2007
|
|
k) Lan egiteko adina duten adingabe atzerritarren jarduerak, baldin eta adingabe horiek adingabeak babesteko erakunde eskudunaren turoretzapean badaude. Erakunde horiek proposatutakoaren arabera, jarduera horiek mesedegarri izan dira, adingabeak egoera horretan
|
dauden
bitartean gizarteratzeko.
|
|
Bestalde, EKren 116.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, alarma, salbuespen edo setio egoera adierazteak ez du aldaraziko Konstituzioan eta legeetan aitortu den printzipioa, Gobernuaren eta beraren agenteen erantzukizunari buruzkoa. Izan ere, egoerak indarrean
|
dauden
bitartean emandako egintza eta xedapen guztiak aurkaratzeko modukoak izango dira auzitegietan, eta nola ez, pertsona batzuek haiei egozteko modukoak ez diren egintzengatik zuzenean edo haien ondasunetan kalteak edo galerak jasaten badituzte, kalte ordainak jasotzeko eskubidea dute.
|
|
Publizitate bermeei dagokienez, egoera horien adierazpena berehala argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta nahitaez zabaldu dute aurretik zehaztutako komunikabide publikoek eta pribatuek, eta argitaratu eta berehala indarrean jarriko dira. Era berean, nahitaez zabaldu dira agintari eskudunek horiek indarrean
|
dauden
bitartean emandako xedapenak.
|
|
Konstituzio konbentzioa definitzean, konstituzio organoen arteko esanbidezko edo isilbidezko akordioa dela esan ohi da, organo horien ahalmenak eta harremanak arautu nahi dituena kasu horietan arau idatzirik ez dagoenean, edo idatzizko arauak horiek modu irekian antolatzen dituenean, organoei nolabaiteko zuhurtziarakotasuna utzita. Konstituzio ohituratik bereizten da, konbentzioa betetzeko beharra ohiturari dagokiona baino ahulagoa delako, hau da, ez da ohituran bezain absolutua; organo horiek askatasunez bereganatuko lukete (organoak horiek betetzeko ados
|
dauden
bitartean beteko litzateke), eta, edonola ere, ezin da epaileen aurrean exijitu (ezin da Konstituzio Auzitegira jo horiek betetzea eskatzeko). Teorian konstituzio ohituraren eta, konbentzioaren arteko muga gutxi gorabehera non dagoen esan daitekeen arren, praktikan ez da batere erraza horiek bereiztea.
|
|
Horregatik, EKren 169 artikuluan debekatu egin da eraldaketa gerra dagoenean edo EKren 116 artikuluan ezarritako egoeretatik bat (alarma, salbuespena eta setioa) gertatzen denean egitea. Arrazoi berbera dela bide, konstituziogileak adierazi du ezin dela erreferendumik egin (konstituzioa eraldatzekoa barne hartuta) salbuespen eta setio egoerak indarrean
|
dauden
bitartean edo horiek altxatu eta hurrengo laurogeita hamar egunetan (ELOren 4.1 art.).
|
2012
|
|
Erregistro Nagusiaren ataletako zigor aurrekarien inskripzioak ez dira publikoak izango. Inskripzioak indarrean
|
dauden
bitartean, ziurtagiriak emango dira erregistroaren arau bereziek ezarritako muga eta bermeekin eta legeak ezarritako kasuetan bakarrik. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiek eskatutako ziurtagiriak emango dira, ezereztutako edota ezereztu gabeko inskripzioei buruzkoak badira ere, baina ezereztutako inskripzioa denean inguruabar hori beren beregi agerraraziko da.
|