Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 145

2000
‎Etenik gabe, aitorpen bortitz bat egiten du idazle gazteak, espirituzko streep tease betean: " Liburu honek salbatu nau nire buruaz beste egitetik. Literatura da ene Jainkoa, hitza ene redentzioa".
‎Zahartzaroak baditu bere pribilejioak, eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, ahanztura da; edo, beste era batera esanda, erotasuna. Dagokidan erotasun eremuak salbatu izan nau askotan neure buruaz beste egitetik, adibidez; eta, gauzak hain muturreraino eraman gabe, zahartzaroak ekarri didan erotasunak, erotasun funtzionalak, egin du posible lekukotza hau kontatua izan dadin. Natura jakintsua da.
‎Baina aurre egin behar nion egoerari, duintasunez, gogor, etsi gabe, eta neurri horretan nire bizitzaz dena zekitela jabetu izanak eta zekiten hura nola erabilia izango zen ulertzeak, bada, asko lagundu zidan arerioei benetako neurria hartzen jakiteko. Neure onera etorri aurretik, baina, beste bi aurkezleek nire zazpi andregaien aipamen burlatia egin zuten, esanez zazpiak beren buruaz beste egin zutela, nik, atsekabeak jota, beren lore ezkutua urratu nahi izan ez nuelako. Halako infamiarik!
‎Joakinek bere buruaz beste egin zuen eta, Lili, J. Pinto Fernandezekin esposatu zen,
‎Eta zinez, hala zela ikusi dugu, eta are gehiago zubira abailtzen zen laino oro irenslearekin; eta are gehiago, behin ibiltzen hasirik, burdinazko armiarma sare erraldoiak sentiarazten zizun dardarizo fin zorabiagarriarekin. ...rekin batera, nahiz eta Rubenen alboan joan, Gran Canyon edo Zion Canyonen bezala, zubiak bertigoa sentiarazi dit, eta Niagarako urjauzietan edo Death Valleyn bezala, halako erakarpen hipnotizagarria (Niagaran, urjauzietan zeuden krisi telefonoen antzera, ez naiz harritu hemen ere EMERGENCY PHONE AND CRISIS COUNSELING gorriak ikusirik; Preteritok adierazi digunez, urtean zehar asko omen dira beren buruaz beste egiteko toki hau hautatzen dutenak).
2001
‎Ez du azterketa gainditu, oraintxe jakin duenez, eta erabakia hartuta dauka: bere buruaz beste egingo du. Azken adore puntu hori falta du, ordea.
2002
‎Guztiarekin ere, ahots kontrajarriak entzuten nituen neure barruan. Ahots batek lasai egoteko esaten zidan, hitz haiek ume batengan serioegiak zirela-eta aintzakotzat hartu ahal izateko; beste batek,  aitzitik, erne egoteko adierazten zidan, kezkagarria zela nire semeak, bere zazpi urterekin, bere buruaz beste egiteko azaltzen zuen  asmoa. Nik, ahal izatera, jakina, berehala kenduko niokeen hiltzeko asmo guztia burutik.
‎Neure buruaz beste egingo nuke
‎Soinu arazoak gorabehera, dramatismoz eta intentsitatez beteriko emanaldi bikaina eskaini zuten. Kazetari morbozaleek diotenez, Thalia lesbiana da, heroinazale izandakoa, joera depresiboak ditu eta bere buruaz beste egiten saiatu da behin baino gehiagotan. Bost axola niri.
2003
‎Tunel hauek egiteko gorriak eta beltzak pasatu behar izan zituzten. Laster, Zegama aldean, tunelik luzeena zeharkatuko dugu eta, hura egiteko, nahitara, ingeniari italiar bat ekarri zuten; antza, mendiaren bi aldeetatik zulatzen hasi ziren, egunen batean bi zuloek bat egingo zutelakoan, noski; baina, eguna joan, eguna etorri, eta zuloek ez bat egiten; orduan, etsipenak harturik, ingeniariak bere kalkuluak erratuak zeudela onartu, eta bere buruaz beste egin zuen. –Eta Teresaren arreta behingoz erakarria nuelarik, begiak begietan, bere bihotza hunkituko nuelakoan, honela amaitu nuen?:
‎Ez zuen hargatik berehalakoan Hutx eta Txarlirekiko loturarik egin. Komisarian zegoela, Jean Marie Etcheverry bat, Galarretako lepoan Hutx ezizenez ezagutu Eusko Armadako militantea bere buruaz beste eginik hilotz harrapatua izan zela jakin zuenean, argi izpia piztu zi  tzaion kaskoan. Marmar ari zen.
‎Era berean, norbere buruari egiten zaizkion minen artean (arruntena horditzea izaten da, eta sermoi monografiko ugari eskaintzen zaizkio), ez dira bekatu azoteak, zilizioak, lizifrinak eta baraualdiak, xede espiritualak bultzatzen baditu behintzat. Zer esanik ez, norbere burua hiltzea bekatu mortala da eta, berez, ez litzateke bere buruaz beste egin duen pertsona lur santuan ehortzi behar (dena den, oro har heriotzaren arrazoiaren inguruan zalantzari eusten zitzaion, eta besteekin batera lurperatzen zen). Abortua da bosgarren aginduaren kontrako beste bekatu ohikoa, aurrerago ikusiko duguna.
2005
‎Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak; diktaduraren azken urteetako deuseztatzea baino askoz ere odoltsuagoa izan zen hura. Batzuetan, iruditzen zitzaidan bere buruaz beste egiten ari zela jende multzo handi bat, etsiak jota, hainbeste urtetako borrokak eta sufrikarioak nora ekarri gintuzten ikusita.
‎Haiek errietak geltokiko arduradunarenak! Hasieran, inondik ere, neure buruaz beste egitera nindoala iruditu, eta berebiziko sustoa eman nion gizagaixoari. Ia gau osoa igaro nuen geltokiko aulki batean eserita, lo kuluxkak eginez, bueltako trena hartzeko aukera izan nuen arte.
‎–Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe gera  tzeak egiten die minik handiena; hortxe dute ahuleziarik behinena. Jokatzen duten moduan jokatzen dute, atzetik indarra dutelako eta ahaltsu sentitzen direlako; babesik gabe geratzen direnean, gainbehera etortzen dira, eta beren buruaz beste egitera ere iristen dira. Zergatik uste duzu ari dela irauten Franco hainbeste denbora boterean?
‎Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela, eta droga gehiago behar izaten zuen haietatik irteteko. Gorabehera psikiko handiak izaten hasi zen, nonbait, eta, behean zegoenean, bere buruaz beste egiteko irrika bizia etortzen zitzaion. Goian zegoenetan, aldiz, drogak uzteko indarra ateratzen zuen, eta ohitura osasuntsuei gogor ekiten zien (yoga, janari garbia, musika...), baina hurrengo gainbeherak laster etortzen zitzaizkion, eta gero eta sakonagoak ziren.
2006
‎Trikimailu hari esker, Ulises izan zen lamien kantua entzun, eta bizirik iraun zuen gizaki bakarra. Sekretua aurkitu zietela-eta, euren buruaz beste egin zuten munstro gaizto haiek, amildegira salto eginez.
‎Baina ez nuen ez buruaz beste egin ezta saiorik ere. Ez zen adore faltagatik izan.
‎Gogoangarriena, baina baita oroitzapen gazi gozoa eragiten didana ere, Joseph Rothi buruz idatzi nuena: Hitler Pariseko ateetan zelarik Rothek bere buruaz beste egin zuenean, idazleak nire artikulua omen zeukan aldean beste hainbat paper eta libururekin batera.
‎Pentsatzen nuen: Ai, heure buruaz beste egin bahu aerodromotik irten hintzen egunean.
‎Salamancan zegoela jakin zuen Donostian frantses eskolak elkarrekin hartzeko proposamena egin zion lagun hura hil egin zela. Sukaldaria eta neskameak eta bizitzan dena ez dela ikastea esaten zuen ama zituen bere lagunak bere buruaz beste egin zuen. Etxeko kateen zamari ihes egiteko ezkondu egin zen lehenbailehen.
2008
‎Horrelakoek beti funtzionatzen zuten Londresen, ez dut sekula ezagutu Ingalaterrak adina tren arazo dituen lurralderik. Atzerapenak, arazo teknikoak, ekaitzarengatik eroritako zuhaitzek trenbidea blokeatu zutela (behin baino gehiagotan gertatu zen, ni han nengoela), edo beren buruaz beste egiten saiatu ziren tipoak (sinesgaitza bada ere, aurreko urtean hamabostek galdu omen zuten bizia horrela. Bitxia... nolabait esatearren).
‎Eta aitak ekin eta ekin aritu zela, amak etsi eta jaioberriari jartzea onartu zuen arte. Aitak bere buruaz beste egin zuen, Thomasek zazpi urte zituelarik.
‎–Bizitza oso baterako, gizon, oso baterako, edo, beste modu batera esateko, bertan buruaz beste egiteko asmoa dugu.
‎–Ezin da zaratarik egin, ausartu da?, ezta buruaz beste egiteko ere.
‎Zergatik nagon, orduan, hirekin hizketan? Uste dun geltokiko egun hartakoa dela nire buruaz beste egiteko gogoa izan dudan aldi bakarra?
‎Fedabideetan, albisteak aurkezteko erari begiratu ezkero," gure jendeak" ez du sekula bere bururik hiltzen; hilik agertzen da huts hutsik eta txit naturalki. Gure jendea hain da bat eta betea, non ez baitu bere buruaz beste egiten; gure jendea hain da ona, non ezin baitiezaioke gutar bati, bere buruari, gaitzik egin.
2009
‎–Orain bere buruaz beste egiteko bihozkadak izaten ditu... aspalditik heriotzari dion ikara horrekin nahasturik.
‎Erotu egingo zen. Bere buruaz beste egingo. Darioren hitzek sortzen zuten bake aura hura behar zuen.
‎–Libre balego, txakur bat bezala hilko litzateke, alkoholak eta drogek jota, edo bere buruaz beste egingo luke joko gau baten ondotik. Milioi bat irabazi dut haren itxialdiarekin.
‎–Eta halako batean gizon horrek etsialdi batean bere buruaz beste egingo balu? –oihukatu zuen Clarak senarra eskuetatik hartuta.
‎Zertarako? Zure buruaz beste egin nahi baduzu, altxa zaitez, joan arrastaka kasinoraino eta deabruak lagunduko dizu! Zergatik gaiztotu behar duzu nire kontzientzia zure heriotzaren zamarekin?
‎Abandonatu egin du! Horregatik nahi izan du bere buruaz beste egin!
‎Eta amona gaixoarekin? Ezdeus batengatik zeure buruaz beste egin. Kaleko neska batengatik, amerikar madarikatu batengatik zeure buruaz beste egin?
‎Ezdeus batengatik zeure buruaz beste egin? Kaleko neska batengatik, amerikar madarikatu batengatik zeure buruaz beste egin?
‎Dios, susmo ikaragarri bat zebilkidak buruan, lokietan jo eta jo, ez diat horretan pentsatu ere egin nahi, etxetik ostia batean irten nintzenetik ordea hor ari duk marmar marmar, ehun eta laurogeian autopistan. Ostia, bere buruaz beste egitearen susmoa. Arrebaren ahotsa.
‎Zahartzaro mingarria. Eta 2007an biek erabaki zuten bere buruaz beste egitea. Aurretiaz, Gorzek gutun luzea oparitu zion emazteari.
‎triki trakako ekosistema ez da zerua, eta aro globala, infernua, errietatxoa egin diot neure buruari. Akordatu naiz Hiroshima bonbardatu zuen pilotuak bere buruaz beste egin zuela urteetara, dokumental baten bidez begietaratu zuenean, eta bihotzeratu, eragindako izugarrikeria.
‎Emma Bovary dut gogoan. Flauberten nobelako protagonistak alaba bat izan zuen, Berta, eta nobelaren bukaeran, Emmak bere buruaz beste egiten duenean eta nobela bukatutzat jo genukeen momentuan, hara non azken bigarrengo paragrafoak ate bat uzten digun betiko zabalik:
‎Hara batzuk hemen: burua galdu, burutik galdua, burua nahasi, burutik eginda, burutik maingu, burutik dago, burutik saltatu, burutik jauzi, burutik joana, burua paxatu zaio, burua gelditu zaio, burua zoratu, buru irtena, buruz arindua, buruaz beste egin...
2010
‎Neure buruari galdetzen diot: ez ote du bazterketan izan zerikusirik bere buruaz beste egin izanak?
‎Menturak nahi izan zuen, baita ere, Ibon Sarasolak Gurutz Olaskoaga Sarasola lagun izatea; hau da, Lotsatiren iloba bera. Lotsatiren familiarentzat harrigarria izan zen ikustea gazte gazterik bere buruaz beste egin zuen senide hark, gerra aurreko egunkarietan olerkiak euskaraz idazten zituenak, bat batean halako interesa eragin zezakeela hainbeste urte igaro ondoren. Ibon Sarasolak Lotsatirengan zeukan interesak Lotsatiren iloba ere kutsatu zuen nonbait, eta horrela, berorrek ekin zion sekula ezagutu ez zuen osabak idatzitako lana berreskuratzeari.
‎Bere garaikideek ez bezalako poesia egiten zuela ematen du irakurri ahal izan ditugun poemen arabera. Bere buruaz beste egin zuen hogeita bat urterekin. Nago Lotsatiren poemek eta bizitzak ere ekarria, ez dakit garrantzitsua baina bai polita?
‎Neure buruari galdetzen diot: ez ote du bazterketan izan zerikusirik bere buruaz beste egin izanak?
‎Teresaren deiaz ezer esaten ez banion, bere buruaz beste egiteko prest zegoela ematen zuen, hainbesteko interesa zuen deiaren mamiarekin. Hurrengo egunean elkarrekin bazkaltzeko gelditu ginela kontatu nion.
‎Bi tiroz josita hil ziren komandantea eta bere emaztea. Hirugarrenak, ordea, bere buruaz beste egin zuen beste biak tiroz josi ondoren.
‎Alderdi solidario horrek eraman dezake Europa protagonismoa izatera, merkatuari aurpegia eta begiak jarriz, ongizate estatuari eutsiz, beti ere, jakina, aberastasuna sortzeko gizarte gisa dugun ahalmenera egokituta. Kontrakoa egiteak, gure buruaz beste egitea bezalakoa litzateke, edo urrezko arrautzak erruten dituen oiloari zintzurra moztea. Gizarte batek sortzen duen hazkundeari zatitxoak kentzen badizkiozu, eta lehiakor izateko inolako aukerarik gabe uzten baduzu, hondamendira eramango duzu zeure sistema ekonomiko eta soziala.
‎Fedearen zama daraman Hiponako Agustin (354) filosofoak ere horrelaxe dio: nork bere buruaz beste egitea ez da sekula (inongo zirkunstantziatan) zuzena. Zeintzuk dira ikuspegi horren aldeko arrazoiak?
‎Zeintzuk dira ikuspegi horren aldeko arrazoiak? (Diotenez, Agustinen garaian, Erroman zenbait moja bortxatu zituzten, eta moja horietako batzuek beren buruaz beste egin zuten. Agustinek barkamena merezi zutela esan omen zuen.
‎gizakia Jainkoaren maisulana da, eta suizidioa blasfemia bat. Suizidioa blasfemia da, Jainkoak opari gisa banatzen duen bizitzari uko egiten diolako bere buruaz beste egiten duenak. Hortaz, bizitzari uko egitea esker txarreko izatea da, eta esker txarreko izatea jokabide desegokia da.
‎Nire erantzukizuna nire ekintzen gaineko askatasunaren araberakoa da. Ez baldin banaiz askea, edo, dioten bezala, naturaren kontra jokatzerik ez baldin badago (jende askoren ustez, bere buruaz beste egitea naturaren ibilbidearen kontrako ekintza da), orduan ez dago modurik bereizketarik egiteko nire ekintzen artean: edo denak dira zuzenak edo denak okerrak.
‎edo denak dira zuzenak edo denak okerrak. Demagun, Jon, harri erraldoi bat bere gain eroriko dela ohartu ahala, harria saihestearren mugitzen dela, orduan naturaren ibilbidea aldatu nahi du, bere buruaz beste egin nahi duenean bezainbeste. Bi ekintza horiek parekoak dira.
‎Garbi dago zentzu komunak pixkana pixkanaka erlijioaren traba guztiak gainditu dituela. Erlijioaren jarrera dogmatikoa da; haren ustez, nor bere buruaz beste egitea gaizki dago; eta gaizki dago, berez.
‎4 K.o. 65); izan ere, suizidioa askatasunerako bidea da, hau da, nork bere buruaz beste egiten duenean bere askatasuna gauzatzen eta egiaztatzen du: suizidioa askatasunaren adierazpiderik garbiena da.
‎Diogenes Laerziok (ustez, III. mendeko pentsalariak), estoikoei buruz mintzatzean, hauxe esaten digu: " Gizaki batek zenbaitetan bere buruaz beste egin dezake, hain zuzen ere, herriarengatik edo adiskideengatik egiten badu, baita gaitz sendaezina edo oinaze jasanezina duenean ere". Ildo beretik, bai Platonek bai Aristotelesek uste dute suizidioa orokorrean ez dela onargarria (ematen dituzten arrazoiak gizarteari lotzen zaizkio), baina, halere, egon badaude zirkunstantziak zeinetan zentzuzko, ulergarri eta zuzena izan daitekeen.
2011
‎Alemanek eliza ortodoxo baten barruan inguratu zituzten gerrillari biak, baina harrapatuak izan baino lehenago, nahiago izan zuten beren buruaz beste egin. Ondorengo asteetan, hiru mila judu bidali zituzten gas ganbaretara, eta hamar mila txekiar inguru izan ziren atxilotuak eta torturatuak.
‎–Ebaki ederra da, alderik aldekoa, karotida eta trakea zarrastada bakar batez moztu dituena. Nork bere lepoa moztu nahi duenean bere buruaz beste egiteko, oso bestelakoak izaten dira zauriak.
‎Goizaldean topatu zuten haren gorpua, itota, ibaiertzeko adar batzuetan trabatuta, garai batean kanaberako amua ibaiertzean trabatu zitzaion moduan, bizitza bera trabatu zitzaion modu berean. Sekula ez nuen jakin mozkorraldiarekin uretara erori ote zen, edo bere buruaz beste egitea erabaki ote zuen.
‎Gainera, froga gisa, ordura arte ezagutzen ez zen datu bat eman zuen jakitera: hiltzaileak abituz jantzi zituen biktima guztiak, gorpuak ezkutatu baino lehen; eta abitu hori berori jantzi zuen berak, bere buruaz beste egitea erabaki zuenean.
‎Serieko ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du, harrapatua izan baino lehen.
‎Horietako bakarra identifikatu ahal izan da orain arte, Alexandra ´atková, baina ikerketek aurrera jarraitzen dute, hildako beste bi emakumeak nor diren jakiteko. Poliziako bozeramaileak mezu lasaigarri bat zabaldu nahi izan du; haren ustez," Txekiar Errepublikako biztanle guztiek lasaiago egin dezakete lo gaurtik aurrera, izan dugun serieko hiltzailerik arriskutsuenetarikoak bere buruaz beste egin duelako".
‎Orduantxe konturatzen da jaio denetik erakutsi dioten guztia gezurra baino ez dela, inguratzen duten guztiak ametsetan daudela, kontzentrazio esparru batean bizi dela, eroetxe erraldoi moduko batean, Zoro Handiaren aginduetara. Presondegitik alde egite aldera, bere buruaz beste egitea erabaki dezake, baina alferrik. Gizaki arruntak hori egiten duenean, bere arimak ezin du lortu zazpi esferak zeharkatzea, ez baititu ezagutzen arkonteak engainatzeko esaldi magikoak:
‎Poliziak hiltzailearen etxean topatu zituen martirien irudiek, abituak eta liburuek Werfel erruduna zela frogatzen zuten; hala eta guztiz ere, bazeuden arrazoiak pentsatzeko Werfel ez zela erantzule bakarra. Alexandraren lagun batekin hitz egin zuen, bere buruaz beste egin aurretik; hil ondoren, Annak mehatxu bat jaso zuen dendan, eta apur bat geroago, auto beltz baten gidaria neska akabatzen saiatu zen. Mezu sekretua ere Werfelek laguntzaile bat zeukala frogatzera zetorren.
‎–Janek gero eta garbiago ikusten zuen dena?. Baina Werfelek ez zuen inor hil; inguratuta zegoela ikusi zuenean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen: horrekin, alde batetik, sekta bera babesten zuen, eta bestetik, beste mundu horretara mugitzen zen.
‎Ondorio guztietarako, denak bere horretan jarraitzen zuen: serieko hiltzaile batek hiru emakume akabatu zituen, poliziak hura harrapatzera zihoazenean psikopatak bere buruaz beste egin zuen, eta hor akabo ikerketa. Bazegoen, gainera, beste arazo bat:
‎Alexandra sektaren bilkura batean hil zuten; haren gorpua kasualitatez agertu zen gero, eta poliziaren ikerketa haiengana zuzentzen zela ikusi zutenean, Werfeli agindu zioten taldea desegiteko mezu kodifikatuaren bitartez. Eta hala egin zuen; baina etxera itzuli zenean, poliziak inguratuta zegoela ikusi, eta bere buruaz beste egitea erabaki zuen.
‎. Benetan sinesten al diozue txerpolari honi? Benetan prest al zaudete zeuen buruaz beste egiteko, inork ikusi ez duen paradisu batera joateko. Benetan pentsatzen al duzue mundu osoa konbentzituko duzuela horretaz?
‎Ez ordea; berak zeukan arrazoia. Gaur goizean irakurri dut hilik aurkitu zutela Londresen, bere apartamentuan, Doris Milne Willians izeneko emakume gazte bat, lanbidez kazetaria, bere buruaz beste eginda. Gero zehazten zen amodio minak omen zituela eta senarrarengandik bananduta bizi zela.
‎Handik bi egunera, logelako neskameak dantzariari itxaron dio antzokiko atarian. Hurbildu zaio eta bere buruaz beste egiteko asmotan eskuratua zuen errebolber txikia hustu du emakume gazte irribarretsuaren aurka, zoriontsu azkenean dantza saioa ongi irten zaiolako eta damako pikaren mehatxutik libratua delako (baina halere, bart bertan kartak makur irten zitzaizkion). Dantzariak ez du garrasirik egin.
‎Ahaideen arteko lehia handia pizten zen horrelakoetan. Norbait ospakizun hauetako batean bere buruaz beste egitera zihoanean, sona handiko festak antolatzen zituzten, adar, alboka, txirula eta danbolinen doinuan dantza eginez eta koplak abestuz.
‎Nire aitak txikitan entzuna omen zuen, trena zetorrenean, hainbat amak beren umetxoekin beren buruaz beste egiteko asmotan trenbidera jotzen zutela. Oso barruan gelditutako komentarioa du hau.
‎Osabak esaten zion han akabatu egingo zutela eta azkenean beste aldeko senide batzuengana joateko konbentzitu zuen. Arazo asko zituen mutila zen; bere aitak behartuta urteetan apaiz izateko ikasten ibilia zen eta, ikasketak utzi zituenean, aitak bere buruaz beste egin zuen eta ama berriro ezkondu zen. San Martzialeko ostatuan geratu ziren eta esan zion maleta bertan uzteko, hurrengo egunean eramango ziola.
‎Handik gutxira, apirilean, Anartzen e posta mikatza jaso nuen: " Urlia Berendia maisu eta lagunak bere buruaz beste egin zuen atzo gauean. Hileta, bihar bere herriko San Andres elizan, 19:00etan.
‎Destrebetasunaren eta baliabide gutxirekin lan egin izanaren kontzientziak badu bere eragina asmatu ez izanaren sentimendu horretan; ahaleginak egin bai, baina emaitza eskas samarra ez ote den izan. Pavesek bere buruaz beste egin zuen, 42 urterekin. Strega saria eta beste hainbat zituen irabaziak ordurako, oso goraipatua zen, baina hala ere bere egunkarietan dio sekulako hutsunea sentitzen duela.
‎Ana Kareninak senarrarekiko eta bere umeekiko harremana urratzen du; gero jabetzen da hasierako maitasun hura laxotzen ari dela, eta orduan maitasun etsiperatua edo desesperatua ezagutzen du. Nobelan maitasun horrek ez du erredentziorik, eta Ana Kareninak bere buruaz beste egiten du.
‎Ulertu dute mugak jarri behar dizkiogula geure buruari, eta erraldoitasun suntsitzaileak bere buruaz beste egin duela, txikitasun sortzailearen mesedetan.
2012
‎Kanposantu ondoko lur-sail txiki batean lurperatu dute, buruaz beste egiten dutenen eremuan.
‎Beren mundua erortzear ikusita, Zweig senar emazteek beren buruaz beste egitea erabaki zuten Veronal hartuta. Biharamunean, ohean aurkitu zituzten, Stefan sabaira begira, eta Lotte Stefani besarkatuta.
‎Brasili, herri zoragarri honi, bene benetako eskerrak ematekoa, niri eta nire lanari harrera eta ostatu ezin hobeak eskaintzeagatik. Egunari egun, gero eta gehiago ikasi dut herri hau maitatzen; eta ez nukeen beste toki hoberik aukeratuko nire bizitzari berrekiteko, ikusi eta gero nola hondoratu den jada nire hizkuntzaren mundua, nola Europa, nire aberri espirituala, bere buruaz beste egiten ari den. Niri dagokidanez, hirurogei urte beteak ditut eta kemen berezia behar da berriro hasteko hasieratik beretik.
‎1911 urtean, bero sapa handia egiten zuen uda aurreko egun erre batez, Emilio Salgarik bere buruaz beste egin zuen Torino inguratzen duten muinoetan hain ugariak diren landetxetako batean. Zorrez lepo eta emaztea minbiziaz hil berri, azken mezu izugarri bezain ozpina utzi zien bere abentura liburuekin diruz lepo egindako editoreei:
‎Jon Mirandek pilula potea eta botila bat whisky lagun zituela egin zuen nonbait buruaz beste. Ezagutzen diogun azkenekotako idatzia Txomin Peillen adiskideari egindako gutuna da, Mirandek bere buruaz beste egin baino hilabete eta erdi lehenagokoa:
‎Bere buruaz beste egiteko
‎Ezagutzen diogun azkenekotako idatzia Mauletik Txomin Peillen adiskideari egindako gutuna da, Mirandek bere buruaz beste egin baino hilabete eta erdi lehenagokoa. Aieru baten itxura du gutuneko azken esaldiak:
‎Istorioari jarraipena eta errematea emateko, sona handiko idazleak hasberria hiltzea luke irtenbide onena. Bere buruaz beste egitea ere bururatzen zaio: aukeran nahiago tiro bat lokian eta kito egitea, iruzurra jakitera emango balitz entzun lituzkeenak jasatea baino.
‎Bere buruaz beste egitea du azken aukera.
‎–Hilabeteak aurrera doaz, eta Juanjok askotan izango du bere buruaz beste egiteko tentaldia. Baina soto heze hartan ez dago suizidioa ahalbidetzen duen ezer.
‎" Bi esku, urka bilurra estutu eta buruaz beste egiteko", otu zaio mutilari.
‎neure buruaz beste egiteko.
2018
‎Mutikoak begirada bat gurutzatu du nagusiarekin, zer egin behar ote zuen galdetu nahiz. Nagusiak jarraitzeko keinua egin dio," buka dezagun behingoz, agure ero bat besterik ez da eta, testamentua idatzi edo bere buruaz beste egin nahi du agian", makina hori bizkar gainean hartzea suizidio bat da behintzat, hara hor testamentua, orri zuri bat eta gizon bat hilda, lepoan oskoltzat hartutako Underwood makina baten azpian, goian bego. Baina behean dago.
‎Dagoen informazio pilaren arabera, begien bistakoa da TRIAn garrantzizkotzat jo zutela Swartzen inguruko materiala. Pertsona interesgarria izan zela dirudi, baina hogeita sei urte zituela bere buruaz beste egin zuen. Zerk bultzatu ote zuen horretara?
‎Swartzen materialari ekiten dio berriro. Bere buruaz beste egitera zerk eraman zuen ulertu nahirik.
‎Aaronek bere burua setiatua ikusi zuen nonbait, ihesbiderik gabe, armiarmaren sarean harrapatutako euli mugigaitz bilakatua, Estatu boteretsu haren ahalmen azpiratzailea gainean sentituta, bere asmo on eta gazte lañotasunarekin erabateko kontrastean; presio larregi. Eta bere buruaz beste egin zuen.
‎Ez, are okerrago. Bere buruaz beste egin lezake eta kito.
‎Fraideak ez zekien zer egin: deanaren kontra eskua jasotzeak nahiz deanari men ez egiteak kondenatu egingo zuenez, bere buruaz beste egin zuen. Bi bide eztabaidagarriren artean, hirugarren okerrago baten bila saiatzen da hainbat.
‎–Ikus diezaiotela ongi lepondoa! Ikus dadila pozik hartu zuela bere buruaz beste egiteko erabakia –iseka egin, eta lepo inguruko atorraren obrera urratu zion hildakoari, alderik alde ebakitako zin  tzurra erakutsiz. Oroituko zara, noski, kontatzen ari natzaizunaz:
‎Herrestan atera zenuen gorpua plazaren erdiraino. Mugarre kapitainaren mezulariek aldarri bat zabaldu zuten hiriko karriketan kantoiz kantoi, esanez musde Dexesek bere buruaz beste egin zuela.
2019
‎Auschwitz eta Birkenauko beste batzuk ez bezala, hau ez dago elektrifikatuta. Ukatua dute bere buruaz beste egiteko aukera bera ere.
‎Stefan Baretski 1961ean epaitu zuten, Frankfurten, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten gerra krimenengatik. 1988ko ekainaren 21ean, bere buruaz beste egin zuen Konitzky Sift en, Bad Nauheim en, Alemanian.
‎Eta bulkada hau aprobetxatzen badut, gorputz iratzarri hau, behin betiko neure buruaz beste egiteko?
‎Anek dio jainkoari eskerrak egun hartan aita mozkortuta zihoala bolantean, bestela ez ziotela zaintza Karmeni emango. Eskerrak ematen ditu era berean aitak handik hiru urtera bere buruaz beste egin zuelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia