Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2000
‎Teknologia arloko independentzia da beste helburuetako bat, eta, horregatik, bere fakturazioaren %25 ikerketa eta garapenerako erabiltzen dute, sektorean ohikoa den batez bestekoa nabarmen gaindituz. Hori guztia ITPk modulu mota berezi batzuetan, presio txikiko turbinetan eta toberetan espezializatzeko duen estrategiaren ondorio da, horrela Rolls Royceren Europako erreferentziazko bazkide bihurtzea lortzeko.
2001
‎Gure herri eta hirietan jasaten ditugun zaraten artean jendearentzat bereziki gorrotagarria suertatzen den bat azpimarratu
‎Gorliz Plentziako jarraipen naturala da, herri bakarra bailiran, eta batak bestea jotzen daudenez, ez dakigu non amaitzen den bat eta hasten den bestea (hondartzan berdin gertatzen da). Herri batik bat turistikoa, jende gehien erakartzen duena bertako hondartza luze eta atsegina da, baina herriaren barnean ere badago zer ikusi:
2002
‎F. JUARISTI: Nik joan den batean emakume bat ikusi nuen Kirmen Uriberen «Bitartean heldu eskutik» poesia liburua autobusean irakurtzen. Beste behin, Iruñeko autobus geltokian, hamar liburu kontatu nituen, baina bakar bat zen euskarazkoa.
‎Orokorrean beheranzko joera batez ohartarazten bagaituzte ere, eskaintza oparoa eta oso ona ez den okupazioa mantentzen dira, baina luparekin hau guztia sakonago aztertuz gero, nahiko bitxiak diren zenbait ezaugarri ikus ditzakegu. Batez ere, aretoetan biltzen diren portzentaiak, tokian tokiko biztanle kopuruaren eta ikusleen arteko erlazioa eta ikuskizunen batez besteko prezioa eta ikusle bakoitzean benetan inbertitzen den batez besteko kostua alderatzen baditugu.
2003
‎Iaz, korrika probetan oso aurrean ibiltzen den bat nagusitu zen Euskadiko Kopan: Asier Urdanpilleta, Oñatin bizi den añorgarra, (113 puntu); bigarren izan zen Alberto Zerain gasteiztar alpinista (107 puntu) eta hirugarren, mendiko proba hauetan espezialista eta iazko Kopako txapelduna, Gaizka Itza (95 puntu).
2004
‎DodecaSexual eta, beti ere umore ukitua baztertu gabe, sexu harremanen gaineko hamaika jarrera eta iritzi azaltzen ditu bertan: Paperean irudika daitezkeen hainbat sexu fantasia, larunbat gau batez porruak erre eta porno filmak ikustera elkartzen diren sei nesken arteko sexu grin eta gogoei buruzko elkarrizketa, koitoari uko egitera ausartzen den emakumezko baten aitormenak, sadomasokismoan murgildurik ibili den batek kontatutakoak, porno munduan makilatzaile gisa dabilen mutila, bere bikoteari nola negar egin arazi dakienaren jarrera likitsa eta abar luzea.
‎Horren aurrean P2P programen erabiltzaileak jada prestatuak egon ohi dira eta doakoak diren programak erabiltzen dituzte IP zenbaki horien miaketa oztopatzeko. Programa horien artean oso ezaguna bihurtu den bat, PeerGuardian edo zakur zaintzailea da.
‎Gizonak eta emazteak elgar osatzen dutenaz gain, gizon bat eta emazte bat dira normalki egokienak. Haurraren hartzeko gai den bikoterik ez bada, bakarrik den batek, bi gizon edo emaztez egin bikote batek har dezan, bai. Baina, ahalaz, haurrarentzat hobe, aita deituko duen gizona eta ama deituko duen emaztea, bakotxak daukan nortasunetik aberastu dadin.
‎neuk ondutako testua baliatuko dute, Basque Diaspora. Azokan, Gernikan ingeles irakasle ari den batekin mintzatu naiz, hango Welcome English Center en ari da lanean eta besterik irakurri ordez, euskaldunen emigrazioa ari dira irakurtzen, nire testuaren bidez. Bikain! Izan ere, Gernikan, makina bat dira AEBetan senideak dituztenak.
2005
‎Beraz, Konstituzioa ez bada tratatua da; orain arte izan direnen ondorioa, baina tratatua. Ez gaude berez Konstituzioa den baten aurrean. Bigarren gauza, Espainiako Konstituzioaren aurrean guk jarrera bat izatea gure burua espainoltzat ez dugunok logikoa da eta uste dut inork ez duela bere burua ez europartzat.
‎Arrautza egin dut! alean, mendian gora abiatu orduko sentitzen duen kakagura asetzen ari den batean, hara non ikusten duen arrautzatxo bat berak oroigarri gisa utzitako mokordoaren alboan. Arrautza bat errun du, neskatoa ziur da.
‎Frontlineko kazetariek zuzenean galdetu zioten ea zenbat pagatu behar den: " Indian, esate baterako, istripu batean hil den baten familiari gobernuak 25.000 rupia pagatzen dio; beraz, horixe da giltzurrun baten prezioa". Euro batek joan den astean 52,5 rupia balio zuen.
‎Euskal Herriak berezko nortasunak dauzka eta bere etorkizun politikoa erabaki behar du. Euskal Herrian bizi den batentzat hori litzateke logiko eta normalena. Beste batzuek nortasun partekatua ezagutarazi nahi diote herri honi.
‎Helburu horrekin sortu dira hizkuntza bikoteak. Katalana ikasten ari den bat eta katalanez badakien beste bat elkartzen dituzte. Azken hau non jaio den kontuan hartu gabe.
2006
‎Espainia izena bera, ia, ia, debekatuta dago euskal medioetan erabiltzea. Euskaraz mintzatzen den bati ateratzen bazaio esatea bera espainola dela, martzianoen modura begiratuko diote edo zuzenean etsai bezala. Espainia hitzarekin sinonimo gisa gehien erabiltzen diren hitzak hauek dira:
‎Bere egia ez da aski agerian gelditzen, eta orduan beste ordain bat jasotzen du, esanez, berak asmatu duela hori dena. Funtsean, gogorragoa da bizirik sufritzen ari den bat ikustea hildako bat ikustea baino. Nik liburu bat idatzi ahal izango banu egun batean, «hildakoek ez dute sufritzen» jarriko nioke titulua.
‎Tavexen eta Santista Textilen bat egitetik New Tavex elkarte berria sortuko da. Orain abian den bat egitea amaitutakoan (2007ko urtarrila) konpainia euskal brasildar multinazionalak urtean 150 milioi metro ehun ekoizteko gaitasuna izango du eta bi enpresen artean 2005ean izandako 420 milioi euroko salmentak handituko ditu. Mila milioi eurotara irits daitezkeela aurreikusten dute.
2007
‎Hori dator, hori hor dago, eta nik beldurra diot. Horrelako estatu monolitiko eta kritikari entzungorra den baten botere militarra oso beldurgarria baita. Amerikako Estatu Batuak ere zulo horretara erori dira Bushen presidentzian, arbitrariotasunean amildu dira, batez ere Israelgo Estatuan, eta juduek kontrolatzen duten ekonomiari erantzuteko.
‎Behin arazo bat dagoela ikusi ondoren, elkarri transmititu diote susmo edo errealitate hori gurasoek irakasleei edo alderantziz, eta umea osasun mentalean aditua den batengana bideratu, hark diagnostikoa berretsi eta arazoa tratatzeko modurik hoberena zein den erabaki dezan. Arazoa kezkatzeko modukoa da, nahaste horrek umearen arreta eragotzi, bere portaera zaildu eta arauetara egokitzea aldrebesten duen neurrian.
‎Ebringer doktoreak kontatzen duenez, John Pirt mikrobiologoarekin elkarlanean hasi zenean, immunitateari lotutako eritasunak hobeto ulertzeko eredua behar eta aspalditik oso ongi ezagutzen den bat aukeratu zuen. Sukar erreumatikoa gaur Mendebalde aurreratuan oso gutxi ikusten den gaitz immunitarioa da, antibiotikoen erabileragatik.
‎Nafarroako buletin ofiziala itzultzen egiten duzu lan. EAEko buletina itzultzen ari den batek esana: " Buletina ez litzateke itzuli behar, alfer alferrik egiten dugu lan.
‎Pentsalarien atal honekin amaitzeko askoz gaurkoagoa den batengana hurbilduko gara, Émile Durkheim frantziarrarengana, hain zuzen. Durkheim Soziologiako lehenengo katedraduna izan zen eta oso ezaguna den El suicidio ikerketa egin eta idatzi zuen.
2008
‎Urbizuk lan handia egin du diskoarekin, sormenean nahiz Karlos Osinaga teknikariarekin batera eginiko ekoizpenean, baina edonola ere hasieratik talde izaera azpimarratu du. " Diskoan kantu batzuk nireak dira, baina bada Alex Arregirena den bat, Nerea Urbizuren beste bat...".
‎Ohiturazko makulua edo dena delakoa. Ni, zerak harritzen nau, nola liteke fiskal jaun bat hainbesteko detailez kaka egiten ari den bati beha egotea. Gainera, egilearen ustez, darion hori sortzez garbia baldin bada, ongarri borobila izango da bada?
‎Sorpresarik ere ez da falta. Ustez komunista edo sozialista den batengana joan eta gaztetan fraide edo monagilo izan zela jakin dute. Edo abesbatzan ibilitako batengana joan eta gaztetan txirrindularia izan zela jakin dute eta lasterketak irabazi zituela auskalo non.
‎Bere Testo Yonquin egiten duen gure gizartearen analisi zorrotza goraipatu nahi nuen, nahiz eta erabat bat ez etorri. Gizarte hau eraldatzeko bihurtu nahi gaituen halako terrorista transgeneroen teoria azaldu nahi nuen eta alde geopolitikoa bazter uzten duela (zer inporta zaio Etiopian gosez hiltzen ari den bati generoen eraikuntza) kritikatu. Azken boladan irakurri dudan libururik kitzikagarriena izan dela aitortu nahi nuen baina karaktereek agintzen dute.
2009
‎Hau hausten ez den heinean, badirudi enpresariak aukeratu dezakeela: zer nahiago duzu zure enpresarako, horrelako pertsonaje bat edo bere bizitzaz arduratzen den bat. Ez, ez, niri eman pertsonajeak.
‎Duela pare bat urtera arte, bazirudien Alberto Catalan izanen zela Sanzen oinordekoa: Erriberakoa, alderdia arras ongi ezagutzen duena, leiala, herrietan makina bat jarraitzaile dituena, betidanik alderdian ibilitakoa; baina ez, hiri girotik iritsitakoak kendu dio postua, Nafarroara eta alderdira etorri berria den batek; eta harritzekoa da noraino men egin dioten denek Barcinari, hau da, kanpotik etorri denari, baita herrietako alderdikideek ere;" txapela" sektorekoek, alegia. UPNn bi sektore baitaude:
2011
‎Hain dirudi erraza, hain da zaila, ordea, odolustu den batentzat...
2012
‎Guhaurek sortu irakaskuntza sistemak ere bere zuloak ditu, bere hilotzak, armairu barrenean altxatuak. Nire adinekoek apezak nola, hala gorrotatzen euskara herria, aberria, dena delakoa gure ikasgeletatik atera den batek baino gehiagok. Halako erresuminik gabe ere, bertze batzuek isil isilik egin digute ihes.
‎Aurretik, langile batzuk iritsiak ziren zenbait osagai beren sakeletik pagatzera. Papera etenik gabe ekoizten ari den batentzako bekaturik larriena baita makinari gelditzen uztea. Abuztuaren 1ean Iberdrolak argia eten zien.
2013
‎Gasteizetik hona datorren batek ez du berdin sentituko, noski. Baina Azpeititik edo Azkoititik ateratzen den batek. Ni ez naiz sekta horretakoa, euskaraz eta asko hitz egiten den herri batekoa naiz.
‎Zuzenagoa da datuei honela begiratzea: ez zenbat jaisten den gelatik jolastokira, baizik zein den batez bestekoa gizartean eta zer plus sortzen duen eskolaren eraginak. Euskara lehen hizkuntza ez duen ikasleak nola egunero euskaraz egiten duen ikaskideekin eta irakasleekin".
‎Titulutik bertatik hasita indar itsuei bide ematen die idazle askoz poetago batek, azkenean forma hartu balu legez ahalegin estetiko eta politikoaren nahaste zail horrek. Epika fin bat eta galtzailearen apologia astun ez den bat erabiliz lortzen du hori. Zelanbait, berdetzen eta itzultzen ari dira abandonatu genituen ametsak, antzaldaturik eder:
2015
‎Aldundiak diru-laguntzak emango ditu 2015ean, bai autokonpostagailuak erosteko bai oraindik ez daukatenek bosgarren edukiontzia jartzeko. Izan ere, gutxi gorabehera Bizkaiko herrien erdian besterik ez dago organikoa bereizita jasotzeko edukiontzia, eta horietan biltzen den batez besteko hondakin kopurua oso txikia da, Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak zabaldutako datuei kasu egitera: pertsonako 0,35 kilogramo hilean, gutako bakoitzak eratu ohi dituen 7 kiloetatik oso urrun.
‎Betidanik hor egon den naturaren parte izanik oro, alu depilatuen estetikotasun berezkoa kasu, okurritu ere ez kontraesanak arakatzea: hain justu kapital kultural nahiko sendoaren jabe den batek, horren araberako maila ekonomiko oparoa ere izango duenak seguru asko, zergatik bizi du hain min haustura erromantiko bat?; susmatu ere ez akaso andre gizonen arteko harremanetan desira aldagaia sartzean arrasto bat narrasten direla mendekotasun dinamikak kudeatzearen eta ahalduntzearen kontuak. Baina, batez ere, usaindu ere ez sorginen elkartasuna, ahizpek bat egiten duten akelarre garaikidea, obraren helburua ez baita huts hutsean kuxkuxeatzea eta ez baita gutun bidaltzailea suntsitzea, ezpada taldean elkar hartuta norbera boteretzea.
2017
‎Hala ere, beren ekintzaren ondorioz sortu den bat bateko mugimenduari horrela deitzea onetsi du: " Gauza ederra da, ederra denez, baina nork bere gain hartzea nekeza da.
‎Galdera zaila da ea zergatik ematen den batetik besteranzko urratsa.
2018
‎Norbaitek modu profesionalean egin nahi badu clowna ez nioke esango nire ikastaroetara etortzeko, zeren badaude eszenatokian formatzeko beste formatzaile askoz ere egokiagoak. Baina, ea edonork jolastu dezakeen, probatu dezakeen zer den bat batean sudur gorri bat jartzea eta jendaurrean agertzea beste nonbaitetik, edo beste era batera, bada noski.
‎Formatu eta plataforma berriek leihoak ireki dituztenetik, ordea, telebista eta telesailak kontsumitzeko modua eta arauak aldatu dira. Formatu berriak sartu dira pixkanaka gure etxeetan eta, horien artean, azken hilabeteetan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den bat. Gu geu fikzioaren protagonista zuzen bilakatzen gaituzten" telesail elkarreragileak".
‎Bisitaria, babesgabe, hilketek, bortxaketek, desagerpenek, torturek, mehatxuek eta beldurrak osatzen duten anabasaren erdian erortzen da. Horregatik dio han askotan izan den batek: " Sarri ikusi dut jendea negar malkotan, museotik ateratzean".
2019
‎Deus gabe gelditu gara. Orain aitak 62 urte ditu, kamioiak gidatzea du bizimodu, baina hemen ezin du gidatzeko baimena eskuratu, gaztelania ikasten ari den batentzat azterketa teorikoa gainditzea oso zaila baita. Frantzian baimena homologatuta dago, eta Alemanian arabieraz egiteko aukera badago.
‎Europako aurrekontuen zati dezenteko bat nekazaritzak eramaten du, eta pertsonen %20ak jasotzen du diruaren %80a; emakumeok laguntzen %32a jasotzen dugu, eta gizonek %68a. Pertsonako kobratzen den batez besteko kopurua kontuan izanez gero emakumeek gizonezkoek baino %55 gutxiago kobratzen dute. Eta hau, batez ere, gure nekazaritza ereduagatik ematen da.
2022
‎" Lagunen artean, han eta hemen, Euskal Herria ikusten dugu, baina kanpotik heldu den batendako, nahiz han nahiz hemen, oraino luzerako Frantzia eta Espainia da Euskal Herria"
2023
‎Hain zuzen, azken Izotz Aroan gaur baino 4 gradu apalagoa zen tenperatura globala... nola irudikatu beraz munta honetako aldaketak gure ekonomietan 2008ko krisia baino eragin gutiago lukeela? Steve Keen ekonomialariak erakutsi zuen Nordhausen lanaren oinarrian hipotesi ahul xamar bat dagoela (AEB barruko hirien tenperatura eta BPGaren arteko lotura ekonomialaria ez den bati arraroa iduri arren) eta konklusioen sinesgarritasuna kolokan jartzen duela. Aldiz, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak dio, ekonomian ez baina fisika atmosferikoan oinarrituz, 1,5 eta 2 graduren arteko beroketarekin milioika milioi dolarreko kalteak daudela.
‎Deiak egin eta jasotzeko gailua izatea aholkatzen du gidak, smartphonerik ez ematea nerabeak gutxieneko heldutasuna frogatu arte. Lehenengo gailua, gainera, bigarren eskukoa edo familian erabiltzen ez den bat izan daiteke, Wi-fi konexioa baino ez duena. Oraindik ere, espazio partekatuetan erabiltzea da aproposena, eta pribatuan erabiliz gero, seme alabak aldez aurretik jakinaraztea zertarako erabili nahi duen.
‎Bertsolari, abeslari, politikari eta aktoreei ere ikusi diezu soinean jantzita, prentsaurreko eta aurkezpenetan begiz jo duzu hizlariren baten jantzian. Izan ere, aldarriak arrakasta lortu du Euskal Herrian eta Inor ez da ilegalaren postura hurbiltzen den bati baino gehiagori entzun diogu, jertse jakin bat eskatu eta kolore hori ez baldin badago, beste kolore bat aukeratzea, eta jertserik ez badago, kamiseta. Helburua delako Inor ez da ilegala etxera eramatea, kalean harro janzteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia