2008
|
|
Kongresuan, landa garapenaz eta tokian tokiko arazoez eztabaidatu da, baina tamazight herriak bere
|
buruaren
kontzientzia hartzeko lehen urratsa, edo urrats garrantzitsuenetakoa, kultura eta hizkuntza ikertu eta zabaltzea izango da, ezta?
|
2019
|
|
Maiz, gizona seme alabei askoz ere lotuago dago ilobei baino; bere burua berresteko aukera duenean, aita gisa berretsiko du. Horregatik jotzen dute gizarte guztiek molde patriarkal batera, hain zuzen, eboluzionatu ahala gizonak bere
|
buruaren
kontzientzia hartu eta bere nahia inposatzen duenean. Baina nabarmendu beharra dago gizonak sekula ez diola uko egin bere botereari, ezta Biziaren, Naturaren, Emakumearen misterioak ikusita nahasirik sentitzen zenean ere; emakumearen magia arriskutsuaren beldurrez emakumea esentzialtzat jotzen duenean ere, gizonak egiten du hori, eta, beraz, bere burua esentzial gisa mamitzen du onartzen duen alienazio horretan; nahiz eta emakumeak bertute emankorrak dituen barrenean, gizona da haren nagusia, lur emankorrarena den bezala; emakumearen patua menderatua izatea da, norbaitena izatea, ustiatua, hala nola den Natura, zeinaren emankortasun magikoa hezurmamitzen baitu.
|
|
Sintomatikoa da, berez, osagai femeninoa ñimiñoa izatea edo halakorik ez izatea obra oso batean; hori munta handikoa da Bestearen alderdi guztiak osorik laburtzen dituenean, Lawrenceren lanetan bezala; eta munta handikoa da, orobat, emakumea soilki beste gisa hauteman eta idazleak interesa duenean haren bizitzaren abentura indibidualean, Stendhalen tankeran; garrantzia galtzen du, ordea, norberaren arazoak bigarren mailan dauden garaietan, hala nola gure honetan. Nolanahi ere, emakumeak rol bat betetzen du orain ere beste gisa, gizon bakoitzak oraindik premia baitu bere
|
buruaren
kontzientzia hartzeko, bere buruaz harago jotzeko bada ere.
|
|
Vera Zassulitxek, hala, Trepov poliziako prefeta hil zuen 1878an. Errusia Japonia gerran, emakumeek gizonak ordezkatu zituzten hainbat eta hainbat lanbidetan; beren
|
buruaren
kontzientzia hartu zuten, eta Emakumeen Eskubideen aldeko Errusiako Batasunak berdintasun politikoa eskatu zuen bi sexuentzat; lehenbiziko Duman, emakumearen eskubideen talde parlamentario bat eratu zuten, baina ez zuen eraginik izan. Iraultzak ekarriko zien emantzipazioa emakume langileei.
|
|
emakumeari, gainera, ez dakarkio duintasun sozial konkreturik, ez bizimoldean askatasunik, ez autonomia ekonomikorik; naturala da lanerako eskubidea obligazio bat iruditzea emakume obrero eta enplegatu askori, eta ezkontza, berriz, hartatik libratzeko bidea. Nolanahi ere, bere
|
buruaren
kontzientzia hartu eta lanaren bitartez ezkontzatik ere libra daitekeela jabetzen denean, emakumeak ez du hain otzan onartzen mendekoa izatea. Nahiago luke familia bizitza eta lanbidea uztartzeko akrobazia akigarriak egin beharrik ez balu.
|
2022
|
|
Bera beren elkarbizitza sekretuko oroitzapenez beterik, samurtasun eta poz eta desiraz beterik zegoen bitartean, Grettak beste bat zuen buruan, eta beste harekin erkatzen zuen bera, Gabriel. Bere
|
buruaren
kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat batean. Bere burua ikusi zuen:
|