2015
|
|
Ene Jainkoa, zenbateraino doakigun [bake hau] ikusten duzunez gero, egizu kristauek bilatu nahi dezatela, eta eman diezunei ez iezaiezu ken, zeure errukiagatik; izan ere, egiazko bakea ematen diezun arte, eta ezin amaitu den lekura eramaten dituzun arte, beti bizi behar da beldurrez. Egiazko bakea diot, ez hau ez dela egiazkoa uste dudalako, gu Jainkoagandik urrunduko bagina, lehenengo gerrara itzultzea gerta
|
daitekeelako
baizik.
|
|
San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko mundu honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez? bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non ez baitu beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon
|
daitekeelako
beldurrik sartu. Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,, beste gauza batzuei buruz esan dudanez?
|
|
Oi ene Jaun eta ene ona!, nola nahi duzu hain bizitza dohakabea desiratzea, desiratu gabe egoterik eta bertatik atera gaitzazula eskatzerik ez baitago, Zugatik galtzeko itxaropenez edota egi egiaz zure zerbitzuan gastatzeko ez bada, eta batez ere zure borondatea den kontuan hartuz? Hala bada, ene Jainko, hil gaitezen Zurekin, san Tomasek esan zuen bezala, Zu gabe bizi izatea eta Zu betiko galtzea gerta
|
daitekeelako
beldur hauekin, sarri sarri hiltzea baita. Horregatik diot, ene alabak, eskatu behar dugun zoriontasuna dohatsuekin oraintxe hasita ziurtasunean egotea dela; beldur hauekin zer poz izan dezake bere poz guztia Jainkoa poztea duenak?
|
|
Horregatik, kontuan izan ezazue, zeuengan horrelakorik sumatzen baduzue, nagusiari jakinarazteko eta diberti zaitezte ahal duzuen adina eta nagusiak ez diezaiela halakoei utz otoitzean hainbeste ordu egoten, oso denbora gutxi baizik, eta saia bedi ongi lo egin eta jan dezaten, berezko sendotasuna berreskuratzeko, motibo horrengatik galdu bazuten. Berez hain ahulak izanik horrekin nahikoa ez balitz, sinets iezadazue halakoa ez duela nahi Jainkoak bizitza aktiborako baino bestetako, monasterioetan era guztietakoak egon behar baitute; jar dezatela etxeko zereginetan, eta kontu izan ez dezala bakardade handirik izan, osasuna guztiz galtzera etor
|
daitekeelako
. Hori nahiko penitentzia izango da berarentzat; horrela probatu nahi du Jaunak arima hark dion maitasuna, beraren absentzia nola daraman ikusiz, eta denbora pixka bat igaro ondoren Jaunak hari berriro sendotasuna ematea nahi izango du, eta bestela, ahozko otoitzaz eta esana egiteaz, irabaziko du hemendik irabaziko zukeena eta, beharbada, gehiago.
|
|
Eta heretikoak ispilua hautsita balego bezala direla, ilundua egotea baino askoz ere txarrago dena. Gauza bat da nola ikusten den eta beste bat nola esaten den, ezin
|
daitekeelako
ongi aditzera eman. Hala ere, on handia egin dit eta baita Jaun hau ez ikusteko neure erruen bidez neure arima ilundu nuelako pena handia eman ere.
|
|
Gure izaera ahulak espirituaren hainbesteko indarra eraman ezin, eta irudimena ahultzetik ez ote datorren nago. Ontzat emango nuke ordukoz otoitza alde batera uzten saiatuko balira eta hor galtzen duten denbora hori beste garai batean berreskuratuko balute, baina ez dadila izan dena batera, kalte handia etor
|
daitekeelako
. Eta honetaz bada esperientziarik eta egoki da gure osasunak zer ahal duen kontuan hartzea.
|
|
13 Hemen ulerturik gelditzen da, eta oso kontuan izan bedi, Jaunaren maitasunagatik? arima bati otoitzean Jainkoak mesede handiak egingo balizkio ere, ez dadila bere buruaz fida, eror
|
daitekeelako
, ezta ez dadila arriskutan jar inola ere. Kontu handiz ibili, oso garrantzitsua da-eta; hemen deabruak gero sar dezakeen engainua, mesedea ziur Jainkoagandikoa izan arren, maltzurra halakoa mesedeaz beraz baliatzea da ahal duen adina, eta bertuteetan aurrera ez dauden, mortifikatu eta askatu gabe dauden pertsonei sartzen die engainua; izan ere, hemen ez dira geratzen erorbide eta arriskuetan jartzeko bezain sendoturik, geroago esango dudanez, desira eta erabaki handiak badituzte ere...
|
|
18 Esaten ari nintzaionera itzuliz, berorren agurgarritasunak ongi baderitza, gure aitak nik idatzitako liburu bat utzi zuela hor esan baitzidan (berorren agurgarritasuna inola ere ez baita egongo hari irakurtzeko), horra joan dadinean, aitortzaren pean (horrela eskatzen baitu berak zuhurtzia handiz), berorrentzat eta harentzat soilik, irakur diezaiola azken egoitza, eta esan, haraino iritsi zela pertsona hura eta hor agertzen den baretasunaz, eta horrela doala atseden handiko bizitzaz, eta jakintsu handiek diotela ongi doala. Horrela irakurria ez bada, inola ez diezaiola eman hor, zerbait gerta
|
daitekeelako
. Honi zer deritzan idatz diezadan arte, ez diot erantzungo.
|
|
Gaur eman didate gutun bat, Burgosko hiriak han fundazioa egin dezadan baimena emana duela esaten didatena (artzapezpikuarena lehendik bainuen), eta uste dut hara joango naizela fundatzera Madrilera baino lehenago. Sentitzen dut neure ahizpa ikusi gabe joatea, handik Madrilera joatea gerta
|
daitekeelako
.
|
|
12 Aita Nicolaoren honi dagokionez, hemen berehala eman ditzala diruak pentsatu zuen berak, gero itzultzeko; baina min eman didana da nirekin teman aritzea eta, azken batean, berorren agurgarritasunak eta berak egitea nire borondatearen aurka: ...zein etxetatik eman ahal izango dizkidaten, batzuek ordainduko badute ere, probintziaren gastuak banatu eta emanez baitoaz; baina beste batzuek dute eman hain bizkor, eta batzuek asko eman dute, eta haren anaiak errazago itxaron dezake, kapera egiteari utzi baino, nire nebak nire ardurapean utzi baitzuen; eta hiltzen banaiz, egin gabe geratuko da haren semeak dituen premien arabera gastatzea gerta
|
daitekeelako
, eta, ikusten dudanez, ziurtzat jo daiteke gainera.
|
|
16 Isilean eskatu dizkidate, eta beraz, ez nuke nahi inorekin komentatzerik on egingo dionarekin izan ezik. Jaunak nahi beza zorte ona izan dezala horretan; eta bidaltzen badizkit, gizon horren bidez izan dadila eta garraio sari ona jarririk, eta gutunak beti bideratu San Joserenera ni hemen nagoen bitartean; nire nebarengana bideratzea baino hobe da, berari idatziak badira ere, ziurragoa da, bera hemen ez izatea gerta
|
daitekeelako
. Azken batean, ahal dituenak lor ditzala, guztiak ez badira ere.
|
|
Hemen eztabaida izan dugu, erregearen gutuna bi kopiatan egitea nahi nuelako nik, lehen posta zerbitzuan Montoia kalonjeari bidaltzeko, orain haren amari bidaltzen diodan paper orrian; eta kalonjeari idazten diot orain eramango den gutun hau; bestela, gure aita bikario nagusiaren esanera jartzera doazen bi fraideek eramango dute. Eta hain negozio garrantzitsuan bi aldetatik jokatzea komeni da, bidaia bere helburura iritsiko den ez baikaude ziur, eta gauza latza litzateke, gauden bezala egonik, beste bidaia baten zain egon beharra; eta era berean, kalonjea horretan jarri denez gero, hura bazterrera ez uztea komeni da (denbora joan ahala, adiskide ona izango da, eta ez da hain arazo erraza), kaltegarri izan
|
daitekeelako
, eta hobetzat joko nuke berak negoziatzea eta aita hauek joan daitezela zuzenean aita bikario nagusiarengana. Izan ere, nik ez dut uste gauzak ezkutuan egingo direnik, eta batzuekin eta besteekin negoziatzen aritu eta berak jakingo balu, beharbada, gaizki ikusiko luke lehenbizi beragana jo ez izana; kalonjearekin, berriz, ez da halakorik gertatuko.
|
|
Ez da harritzekoa, beste ezertan pozik ez duenez, eta bere borondateak ere izaten uzten ez dionez eta, berak dioenez, lan ugari eta izaera ahula izanik, nahigabe hartzea, gaizki ordaindua dela uste duenean. Berorren aitatasunak esan biezaio jaun horri, mesedez, berezko izaeraz utzia bada ere, ez dadila izan berarekin, maitasuna, dagoen lekuan dagoela, ezin
|
daitekeelako
hain luzaro lotan egon.
|
|
2 Gure Jauna goresten dut berorrek duen mundua uzteko gogoa ikusirik, hainbesteko desengainua ezin etor
|
daitekeelako
goitik izan ezik, eta horrela itxaro dut haren jainkozko errukian, berorrek bene benetan zerbitzatuko duela, hain desira onei Andre Mariaren, gure Ama eta Zaindariaren, egiazko alabaren egintzekin erantzunez; eta, egiaz, nik ez nuke nahi, egun bakar batez ere, hain dei handia eragozterik. Honetan dudan asmoa garbi garbi adierazi nahi diot berorri, dagoeneko gure ahizpa eta ene anderea baita.
|
|
Hainbesteko oparotasuna zen tokian ez da bidezkoa patenteak hain urri izatea. Baina hor ez obeditzeko hain ongi moldatu dira, non ez baitit nahigabe txikia eman azken honek, Ordena osoan emango duten irudi ezin txarragoagatik eta baita ama prioreek askatasuna hartzeko ohitura gera
|
daitekeelako
ere, ez baitzaie aitzakiarik faltako. Eta berorren agurgarritasunak jaun andre horiei halakoak egiten dizkienez gero, zentzugabetasun handia izan da hainbeste moja haienean egotea; bada, moja gaixo horiei itzulerako bidea, hainbeste legoatakoa, egiteko agindu zietenez gero, ez baitakit nola izan daitekeen horretarako bihotzik?, Beasera itzul zitezkeen handik joan zirenak, eta baita beste batzuk ere haiekin batera; hainbeste egotea eragabetasun ikaragarria izan baita, batez ere nekea sortarazten zutela jakinik?
|
|
Nik diotsot bihotzean sentitu dudala ahizpa horren gaitza; izan ere, bera oso ona dela kontuan hartu gabe ere, benetan sentitzen dut berorren sufrimendua bitarte horretan. Eman diezadala beti haren osasunaren berri eta kontu izan dezala harengana asko ez hurbiltzeko, adiguriz trata eta senda
|
daitekeelako
era berean horretan kontu izanez. Dagoeneko idatzi diot, zein karitate handia izan behar den gaixoekin.
|
|
3 Inola ere ez bezate eduki ahizpek ezer berentzakotzat ezta ez bekie utz edukitzen ere, ez jateko, ez janzteko; ez bezate eduki kutxarik, ez kutxatilarik, ez tiraderarik, ez arasarik, Komunitateko ofizioak dituztenak ez badira, ezta beste ezer ere berentzakorik, baizik eta guztia izan bedi guztiena. Hau oso garrantzitsua da, deabrua pobretasunaren perfekzioa gauza txikietan lasaituz joan
|
daitekeelako
. Eta beraz, kontu izan beza prioreak, ahizparen bat gauzaren bati atxikia ikus dezanean, hari gauza hura kentzeko.
|
|
Bisitariek ez dezatela agindu berririk eman esan nahi du hemen, eramanezina gerta
|
daitekeelako
, berez duten biziera latzaz gainera.
|
|
Eta gure izaerak garen bezalakotzat geure burua hartzen uzten ez digunez gero, bakoitzak uste izaten du badela horrenbeste, eta horrela tentaldi honetan jarriko ditu deabruak batzuen batzuk; kanpoko arriskuen gauza larririk ez denean, barruko txikikerietan aritzen da, gerra izan dadin beti eta erresistentzian merezimendua; eta horrela uste izango dute hura dela edota haiek direla bera gobernatzen dutenak. Gehiegikorik ezer balego, neurrira etortzen saiatu behar da, ahulentzat tentaldi handia litzatekeelako; baina ez harremana guztiz etetea, pertsona batzuekin, diodanez, beharrezkoa izan
|
daitekeelako
; baina betiere saiatu behar da aparteko harreman handirik inorekin ere izan ez dadin. Berehala ikusiko da kontua nola doan.
|
|
3 Kontu handia izan bedi interesak eragin ez dezan, apurka apurka diru gosea sar
|
daitekeelako
, limosnari gehiago begiratuz pertsonaren ontasun eta izaerari baino. Eta ez bedi egin halakorik inola ere, gaitz handia izango bailitzateke.
|
|
Lehen idazketan parentesiak Teresaren ironia atsegingarri bat zekarren: gorputza diot, inozotxoren bat etor
|
daitekeelako
zer den barrukoa eta zer kanpokoa bereizten ez dituena.
|
|
7 Beraz, ene ahizpak, zuen artean Jaunak halako mesedeak egin dizkionetakoren bat ikus dezazuenean, gorets ezazue biziki Jauna horregatik, eta hori gorabehera, ez uste izan ziur dagoenik; bestera: lagun iezaiozue otoitz gehiago eginez; inor ere ezin
|
daitekeelako
ziur egon ekaitz handitako itsasoan murgildurik bizi eta dabilen bitartean.
|