, ETA amaitzeko eta Konstituzioa errespetatzeko orduan elkarlanean aritzeko prest dagoen gobernua izango dela Lopezena.
‎–Ehun urtean lehen aldia da akademiako kide guztiak biltzen direla horrelako idatzi bat egiteko. Horrek erakusten du zein den egoera?.
‎–Euskal Herria ezagutzen ari den egoera errepresiboan, ere oinarritzen dira bahiketaren hipotesia aurreratzeko.
‎Entzierro berezia inondik ere, zezenen lekua behiek hartu baitzuten atzo, EHNE nekazari sindikatuaren ekimenez. Esnearen alorra, pairatzen ari den egoera larria, salatzeko ekitaldia izan zen, umoretsua bezain errebindikatiboa.
‎30 gradutik gorako tenperatura; 30 kilometro orduko abiadura baino handiagoko haizea; eta, airean, %30eko baino gutxiagoko hezetasuna dagoenean gertatzen da. Orduan, sutarako giroa edo blow up izenez ezagutzen den egoera izaten da.
‎Patxi Lopezek Ajuria Enea eskuratu zuenetik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sortu den egoera politiko berriari, erantzukizunez, eta, leialtasunez?
‎Espero dut bideak egotea, hemengo ateak irekita daudelako. Denek ikusi dute zein den egoera, zer gerta daitekeen eta zer ez.
‎Halako zerbait egiteko garaia bazela adierazi zuen NBEk. Estatu demokratiko batek, izan ere, ezin du justua ez den egoera bat mantendu; hutsune demokratiko nabarmenak uzten ditu horrek agerian. Pentsa, Auzitegi Gorenak ez du halako epai bat berrikusteko helegite bat bera ere tramitera onartu.
‎Sakelako telefonoa aldatuz gero, auto, bulego edo etxeko kargagailu guztiak ere aldatu behar dira. Gainera, kargagailua edukitzen ez den egoeretan, zaila da konektore berdina duen norbait aurkitzea, uzteko eta kargatzeko. Ba, ITUk, Telekomunikazio Nazioarteko Sindikatuak, onespena eman du fabrikatzaileek arazo honi irtenbidea emateko.
‎Eskolak betebeharra, aukerak eta ahala ditu historikoki desorekatua eta injustua izan den egoera bat zuzentzeko, baina berak bakarrik ezin du. Gizartearen inplikazioa behar da.
‎Somalian bizi den egoera politikoa egonkortzeko misioa hasi nahi du, urtea amaitu baino lehen, Europako Batasunak. Horretarako, prestakuntza eskainiko die hango segurtasun indarrei.
‎Baina tiroideak ez daukanean behar adina iodo eskura, guruina puztu egiten da, hobeto atzemateko. Orduan gertatzen da bozio deitzen den egoera. Kasu askotan, jan neurrian iodoan aberats diren jan edanak sartzea lagungarri gerta daiteke:
‎Oraingo honetan, berriz, NETLE Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartekideok beste ikuspegi batetik salatu nahi dugu sortzen ari den egoera, hain zuzen ere langileak garen aldetik. Azken batean, euskaltegiek, euskarazko komunikabideek, euskalgintzako beste erakundeek eta udalek euskara sustatzeko ematen dituzten zerbitzuen atzean langileak ere bagaude.
2010
‎Eraso fisikoak, berriz, itaundutakoen %16k pairatzen dituzte. Gehien ematen den egoera (%63), alabaina, lankideen arteko liskarrak dira. Mendezen ustez, lanaren koordinaziorik ezak sortzen ditu gatazkak.
‎Hiru, lau, bost urte barru... Batek daki zein izango den egoera. Ni gai banaiz, gogoa baldin badut, eta Baskoniak nahi badu, hara joango naiz.
2011
‎UPN aurreikusten ari da indar metaketa berri bat antolatzen ari dela, Nafarroan bere nagusitasuna auzitan jar dezakeena. Oraindik ez dago argi nola egituratuko den metaketa hori, baina Euskal Herrian azkenaldian gorpuzten ari den egoera berriaren araberakoa izango da. Beste oztopo lasterketa bat izango da, Auzitegi Gorenak atzo Sorturi buruz ebatzitakoa ikusita.
‎Bertan salatu zuten hezitzaileen egoera ez dela batere egonkorra. «Enpresak kalitateko hezkuntza bermatu gabe jarraitzen du, eta murrizketak agerian daude».Aurtengo ikasturtea amaitzeko hilabete eskas falta zaie, baina kezkatuta daude datorren ikasturtean izango den egoerarekin. «Partzuergoa hartzen ari den neurrien ondorioz haur asko kanpoan geratuko dira».
‎Dergik berak argi adierazi zuen Liberation egunkarian, «estatuak bake prozesua akabatzen ari dira». Horrez gain azpimarratu zuen Espainiara bidalia izanezkero «aurrekari» bat sortzen zuela Frantziak «ezker abertzaleko militante guzientzat».Eukal Herrian ireki den egoera politiko berriaren baitan preso ohiak argi du bere kasua Agenen eztabaidatzen bazen ere, Parisek dituela «hariak tiratzen». Hala nola Martinen atxiloketa saiakeraren ondoren, Claude Gueant Frantziako barne ministroak «euroagindua aplikatua izango da» adierazi zuela oroitarazi zuen Dergik.
‎SAM bezala, beste enpresa asko daude eskualdean horrelako arazoekin. Mundu osoan gertatzen ari den egoera hau agerian uzten ari da kapitalismoa ez dela gai sistema gisa paper aurrerakoi bat jokatzeko gizartean, are gutxiago lanpostuak mantentzeko edo sortzeko eta gizarte osoarentzat bizi duin bat bermatzeko. Euskal Herria Sozialistak babes osoa eman nahi die SAMeko langileei eta antolatu dituzten mobilizazioei.Tolosaldeko langileok ezin diegu uko egin iraganean hainbeste esfortzurekin eskuratutako konkistei.
‎PPk igandeko hauteskundeak irabazten baditu, sortuko den egoera «ez da oso erakargarria» izango Patxi Lopez lehendakariarentzat, Josu Erkoreka EAJko Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Radio Euskadi irrati katean esan duenez. Izan ere, PSEk Euskal Autonomia Erkidegoan PP bazkide edukita, Madrildik zehaztutako ildoei eta norabideari jarraitzera «behartuta» egongo da Lopez, haren iritziz.
‎Mitin eta mitin artean, Madrilgo Zarzuela jauregira joan, eta Espainiako erregearekin bilera egin zuen herenegun Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako errege etxeak ez dute berria baieztatu, baina berri agentziek «dakiten iturriei» erreferentzia eginez zabaldu dutenez, ETAk armak uzteko erabakiaren berri eman ostean Euskal Herrian zabaldu den egoera berriari buruz hitz egin zuten. Ez da Lopez Espainiako erregearekin biltzen den aurreneko aldia.Patxi Lopez Malagako mitinera joan aurretik bildu ziren.
2012
‎UPNk bere diskurtsoari eusten dio. ETAk jardun armatua uzteko erabakiaren ondotik sortu den egoera politiko berrian eta espetxe politikaren inguruko eztabaidan duen koherentzia politikoaz harro agertzen da. Herenegun PSNko Roberto Jimenezek egoera berriari ez ikusiarena egitea leporatu zion UPNri.
‎Ez direla besterik eskatzen ari, eta horregatik ari direla «arduraz» jokatzea galdegiten. Areago Euskal Herrian hasi den egoera berrian. Euskal preso politikoen afera «urgentziaz konpondu beharrekoa» dela ohartarazi dute.
‎Euskara gaitasunak onartzerakoan «tentuz» arituko direla esan du Zelaak: «Badakigu zein den egoera soziolinguistikoa. Badakigu egoera ez dagoela normalizatuta.
‎Hala irakurri diot Kenneth Goldsmith poetari. Izenburu horrekin defini litekeela Internetek kultura eskuratzeko eskaintzen dituen ahalbideengatik sortu den egoera. Ehiztariak garela erraten du Ubuweb abangoardiako artearen artxibo digitalaren sortzaileak.
‎Espainiako ministroen kontseiluak atzo aztertu zuen Garoñako zentral nuklearraren inguruan sortu den egoera. Bileraren ostean, Soraya Saenz de Santamaria bozeramaileak hartu zuen hitza, aste honetan gertatutako berrien ostean gobernuaren jarrera zein den argitzeko.
‎Hala, Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu diete ETArekin hitz egiteko. Esan dutenez, Euskal Herrian sortu den egoera ez da oraindik bake egoera: «Ez da bake egoera, oraindik jende askori sufrimendua eragiten jarraitzen dutelako, oraindik giza eskubide ugari zapalduak izaten ari direlako».
2013
‎«Bostekoa eman, eta, hizketan ari ginen bitartean, erraldoi baten pareko indarrarekin estutu dit ezker eskua», adierazi du Madurok. Habanan egin dituen bost egunetan Chavez bi aldiz ikusi duela argitu du Venezuelako presidenteordeak, Telesur telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, eta presidentea «ebakuntza ostean izaten ari den egoera gora beheratsuaren inguruan jakitun» dela nabarmendu du. Chavezek, hain zuzen ere, «herria egiaz informatuta» mantentzeko eskatu ziola ere azaldu du Madurok.
‎Jendearen komentarioetan, azkenean lantegia itxiko ote den zen eztabaidagaietako bat. Eta bestea, nor den egoeraren erruduna, edota grebak zer eragin izan duen. «Soldata %35 jaitsi nahi zieten; hori ezin da onartu, baina langileak eurak izan dira euren buruaren etsai nagusiak, ez direlako ados jarri erantzun bateratu bat emateko», esaten zuen batek.
‎Herritarren osasuna bigarren mailan utzi dela uste du Ernaiko kideak. «Herritarrei esango nieke aztertzeko zein den egoera, atez ateko birziklapen mailak nolakoak diren, eta pentsatzeko birziklatzen denarekin zer egiten den. Herri osasuntsu bat nahi badugu, gai horiek kontuan hartu behar ditugu».
‎Sunitak gehiengoa diren probintzietan, baina, protesta handiak egin dituzte Al Malikiren kontra. Lehen ministroaren ustez, sortu den egoera «ez da kasualitatea, ongi prestatutako plan bat baizik» Kurduekin bilera Al Malikik Krisi politikoa izan dute mintzagaietako bat Al Malikik eta Masud Barzani Kurdistango Eskualde Autonomoko presidenteak Bagdaden egindako bileran. Arreta nagusia, ordea, bi gobernuek itxi gabe dituzten auzietan jarri dute:
‎Greziako telebista publikoko 75 urteko historiari bukaera eman zion astearte gauean Samarasek. Salbuespen egoeran bizi da Grezia azken hiru urteetan, eta kolpea horrek erakusten du noraino iritsi den egoera. Austeritate planaren garaian, demokraziaren degradazioa ezagutzen du greziar herriak.
‎Esperanzak azaldu du eurek ere krisi garaietara «egokitu» behar izan dutela. «Badakigu zein den egoera, eta promozio eta eskaintza bereziak egin ditugu», jakinarazi du. Maiatz arte ia lanik izan ez duten arren, uda ongi joan dela azaldu du.
‎Ba, nire ustez, ez bata, eta ez bestea. Bi adibide hauen harira, Pedro Esarte Muniainek idatzitako liburu baten izenburua gogora ekarri nahi dugu, etengabe errepikatzen den egoera baita: Nafarroa estatuaren aurrean. Konkista aspaldi gertatu zen, gaur dela 800, 500 eta ia ia 400 urte, baina bere ondorioak gaurdaino heltzen direla esan dezakegu.
‎Eredu gutxi aurkituko dugu historian, eta eredu gutxi ere inguruan. Seguruenik eredu propioa garatu dugu, baldin eta euskara menpeko izango ez den egoera batera iritsi nahi badugu. Eredu hori garatzeko, beste askotan ez bezala, oraingoan zenbait faktore dugu alde, eta horiek baliatu lirateke, euskara EITBn zentraltasuna hartuz joan dadin.
2014
‎Alegia, atzo iluntzean ez zuen ematen Basauri eta Bergara lotzen dituen proiektuak aurrera egiteko modua izango duenik, erakunde publikoen diru laguntzak lortzeko Mondragonen baietza lortu behar baita aurrena. Hala ere, Fagor Etxetresnen porrotak eragindako egoera honetan egunetik egunera aldatzen ari dira gauzak, eta gaur bertan Arrasatek jakinaraz dezakeen behin betiko erantzunak argitu du izugarri nahastu den egoera. Gaur, Batzorde Iraunkorra Izan ere, herenegun kazeta honek aurreratu zuen moduan, gaur goizean Batzorde Iraunkorra egingo du Mondragonek, eta azken erabakiaren inguruan albisteak egon daitezke.
‎Peshmergen Ministerioko idazkari nagusi Yawarren arabera, gainera, Kirkuk ez ezik, eskualde autonomotik kanpo dauden kurduen lurralde gehienak hartu dituzte kontrolpean. Egun gutxitan sortu den egoera horrek bidegurutze moduko batean utzi ditu kurduak. Batetik, argi gelditu da Bagdadeko aginte zentralarekiko erabat autonomoak direla, eta Irakeko Estatuak eman duen itxura ezegonkor eta ahularen aldean, Kurdistango Eskualde Autonomoa egitura sendo eta bateratu gisa agertu da.
‎Zer helburu du, orduan, epaile zigortzaileen erabaki gogorrak? Era desesperatuan, itzuliko ez den egoeraren minez, azken aukerak baliatzea hatz artetik irristatzen ari zaien kalte ahalmenaren azken erakustaldia egitea. Zigortuei ekarriko dien kalte penal eta pertsonalaz gain, epe laburrean, eragin handia izango du sententziak, Espainiako Gorenak berresten badu.
‎Bi ikuspegitatik egingo dugu. Batetik, euskaraz badakitenak baina erabiltzeko jauzia batzuetan egiten dutenak eta besteetan ez; [bihar] aztertuko dugu zer gertatzen den egoera horietan bakoitzaren buruan. Bestetik, [ostegunean] ikusiko dugu ikasten ari direnei nola erraztu bidea.
‎Eta hura ez jartzeko agindu dieten ertzainek ez dute ezer egin galarazteko. Hori ere normal bihurtu da batere normala ez den egoera batean. Handik pasatu da Malen Alkain, irribartsu.
‎«Estatuko oinarrizko arauekiko menpekotasuna erabatekoa da», esan zuen; «administrazioek lan baldintzak alde bakarretik erabakitzeko ahalmena gordeko lukete». Negoziazio kolektiborako eskubidea «ukatuko luke» horrek, eta azken urteetan sektore pribatuan islatzen ari den egoera eragin: «akordioak benetan beteko ote diren ez jakitea».
‎Egoeraren berri jakiteko zerbitzu hori eskaintzen dutenen deiak ere izan dituzte. «Batzuk urduri daude, eta jakin nahi dute zein den egoera. Askok ez dute ezagutzen egoera berria».
2015
‎Eta ez soilik, gatazkaren ondorioak (kaltetuak, desmilitarizazioa, preso politikoak) konpondu gabe daudelako, baizik eta, ororen buru, Euskal Herriaren eskubideak zanpatuta daudelako.Arestian azaldu bezala, kartzelaren eremuan ez dira gutxi izan iragan den urtean mugitutakoak. Guztion borroka eta ahaleginarekin lortuko dugu biltzea ereindakoaren uzta.Egun Euskal Herrian bizi den egoera egindako borrokaren fruitua da, kartzeletan ere egindako ahaleginarena eta erresistentziarena; horretaz jakitun eta harro gaude. Presoon erresistentziari esker ere baitago independentziara daraman errepidean sartuta Euskal Herria.Espainiar agintariek gero eta zailtasun eta kontraesan handiagoak dituzte jarrera numantinoak mantentzen.
‎Bruselak berak agindutako Europako Ardoen Lehiakortasuna txostenaren arabera, eremu landatuak urritzen ari dira herrialde gehienetan, baina kontsumoa gora doa, baita Europatik kanpo ere, Txinan, Indian, Txilen, Australian eta AEBetan, kasurako. «Sistema berriarekin, sektorea lehiakorragoa izango da, baina eragotziko da mahasti gehiegi landatzea», zioen Europako Batzordeak joan den astean onartutako erreformak.«Baina begira zein paradoxikoa den egoera: Espainiak %25 gehiago esportatu zuen iaz, baina fakturazioa %4 gutxitu zen», dio Osesek.
‎Johni eskaintzen zioten soldata ere handiagoa zen. Emakumeek haien hautagaitzak alboratzeko joera horri erabakia hartzen dutenen begiradan dagoen zehartasuna gehitzen badiogu, berrelikatzen den egoera bat suertatzen da.Denborarekin inertzia horiek ez al dira berez desagertuko. Zenbait lekutan, batez ere erabaki informalak hartzen direnean, inoiz ez da helduko parekotasunera era naturalean, eta, horregatik, nolabaiteko erregulazio bat beharrezkoa da. Ez da naturala emakumeak bost mende pasatu arte unibertsitatean sartu ez izana, eta, beraz, ezin dugu pentsatu egoera artifizial hori denborarekin era naturalean konponduko denik.
‎Ez da naturala emakumeak bost mende pasatu arte unibertsitatean sartu ez izana, eta, beraz, ezin dugu pentsatu egoera artifizial hori denborarekin era naturalean konponduko denik. Gutxiengoen kasuan gertatzen den bezala, arlo honetan ere kuotak beharrezkoak dira naturala ez den egoera hori konpentsatze aldera. Batetik, etorkizunean heldu behar den berdintasun horri bultzada bat eman behar zaiolako; bestetik, horrelako eremuetan aniztasuna bermatzea ere behar beharrezkoa delako.
2016
‎ETAk aldebakarreko gelditzea erabaki zuenetik bost urtera, bistakoa da presoak eta iheslariak izateak gatazkaren osoko konponbidea ezinezkoa egiten duela eta etorkizuneko elkarbizitzarako normalizazioan ere oztopo ukaezina dela.Orain gutxi arte eta mende erdian konfrontazio armatuaren bidez adierazi den gatazkaren ondorioz espetxeetan (386) daudenak eta etxetik ihes eginda jarraitzen dutenak, oraindik ere asko dira.Egun espetxeratuta edo ihes eginda daudenen inplikazio politikoa dela kausa, espetxeak, erbesteak edo deportazioak eragindako gorabeherak ezagutu ditugunak eta egun libre gaudenak milaka batzuk gara. Badakigu zertaz ari garen, horregatik, luzatzen ari den egoera honen aurrean kezkaturik jarraitzen dugu, konpromisoak batuz preso zein iheslarien etxeratzea lortze aldera konponbidea bilatu behar baita.Emozio eta justizia arrazoiek bultzatu gaituzte mila eta bostehun baino errepresaliatu ohi gehiago Amnistiaren bidea, preso eta iheslariak etxera adierazpena sinatzera, eta goiburu berarekin datorren iganderako, apirilaren 17rako, Bilboko kaleetan manif... Aukeratutako data eta goiburua ez dira edonola aukeratu.
‎Bestetik, Euskal Herriko Kale Neurketaren datuak oraintsu bildu ditugu 137 herritan; ikerketa horretan 165.000 elkarrizketa baino gehiago behatu dira. 2017ko uda aurretik ezagutaraziko diren emaitzek erakutsiko dute zein den egoera, eta neurri batean zer eman duen orain arteko bideak. Izango dugu zer hausnartua eta zer egina aurrera begira.
‎Errealitate bakarra zen niretzat. Zoritxarrez, horretara eraman gaituzte, hautsi ezin den egoera bat normalizatzera».Umetan, izan ere, zaila da egoeraren kontziente izatea. Troitiño:
‎Suediako unibertsitate batean egindako ikerketa batek egiaztatu duenez, guraso bihurtzen direnean,% 73k euskaraz hitz egiten diete seme alabei, eta% 23k bi hizkuntzetan; gaztelaniaz% 4k besterik ez.Beraz, guraso bihurtutakoan euskararen zubigile bihurtzen dira, belaunaldien arteko zubigile. Ea zubigintza horretatik euskara poliki poliki nagusituko den egoera soziolinguistikora iristen garen eta beraien seme alaben seme alabek euskaraz suelto egiten duten, baita EGA azterketa egin zain daudela ere.
2018
‎«Badago Zalduaren narrazioetan zerbait oso erakargarria egiten zaidana, ia misteriotsua edo. Denontzat identifikagarria den egoera batean sartzen du elementu bat estrainioa, eta badakizu mehatxu moduko bat dela, baina egiten du oso modu isilean, sotilean. Ezerosotasun bat sortzen du.
2019
‎Brexit a gauzatzeko adostasun bat lortzeko helburuz hasi zituzten elkarrizketak, EB Europako Batasuna uzteko lehenbiziko epea gibelatu ondoren, martxoaren 29an zen hori gertatzekoa?. Mayk dimisioa noiz jakinaraziko duen erran eta biharamunean adierazi dute laboristek ez dutela elkarrizketekin jarraituko. Negoziazioak hausteak ziurgabetasun gehiago erantsi dio jada ziurgabea den egoerari. Mayk ekainaren 3an hasiko den astean aurkeztuko du EB uzteko Irteera Akordioaren lege proiektua Komunen Ganberan, eta, era berean, aste horretan erranen du noiz utziko duen lehen ministro kargua.Uztailaren 31rako ezCorbynek atzo erran zuen Mayk aurkeztuko duen proposamen horren aurka bozkatuko dutela laboristek.
2020
‎dem kendu eta panic dugu. Adierazi den egoera honek alarma itxura izango du, baina funtsean salbuespen egoera da, eta konstituzio demokratikoa irauli egiten du. Konstituzio demokratikoan subiranotasuna herrian kokatuta dago:
‎Handizkako tour agentziek oso ondo dakite zein den egoera Aste Santuaren atari honetan. «Oraintxe gure lan nagusia da eroritako bidaia askoren gorabeherak konpontzea», dio Cristina Hermosillak, Catai handizkako bidaia agentziaren penintsula iparraldeko ordezkariak.
‎Osasun krisia dela-eta sortu den egoeran beste lehentasun batzuk ditugula argudiatu zuen. «Larrialdi egoera global hau amaitu bitartean dugu ospakizunik egin, are gutxiago ikastolen jaien tamainakorik».
‎Baietz uste dut. Ni oso kontent nago, eta hamar urte hauetan parte hartu duten profesional guztiok oso argi dugu zer lortu den egoera kaskarretan. Diru gutxi zegoen, baina ez fitxatzeko; azpiegituretarako, teknologiarako eta halakoetarako baizik.
‎Eta zergatik ez hasi pentsatzen Nazioarteko Kongresu bat egiteari buruz Euskal Herrian, gai hau sakon jorratzeko eta, era berean, Europako eta nazioarteko agintariei helarazteko, oinarrizko eskubideei dagokienez, Espainiar Estatuan bizi den egoera?
‎Elkarteko kideen aurkako erasoak Lesbos uharteko egoera «larriaren» ondorio direla azpimarratu du Ruizek. Gobernuz kanpoko erakundean lau urte daramatza lanean, Greziara iristen diren migratzaileei laguntza eskaintzen, eta gaur egun bizi den egoera «muturrekoa» dela ohartarazi du. «Egoerak okerrera egin du, eta gaur egun jasangaitza da.
‎administrazioan». Mendiak agintzen zuen orduan «bidezkoa ez den egoera hori» deuseztatuko zuela, uste zuelako «aukera berdintasuna ere oso gauza euskalduna izan behar dela».
‎Lantxo hau gaur idatzia dago, martxoak 22, bizi dugun egoera larria ikusirik, eta etorriko den egoera aurreikusiz. Mundu mailako pandemia baten erdian gaude, gure gizartea arriskuan jartzen ari dena, alderdi guztietatik.
‎EBko Atzerri ministroek aitortu dute «migrazio zama eta arriskuak areagotu» egin direla Turkiarentzat, Idlibeko erasoaldien ondorioz, eta «ahalegin nabarmena» egiten ari dela bere lurretan 3,7 milioi errefuxiatu hartuta. Hala ere, «kezka handia» agertu du Grezia eta Turkia arteko mugan bizi den egoerarengatik. Kontseiluak «irmoki baztertu» du Turkiak «migrazio presioa» erabiltzea «helburu politikoak» lortzeko.
‎Hortaz, denda ireki ahal izango bagenu, genituzke egiteko ditugun eskaerak bete. Okerrena da ez dakigula noiz arte luzatuko den egoera. Gastuak ez dira jaitsi, alokairuak eta soldatak ordaindu behar ditudalako, baina ez dut diru sarrerarik».
‎Gogorra da hainbeste jende hiltzen ikustea. Hau pasatutakoan, gainera, ikusiko dugu zer pasatzen den egoera ekonomikoarekin, gure lasterketekin... Zain egotea baino ez zaigu geratzen, eta ea noiz itzultzen garen pixkanaka normaltasunera.
2021
‎Baina bai, sumatzen da aipatzen duzuna. Nik aurten baina bat aipatzearren, edukiera aipatuko dut; ulertzen dut zein den egoera, baina 1.200 baino pittin bat gehiago ere sartzea igual... Halere, eguraldia, txandak...
‎Plataformako kideek, joan den astean, agerraldi bat egin zuten Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta udalari eskatu zioten hiriburuan gutxieneko euskarazko eskaintza bermatu zezala. Gaur egun Iruñeko haur eskoletan den egoera grafikoki erakutsi zuten, euskararen eskaintzaren «basamortua nabarmen» irudikatzeko. Hamazazpi zentrotatik, lautan soilik dago euskarazko ereduren bat.
‎Benetan pozgarria da Zumarragako Antioko baselizan urtetik urtera mantentzen den musika zikloak publikoaren eta eragileen babesa jasotzen jarraitzea. Tamalez jada ezaguna eta luzea den egoerak azken bi aldiak murritzagoak izatea eragin badu ere, eskaintza zabala izan da. Azken jaialdian Pablo Sainz Villegas gitarrista entzutetsuak errepertorio espainolaren pieza esanguratsuenak jasotzen zituen programa eskaini zuen, iaz kaleratutako Gitarra espainolaren arima diskoaren barruan ere aurki daitezkeenak.
‎Esti emakume gazte bat da, banatzaile lanetan aritzen da, eta etxez etxe eskari xelebreak eramatea egokitzen zaio. Eskaria bezain xelebrea den egoera bat topatuko du istorio bakoitzean. Errealitatea ala fikzioa?
‎Kontua, baina, ez da horren erraza, eta industria jatorriko hondakinak Zubietara eramango balituzte, lege ikuspegitik zalantzazkoa den egoera bat eragingo lukete. Europako 2018ko Hondakinen Zuzentarauak, udal hondakinen definizioa emateko orduan, espresuki baztertzen ditu industria jarduerakoak.
‎Mendilibarrek badaki zein den egoera: «Hor gaude, baina ezin dugu jarraitu besteek egiten dutenari begira.
‎Eta pentsa egoera politikoan: hasierako diskoetan oso inportantea zen horri buruz hitz egitea, baina, zenbat aldatu den egoera politikoa azken hamabost urteetan!
‎Berriz ere indartzen ari den egoera dikotomiko horren aitzinean, Bolsonaroren igoera erraztu zuten hedabide kontserbadoreak saiatzen ari dira egungo presidentea eta aitzinekoa neurri berean muturrekoak balira bezala aurkezten. Preseski, Lularen inhabilitazioa bertan behera utzi zutela jakitean, O Estado de São Paulo egunkariak editorial batean ohartarazi zuen okerra zela hartutako erabakia, eta jakinarazi zuen «erdibidean» dagoen aukera bat babesten duela.
‎Eusko Jaurlaritzaren ezaugarrietako bat da propaganda egitea, baina propagandak ere ezin du ezkutatu zein den egoera eta hutsegite nabarmenak. Txertaketak erakutsi digu Jaurlaritzak harrokeria handia duela eta aurrean duenari mezu bera bidaltzen diola:
‎Euria egiten duenean euriarekin bizi behar dugu, eta orain koronabirusarekin bizi behar dugu. Eman dezake esaldi hori saihetsezina den egoera bat dela, baina hautu bat da, hautu politikoa eta, bereziki, ekonomikoa. Europan, sistema produktiboa edonola martxan izatearren, koronabirusaren presentzia ontzat eman dute.
‎Uste duzu larritzen ari den egoera honek eragingo duela ekonomia kapitalistaren neurgailu nagusi den BPGaren hazkundea baloratzeko garaian?
‎Atzo egin zuen, auto saltzaileen kexu ugarien ostean. Dekretu baten bidez, bertan behera geratuko da urtarrilaz geroztik indarrean izan den egoera.
‎Akordioarekin pozik agertu da Urtaran, argudiatuta «egitekoa bete» dutela. Izan ere, uste du aurtengo aurrekontuak «inoiz baino beharrezkoagoak» direla COVID izurria eragiten ari den egoera ekonomiko eta sozialetik irteteko. Konforme azaldu da Maider Etxebarria alkateordea ere (PSE EE), «denon ongia lortzeko helburua» nagusitu zaiolako «konfrontazioari».
2022
‎Izan ere, Cedexek ondorioztatu du interfaze kritikoan —zabortegiaren punturik ahulena bi aldeetatik zimurtutako geotestilak jarri izan balituzte zabortegiaren geometria «egonkorra» litzatekeela, 2,50eko segurtasun faktorea izango zukeelako. «Alde leun bat duen geomintza jartzeak 1,0ko segurtasun faktorea dakar; hau da, betetze kota ezberdinetan potentzialki ezegonkorra den egoera bat».
‎Ayusok ekitaldi instituzional batean nabarmendu zuenez, alderdia «odolusten» ari da, ezin zaio eutsi sortu den egoerari, eta, horregatik, «erabateko biratze bat» eskatu du. Nolanahi ere, ukatu egin zuen «interes gerra bat» duela Casadorekin hura alderdiaren lidergoan ordezkatzeko; areago, azpimarratu zuen Madrilen dagoela bere tokia.
‎bortizkeriaren definizioa eta eremua zabaldu, arreta integrala bermatu, hildako andreen seme alabei laguntza ekonomikoak eman, erakundeen arteko koordinazioa hobetu eta erreparaziorako eskubidea aitortu. Zuzenketen prozesuan, gainera, adostu zuten indarkeria digitala, instituzionala eta obstetrikoa ere jasotzea, eta biktimen babes neurriak martxan jartzea arriskua antzematen den egoera guztietan, baita andreek salaketa ez jartzea erabakitzen dutenean edo auzitegiek kasua artxibatzen dutenean ere. Soldatak parekatzeko neurri batzuk ere jaso dituzte lege erreforman.
‎Hego Euskal Herriko industria oso kezkaturik dago gerra eragiten ari den egoerarekin, eta ez dago duda handirik neurri bereziak hartu direla. Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiarekin elkartu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako klusterrak, eta argi esan diote bete betean eragiten dietela gerraren ondorioek, Errusiako eta Ukrainako merkatuekin duten harremana edozein dela ere.
‎Ukrainako armadaren kasuan, Volodimir Zelenski herrialdeko presidenteak atzo adierazi zuen 1.300 soldadu hil direla iragan otsailaren 24az geroztik —lehen aldiz eman zuen hildakoen kopuruaren berri— «Gerra honek, gerra zail honek, egiazki elkartu du gure herrialdea. Galdetzen didate nolakoa den egoera frontean... Frontearen linea edonon dago», esan zien Ukrainako presidenteak kazetariei.
‎«Sektore guztiak arriskuan daude, mota eta tamaina guztietako enpresak eta, oro har, euskal ekonomiaren bideragarritasuna». Ohar batean, patronalak ohartarazi du egoera «okerrera» egiten ari dela modu «oso azkarrean eta larrian», eta hainbat enpresa «nekez konponduko den egoera batera» heltzen ari direla. Azpimarratu duenez, neurriak berehala hartzen ez badira, industriak ezin izango dio bere jarduerari askoz denbora gehiagoan eutsi, eta horrek «aurreikusi ezin diren ondorio ezezagunak» izan ditzake «enpleguan eta gizarte osoan oro har».
‎Bestalde, nazioarteko trafikoan hain erabilia den Ingalaterrako eta Galeseko zuzenbidean, Common Law ak frustation kontzeptua garatu du. Zuzenbide honen arabera, frustrazioa gertatzen da kontratu obligazio baten betepena ezinezkoa bihurtu denean kontratua gauzatu osteko eta aurreikusi ezineko zirkunstantziek funtsean ezberdina den egoera sorrarazi dutelako, kontratuan aurreikusitakoaren guztiz desberdina. Hala ere, frustrazioa epaile batek adierazi du kasu bakoitzeko zirkunstantzien arabera, eta oso zorrotzak dira adierazteko.
‎Euskal patronaleko buruak oso ezkor hitz egin du: «Inoiz ere bizi izan ez den egoera bat da; dena doa okerrera, eta ezagunak ez ditugun ezaugarriak daude. Ekaitz perfektua da, non dena lerrokatzen ari baita alde txarrean».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia