Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2000
‎Agerian daude jazarpenarekin eta sakabanaketarekin lortu dituzten emaitzak: itota eta gehiago jasan ezinik euren buruaz beste egin duten lagunak, esate baterako; ez dituzte menderatu, baina urkamendira bultzatu dituzte. Eta hor daude damutuak ere; nire ustez, damutuak baino ukatuak eta etsitakoak besterik ez direnak.
2001
‎Teknikariak arras pragmatikoa zirudien, bazekien zer obratu behar zen, buruaz beste egin gabe, merkatuari egokitzeko. Ahots finko eta leunez ari zen, hitzak lañoki herrokan pausatuz, teknikari baten maneran funtsean.
‎Ohean, etzanik atzeman dute, biluzik. Menturaz bere buruaz beste egin du. Hogeita hamasei urte zituen.
‎– Badirudi froga guztiek suizidioaren hipotesia baieztatzen dutela; pistolaren posizioa gorpuarekiko, bolbora arrastoak hatzetan, hatz markak... Hala ere bere buruaz beste egiteko balizko arrazoiak ez daude, ordea, hain garbi –bekainak altxatu eta ezpain ertza doi bat luzatu zuen– Jokinen askatzea denbora kontua baino ez da.
‎– Baina orduan zergatik egin zuen hitzordua Jokinekin bere buruaz beste egin behar bazuen. Ez da oso zentzuzkoa lagun batekin gelditu eta zain dagoela tiro botatzea bere buruari; suizidioa ondo hausnartutako erabakia izaten da gehienetan, eta ez bat batean bururatzen den kontua...
‎– Eta Louisek zergatik jarri zuen hitzordua Jokinekin bere buruaz beste egin behar bazuen?
‎Barrena eduki behar zinan, gero, aita akabatu ondoren alabarekin amodio jolasetan ibiltzeko. Honek ezinegon ikaragarria sorraraziko zionan gure mutilari eta, ziur asko, honek ere badu zerikusirik Pablok autopistan bere buruaz beste egiteko burutu zuen ahaleginarekin. Baina, nahiago badun, pentsa dezaken azken hau Pabloren beste antzezpen bat gehiago izan zela, eta bihotzik izan ezean ezin sentimendurik gorde bertan.
2003
‎eta bere buruaz beste egin du auzoko zineman.
2004
‎egiak beren buruaz beste egiten
2005
‎– Ez genian inon gurutzatzen, ez igandean elizan, ez eta arrats apaletan Kantueniako ostatuan. Aita eta bi auzorekin Patzarrenera jo eta han atzeman genian, bai dilindan, sunpurrari lepotik lotua, bere buruaz beste eginik! Etxe hartako ustel urrin tepoa usnatzekoa zian...
‎Izpiritua alha zeukan: azken orduak sakon eta aberats bizi behar zituela zioen; ez, ez zuen herritar zahar eta akitu haien antzera bere buruaz beste eginen, baizik eta munduaren azala, bilakatua zen itzal herrestaz garbituko, hots osasun publikoaren alderako obra baliotsua obratuko.
‎Baina ororen gainetik gizon zardaiaren bizitzeko gustua zein errabia amiratzen zituen, auzoen erran merran larrutzaileei axolagabe zegokiela, emaztea eta amantea biak batera maitatzen zituela edo 1947an idiak saldu eta traturra erosi zuela; berritasunaren bila zebilen beti. Zergatik ez jakin, Joanesek halako batean bere buruaz beste egin zuen. Xarles, ideiaz ideia jauzika bazebilen salbatzearren eta hor, hotsemaiten iragan orduak zeuzkan burkide, San Florentingo elizaren aitzineko plazan, kolpatua eta gurutze astunaren azpian lehertua zela.
‎Doi doi izan zuten Linori ito aurretik gerrikoa lepotik kentzeko astia. Lino bere buruaz beste egiten saiatu zen. Bi gizonen artean jaitsi behar izan zuten gizonkotea.
‎bere gerri buelta besarkatzeko bi marinel indartsu behar ziren gantz upel hura, sakon eta belarri itzel haiek ez ziren ahazteko modukoak. Erruki gutxirekin jarri zioten bere buruaz beste egiten saiatu eta ordu gutxira Elephant Terrible goitizena komisaldegian, larruzko gerrikoa lepotik kendu zioten zaindariek beraiek. Bera zen argirik gabeko gela hartan, ez zuen zalantzarik.
‎Ibaiko harriari goroldioa nola, hala itsatsi zaie fardela herrikide guztiei. Xenaro Ourensera joan zen udal musika eskolaren atezain; Vicente Porrasek karburante usaina arnastu zuen Madrilgo zulo batean; Herminio Noval atunetan baino kantetan abiatu zen Cabo Verdera; Manuel Besteirok matea eta aldakarik gabeko emaztea ekarri zituen Rosariotik; Isidora Varelak Pazo do Venton jardun zuen neskame, Luger batez bere buruaz beste egin zuen jaun itsu baten agindupean; Juan Pedreira Espainian barna ibili zen, Puertollanotik Agramontera, Hermosilla de Burevatik Lierganesera, herririk herri, Entre cazuelas de barro aldizkarirako harpidetzak lortzen; Bento Figueira merkante batean sukaldari engaiatu zen Suezeko kanala zeharkatzeko; Xose Zorellek zapatak eta gizonentzako trajeak saldu zituen Barcelonako Corte Inglesean; e...
‎Tiro bat espero nuen, bere buruaz beste eginen zuela. Baina ez, bigarrenez agindu baino lehen zabaldu zigun kapitainak.
2006
‎– Bai, eta informe horretan argi azaltzen zen Jon Bengoa halako laguntza baten beharrean zegoela, kontua ez zela txantxetakoa... Baina hori da euren politika, presoa ahalik eta gogorren estutzea, eta hark ez badu irteerarik ikusten, eta bere buruaz beste egiten badu, ba, azken finean Estatua pozik...
‎– Eta gainera esango digute, presoak berak erabaki duela bere buruaz beste egitea!
‎– ere estimatzen dute txakolina –esan du Bombak– Sarriko atzeko txakolindegi hartara joaten ziren inoiz edo, ezkutuan, gormutuen eskolako harresian egindako zulo batetik ihesi, gizajo berbabako haietako batzuk, bai, gurutze kristauaren zigorretatik ihesi... sufrimendu hura ahantzaraziko zieten txakolin botila batzuen bila, eta, ahal zela, apur bat mozkortu... euren buruaz beste egitea baino hobea zelakoan. Baina, halako batean, bertako abadeek harrapatu eta gogotik egurtu zituzten, bekaturik aitorrezinena egin balute bezala, odola atera arte, eta barre egiten zieten lurrean zeutzan umiliatuei, jipoiaren zigorrak tximino zoroen erako garrasiak eragiten zizkietelako...
‎Desiderio bakarrik bizi zen, mendi haietan beste asko bezala. Noizean behin bateon batek bere buruaz beste egin ohi du.
‎bere buruaz beste egin dezala
‎bere buruaz beste eginen duela
‎bere buruaz beste egin dezala
2007
‎Prentsa artikuluetan suizidioaren aukera indartzen ari da. Horrelako itsaso zakarra zegoela ikusita, pertsona bat espigoira igo bazen, bere buruaz beste egiteko borondatea izan zezakeela pentsatzea zilegi da.
‎Jakintsu preziatuaren ehortzetak Uztaritzen iragarri zirela aditu nuen Gure Irratian. Kazetariaren arabera, bertsio ofiziala baitzen, ikerlariak bere buruaz beste egin zuen. Nehork ez zuen Jean Rene Gorringo zenaren ukarai ebakia aipatzen.
‎– Ez da gaizki, Estevez. Bere buruaz beste egin du?
‎bere buruaz beste egin zuela
2008
buruaz beste egingo dutelakoan egotea
2010
‎Zinemaz, literaturaz edota arte garaikideaz elkarrizketa burutsuak izan nitzakeen bakarrak, Sandiak, emaztea hil zuela esan didate, eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatzean huts egin zuela. Eta horregatik dagoela halako egoera tamalgarrian, gupidagarrian, ni bezala gurpil aulkiari lotua.
‎Preso batek bere buruaz beste egiten duenean, zigilatu egiten dute ordura arte bere bizileku izandako ziega, bere bizi hobi izandako espazio hertsia. Polizi ikerketarako.
‎– Harrigarria da, nik uste nuen sendoagoa zela, hamar urtekoa erori zaiolako buruaz beste egitea ere...
‎Bezperan normal zegoela ziurtatu dute kartzelariek, ez zitzaiola nabari bere buruaz beste egiteko asmorik.
2011
‎Geroago ere, beste horrenbeste egin zuten haren bigarren emazteak eta bien alabak. Eta Plathen eta bien semeak ere, depresioak jota, bere buruaz beste egin zuen Hughes hil eta urtebetera. Urkizari, abandonaturik bizi eta hiltzearen artista iruditu zitzaion poeta, ispilu ezin fidelagoa.
‎Egunkariek gertaeren bertsio berria jaso dute: badirudi zaharretako batek bestea hil eta, ondoren, bere buruaz beste egin duela.
‎Boluntarioaren tesia sutautsa lez hedatu da Interneten. Zaharretako batek jan mordoa utzi die txakurrei bere buruaz beste egin baino lehen; ez daki, baina, bestea hil aurretik edo hil ostean bete ote dituen goporrak. Edozelan ere, txakurrak maiteago zituela bizikidea baino.
‎Hiltzaileak askoz maiteago zituen txakur gaixoak bere bizikidea baino. Horregatik utzi zien jana bere buruaz beste egin aurretik. Jonathan Foster cricket jokalari mitikoa da erruduna prentsaren arabera.
‎– Matias Pascal –zehaztu zuen Aitorrek– Matias horrek prentsan irakurri zian bere buruaz beste egin zuela. Alegiya –honela esaten baitzuen Aitorrek zerbait azpimarratu nahi zuenean, alegiya–, bere buruaz beste egin zuela norbaitek eta Matias Pascal zuela izena.
‎– Matias Pascal –zehaztu zuen Aitorrek– Matias horrek prentsan irakurri zian bere buruaz beste egin zuela. Alegiya –honela esaten baitzuen Aitorrek zerbait azpimarratu nahi zuenean, alegiya–, bere buruaz beste egin zuela norbaitek eta Matias Pascal zuela izena. Zabaltzen zitzaioan atea igaro eta, egoera profitatuz, desagertu egin zuan, Adriano Meis izenarekin agertzeko.
‎Bere buruaz beste egin zuela edo istripua izan zela, zalantza izango zuen noizbait batek baino gehiagok, ama eta izeko Margarita tartean. Beharbada urte hauetan guztietan iraungo zuen zalantza horrek batzuen buruetan.
‎Platonov ez da, ordea, bere buruaz beste egiteko gai.
‎Platonoven emaztea, Sasha, pospoloak irentsita bere buruaz beste egiten saiatuko zen antzezlanaren amaieran. Baina garaiz aurkituko zuen medikuak, ez zen hilko.
‎Eta, hala ere, gazte hiltzeak izan ditzakeen balizko abantailetan pentsatzera behartzen zuen batzuetan Lazkanok bere burua, nahiz eta ez zen gauza bera, inondik inora ere ez, trafiko istripua edo suizidioa edo tortura. Beren buruaz beste egiten zutenen kasuan beti zegoen haien eskubide baten egikaritzaren kontsolamendua, frogatuta ei dagoen arren beren buruaz beste egiten saiatu eta bizirik atera diren haien gehiengo zabala damutu egiten dela saiakeraz: " Ongi pentsatuko ahal zuen, pisatuko ahal zituen balantzaren alde bietan aldekoak eta kontrakoak, ez ote da agian arrazoizkoa izan bere erabakia, eskuzabala, neurtua, errepikapenaren errepikapenari alto esan eta planto egitea erabaki duenaren zentzuzko deliberoa?".
‎Eta, hala ere, gazte hiltzeak izan ditzakeen balizko abantailetan pentsatzera behartzen zuen batzuetan Lazkanok bere burua, nahiz eta ez zen gauza bera, inondik inora ere ez, trafiko istripua edo suizidioa edo tortura. Beren buruaz beste egiten zutenen kasuan beti zegoen haien eskubide baten egikaritzaren kontsolamendua, frogatuta ei dagoen arren beren buruaz beste egiten saiatu eta bizirik atera diren haien gehiengo zabala damutu egiten dela saiakeraz: " Ongi pentsatuko ahal zuen, pisatuko ahal zituen balantzaren alde bietan aldekoak eta kontrakoak, ez ote da agian arrazoizkoa izan bere erabakia, eskuzabala, neurtua, errepikapenaren errepikapenari alto esan eta planto egitea erabaki duenaren zentzuzko deliberoa?".
‎– Eta zer egin behar zian hire ustez, bere buruaz beste egin?
‎Ez, Idoiak ez du garbi jokatu. Pozoia, harakiria, jauzi mortala, Lazkanoren buruko suizida hormonal tragikoa bere buruaz beste egiteko modu ezberdinen inguruan hausnarrean ari dela, telefonoak jo du. Ana da, antzezlaneko protagonista.
‎Txoriak bakarrik, txoriak ari dira han kanpoan kantari, ezaxola. Eskailera haiek igotakoan, leiho handi bat ikusi du eta leihora hurbildu ahala besoetatik lotuta daramaten bi gizonek, Fabian eta Fabian, ukondoetatik estu dakartenek, apur bat presioa lasatu dutela iruditu zaio, leihora hurbildu ahala bere buruaz beste egiteko aukera emango baliote bezala, hala bururatu zaio," jauzi egin ezak leihotik eta erredimitu heure traizioa potrorik badaukak"; bai, gonbita da, panpina izateari utziko dio, traidore izateari utziko dio, jauzi bat eta bere buruari sekula gehiago ispiluan begiratu beharrik ez, leihoa zabalik dago, handik dator txorien kantua," egin jauzi Lazkano, animo, ez hadi hain kold... Egik hegaz".
‎Xehetasun guztiekin azaldu zion Diegok Idoiari, aurrez inori hain garbi sekula esan ez ziona, bere ahotik irten ahala bera ere harrituz: nola eta noiz egin zizkioten marka haiek," lehenbizi mesede bat egingo dizugu", Soto eta Zeberio Moulinaou karrikan zeudela aitortu ostean –" ¿ Dónde hostias está eso?";" Angelun" –, orduan, jada esan beharrekoak esanda eta torturatzaileek jakin nahi zutena jakinda zegoenean, bere buruaz beste egiten saiatu zenean, orduan eta ez lehenago jarri zizkioten hizki haiek, poliziak berak ez, baizik eta bere kideek ezarriko zioten izenondoa gomutara ekarriz: ez zuten terrorista, bahitzaile edo hiltzaile izendatzen Diego, ez zizkioten GAL inizialak jartzen, ez, egia izkiriatzen zioten.
‎Aurten azken pisuan gaude. Zuek atera ondorioak, baina jakizue ez dela zuzendariaren bere buruaz beste egiteko borondatea aldaketaren arrazoia.
2012
‎–Ikertutakoaren arabera, oraingoz ezin dugu erabat baztertu garai batean amiantoa erabili zutela, baina ez dugu uste hala izan zenik eta, gainera, oso ziur gaude une zehatzen batean erabili bazuten, inork ez zekiela kaltegarria izan zitekeela. Agian baten batek okerrena opa die bere lankideei, baina inork ez du bere buruaz beste egin nahi lanean, eta badakizu tailerreko arduradunek, ingeniariek eta horrelakoek ere gainerakoekin lan egiten dutela. Benetan uste duzu norbait prest dagoela astean berrogei ordu edo gehiago pasatzen dituzten leku batean pozoiarekin jolasean ibiltzeko?
‎Ez dira buruaz beste egin dezadan beldur izango, pentsatu dut aurrena xaloki. Ez ote duten buruaz beste egin dezadan nahiko, hurrena gordinki.
‎Ez dira buruaz beste egin dezadan beldur izango, pentsatu dut aurrena xaloki. Ez ote duten buruaz beste egin dezadan nahiko, hurrena gordinki. Aldiro estonatzen nau giza makurkeriaren eta zabarkeriaren mugagabetasunak.
‎Gerriko eta oinetakoetako sokarik gabe, buru hiltzeen aurka Alliot Mariek oparitutako paperezko pijama hutsetan baino uzten ez dutenak ere, tematuz gero buruaz beste egitea lortzen duen bezala.
‎Eta segituan Mirande etorri zitzaidan. Mishima eta Mirande, biak eskuindarrak, biak beren herriaren kulturaren ikuspegi esentzialistadunak, bortxaren goresleak, biak jakintsuak, idazle paregabeak, buruaz beste eginez hilik biak, urte berean: batak bere heriotzaren ordua errebolta ekintza eta ikuskizun bihurtuta, ezpata eta luma; bestea guztien ezjakinean, isilean, hemen, zein kaletan oraindik ez dakidan Paris honetan bertan.
2013
‎Emakume horien heriotzek harribitxiek bezala egiten dute diz diz: beren buruaz beste egin izanak gainezko eranskinez gabetzen ditu beren biografiak. Ondorioz, zertzelada orok hartzen du garrantzia.
‎– Lizarralde anderea, uste duzu zure senarra gai zela bere buruaz beste egiteko?
‎– Beraz, seguru zaude bere buruaz beste egin duela.
‎– Elkarrekin prestatu zenutela esaten ari zara? Bere buruaz beste egiten lagundu badiozu, hori erailketa litzateke. Zure senarra hil duzula aitortzen ari zara?
‎– Eta elkarrekin buruaz beste egiteko asmoa bazenuten, zergatik ez zeunden zu autoan goizeko hamaika eta erdietan?
‎– Zure buruaz beste egitera zindoazela dilistekin akordatu eta asmoa bertan behera utzi duzula sinetsarazi nahi didazu.
‎– Noiztik zeneukaten zeuen buruaz beste egiteko asmoa?
‎– Egiazta dezakezu Tomasek bere buruaz beste egin nahi zuela?
‎Maxentius gudan erail ondoren 312an, bere koinatu Litziniorekin bat eginda, Maximino erditik kentzeko modua aurkitu zuen urtebete geroago: batzuek bere buruaz beste egin zuela diote eta beste batzuek pozoituta hil zela. Horrela inperioaren mendebaldea Litziniorentzat geratu zen eta ekialdea Konstantinorentzat.
2014
‎Zure buruaz beste egiten duzunean
‎Zure buruaz beste egiten ez duzunean
‎Mexikon hil zen Ambrose Bierce, 71 urterekin. Mexikoko iraultzan desagertu zen, hil egin zen, hil egin zuten, bere buruaz beste egin zuen, inork ez daki. Guillermo Arriaga gidoilari eta idazleak hipotesi bat bota zuen Batallón guillotina liburuan:
‎Misio baterako dei egin zieten Oonukiren eskuadroiko pilotu guztiei: buruaz beste egin behar zuten estatubatuarren hegazkin ontzi baten kontra. Biharamunean erantzun behar zuten, onartzen zuten ala ez.
‎1945eko apirilaren 3an egin behar zuten hegaldia, baina Kenichiro Oonukiren hegazkina aireratu ere ez zen egin, matxura bat. Handik egun bigarrenera aireratu zen, baina buruaz beste egin behar zuen lekura heldu orduko, Estatu Batuetako Armadak tirokatu eta irla batean lehorreratu behar izan zuen. Aukera minimorik ere ez zuen izan behar den moduko kamikazea izateko beraz.
‎Gerratik libre zegoen beraz, joera logikoa, naturala, baina halako batean erabaki zuen itzuli behar zuela, gerrara, Bilbora. Lagunak hiltzera joaten ari ziren, frontera, Burdin Hesira, lagunak buruaz beste egitera joaten ari zirela ere esan daiteke. Aitzolek 40 urte zituen ordurako, fronteko umeen bikoitza, elizgizona, hizlaria ere sarria, baina gerrara etortzea erabaki zuen, ez da ohikoa, ez da askotan ikusi.
2015
‎Ez nuenez horretarako ausardiarik, mina beste nolabait eragitea erabaki nuen, beti ere neure burua arriskuan jarri gabe, tamaina batetik gorako arriskuan bederen. Irudimenak egoera perfektua iradokitzen zidan, zeinean, nire jazarpenaren ondorioz, Barrenetxeak bere buruaz beste egiten zuen trenbidean.
‎garaitzeko geure buruaz beste egin behar genukeelako
‎Beltranek, esaterako, emazteak adarrez hornitu duela jakin bezain laster, etxetik botatzen du, doilorkeriak ez duela bere bizitzan lekurik aldarrikatuz. Gero bere buruaz beste egingo du Beltranek.
‎Ideia ederrak lantzean behin baino ez direla etortzen ere esan zien izena ahantzi zaion idazle handiak irakurle txokoan. Halakoa baiteritza bere oihuari, etxera baino lehen buruaz beste egitea erabaki du Lorea Gernikak, ez ibaiko ur ilunetan, ezpabere gaztetako maitale dandy batek dastatzen irakatsi zion oporto kopaxka batean, ospakizun.
‎Gidoia itxi eta berandu baino lehen filmatzen hasi behar diagu. Hire buruaz beste egitea, esaterako, ez litzaigukek batere gaizki etorriko pelikula borobiltzeko. Egin ezak artearen mesedetan...
‎Eta bere banakotasun paregabea frogatzeko egin zuen salto bigarren pisuko geure balkoitik. Susmoa dut ez zuela benetan bere buruaz beste egitea bilatzen, norbere izena puztu eta arrandiatzea baizik. Ezta hilko ere harik eta bizitza uzteko meritu nahikoa egin duela pentsatzen duen arte.
‎Uste nuena baino tentelagoa haiz. Heure buruaz beste egiten saiatu hintzen. Hire organismoa txikituta gelditu huen.
‎bizi nituen bi existentzietako bat baztertu beharra neukan nahitaez, zegokidan denbora oharkabean iraungiko zitzaidan-eta bestela. Ametsen munduari uko egitea erabaki nuen, jakina, ezin bainuen erreala suntsitu neure buruaz beste egin gabe.
‎– Bere buruaz beste egin duela esaten ari dituk.
‎Kontua da zurtuta ez pausatzea, badaki-eta gelditzea pentsamenduari eskuetan eskopeta jartzea litzatekeela. " Bere buruaz beste egindako makina bat gizon emakume ikusia naiz; eta, tiroaren inpaktu zakarra gorabehera, ez zirudien mundua uzteak asko penatu zituenik".
‎Berton duzu balizko bat. Medikua oker ez badago, Huntington gaitza pairatu duten gehienen antzera, erotu eta neure buruaz beste egiteko aukera asko dauzkat.
‎Hori guzti hori, bere buruaz beste egin baino lehen.
‎Aita hil osteko egunetan amak lotarakoan kontatzen zizkidanak oroitu nituen. Gure auzoan, emazteari biluzik ehunka argazki egin ostean, bere buruaz beste egin zuen argazkilaria bizi izan omen zen. Senarrari gutun anonimoetan benetako sentimenduak aitortzen zizkion emaztea ere izan omen genuen auzokide.
‎Kaliforniara artzain joandako Bitorren anaia zaharrenak bere buruaz beste egin zuela jakinarazteko deitu zuten larraldetarrenera.
2016
‎espetxean bere buruaz beste egin duenari
‎Izan liteke. Hainbeste arrazoi eduki lezake pertsona batek bere buruaz beste egiteko, orain esaten den bezala! Badakizu, letradunon lana, medikuenaren parekoa da.
‎Isiltasuna milaka kristal zorrotzetan apurtu zen, garrasi garratz, pilotariak lur jo zuelarik. Aurrez exaltatu bat bere buruaz beste egiten ikusiak ginen, giza gorputz bat erretzen, oraingoan atleta jator bat ikusten genuen kantxatik tarrapataka ateratzen gerlako balarik ankerrenak zauritua bailitzan. Uda honetako oroikizun nagusiaren lekuko izateko asmoarekin etorriak ginen guztiok tragediaren hegal ikaragarria nabaritu genuen ilun, itun, astun, geure gainean...
2017
‎“Hainbestean. Nire bikotekidea... bueno, kontatu nizuen hura... bikotekide ohiak... buruaz beste egin du eta... ”.
‎Edo mendekuarena, ez daki. Axik hegan egingo du, parka berdea haizaturik, lurrera ailegatu baino lehenago hilko ote den du zalantza, buruaz beste egiten dutenen moduan. Ibili duten xenda ebaki eta laharraren angeluak amildegiaren ertza seinalatzen du.
‎Gero igandeak iristen ziren, bezperako guztia inoiz existitu ote zen zalantza sortzen zuten egun motelak. “Geure buruaz beste egiteko egunak”, deitzen genien txantxetan. Suizidioa ez zen kontu arrotza.
‎Barne patio heze batera ematen zuela jakin nuen ia hogei egunen ostean. Oraindik mantentzen zituen 80ko hamarkadan jonkiek beren buruaz beste egin ez zezaten ezarritako barroteak. Patioan solasean ari ziren bi erizain gazte.
‎– Lagunak esan zidan bere buruaz beste egin nahi dutenean hondartzen direla, suizidatzen dakien animalia espezie bakarra omen da –eskumuturrarekin betaurrekoak sudurrerantz igo zituen goiko hortzoiak agerian utziz– Bitxia da.
‎Haurrak ez dira suizidatzen, horixe pentsatzen dut. Nire buruaz beste egin ahal izatearen ideiak baino gehiago, nire amak nik nire buruaz beste egin dezakedala uste izateak halako botere bat eman dit, dibertimendurako aukera bat. Hamaika urte ditut eta prest nago bi jokalari edo gehiagorekin jokatzeko.
‎Haurrak ez dira suizidatzen, horixe pentsatzen dut. Nire buruaz beste egin ahal izatearen ideiak baino gehiago, nire amak nik nire buruaz beste egin dezakedala uste izateak halako botere bat eman dit, dibertimendurako aukera bat. Hamaika urte ditut eta prest nago bi jokalari edo gehiagorekin jokatzeko.
2018
‎Bere buruaz beste egin du lemazainak,
‎Gainera, eta anbulantziakoen testigantzak tarteko, alkohol arrasto asko zeuden bere etxean. Bere buruaz beste egin nahi bazuen, esan dio medikuak, oso gutxi geratzen zitzaiola horretarako. Sarak, arrakastarik izan ez zuelako lotsatuta, bere bizia salbatzera nola iritsi ziren galdetu dio.
‎Lehenengoan paroxetina gaindosi batekin eta bigarrenean belladona hartzeagatik. Zure buruaz beste egitean pentsatzen ari zara?
‎Eta aitaren atzetik etorri ziren depresioak eta buruaz beste egiteko eta puzzlea behingoz amaitzeko saiakera guztiak. Zoriontasuna arbuiatzera iritsitako momentuak.
‎hogeita hamabi urterekin hil zela esan duzu... Bere buruaz beste egin zuen? ”.
‎Ez da argazki gehiago izango. Eta heriotza finkatze bat bada, autofinkatze bat da norbere buruaz beste egitea, norberak fokatzen du eta izozten norbere burua, etorkizuneko anbiguotasunak eta potentzialitateak deuseztatu egiten dira. “Dagoena dago, edo hobe esan, zegoena da dagoena; eta ez da gehiago izango, neuk erabaki dudalako ez egotea”.
‎Haiek hil zuten Txopo bigarrengoz, Teklasek eta Fakirrak berak, lehenengoak bigarrenari kanta hura gehiago ez kantatzeko eskatu zionean. Ez ote zukeen Fakirrak ere bere buruaz beste egingo, zango biko amildegiaren erdira jauzi egingo, ezagutu izan ez balu garaiz Tatiana, oparitu izan ez balio hark Yourcenarren liburua, erakutsi izan ez balizkio Hadrianoren hitzak eta Gericaulten zaldiak, bizi izan ez balitz mailegatutako etxe haietan guztietan apopilo, Arakisen lorratzean, Ainararen etxean, Kororenean, Telmorekin Grosen?
‎Haizearen kontra txiza egitea litzateke hori– Ez dio, ordea, ezer esan. Baina latza begitandu zaio ezabaketa hura, bere buruaz beste egin duen lagun komun baten omenez idatzitako kanta bat bere buruaz beste egitera derrigortzea. “Suizidatu ezazu kanta hori”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia