Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2015
‎Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? . Hori ere ez dakit nola; baina badakit arima honetan Jainkoaren handitasunaz hain errotuak geratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten jakin ez zituen beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten eta igotzen ziren eskailera ikusiz besterik gabe, barruko argitasun handiagorik izan ezik, nekez uler zitzakeen hain misterio handiak.
‎Jainkoak arimari mesede hau egiten dionean, hura bere salbamenaz eta berriro ez erortzeaz ziur dagoela esan nahi dudala ematen du. Ez, ez diot halakorik, eta era horretara, arima ziur dagoelako itxura agertzen dudan alde guztietan, jainkozko Maiestateak horrela bere eskutik duen bitartean eta arimak Hura iraintzen ez duen bitartean, ulertu behar da.
‎Gure arimaren erdigune hau, edo espiritu hau, azaltzeko eta baita sinesteko ere hain gauza zaila izanik, burura datorkit, ahizpak, aditzera ematen asmatzen ez dudalako, esaten dudana ez sinesteko tentaldiak ez ote dizuen emango; izan ere, nekeak eta atsekabeak daudela esatea, eta arima bakean dagoela esatea, gauza korapilatsua da. Konparazio bat jarri nahi dizuet, edo bi.
‎10 Hau idaztean, gogoan darabilt neure buruan gertatzen dena, hau da, hasieran esan nuen buruko zarata handia, hortik ia ezinezkoa gertatu baitzitzaidan idazteko agindu zidatena egin ahal izatea. Badirudi ibai urtsu asko daudela bertan, eta bestalde, ur hauek amildu egiten direla; txoritxo eta txio ugari, ez belarrietan, buruaren goialdean baizik, arimaren alde bikainena dagoela dioten gunean. Eta ni aldi luzean egona naiz honetan, espirituaren goranzko eragin handia abiadan igotzen zela zirudielako.
‎Esango didazue, honela nola lor daitezkeen bilatu gabe? . Honi erantzuten diot, ez dagoela esan dizuedana baino era hoberik, haiek ez bilatzea baino era hoberik, arrazoi hauengatik: lehenbizikoa, honetarako behar den aurreneko gauza Jainkoa interesik gabe maitatzea delako; bigarrena, nahiko apaltasun gutxikoa delako gure zerbitzu kaskar hauengatik lortuko dela hain gauza handia uste izatea; hirugarrena, honetarako egiazko prestaera sufritzeko eta Jauna imitatzeko desira delako eta ez gozotasunak, azken batean Hura iraindu baitugu; laugarrena, ez dagoelako Haren Maiestatea haiek guri ematera behartua, bere aginduak betetzen baditugu zeruko aintza ematera behartua dagoenez, honelakorik gabe eta guk baino hobeki baitaki zer komeni zaigun eta nork maite duen benetan; eta honela gauza ziurra da, eta nik badakit, eta ezagutzen ditut behar den bezala maitasun bidetik doazen pertsonak, beren Kristo gurutziltzatua zerbitzatzearren soilik; eta ez bakarrik ez diote eskatzen gozotasunik, nahi ere dute-eta, baizik eta erregu egiten diote bizitza honetan halakorik ez emateko.
‎Egia da noizbait nekatu egin dela dirudiela tornua erabiltzen eta adimenarekin lan egiten eta bete egin direla ubideak; baina hemen ura gorago dago eta putzutik ateratzen baino askoz ere lan gutxiago egiten da. Ura hurbilago dagoela diot, grazia argiago ematen zaiolako ezagutzera arimari.
‎13 Esan dut Antonio Morán doanean bidaliko diodala leinargitasun agiriaren kopia bat, ezin hobeki egina dagoela diotena, eta hau kontu handiz egingo dut. Eta oraingoan bidean galduko balitz, eskuratu dezan arte bidaliko diot, zentzugabekeria bategatik ez da bidali (hirugarren pertsona bati dagokiolako, ez dut esaten, ez baitu eman nahi izan); eta hemen ditudan erlikia batzuk ere bidaliko dira, apaindurak merkeak baitira.
‎3 Nik ezin dut ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate. Salazarri itxarotea, zentzugabekoa da, errektorea bada baita irten, berorren gorentasuna bisitatzeko, are gutxiago Aita Ávila bisitatzera joan.
‎Eta berorren agurgarritasunak abisu eman biezaio hari azalean ez dezala idatzi ezer, bai, ordea, berorren agurgarritasunak, eta berorrenak bere seinaleaz joango direla, eta hori nik ematen nituen baino disimulu eta taxu hobean izango da. Jainkoak nahi beza egia esatea, ongi dagoela esaten duenean, eta gera bedi Berarekin.
‎4 Hemen dago aita frai Hernando del Castillo. Éboliko printzesa Madrileko bere etxean zegoela esan zuten; orain Pastranan dagoela diote. Ez dakit zein izango den egia; bata izan nahiz bestea izan, oso ona da berarentzat.
‎Berorren agurgarritasunak aita Nicolaori idatzi zion batek, urriaren lehenengokoak? kontsolatu nau, hobeki dagoela esaten baitu han. Jainkoak nahi beza oso aurrera joatea.
‎5 San Alejoko ama priore hau pozez zoratzen dagoela dio; haren dantzatzea eta jokatzeko era atsegina dela esaten didate, eta moja oinuts hauek guztiak, halako aita izanik, poza adierazi ezinik daude. Bihotza pozez bete bete eginik dute.
‎Espiritu Santua izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Poz handia ematen dit berorren agurgarritasunak ongi dagoela esaten didan bakoitzean. Jainkoa izan bedi goretsia, hainbeste mesede egiten baitigu.
‎2 Hobeki nago, Jainkoari eskerrak, eta kontsolaturik berorren agurgarritasunak ere hala dagoela esaten didalako. Zaindu bedi, Jainkoarren, eta ez edan, horrek kalte egiten diola baitaki.
‎Berorren osasunaren berri beste alde batzuetatik dakidanez gero, jasan nezake. Gure Jaunak eman diezaiola ahal duenez eta nik desira dudanez, eta utz diezaiola gozatzen berorri, Diego Ortiz jaunari eta Frantziska Ramírez andereari kapilauekin hain duin dagoela esaten didaten elizaz. Goretsia izan bedi beti Jainkoa.
‎Ez dut ulertzen orain desegitearen kontua. Eta, horrez gainera, gure konstituzioetan dagoela diote, probintzia bakoitzean fraide eraberrituen etxeak izan daitezela. Ordena osoa eraberritua dagoen ala ez, hemen ez diote horri begiratzen, eta direnak direla, hauek santutzat dituzte; eta egia esan, ongi doaz eta bildutasun handiaz, otoitzari emanak baitaude; goi mailako pertsonak, eta hogei baino gehiago ikasketak dituztenak, edota ez dakit nola deitzen dieten?, batzuek kanonetakoak, eta beste batzuek teologiako ikasketak eta buru argiko irakasleengandik jasotakoak.
‎Gauza bitxia da ia gutun guztiek aspertu egiten nautela berorrenak izan ezik (ez dut esan nahi aitor entzuleenek ere aspertzen nautenik), eta haiei erantzuteak are gehiago, eta bata zein bestea atsegingarri zait berorren agurgarritasunarekin. Atsegin handia ematen dit, hobeki dagoela dioelako. Jainkoa izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎10 Oi zer bizia eman diezaiokeen, hor ni baino gaizkiago dagoela dioenak!; egia esan, ongi ohartzen naiz nire beldur guztiak askatasun santua gal ez dezan direla, eta ni horretaz ziur banengo, esker txarrekoa izatea ez bada, badakit ez niokeela inolako kasurik egingo, hor dagoenak orain egiten ez didanez. Jakin beza, hor izan nintzenean, inoiz baino ziurtasun handiagoarekin etorri nintzela baduela nirekin, eta on egin dit eta era berean egunean baino egunean gehiago?
‎Baina jakin beza, kontu handia izan dutela Jainkoari berorien alde erregutzeko eta nahigabe handiaz egon direla. Nik Jaunak egin duena eta dagoeneko konpondurik dagoela esan diedanean, biziki poztu dira; baina hainbeste otoitz izan dira-eta, uste dut etxe horretan Jauna berriro zerbitzatzen hasi behar dutela, beti on egiten baitu.
‎10 Ez zait ongi sartzen buruan zer dirurekin erosi nahi duten beste etxe bat; oraingo hori ordaindurik dagoen ere ez naiz gogoratzen, dagoeneko errenta kendurik dagoela esan zidala-eta bainago; dena dela, beste hori moja sartzen ez bada, argi dago horren dirua nahi izango duela, batez ere ahizpa ezkontzen bada. Eman biezat, mesedez, guztiaren berri luze, aita Padillaren bidez gutunak ziur etortzen baitira artzapezpikuari edota gure aitari emanez, eta Toledotik baino lehenago.
‎5 Berorren gutuna Luisa andereak idatzi zidana baino lehen etorri balitz, pena handia hartuko nuen, haren gorentasun txit argia, kasu honetan ni errugabea naizela ikusirik, desengainaturik dagoela esaten baitit. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, ni konturatu gabe egia agertu baita; izan ere, neure bizitza osoan irtengo nintzateke, erru honetatik aske nagoela baieztatzeko.
‎4 Artzapezpikuak egingo duenaz fidatzea, nire iritziz, ez da komeni; izan ere, susmotan ibili gabe argi ikusi ditut horretarako arrazoiak; eta, Ávilan lehen monasterioa egin zenean izan zen zalapartatik etorri zen on handia ikusirik, zalaparta hori oso gogoan duela eta ohi duenez horretarako motiboa kentzera behartua dagoela dioenagandik (Joan Alonso kalonjeak hori idazten baitit), zer itxaron daiteke. Eta, beharbada izango ez denaren beldur dela ikusiz, deabruak halako zalaparta handi bat sor dezanean, argi dago ez lukeela baimenik emango eta arinkeria handitzat izango lukeela ni horretan sartua ikustea.
‎8 Jaunaren erabakiak ez ditugu ulertzen, eta izan daiteke ni orain beste toki batera joatea komeni izatea; izan ere, artzapezpikuaren aldetik halako erresistentzia izateak, benetan nahi duela uste baitut? misterioren bat dagoela esan nahi du. Ez diot honetaz ezer esan hemengo gotzainari; bera oso okupatua dago eta ezin bisitatu izan nau egun hauetan.
‎2 Berorren gutunean irakurri nuen hobeki dagoela zioela odola atera ziotenez gero; jakin nahi nukeena da sukarrik gabe dagoen. Poz handia izan nuen berorren gutunaz eta askoz ere handiagoa izango nuke berorren agurgarritasuna ikusteaz; berariaz poztuko nintzateke orain, bada, elkarrekin konfiantza handia dugunak garela uste dut, pertsona gutxi baitira nik hainbat gauza tratatzeko ditudanak, eta egiaz nire gogora da; eta, beraz, biziki pozten naiz berorren gutunetan gauza hori ulertu dela ikusten dudalako, izan ere, Jainkoak nahi badu elkar ikus dezagunean ez litzateke inozoa izango, konturatua egongo baita maite dudala, eta horregatik bihotz barruan ukitzen nau berorren gaitzak.
‎3 Ez da inor Malagóngo ama priorearena ulertzen duenik. Pixka bat hobeki dagoela diote, baina ez zaio kentzen sukar handia eta ezin da ohetik jaiki; hona ekartzeko eran egotea nahiko nuke. Eskatu bihotz bihotzez Jainkoari beraren alde.
‎11 Biziki poztu naiz ongi dagoela dioelako; kontuz, ez hartu berorren burua sano balego bezala, ez dezagula gehiago buruhausterik izan, une txarrak igaroarazi baitizkit. Goraintziak priore ordeari eta gainerako guztiei.
‎13 Nire laguna atsegina izan da bidezainarekin; haren hainbat abilezia kontatu zizkidan eta haiei hara idazteko esan nion. Hala ere, uste dut, ama prioreak ordaindurik dagoela dio, eta badakiela; ez duela gaizki egingo, berak ezagutzen baititu bata eta bestea; dena dela, nik beti uste izan dut Vitoria dela horretan sarturik dagoena. Jainkoak nahi beza ongi egin dadila, eta berori gorde dezala bere zerbitzurako, nik eskatzen diodanez, amen.
‎Ez zidaten deitu niri, ama prioreari baizik, eta, brebea nik dakidanez? hara eraman behar zuten berbera da, auzibidean dagoela baitiote. Jainkoak barka diezadala, oraindik ezin baitut sinetsi nuntzioak hura agindu zuenik, hau da, estilo hura erabili zuenik.
‎Ez bedi horregatik nahigabetu berorren agurgarritasuna, orain aita Baltasar Álvarez dagoen lekutik hurbil bainoa. Toki horretako gotzaina ongi dagoela esan didate, eta poztu naiz.
‎2 Joana andereak diost, berorren aitatasuna gaixo eta negelez beterik dagoela eta odola atera nahi izan diotela. Anaia honek oso ongi eta lodi dagoela esan dit eta horrek kendu dit nahigabea. Hori beroarena izango da.
‎Egin otoitz gartsu beraren alde. Etsipena emanda dago, hetikak joa dagoela baitiote. Kontuz, gero, endalar ura edateaz, sabeleko mina kentzen badu ere.
‎2 Jakin beza hemen dela Salazar nire adiskide ona; berarekin hitz egin beharra nuela idatzi besterik ez, eta legoa asko egin ditu honaino; benetako adiskidea da. Atsegin handia hartu dut berarekin, eta aingeru nagusia oso pozik dagoela dio iloba tximeleten artean izateaz eta estimu handitan dituela, eta berak arranoez hitz egin diola eta ez duela amairik izan haiek goraipatzen.
‎13 Meloi baten zatia eman diot; oso hotz dagoela dio, eztarria burrunbatzen diola. Nik esaten diot berorri irteera oso politak dituela, eta ohiko alaitasuna eta izaera bigun gozoa, ene aitaren antzekoa.
‎Hemen: Ávilako Gizakundeko monasterioan hirunakako sukarrak besterik ez dagoela dio, baina berari ez diotela eraso orain; monasterioan gauza guztiak doaz hobeki (urtebete darama Teresak hango priore karguaz).
‎5 Bidali nuen berorren gutuna aita frai Pedro Garbikundekori, Alacalán baitago errektoreorde; gure aitak utzi zuen handik igaro zenean, eta uste dut haren falta handia sumatzen duela. Orain Daimielen dagoela esan didate; laster Malagónen izango da eta ongi dabil, Jainkoari eskerrak.
‎Gutxi izango dira, baina perfekziora iritsi den bat edo bat balego, Jaunak ager dadila nahi izaten du. Gero, halakoen beharrik ez dagoela esango dizuete, Jainkoaz nahiko dela. Jainkoa gurekin izateko bitarteko ona da haren adiskideekin harremana izatea; beti ateratzen da irabazi handia, nik neugan ikusita dakit hori; Jainkoaren hurrengo, infernuan ez banago, hori halako pertsonei zor diet, beti izan naizelako Jainkoari gomenda nazaten zalea, eta horretan saiatzen nintzen.
‎Eta Bizitza Liburuari buruzko testu bat gehitzen du berehala, bigarren idazketan osorik baztertu zuena: Bada, ene ahizpak, behin honezkero ematen du [Jaunak] ez duela nahi besterik esan dezadan, ez dakidalako zer esan, nik jarraitzeko asmoa nuen baina; bada, Jaunak irakatsi dizue bidea eta niri liburuan ipintzen, idatzia dagoela esan baitut, ur biziko iturrira iritsitakoan nola jokatu behar duten, eta han zer sentitzen duen arimak eta nola asetzen duen Jainkoak eta kentzen dion hemengo gauzen egarria eta nola daraman Jainkoaren zerbitzuko gauzetan haztera, haraino iritsi direnei oso probetxugarri izan eta argi handia ematen diena.
‎Hau bai Jainkoaren handitasuna, egia esango duten gizaki batek edo birek gehiago egin baitezakete, beste askok batera baino!; apurka apurka berriro aurkitzen dute bidea, Jainkoak adorea ematen die. Otoitzean arriskua dagoela esaten badute, otoitza zein ona den agertzen saiatzen da, hitzen bidez ez bada, egintzen bidez. Sarri Jauna hartzea ez dela ona esaten badute, orduan sarriago hartzen dute. Beraz, bat edo bi badaude beldur gabe hoberenari jarraitzen diotenak, Jaunak apurka apurka berreskuratu egiten du galdutakoa.
‎Oi, hemen bai datorrela egoki, ene alabak, kontenplazio gorena! Oi, bai arrazoi handiz sartuko litzatekeela arima bere barnean, bere gain hobeki jaiki ahal izateko, Seme santu honek aditzera eman diezaion zer den bere Aita dagoela dioen tokia, zeruetan baita! Irten gaitezen lurretik, ene alabak, ez baita bidezko honelako mesedea hain gutxitzat hartzea, hain handia dela jakinik ere lurrean geratzeraino.
‎11 Beharbada, barre egingo dute nire lepotik, eta hori argi dagoela esango dute, eta zuzen ibiliko dira; izan ere, garai batean ilun zegoen hori niretzat. Ongi ulertzen nuen arima nuela; baina arima honek zer merezi zuen eta nor zegoen haren barruan ez nuen ulertzen, nik hura ikusteko bizitzako huskeriekin begiak estaltzen nituelako.
‎5 Orain begiratu, ene ahizpak, nola Jaunak arindu didan lana zuoi eta niri irakatsiz azaltzen hasi nintzaizuen bidea, Ebanjelioko otoitz hau esaten dugunean zenbat eskatzen dugun niri aditzera emanez. Bedeinkatua izan bedi betiko; izan ere, egia da ez zela sekula nire burutik pasatu hainbeste sekretu zeudenik hartan, honezkero ikusi baituzue barnean duela espiritu bizitza osoa, hasieratik Jainkoak arima murgildu eta bidearen amaieran dagoela esan nuen ur biziaren iturritik oparo edaten eman arte. Badirudi, ene ahizpak, Jaunak hemen barruan dagoen gozotasun handia eman nahi izan digula aditzera, eta oso onuragarria da irakurtzen ez dakitenentzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia