2015
|
|
Baina, esandako seinaleak badaude, ziur samar esan daiteke Jainkoarena dela; hala ere, esaten zaiona zerikusi handikoa denean eta nahiz berberak nahiz hirugarren pertsonen bidez egintzetara eraman beharrekoa, ez dezala ezer egin, ezta ez dakiola burutik pasatu ere egin, aitor entzule jakintsu, zuhur eta Jainkoaren zerbitzariaren iritzia kontuan izan gabe, argi eta garbi Jainkoarena dela baderitzo ere; izan ere, hauxe nahi du Haren Maiestateak, eta ez da hau Hark agintzen duena egin gabe uztea, Berak agindu baitzigun aitor entzulea bere ordezkotzat izan dezagula; beraz, ez da duda egin behar Jaunaren hitzak direla; eta hauek adore ematen laguntzen dute, arazoa neketsua denean, eta gure Jaunak, berak nahi duenean, sartuko dio bihotzean eta sinetsaraziko bere espiritua dela; eta bestela, ez daude gehiagora behartuak. Eta esandakoa ez
|
den
besterik egitea eta honetan nork bere iritziz jokatzea, oso arriskutsutzat dut; eta honela, ene ahizpak, gure Jaunaren izenean ohartarazten dizuet halakorik gerta ez dakizuen.
|
|
Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; izan ere, hitz egiten duen Espirituak berak geldiarazten ditu gainerako pentsamenduak eta esaten denera arretaz egonarazten du; horrela, nolabait iruditzen zait, eta uste dut halaxe dela, errazago litzatekeela oihuka hitz egiten duen pertsona bati ongi entzuten duen beste batek ez ulertzea; izan ere, gerta daiteke esaten dionaz ez konturatzea, eta pentsamendua eta adimena beste gauza batean jarrita izatea; tratatzen ari garen honetan, ordea, ezin da horrelakorik egin: ez dago belarririk estaltzeko, ezta esaten zaion hura ez
|
den
besterik pentsatzeko ahalmenik ere, ezta inola ere; izan ere, eguzkia geldiarazi ahal izan zuenak, uste dut Josueren eskaeraz izan zela, ahalmenak eta barrualde guztia geldiaraz ditzake, gaztelu hura berak ez baina beste Jaun handiago batek gobernatzen duela arimak argi argi ikusteko eran; horrek debozio handia ematen dio eta apaltasunera eramaten.
|
|
Jaso nuen berorren gutuna eta Salinas kalonje jaunarekin hitz egin nuen, berorrek dioen Luis Osorio jaunaren etxeaz. Eta berorrek dio, plazako zarata gunean sartu sartua dagoela eta alde guztietatik goi mailakoak ez diren jendez inguratua; berorrek errentan hartu badu, ez dago zer esanik, besterik ezean, berorrek dioenez, igaroko ginateke hara; baina, oraindik hartu ez badu, gelditu bedi eta ez beza har, harik eta guretzat auzokide egokiagoez inguratua
|
den
besterik dagoen ikusi arte; batez ere La Pueblan Frantzisko Burgosen edo Agustin Torquemadaren edo hauen antzeko etxeen artean balego, gauza handia litzateke.
|
|
Berorren alaba leial leiala da. Uste dut leialagoa
|
den
besterik nekez hauta zitekeela. Jainkoak nahi beza beti horrela joan dadila, besteak ere oso ongi egiten zuela baitzirudien.
|