|
Jarraian, irudi lauso bat ikusi zuen, eta hari oldartu zitzaion oihu ikaragarria eginez: halako ukabilkada eman zion Damasok Abelardori kokotsean, non atzeraka bota baitzuen aurkaria,
|
buruaz
lurra jo eta konorterik gabe gelditu zena; handik aurrera, Abelardo suspertzen ahalegindu ziren, minutu bat, bi minutu; medikuren bati deitzea pentsatu zutenean, baina, ikasle ikusleetako batek hiriko traumatologorik ezagunenetakoa zuen aita?, Abelardok onera egin zuen; halere, hain susto handia pairatu zuten Lepanton bildutako guztiek, non lehia hantxe geldiaraztea erabaki baitzuten....
|
|
Jarraian, irudi lauso bat ikusi zuen, eta hari oldartu zitzaion oihu ikaragarria eginez: halako ukabilkada eman zion Damasok Abelardori kokotsean, non atzeraka bota baitzuen aurkaria,
|
buruaz
lurra jo eta konorterik gabe gelditu zena; handik aurrera, Abelardo suspertzen ahalegindu ziren, minutu bat, bi minutu; medikuren bati deitzea pentsatu zutenean, baina –ikasle ikusleetako batek hiriko traumatologorik ezagunenetakoa zuen aita–, Abelardok onera egin zuen; halere, hain susto handia pairatu zuten Lepanton bildutako guztiek, non lehia hantxe geldiaraztea erabaki baitzuten....
|
|
Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. Eta zuk, Sara, baietz baietz zenion, zorion malkoak isuriz, eta ni orduan espirituak hartua sentitu, eta, harrigarriki, lurretik hamar bat zentimetrora aireratu nintzen; ni hala ikusirik, santoia aurrean belaunikatu zitzaidan eta
|
buruaz
lurra joka hasi, maisu deika niri, eta zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako li... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
|