2015
|
|
Amaitu bitez honezkero, Jauna, amaitu bitez nireak eta guztienak. Berpiztu hilik dauden hauek; zure deiadarrak oso indartsuak izan
|
daitezela
, Jauna, haiek bizia eskatu ez arren, Zuk emateraino, berehala irten daitezen beren atseginen zulo sakonetik.
|
|
Eman eskerrak, lurrean horrela ezagutu zuena, bere Seme bakarra, eman zigulako. Babes honen pean hurbil zaitezke eta eskatu, Haren Maiestateak zurekin atsegin hartzen duenez gero, lurreko gauza guztiak ez
|
daitezela
aski izan, zu atseginetik eta zeure Jainkoaren handitasunean poz hartzetik baztertzeko; eta maitatua eta goretsia izatea merezi duenez gero, lagun diezazula bere izena bedeinkatua izan dadin zuk ere partetxo bat izan dezazun, eta zinez esan ahal dezazula: Handiesten du nire arimak Jauna.
|
|
Ahalguztiduna zara; zure egintzak ulermena gainditzen dutenak dira. Egizu, Jauna, ez
|
daitezela
aldendu zure hitzak nire pentsamendutik.
|
|
Balio bezate nire desirek, ene Jainko, zure jainkozko begien aurrean, eta ez begiratu nire merezimendu urriei. Guztiok merezi dezagula, Jauna, Zu maite izatea; bizi behar denez gero, bizi gaitezen Zuretzat; amai
|
daitezela
behingoz gure desira eta interesak. Izan ote daiteke gauza handiagorik, Zuri poz ematea baino?
|
|
Aurreko otoitzetatik aipatuak diren bezalako ondorioak geratzen badira, nolakoak ez ote dira geratuko hau bezalako mesede hain handi batetik? Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan
|
daitezela
haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
|
|
Eta horrez gainera (negar malko ugari datozenean, hau da, une batzuetan Jainkoari buruz hitz erditxo bat entzun edota pentsatu orduko, negarrari ezin eutsi diotenean) gerta daiteke bihotzean humoreren bat biltzea, eta horrek gehiago laguntzea Jainkoari dioten maitasunak baino, malkotan urtu behar dutela baitirudi; eta malkoak onak direla entzuna dutenez gero, ez diete haiei eragozpenik jartzen ezta ez lukete nahi beste ezer egiterik ere, eta albait gehien laguntzen diete. Deabruaren asmoa hemen, otoitza edukitzeko eta beren Erregela betetzeko gauza ez izateko moduan, ahultasunak jota gera
|
daitezela
da.
|
|
Oi, ene biziaren bizia eta mantentzen nauzun janaria!, eta honelako gauzak. Izan ere, Jainkoa arima mantentzen ari dela dirudien jainkozko bular haietatik esne izpiak irteten dira, gazteluko jende guztia sendotzen dutenak; dirudienez, arimak hainbeste gozatzen duenetik nolabait goza dezatela haiek nahi du Jaunak, eta iturritxo hau iraungi zen ur handitako ibai hartatik irten
|
daitezela
, noizbehinka, gorputzari dagokionez bi ezkondu hauek zerbitzatuko dituztenak mantentzeko ur haren kolpe batzuk. Eta arretarik gabe dagoen pertsona bat, ur hartan laster batean sartuko balute uraren eragina sentitu gabe gera ezin daitekeenez, era berean, eta oraindik ziurtasun handiagoz, sentitzen dira ahotan darabilzkidan eragiketa hauek.
|
|
Sinets iezadazue, bada, geure etxean ez badugu eta lortzen saiatzen ez bagara, nekez aurkituko dugula auzoetan. Buka bedi dagoeneko gerra hau; gugatik isuri zuen odolagatik eskatzen diet nik oraindik beren baitan sartzen hasi ez direnei; eta hasi direnei, ez
|
daitezela
kontenta horrekin, berriro atzerantz eragin ez diezaien. Begira, gero, berriz erortzea okerragoa baita erortzea baino; begi bistakoa duzue horren hondamendia; izan uste on Jainkoaren errukian eta batere ez norbere buruan, eta ikusiko duzue nola Haren Maiestateak daraman [arima] egoitza batzuetatik besteetara eta nola sartzen duen piztia hauek ukiturik egingo ez dioten eta nekerik ere emango ez dioten tokian; alderantziz, berak guztiak lotuko dituen eta haietaz barre egingo duen, eta, bizitza honetan ere, desiratzen dituen baino askoz ere ondasun handiagoez gozatuko duen tokian.
|
|
Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon
|
daitezela
; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela ...
|
|
13 Begira ditzagun geure hutsak eta utz ditzagun besteenak, pertsona hain eratsuen ezaugarria baita edozertaz harritzea; eta, beharbada, harritzen gaituen harengandik izan dezakegu zer ikasirik oinarrizko gauzan; azaleko erabide eta harreman kontuan hura baino aurrerago gaude; eta, ona bada ere, ez da hau garrantzitsuena, ez dago guztiak gure bidetik joan
|
daitezela
nahi izan beharrik, ezta espirituaren bidea irakasten hasi beharrik ere, beharbada, hori zer den ere ez baitaki; Jainkoak arimen onerako ematen dizkigun desira hauekin, ene ahizpak, oker ugari egin ditzakegu; eta, honela, hobe dugu gure Erregelak dioenera etortzea: –beti isiltasunean eta itxaropenean bizi izaten saiatu?, Jaunak bere arimen ardura izango baitu.
|
|
Jakinaren gainean egon zaiteztela nahi dut soilik, bide honetan onura handia atera eta nahi ditugun egoitzetara igotzeko, kontua ez dela asko pentsatzea, gartsu maitatzea baizik; eta horrela maitatzera gehien pizten zaituztena, huraxe egizue. Beharbada ez dakigu zer den maitatzea, eta ez naiz asko harrituko; izan ere, maitatzea ez datza gozotasunik handiena izatean, baizik eta gauza guztietan Jainkoa poztu nahi izateko erabakirik sendoenean eta, ahal dugun heinean, Hura ez iraintzen saiatzean, eta beraren Semearen ohore eta aintza beti aurretik joan
|
daitezela
eta Eliza Katolikoaren hazkundea eskatzean. Hauek dira maitasunaren seinaleak, eta ez uste izan kontua beste ezer ez pentsatzea denik, eta pixka bat barreiatzen bazarete dena galdua denik.
|
|
8 Bada, ez gara ari elbarritasunak jota dauden arimez, hauek, Jauna bera etortzen ez bada jaiki
|
daitezela
esatera, urtegi ondoan hogeita hamar urte zeramatzan hari bezala?, nahiko zoritxar eta arrisku handia baitute; azken batean gaztelura sartzen diren beste arima batzuez ari gara; izan ere, munduan sartu sartuak dauden arren, asmo onak dituzte, eta noizbehinka, berandurik berandura bada ere, otoitz egiten diote gure Jaunari eta nor diren gogora ekartzen, asti handirik hartu gabe egiten badute ere; ... Azken batean, behealdeko lehen geletan sartzen dira; baina beraiekin batera hainbeste zomorro sarturik, ez diete uzten ez gazteluaren edertasuna ikusten, ezta gogoa baretzen ere; nahiko egin dute barrura sartzeaz.
|
|
6 Ez litzateke alferrik galdutako denbora, ene ahizpak, hau irakurtzen emandakoa ezta nire aldetik idazten emandakoa ere, bi gauza hauekin geratzen bagara; jakintsu eta adituek ongi dakizkienak dira, baina gure emakume moteltasunak guztia du; eta horrela, beharbada, Jaunak nahiko du etor
|
daitezela
gure gogora horrelako konparazioak. Bere ontasunagatik eman diezagula horretarako grazia.
|
|
Egin dezagun, zentzumen eta ahalmen hauek (esana dut gaztelu honetako jendea direla, zerbait esaten asmatzearren hartu dudan gaztelukoa), kanpora joan direla eta egunak eta urteak dabiltzala jende arrotzarekin, gaztelu honen onaren etsaiak direnekin; eta honezkero, beren buruak galduta ikusirik, gaztelura hurbilduz doazela, baina barrura sartzea lortu gabe, izan ere, ohitura hau okerra da?, baina ez dira jadanik traidoreak eta inguruan dabiltza. Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia beraiek ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez
|
daitezela
ibil hain galduak baizik eta itzul daitezela beren egoitzara. Eta hain indar handia du artzain txistu honek, non murgilduak zeuden kanpoko gauzak utzi alde batera eta gazteluan sartzen baitira.
|
|
Egin dezagun, zentzumen eta ahalmen hauek (esana dut gaztelu honetako jendea direla, zerbait esaten asmatzearren hartu dudan gaztelukoa), kanpora joan direla eta egunak eta urteak dabiltzala jende arrotzarekin, gaztelu honen onaren etsaiak direnekin; eta honezkero, beren buruak galduta ikusirik, gaztelura hurbilduz doazela, baina barrura sartzea lortu gabe, izan ere, ohitura hau okerra da?, baina ez dira jadanik traidoreak eta inguruan dabiltza. Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia beraiek ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez daitezela ibil hain galduak baizik eta itzul
|
daitezela
beren egoitzara. Eta hain indar handia du artzain txistu honek, non murgilduak zeuden kanpoko gauzak utzi alde batera eta gazteluan sartzen baitira.
|
|
4 Nik badakit pertsona batek beldur handia zuela nork aitortu ez zuela izango eta, gauzak nola zihoazen ikusirik; ez dago hauetan gelditu beharrik, asko dira-eta. Eta txarrena da ez direla horiek laster batean igarotzen, baizik eta bizi guztian irauten dutela, eta batzuek beste batzuei abisua ematen diete gorde
|
daitezela
halako pertsonekin tratua izatetik.
|
|
Baina beldur berarekin ari den arima gaixoa, aitor entzuleagana joan epaileagana legez, eta honek gaitzestean, ez da oinaze eta nahasmen handia hartu gabe geratuko; hortik igaro dena ohartuko da soilik hori zein oinaze handia den. Izan ere, hauxe da arima hauek jasaten duten beste oinaze handietako bat, batez ere kaskarrak izan badira, hau da, beren bekatuengatik engainatuak izan
|
daitezela
baimendu duela Jainkoak pentsatzea; eta Haren Maiestateak mesedea egiten dien unean ziur egon arren eta Jainkoarena ez den beste espiriturik izan daitekeenik buruan sartzen ez bazaie ere, une hori oso azkar igarotzen da eta, bestalde, bekatuen oroipena beti du eta bere buruarengan hutsegiteak ikusten dituenez gero, hauek sekula ere ez baitira falta?, oinaze honek hartzen du. Aitor entzuleak ziurtatzen dionean, arintzen da, gero berriro lehengora egiten badu ere; baina, hark oraindik beldur handiagoaz laguntzen badio, ia ezin jasanezkoa bihurtzen da; batez ere, hauen ondoren halako lehortasunak datozenean, Jainkoaz sekula gogoratu ez balitz eta gogoratuko ez balitz bezala, eta Haren Maiestateaz hitz egiten entzutea, pertsona batez urrutitik entzuten dena bezala gertatzen baitzaio.
|
|
12 Honetarako nahi nuke nik profesako urte asko ditugunak eta otoitzari emanda urte luzeetan ari direnak haietaz gogoratzea, eta ez denbora laburrean aurrerago doazenak nekatzeko, atzera etorraraziz gure pausoan ibil daitezen; eta Jainkoak egiten dizkien mesedeekin arranoek bezala hegan dagitenak, txita lotuen antzera ibil
|
daitezela
nahi izanez; jar ditzagun, ostera, begiak Haren Maiestateagan eta, apaltasunez ikusten baditugu, eman diezaiegun askatasuna; hainbeste mesede egiten dizkien Jaunak ez baitie utziko amildegian behera erortzen. Jainkoagan fidatzen dira; horretarako probetxugarri zaie fedez ezagutzen duten egia; eta ez ote gara fidatuko gu haiengan, eta geure neurrira ekarri behar ote ditugu geure gogo motelaren arabera?
|
|
19 Egun batean pentsatzen ari nintzen atxikimendua ote zen neure arimaren kontua ematen diedan haiekin poz hartzea eta haiek maitatzea, Jainkoaren zerbitzari handitzat bainituen, eta haiekin kontsolatzen bainintzen. Esan zidan, heriotza arriskuan den gaixo batek uste badu mediku batek osasuna ematen diola, ez dela bertutea izango hari eskerrak eman gabe geratzea eta hura ez maitatzea; ea zer egingo nukeen pertsona hauengatik izan ez balitz; pertsona onekin izandako solasaldiak ez duela kalterik egiten, baina betiere nire hitzak zuhurrak eta santuak izan
|
daitezela
, eta haiekin harremana izateari ez uzteko, mesede handiagoa dakartelako kaltea baino. Honek asko poztu ninduen, batzuetan, atxikimendua zelakoan, haiekiko harremana guztiz saihestu nahi nuelako.
|
|
21 Beste batzuetan egoera oso berezian egon ohi naiz, bizi naizenik sentitu gabe, eta ustez hiltzeko gogorik ere izan gabe; halako moteltasun eta iluntasun batean gauza guztietan, nahigabe handien artean askotan izaten dudala esan dudanez; eta Haren Maiestateak egiten dizkidan mesede hauek agerian ager
|
daitezela
Jaunak nahi izanik, orain dela urte batzuk hala izango zirela esan baitzidan?, nahigabe handiak hartu ninduen, eta orain arte ez ditut gutxi jasan, berorrek dakienez, bakoitzak deritzon erara hartzen duelako; nire erruz ez dela izan, horrek pozten nau. Izan ere, neure aitor entzuleei eta nik jakinean zeudela nekien pertsonei bakarrik esanez kontu handiz eta oso zuhur ibili naiz; eta ez apaltasunagatik, aitor entzuleei beraiei esatea ere, esan dudanez, nekagarri egiten zitzaidalako baizik.
|
|
Jaunak mundua uzteko grazia egin didanez gero, honezkero bertatik irtetea nahi dut. Konpon
|
daitezela
, hainbesteko lanez ezereztasun hauei eusten ari direnak. Jainkoak nahi dezala aldaketarik ez den beste bizitzan, ez ditzagula ordaindu.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari? Eta horrela adoretu
|
daitezela
guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu.
|
|
13 Bada, aipatu dudan aita honi, beste gauza batzuk bezala, Jaunak eman dio-eta, ikasketaz ahal izan duen guztia ikasten saiatu da, izan ere, oso jakintsua da? eta esperientziaz ulertzen ez duena esperientzia duenagandik jakiten du, eta honekin batera Jaunak laguntzen dio fede handia emanez, eta horrela onura handia atera du beretzat eta arima batzuentzat, eta nire arima da horietako bat; Jaunak bazekien nik neure burua neke lan artean ikusiko nuela-eta, ni gidatzen ninduenetako batzuk berarekin eraman behar zituenez gero, beste batzuk hemen gera
|
daitezela
erabaki zuela dirudi, hainbeste lanetan lagundu didatenak eta on handia egin dutenak. Jaunak ia guztiz aldatu du, bere burua ia ez ezagutzeraino, nolabait esateko?
|
|
A. García Toledorekin ari da berriro, eta haren hitzetan pertsona espiritualekiko nolabaiteko mesfidantza nabari da, batez ere berak idatzi dituen gauzak pertsona espiritualekin tratatzen baditu García Toledok, benetan espiritualak izan
|
daitezela
eskatzen dionean.
|
|
11 Oi Jainkoaren ontasun harrigarria, honela nire arimarenak bezain gaizki begiratu izan duten begiek begira diezazuten uzten duzu-eta! Ikuspen honetatik ohitu
|
daitezela
gauza zakarrei ez begiratzen, eta Zugan baizik pozik ez izaten! Oi gizakien esker txarra!
|
|
Hemen ere arrazoiak eragotz dezala brida estutzea, berezko joera lagungarri izan daiteke-eta; etor dadila berriro gogoetara, ez dela dena perfektua gogora ekarriz, hein handi batez sentsuala baizik; eta isil dezala haur hau maitasunezko opari batekin, hari maitatzera eraginik baliabide bigunez eta ez ukabilka, esaten duten bezala. Jaso dezatela maitasun hau barruan, eta ez gehiegi egosten duen eltze baten antzera, egurra neurri gabe jartzen delarik isuri egiten baita dena; neurrira ekar dezatela su horretarako hartu zuten sugarria eta saia
|
daitezela
garra eztitzen malko gozoekin eta ez desatseginekin; malko desatseginak dira, izan ere, sentimendu hauenak eta kalte handia dakarte. Nik noizbehinka izaten nituen hasieretan, eta burua galdua uzten zidaten eta espiritua nekatua, biharamunean eta geroago ere otoitzera ezin itzulirik egoteraino.
|
|
18 Berriro eskatzen diot berorri otoitzari buruz idatzi ditudan gauza hauek pertsona espiritualekin tratatzen baditu, halakoak izan
|
daitezela
. Izan ere, bide bat baino gehiago ez badakite edota bide erdian gelditu badira, dute ongi asmatu.
|
|
Guztia falta zait, ene Jauna; baina Zuk eskutik uzten ez banauzu, ez dizut nik huts egingo. Jaiki
|
daitezela
nire aurka jakintsu guztiak; jazar dakizkidalakreaturiko gauza guztiak, oinazetu nazatela deabruek, baina Zuk, Jauna, ez egidazu huts egin, esperientziaz baitakit Zugan bakarrik fidatzen dena nolako irabaziaz ateratzen duzun.
|
|
Kontu handiz ibili, oso garrantzitsua da-eta; hemen deabruak gero sar dezakeen engainua, mesedea ziur Jainkoagandikoa izan arren, maltzurra halakoa mesedeaz beraz baliatzea da ahal duen adina, eta bertuteetan aurrera ez dauden, mortifikatu eta askatu gabe dauden pertsonei sartzen die engainua; izan ere, hemen ez dira geratzen erorbide eta arriskuetan jartzeko bezain sendoturik, geroago esango dudanez, desira eta erabaki handiak badituzte ere... Doktrina bikaina da hau, eta ez nirea, Jainkoak irakatsia baizik; eta honela nahiko nuke, pertsona ezjakinek, ni bezalakoek, jakitun egon
|
daitezela
. Izan ere, arima bat egoera honetan balego ere, ez da fidatu behar bere buruagan erasora irteteko, aski egingo duelako bere burua babesteaz.
|
|
Sentimendu hau izan behar zuela iruditzen zait errege profeta Daviden espiritu harrigarriak, Jainkoaren gorazarrez harpa jo eta kantatzen zuenean. Errege aintzatsu honen oso debotoa naiz ni eta guztiak izan
|
daitezela
nahi nuke, batez ere bekatari garenok.
|
|
Gorets zaitzatela gauza guztiek betiko! Nahi izan dezazula orain, ene Errege, hau idaztean ez bainago zure ontasun eta errukiagatik zoramen zerutar honetatik at, nire inolako merezimendurik gabe egiten baitidazu mesede hau?, arren eskatzen dizut, nire harremanetako pertsonak egon
|
daitezela
zure maitasunaz zoraturik, edo ez dezadala inorekin ere harremanik izan, edo agindu ezazu, Jauna, ez dezadala honezkero munduko gauzen ardurarik izan edota atera nazazu bertatik! Honezkero, ene Jainko, zure zerbitzari honek ezin ditu eraman Zu gabe bere burua ikustetik datozkion adina lan; bizi behar badu, ez du nahi atsedenik bizitza honetan, ezta Zuk ematea ere!
|
|
6 Oi, ene semea! (hain apala izanik, honela deitzea nahi du honen hartzaileak eta hau idazteko agindu zidanak), berorrentzat soilik izan
|
daitezela
neure arlotik irteten naizela ikusten dituen gauzetako batzuk; izan ere, ez dago arrazoirik aski ni horretatik ez ateratzeko, Jaunak neure baitatik ateratzen nauenean, eta ez dut uste ni neu naizenik hitz dagidana gaur goizean Gure Jauna hartu dudanez geroztik. Ikusten dudana amesten dudala dirudi eta nik orain dudan gaitz hau duten gaixoak besterik ez nuke nahi ikusterik.
|
|
Eta behin eta berriro esaten dute kentzeko norberagandik gorputz irudipen oro eta Jainkotasunaren kontenplaziora hel
|
daitezela
; izan ere, Kristoren Gizatasuna bada ere, diote, hain aurrera doazenei enbarazu edo oztopo zaiela kontenplazio gorenerako.
|
|
Ez diot saiatu behar ez denik, ezta Jainkoaren aurrean arretazegon behar ez denik ere; baina pentsamendu on bat ere izan ezin badute, beste behin ere esana dudanez, ez
|
daitezela
bizi estu eta larri; probetxurik gabeko zerbitzariak gara, zer uste dugu egin dezakegula?
|
|
8 Beste tentaldi bat ere oso ohikoa da: horrelako baretasunaz eta irabaziaz gozatzen hasten direnez gero, guztiak oso espiritualak izan
|
daitezela
nahi izatea. Nahi izatea ez da txarra; horretan saiatzea baliteke ona ez izatea, irakasten ari direlako itxura eman gabe zuhurtasunez eta disimuluz egin ezik; izan ere, kasu honetan probetxu egitekotan ari denak, bertuteetan oso sendo egon behar du, besteei tentaldirako biderik ez emateko.
|
|
Gero, alferrik galduriko denbora iruditzen zaie; nik, ordea, irabazi handitzat dut galtze hori; beraz, esan dudanez? Kristoren aurrean irudika dezatela beren burua, eta adimena nekatu gabe Harekin hitz egiten eta gozatzen egon
|
daitezela
, ez arrazoiak ekartzen burua nekatzen, premiak aurkezten eta han gu ez sufritzekoduen arrazoia agertzen baizik: bata aldi batean, eta bestea bestean, arima neka ez dadin beti jaki bera jaten.
|
|
3 Eta honela arren eskatzen diet nik, Jaunaren maitasunagatik, Haren Maiestateak egoera honetaraino iristeko mesedea egin dien arimei, ezagut dezatela beren burua eta handitzat izan dezatela egoera hau, harrotasun apal eta santu batekin, Egiptoko eltzeetara itzul ez daitezen. Eta beren ahultasun eta gaiztakeriagatik eta beren izaera kaskar eta miserableagatik erortzen badira, ni erori nintzenez, beti gogoan izan dezatela galdu zuten ontasun handia, eta susmoz eta beldurrez ibil
|
daitezela
(badute motiborik eta), otoitzera itzultzen ez badira, gero eta txarrago joango baitira. Izan ere, honi esaten diot nik egiazko erortzea, hain ondasun handia lortu zuen bidea gorroto izateari, eta arima hauekin ari naiz hitz egiten; ez dut esaten Jainkoa irainduko ez dutenik eta bekatuetan eroriko ez direnik, arrazoizkoa izan arren mesede hauek hartzen hasi dena horietatik gordetzea, baina ezerezak gara.
|
|
Ez digu mesede txikia egiten bere baratzea aitzurtzea nahi izatean eta hango Jaunaren ondoan egotea nahi izatean, izan ere egiaz gurekin baitago. Berak nahi badu landare eta lore hauek haz
|
daitezela
batzuei putzu honetatik atera dezaten ura emanda, beste batzuei urik gabe, niri zer. Egin zuk, Jauna, nahi duzuna.
|
|
Ez zaitzadala nik iraindu. Ez
|
daitezela
gal bertuteak, halakorik eman badidazu zeure ontasun hutsez. Sufritzea nahi dut, Jauna, Zuk sufritu egin baitzenuen.
|
|
14 Ni bezalako emakumetxo ahul eta kemen gutxikoentzat egoki datorrela uste dut, Jainkoak orain egiten duenez, erregalu artean eramatea, Haren Maiestateak niretzat nahi dituen neke lanak sufritu ahal ditzadan; baina Jainkoaren zerbitzariei, gizon sendo, letradun, adimen argikoei dagokienez, Jainkoak deboziorik ez diela ematen eta hain kezkatsu ikusten ditudanean, hori entzuteaz ere nahigabetu egiten naiz. Nik ez dut esaten hartu behar ez dutenik, Jainkoak emanez gero, eta gauza handitzat izan dezatela, Haren Maiestateak orduan komeni dela ikusiko duelako; baina ez dutenean, ez
|
daitezela
estutu eta uler dezatela ez dela beharrezkoa, Haren Maiestateak ez baitu ematen, eta ibil daitezela beren buruen jaun eta jabe. Sinets dezatela hutsegitea dela.
|
|
14 Ni bezalako emakumetxo ahul eta kemen gutxikoentzat egoki datorrela uste dut, Jainkoak orain egiten duenez, erregalu artean eramatea, Haren Maiestateak niretzat nahi dituen neke lanak sufritu ahal ditzadan; baina Jainkoaren zerbitzariei, gizon sendo, letradun, adimen argikoei dagokienez, Jainkoak deboziorik ez diela ematen eta hain kezkatsu ikusten ditudanean, hori entzuteaz ere nahigabetu egiten naiz. Nik ez dut esaten hartu behar ez dutenik, Jainkoak emanez gero, eta gauza handitzat izan dezatela, Haren Maiestateak orduan komeni dela ikusiko duelako; baina ez dutenean, ez daitezela estutu eta uler dezatela ez dela beharrezkoa, Haren Maiestateak ez baitu ematen, eta ibil
|
daitezela
beren buruen jaun eta jabe. Sinets dezatela hutsegitea dela.
|
|
Uste dut deabruak trikimailu hau erabili duela berari hainbeste doakion gauza delako: alde batetik ezkuta
|
daitezela
, Jainkoa maitatzera eta Hari benetan poz ematera jo nahi dutela inork jakin ez dezan, eta bestetik, zirikatu beste gurari lizun batzuk ager daitezen; hauek, hain ohikoak izanik, gauza handitzat hartzen dira eta lau haizetara zabaltzen Jainkoari kasu honetan egiten zaizkion irainak.
|
|
deabruak arimari egiten dion erasoa haren jabe egiteko, eta Jaunak erabiltzen duen iaiotasun eta errukia hura Beraganaitzultzeko eta ni gorde ez nintzen arriskuetatik gordetzeko. Eta batez ere, gure Jaunaren maitasunagatik eta hura Beregana erakartzeko darabilen maitasun handiagatik, eskatzen dut gorde
|
daitezela
arriskuetatik; izan ere, haietan jarriz gero, ez dago fidatzerik hainbeste etsaik eraso egiten digutenean eta geure burua babesteko gu hain ahulak garenean.
|
|
Horregatik, aholku hau emango nieke nik otoitza dutenei, batez ere hasi berri direnean: saia
|
daitezela
horretan diharduten beste pertsona batzuekin adiskidetasuna eta harremana izaten. Oso garrantzitsua da, otoitzen bidez elkarri laguntzea baino besterik ez bada ere, areago askoz ere irabazi gehiago direnean!
|
|
Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari? Eta horrela adoretu
|
daitezela
guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu?.
|
|
Hauek bertutetsuak izan behar dute, bestela ez lirateke egongo haren etxean. Garrantzi handiko gauzak ez ditu utzi nahi izaten, eta ezer ere ez uste dut nik, bere laguntzaileen eskuetan, bere eskutik pasa
|
daitezela
baizik. Hasieran bi urtez gezurrezko testigantza bidez jazarpenik latzenak sufritu beharra izan zuen, ni izuturik geratzeraino; izan ere, justizia kontuetan oso zorrotz eta zuzena da.
|
|
Gure Jaunak nahi beza, behar dela ikusten dudanaren arabera asma dezadala. Eta engainuak ez direnez gero, beharrezkoa da ez
|
daitezela
espirituak beldurtuak egon. Izan ere, beste leku batzuetan, ahizpentzat idatzi ditudan gauzatxo batzuetan, esan dudanez, kontzientzia garbiz eta obedientziaz ibiliz gero, egundo ere ez du baimentzen Jaunak, arimari kalte egiteraino, deabruak esku sartzeko biderik izan dezan; alderantziz:
|
|
Hau da orain ikusten dudana eta egiaz esan dezakedana. Beldur izan bitez etortzeko direnak eta hau irakur dezatenak; eta orain dagoena ikusten ez badute, ez diezaietela errua egotzi denborei, Jainkoak bera egiaz zerbitzatzen duenari mesede handiak egiteko beti baita denbora egokia, eta saia
|
daitezela
honetan hausturarik dagoen ala ez ikusten eta konpontzen.
|
|
Esan niezaiela bere partez aita oinuts hauei, saia
|
daitezela
lau gauza hauek betetzen, eta bete zitzaten bitartean beti joango zela haziz erlijio hau, eta haietan huts egin zezatenean kontura zitezela beren oinarrien kaltetan ari zirela. Lehengoa buruak bat etor daitezela da.
|
|
Esan niezaiela bere partez aita oinuts hauei, saia daitezela lau gauza hauek betetzen, eta bete zitzaten bitartean beti joango zela haziz erlijio hau, eta haietan huts egin zezatenean kontura zitezela beren oinarrien kaltetan ari zirela. Lehengoa buruak bat etor
|
daitezela
da. Bigarrena, etxe asko izan arren, bakoitzean fraide gutxi izan daitezela.
|
|
Lehengoa buruak bat etor daitezela da. Bigarrena, etxe asko izan arren, bakoitzean fraide gutxi izan
|
daitezela
. Hirugarrena, laikoekin harreman gutxi izan zezatela, eta hau haien arimen onerako.
|
|
Eta nik esan nion ea zer egin nezakeen honen erremediorako, guztirako nengoela prest eta. Erantzun zidan, ez zela oraingo hau atseden hartzeko unea; presa har nezala etxe hauek egiteko, haietako arimekin hartzen zuelako berak atsedena; eman diezazkidaten guztiak har nintzala, asko baitira Bera zerbitzatzen ez dutenak non zerbitzatu ez dutelako, eta herri txikietan egin ditzadanak honen antzekoak izan
|
daitezela
, bestelakoetan egiten dena egiteko desiraz hainbeste merezi izango bailukete; eta saia nendila guztiak prelatuaren agintepean ibil daitezen, eta asko jar nezala gorputzaren mantenua dela-eta barruko bakea gal ez dadin, mantenua inoiz falta ez dadin Berak lagunduko zigula-eta; batez ere ardura izan dezatela gaixoekin, gaixoak zaintzen eta gozatzen ez dituen nagusia, Joben adiskideak bezalakoa dela... Nik uste nuen Medinakoan ez nuela inoiz ulertu ezer haren fundazioa idatzi ahal izateko.
|
|
12 Jainkoak Bera irain ez dezadan hain ongi gordetzen nau, non harri eta zur geratzen bainaiz batzuetan, ikusten nagoela dirudielako nola zaintzen nauen, nik horretarako ia ezer egin gabe, gauza hauen aurretik bekatu eta gaiztakeria itsaso izan bainintzen, eta haiek egiteari uzteko neure buruaren jabe nintzela uste izan gabe. Eta hauek jakin
|
daitezela
nahi nuke nik, Jainkoaren ahalmen handia ezagutua izan dadin. Goretsia izan bedi beti betiko, amen.
|
|
3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia
|
daitezela
Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz.
|
|
3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia
|
daitezela
haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz.
|
|
Baina berriro diot: hau beren borondatez egiten ez dutenak, horretara behartuak izan
|
daitezela
prioreen aldetik; eta ez dezatela beren burua engaina zuhurtziarik gabeko debozioez, beren nahasmenduekin guztiak nahasteko.
|
|
Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez
|
daitezela
izan.
|
|
2 Begira beza berorren gorentasunak, neure arima utzi bainion berorren esku; bidal biezat albait lasterren mezulariaz, eta ez
|
daitezela
etor gizon santu haren gutunik gabe, haren iritzia jakin dezagun, berorren gorentasunak eta biok horixe nahi baitugu. Beldurrez nago Frai Domingo lizentziatuak etorri behar duenean, bat batean okerkerian harrapatuko ote nauen, hemendik izango dela uda honetan esan didate-eta.
|
|
ongi egin du, nire maitasunagatik oraingoz utzi egin baitu. Izaera ona du, baina kasu honetan ez da fidatu behar izaera on horretaz, eta berorrek bidaltzen dituen mila pesoak etor
|
daitezela
baldintza onetan eta eskritura eta guzti, eta hau niri etor dakidala. Berorrek auzitara itzultzen diren egunean Maria anderearen bostehun dukat eskatu.
|
|
4 Hemen kontrakotasun handia izan dugu eta hemen diren pertsona nagusietakoek sortua; honezkero guztia lautu da. Ez dezala uste izan berorrek gure Jaunari orain gogoan duena soilik ematerik, askoz ere gehiago baizik; Haren Maiestateak horrela saritzen ditu egintza onak, handiagoak izan
|
daitezela
aginduz, eta ez da ezer errealak ematea, horrek min gutxi egiten baitigu. Berorri eta berorren suhiari eta horretan ari garen guztioi harrika egiten digutenean? Ávilan San Jose egin zenean ia egin zigutenean bezala?, orduan arazoa ongi joango da eta monasterioak ez duela ezer galduko sinetsiko dut nik ezta nekeak igarotzen ditugunok ere, asko irabazi baizik.
|
|
7 Arranguraz nago, hartzen diren moja horiek nola ez duten erremediatzen ikusirik. Jasoko zuen aita Garciálvarez beraren lehengusinak hartzen direla esaten diodan gutuna, eta berorren agurgarritasunari idatzi diot saia
|
daitezela
diru pixka bat eramaten korrituak ordaintzen laguntzeko, lursail horrek dirudienez ez baitu ezertarako balio?; izan ere, ez nuke nahi gehiago ezin izatera arte itxaroterik, aurrez begiratuz joatea baizik, bere burua itota ikusi baino lehen. Nik hartu nuen moja bat Salamancan, hangoek Malagóngoei zor dizkieten hirurehun dukat bidali ahal izateko eta Asentsio Galianori ordaindu ahal izateko dotea zekarrena, eta ez da etorri.
|
|
Kontura bedi oso arriskutsua dela. Beraiek konpon
|
daitezela
. Emakumeak salatu beharrekorik balu (hau da, aitortzakoa ez denik), jakinean egon bedi:
|
|
10 Galtzerdiak amelu edo belakizkoak izateaz dioen horri dagokionez, ez da legea gordetzen eta pena ematen dit. Aditzera eman biezaio gure aitari, galtzerdiak dioen tokian, nolakoak izan behar duten xehetasunik ez dezala jar, gai pobreaz eginak izan
|
daitezela
besterik, eta abisu eman niri; edota, ez dezala jar zerez eginak diren; jar dezala galtzerdiak soilik, eta horrela hobe da, eta ez dakiola ahaztu. Gauzek zertara jotzen duten ikusi arte, egin beza ahalegina probintzia bisitatzera joan ez dadin.
|
|
Nik diotsot, Jainkoak aditzera eman ez balit egiten dugun on guztia bere eskutik datorrela eta zein gutxi ahal dugun geurez, ez litzatekeela asko berorrek egiten duenaz nolabaiteko handiustea izatea. Izan bedi beti bedeinkatua eta haren izena goretsia beti betiko, amen; izan ere, zoratzeko modukoak dira gertatzen diren gauzak; baina gehien miresten dudana da, berorren aitatasunak bake bakean egiten dituela, etsaiak adiskide bihurtuz, eta, hobeki esan, haiek beraiek egile edo betetzaile izan
|
daitezela
eginez.
|
|
4 Hemen guztiok gara fraideak Erromara ez
|
daitezela
joan uste dugunak, batez ere gure aita jenerala hila bada, arrazoi hauengatik: lehenengoa, ezkutuko gauza ez delako eta inguru honetatik irten aurretik atzemango dituzte fraideek, eta hiltzeko arriskuan jartzea litzateke; bigarrena, agiriak eta diruak galtzeko arriskua delako; hirugarrena, ez dutelako eskarmenturik Erromako negozioetan; laugarrena, hara iristen direnean, gure aita jenerala falta bada, iheslaritzat atxilotuko dituztelako, azken batean kaleetan ibiliko baitira nora ezean, aita Marianori esaten diodanez.
|
|
Aita Antoniori behin eta berriro idatzi zitzaion ez zezala kapitulura deitu esanez. Orain eskatzen die fraide horiei, Jainkoarren, isil
|
daitezela
eta itxaron dezatela, ez dezatela egin ezer arrapaladan. Honezkero motibo ugari eman diote Nuntzioari haserre egoteko, hasieratik beste karmeldarrek hartara jarririk baitzegoen.
|
|
– Roke eta honen lankideak ere ziur egon
|
daitezela
asmo on horretaz. –
|
|
agertuko duela egia osoa eta deabruak gauzak nahasteko estalirik izan dituen katramiletako batzuk agerian jarriko direla; nik horregatik nahigabe handiagoa izan dut, orain gertatzen denagatik baino. Otoitza, otoitza, ene ahizpak, eta orain apaltasuna eta obedientzia nagusitu
|
daitezela
eta berorien karitateei eta batez ere aurreko ama prioreari ez diezaiela inork irabaz ama nagusi ordeari obeditzean.
|
|
6 Aita Nicolaok esan zidan, Sevillan zortziehun dukat uzten zituela gordailuan, ama prioreak baitzioen negozio hauetan gerta daitekeen premiarako izan
|
daitezela
. Hau diot, berorren aitatasunari ehun dukat aurreratzen dizkionak ziur izango dituelako laster.
|
|
7 Bidaltzeko agindu dezala gutun hori aita Nicolaori eta informa
|
daitezela
Karmelen zer dakiten aita bikarioaz eta, ahal balitz, abisu eman diezadala, nire ustez, asteartean edo asteazkenean hemendik irtengo bagara ere, beste berririk ez badago, sorginkeria baitirudi.
|
|
Kontu izan beza Erregeen Hiritik datozenei buruz niri informazioa emateko, Diego López Zuñiga bizirik den ala hila den; eta hila balitz, lekukotasuna eman dadila eskribauaren aurrean eta bidal biezat agiria segurtasun handiaz. Eta ahal balitz, bi edo hiru lekuko izan
|
daitezela
bertan (ahal duten moduan); izan ere, hila bada, etxe batzuk erosiko ditugu berehala Salamancako mojentzat, hila bada, hura heredatzen duenarekin hitzarturik bainago?, munduko gauzarik tamalgarriena baita orain bizi diren etxean zer sufritzen duten, ez baitakit nola ez dauden honezkero hilik. Zaldun hau Salamancakoa da eta urte asko darama Erregeen Hirian bizitzen, hau da, Diego López Zuñiga.
|
|
Haietako bat, esan dezaket egiaz, gotzain jaunari dagozkion gauzez kanpo, ez dut uste ezer dagoenik orain nire arima gehiago pozten duenik, berorren jauntasuna hain bere buruaren jabe ikustea baino. Eta egia da pentsatu dudala, hain pertsona kementsuen desirak Jainkoak ase ditzakeela soilik; eta horrela, ongi egin du Haren Maiestateak haietako bat asetzen has zitezkeenak deskuida
|
daitezela
egitean. Barka biezat berorren jauntasunak, zorakeriak esaten ari bainaiz.
|
|
Nik diot, neure nebaren borondatea jakinik: kapera nagusiaren arkua egitea (moja guztiek ikusi baitzuten taxutua zuela), nire izenaz sinatua den honen bidez, diot, neure borondatea dela, nire nebaren (zeruan gerta bedi) kapera egin dadinean, egin
|
daitezela
kapera nagusiko aipaturiko arkua eta burdin sare bat, ez oso garestia, baina bai ikusgarria eta itxura onekoa.
|
|
8 Jainkoak Lorencio seme alabarik utzi gabe eramatea nahi balu, orduan egin bedi kapera nagusia testamentuak agintzen duen bezala. Ez gehiegi fida administrariagan; beroriek dituzten kapilauak joan
|
daitezela
sarri sarri Sernako hori begiratzera, ongi kudeatzen den ikusteko; izan ere, ogasun hura baliotsua izango da, eta kontu handia izan ezik, laster batean galduko da, eta kontzientziaz beharturik daude galtzen ez uztera.
|
|
4 Era berean, Sakramentu guztiz Santua lehen egon zen etxean ez bada, ez dadila jar berehala, hau da, ez
|
daitezela
egin andak; geure etxea dugunean egin daitezke, beharbada. Jaunak bidera dezala bere zerbitzurako egokien denez.
|
|
7 Goraintzi asko ama priore ordeari eta ahizpei eta pozten naiz dagoeneko ongi daudelako, eta kontura
|
daitezela
ez direla izan beraiek gaizkien atera direnak, hemen gertatu direnak eta zein gaixotasun luzeak izan diren ikusirik. Oraindik ez naiz ni neure onera etorri guztiz.
|
|
Aitor entzuleak ez
|
daitezela
izan bikarioak. Mojak ez daitezela aita prioreen mende egon.
|
|
Aitor entzuleak ez daitezela izan bikarioak. Mojak ez
|
daitezela
aita prioreen mende egon. Kapituluko guztiek ez dezatela esku har moja oinutsen legegintzan.
|
|
Kapituluko guztiek ez dezatela esku har moja oinutsen legegintzan. Fraide oinutsen artean teologian maisu direnak izan
|
daitezela
. Probintzial kargurako A. Gracián edo A. Doria hautatua izatea nahiko luke.
|
|
1... Eman diezazkiola berorren aitatasunak goraintzi asko aita frai Antoniori, eta esan, idatzi nion gutuna ez zela erantzun gabe uztekoa; mutu eta gorrarekin hitz egitea delakoan, ez diodala idatzi nahi; aita Marianori, berriz, pozarren bidaltzen dio bere etekinetatik: horretaz balia
|
daitezela
fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa.
|
|
Etxeak errentadunak izango dira. Inprima
|
daitezela
Konstituzioak, aldaketak saihesteko.
|
|
7 Gure konstituzioetan pobretasunezkoak izan
|
daitezela
esaten da eta ez dutela errentarik izaterik. Guztiak errenta izateko bidean doazela ikusirik, begira beza agindu hori eta konstituzioetan honetaz esaten den guztia kentzea ez ote den komeni, ikusten dituztenei laster batean lasaitu direla begitandu ez dakien; edota aita komisarioak esan dezala, kontzilioak errenta izateko baimena ematen duenez gero, hala izan dadila.
|
|
10 Txosten hauek ekarri dizkidate; gainerakoak ekartzen dizkidatenean, bidaliko dizkiot. Ez dakit behar den bezala joango diren, berorren aitatasunak esan behar izan baitzuen nire eskuetara etor
|
daitezela
. Jainkoak gorde beza.
|
|
6 Fundatzera irteten direnak, beren etxeetan hautatuak ez badira, etxe hartan gera
|
daitezela
eskatzen nuenekoa, labur geratzen da. Berorren agurgarritasunak jarraraz diezadala:
|
|
7 Uste dut idatzi diodala berorren agurgarritasunari, egoki litzatekeela, ahal izanez gero, bisitarien akta guztiak eta konstituzioak bat etor
|
daitezela
, guztia bat izan dadila; izan ere, gauza batzuetan batzuek besteen kontrakoa esaten dutelako, nahasirik aritzen dira gutxi dakitenak. Begira gero, zeregin ugari izan arren, har dezala astia hau oso lau eta argi uzteko, Jainkoarren; hainbat tokitan idatzi dudanez, ez dadila letretan murgildu hoberena ahaztuz.
|
|
Oso atsegin izan zitzaidan handik igaro nintzenean, eta negarraren negarrez erosia du emakume hark. Monasterio hau eta Salamancakoa lehenengoak izan
|
daitezela
nahiko nuke, toki egokiak baitira. Etxe sartzea egiteko ez daitezela aukeratzen ari, ez baitute dirurik.
|
|
Monasterio hau eta Salamancakoa lehenengoak izan daitezela nahiko nuke, toki egokiak baitira. Etxe sartzea egiteko ez
|
daitezela
aukeratzen ari, ez baitute dirurik. Berehala egiten du Jainkoak, eta Salamancan urrea balio dute etxeek, ez baitakigu nola konpondu mojentzat aurkitzeko.
|
|
3 Aitor entzuleen aurrean ez
|
daitezela
sekula ere belorik gabe izan, ezta inongo ordenatako fraideen aurrean ere, are gutxiago gure fraide oinutsen aurrean. Zehaztu daiteke nola jokatu, esaterako, osaba bat balute eta aitarik ez eta hura haiek zaindu dituena balitz, edo hur hurreko senideak balira, berezko arrazoia litzateke; edota dukesa edo kondesa, pertsona nagusietakoa balitz; azken batean, arriskurik ez denean, eta bai probetxua.
|
|
6 Argi ibil
|
daitezela
, mesedez, ezerez dena asko dela uste duena etxean dagoelako. Eta esan biezadate nola dagoen moja gaixo hori, eta nola dagoen Cuevasko aita priorea.
|
|
Nik esaten diet, nire absentziagatik penarik badute, ongi zor didatela. Jauna balia dadila hain alaba maiteak uzteak ematen dituen hainbeste sufrimenduz eta nekez, eta beroriek eta guztiak osasunez ongi izan
|
daitezela
; nik ongi naiz, Jainkoari eskerrak.
|
|
3 Eman gutun hauek gure aita probintzialari, eskutik eskura, eta esan ez dadila nahigabetu, hemen horrako zer etor daitekeen ongi, zer litzatekeen erremedioa asmatzen ari baikara aita Mariano eta biok; ahal dena egingo da. Hauek idatzi ondoren, Antonio Ruiz ona Madrilerantz abiatu zenean, sartu zen aita Mariano; atsegin handiz izan naiz berarekin, Jauna horrela gauzak bideratuz doala jakitean; aita horiek joan
|
daitezela
kanpora, bota ditzaten baino lehen.
|
|
Uste dut Gure Jauna arazoak konponduz doala. Haren Maiestateak nahi beza buka
|
daitezela
bere aintzarako eta arima horien onerako. Mesede handia egingo du berorren aitatasunak, bere monasteriotik, egin behar dudana agintzen badit, eta ez dute begiratu beharrik izango korura doan edo ez doan; gauza guztiak hobeki egin daitezen esaten diot.
|
|
Abitu hartzeak eta profesak. Acostarekin harremanetan jar
|
daitezela
. Beste zenbait arazo.
|
|
Ez dut ulertzen orain desegitearen kontua. Eta, horrez gainera, gure konstituzioetan dagoela diote, probintzia bakoitzean fraide eraberrituen etxeak izan
|
daitezela
. Ordena osoa eraberritua dagoen ala ez, hemen ez diote horri begiratzen, eta direnak direla, hauek santutzat dituzte; eta egia esan, ongi doaz eta bildutasun handiaz, otoitzari emanak baitaude; goi mailako pertsonak, eta hogei baino gehiago ikasketak dituztenak, edota ez dakit nola deitzen dieten?, batzuek kanonetakoak, eta beste batzuek teologiako ikasketak eta buru argiko irakasleengandik jasotakoak.
|
|
4 Nik esaten diot fundatzaileek Segoviatik mojak eramaten ez badituzte, gauzak dauden bezala egon
|
daitezela
. Gorteko kontuek zertara jotzen duten ikusi arte, ezin dugu ezer egin.
|
|
3 Berak hemen egon nahi du negu honetan, nire ondotik ez aldentzearren. Berarekin batera nire ahizpa eta honen senarra etor
|
daitezela
agindu dut, eta bere etxean gera dadin Gortera joan dadinean, nahitaez joan behar baitu. Badu bai zer sufriturik, eta guztiaz nahiko nekaturik dago.
|
|
arima askori on egiteko; izan ere, niri zer axola zait besterik? Neure Jaunaren aintza da bilatzen dudana eta asko izan
|
daitezela
Hura goretsiko dutenak, eta nire miseria ezagut dezatela nahiko nuke benetan.
|
|
9 Pastranako aita prioreari idatziko diot nobizien maistrari dagokiona, ongi baderitzat dioenari; gutxi izan
|
daitezela
nahiko nuke, bestela eragozpen handia da denerako, esan dudanez, etxeak hondatzeko bidea hau baino besterik ez baita.
|
|
10 Benetan nahiko nuke, han Ordenaren premiari nondik lagundu badutenez gero? Toledon dagoenetik nire nebari ordainduz joan
|
daitezela
; izan ere, egiaz, beharra du, korritu gehiago hartuz doa eta haiekin ordaintzen du urtero bostehun dukat erosi zuen lursailaren zorra, eta orain saldu egin du hor ordaintzen diotenetik, mila dukaten balioan. Batzuetan esan izan dit eta arrazoi duela ikusten dut nik, behintzat zerbait ordain diezaiotela, guztia batera ez bada ere; hor ikusiko dute zer egin dezaketen.
|
|
Izan ere, nik honela ulertzen eta ikusten dut eta beti izango da horrela: mojek Jainkoari huts egiten ez badiote, beraiek izango dira hobekien geratzen direnak; huts egiten badiote, berriz, gal
|
daitezela
, nahikoa monasterio baitira bizimodu lasaiegia daramatenak.
|