2000
|
|
Sei urte dira, bertze hautabiderik ezean, desterrurako bidea hartu eta Parisat joan zinela, non lagun zahar batzuen karitatetik bizi izan baitzinen lau urtetan, harik eta Ipar Europako herrialde horretarantz abiatu zinen arte, orduan ere esku hutsik eta burumakur. Ordea, azken gutunean diostazunaren arabera, Leyden go Unibertsitateko irakasle egin berri zaituzte eta altxatu duzu burua, aurkitu duzu arnaslekua, berreskuratu duzu bizigogoa, eta zin
|
degizut
ezen nekez jaso nezakeela hori baino berri arraiagorik eta alegeragorik.
|
|
Nik ez dakit munduan diren eta munduan izan diren kortsarioen artean haren antzekorik izan ote den, baina zin
|
degizut
ezen Alain Coup d’Œil halakoa zela eta bere laguntzaileetarik batekin noiznahi den ibiltzen zela xakean...
|
|
Baina, halakoetan ere, ezinezkoaren aitzinean etsitzerat jo gabe, garbi izan da ene hautua: hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz; pentsa dezakezu, honenbertzez, ezen, hutsune horien betelanetan, gezurretan ibili natzaizula, ahantzi datuak edozein modutan asmatzen, eta maskarak eta mozorroak sortzen, Frai Antonio de Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin
|
degizut
ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut —baita ahalik eta zuzentkien eta onestkien ere—, aromaren berreraikitzeko balio zezaketen neurrian, ahalik eta molderik fidelenean; eta zeren, bertzetik, gaitzagoa baitzitekeen hutsuneak bere horretan uztea, ukitu gabe, hutsunea... Edo ez al da egia, halaber, ezen Historia, eta gure egunorozko historiak, berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin, edo berariaz isilduarekin ere?
|
|
Gure etxerat igorri zenuke zure seme hau denbora baterako, jaun Martin... hartzaren froga gaindituz gero, jakina... zeren eta anitz baitira zure mutil horren dohainak, eta ez du gure etxea baino eskola hoberik edirenen haien lantzeko. Eta, jakina, zu markestzat zaitudan bezala, zin
|
degizut
ezen zure seme horri ere markesaren tratua emanen diodala, zeren markesaren seme denak markesaren tratua merezi baitu, eta zeren nik neure hitza eman baitizut... eta ene hitza halakoa da: erran eta bete —eta, irri bat ezpainetan, erantsi zuen—:
|
|
Ai, jaun André, deus ere ez nekien nik amorioaz, baina zin
|
degizut
ezen istant haietan pentsu haiek guztiak iragan zitzaizkidala burutik...!
|
2008
|
|
Gerardo eta Nataliaren arteko harremanek, ondorioz, ez zuten harean idatzitako letrek baino sendotasun handiagorik, halako moduan, non harrizko erakusgarri bat behar baitzuten, amoranteek bertan graba zitzaketèn hitzak?. Zin
|
degizut
ezen leial izango natzaizula, bai osasunean eta bai gaixotasunean ere, heriotzak bana gaitzan arte??, lehen olatuak eraman ez zitzan; esan nahi baita urrezko eraztun bi behar zituztela, denborak ere nekez ezabatuko zituèn bi izenekin grabatuta:
|
|
Gerardo eta Nataliaren arteko harremanek, ondorioz, ez zuten harean idatzitako letrek baino sendotasun handiagorik, halako moduan, non harrizko erakusgarri bat behar baitzuten, amoranteek bertan graba zitzaketèn hitzak –" Zin
|
degizut
ezen leial izango natzaizula, bai osasunean eta bai gaixotasunean ere, heriotzak bana gaitzan arte..." – lehen olatuak eraman ez zitzan; esan nahi baita urrezko eraztun bi behar zituztela, denborak ere nekez ezabatuko zituèn bi izenekin grabatuta: Gerardo eta Natalia, Natalia eta Gerardo.
|