2000
|
|
Eta hartan nebilela, gogorat etorri zitzaizkidan, bat batean, aita Bartolo mek noiznahi den errepikatzen zizkidan hitzak, san Inaziok Xabierko Frantzis kori erranak: " Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?" Eta galdegite haren gibeletik, bertze galdegite hura etorri zitzaidan, neure
|
buruari
behin baino gehiagotan egin izan niona, nahiz eta azken bolada hartan ez, zeren eta, Elbiraz amorosturik nengoela, ez bainuen buruan bertzerik: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta nahi nuelarik ezen aita Bartolomek zioena egia izan zedila... eta zerbait sinetsi ere egiten nuelarik —zeren eta, anitzetan erran dizudan bezala, pizten denean desiraren argia itzaltzen baita arrazoinarena—, ihardespen ezin zentzuzkoagoa eta ezin doiagoa ediren nion neure galdegite hari... zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan sutu?
|
|
Eta, oharturik ezen galtzoin haiek ez zirela bereak, bertze kutxa batean gorde zituen. Eta, galdetzen ziolarik bere
|
buruari
behin eta berriro norenak ote ziren galtzoin haiek, zeinak jigant batenak izan baitzitezkeen neurriaren arauaz, malenkonia handi batean sartu zen, hain handia, non jateari ere utzi baitzion.
|
|
Ez, trenak bezala, bidea arinago egin nahi nuelako, ezagunen bat ikusi eta hark, aitzitik, ni, ustez agerian izanagatik, ikusiko ez ninduen beldur nintzelako baizik. Neure
|
buruari
behin eta berriz esan arren hori gertatzea ezinezkoa zela, beldur irrazional hura uxatzea zen benetan ezinezko gertatzen zitzaidana.
|
2001
|
|
Larraitzen barretxo eta disimulu gabeko keinuak irentsi ezinik. Aitzolek kasu txikiena egiten ez bazidan hara zer arraiotara joan nintzen galdetzen niolarik neure
|
buruari
behin eta berriz. Hanka bat haustera.
|
|
Kanpora irtetea lortu nuen. Ai ama, zer egin dut, zer egin dut, errepikatzen nion neure
|
buruari
behin eta berriz. Armendarizek, orduan, aske zuen besoarekin hurbiltzeko keinua egin zidan.
|
2003
|
|
Akordatzen naiz txikitan, buruhaundiak ikusterakoan, kale zaharreko portale batean sartu, eta negarrez hasten nintzela. Ez nuen ezer jakin nahi, ez nuen inora begiratu nahi, eta bizitza osoa portale hartan pasatuko nuela errepikatzen nion nire
|
buruari
behin eta berriro. Hala ere, nahiz eta begiak itxita izan, buruhaundien imaginak etortzen zitzaizkidan era fantasmagorikoan, eta nire gorputz osoan beldurra baino besterik ez nuen sentitzen.
|
|
Bisitaria ez zen itzultzen, ostera. Eta esperantza ez galtzearren edo, maiatzaren 7ko hartakoak nire
|
buruari
behin eta berriro kontatzen saiatzen nintzen.
|
2004
|
|
Euskaltzainburua, guztien buru dutela, noski; honen iritziak aditzekoak izaten baitira gehienetan. Horra ene
|
buruari
behin baino gehiagotan egin izan diodan itauna.
|
|
Zergatik ez ninduen hobezina egin? Zergatik ez ninduen egin osotasunaren ezagutza lortzeko gauza?, galdetuko dio filosofo kristauak bere
|
buruari
behin eta berriz, eta erantzun etsipengarri baten aurrean aurkituko du bere burua. Jainkoaren bideak eta azken egiak ezin asmatuzko ezkutaleku batean ostenduta geratuko dira guretzat, ez zaio beste irtenbiderik geratzen Descartesi une honetan.
|
2006
|
|
Anek hausnartu egin zuen. Lorik egin gabeko azken bi gau izugarrietan galdera huraxe egin zion bere
|
buruari
behin eta berriz. Eta azkenean amore eman behar izan zuen:
|
|
Ni liluratuta nengoen,
|
buruari
behin eta berriro eraginez.
|
|
Etenaldiaren ondoren, ariketekin segitu nuen, nire
|
buruari
behin eta berriro agintzen niolarik: Zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan.
|
2009
|
|
" Honek ez daki neskatila bat izatea zer den" pentsatu nuen. Eta fantasia mistiko haren izenean zakila moztu ote zuen galdetu nion nire
|
buruari
behin eta berriz, ez ote zen ekonomikoagoa guztientzat soka saltora adats luze errubioekin jolasten utzi izan baliote. Joan aurretik aitortu zidan, eskua hankartera eramanda:
|
|
Horixe ikasten duzu beste ezer baino lehen. Neure
|
buruari
behin eta berriz esan behar izaten diot ezin dudala hori egin.
|
2010
|
|
Baina ez nintzen gustura gelditu; eta zapore mikatz bat geratu zitzaidan, ahotik ezin ezabatu izan nuena, harik eta trenera igo, eseri eta, tren hotsen erritmoan, hitzak ahoan hausnarka bezala sentitu nituen arte, neure
|
buruari
behin eta berriro esaten niola: –Hurrengo urtean esango diot, esango diot, esango diot?
|
|
Baina ez nintzen gustura gelditu; eta zapore mikatz bat geratu zitzaidan, ahotik ezin ezabatu izan nuena, harik eta trenera igo, eseri eta, tren hotsen erritmoan, hitzak ahoan hausnarka bezala sentitu nituen arte, neure
|
buruari
behin eta berriro esaten niola: " Hurrengo urtean esango diot, esango diot, esango diot... esango ez diot, bada...!".
|
2011
|
|
–Ez dut beste ezer egingo? esaten zion bere
|
buruari
behin eta berriro, baina ez zegoen seguru agindua betetzeko gai izango ote zen. Seguru zekien, ordea, nobedaderik egonez gero, azkar jokatu beharra zegoela, honi bukaera on bat emateko.
|
|
Gabriel Arestiren poesia sozialaren oihartzuna, Harri eta Herri liburuan bildutakoa batez ere, atzeman zitekeen aipatutako lanean, eta, ildo horretan, bidegabekeriak salatzeko erabili zuen Oiartzungoak hitza. Hitza, bai, zeren poetaren egitekoak zein izan behar ote duen bere
|
buruari
behin eta berriro galdetu ostean, ondorio horretara iritsi baitzen. Horregatik, kritikatu egingo zituen botereari men egiten zioten poetak zein errealitatea alboratuta joko estilistiko hutsaletan erortzen ziren sortzaileak.
|
2012
|
|
Azken batean, zeure
|
buruari
behin eta berriz egiten dizkiozun galderak bere ahotik entzun zenituen. Erantzun bila toki okerrera joan zinela pentsatzen hasi zinen.
|
2013
|
|
edo adur hotza ignoratu, senperrenak eginez etenkako zorionak berriz bere bidea zabal dezan zuon kalean (horixe da bizimodu konbentzional bati konsubstantziala zaion zerga: " kristo guztiari gertatzen zaio, zaila da bizikidetza" eta antzeko berediktuak nork bere
|
buruari
behin eta berriz errepikatuz aurrera egitea); edo zugandik espero dena bazter utzi eta bizitzaren kale alegorikoan ikusten ari zaren ate berri hori, zure urratsei tenk egiten dien ate arriskutsua ireki eta zeure kabuz zeharkatzea.
|
2014
|
|
Jose Antoniok, Madrilen psikopedagogia ikasten ziharduenean, une askotan, era berean han eta hemen sumatzen eban bere burua; gorputzez han zan, baina haren bihotza Arrazolaz eta Euskal Herriaz ametsetan ebilen. Amets horreen artean, hauxe zan bere
|
buruari
behin eta barriro egin ohi eutsan itauna: zelan esan nik txikitxo honeei barruan dodan hau?
|
|
Zaila da zazpi pertsonez osatua dagoen epaimahai batekin erabat ados egotea, baina niri ez zait oso palmares arraroa iruditu. Magical girl gustuko izan nuen film bat zen, baina bi sari ematea gehiegitxo ote den galdetu diot nire
|
buruari
behin eta berriro.
|
2015
|
|
Kalterik egin al diezaiokegu geure
|
buruari
behin betiko depilazioko etxetresnekin?
|
|
Patuaren ironia iruditzen zitzaion autozaletasunik izan ez, eta ibilgailuen azterketa teknikoko kontuetan bukatu izana, ia beti auto eta motorretarako jaiera berezia zutenez inguratuta. Baina zer egingo zion; bere
|
buruari
behin baino gehiagotan gogorarazten zion bezala, beranduegi zen beste ezertan arriskatzeko.
|
|
Ez du beste erremediorik aspaldidanik. Hori da bederen bere
|
buruari
behin eta berriro errepikatzen diona. Hozten ari zaizkio barrenak, daborduko arras izoztu ez bazaizkio.
|
|
Eta ez nuen bekatariei erakutsia emateko eredutzat hautatua izaterik ere espero. Halaxe egin nion bederen promes neure
|
buruari
behin, eguzkia sekula gehiago ez zela ortziratuko iruditu zitzaidan batean, nire gorputz idorrari jadanik iheska zihoakion gerizaren gainean alabatxoak jolasean zebiltzala.
|
|
Wolfen ikuspuntua, Harawayrenarekin alderatuz, muturrekoa dela esan dezakegu. Eredu tradizionala Ideia platondar horietariko beste bat dela dio, hainbati asko gustatzen zaiona bere
|
buruari
behin eta berriro iruzur egiten segitzeko. Hortaz, irakurle, oraindik Platonen Elkarrizketek egungo errealitatearekin zerikusirik ez dutela uste baduzu, ahaztu ideia hori, oker zabiltza eta.
|
2016
|
|
A, bai: gurasoen arteko maitasun historia arrosa samar hura, txikitatik bere
|
buruari
behin eta berriz kontatu ohi diona eta gau honetan azken aldiz kontatzea erabaki duena: ez orain arteko azkena bakarrik, betiko baizik, erabakia baitu ez duela istorio hori gehiago berritu nahi, laster azalduko ditugun arrazoiak direla medio.
|
2017
|
|
Ametsetan anaiaren irudia ikusten dut, Gibraltarko itsasarteko uren bortizkeriatik ihes egin ezinik, eskua luzaturik, laguntza eske, nire izena oihukatuz. Izerdi patsetan esnatzen naiz, dardaraka eta" ezin izan zuen ezer egin" neure
|
buruari
behin eta berriz errepikatuz, errudun sentiarazten nauen sentimendua guztiz uxatzea lortu gabe.
|
|
" Richard Hannay, adiskide esaten nion neure
|
buruari
behin eta berriro, bide okerrean sartu haiz, eta hobe duk hortik ateratzea".
|
|
Pentsatzen nuen hori zela Iparraldekoek espero zutena. Aurreneko aldiz Ekialdera etorri nintzenean hala esaten nion neure
|
buruari
behin eta berriz, Gogoan izan koloreko jendetzat hartu behar dituzula eta ez beltz bezala, eta ez balitz izan ez nintzelako askorekin egokitu, denbora pila alferrik galduko nuen eta buruhauste asko pasako nituen ikasi baino lehen jende guztia, bai zuriak eta bai beltzak, hartzeko modurik onena, haien ustetan direnaren arabera hartzea dela, eta gero bakean uztea. Orduan konturatu nintzen beltza pertsona bat baino areago jokaera bat dela; bere inguruan bizi den zuri jendearen kontrairudia edo.
|
|
Aldameneko eserlekuko agurea eztarria libratu ezinean zebilen. Eztula eragiten zion bere
|
buruari
behin eta berriz. Ez zidan ondo entzuten uzten.
|
2019
|
|
Aterako dute neanderthalen DNA, aurkituko dituzte aztarnak, baina bada Lazkanok bere
|
buruari
behin eta berriz egiten dion erantzun zehatzik gabeko galdera bat: nola iristen ziren gizakiak Amalda IIIra?.
|
|
Neure
|
buruari
behin betiko debekua ezarria nion arren, begiak istant batez bildu eta aldapan gora herrestan ihesi gindoazenekoa berritu nuen; Guardia Zibilak gure petik pasatzen entzun, burua garo artetik altxatu, eta auto barruko kalpar luzeak begirada gureganantz luzatu zuela konturatu nintzeneko unea, bereziki. Inoizko hotzikararik handiena sentitu nuen bizkarrezurrean, mendian sentitu nuena baino askoz ere latzagoa, nire bizitza itzulipurdikatu zuen puzzleari pieza garrantzitsuenetako bat aurkitu bainion orduantxe, bat batean.
|
|
Haren aldean, txori bihurtu eta hegan egin izana irudikatzea gauzarik normalena zela esaten nion neure
|
buruari
behin eta berriz. Nork ez zuen noizbait antzeko zerbait amestu?
|
2020
|
|
Nola demontre zeukan hainbeste datu Endika Egurrolaren inguruan eta, batez ere, zergatik zeuzkan hain aburu landuak hari eta haren bizimodu eta ideiei buruz? Ez al zion bere
|
buruari
behin eta berriz errepikatu Egurrola eta hura bezalako gayak bost axola zitzaizkiola. Bada, antza zenez, ez.
|
|
Rosario erotu egin zuen horrek; bere
|
buruari
behin eta berriz esaten omen zion engainatuta bizi izan zela, Gonzalok ez zuela maite, jolasean ari zela berarekin. Bazkaloste batean, Mikela mahaia jasotzen ari zen bitartean, ezin zuela gehiago aguantatu erabaki zuen Rosariok, eta Gonzalori mezu bat pasa omen zion ezkutuan, trastelekuan elkartzeko.
|
|
Hasieran duda egin nuen hasi berri nuen bigarren bidaia hau zuzena ote zen. Nire
|
buruari
behin baino gehiagotan galdetu nion honakoa: zergatik ari haiz ikastolen fenomenoa (Iztueta 2000), Marx eta nazioa (Garate 1972), euskararen historia soziala (Intxausti 1990), Txillardegi eta nor tasuna (Aizpuru 2015), Orixeren gorabeherak (Azurmendi 1976, 1977), euskal kultura eta cultura vascaren arteko ezberdintasunak (Iztueta 2015) edota antzeko beste hainbat lan irakurtzen, baldin eta ikerketa elektoralen barrutian kokatzen baduk hire ikerketa objektua?
|
2021
|
|
Nire itzala bezala, edonora joan nirekin zeuden... Nire
|
buruari
behin baino gehiagotan galdetu izan diot zer deabru egin ote nuen nire bizi ohietan orain horrelako bizi bat jasateko. Duela gutti gauzak aldatzen hasi ziren, eta gero eta mugimendu gehiago ikusten hasi ginen.
|
|
Zorionez, iraganaren kontura behin eta berriro atsekabetzen ninduten oroitzapen ilunak aspaldi ere bizi guztirako izango direla onartzen ikasi egin badut. Ez naiz, beraz, nire iraganetik honaino ihesi etorri; ala hori da behintzat nire
|
buruari
behin eta berriro arrapostu egiten diodana.
|
|
Gatza errekuperatu behar nuela konturatu nintzen! Neure
|
buruari
behin eta berriz esaten nion edan egin behar nuela. Behartu egin behar nuen horretara!
|
|
Horregatik min duzu gorputzeko gihar guztietan. Nahiz eta zure
|
buruari
behin eta berriro esaten zenion aski zela. Eta gero, beste bat.
|
|
Hemeretzi urte bete berritako neska hark, ordea, ez zuen ontasuna ikusi Arrigorriagako tren estazioan lagunekin zegoela hurbildu zitzaizkien haietako mutil batengan. Guapotasuna ikusiko nuela erantzun diot neure
|
buruari
behin baino gehiagotan. Lagunen aurrean hurrengo igandean gelditzeko proposatu eta baiezkoa eman nionean, toki eta ordu berean elkartuko ginela bota zidan borobil borobil.
|
|
Fakultatera bueltan, neure
|
buruari
behin eta berriz errepikatzen nion hau guztia ortopedikoa dik, baina ezin bermatu neure hitzak. Ez dut erabili sinetsi, bermatu baizik, zeren sinestea oso urrun baitago nire burutazioetatik.
|
|
Ez dago nahasturik eta zalantzaz beterik, berak uste zuen bezala. Bere
|
buruari
behin eta berriz errepikatzen zion hori, garbi ikusi zuenean LucÃak ez zuela berarekin geratu nahi, arroketan gertatu zena gertatu zen arren, edo atzo musua eman zion arren, edo" maitagarria zara" edo" oso barre polita duzu" esan zion arren. Ez.
|
|
David eseri zenean, aitak etxean esplikatu ziona errepikatu zion bere
|
buruari
behin eta berriz. Herri kaskar aspergarri hartako gorabeherak ez zirela bere arazoak, bereziki Litorekin, ontziolako okuparekin eta LucÃarekin zerikusia zutenak.
|
2022
|
|
Hala eta guztiz ere, bere
|
buruari
behin eta berriz errepikatuta ere, ez du lortzen mezua barneratzea. Desengainua astun zaio.
|
|
Amatasunaren ikasketa amaigabean, ama umearen etapa bakoitzera moldatu orduko, ikasgai berriak agertuko dira, eta ez da azterketarik egongo, edozer bihurtuko baita igaro beharreko hesi. Zuzentzailerik ere ez da egongo, zu zeu izango baitzara gaizki zer egin duzun zeure
|
buruari
behin eta berriz errepikatuko diozuna, zeure burua zigortuko duena, eta hurrengorako hobetzeko zer duzun gogoraraziko duzuna. Oposaketarik ere ez, amatu orduko lanik ez bai  tzaizu faltako, biziarteko kargua izango duzu, funtzionarioa izango zara.
|
2023
|
|
Zergatik ez zirudien herrikoa? Nire
|
buruari
behin baino gehiagotan egin nion galdera hori. Arrazoi jakin bat egon behar zuen, ezin zitekeen nire aurreiritzi klasista eta zentralisten gauza izan.
|
|
Baina berak, hala ere, lagundu egin zion gazte horri. Neure
|
buruari
behin baino gehiagotan galdetu izan diot zergatik erail zuten Juana. Ez da herrian egiteko moduko galdera.
|
|
Eta eskarniora, garrotera. Zergatik?, horra neure
|
buruari
behin eta berriro egiten nion galdera. Zer egin ote dut?
|
|
Iraganeko zaurian zirika aritzeak bizi nintzen lekutik deserrotzen ninduen. Zer egiten duk hemen?, galdetzen nion neure
|
buruari
behin eta berriz. Gero eta bitaratuago, inoiz lortuko al nuen sustraitzea Bidasoko ur uherren ertzeko hormigoizko zerrenda estu hartan?
|
|
Hor promenatzen duk maribandera hori Bidaso ertzetik, kopeta gora, begiak lizun, ipurtaldea tente, gizon guztiak lerdea dariola dituela. Neure
|
buruari
behin baino gehiagotan galdetu diot, psikologo jauna, ea zerk bultzatzen dituen gizonak ezkutuko karameloa saltzen dieten marizikin bular harro horien tangapean aztarrika aritzera. Emakumeen gorputz arrotzak bereganatzeko eta konkistatzeko ezin eutsizko gogoa al dago emakumea azpian erabili, buztankara eman eta parrastada txapapera botatzen duten zakilbusti horien aberezko jaiduraren atzean?
|
|
Akordatzen naiz txikitan, buruhandiak ikusterakoan, kale zaharreko portal batean sartu, eta negarrez hasten nintzela. Ez nuen ezer jakin nahi, ez nuen inora begiratu nahi, eta bizitza osoa portale hartan pasatuko nuela errepikatzen nion nere
|
buruari
behin eta berriro. Hala ere, nahiz eta begiak itxita izan, buruhandien imajinak etortzen zitzaizkidan era fantasmagorikoan, eta nire gorputz osoan beldurra besterik ez nuen sentitzen.
|