Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Eta nora egingo dut ihes, Irlandara ez bada? Ai!, ondo idazten jakin nahi nuke sentitzen dudan zirrara zelakoa den azaltzeko, baina argazkietan hainbeste bider ikusi dudan lurralde horrekin topo egiteko zorian nagoela pentsatze hutsak zoratu egiten nau. Ez dakit, guztiok izaten ditugu idealizazioak, eta neuk ere Irlanda bat daukat buruan.
2001
‎Hartu entziklopedia bestela. Sitsa zer den azaltzeko bi lerro eta jendeari egiten dion kaltea esateko lau lerro. Beste hiru lerro sitsa hiltzeko modurik ikusgarrienak kontatzeko.
2006
‎–Pixka bat bai,, apur bat –erantzun dio Nereak, eta barre egin dute biek. Zorakeria bat egitera doana nola sentitzen den azaldu nahiko lioke Xabierri, baina nebak presa daukala esan dio eta altxatu egin da mahaitik.
‎Ireki eta eskuz idatzitako orriak aurkitu ditu. Sagar pastela nola egiten den azaltzen du lehenengoan. Amaren idazkera da.
2007
‎Gure Galaxia zer den azaltzen da lehen kapituluak (3 orrialdeetan).
‎Ondoko kapituluetan Hubbleren konstantea nola kalkulatzen den azaltzen da, eta dentsitate kosmologikoa eta materia/ antimateria bikotearen arazoa.
‎Eta hantxe, Chichén Itzáko pilota joko bitxia nola egiten den azaltzen zigularik, bota zigun mayatarren leku sakratu haiek debekatu egin zizkietela espainiarrek 300 urtez.
‎Ez zenuen hitz egokirik aurkitu zuen artekoa zer den azaltzeko. Ez zinen fin ibili eta, ondorioz, esan zizun hobe izango zela burua argitu arte ez bazenion deitzen.
2008
‎izan ere, hedabideetako etengabeko kalaka gogaikarriaren hitz jarioak deus gutxi atzeman ohi ditu euskal nazioaren muin muineko auziak eta gakoak. Guri dagokigunez, beraz, saiatu behintzat saiatu gara zenbait auzi aletzen, eta aletu ahala xehatzen, naziotasunaren muinean jokoan dagoena zer den azaltzeko asmoz; nolanahi ere, gure lorpenen zer nolakoak irakurleak epaitu ditu.
‎Nouakchott zer den azaltzea zaila da. Hiri bat, nola esan, basamortuak irentsitako metropolia; diseinatu zutena baino hamar edo hamabost bider biztanle gehiago daukan hiriburua da Nouakchott.
2010
‎Joakin Gorrotxategik azaldu dio Eliseo Gili ordura arte berak (Eliseok) aurkikuntzen interpretazioaren kontakizun bati eutsi diola, baina piezak aztertu ondoren, hauek beste narrazio bat kontatzen dutela. Eta esan dio bere ustez badela garaia Eliseok zer gertatu den azal dezan.
‎Hasperen egin du gizonak, baina ez da haserretu, ezta nire bisitaren zergati bakarra zein den azaldu diodanean ere. Egunotan torturatzen nauten begitazioen arrazoia zein den esatea asko eskertuko niokeela adierazi diodanean, isilik geratu da, osinaren erdialdera so, eta hortik apur batera mintzatzen hasi zait, lasaitasunez, lehen baino ahoskera pixka bat serioagoaz:
2011
‎Zintzo zintzo etorri ohi direnetako batek dio aspertuta dagoela beti aurpegi berak ikusten, ea gainerako jendea zergatik ez den azaltzen manifestazioetara, zapalkuntza hau ez dagoela gehiago jasaterik. Kale kantoiaren bueltan agertu diren auto arreek eman diote arrapostua azkar asko, bai baitirudi sirenaren txistu ozenak azkura sortzen duela bildutakoen oinetan.
‎Bere izateko arrazoia zein den azaltzea zaila egiten zaio.
‎Nire ama zein maja den azaldu dit telefonoa isilarazten nuen bitartean, beste behin deituko du, beti hiru bider?, eskertu behar nuke bakarrizketa, denbora librea eman dit, kotxearen nire aldean apur batez bakarrik egotekoa; gutxi. Mecanorena beharrean Piperrak en bat jartzea erabaki baitu, garai zaharrak gogoratzeko.
‎Munduko hizkuntzei buruzko txostena deritzan ikerlan mamitsuan datu eta joera biziki adierazgarriak ageri zaizkigu erabilerari buruz. Batetik, transmisio naturalaren jarraitasuna zer nolakoa den azaltzen digu, eta, bestetik, berriz, belaunaldi gazteen hizkuntza erabileraz informatzen gaitu. Laginaren luze zabala kontuan izanda?, mila erantzun baino gehiago jaso ziren??, munduko herri mintzaira menderatuen ikusmira zabala daukagu aurrez aurre:
2012
‎Luze mintzatu nintzen Parlamentu ingelesaren osaketaz, zati batean Lord en Ganbera deritzon korporazio agurgarriaz eratua dagoena, odolik nobleena eta jabegorik antzinakoen eta zabalenak dituztenez, alegia. Berauen prestakuntza, arteetan nahiz armetan, zein arreta handiz egiten den azaldu nion, Erregearen eta erresumaren berezko aholkulari izateko gai izan, legegintzan ere esku har dezaten, Justiziako Epaitegi Gorenaren kide ere izan daitezen, beronen epaitza apelaezina baita, eta beren adore, jokabide eta leialtasunaz erregea eta herria defendatzeko beti prest dauden zaldun bihoztoiak izan daitezen.
‎Orduan, hitzaldi luze bati ekin zion, berriak urteak igaro ondoren jasotzea zein gogaikarria den azalduz; inondik ere, oroitzapen goibelak uxatzeko jokatzen zuen horrela.
2014
‎Nazioa nola gehiagotzen den azaltzeko Maeztuk Renanengana jotzen du berriro. Nazioa, jaio eta, ez dago burutua, eginez eginez joan behar du.
2015
‎Idazle baten koadernotik hartutako hitzok balio dezakete poetika zer den azaltzeko. Albo oharrak zeraman izenburutzat, eta honela zioen:
‎Literatura mota hau zertan den azaltzeko orduan hain dira handiak anabasa, desatostasun eta azpiklasifikazioak, ezen gu ere ez baikara definizo zehatz bat ematera ausartu. Nolanahi ere den, guk fantastikotzat zer ulertzen dugun jakite aldera, idazle hauen (eta beste batzuen) irakurketa gomendatzen dugu:
‎–Bertakoa ez zen, baina bere bizitzaren zatirik luzeena han igaro zuen, bai. Eta bai, berarena izan zen jaialdiaren ideia, esan diot, zinez harrituta, normalean musikologia zer arraio den azaldu behar izaten dudalako eta elkarrizketa seko amaitzen delako puntu horretatik aurrera.
‎–Baina beste edozertarako behar izanez gero... Gainera, giltza eman behar diat, eta nola ailegatzen den azaldu ere bai. Bidea jakin ezean ez duk erraza...?
‎Hitzak gertaeren hasiera dira bai, aipuak dioen bezala, baina ezin dute maitasuna azaldu, maitasunaren izaera mugatu egiten baitute. Hitzez maitasuna zer den azaltzen duenak edo maitasunaz aritzen denak, urtze efektua dakarkio maitasun sentipenari, suak izotzari bezala.
‎Erositako prezioan saltzen datzut zurrumurrua. Baina, ongi pentsatuta, zure De la Sota hori bat batean espedizionetik zergatik desagertu den azaltzen ahal du horrek, ez duzu uste?
‎Aukera horrek ere eragozpen tekniko ugari du: bakoitzaren gauzak jaso, gorde eta gero bueltatzeko arazoak; den denak entregatu dizkieten ziurtatu ezina, ondotik beraiek miaka ibili ezean; haur txikienei baliozkoa zer den azaltzeko zailtasunak; eskuluzeak balio gutxiagoko gauzak osten segitzeko arriskua...
‎Aita zergatik joan den azaldu ote dion galdetu zion Ostaizkak, eta Iratik, oso lasai, ezetz erantzun zion: amari ergelkeriak egiten jarraituz gero belarriak moztuko dizkiola azaldu diola.
‎–Bai, denekin larrutan hasten dela sexua zer den azaltzeko.
‎–Eta paketea guri emango ligukete, seilua nola itsasten den azaltzeko.
‎Eta aurrekoa esanda, kultura diodanean zer sartzen den azaldu litzateke, jakina. Ez da gai erraza, baina, puntu honetan, eta lan honen ikuspuntuarekin koherente izanda?, defendatzen dudan nazionalismo mota honen bigarren osagaiari ipini litzaioke arreta:
‎17). Behin elebitasun indibidual eta sozialaren arteko banaketa eginda eta diglosia zer den azalduta, ondorio batzuk atera zituzten Siadecokoek. Lehenengoa, honako hau (1979:
‎Haatik, Lluis V. Aracil soziolinguista valentziarraren arabera, elebitasun orekatuarena mitoa da, bi hizkuntzen artean hautatu beharra dagoela ezkutatzea helburu duen mitoa, modu horretan bietan indartsuena gailen dadin; elebitasun orekatuaren ustezko planteamendu neutrala, beraz, itxuraz baino ez da neutrala haren iritziz (1986: 41); hasteko, mitoa (Levi Strauss-ek kontzeptu horri zemaion adiera baliatuta) zer den azaltzen du: –Els mites pretenen ser solucions al problema d, unir dues concepcions contraposades i aspiren a resoldre una contradicció (la qual cosa és imposible ja que la contradicció és real)?.
‎egiten den azaltzen duen errezeta bikainarekin. Sukaldean gertatzen diren aldaketak zientifikoki
‎absolutuarekin loturiko azalpenetan tenperatura zer den azaltzeko.
2016
‎Ilargi bete horren azpian, esne kolorekoa, esne kolorekoa ez, oritz kolorekoa baizik, horixkagoa, auskalo oritza zer den non ikasi nuen, beno, banekien, leku batzuetan postre bat egiteko erabiltzen omen zuten oritza, eta hala azaldu zidan lagun batek, oritza zer den azalduz, honen aurretik ideiarik ez nuelako, eta agian hobeto. Oritz koloreko ilargi horren azpian lo egin nuen nonoiz, mendiren bateko tontorreko borda batean; hondartza batean paseatu izan nuen; musukatu egin nintzen parke batean; eta halako batean kotxean nindoala bide bazterrean geratu egin nintzen, ilargia ikustean, negar egiteko, iraganean ilargipean gertatutako momentu onak oroitzeko.
‎Hots, hauxe da Marx-ek. ALIENAZIOA? zer den azaltzeko ematen zuen azalpidea!
‎Xehetasun gehiegiz ari gara kontatzen hoteleko egonaldi hau; orain, telebistako programazioa zein den azal genezake zehatz mehatz: ez litzateke zailegia ere, aski da orduko egunkari batean begiratzea, eta bide batez garaiko soziologia pixka bat egingo genuke:
‎esan dio Alsinak lasai lasai, eta don Martinek barregurari eutsi behar izan dio berriz ere, gaurkoan erretoreari pare bat txiste on kontatu behar dizkiola pentsatuz; eta euskal politikaren nondik norako nagusiak azaltzen hasi zaio don Martin, nola edo hala, guardia zibilaren kuartelera bitarteko bidea egiteko behar den denboraren muga estuarekin. Herri Batasuna zer den azaltzen hasi zaio laburki, baina estatutu hitza aipatu du, eta Alsinak horren berri ez dakienez estatutua zer den adierzi behar izan dio, konstituzioaren erreferentzia eginez; baina konstituzioa ere ez daki Alsinak zer den, eta orduan Espainiako konstituzioa ere esplikatu dio, eta esan dio nola batzuek honi ezetz baina besteari baietz, eta nola beste batzuek bai honi bai hari ezetz, eta zenbaite... dioen kuartel atarira.
‎Eta hegoaldean, arerioak beharrean balizko aliatuak dituenez, bakartuta geratzeko arriskua du. Nafarroaren etsaia abertzaletasuna baino gehiago zentralismoa dela jabetzeak bere bandera zein den azaltzera bultzatu du UPN. Horregatik, bere ahulgune nagusia ondo ezagutzen duenez, oihu egiten jarraitzen du diskurtsoa iraganeko etsai antagonikoaren aurkakoa eginez, horrekin bere proiektua hauspotuko duen esperantzan.
‎Baina liburua egilearekin berarekin, Iratxe Retolazarekin eta Leire Lopez Ziluagarekin biribilketa alegeran aurkeztu ondoren, bururatu zitzaidan, liburu dendan zerbitzatu zizkiguten hornigaien eraginpean, ziurrenik? euskal kritikagintza definitzeko agian zuzenago dela, zer den edo zer izan daitekeen edo zer izan lukeen eztabaidatzea baino, zer EZ den azaltzen saiatzea. Eta Gasteizerako itzulerako autobusean zerrendatxo bat osatu nuen mentalki.
‎irabazi zuten, DNAren konponketa nola ematen den azaltzeko eginiko ikerketengatik.
‎tenperatura zer den azaltzeko.
‎Molekulen artean erreakzio kimikoa noiz gertatzen den azaltzeko, molekulak etengabe mugitzen
den azaltzen da; bertikalean, berriz, zer distantzia dagoen
‎igaro den azaltzen da; bertikalean, berriz, zer distantzia dagoen abiapuntutik.
2017
‎Nikaraguako muga pasa eta denboralditxo baterako egongo lirateke hemen, Fronteak berak bestelako zeregin batzuk eman arte. Zuk horretan lagunduko zenieke, egoera zein den azaldu eta bete beharreko ardurak zeintzuk diren esanez. Violeta txikiarekin batera egoteko egokia iruditu zaigu zuk lan hori betetzea.
‎Gaur egun dagoen zatiketa azaltzeko, batzuek Sykes Picot hitzarmenera jotzen dute abiapuntu bezala. 1916ko itun sekretu horrek Ekialde Hurbilean zer gertatzen ari den azaltzen du neurri handi batean. Mark Sykes britainiar koronela eta François Georges Picot frantses diplomazialaria izan zituen protagonista, eta gerraostean Otomandar Inperioa zelan banatu adostu zuten.
‎Orain arte bezalaxe, kapitulu honetan ere ez dut euskal demokratizazioaren ebaluaketa edo analisi normatibo bat egiteko asmorik. Helburua ez da ondo, gaizki, eskas edo ederki egin den ebaztea, egin dena nola egin den azaltzea baizik. Horretan datza-eta, besteak beste, ikuspegi genealogikoaren eta ikuspegi liberal eta moralaren arteko aldea.
‎–Gure estrategia da bankuaren aurrera joan eta lotsaz gorriaraztea. Familia horren kasuan finantza iruzurra zertan oinarritzen den azaltzen dugu. Finantza erakundeek beldurra digute; izan ere, beraiek dakite ondoen hipoteketan zer gehiegizko klausula dauden?.
‎Joseba Salegi da horietako bat. Berez auziaren bidea zein izaten den azaldu du: –Behin demandaren ohartarazpena jasotakoan, hamar eguneko epean zordunak ez badu aurka egiten, prozedurak aurrera egiten du, eta gero, etxea enkantera ateratzeko epea finkatzen da.
2018
‎Emakumeek gizonen mendeko izan behar dute, naturaz subertsibo zaizkiolako gizonen ordena politikoari. Hala zergatik den azaltzeko, argudio aski landu bat ageri da Rousseauk natur egoerari buruz osatutako historia aieruzkoan eta kontratuaz sortu zuen istorioan, baita Freudek gai horren inguruan egindako ekarpenetan ere. Rousseauren argudioak, Lockerenak bezalaxe, ideia hau du oinarri:
2019
‎–Bere semea benetan nolakoa den azaltzeagatik.
‎Baina bizitzea munduarekin harremanetan egotea da; munduaren bitartez hautuak eginez definitzen du subjektuak bere burua; munduari begiratu diogu kezkatzen gaituzten galderen erantzuna aurkitzeko. Psikoanalisiak huts egiten du emakumea Bestea zergatik den azaltzeko orduan bereziki. Izan ere, Freudek berak onartzen du aitaren subiranotasunak esplikatzen duela zakilaren prestigioa, eta aitortzen du ez dakiela nondik datorren nagusitasun maskulinoa.
2020
‎Sartzerakoan tripulazioko kideek egiten dizuten agur elebiduna, business klasea ezkutatzen duen gortina tolesduna, aire linearen ongietorri musika, pasilloko eserlekuari dagokion hizkia D edo F den azaltzeko hieroglifoa, korridorean eratzen diren buxadurak, motorraren etengabeko zarata, norbere errenkako aulkiak bete bitarteko trantsizio denbora, gerrikoa ixtearen hotsa, sartu orduko hegazkineko langileari deitu dion gizona, uhal garraiatzailean gora doazen fakturatutako maletak, atzean dudanak mahaitxo tolesgarria zabaltzeko piezarekin jolastean eragiten duen eserlekuaren mugimendua, botak... Abioira sartu eta aireratu aurretiko klima berezi honek telefilm batean bezala sentiarazten nau.
‎Tamainaren ideia bat egiteko, kriosfera gaietan gigatona bat zer den azaldu du Izagirrek: hots, mila milioi ur tona edo kilometro kubo bat ur, hau da, 400.000 igerileku olinpikotan kabitzen den ur kantitatea.
‎Gero, logikoa denez, autonomiaren defentsa egiten dute, beren ideologia zertan den azaltzen eta ETA m rengandik bereizten dituen ezaugarriak azpimarratzen dituzte, miliekin konfunditzen dituztenekin aspertuta daudela ere esanez:
‎12:33an Enekok amaitzen du bere azalpena, neurritsua eta ongi antolatua. Hazanek bilera nola garatuko den azaltzen du: funtsean, taldeko kideek galderak egingo dituzte, txandaka, eta gero, gure ordezkaritza txiki baina kementsuak denei erantzun, hurrenez hurren.
2022
‎Historia horren xehetasunak Zeelanda Berriari dagozkio, baina ikuspegi horrek inplikazio zabalagoak ditu. Phillipsek maskulinitate eredugarri bat forma kultural gisa nola ekoizten den azaltzen du. (Hein batean:
‎Non ote dago erdigunea?". Erdigunean jarri behar dugu, baina bada ordua erdigunean jartzea zer den azaltzeko, ez naiz umeen zaintzaz bakarrik ari. Nire amaren zaintzaren ardura daramat, ia gau eta egun. Ez dago gaixo, baina oso nagusia da eta arreta behar du.
2023
‎guztiz normala da, heltzen zoazen heinean, nerabezaroan aurrera egin ahala, sentimendu berriak ezagutzen eta bizitzen joango zara. Eta oraindik ikasteko asko duzun arren, egindako aurrerapausoak ospatzeko, zure bigarren boterea zertan den azalduko dizut.
‎–Hemengo kazetariekin mintzatzera. Prentsa txosten bat ematen diet, Bichta éder proiektua zer izanen den azaltzeko.
‎–Loreak bezala gustatzen zitzaizkion emakumeak, besotik eramatekoak, mundua nolakoa den azaltzen utziko ziotenak, ulertzen. Zurekin ez zuen hori egiterik...
‎Nire ondoan txiki ez sentitzeko. Azkenean, niri ere, besteei bezala, mundua nolakoa den azaltzeko.
‎Euskal Herriaz aritu dira bazkaritan. Olentxero nor den azaltzen aritu da Iñaki, Ana Mariak Anteron txamarrotia eta Andre Madalen kantatu ditu fonetikoki.
‎Beste batzuek naturaltasun gehiagorekin bizi dituzte horrelako gauzak, baina niretzat trauma bat izan zen. Hasieran pentsatu genuen guk aurpegia ematea eta dena benetan nola den azaltzea, baina ezer ez egiteko gomendatu zidaten, albisteak denborarekin hil egiten direla eta. Hala egin genuen, baina mingarria izan zen niretzat denbora luzean, eta komunikabideen kontrako jarrera izan nuen, ez nien kasurik egiten, ez nien elkarrizketarik eskaintzen, ze artikulua atera zenean kazetariak bidali zituzten, en plan sensacionalista".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia