2000
|
|
Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. Eta jaso nituen begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela ni ere harekin, neure
|
buruari
galderarik egin gabe, gitarra musikaren hatsarekin bat eginik, eta behatu ere egin nuen bidean goiti, ea ba ote zetorren... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
|
2006
|
|
Nireaz, berriz, ez ninduen jakitun egin. Neure
|
buruari
galderak egiteko adina bete nuelarik ere, alde batera utzi nituen aitari zegozkionak. Aitarik ez nuen.
|
2008
|
|
halakoak ziren sutegiari lotutako kontuak inguru haietan, halakoak ikusi zituen osaba Bixentek betidanik? eta halaxe jarraitu zuen, bere
|
buruari
galderarik egin gabe, egunerokotasunaren inertzien mende, ezagutzen zuèn mundu zurrunarekin batera beste mundu baten, modernitatearen, hotsak ere iristen zitzaizkion arren, zeinei ez entzunarena egiten baitzien.
|
|
esan nahi baita markesa andereak burmuinetan sartua behar zuela zeruko erreginaren irudi bikain hura, inkontzientearen beheko geruzarik behekoenean, agian?, halako moldez, non irudi hark eskaintzen baitzion, beharbada, berak, markesa andereak? behar zuèn zuribide morala, janzten zen bezala janzteko, tulak eta organdiak, errubiak eta esmeraldak?, bai eguneroko bizimoduan eta bai festetan ere, zetazko eta urre finezko jantziez janzten ote ziren Ama Birjina eta santa guztiak zeruko festa betierekoan, lepotik diamante bat zintzilik??, bere
|
buruari
galderarik egin gabe eta bere jokabidean kontraesanik sortu gabe, begiek ikusia. Ama Birjina eder hura, kristau emakumezkoen imitagarri, argudio erabatekotzat balu bezala, edo halaxe agertuko balitzaio bezala.
|
|
Nazariok, beraz, narrasti batek bezala jokatu zuen, ehizan dabilen narrastiak ez dio bere
|
buruari
galderarik egiten?, segur bezain itsu, zalantzari tarte txikienik utzi gabe. Ziur zegoen, bai, baina egin zuenaz ziur bazegoen ere, goian dagoenak, halaber, ziurtasun itxura eman behar du, baita ziur ez dagoenean ere?, Nazario pentsatzen hasi zen, halako batean?
|
|
Izan ere, markesa anderea XIX. mendeko urte bateko abenduaren 8an jaio zen, eta data berezi hartatik zetozkion bai izena –Inmaculada Concepción– eta bai Ama Birjinari ume umetatik izan ziòn debozio barru barruko hura ere, haren koadro bat –XVIII. mendeko Ama Birjina bat zen, bere mantu urdinarekin eta zetazko soineko zuri paregabearekin– erostera eraman zuena, baita otoiztegiko aurrealdeko horman ipintzera ere –hartu ere, har zitekeen otoiztegiko erretaulatzat koadro handi hura–, bere gustuko espazio abegikor bat sortzeko, nora noiznahi sartzen baitzen, hiru agurmaria errezatzera: ...on irudi hark eskaintzen baitzion, beharbada, berak –markesa andereak– behar zuèn zuribide morala, janzten zen bezala janzteko –tulak eta organdiak, errubiak eta esmeraldak–, bai eguneroko bizimoduan eta bai festetan ere –zetazko eta urre finezko jantziez janzten ote ziren Ama Birjina eta santa guztiak zeruko festa betierekoan, lepotik diamante bat zintzilik? –, bere
|
buruari
galderarik egin gabe eta bere jokabidean kontraesanik sortu gabe, begiek ikusia –Ama Birjina eder hura, kristau emakumezkoen imitagarri– argudio erabatekotzat balu bezala, edo halaxe agertuko balitzaio bezala.
|
|
Baina aitak bere asmoak bazituen ere, bi anaiek trukatu egiten zituzten beren lanak tarteka, halako eran, non ez baitzen harritzekoa Nazario sutegian ikustea, osaba Bixenteren agindupean, edo astoak, mandoak eta zaldiak ferratzen, edo inguruko baserritarren burdinazko lanabes zartatuak konpontzen: halakoak ziren sutegiari lotutako kontuak inguru haietan, halakoak ikusi zituen osaba Bixentek betidanik... eta halaxe jarraitu zuen, bere
|
buruari
galderarik egin gabe, egunerokotasunaren inertzien mende, ezagutzen zuèn mundu zurrunarekin batera beste mundu baten –modernitatearen– hotsak ere iristen zitzaizkion arren, zeinei ez entzunarena egiten baitzien. Egun batean, baina –aita hil eta handik urtebetera edo, Nazariok hamalau urte zituela, Nazariok berak aurrerago behin baino gehiagotan kontatu zuenez–, osaba Bixente bezero baten aitzurra konpontzen ari zela –aitzurrari zegokiòn burdinazko pieza goria jotzen ari zen mailuaz–, liluratuta bezala geratu zitzaion iloba.
|
2011
|
|
Halaxe bizi izan baitzinen, eta halaxe bizi baitzara egun ere, zeure
|
buruari
galderarik egin gabe, baina bizitzari buruzko galderarik garrantzitsuenari behar bezala ihardetsiz eta bizitza biziz: biziz, alegia?
|
|
–Apezak hori kontatu dizue eta zuek sinetsi egiten diozue, zeuen
|
buruari
galderarik egin gabe, inozo batzuek bezala. Ez al dakizue, ordea, ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza sagarrondo bat zela??
|
2015
|
|
Momentuz ez zuela gehiago pentsatu behar ulertu zuen. Une haietan bere
|
buruari
galderak egiten aritzea, itotzen ari zarenean zein norabidetan igeri egin erabakitzen saiatzea bezalakoxea zen. Uraren gainazalera itzultzeko ohol puska bat lortu behar zuen lehendabizi.
|
2017
|
|
Lehen urtebete osoan, ikaragarri gustuko izan nuen lan hura. Dirua beste inon baino aiseago lortzen zelako eta, horrez gain, aukera eman zidalako probatzeko jakingura eragiten zidan edo kitzikatzen, asaldatzen nahiz liluratzen ninduen ia guztia, neure
|
buruari
galderarik egin gabe eta guztiz alde batera utzirik hausnarketa moralak oro. Baita neurez bururatuko ez litzaizkidakeen beste gauza asko ere, gogoko izango ez nituzkeenak intimitatean eskatu izan balizkidate, baina behin saiatzeko interesgarriak iruditu zitzaizkidanak.
|
2018
|
|
Abiatu eta astebete pasa arte ez zen hasi bere
|
buruari
galderak egiten, hasieran ez baitzuen sentitzen oinaze fisiko basa baino, barne urraduraren pareko mina, azkenik.
|
2021
|
|
Idatzi duena kanpotik eta barrutik begiratu behar du, etengabe. Eta bere
|
buruari
galderak egin behar dizkio, etengabe. Eman dio irakurleari eman behar zion informazio guztia?
|