2015
|
|
Jauna isileko handi gehiago niri agertuz joan zait. Izan ere, arimak agertzen
|
den
baino gehiago ikusi nahi izateak ez du erremediorik eta ezinezkoa da gainera, eta horrela, ez nuen ikusten Jaunak erakutsi nahi zidana baino gehiago. Hainbeste zen, non gutxiena ere nahiko baitzen txunditurik geratzeko eta arima probetxu handiaz estimatzeko eta bizitzako gauzak estimu txikian izateko.
|
|
...abiatu nintzen, neurekin batera lagun bat soilik neramala, inor konturatu gabe joatearren, etxe sartzea egin arte horrela joateari moja asko eramateari baino hobeki neritzolako; izan ere, Medina del Campon gertatu zitzaidanaz zentzabidea hartuta nengoen, han buruhauste askotan ikusi bainuen neure burua; izan ere, horrela, eragozpenik izanez gero, nekea neuk bakarrik jasango nukeen, ez beharrezkoa
|
den
baino gehiagorekin batera. Domu Santu bezperan iritsi ginen, asko ibili eta aurreko gauean hotz handia jasan ondoren, eta ni oso gaizki nengoela toki batean lo egin ondoren.
|
|
19 Pertsona batzuengan argi eta garbi bekatuak diruditen zenbait gauza ikusten baditut, ezin dut horratik sinetsi haiek Jainkoa iraindu dutenik, eta pixka bat horretan gelditzen banintzen, oso gutxi izan ohi da edo batere ez?, egundo ere ez nuen sinesten, argi ikusi arren; eta Jainkoa zerbitzatzeko nik dudan ardura, guztiek dutela iruditzen zitzaidan. Eta honetan mesede handia egin dit, gauza txarrean ez naizela egundo gelditzen, gero gogora etor dakidanean, eta gogora etortzen bazait, pertsona harengan beti ikusten dut beste bertute bat; beraz, gauza hauek ez naute nahigabetzen normala
|
den
baino gehiago; eta heresiak, askotan nahigabetzen nautenak, eta haietan pentsatzen dudan ia guztian iruditzen zait sufrimendu hau dela soilik sentitzekoa. Eta sentitzen dut batzuek otoitzari ekin eta gero atzera egin dutenean ere; honek nahigabea ematen dit, baina ez handia, horretan ez gelditzen saiatzen naizelako.
|
|
Izan ere, berorrek dakienez, betiere Jainkoaren zerbitzaria izan bazen ere, orain lurreko gauzez tratatzerik nahi ez zuela zegoen; eta Haren Maiestateaz hitz egingo zioten pertsonekin izan ezik, asper asper eginik geratzen zen, nik askotan kontsolatu beharra izateraino, eta horrela, Sernara joan zen bakardade handiagoa izatearren, eta han hil zen, edota hobeki esan bizitzen hasi zen. Izan ere, nik haren arimaren gauza batzuk idazterik banu, ulertuko luke berorrek zein zor handia dion Jainkoari hain aita ona eman diolako eta zein beharturik dagoen haren seme bezala bizitzera; baina gutun batean ez dago esan
|
den
baino gehiago esaterik; dena dela, kontsola bedi berori eta sinets beza dagoen lekutik gehiago lagun diezaiokeela lurrean egonda baino.
|
|
41 Zeure nagusiaren aurrean (harengan Jesu Kristo ikusi behar baituzu), ez hitz egin inoiz behar
|
den
baino gehiago, eta begirune handiz hitz egin.
|
|
3 Izan bitez behartuak ahizpak ama prioreari duten premia agertzera, eta nobiziak beren maistrari agertzera, bai janzteko gauzetan bai jatekoetan eta egunerokoa baino gehiago behar badute, premia oso handia ez bada ere, lehenbizi Gure Jaunaren esku utziz. Izan ere, askotan, gure izaerak behar
|
den
baino gehiago eskatzen du eta batzuetan lagundu egiten du deabruak, penitentziaren eta barauaren beldurra sartzeko.
|