Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Lopez Gasenik ere liburu honetako gaiak eta aurreko beste" saio" liburuetakoak jartzen ditu harremanetan; Sarrionandiaren beste konstante batzuk ageri dira han hemenka: literatura unibertsaleko mitoak iraultzeko desioa(" Ekibokazioa", literaturaren iturri garbienetara ere ironiaren herdoila eramateko gogoa(" Hamelingo xirularia"," Belle au bois dormant"); idazteko ekintza borondatezkoak munduan den askatasunik handiena ematen diola probatzeko nahia(" Maitasunari buruz"). Bigarren atal nagusia euskal kausarekiko konpromezuarekin zerikusia duten gaiak leudeke:
‎Askatasunari buruzko irakurketa existentzialak, ordea, norbanakoaren eta gizataldearen arteko ustezko kontraesanak aztertzeko balio duelakoan nago. Baita, eraberean, autodeterminazioan oinarrituko den askatasun politikoa garatzeko ere.Hurrengo lerroak hau guztia argitzeko baliagarri izan daitezen idatzi ditut. HasieranJ.
‎Askatasunari buruzko pentsamendu filosofikoak, ordea, norbanakoaren etagiza taldearen arteko ustezko kontraesanak aztertzeko balio du; eta, era berean, baita autodeterminazioan oinarrituko den askatasun politikoa garatzeko ere. Beraz, ikuspegi horretatik herri askatasuna erdiesteko politikagintzan zer nolako aldaketakgauzatu liratekeen azaltzen saiatu naiz hurrengo lerroetan.
‎Legeek euren eskuetan dagoen oro egiten dute ezkontzetan desbideraketa eta gaitzespenak saihesteko, horiek konponezinak baitaitezke; kontratuegileei den askatasunik zabalena ekartzen diete; kontratuari ere publizitate itzela; gurasoen adostasuna eskatzen dute, adostasun hori hartzen dutelako, gurasoen arretak moldatua eta sentimendurik hunkigarrienek ukitua, beste edozein zuhurtziaren gainetik. Neurri horiek gorabehera, legeek ez badute euren objektua betetzen, ez dira eurak salagarritzat hartu behar, gizateriaren ahulezia berezkoak baino.
2001
‎Eremu teorikoa eta praktikoa batuko lituzkeen printzipio komunaz hitz egiten du, eta printzipio hori askatasuna dela aurkituko du. Beraz, kritikaren sistema osoaren funtsean arrazoimenaren kide den askatasunaren ideia dabil, jatorriz legegilea den ahalmena, orokortzearen legea ezartzean bere burua eratzen duena. Honek esan nahi du Kantena askatasunaren garapenaren filosofia bat dela, eta horrek ez duela etikarentzat soilik balio, baizik eta ezagutzaren arazoarentzat ere bai, ikusiko dugunez.
‎Askatasunak, berriz, gauzen egoera berri bat adierazten du, eta, ondorioz, kate berri bat hasteko ahalmena barnebiltzen du. Beraz, kausen eta efektuen kate horretatik at geratuko litzateke, esperientziaren eremutik at. Askatasun transzendental hau gero etikan agertzen den askatasun praktikoaren oinarria da, eta lehenaren ukapenak bigarrenaren ezintasuna eragingo luke (sentsuetatik aske norbere burua determinatzeko ahalmena; baina hau ez da autua orain). Kausalitateak esperientziaren mailan duen jokabidea Analitikan frogatu denez, Kantek orain erakutsi nahi du askatasuna ez zaiola kontrajartzen izadiari.
2002
‎Zuzenkeria gramatikalaren presioak bestalde, segurtasun faltaren sentsazioa azaldu eta hedatu du eta honek gazte hizkera adierazkorra sortzeko bide posibleak itxi ditu, baita zonalde euskaldunetan ere. Gazte hizkera aberatsa eta freskoa sortzeko behar den askatasun giroa galarazi du hainbatetan hizkuntzaren gehiegizko kontrolak, baita hizkuntza kontrolik gabe gara zitekeen esparruetan ere, gazte belaunaldien euskararen erabileran eraginez, bada, gazteen artean euskararen erabilera indartzea nahi bada, besteak beste, norabide honetan urratsak egin dira.
‎Hori ulertzeko, estatu sozialaren testuinguruan kokatu beharra dago. Pentsamendu nagusiak ezkutatzen duena agerian jarri eta kontzientzia hartzea beharrezkoa da, zoriontasunerako aukera gehiago dagoelako aitzakian estaltzen den askatasunik ezaz eta kultura menperatzaileaz ohartzeko.
2003
‎Interneten fenomenoaren parte banaezina den askatasun anarkikoak ondorio kaltegarriak izan ditzake osasunean. Estatu Batuetan, esaterako, gero eta interes handiagoa dago belar konponbideen inguruan, ehun iparramerikarretik bostek kontsumitzen baitituzte.
‎Batzuetan metafora platonikoak lagungarri dira eta, esan genezake, Kristellerrekin, haietako bakoitzak ideia edo esentzia espezifiko eta bakar bat aurkezten duela gure begien aurrean, kontenplatua eta geure baitan asimilatua izatea merezi duena —eukaristia modu batean—, beste gabe. Hor dago bera, agerpen bat; hor egon dadila, nahi dugu, bakarra, ukiezina, bera den bezalakoxea, hara eta ez beste inora guk pelegrinatzeko behin, edo behin eta berriro, berarengana, doakotasun hutsa den askatasun eta. Utilitate izpiritualena ere bilatzeke, ikustea hemen zaigun oparia baino soil soil; hiri batek, pintura edo paisaia batek ikustea bat batean bihurtzen duen miraria bizitzea alegia. Unibertsoa edo egia eternoa, zatika, mirariz mirari, baitzaigu errebelatzen, Ernazimentuko burgotarrak deskubritu duen bezala.
2004
‎«Gainera horrelaxe bizi dut psikologikoki ere, behin behinekoa bezala. Baina hala ere zein ederra den askatasuna, Iñaki Uriak ez duena!» Txema Auzmendik ere bere samina azaldu du: " Zergatik gaude ni kanpoan eta Iñaki Uria barruan?
‎Beti dira baldintza sozialak. Aipatutako gizabanakoaren hizkuntza askatasuna beti da bizitzen ari den askatasun kultural, sozial eta politikoaren baldintzen zantzua?. 590
‎Agindu kategorikoak askatasunaren ideia bat biltzen du. Ez da askatasun negatibo soila, zerbaitetik aske izatea, baizik eta gizartean garatzen den askatasun positiboa. Askatasuna, beraz, norbanakoaren aukera ahalmen soil gisaulertuta (Robinson baten antzera) hutsa eta antzua da, abstraktua.
‎Baina esadazue, Gernikako Arbola zuhaitza da? Esan genezake Gernikako Arbola herri-minezko basoa dela, esan genezake Gernikako Arbola munduan barreiatua den askatasun hazia dela, esan genezake Gernikako Arbola Condor legioko hegazkinek ezin suntsitu izan zuten irmotasuna dela... Nahi beste luzatzen ahal dugu Gernikako Arbola denaren zerrenda eder zoroa, baina definizio horietan ez zaigu bururatuko Gernikako Arbola zuhaitz bat delakoa.
‎Agintearekiko matxinadan beste hutsegite bat igar dezakegu hor. Izan ere, ezagutzaren arloan aldarrikatzen den askatasunak ez du bere isla izango moral kontuei dagokienean, eta horrek mugatasun handia ezarriko dio bere lanari. Seguruenik arrazoi arrotzek jokatuko dute arlo hori bere hausnarketatik kanpo uztean, eta ez da txikiena izango beldurrarena.
2005
‎Baina kanpainaurre honek zerbait berezi eduki badu, hori Aukera Guztiak eta berari loturik joan den askatasun demokratikoei buruzko eztabaida izan da. Aukera Guztiak dela eta esan eta egin diren gauza batzuk gure inguruko kultura demokratiko murritzaren isla izan dira, eta ez bakarrik Espainiari dagokionez, baizik eta Euskal Herriko indar politikoen aldetik ere.
‎Adierazpen hori, horrela esatearren, hunkigarria iruditu zitzaidan. Kolpe batez, kolpe bat ere izan zelako, abegiaren eskaintza delinkuentzia ekintza bati lotuta zegoen (Jacques Derrida eta Elisabeth Roudinesco, De quoi demain..., Paris, Libraire Artheme Fayard et Editions Galilee, aurretik sumatu ezin den askatasunari buruzko 4 atala).
2006
‎Presidenteak eztabaidak zuzenduko ditu, betiere eztabaida desegokiak eta egia argitzera zuzentzen ez direnak saihestuz, baina defendatzaileei defentsarako beharrezkoa den askatasuna murriztu gabe.
2008
‎Azkenaldian sakabanaketa, tortura eta errepresioa salatzea" delitu" bilakatu nahi dituztela azaldu zuten, baita presoak, iheslariak eta beraien senitartekoak laguntzea eta babestea ere. Horren haritik, hil honetan Espainiako Audientzia Nazionalean egingo den Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako epaiketa" horretara" doala iritzi diote. Bertan 27 euskal herritar daude auzipetuta; horien artean, Xabin Juaristi Torre azkoitiarra aurkitzen da.
2009
‎Errusian ustez izaten ari den askatasunen murrizketari buruz, Obamak esan du gobernu demokratikoen alde dagoela. Hedabide independenteen boterea goraipatu du, AEBetan ustelkeria kasu asko argitara atera dituztelako.
‎Banku zentralen birjabetzaren gutxieneko ezaugarriak bi hauek izan ohi dira: interes tasak ezartzeko orduan, esku hartze politikotik beharrezkoa den askatasuna izatea alde batetik, eta, bestetik, interes tasa horien helburuak finkatzeko, gobernuaren interes edo politikei jarraitu gabe, salneurrien egonkortasuna babesteko beharra helburutzat ezartzea ere.
2010
‎Haiek guretzako nahi duten etorkizunaren zerbitzuan, jakina. Etzazula halako aurpegi goibela jar, lagun maitea esaten didate, zure parte hartzea den askatasun ariketaren bitartez, zure etorkizuna aintzat hartzen saiatzen ari gara! Kontu horretan gauza benetan triste bat baino ez dago:
‎3.Itun honetako estatu alderdiek konpromisoa hartzen dute, ikerketa zientifikorako eta sormen jarduerarako behar den askatasuna errespetatzeko.
‎Darfurko hamar talde armatu biltzen ditu sortu berria den Askatasuna eta Justizia Mugimenduak
‎XIX. mendetik hona egon natzaie begira. Zer arraroa den askatasuna. Madalena Larralde eta Mohand Amezian.
‎Ederra da metafora, itsaso legez irudikatzen den askatasunaren muga zehazten. Argi esan zuen," libertate haren gaiñeco eta nabusi da laincoa", eta aipa daitezke beste gidari eta jabe batzuk ere.
2011
‎Joxe Marirentzat, gauza guztien gainetik Aberria dago. Denon arazoa den askatasun nazionala da berarentzat lehendabiziko ideia, lehen helburu nagusiena. Ideia hauei amorruz loturik jarraitzen dizkio.
‎Gero ideiok lotu eta sailkatu egin nituen multzo txikitan. Puntu guztien artean, Böllen liburuan ageri den askatasun indibidualaren aldarri eta leitmotiva lehenetsi nuen, eta haren inguruko burutazioekin osatu nuen ideia sorta handiena. Segidan, nire orduko errotara ekarri nuen Böll, eta gure herriaren askatasun politikora egin nuen jauzi, auskalo zein bidetatik.
2012
‎Lehendakari izatearen gauzarik onena? Euskadin ireki den askatasun eta normaltasun aro berria. Espero dut etorkizunean elkarbizitzaren aroa ere izatea.
‎Azken lerro hauetan, herri nortasunaren eta askatasunaren aipamenak ditugu. Beraz, kontzeptu liberalaren ikurra den askatasunak ikuspegi kontrairaultzailean ere erabilgarritasuna du. Jakina, bakoitzak eduki desberdinak eransten dizkio.
‎Espetxean egon denak soilik jakin dezake zer den askatasuna.
2013
‎Kantuak eta dantzak leku handia hartzen dute dibertitzeko modu edo eran. Kantu dantzok egunotan erakusten den askatasunaren adierazgarri izaten dira, baina beste esangura batzuk ere badituzte batzuetan. Espiritu txarrak uxatzea da egotzi ohi zaien esanahietako bat.
‎3 Euskal hezkuntza aitzindari da, baina uste dut atzerapausoak egiten, ahultzen ari dela. Autonomia eskasagoa zentroetan, curriculum gero eta ezarriagoa, kultur transmisioa bermatu gabe, euskara ezin nahi den askatasunarekin eman... Ez da aski metodologia libre izatea; ez bada erabakitzerik zer lortu nahi den, ez bada hezkuntza askea gauzatzeko aukerarik, bost axola edozein didaktika erak. Hori dakar lege horrek.
2014
‎Berak lehenago eskuarki egiten zuen arrazaren eta hizkuntzaren berdinketa ere, laxa laxatu egiten du orain1598 Alderantziz, lehen garrantzi handirik ematen ez zitzaion askatasun indibiduala (gogora lehenagoko, eta berriro geroagoko? arraza eta hizkuntz determinismoa), hizkuntzatik eta arrazatik eta edozertatik jarea suposatzen den askatasun indibiduala hain zuzen, oroz gainekotzat ematen da (itxuraz). Alabaina, formulazioetan beti ezmez, badaezpadan, hemen ere ez da hizkuntzaren garrantzia ukatzen, garrantzi lar ematea baizik.
2015
‎Moduak ez daude argi, bai ordea helburua, lanpostu ugari eta sektore anitza ordezkatzen duen industria aktibatu beharra dago, bestela izan pantaila anitzak, second screen aukerak, ikus entzunezko mundua edo esparru digitala, oro har, erreferentziala izan daitekeen eta berezko izaera duen herri baten hegoak ebakita geratuko dira, sormenaren baldintza ezinbestekoa den askatasunaren pertsekuzio amaigabean.
‎–Badakizu zer den askatasuna?
‎gure askatasun mor fologikoa eta ugalgarria munduko ustezko kontrolatzaile «osasuntsu eta moralen» aurrean defendatzea. Historiak argi erakutsi digu zein arriskutsua den askatasun horiek gobernuen esku uztea. XX. mendeko gobernu batzuek programa eugenesikoak garatu dituzte, Platon gogoratuz.
‎Ongi nengoen ni, zure nahia betetzea ala ez nire esku egon balitz! Orain askatasun osoz ematen dizut neure borondatea, baina interesik gabe ez doala jakinik; izan ere, probatua dut, eta horren esperientzia handia, zenbateko irabazia den askatasunez nire borondatea zurean uztea. Oi adiskideok, bai irabazi handia dagoela hemen, edota bai galera handia, Jaunari Pater Nosterrean esaten dioguna, honetan eskaintzen dioguna, ez betetzean!
2016
‎Orain arte gizartea lotan egon da, ematen du eraso matxista gehiago daudela, baina ez da egia. Feminismoari esker ezagutzera eman da zer den askatasuna; hori dela-eta, salaketa gehiago daude. Salatzera ausartu gara, hori argitara ematera, eta horregatik entzuten da gehiago, baina ez gehiago ematen direlako, betidanik eman baitira erasoak.
‎Ikusten zein ona den askatasunez hitz egitea?
2017
‎Basora etorri gara, udazkenaren edertasunaz gozatzera, zugandik haragoko beste mundu batez jabetzera. Joan deneko bi urte hauetan nigandik urrun ibili den askatasuna arnastu dut. Plazer bat izan da.
‎Zertan ari dira?", salatu du sareak ohar baten bitartez. Gasteizko Udalak zonalde horretan polizia zaintza handituko zuela iragarri bazuen ere, halakorik ez dela egin nabarmendu dute. " Maritxuen askatasuna garrantzi gutxiko kontua da gure Udalarentzat, nahiz eta Nazioarteko Egun bakoitzean adierazpen instiuzionalak egin eta egunero gure kaleetan bertan lapurtzen diguten eta erasotua den askatasun sexualaren aldeko ekimenak antolatzen dituzten".
‎Baina, bestalde, Bestea askatasun gisa nire bere baitako izatearen fundatzailea delarik, saia naiteke askatasun hori errekuperatzen eta nireganatzen, askatasun izaera ukatu gabe: izan ere, asimila banezake nire bere baitako izatearen fundatzailea den askatasun hori, neure fundatzailea bera izango nintzateke. Bestearen transzendentzia transzenditu edo bestela transzendentzia hori neureganatu transzendentziazko izaera kendu gabe, horiek dira Besteari buruz hartzen ditudan jatorrizko bi jarrerak.54
‎Lehena da nire posibilitatea nigandik kanpo probabilitate bihurtzen dela. Besteak nire posibilitatea bera ez den askatasun batek hortzikatua bezala atzematen duelarik, bera lekuko gisa eratuz eta bere efektuak kalkulatuz, nire posibilitatea indeterminazio hutsa da posibleen jokoan, eta nik horrelaxe nabari dut. Geroago, hizkuntza bitarte Bestearekin lotuta gaudenean eta pixkana gutaz zer pentsatzen duen asmatzen dugunean, horrek liluratu eta izutu egingo gaitu batera:
‎Juzgu bat izate libre baten ekintza transzendentala da. Hala, ikusia izateak bihurtzen nau defentsarik gabeko izate bat nirea ez den askatasun batentzat. Zentzu horretan kontsidera gaitezke ‘esklabo’, hau da, Besteari agertzen gatzaizkion heinean.
‎Baina esklabotasun hori ez da emaitza bat historikoa eta gaindi daitekeenakontzientziaren bizitza batena bere forma abstraktuan. Ni esklaboa naiz, nire izatean nirea ez den askatasun baten menpekoa naizelako eta berau nire izatearen baldintza bera delako. Kalifikatzera datozkidan balioen objektu naizelarik eta ezin dudalarik kalifikazio horretan eragin, ezta ezagutu ere, horregatik, bada, ni esklabotzan nago.
‎Alabaina, bere begirada begiratzailean, Bestearen presentziak nekez lagun dezake mundua sendotzen; alderantziz, mundukoa izateari uzten dio, niri munduak ihes egitea baitakar. Niri munduak ihes egiteak, ihesa erlatiboa denean eta objektu Besterantz gertatzen denean, objektibotasuna indartzen du; baina niri munduak ez ezik neuk ere ihes egiteak, ihesa absolutua denean eta nirea ez den askatasun baterantz gertatzen denean, nire ezagutzaren disoluzioa ekartzen du: mundua desintegratu egiten da ostera ere harago munduan integratzeko, baina desintegratze hori ez da emana, ezin dut ez ezagutu ezta pentsatu ere egin.
‎situazioa Bestearena da. Eta, horrela, nirea ez den askatasun baten menpe, ez dut irtenbiderik, esklabotzan nago, arriskuan: nireak ez diren posibilitateen tresna naiz.
‎Farc ek kondenatu du atentatu hori. Kolonbiako gobernuarekin negoziatzen hasi berria den Askatasun Nazionalerako armadak ere bai. ELNak askatu ditu ere astea lehenago bahituak zituen bi kazetariak.
2018
‎Horixe da, beste ekimen askoren artean, euskarak behar duena eta egun premian duena, gizarteratze oso baten peskizan. Ofizialtasunaren porasuz eskutik joan zaigu bestelako hori, askatasun zibilarena eta horren ondorioa den askatasun linguistikoa ondo estekaturik joan daitezen.
‎#Evaristo»Ander Agirregabiria Lasagabaster (@aagirregabiria) Eta orain #Evaristo... ez dago adierazpen askatasunik! »ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) Espainia gero eta ez leku jasangaitzagoa da #Evaristo»Oihana Bartra (@OihanaBartra) #Evaristo renak akordarazi dit Salve kaseta eta bere azala, sua hartutako gurutzearekin, arrebaren gelako jogailuan.Eta galtzen galtzen joan den askatasun giro edo nahi hura, ume ginela hezi gintuena; OTANen kontra irteten ginenean amagaz etab.Eta irribarre bat atera zait.Igor Elortza Aranoa (@ielortza) Evaristo atxilotu dute egiaztatzeko 30 urtez kantatu duena egia absolutoa, mingarria, gordina, tematia eta odoltsua dela, ezta? #nazkaMuturrekoa»Lander Garro (@landergarro) #Evaristo identifikatu (nahi izan) dute.Arazo bat dute; nahikoa handia! »#Ez_ gara_ deus #IgoBolumena!Urko Rodriguez (@SnOiD_JaUnA) «Kate eta lapurren morroi bizitzeari buruz kantuz ohartaraztea delitu bada, ez da demokrazia #AdierazpenAskatasunaMarkel Kanto (@markelkanto) Espainiako Estatuarentzako Adierazpen Askatasuna ez da existitzen.Nire elkartasuna atxiki eta salatua izan den #Evaristorekin eta sistemari kritika egiteagatik mehatxupean dauden artistekin.Naiara (@NAIARASAMPEDRO) Gora Evaristo!
‎–Nik, batzuetan, apur bat baino gehiago esango nuke, aitortzen du Alotzek?, baina metro batzuk harago sumatzen den askatasunak dena merezi du.
‎Hau elkarlanaren fruitua da, baina ez da guk Tarteani egindako enkargu bat. Zentzu horretan, askatasun osoa izan dute, sortzeko beti behar beharrezkoa den askatasuna. Guk hizkuntza eta kultura lotu nahi izan ditugu mendeurreneko ospakizunetan, eta Ghero bete betean sartzen da helburu horretan.
‎Orduan itzuli nintzen eskiaz gozatzera. Mendi eskian pistetan aurkitzen ez den askatasuna topatu daiteke, azken finean eski estazioetan ibiltzea nahiko monotonoa baita.
‎" Mendi eskian pistetan aurkitzen ez den askatasuna topatu daiteke, azken finean eski estazioetan ibiltzea nahiko monotonoa baita"
‎Gasteizen fusilatu aurreko egunetan, ziegan idatzi zuen Lauaxetak Agur, Euzkadi eta bertan, Mendigoxaliarena poeman esandakoak berresten ditu, heriotzaren bezperan. Dena eman behar zaio maite den askatasunari, dena herriari, aberria ala hil, patria libre vencer o morir, todo por la patria.
2019
‎Ezkontzak ospea histen dio gizon apartari, eta, batez ere, heroiaren bakartasun ederra hausten du; hark, behar du bere buruarenganako arreta galaraz ez diezaioten?. Esana dut Montherlantek helbururik gabeko askatasun bat aukeratu duela, hau da, nahiago duela autonomia irudipen bat, munduarekin engaiatzen den askatasun egiazkoa baino; disponibilitate hori defendatu nahi du emakumearengandik; gogaikarria da emakumea, zama bat. –Sinbolo latza zen gizon bat tente ezin ibili izatea, maitea zuen emakumeak besotik heltzen ziolako?.
‎Berak ere ez daki zenbat denboran egon den askatasuna, aspaldiko partez, dastatzen eta gozatzen. Azkenean, egunsentiaren lehen argi printzekin batera, itzultzen da elizara susperturik erabat.
‎Askatasun erreala sustrai sozioekonomikoak eraldatzetik lortzen da eta horrek jendartearen konposizioa eta bertan ematen diren harremanak eraldatuko lituzke. Jendartearen oinarri sozioekonomiko berri bat sortzean askatasun formalak eraldatuko lirateke eta sustraietatik bermatzen den askatasun erreal eta material hori babestera bideratu lirateke, kualitatiboki ezberdinak lirateke haien azpian dagoen oinarri berria kualitatiboki ezberdina izango litzatekeelako (zapaltzailea izatetik ez zapaltzailea izatera). Marxen ustez horrelako egoera batean gizakia askeago izango litzateke ekoizpen bitartekoak eta propietatea esku kolektiboetan antolatuta egongo liratekeelako (orekatuagoa eta parekideagoa); gutxiago lan egingo lukeelako (lan egiten duenaren erdia baino gutxiago) eta denbora gehiago edukiko lukeelako giza kulturaren garapenerako eta beste gizakiekin sozializatzeko.
‎Baina, lehen ikusi dugun moduan, Marxen ustez kapitalismoan ematen den askatasun urraketa ikustea zailago bilakatzen da. Bai oinarri sozioekonomikoan ematen diren lan harremanak eta gain-egituran zapalkuntza hori babesteko egiten den lan ideologikoa askoz landuago, eraginkorrago eta lausoagoa da.
‎Marxek garatutako teorian eta bertan atzematen den askatasun ezan eta askatasuna berreskuratzeko deian, lanaren kontzeptuak ezinbesteko lekua dauka. Manuscritos economicos y filosoficos obran (Marx, 1979) ekonomia politikoa mugatua dagoela argi esan zuen:
2020
‎Gerra hotzaren erdian Alderdi Komunistaren aldeko bere konpromisoa oso puntuala izan zela eta abar... Edozein modutan ere, erakutsitako jarrera pertsonal aldakor guztietan, haren izkribuetan etengabe agertzen den askatasuna kontzeptua bera antzematen da.
‎Askapen bidean gabiltzan herriek eta kulturek eskertu behar diogun eragin politiko eta intelektuala Mendebaldeko arrazoia eta errotik aldarrikatzen den askatasunaren arteko lotura dialektikoa da.
‎zein ederra den askatasuna libertari!
2021
‎Eta dantza egiteaz geratu gabe. Nork bere erara, ohikoa ez den askatasunez mugituz besoak, lepoak, oinak, baina baita ukondoak(!), bularrak(!!), aldakak(!!!) ere. Rukulatarrek badutelako, bai, errezeta magiko bat.
‎Espainiako Estatuan, oro har, azken bost urteetan 100.000 inguru izan dira Mozal Legearen ondorioz jarritako zigorrak, eta Zigor Kodea eskuetan, hamalau artistari inposatu dizkiote kartzela zigorrak, Nazio Batuen aholkulari den askatasun artistikoaren defentsarako Freemuse nazioarteko erakundearen arabera. Hasel, Valtonyc eta La Insurgencia taldeko hamabi kideak.
‎Zerbait esan nahi nuke Naturaren alde, erabateko askatasunaren eta basatasunaren alde, soilik zibila den askatasun eta kultura batekin kontrastean; gizakia Naturako bizilagun gisa ikusi, Naturako zati eta esparru gisa, ez horrenbeste gizarteko kide gisa. Muturreko adierazpen bat egin nahi nuke, enfasia zilegi bazait, aski txapeldun baitago zibilizazioaren aldeko:
‎Orain arte trantsizio gobernuko kide izan den Askatasunaren eta Aldaketaren Aldeko Indarrak koalizioak protestarako deia egin die herritarrei. Estatu kolpearen ondoren oposizioa bilakatu den aliantzak eskatu zien militarrei boterea uzteko, eta hauteskundeetara deitzeko:
‎hamabi pausotara ere entzun eta ezagutzen zuten edonoren keinurik arinena; beren bihotz taupadak ere aditzen zituzten. Doinuak aspaldi hartu zien espresioaren lekua; ukituek, keinuena; aitzur, pala eta sardez, baratzean behar den askatasun eta konfiantza osoarekin egiten zuten lan. Usaimen oso zorrotza zuten:
‎Popper-en paradoxa ezagunaren arabera, mugarik gabeko tolerantziak tolerantzia bera desagerraraziko lukeen bezala, uste dut mugarik gabeko askatasunak ere askatasunarekin bukatuko lukeela. Popperek bere buruari intolerantearekin tolerante izan behar ote dugun galdetzen dion modu analogoan, galdetzen dut nik ea aske izan gaitezkeen askatasuna ukatzen diguten horiekin; edo, bestela esanda, aske izatea posible ote den askatasuna erabatekoa den inguru batean. noski, intolerantea toleranteari gailenduko litzaiokeen modu berean gailenduko litzaiokeelako askatasuna ukatzen duena zein beretzat askatasun mugagabea aldarrikatzen duena, batzuen askatasun mugagabeak besteen askatasuna mugatzen bukatu behar duelako.
‎Valentziako atentatuak Bidasoaz bi aldeetara eramana den askatasun borrokaren aurka egiten du. Borroka horretan, gure ideien zilegitasunaz jabearazi behar ditugu jendeak, herri honetako biztanle gehienak geureganatzeko".
2022
‎Mila esker Azenari, baina oraingoz ez dut ezer behar. Ez dakizu denbora luzez esklabo egon ondoren zein ederra den askatasuna! Azenarik besarkada bat eman zion negarrari eutsi ezinik.
‎Badakit zer den esklabo izatea. Nik ere, ez hain egoera larrian, sentitu egin dut zer den askatasunaren falta, santutegi batean gainera. Bihar arte Tello.
‎Artistaren ustezko askatasunaren eta gizartean nagusi den askatasun faltaren arteko talka da zure liburuaren sakonean dagoen gaia.
2023
‎Sudur aurrean ipintzen digute askatasuna: " Begira zein polita den askatasuna!". Desiragarria dela ez da frogatu behar, gizaki orok nahi du libre izan, antza.
‎Aipatu ditudan kontsiderazioek garbi nabarmentzen dute premiarik baldin badagozeinen garrantzitsua den askatasun espiritual eta intelektuala. Zientzia esperimentalaz hitz egin dut, matematikaz ere bai, baina esan dudanak berdin balio du musikarako, arterako eta giza espiritu mugagabearen beste edozein adierazpidetarako.
‎Hala ere, alderdiak fede onarekin hitz egitera soilik behartzen direla (inoiz ez akordio batera heltzera!) nabarmenduz, teknika hauen oinarriaren muga onar dezakegu, gure ordenamendu juridikoan, gatazken ebazpen baketsua zabaltze eta normalizatze aldera, betiere, tramite burokratiko hutsak bihurtzen ez direla zainduz. Gure ustez, egokiena bakarrik epe batean izatea litzateke, beranduago, teknika hauek normalizatzean, haien oinarria den askatasun osoa errespetatuz. Esan bezalaxe, askatasunak teknika hauen alfa eta omega behar du izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia