Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎Bada, Haren Maiestateak arimari aipaturiko Jainkozko ezkontzaren mesedea egin nahi dionean, lehenik bere egoitzan sartzen du, eta Haren Maiestateak ez du nahi besteetan bezala, hau da, liluramendu hauetan sartzen zuenean bezala, izan dadin; egia esan, nik uste dut une hartan eta esanda geratu den bat egitezko otoitzean biltzen duela berarekin; arimak, ordea, besterik uste du: oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
‎7 Barruko gauza hauek ulertzen hain zailak izanik, nik bezain gutxi dakien batek, zuzen esana den bat edo beste esateko, nahitaez esan behar alferrikako gauza asko baita zentzugabekoak ere. Beharrezkoa da irakur dezanak pazientzia izatea, nik ere ez dakidana idazteko badut-eta; egia da, batzuetan hartzen dudala papera zentzurik gabe, zer esan eta nondik hasi ez dakidala.
‎Hemen guztiak munduko gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu? ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino.
‎2 Oraindik gehiago azaldu nahi dizuet, nire iritziz, zer den bat egitezko otoitz hau. Neure asmamenaren arabera konparazio bat jarriko dut; gero, gehiago esango dugu tximeletatxo honetaz, ez baita pausatzen (bere buruari eta beste arima batzuei on eginez beti fruitu ematen badu ere), ez duelako aurkitzen berarentzat benetako atsedenik.
‎Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio. Guztia aurkitzen du prestatua eta jana; gozatzea baino beste zereginik ez da; irakurtzen jakiteko ikasten eta lanean saiatu ez den baten, eta ezer ikasten jardun ez duenaren antzera da, eta, hala ere, jakintza guztia aurkitzen du bere baitan, nola eta nondik ez dakiela, abezea ikasteko ere ez baitzuen sekula lanik hartu.
‎Horrek on egingo zion, baina kasu honetan on handiagoa egin ziola uste dut ni hain maite izateak; izan ere, niri eder egiteagatik, idolotxoa eman zidan, nik ibai batera botarazi nuena. Hau kenduta, lo sakonetik itzartzen den baten antzera, urte haietan egin zuen guztiaz gogoratzen hasi zen; eta bere buruaz izuturik, bere galbideaz damu izanik, hura gorrotatzen hasi zen.
‎Begira, ene ahizpak, zein ongi ordaindua geratuko den bakardadeko gozotasuna uztea. Nik neuk diotsuet, gozotasuna falta delako, ez zaretela esandako bat egitea lortzeko prestatu gabe geratuko, hau da, nire borondatea Jainkoarenarekin uztartzea den bat egitea. Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat egitea, eta ez bat egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator.
‎Eta nik uste dut hau bat egitea bada, gure borondate eta espiritua Jainkoarenarekin hain bat eginik izatea, ezinezkoa dela grazian ez dagoenarentzat, baietz esan bazidaten ere. Honela, oso zail egiten zait noiz den bat egitea ulertzea, Jainkoaren berariazko graziaz izan ezik, ezin jakin baitezakegu noiz gauden grazian.
‎9 Oi Jesus!, zein nekagarria den bat ez datozen iritzi askorekin lehiatzea! Amaiturik zegoela zirudienean, berriro hasten zen; izan ere, ez zen nahikoa eskatzen zutena haiei ematea, berehala agertzen baitzen beste eragozpen bat.
‎7 Liluramenduaeta gainezkaldia, nire iritziz, gauza bera dira, baina nik gainezkaldia esateko ohitura dut, liluramendua ez esatearren, honek izutu egiten baitu; eta, noski, esanda geratu den bat egite honi ere dei dakioke gainezkaldia. Liluramendutik beste hartara dagoen aldea hau da:
‎4 Poztu nintzen hitz egin zidanean, berorren aitatasunarekin asaskatu ahal izango dudalako eta berorri eskatu agindu dezala irakurtzeko nire gutun hau aurreko ama prioreak inguru honetakoak direnekin batera; bada, berorren aitatasunak jakingo du honezkero, kargutik kendu egin dutela eta han sartu den bat jarri dutela haren lekuan; eta gertatu diren beste jazarpen asko, nik idazten dizkiedan gutunak emanarazteraino, dagoeneko nuntzioaren eskuetan daude. Nork aholku emanik ez dutela izan dira moja gaixoak; hemengo letraduak harri eta zur daude, eskumiku beldurrez egin dizkieten gauzekin.
‎7 Zinez nahiko nuke Frantziskok Pedro Ahumadari gogorki hitz egitea eta esatea zer dela-eta ez den bat etortzen Perálvarezekin ogasuna kudeatzeari dagokionez, batak besteagatik ez baitute ezer egiten; izan ere, Pedro Ahumadak zerbait egiten duela esan arren, ez du ezer egiten. Administrari bat hartu litzateke, Frantzisko Salcedok mojentzat utzi zuenerako eta honetarako; eta horrela, pixka bat lasai egon daiteke.
‎9 Isabel San Paulorena da idazkaria, berorren eta etxe horretako guztien zerbitzaria. Ene ama, orain datorkit gogora hor paperezko koadro handi eta oso onak daudela entzun nuela, Julian Dávilak goraipatzen zituenak; gure amak diost eska diezaiodala berorri San Paulo horietako bat; bidal biezat berorrek polita den bat. Eta barka biezat; baina begiratzean atsegin emango didana izan behar du.
‎4 Berorrek eta nire nebak baino luzeago idazten du Diego Juárezek, Maria anderearen nolakotasunak eta berorren gainerako berriak kontatzerakoan, berorrek oso labur idazten baitu hain urruti bizi den batek egiteko. Jainkoaren erruki handia izan da hain lagun ona eta hain denbora motzean aurkitzea, bihurria izaten goiz hasita sufrimenduak izango baikenituen.
‎5 Izuturik nago zenbat zorigaitz gertatzen den batez ere meza kontu horretan; horregatik, korura joan nintzen arima horientzat Jainkoari erremedioa eskatzera. Ezinezkoa da Haren Maiestateak hainbeste okerri aurrera egiten uztea, haiei antzematen hasi denez gero.
‎San Paulok dio, munduko neke guztiak ez direla guk itxaroten dugun aintzaren duin; nik, berriz, diot ez direla duin ezta haiek ezin dituztela merezi Jainkoak arimari hemen ematen dion ordubeteko gozamen, poz eta atsegina ere. Nire iritziz, hauei ez die hurrik ere ematen munduko gauzen kaskarkeriek, ezta ezin dira merezi ere gure Jaunaren esku erakutsi hain atsegina, hain batua den bat egitea, hain aditzera eta dastatzera emana den maitasuna. Lekutan geratzen dira hango nekeak honekin parekatzeko!
‎Esanahi hori duela dirudi, batez ere, ondoren datozen esaldi hauengatik: . Unerik hoberenean jaikitzen da, eta gotorleku batean sartzen den baten antzera, etsaien beldurrik ez izateko?. Baina jokotik harturiko irudi honetaz baliatzen da, gauza espirituala adierazteko.
‎Maita itzazue halakoak barruak eskatu ahala. Gutxi izango dira, baina perfekziora iritsi den bat edo bat balego, Jaunak ager dadila nahi izaten du. Gero, halakoen beharrik ez dagoela esango dizuete, Jainkoaz nahiko dela.
‎Arima jokotik jaiki egiten dela dirudi, munduko gauzak jokoa direla ikusten baitu. Unerik hoberenean jaikitzen da, eta gotorleku batean sartzen den baten antzera, etsaien beldurrik ez izateko: zentzumenak kanpoko gauza hauetatik baztertzea eta haiek alde batera uztea da; konturatu gabe, begiak ixten zaizkio haiek ez ikusteko, ikusmena arimako gauzetara gehiago pitz dadin.
‎...ain uste dut nik, Jainkoak pertsona bat mundua zer den argi argi ezagutzeraino ekar dezanean, eta zer den mundua, eta beste mundu bat dagoela, eta batetik bestera dagoen aldea, eta bata betikoa dela eta bestea amesturikoa, edota zer den Kreatzailea maitatzea edo kreatura maitatzea (hau esperientziaz ikusita, pentsatzea eta sinestea baino haratago doana), edota ikusi eta probatzeraino zer irabazten den batarekin eta zer galtzen bestearekin, eta zer den Kreatzailea eta zer kreatura, eta otoitzean beragandik ikasteko gogoaz doanari eta Haren Maiestateak nahi duenari irakasten dizkion beste gauza asko ezagutzeraino ekar dezanean, pertsona hauek, horraino iritsi ez garenokin konparatuz, oso bestelako eraz maitatzen dutela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia