Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 994

2000
‎Euskal flota berritzeko apustu hau garrantzitsua da oso euskal untzigintzarentzat eta iragan ekitaldian sektore honek izandako gorakada datozen urteetan ere mantentzen lagunduko duena.
‎DONOSTIAKO eskaintza kulturalaren maila igotzeko, Victoria Eugeniak eta San Telmo Museoak berritze lanak jasango dituzte datozen urteetan. Horretarako Donostiako Udalak 1.700 milioi pezeta erabiliko ditu.
‎Onarpen ofizialak eta irakaskuntzak une historikoa izan dezakete datozen urteotan, aspaldiongo eztabaidaren ondoren irtendako adierazpenak gauzatuz gero. Badaude egitasmoak aragoeraren eremua mugatu eta ingurune horretan aragoerak estatusen bat izan dezan.
‎Azterketa honen arabera, Italiarekin batera, Espainiako Estatua da datozen urteotan giza kapital gehien galduko duen herrialdea. 2050ean munduko estaturik zaharrena izango da, eta batez besteko adina 54,3 urtekoa izango da, hau da, munduko batez bestekoa baino 16 urte altuagoa.
‎Gaur egun ez dago dudarik egoera latza dutela, baina zuberotarrek erakutsi nahi dute beren buruaren jabe direla eta erronkari lotzeko prest dira. Beraz emaitzak datozen urteetan preziatzen dira
‎Didaktikaren berritzea oinarrizkotzat jotzen duten bezala, AEKren barne egituraketan aldaketak egitea izango da datozen urteotako jardunaren beste oinarria.
‎Orain, oinarriak finkatuak dira, eta ez luke arazorik izan behar aurrera segitzeko. Erran nezake Iparraldeko bertsolaritzaren geroa naturalki eginez joango dela, datozen urteetan
‎Geo Politikan doktore den Julen Zabalok" Hizkuntza ez da (beti) arima" gaiari helduko dio. " Inmigranteak Euskal Herrian" hitzaldiaren haritik, Miguel Angel Elorzarekin batera ariko den Cesar Martinez hizlariak dioskunez," globalizazioaren testuinguruan, Europak datozen urteetan biziko duen etorkin uholdearen arazoaz mintzatuko gara. Europako Batasunak' Apartheid?
‎Gipuzkoako lau teknologi guneek (Ceit, Ikerlan, Inasmet eta Teknikerrek) aliantza bat eratu dute urte honen hasieran, datozen urteetako industri garapenerako guztiz funtsezkotzat jotzen diren mikroteknologiako jarduerak bultzatzeko. Elkartasun horri esker ikerkuntza arloko lan eta eginkizun banaketa egin ahal izango da, baliabideen erabileran hobekuntza nabarmena lortuz eta teknika horiek enpresa sektorean hedakuntza handiagoa izan dezaten ahalbidetuz.
‎X. Biltzarrerako ponentzian biltzen diren aipamen batzuk ekarri nahi ditugu orri hauetara, datozen urteei begira sindikatu abertzaleak izango dituen erronka nagusiak ezagutzeko. Erronka horiek zein izango diren jakiteko globalizazio neoliberalak ezarritako egoera aztertu dute, langileriaren indarguneak galera bat sumatzen ari direla kontuan izanik.
‎Aurreko gaiak eta beste zenbait Ikus entzunezko sektorerako Politika Komunitarioaren printzipioak eta ildoak aro digitalean81 delako komunikazioan jaso eta ordenatu ziren, baita 2000ko ekainaren 26ko Kontseiluan onartu ere82, martxoan Lisboanizandako Europako Batzordearen aparteko bilkuran. Horrela, bada, honako printzipionagusi hauek izango ditu datozen urteetarako berariazko politiken ardatz gisa:
‎– Hala ere, euskararekiko ikerketa gehienak euskaraz egiten dira azkeneko urteetan, eta horrela egingo dira datozen urteetan, espero daitekeen bezala gertatzen badabehintzat. Alde honetatik, aipagarriak dira euskararekiko eta euskaraz doktoregotesiak egiteko 1992 eta 1993 urteetan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz PolitikarakoIdazkariak sorturiko bekak, horien laguntzaz zenbait tesi interesgarri egin direlakoeta egiten ari direlako; baina, zoritxarrez, bi urtetan zehar bakarrik iraun zueniniziatiba izan zen hori.
‎Nahiz eta aro berri honetan orain arteko izena gorde ahal duen, jantzia aldatuko du irratiak, ikusgarri eta grafikoa bilakatuz, eta musika eta informazioaren alorrera gero eta gehiago mugatuz. Gaur egun Mendebaldeko Europan estatistikek dioskute entzuketa higikorraren indizea ehuneko 20 ingurukoa dela (Martínez Costa, 1997, 84) eta espero izatekoa da datozen urteetan gure kontinente zaharrean kopuru horrek goraka egitea. Eta hori zenbait faktoreren eraginez gertatuko da; besteak beste, telebista digitalak eragina edukiko du populazioaren irrati eta telebista entzuketa indizeetan, autoprogramatzeko aukera, programa aniztasuna, home cinema eta horrelakoak jendearentzat oso erakargarriak bilakatuz.
‎Baliteke, gai konkretu honetan, datozen urteetan liburutegien eginkizuna nodo lana egitea izatea, informazio iturriak eta erreferentzi iturriak kontrolatu, aukeratu eta sailkatzen jardutea.
2001
‎Parlamentaria izatera joango naiz Gasteizera. Aldatzeko unea iritsi da eta legebiltzarreko lana ahal den ondoen egin nahi nuke, datozen urteetan lan asko egongo baita Eusko Legebiltzarrean.
‎irtenbide oso zaileko lekuetan bizi diren umeengana iristea, beharrezko baliabide ekonomikoak lortzea (adituen kalkuluetan 1.103 milioi euro dira, 2005 urtea bitartean 600 milioi umerentzako 6.000 milioi dosi txerto erosteko), eta borroka horretarako konpromiso politikoari sendo eustea. Galtzak bete lan izango ditu, beraz, OMEk datozen urteetan ere
‎Erraniko guzia guti balitz, hainbat tokitan jardun eta gero, eskualdeko hiriburuaren gisa aritzen den herri handienean, Altsasun, behin betiko egoitza laster izanen dutela ziurtatu da, bertan bilduko baitituzte oraino sakabanaturik egon diren zerbitzuak. Hagitz toki erakargarrian eraikuntza burutu dute eta, behekaldeko solairuetan topaleku finkoa erdiesteaz landa, salduko dituzten goiko pisuak datozen urteotako plangintza aitzinerat eraman ahal izaitekotz funtsezkoa izanen zaizkie, telebistari ere inoiz ez baitiote muzin egin, horrelako jauzia emaitekotz kudeatu beharreko diru kopurua eskuratzea nahikoa zaila izan arren.
‎Txosten hau, ordea, erabat estrategikoa da, euskal liburugintzak dituen arazoak eta datozen urteotan jorratu beharreko bideak biltzen baititu bere baitan. Euskarazko argitaratzaileok badakigu funtsezkoa dela bertan bildutakoa, unean uneko laguntza, akordio eta subentzioen gainetik baitago.
‎Ez dirudi euskal indarren ardatza datozen urteetan bestetara makurtuko denik: dakigun eta inork nahi ez dugun aldera, bederen, ez dadila makur!
‎1 Eta Idazleen Elkartearen ikuspegitik hiru gertakari aipatu gura nituzke, datozen urteotan segurutik eragina edukiko dutenak: a) Elkartearen plan estrategikoa. b) Lehendakariordearen izendapena. c) Eusko Jaurlaritzarekin izenpeturiko egiunea.
‎2. Itxuraz, orain arte ez ei du eduki eraginik asko, baina eragina ez dugu orain sumatuko datozen urteotan baizik. Edozelan ere, euskararen normalkuntza aurrera doa eta zaila izanen da prozesu hori kontrako norabidean jartzea.
‎erkidego autonomoa, Nafarroa Garaia eta Iparraldea. d) Euskara industrian eta bizitzan sartzeko ahalegin berezia egin behar dugula: hori da datozen urteotako erronka nagusia.°
2002
‎EAk leku irekia du gure egituran, eta datozen urteetan, ezker abertzaleak (alternatiba politiko eraginkorra izan dadin) ezker muturreko eta indar sozial demokratikoak biltzea lortu behar duela pentsatzen dugu. ABk ez dio aukera horri bere egitura ixten.
‎Armentia ikastolako arduradunek datozen urteetan hiru egitasmo handi bultzatu nahi dituzte. Batetik, ikasturterako 0 eta urtebete arteko haurrak hezten hasteko gunea ireki nahi dute.
‎Txostenean bertan, zera gaineratzen da: " Joera hau datozen urteetan mantenduz gero, Urretxu Zumarragako errealitatea gero eta euskaldunago izateko bidean da. Azpimarratzekoa da, gaur egun herri askotan gazteen erabilera batez bestekoaren azpitik dagoela eta ezagutzan aurrera eginagatik, gazteen artean gaztelaniaz egiteko joera nabarmena dela.
‎Jasotako datuen arabera, hau ez da gertatzen Urretxu Zumarragan. Herriko hizkuntza bilakaerak oraingo norabidean jarrai dezan funtsezkoa izango da datozen urteetan gazteen erabilera ohiturek egungo joerari jarraitzea".
‎b.Ikasketa birtualak: Euskal Herriko unibertsitateak orain hasi dira lehenbiziko ikasketa birtualak eskaintzen; beraz, ez dago arrazoirik euskarazko eskaintza birtualaren garapena atzean geratzeko datozen urteotan. Euskarazkoifakaskuntza arautu ohikoarekin osagarritasuna bilatu behar du ikasketa sistema birtualak, eta baita unibertsitate desberdinen arteko elkarlana ere.
‎Ehunekobestearen arabera, unibertsitateko ikasle potentzialak lortzen ditugu. Enpresen eskakizunei eta Europako tendentziei jarraituz, ikasle gehiagok Lanbide Heziketako ikasketakhautatuko dituzte, eta datozen urteetan tasa hori txikiagoa izango da.
‎Euskal gizartea eta hezkuntza Euskal Herrian eta Europako Batasuneanaztertzean, giltzarri diren aldagaiak aipatu eta datozen urteetarako aurreikustendiren tendentzia edo joera nagusiak aztertuko ditugu, gainetik bada ere.
‎Ez baikaraexistitu ere egiten. Lege hori indarrean jarriko balitz, datozen urteetan izugarrizkoatzerakada gertatzea gerta daiteke.
‎Hemendik aurrera, ordea, hiri handietatik kanpoko etxebizitzak dira, eta beste zerbitzu osagarri batzuk ere erabil daitezke. Herritarren joan etorri horrek garraio publikoen eskaera gehitzea sustatuko du datozen urteetan. Etxe barruan, Espainiako kontsumitzaile berriak arreta handia jartzen du dekorazioan eta altzarien erosketan, eta, gainera, nahiago du kalitatezkoa izan.
‎Espainiako paper industriak 800 milioi euro inbertituko ditu datozen urteetan ingurumena hobetzeko eta bere jardueren nazioartekotzea bultzatzeko. Halaxe iragarri zuen atzo Fernando Arrieta Pasta, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Elkarte Nazionaleko lehendakariak, erakundearen batzar nagusian.
‎I. Sinposioa Valdecilla Ospitaleak antolatu du, eta Obesitatearen Kirurgiako Espainiako Elkarteak babestu du. Esperientzia bereziki positibotzat jo da, eta datozen urteetan jarraipena izango du obesitate morbidoari aurre egiteko teknika kirurgiko horietan gertatzen ari diren aurrerapenak baloratu ahal izateko. Obesitate morbidoa gero eta seguruagoa da, eta osasun arazoak eta konplikazioak ekiditen dira, baita heriotza kasuak ere.
‎José Ángel Berciano neurologoa buru duen eta Vallecillako Unibertsitate Ospitaleko (Santander) liderra den taldeak ikerketa kliniko eta oinarrizko ikerketa eredu bat garatu du, eta emaitza onak lortu ditu. Hala ere, Bercianok ezagutzen du, oraindik sailkatu ezin diren ataxien %60 geratzen da, nahiz eta lan hori datozen urteetan egingo den.
‎Belauneko artrosia artikulazioen endekapenezko patologia da, eta diziplina anitzeko ikuspegia eskatzen du. Gainera, biztanleriaren zahartzearekin lotutako gaixotasuna da, eta, beraz, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan pazienteen kopurua handitu egingo da, adituen arabera. Gaur egun, 60 urtetik gorako espainiarren %30ek eta helduen %10ek nozitzen dute gaixotasun hori.
‎Klima aldaketak eremu mediterraneoa desertifikatu lezake datozen urteetan
‎“Espezie horiek, jarduera aldi luzeagoa dutenez, ur gehiago behar dute, eta, horregatik, landareek baliabide hidriko gehiago erabiltzen dituzte, bai eta karbonoa eta lurzoruko beste elikagai batzuk ere”, esan zuen Sanzek. Tenperaturak gora egingo duela uste denez, prezipitazioak gutxitu egingo dira, eta ekaitzak eta euri jasak bezalako fenomenoak maizago gertatuko dira datozen urteetan, “horrek gune jakin batzuk desertifikatuko ditu, batez ere Mediterraneoa” esan zuen. Gainera, animalia eta landare gehienak tenperaturaren eta prezipitazioen mende daude, eta, aldaketa horien ondorioz, espezie batzuk desagertu eta beste batzuk koloniza daitezke, zientzialariak ikusi zuenez.
‎Irudi guztiak lehorrak ditugunean (gutxienez bi ordu dira egiteko), azken geruza bat emango dugu, kasu honetan berniz zeramiko satinatua, irudiak babestu eta distira berria emango diona. Horrela izango dugu Jaiotza Gabonetan gozatzeko prest, eta datozen urteetan irudiak gehitu ahal izango ditugu jaiotza bihurtu arte.
‎Horixe da izan ere gogoeta hau abiatzeko kezka nagusia, Euskararen Unibertsoa jardunaldietan ere agertu zena: hizkuntz normalizazioaren alde hainbat ekimen, proie ktu eta ildo ditugu martxan, eta hala ere ez dirudi datozen urteotan euskararen erabilpen normalerako bidean aldaketanaba rmenik ikusiko dugunik. Unescoren Hizkuntzen Atlasak (2001) euskara desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen artean sailkatzen du.
‎Hori guztia kontuan hartuta, euskalgintzak bere jarduerari buruz gogoeta egin eta datozen urteotan euskararen normalizazioan jauzi garrantzitsu bat emateko erronka nagusiak zeintzuk diren zehaztea da EuskalgintzarenPlan Estrategikoaren helburua. Zer aldatu behar dugu, zein urrats berri egin behar dugu, normalizazio prozesua errotik bizkortzeko?
‎• Operatiboa izatea eta, ahal dela, datozen urteotan garatzeko neurri zehatzak proposatzea.
‎85 euskararen gizarte erakunde ari dira hausnarketaprozesu honetan modu batean edo bestean parte hartzen, eta 40 aditu baino gehiagoren ekarpenak ere jaso dira. Osopa rtehartze zabalarekin ari dira beraz euskalgintzaren datozen urteotako erronkak izango direnak definitzen.
‎Oraindik goizegi da euskalgintzaren plan estrategikoak datozen urteotan izango dituen ondorioak aurreikusteko. Plan Estrategikoak ez dira arazo guztiei irtenbidea aurkitzeko formula mirarizkoak, baina ongi eginez gero, hurrengo urteetan normalizaziorako lanean baliagarri izango zaizkigun hainbat irizpide eta proiektu zehaztuko ditu.
‎Euskararenerabilera sustatzeko plangintzak dituzte bi unibertsitate horiek, nahiz plangintzen oinarriak oso desberdinak diren. Dena dela, bi unibertsitateetako euskarazko ikasketen eskaintza handituz joango da datozen urteotan. Nire ustez, garrantzi berezia du EHU bezain handia den eta ikasketen halako aniztasuna duen unibertsitate batean euskaraz ikasi ahal izateak.
‎Gainera, herren dago gure zientzi eta teknologi garapenerako sistema, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerketaren hanka garatu gabe baitago. Garapen jasangarrirako eta epe luzerako aurrerakuntzarako, ezinbestekoak dira ikerketa modu horiek; beraz, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerkuntza behar bezala sustatzea da datozen urteotarako erronka nagusia. Azken batean, ikerkuntzaren hiru mota nagusien arteko orekara iritsi litzateke, epe laburrerako teknologi garapenak epe luzerakoa jan ez dezan.
‎Herri erakundeek ezarri behar dituzte gizarte baten zientzia eta teknologiaren garapenerako ildo nagusiak, eta horretarako egiten dira zientzi eta teknologi plangintzak. Plangintza horietan aztertzen da zein den gaurko egoera, zein gizarteak datozen urteetan izango dituen beharrak, eta zein behar horiek asetzeko hartu behar diren neurriak. Hortxe ezarri behar dira estrategiazko lerroak, eta, horretarako, era guztietako eragileak hartu behar dira kontuan.
‎Arlo hau ez dago batere garatuta gaur. Horregatik, datozen urteotan ildo horretatik bideratu litzateke ohiko ikasleen kopuruaren beherapenak askatuko dituen baliabideen alde esanguratsu bat. Izan ere, estrategiazkotzat jo genuke bizitza osorako prestakuntza horretarako eskaintza, honen inguruan sortuko baita unibertsitateen arteko lehia garrantzitsuena.
‎Are gehiago, azkenurteotan izugarri hazi da horrelako titulazioen eskaintza —ikastu rte honetan, 2001, UPV/EHUk horrelako 80 bat titulu eskaini ditu— Egia da, bestetik, eskaintza zabal horretatik asko bertan behera geratu izan direla matrikula ezagatik, baina ez, ostera, euskaraz eskaini izan dena. Itxura denez, joera hori zabalduko da datozen urteetan. Izanere, beste modutan ezin uler baitaiteke etengabeko formazioarenkontzeptua.
‎Euskarazko irakaskuntzak presente egon luke Euskal Herriko unibertsitate guztietan, horrekin bat gatoz. Baina, dirudienez, datozen urteotan kolokan jar daiteke orain artean lortutako apurra. Gorabehera horietan euskaldunok ezin egon gaitezke eroso, aurrerapenak izaten badira ere ez dago ziurtasunik lortutakoa egonkortuko denik.
‎Hori lortzeko, jakina, bide luzea ibili beharra dago. Neure aburuz, hiru bide desberdin jorratu genituzke datozen urteotan. Aurrena, Euskal Herriko unibertsitateetan —publiko zein pribatuetan— euskararen normalkuntza politika garatzea eta sakontzea, xede horrenkariaz jartzen diren baliabideen erabilera optimizatu, ekimenak koordinatu eta unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzea (UPV/EHU eta UPNA/ NUPen arteko hitzarmena, EIRE eta abar).
‎E rrealismoak adierazten dit gustatuko litzaidakeen elka rrizketa ez dela inondik inora emango datozen urteetan. Ez Islamarekin eta ez beste kultura edo zibilizazio esparruekin:
2003
‎Aginte guneetan, aldiz, Nafarroan ez bezala EAEn panorama oso aldatua dago dagoeneko. EAJ EA koalizioak Bizkaia eta Gipuzkoan kasik oposiziorik gabe agindu ahal izango du datozen urteetan, Donostia bezalako salbuespenak salbuespen, eta bere nagusitasuna sendotu hiru lurraldeotan. Sozialistek beren eragina galdu dute, Nerbioi ezkerraldean bertan abertzaleak gailendu baitzaizkie, eta halakorik ez geneukan gure memorian.
‎Baina badira datu kezkagarriagoak ere: gaur egun 1.100 milioi erretzaile daude munduan, eta horietatik erdia inguru zuzenean tabakismoarekin lotutako arrazoiak direla medio hilko dira datozen urteotan.
‎Erabaki egin duk... Zer izan nahi duk datozen urteetan, ehiztari edo nekazari. Plaza-gizon edo pasa gizon?
‎Turismo publizitateak «La Riviera Maya» deitzen dion paraje zoragarri horretako irudi idilikoekin edo mundializazio neoliberalaren kontra hainbat erakunde aurrerazalek antolatuko dituzten agerpenen irudi koloretsuen artean gosalduko dugu egunero. Baina horiez gain, munduko agintariek datozen urteetarako erabaki garrantzizkoak deliberatuko dituzte.
‎Itsas urek Lurreko azaleraren %75 betetzen dutelarik betitik izan dira horrelaxe segituko dute datozen urteetan, seguruenik planetan bizi diren izaki guztien hondakinen jasotzaile naturalak.
‎Euskal Herria, kasurako, klima eskualde desberdinen mugan da kokatua, jakina denez. Modeloak modelo, eta hipotesiak hipotesi (berotegi gasen isuri tasa diferenteak datozen urteetan), prezipitazioak neguan etaudaberrian mantendu eta udazkenean eta udan gutxitu egingo lirateke 2020rabegirako aurreikuspenetan, udan gehiago gutxitu (%10) udazkenean baino (%7). Urtemuga horretan tenperatura, urteko batezbestekoa, gaurkoaren gainetikizango zen 0,8 °C. Buruan izateko datuak dira, baina tentu handiz hartu beharrekoak ere, zalantzazkoak zalantzazko.
‎AspalditikEuskal Herriko klase enpresariaren ikusmira negozioak egiteko kanpora, atzerrirabegira egon da eta horrek Hego Euskal Herrian behintzat kultura industriala eta goi mailako bizimodua ekarri ditu, antza. Energia alorrean datozen urteetan gasnaturalaren inportazioak energia nuklearra edo fuel olioarena ordezkatzera datoz.Beraz, izan zitezkeen berri onak, baina gogo esportatzailea ez da itzali etaNafarroan eta EAEn kontusmitzen dugun elektrizitatearen bikoitza ekoitziko da etahori kanpoan saldu da.
‎Etxean daukagu bada, enpresa energetiko erraldoi bat, orain arte merkatuelektrikoaren sasimonopolioa eduki duena eta liberalizazioaren aroan kanpoko etabertoko bazkideak topatu behar dituela merkatuaren kontrola izaten jarraitzeko.Gasteizko zein Iruñeko gobernuen laguntzarekin, horixe lortu egin du. Gas etaelektrizitatearen hornitzaile nagusia izango da datozen urteetan baina horrekin batera Euskal Herriak energiaren gainprodukzioa eta kontsumoaren gorakada izangoditu eta modu honetan EAE eta Nafarroako planetan markatzen ziren helmugak, aurrezkitze eta eraginkortasunean, berotegi efektuaren inguruan, autohorniketaneta produkzioan, merkatuaren eragileen planengatik gaindituta izango dira etahorrek ondorio ekosozial latzak ekarriko ditu datozen urteetan.... Beraz, gure kasuanmerkataritzaren globalizazioaren eta liberalizazioaren garaian, politika energetikoaren eragile nagusiak ez datoz atzerritik, askok pentsa lezakeen legez, gureetxean ditugu, berton jaio zirelako.
‎Etxean daukagu bada, enpresa energetiko erraldoi bat, orain arte merkatuelektrikoaren sasimonopolioa eduki duena eta liberalizazioaren aroan kanpoko etabertoko bazkideak topatu behar dituela merkatuaren kontrola izaten jarraitzeko.Gasteizko zein Iruñeko gobernuen laguntzarekin, horixe lortu egin du. ...izango da datozen urteetan baina horrekin batera Euskal Herriak energiaren gainprodukzioa eta kontsumoaren gorakada izangoditu eta modu honetan EAE eta Nafarroako planetan markatzen ziren helmugak, aurrezkitze eta eraginkortasunean, berotegi efektuaren inguruan, autohorniketaneta produkzioan, merkatuaren eragileen planengatik gaindituta izango dira etahorrek ondorio ekosozial latzak ekarriko ditu datozen urteetan. Beraz, gure kasuanmerkataritzaren globalizazioaren eta liberalizazioaren garaian, politika energetikoaren eragile nagusiak ez datoz atzerritik, askok pentsa lezakeen legez, gureetxean ditugu, berton jaio zirelako.
‎% 75ek ez du Sarera jotzen oporretarako,% 18k informazioa lortzeko bakarrik, eta% 7k bakarrik erosten du “on line” erreserba. Europako turismoaren garapenak, ordea, datozen urteetan kopuru horiek errotik aldatuko direla aurreikustera bultzatzen du. Orain, bidaiaren antolatzailea haietara egokitzea eskatzen dute kontsumitzaileek.
‎Hala ere, azken hirurteko horretan(), Alemanian eta Finlandian, iritzia egonkor mantentzen den herrialdeetan, eta Italian, Frantzian eta Holandan izan ezik, non gaitzespena areagotzen baita, gainerako hamabostetan aldeko jarreren hazkunde txiki bat ikusten da. EBko analisten arabera, joera aldaketa horrek zerikusia du jendearengana iristen den informazioarekin eta aplikazio bioteknologikoetan erakunde eta instituzio batzuek duten defentsarekin, datozen urteetan sendotzen den ikusi baita. Hala, adibidez, inkestaren arabera, europarren %70ek konfiantza dute medikuen, unibertsitateko zientzialarien, kontsumitzaile elkarteen eta gaixo elkarteen iritzian eta jarreran, eta %55ek konfiantza dute industriarako lan egiten duten zientzialariekin, egunkari eta aldizkarietan, ingurumena babesteko taldeetan, salmenta eta banaketa kateetan eta nekazarietan agertutako informazioekin.
‎Hala ere, ez dago baikortasunerako arrazoirik. Adituen arabera, arazo kardiobaskularrengatik datozen urteetan ospitaleratzeak ugarituko dira. Koipe gehiegi Adierazle guztiek norabide bera adierazten dute.
‎CSICeko zuzendariak adierazi zuen nanoteknologian aurrera egiteko ezinbesteko bidea dela orain arte bereizita lan egin duten zientzia alorren arteko koordinazioa. Arlo horiek hurbiltzean, datozen urteetan medikuntzan, komunikazioetan eta defentsan aplikazio ugari izango dituzten gailuak garatu ahal izan dira.
‎646.542 etxebizitza merkaturatuko dira aurten, 454.330 etxebizitza 2008an; horietatik erdiak etxebizitza nagusiak izango dira, %40 bigarren mailako egoitzak izango dira eta %10 erosi diren higiezinak. Kopuru horiek datozen urteetako merkatu beharrei buruzko zenbatespen “zentral” bati dagozkio, iaz 700.000 etxebizitza berri atera ondoren. APCEko lehendakariak, Guillermo Chicotek, adierazi zuen “irakurketa beherakorra baina lasaigarria” dela, eta kexatu egin zen eraikuntza sektoreko enpresaburuei prezioa garestitzeagatik egiten zaizkien kritikekin, eta ohartarazi zuen prozesu horren egiturazko arazoa lurzoruaren garestitzea eta epe luzeko inbertitzaileak izatea dela, sektorearen ahalmena mugatzen baitute eremu horretan.
‎Ura da datozen urteetan munduak izango duen arazo larrienetako bat. Ez soilik eskuragarritasunagatik, baita, neurri handi batean, kalitateagatik ere, kate trofiko osoan eragin kaltegarria izan dezakeen alderdi bat.
‎Sinplifikatze aldera bi alderdi nagusitan adieraziko ditut faktore azalgarriak. Batetik, abertzaletasun etanazionalismoaren kontrako urte luzeetako eraso ideologiko mediatikoa euskalduntze alfabetatzeraino iritsi da etabadi rudi, tamalez, datozen urteetan areagotuko dela. Bestetik, euskalduntze alfabetatzearen sektorea ez zaie egokitu Euskal Herriko gizartea ren aldaketei, gizarte industrialetik zerbitzu gizartera, zerbitzu gizartetik ezaguera ren giza rtera.
‎Zentzu horretan, erantzun koiunturalek ez dute arrakastarikizango, indarrak erretzeko arriskua dugu ez badiogu erantzunari izaera estrategikoa ematen. Orain arte ez gara gauza izan datozen urteotan nondik jo behar dugun adosteko, egunerokotasuna gainditzeko eta denok batuko gaituen foro bat indartzeko. Bitartean, bakoitza bere aldetik erantzuten saiatu da, egoera gainditzeko norberaren indarrak nahikoa balira bezala edo norberaren arazoak pasabideetan konpondu balira bezala.
‎Generoen arteko banaketan narratiba ageri da nagusi, beti bezala, produkzioaren erdia eta gehiagorekin. Bigarren lekuan datorren olerkiak bai iaz eta bai aurten hobetu egin du bere postua, baina baliteke datozen urteetan atzerakada izatea, hain zuzen ere Susa argitaletxeak XX. mendeko poesia kaieren argitaraketa amaitzen duenean.
2004
‎Urtarrilaren 18an gauzatuko da bere izendapena. Nola ikusi duzu hautaketa eta nola ikusten duzu zure alderdia datozen urteetako politikari begira?
‎Hori da proiektu horren berezitasunik garrantzitsuena. Bertan agertzen dira datozen urteetan euskal gizartea garatzeko behar ditugun eskumenak. Eusko Jaurlaritzaren Estatutuaren proiektu berriak, mendez mende, euskal gizarteak izan duen itun kulturarekin bat egiten du.
‎Murgilduta gauden zurrunbilo teknologikoa gero eta handiagoa izango dela uste dut eta gertaera batzuek gure kontzientzia noizean behin astintzea baino ez dutela lortuko ere bai, beraz ez dut itxaron aldaketarik datozen urteetan.
‎Eta gaitz hau larria izan ez arren, errinitisak erabat aldrebesten du pertsonaren bizimodua »eskolako errendimendua bezala, baita laneko produktibitatea ere». Gaur egun bost pertsonatik batek alergia arazoak ditu »polenaz gain, beste hainbat alergenok eraginak» eta gaitz horiek gora egingo dutela esan daiteke datozen urteotan, poluzioa eta bestelako kutsatzaileak direla medio. Bestalde, gaitz horien kontrako medikazioa ez da batere zehatza, eta horrexegatik alergia arinek jota ibili ohi direnek ez dute, normalean, medikazio edo botika espezifikorik hartzen, nahiago izaten baitute beren sintomak bere kasa desagertzea.
‎Zientzia medikoaren garapena bizi iraupena luzatzen ari da, horrek dituen ondorio guztiekin, tartean muga mugako gaixoen ugaritzea. Traza guztien arabera, muga mugako gaixo horien heriotza onaren auzia izango da datozen urteetako debate etikoen izarra.
‎Esanak esan, Audenek edota pintura maisu zaharrek ez zutela agian arrazoirik pentsatu nuen bat batean; indiferentzia gure bihotzaren muin muinean egon arren »bihotza arkaikoa da», ikasi egiten dela bestearen ezbeharra konprenitzen; halaxe egin duela, ikasi, euskal gizartearen multzo handi batek kolperik kolpe, batean Blancorekin edo Ortegarekin eta bestean Lasarekin eta Zabalarekin. Litekeena dela, bestalde, sentitzeko modu hori gure altxorrik onena izatea datozen urte korapilotsuetan.
‎Gordailu horiek inbertitutako kapitalaren %40, %50 eta %60 arteko galerak eragin zituzten, nahiz eta bankuek eta kutxek produktu “bermatu” gisa saldu zituzten, baina azkenean “tranpa” bat ziren. Azkenik, Pardosek “familien gainzorpetzeari buruzko lege bat” eskatu zuen, familia batek hipoteka bat ordaindu ezin duenean bere etxebizitza bahitu edo enkantean jar ez dezan; izan ere, haren arabera, datozen urteetan arazo larriak egon daitezke interes tasak igo ahala, familiek hipotekak kontratatu baitituzte finantziazio aukeren mugan.
‎Toepfer ek funtsezko urrats gisa kalifikatu du konbentzio hori, minbiziarekin, jaiotze malformazioekin eta sistema immunologikoari eragindako kalteekin (PCBak, esaterako) zerikusia duten kutsatzaileetatik planeta “libratzeko”. Ildo beretik, Toepfer zuzendariak adierazi du datozen urteetan dohaintza emaileen lankidetzari esker 500 milioi dolar inguru bideratuko direla tratatu hau aplikatzeko. Zehazki, hamabi dira debekatzen diren substantziak:
‎Txostenak dioenez, Ekuadorrek eta Kolonbiak “desnutrizio globalaren ehunekoa erdira jaits lezakete”, gauzatzen ari diren politikak eta programak mantentzen badira. Aitzitik, Boliviak aurrerapauso gutxi eman duelako kezka agertu du, “horrek ziurgabetasun pixka bat sortzen du datozen urteetan aurrera egiteko aukerei buruz”. Elikagaien segurtasunik ezaren aurrean ahulenak diren pertsonak, pobreak izateaz gain, ezaugarri indigenak dituzte, eta mendilerro eta goi lautadako landa eremuetan edo hiri inguruetan bizi dira.
‎Gaixotasun kardiobaskularrak dira mendebaldeko lehen heriotza arrazoia. Espezialisten iritziz, biztanleriaren pixkanakako zahartzeak eta egungo bizi erritmoak, gero eta sedentarioagoak, datozen urteetan izugarri handituko dute kaltetuen kopurua. Arazo hori hain da handia, ezen Antikoagulatuen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEASAN), sortu berriak, webgune bat ireki baitu Interneten (www.anticoagulados.info), gaixoari informazioa emateko, eta Antikoagulatuaren Egun Nazionala ospatzen hastea erabaki baitu.
‎Mendigurenek prentsa agerraldia eskaini du gaur goizean Donostian zenbait euskatzailerekin batera. Bertan azpimarratu dute datozen urteetarako ordenamendu juridikoa izan daitekeena bihar erabakiko dela Eusko Legebiltzarreko bozketan, Eusko Jaurlaritzak estatutu berri baterako eginiko proposamenaren bozketan, alegia.
‎Horrela, parte hartuko duten legebiltzarkideei dei egin diete Kontseiluak eta beste hainbat euskaltzalek Donostian egindako agerraldian. " Erantzukizun handia dute eta horregatik deia luzatzen diegu kontuan har dezaten datozen urteetarako euskararen etorkizuna erabakitzen ari direla", adierazi du Mendigurenek.
‎Ramon zallok eta bere taldeak doktrina ezarri du. hiruurteko eztabaida eta gero onartu den Kulturaren Euskal Plana funtsezkoa izango da datozen urteetan, kulturarekin zer egingo den kontuan hartzeko. Ez baita beste plan bat izango.
‎Ondorio horiek osoan hartuta agertzen duten panorama larria bezain kezkagarria da eta zer pentsatua eta zer egina ugari ematen dute, ez euskalgintzarentzat soilik, baita gizarte osoarentzat, eta instituzio, alderdi eta orotariko gizarte eragileentzat ere. Espero izatekoa da, orain arte ez bezala, datozen urteetan gero eta kontzientzia argiagoa izango dela gure artean bidegabekeria horiei erremedioa ezartzen hasteko.
‎Kulturaren Euskal Plana ere oso epela da ETB eta haren diru sarreren %5 inbertitu beharrarekin, araua pixkanaka pixkanaka betez joatea besterik ez baitio agintzen. Horrela, bada, ez dirudi, tamalez, Euskal Herriko zinemagintzaren egoera ekonomikoa asko aldatuko denik datozen urteetan.
‎Aurrera begira dezagun, bada. Gerora, euskarari nolako etorkizuna aurreikusten diozu datozen urteetan?
‎Euskal Herriko erakunde autonomikoak eta udal mailakoak, berriz, ez dira gauza izan telebistagintza lokalaren garrantziaz garaiz ohartu eta haien beharretara egokitutako politikak bideratzeko. Ekonomikoki itota, talde handiekiko babes legalik gabe, tokian tokiko ekimenek, gizarte taldeek zein enpresa txikiek bultzatutakoek arazo larriak dituzte gaur egun garatu eta nabarmentzeko; arazo are larriagoak izango direnak datozen urteetan, Madrilgo Gobernuak ezarritako azken lege aldaketekin. Erakunde autonomikoak ere euren eremu etan ikus entzunezko arloa antolatzeko oraindik ere eskumen gutxiagorekin aurkitzen dira.
‎Zer irizpide erabiltzen dituzue telebista lokalak kable bidez probintzia osora edo bakarrik maila lokalera hedatzerakoan? Zer asmo dituzue datozen urteetarako arlo honetan?
‎4. Zein uste duzu direla lehentasunak araudi aldetik telebista lokalen eremuan? Zer asmo dituzue datozen urteetarako arlo honetan?
2005
‎Iazkoak onenera urreratzen ari diren honetan datozen urtetako ardoak izango direnen muztio arbasoak egiteko gaiak ontzen dira. Sagarrak, udareak, mahatsak... dagoeneko dolareetan ez badira, arbolondoetan azken gozo punttua ontzen dute egunotan.
‎Horrek ekarri du, batetik biztanle kopurua asko gutxitzea; esaterako, EAEn, 16 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren ia herena galdu da azken hamar urteotan. Eta, bestetik, populazioa zahartu egin zaigu, eta hori areagotu egingo da datozen urteotan.
‎Etorkinen kopurua etengabe ari da hazten eta datozen urteetan oraindik handiagoa izango da.
‎Euskoiberismoak aurrera egin behar badu, beste proposamen batzuen gainean eraiki da. Hau da, euskoiberismoa etengabe berrasmatzeko aukera duen teoria bat da, eta iragarpenak zalantzazkoak badira ere, datozen urteotan ere euskoiberismoa defendatzen duen egile berri gehiago agertzea litekeena da.
‎Denboraldi honetako harrapaketen eskasiak eta Txinaren eta Japoniaren eskariak are gehiago igo dezakete prezioa datozen urteetan
‎Horrela, kilo bat angulatatik 3.000 alebin lor daitezke, 2.000 kilo aingira baino gehiago, eta horrek onura ekonomikoa dakar. Angula banatzaileak beldur dira, halaber, Asiako herrialdeak (Txina eta Japonia, batez ere) erosketen merkatuan sartzeak prezioa are gehiago handituko ote duen datozen urteetan. Goranzko kotizazioa Horrek guztiak azaltzen du, harrapaketa txikiak eta Txinako merkatuaren tirada ikusita, angularen kotizazioak gora egiten jarraitzen duela.
‎WWF/ Adenak egindako txosten baten arabera, bero boladak, lehorteak eta euri jasak ugaritu egingo dira datozen urteetan.
‎Arabica barietatea, kafe makinetako kafe makinetarako erabiltzen dena, autobateragarria da eta askoz errazago lantzen da. Hala ere, barietate hori landatzen dutenek, datozen urteetan, uzta bolumena murriztu dute, bateragarritasunari ez ezik, merkatu globaleko prezioen lehiari ere aurre egiteko. AEBko Nekazaritza Sailak (USDA, ingelesezko sigletan) esan du batez beste %6 murriztu dela, eta Brasil bezalako ekoizpen handiko herrialdeetan %14ra irits daitekeela.
‎Ikusi ikusezina”, Ramón Areces Fundazioak antolatua, astronomiari, fisika kuantikoari, optikari, mikroskopiari eta biomedikuntzari buruzko muturreko irudiak lortzeko munduko adituekin. Bolumen handiko sistema hori, Murtziako Unibertsitateko Optika Laborategiak (LOUM) garatua, datozen urteetan konpaktatu egin daiteke ohiko betaurrekoen tamainaraino, eta pazienteei ikusmen kalitate ona bermatzen ez duten esku hartzeak saihestuko litzaizkieke. Haien funtzionamendua “milaka lentilla” konbinatuen antzekoa da, “zuzenketa funtzio guztiak” eginez eta “abiadura bizian, segundo milarenetan” distantzien arabera aldatuz, begiaren behar partikularren arabera, asmatzaileek ziurtatu zuten.
‎David Atkinson Idahoko Unibertsitateko irakasleak eta Bernie Bienstock Boeing enpresako ingeniariak aurkeztu dizkiote Neptunori misio proiektu honen xehetasunak. Azkenean NASAren oniritzia jasotzen badu, behar den denborak eta kostuak datozen urteetako misio nabarmenena bihurtuko lukete. Atkinson eta Bienstocken planak aurreikusten du 36 tonatik gorako pisua duen ontzi handi bat eraikitzea, fisio nuklearreko erreaktore batek propultsatuko lukeena.
‎Erregai fosilek baino errendimendu txikiagoa dute batez beste litro bat gasolina hiru kilo biomasaren baliokidea da, eta baliabide eta sistema konplexuagoak eta garestiagoak behar dira biltegiratzeko eta erabiltzeko. Hala ere, datozen urteetan sistema horiek hobetzea espero da, behar den laguntzarekin. Biomasa banatzeko bideak ez daude erregai fosilak bezain garatuak, baina haien aldekoek ziurtatzen dute oztopo nagusiak ez direla teknologikoak, mentalitatekoak eta antolatzeko gaitasunekoak baizik.
‎Domekako bazkarian elkarte bat, komisio bat, sortu gura dute datozen urtetako ospakizunak antolatzeko. Asmoa da herri bakoitzeko Arantxa bat edo bi sartzea komisio horretan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
etorri urte ere 46 (0,30)
etorri urte erronka 25 (0,16)
etorri urte begira 18 (0,12)
etorri urte euskara 13 (0,09)
etorri urte egin 10 (0,07)
etorri urte jarraipen 8 (0,05)
etorri urte beste 7 (0,05)
etorri urte joera 7 (0,05)
etorri urte lan 7 (0,05)
etorri urte ukan 7 (0,05)
etorri urte egitasmo 6 (0,04)
etorri urte gu 6 (0,04)
etorri urte lehentasun 6 (0,04)
etorri urte bi 5 (0,03)
etorri urte garatu 5 (0,03)
etorri urte gehiago 5 (0,03)
etorri urte gero 5 (0,03)
etorri urte kopuru 5 (0,03)
etorri urte aldaketa 4 (0,03)
etorri urte energia 4 (0,03)
etorri urte enplegu 4 (0,03)
etorri urte hainbat 4 (0,03)
etorri urte hazi 4 (0,03)
etorri urte hazkunde 4 (0,03)
etorri urte helburu 4 (0,03)
etorri urte herri 4 (0,03)
etorri urte arlo 3 (0,02)
etorri urte egoera 3 (0,02)
etorri urte egon 3 (0,02)
etorri urte ekonomia 3 (0,02)
etorri urte erabaki 3 (0,02)
etorri urte errepikatu 3 (0,02)
etorri urte esku 3 (0,02)
etorri urte estrategia 3 (0,02)
etorri urte etxe 3 (0,02)
etorri urte hiru 3 (0,02)
etorri urte ikastetxe 3 (0,02)
etorri urte ikusi 3 (0,02)
etorri urte jarraitu 3 (0,02)
etorri urte joan 3 (0,02)
etorri urte norabide 3 (0,02)
etorri urte oraindik 3 (0,02)
etorri urte ahalegin 2 (0,01)
etorri urte are 2 (0,01)
etorri urte areagotu 2 (0,01)
etorri urte asmo 2 (0,01)
etorri urte atzerritar 2 (0,01)
etorri urte aurre 2 (0,01)
etorri urte aurreikuspen 2 (0,01)
etorri urte begi 2 (0,01)
etorri urte behar 2 (0,01)
etorri urte bera 2 (0,01)
etorri urte berebiziko 2 (0,01)
etorri urte berreskuratu 2 (0,01)
etorri urte bide 2 (0,01)
etorri urte bizi 2 (0,01)
etorri urte diru 2 (0,01)
etorri urte ehuneko 2 (0,01)
etorri urte eman 2 (0,01)
etorri urte enpresa 2 (0,01)
etorri urte erabakigarri 2 (0,01)
etorri urte eragin 2 (0,01)
etorri urte erretiro 2 (0,01)
etorri urte Espainia 2 (0,01)
etorri urte espero 2 (0,01)
etorri urte euskal 2 (0,01)
etorri urte euskalgintza 2 (0,01)
etorri urte eusko 2 (0,01)
etorri urte ez 2 (0,01)
etorri urte ezker 2 (0,01)
etorri urte gehien 2 (0,01)
etorri urte gutxi 2 (0,01)
etorri urte haiek 2 (0,01)
etorri urte heldu 2 (0,01)
etorri urte herritar 2 (0,01)
etorri urte hezkuntza 2 (0,01)
etorri urte horiek 2 (0,01)
etorri urte horrelako 2 (0,01)
etorri urte ikerketa 2 (0,01)
etorri urte ildo 2 (0,01)
etorri urte indar 2 (0,01)
etorri urte jakin 2 (0,01)
etorri urte jardun 2 (0,01)
etorri urte jende 2 (0,01)
etorri urte kostu 2 (0,01)
etorri urte kultura 2 (0,01)
etorri urte laguntza 2 (0,01)
etorri urte merkatu 2 (0,01)
etorri urte Nafarroa 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia