Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2008
‎Izan ere, erabaki gogorrak hartzea baino gehiago, ordezkari politiko horien negoziaziorako borondate falta izan zen irakasleen kexa nagusia. Halaber, orduko alkatetzaren finantzaketa plan ezak Musika Eskolako instalazio berriak kolokan jarri zituen; azkenean, nondik eta Madrildik etorriko den diruarekin konponduko da arazo hori. Harrigarria!
‎Zorrak ordaintzeko mailara ekarri gabe, etxe prezioak berpizteko bidea topatzen ahalegintzen ari da (2008ko uztailean). Esperantza ondokoa da, alegia, ordaintzen ez duten oraingo hipoteka zordunak, edo horren bidean daudenak, saltzeko egoera batean aurkitzea edo behar den dirua maileguz hartzea termino errazetan. Horrek segurtasuna emango lieke ez etxe-jabeei eta hipoteka zordunei, baizik eta mailegu emaileei eta espekulatzaileei, baita aseguru konpainiei ere.
‎Nabarmena dirudien arren askotan ez dela kontuan hartzen dio Crystalek: «Galesko gazteek, adibidez, kanpora irten behar dute lan bila, eta galdetzen dizute ea zertarako inbertitu behar den dirua hizkuntzan». Egoera ekonomikoa eta hizkuntzena txanponaren bi aldeak direla ohartarazi du.
‎Inauguratu berri duten Lehen Hezkuntzako eraikina finantzatzeko erabiliko dute bilduko den dirua
‎Eskatzen dizkioten 65 milioi euroak ordaindu ahal izateko, Hiri Elkargoak mailegua hartu du. «Urtero hiru milioi euro ordaindu ditugu, 40 edo 50 urtez, eta hor erabiltzen den dirua ez da bertze deusetan erabiliko» nabarmendu zuen Bisautak. Bost hautetsiek nabarmendu zuten eztabaida publikoan ez zela aipatu finantzaketaren parte bat Herri Elkargoen gain egongo zenik.
‎Enpleguek eta langileen soldatek arindu dute, neurri bateraino, Sozietate Zergaren eta BEZaren bilakaera eskasa. Hala, PFEZen bidez bildu den dirua ia %6 gehiago izan da, aurreikuspenak bi puntu gainditu ondotik. Kontuan hartu behar da zerga horren erreforma kontuetan islatu den lehenbiziko aldia izan dela.
‎«Esparru, lurralde eta adin guztietako jendea bildu dugu, eta lehia bizia eta dibertigarria izango da». EITBren Maratoiarekin bat eginez, buruko gaitzen ikerketarako bideratuko dute gaurko lehiaketan jokoan jarriko den dirua.
‎Urte hauetan guztietan Ezker Abertzaleak behin eta berriz salatutakoa baieztatzen dugu: makroproiektu hori Getaria bezalako herri txiki batean kokatzeko gehiegizkoa dela eta ez duela ez hankarik ez bururik, eta guztiona den diru eta ondasunekin arduragabe jokatu dutela euskal erkidegoko instituzioek (Getariako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) babes politiko eta ekonomikoa emanez makroproiektu honi.
2009
‎Ondare zuzendari Arantxa Arzamendik azaldutakoaren arabera, kultur ondarea babestu eta sustatzera bideratuko den diru kopurua, 3.619.100 euro, iaz lan horietarako eman zen baino %31 gehiago da. Diru hori guztia hiru diru laguntzen artean banatuko da.
‎Diru horrekin, Euskal Herriko gizarteak gastu sozialean egundoko aurrerapenak izan zituen. Hala, etxebizitza politikan Madrazo jaunak duen aurrekontua baino 20 bider altuagoa da AHTrentzar aurreikusten den dirua. 20 urteko etxebizitza politika ordaintzeko adina diru!
‎Zikloiak, urakanak, lehorteak edo uholdeak dira taldeak aipatu dituen hondamendiak, baina ez, ordea, lurrikarak. Klima aldaketaren ondorio dira hondamendiak, erakundearen ustez, eta hondamendi egoeretan giza laguntzarako den dirua eskas geldituko dela iritzi dio Oxfamek. Egun giza laguntzarako urtean 14.000 milioi euro xahutzen dituzte erakundeek eta aurrerantzean 25.000 milioi euroko dirutza dela kalkulatu du erakundeak.
‎Zaintza lanetan erabiltzen den denbora, lan esparruan galtzen diren aukerak eta zerbitzuetan gastatzen den diruaren isla dira zifra horiek. Fevas Adimen Urritasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioko zuzendari Pedro Fernandezek azaldu duenez, horrek ez du esan nahi urtean diru hori ordaintzen denik; familiek egindako ahalegina dirutan adierazten dute zifra horiek.
‎Galerak murrizteko asmoz, Herriko Etxeak txapak ezarriko ditu salgai. Besta sostengatzen dut egonen da idatzirik, eta horien bidez lortuko den dirua, defizita estaltzeko baliatuko da. –Herriko Etxeak ez du diru sarrerarik bestetan, eta ez da normala, harrabotsa eta eragozpenak pairatzeaz gain, herritarrek beren sakelatik ordaintzea bestetako aurrekontua?
‎Esaterako, enpresek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuotak bost puntu jaistea galdegin du patronalak. Gobernuak, aldiz, moldaketa horren kostea 15.300 milioi eurokoa litzatekeela erantzun du, hiru hilabetez pentsioak ordaintzeko erabiltzen den dirua bezainbeste.
‎Lanek 24.081.504 euroko aurrekontu izango dute. Horri, aparkalekua egiteko erabiliko den diru saila gehitu behar zaio: 3.669.035 euro.
‎Nekatuta gaude ikusteaz nola ordezkari politiko gehienek bizkaitar guztiona den diru publikoa erabiltzen duten prentsa zein telebista aurrean horrelako, erakustaldiak, egiteko.
‎Eta ikerketarako behar den dirua?
‎Jakina, nik ere nahi nituzke aurpegi finago bat eta hanka luzeak, baina argi daukat hobe dela ebakuntzetan uzten den diru horrekin, zera, zahartzaroa natural eta lasai hartzen ikasteko ikastaro on on bat egitea. Eta nola egingo diote aurre zahartzaroari itxuraldaketaren jokoan sartuta daudenek?
‎Antzerkia Bultzatuz programaren bidez egin den diru ekarpenari esker, %28 igo da Sareako udal antzokietako euskal antzerki programazioa, batez ere euren kasa programatzeko arazoak dituzten udalerrietan, non programak eskaintzen dituen 115 emanaldietatik %60tik gora taularatu dituzten.
‎Hilaren 28an 19:00etan hasiko den jaialdia ikustera joaten diren herritarrek ere elkartasuna agertuko diete auzipetuei, bai elkartasun morala eta baita elkartasun ekonomikoa ere. Izan ere, sarreretatik lortuko den dirua auzipetuei laguntzeko izango da, epaiketaren gastuei aurre egiteko. Jaime Otamendik eta Arantxa Iturbek aurkeztuko duten jaialdirako sarrerak Elkar dendetan zein Hitza eskualdeko egunkarien egoitzetan jarri dituzte salgai, 18 eurotan.
‎Partida berreskuratzea beste helbururik ez du izan federazioak, baina diru iturri modura. Zilegi da hori egin nahi izatea, klub askori onura egiten dielako partida horretan ateratzen den diruak, baina guk argi dugu selekzioaren partidak ez duela helburu izan behar, bitartekoa baizik, ofizialtasunaren aldeko bidean bitartekoa.
‎Zerga politika ere hizpide izan zuen EAko parlamentariak, aurrekontuen sarreretan eragin zuzena duelako. Eta salatu zuen zerga politikak ez duela elkartasun printzipioa behar bezala errespetatzen eta ongizate estatuari eusteko ezinbestekoa den diru bilketa ez duela bermatzen.
2010
‎Osasungintzan, hezkuntzan, babes sozialean... zerbitzu publikoen kalitateak eta gastuek behera egin dute. Aldiz, esku pribatuetara joan den diru publikoa handitu egin da; zarrastelkeria eta korrupzioaren neurri gaineko hazkundea izugarria izan da; estatuaren egitura (monarkia, armada, justizia, goi mailako politikariak eta elizaren ordainketa) eta jokamolde militarista eta errepresiboa (NATOren jarduera) hondorik ez duten zuloak dira. Honi erantsi behar zaio krisi finantzario ekonomikoa hasi zenetik gobernuak leporaino zorretan sartu direla bankuak eta enpresa handiak (autogintza eta etxegintza) salbatzeko.
‎Nafarroan aurrera eraman nahi den tren lasterraren egitasmoa, auzitan jartzeko modukoa da hautetsi hauentzat, bi motibo nagusigatik. Batetik, eraikitzeko behar den diru kopuru handiagatik, eta, bestetik, bere dimentsio eta ondorioengatik. Ingurumenean eragin ditzakeen kalteak salatu dituzte.
2011
‎Merkealdi garaian, erosketak «arduraz» egiteko eta erosi beharrekoak ondo planifikatzeko aholkatu diete bezeroei kontsumitzaileen elkarteek, urtero bezala. Erosi nahi diren produktuekin zerrenda egitea eta gastatuko den diru kopuruari muga zehaztea gomendatu diete herritarrei.
‎Behar bereziak dituzten ikasleentzako laguntza, kultura aniztasuna, euskarazko heziketa, bekak, zentroen horniketa... alor guztietan murrizketak egin dituztela gogorarazi dute Mugitu Egunean parte hartu dutenek.«Hori guztia ikusita, begi bistan dago hezkuntza eskubide bainoago gastutzat hartzen dela», laburbildu zuten Toki Onan bildu ziren langileek. Hori dela eta, mota horretako egitasmoak bertan behera utzi, eta horretarako erabiltzen den dirua zerbitzu publikoak hobetzeko erabil dezatela eskatu dute.Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere murrizketa hori jasan izan duela azaldu dute. NUPen, hain zuzen ere, hainbat ekimen egin dira azken egunotan.
‎Murrizketak zerbitzuetan. Hezkuntzan edo osasunean gastatzen den diruan 195 eta 550 milioi euroko murrizketak izango dira, hurrenez hurren.. Funtzionarioak.
‎«Hau da, kaleko jendearen patrikak xahutzen jarraituko dute, bankaren eta espekulatzaile handien mesedetan».Azpiegiturei dagokienez, Ramirezek azpimarratu du abiadura handiko trena, Nafarroako ubidea edo beste hainbat proiektu berraztertu beharrean horietan aurrera egiteko konpromisoa duela gobernuak: «Oinarrizko gizarte beharrei aurre egiteko behar den dirua eraikuntzako eta zementugintzako enpresa handien mesedetan jarriko dira».Osasun eta hezkuntza arloan, berriz, «pribatizazioaren aldeko apustua» egiten dela dio Bilduk, eta adierazgarritzat jo du bi kontseilariak. Marta Vega eta Jose Iribas, hurrenez hurren, enpresa mundutik eta unibertsitate pribatuaren eremutik etortzea.
2012
‎Adibidez, duela aste pare bat erakustaldi bat izan nuen, eta 230 eta 263 kiloko harriak eraman nituen, baina 263 kilokoa ezin izan nuen altxa. Kontua da gure kirol honetan ez dagoela inolako diru laguntzarik eta izaten den diru pizarra horrelako erakustaldietan lortzen dela. Hortaz, erakustaldiak egiten jarraitzea komeni!
‎Besteak beste, urtean 120.000 euro baino gehiago kobratzen dutenei PFGZ %60ra igotzea proposatzen dut, 1,5 milioi eurotik gorako ondasunak dituztenek zerga berezi bat ordaintzea, eta enpresa txiki eta ertainei sozietate zerga %18ra jaistea. Eta zerga horretatik ateratzen den dirua ekonomia suspertzeko erabiltzea proposatu dut. Zerga eskumenak Eusko Legebiltzarraren esku egotearen alde zaude...
‎hamazazpi milioi euroak. EAJk, PSE EEk eta PPk adostutako zuzenketa bat dela medio sartu dute sail hori aurrekontuetan, baina Bilduk azpimarratu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari dagokiola erabakitzea zein azpiegituratan inbertitu behar den diru kopuru hori. Hondakinen kudeaketan izandako tirabirez gain, zailtasun handirik gabe onartu dituzte aurrekontuak Gipuzkoan.
2013
‎Ederra litzateke laster lehiaketa ofizialean aurkari berberaren kontra jokatzea. Biltzen den diru guztia emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko lanean ari diren hainbat elkarteri emango zaie. Kirol arloaz haratagokoa da ekintza.
‎Gero, bi taldeen kontzertua izango da. Kafea eta Galletaken 33 saioa izango da, eta lortzen den dirua Nobleren familiari igorriko diote, haren tratamenduak eragindako kosteak ordaintzen laguntzeko. 90eko hamarkada hasieran, Rodan taldeko kantari eta gitarra jotzaile modura nabarmendu zen Jason Noble, eta, geroztik, avant rockaren figura garrantzitsuenetako bat izan zen.
‎Eusko Jaurlaritzak lan osasunarekin duen konpromisoa «txikia» dela uste du Adofo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. «Krisi latz honen erdian lan osasunerako ematen den diru kopurua murriztuta, agerian uzten du jarrera hori». Osalan laneko segurtasun eta osasunerako euskal erakundeari aurrekontua %14, 87 jaitsi dio Jaurlaritzak; azken hiru urteetan jaitsiera hori %40 izan da.
‎Osalan laneko segurtasun eta osasunerako euskal erakundeari aurrekontua %14, 87 jaitsi dio Jaurlaritzak; azken hiru urteetan jaitsiera hori %40 izan da. Murrizketa horien ondorioz, lan osasunerako erabiltzen den dirua «ezdeusa» dela esan du Leire Txakartegi lan osasuneko arduradunaren esanetan. Hego Euskal Herrian BPGaren %0, 02ra ez da iristen kopuru hori.
‎Zerga erreformatik haratago, lortzea espero dituzten diru baliabideen parte bat nora zuzenduko den ere finkatuta geratu da. Eusko Jaurlaritzaren eskuetan geratuko den diruaren erdia ekonomia eta enplegua suspertzeko egitasmoak finantzatzeko erabiliko du. Hiru urtetan 550 milioi euro gehiago jarriko ditu Urkulluren gobernuak.
2014
‎ez da beharrezkoa elkarte baten %100 izatea hau maneiatzeko. Kutxabanken desinbertsiorako planak milioika euro ekarriko dizkie jabe diren hiru fundazioei, eta orain jokoan dagoena kokalekuak hartzea da eroriko den diru pila horrek, espainiar loterian bezala, «zulotxo batzuk estaltzen lagun diezagun». Europar Batasunaren agindu finantzarioei intsumisioa egitea ez denez aukera bat EAJ, PP eta PSOErentzat, ez da kristalezko bolarik behar kutxen etorkizuna aurreikusteko.
‎Berez, azpiegituraren hiru bideak elkartuko dituen lekua denez, Espainiako Gobernuarena da Bergaran lan hori egiteko eskumena, baina Lakuaren esku uzteko prest azaldu zen ministroa, eta horren gainean mintzatzeko. Esperientziak erakutsi du, ordea, ustez hitzartutako gaietan ere arazo asko daudela; Eusko Jaurlaritzak, esaterako, salatu du azpiegitura egiteko aurreratzen ari den diruaren «kopuru handiak» dituela kobratzeko oraindik. Berez, 2006an gobernuak eta EAJk hitzartutako itunaren arabera, kupoaren bidez jasotzekoak lirateke.
‎Enpresek adierazi zuten autobide horrekin autoz ordu erdi aurreratuko zela Toledorako ibilbidean, baina aurreikuspenak ez dira bete. Ez du izan espero zen zirkulaziorik, eta bidesari bidez biltzen den dirua ez da nahikoa finantza gastuei aurre egiteko. AP 330 milioi euroko zorra du bankuekin, eta enpresak ez ziren gauza interes tasarik ordaintzeko.
‎Eroski aditzean guztiz mingostu da bestea: bota dio ea hobea den dirua EAJri ematea PPri baino, alderdi guztiak igualak direla. Eta hortik aurrera, elkarren kontrako gezi pozoituak telebista espainiartuetako solasaldien tonuan:
‎Dena den, paga ematen hasi aurretik, Amiamak gomendatzen du gurasoek diruaren balioa haurrekin lantzea: «Esaterako, festak ailegatzen direnean, haurrak barraketan ibili nahi badu, estrategia polita da, nire ustez, erabiliko den dirua eskuetan eramatea: haurrak ikus dezala nola ari den gutxitzen diru hori gurasoen eskuetan».
‎Uriartek, ordea, erran du maiatzean aurkeztu zutela Eskolan Ekiten, Hamaika Esku egitasmoarekin batera. Zelaak proiektura bideratuko den diru kopurua ere gaitzetsi du. Erran duenez, ikastetxeetan proba bat egiteko 240.000 euro erabiliko dira, baina ikasleak laguntzen dituen Bidelagun proiektura 830.000 euro bideratzen dira, ikasle gehiago hunkitzen dituelarik.
2015
‎Aurrerantzean herritarrek ordainduko dute, beraz, lehen teknologia enpresek ordaintzen zutena. Nabarmen urrituko du horrek egile eskubideak kudeatzeko elkarteetara helduko den dirua milioi eurotik 5 milioi eurora, eta ozena izan da kexa horregatik ere.Baina behin behineko legearen atalik behin behinekoena da hori. Izan ere, oraindik ere zalantzan da aldaketa horrek Europako Batasunaren erabakien aurka egiten duen.
‎«Antzeko», dio Usoa Agirrek. Izan ere, hipoteka ordaintzeko bideratzen den diru kopuruaren antzekoa ordaindu behar izaten dute askotan gazteek alokairuaren truke. «Askok nahiago izaten dute alde horren aurrean etxea erosi, errentan egon baino».
‎«Gaur egun alde ekonomikoak pisu handia duenez, oso erraza du esatea krisian gaudela eta ez dagoela dirurik zenbait neurri martxan jartzeko. Dirua badago, ordea; kontua da nora bideratzen den diru hori». Aho batez onartzen diren proposamenei dagokienez, gainera, are eta interpretazio ezkorragoa egin du Pinedok:
2018
‎500 kilotik gorako opil bat egin zuten, hain zuzen. 3.000 errazio inguru atera ziren opil erraldoi horretatik, eta zati bakoitzaren truke ordaintzen den dirua Bizkaiko Caritasek haurrentzako dituen programetan erabiliko da. Horrela, Plaza Barrira inguratu diren milaka pertsonek opila dastatu eta beharrik handiena dutenei lagundu diete.Saria izaten da errege opilaren bereizgarrietako bat.
‎Goienerrek etekin txiki bat jasoko du, baina kooperatiben artean adostutakoa da, ez da banketxe batek ematen duen mailegu bat», zehaztu du Otxoa de Eribek. Proiektua gauzatzeko behar den diru kopurua 110.000 euro da.Bi kooperatibek elkarrekin egin duten bide eta interes komunen ondorioz, kolaborazioko hitzarmen ekonomikoa da martxan jarri berri dutena. Iaz Bazkidearen Eguna ospatu zuten Hendaian (Lapurdi), eta bertan bi kooperatibetako 100 bazkide baino gehiago bildu ziren.
2020
‎«Oso gogorra da egindako ahalegin eta lan guztia pikutara joatea». Haien egoera kontuan hartuta, iruditzen zaie, beraz, erabili den diru publikoa ez dela aprobetxatu. «Paperik gabe, ezin duzu ezer lortu», Ayoub 19 urteko jatorri marokoarreko gazteak laburbildu du salaketa egin duten gazteen egoera.
‎«Oso gogorra da egindako ahalegin eta lan guztia pikutara joatea». Haien egoera kontuan hartuta, iruditzen zaie, beraz, erabili den diru publikoa ez dela aprobetxatu. «Paperik gabe ezin duzu ezer lortu», Ayoub 19 urteko gazte marokoarrak laburbildu du salaketa egin duten gazteen egoera.
‎Hiru milioi euroko diru saila bideratu zuten autonomoei laguntzeko, eta espero da diru hori azkar amaitzea. «Orain, beste sail batzuekin batera aztertu behar dugu zeintzuk diren gobernuaren lehentasunak, eta posible ote den diru sail hori handitzea eta pertsona gehiagorengana heltzea. Ikusi behar dugu zenbat eskera iristen diren, eta ondorioak atera behar ditugu», esan du Belandiak.
2021
‎Deskarbonizazio helburu berriekin, zenbat emisio eskubide, eta haiek nola banatu edo saldu eztabaida egongo da. Baita eskematik ateratzen den dirua zertarako erabiliko den ere.
‎Agian, baina ez zuen egin, beste hainbatetan bezala, arriskuak arrisku. Beraz, bere uste neoliberal sakonez gain, argi erakusten du zein erraza den diru publikoa arriskatzea enpresa pribatuei emateko denean. Oraingo honetan, baina, UPNk dena hondatu du, kontraesan argian, bere modus operandi propioaren aurka kereila jarrita, bere Nafarroa foral eta espainiarraren izenean —elite ekonomikoen interesena ere badena—.
‎«Katalunian, 140.000 eurorekin Google pakete osoaren alternatiba bat sortu dute software librea erabilita». Hezkuntzaren digitalizazioan «politika adostu bat izan gabe» inbertitu den dirua alternatiba libre bat egiteko erabil zitekeen, haren ustez. «Ez dakit merkeagoa izango litzatekeen edo ez.
‎Bohumil Hrabal txekiarraren nobelako protagonista gazteak hala dio izenburuan: Ingalaterrako erregea zerbitzatu nuen; hoteletan lanean, azkar asko ikasi du zenbatekoa den diruaren boterea. Aleksandr Solzhenitsinen 1914ko abuztua liburua Errusiako Armada Inperialaren porrotari buruzkoa da, Ekialdeko Prusiako Tannenbergeko guduan.
‎Confebaskek uste du «Europako funtsen urtea» izango dela 2022a. Berriki, Susperraldirako eta Eraldaketa Ekonomikorako Plan Estrategikoak onartu dira, energia berriztagarriei eta automozioari lotutakoak, eta, Confebaskeko ordezkarien esanetan, 2022an eta ondorengo urteetan nabarituko da Europatik iritsiko den dirua.
‎Susana Diaz Oxfameko zerga politiken arduradunaren ustez, akordioak batik bat herrialde aberatsenei egingo die mesede. «Urtean bilduko den diru horren bi herenak G eta Europako Batasunarentzat izango dira, eta herrialde pobreenei %3 baino ez zaie helduko, nahiz eta bertan munduko populazioaren bi heren bizi diren».
‎Hizpide dituzte erretiroak eta langabezia sariak, bizitzeko gutxieneko diru sarrerak, eta azpiegiturak. Zein garrantzitsua den diru publikoa! Telefonoa joka ari da.
‎Datuak mahai gainean jarri zituen ELAko kideak. Haren arabera, EB Europako Batasunean, BGP barne produktu gordinaren portzentajea aintzat hartuta, batez beste osasunean gastatzen den diru publikoa% 7,1 da, eta EAEn, berriz, %4, 8 Hezkuntzan, klubeko estatuek gastatzen duten portzentajea %4, 7 da, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hori baino puntu bat gutxiago gastatzea planteatzen dute, sindikatuak dioenez.
‎Hego Euskal Herriko egoerara begira, alde batetik, kontuan hartu behar da, gehien hazi dena bada ere, gizarte zerbitzuetan gastatzen den dirua oso gutxi dela hezkuntzan, pentsioetan edo osasun zerbitzuetan gastatzen denarekin alderatuz. Eta datozen urteetan gastu hori bikoiztu egingo bada ere, Ongizate Estatuaren parterik txikiena izaten jarraituko du.
‎Txapelketa honi esker, Ordiziak eta inguruko herriek ere zenbait onura izaten dituzte: «Sortzen den diru mugimendua oso garrantzitsua da. Gainera, urte batzuetan zenbait talde lauzpabost egunez etorri izan dira, eta horrek gastu handiagoa dakar.
2022
‎Bai. Euskadira iritsi den dirua administraziora iritsi da, eta dagokiona baino gutxiago, aldagai askoren bidez neurtua. Ekonomia eraldatzeko baino gehiago kohesiorako irizpideekin ari dira.
‎Esan duenez, Espainiako Gobernuak 22.000 milioi euro bideratu ditu gastu militarretara, eta, gainera, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek iragarri du datorren urtean gastu hori 6.500 milioi euro handituko dutela, eta beste 10.000 milioi euro erabiliko dituztela ehiza hegazkinak, misilak, itsaspekoak eta antzekoak erosteko: «Gastu militarretan xahutzen den dirua ez doa zaintzetara, hezkuntzara edo osasungintzara, eta pandemiak erakutsi digu beharrak arlo horietan daudela».
‎Azken soluzioa izan ez arren, Defentsa Ministerioetara diru gutxiago bideratzea ere bada bideetako bat, Mirallesen ustez, eta norabide horretan doa Delas zentroak eta bertze hainbat erakundek apirilaren 13tik maiatzaren 12ra sustatzen ari diren kanpaina: eskatzen ari dira gastu militarrean xahutzen den dirua «bakerako aurrekontuetara» bidera dezatela. «Kanpainak ez du eskatzen egin ez daitekeen ezer:
‎Praktikan, PFEZ edo errenta aitorpenaren bidez, gerretan xahutzen den dirua estatuari emateari uko egitea da, eta diru hori alternatiba eraldatzaileak babestera bideratzea.
‎EH Bilduko Adolfo Araizen arabera, Saizen azalpenak «ez dira nahikoak», ez duelako zehaztu gaur gaurkoz zenbat diru erabili den. Ohartarazi du erabiltzen ez den dirua itzuli egin behar dela, eta nabarmendu du «kudeaketa txar baten ondorioz» aukera bat galtzeko arriskua dagoela.
‎Esplikatzen diet diruaren banaketa horrek lehen sektoreko langileekin parekatzen gaituela, arrantzaleekin, nekazariekin, zeintzuei produktuak miseria bat ordaintzen dizkieten jatorrian, gero super merkatuetako prezio hanpatuak aurkitu arte. Portuan kiloa euro bat ordaindu den arraina salmenta postuetan bederatzi kobratzen bada, nora joan da biderkatu den diru hori. Edo 40 zentimo ordaindu den patata kiloa 4,50 eurotan saltzen denean?
‎Bozketa horrek ez du betorik ezarri, eta azkenean aurrera aterako dira. Erabakiak alderdi politikoek hartzen dituzte, baina, azkenean, aurrekontu horiek posible izateko behar den dirua langileek eta enpresek ordaindutako zergetatik dator. Inflazioak gure bizitzan eragin zuzena duela argi dugu.
‎Proposamen askoz ere zehatzagoak egin ziren joan den astearen hasieran, eta lausotu egin dituzte, akordio bat lortu ahal izateko. Argitzeko dago nork jasoko duen laguntza, nola, zenbatekoa, nondik aterako den dirua.
‎Jarritako helburuak betetzeko behar den diruari dagokionez, itunean adierazi dute 2030 urtea baino lehen urtero 200 milioi euro «mobilizatuko» dituztela, iturri publiko eta pribatuetatik. Horretarako, herrialde garatuek 19 milioi euroko ekarpena egin diete, urtero, 2025erako, garabidean diren herrialdeei, eta ekarpen horrek gutxienez 29 milioi eurokoa izan du 2030etik aurrera.
‎Nik ere bai tarteka. Bazkari batera joaten zara eta sobera gelditzen den diruarekin norbaitek loteria erostea proposatzen du, edo bidaia batean beste guztiek erosten dute, edo lantokikoek zenbaki bat hartzen dute hala nahi duten langileentzat, edo beti joaten zaren tabernakoak eskaintzen dizu, edo bizitza guztiko drogerian zure amamak erosten zuen zenbaki hura daukate oraindik... Ezin diet guztiei ezetz esan, eta tarteka nik ere erosi egiten dut loteria.
2023
‎Horiek dira Kutxabankek hipoteka merkatuaren bilakaerari buruz eginiko ikerketaren ondorioetako batzuk. Beherakada horrek, baina, ez du eraginik izan maileguan eskatzen den diru kopuruan, hura handitu egin baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia