|
Eta arestian itolarrian zegoenak airea berritzen nabaritu zuen biriketan, Gerardoren irri hura bera Nataliari, bat batean, hauspo bilakatu balitzaio bezala. Baldintza haietan, irriari irriz erantzutea erabaki zuen Nataliak –ahalegin bat ere igarri zitzaion zentzu horretan, ezpainen mugimendu hautemangaitzean–, baina ezin...
|
buruan
beste pentsamendu bat sartu baitzitzaion orduan, ausaz, irria ezpainetan izoztu ziona, ohartu zenean –ohartu edo– ezen Gerardoren irriak beste esanahi bat ere izan zezakeela: honek bere burua saritzeko modu bat izan zitekeen, adibidez, Ricardok egindako galderari Gerardok berak erantzun ezin zehatzagoa eman ziolako:
|
|
Jateko zerbait zekarren, hiztegiaren aldetik zorroztasun handiagoaz jokatuz ahorako munizioak deituko genituzkeenak, gerra batera etorri zen ber, bere erantzukizunez oso jakitun etorri ere, Bai, musu bat, eta bi, eta hiru, baina ez hadi distraitu, lanean ari hintzen eta lanean segitu behar duk, denborak denetarako ematen dik, baita laburra denean ere, eta guk bi gau eta egun oso bat ditiagu, eternitate bat, emadak beste musu bat, bakarrik, eta eser hadi, esadak zer moduz doan historia, Mogueimek eta Ouroanak topo egin diten, Horren eufemistikoki ez esateko, esan nahi duk jada oheratu direla, Nolabait esan, bai, Nola, nolabait esan, Haiek ez zitenan oherik, izarren argipean etzan zitunan, Hura zortea, Gau epela, haiek elkarrekin zitunan eta marea gora zetorrenan, Hitz horiekin idatziko huela espero diat, Ez, ez ditinat hitz horiek idatzi baina oraindik garaiz nagon. Maria Sarak paketeak barru aldera eraman zituen, bitartean Raimundo Silvak, zutik, bere orriei begiratzen zien,
|
buruan
beste pentsamendu bat duenaren aurpegiaz, Ezin al duk gehiago idatzi, galdetu zuen emakumeak itzultzean, nire etorrerak distraitu al hau, Ez dun gauza bera heu egotea edo ez, ez gaitun emozioak eta baita emoziorik izanaren oroimena galdu duten senar emazte zaharrak bezalakoak, alderantziz, Ouroana eta Mogueime bezalakoak gaitun, hasten ari gaitun, Orduan esan nahi duk distraitu egiten haudala, Ja... Raimundo Silvak irribarre egin zuen, Heuk idatzi behar huen historia hau, Sekula ez zitzaidaan burutik pasatuko hiri pasa zitzaian ideia, hau da, inolako zalantzarik ez duen gertaera historiko bat ukatzea, Neronek ere ez ninan jakingo esaten zergatik egin nuen, Egia esan, nik uste diat pertsonen arteko egiazko bereizketa horixe dela, baietz eta ezetz esaten dutenen artekoa, eta oso ongi zekiat, hik horretaz ohartarazi baino lehen esaten diat, pobreak eta aberatsak badirela, eta indartsuak eta ahulak, baina kontua ez duk hori, bedeinkatuak bitez ezetz esaten dutenak, beraiena izan bailuke lur honetako erresumak, bailuke, esan dun, Nahita erabili diat hipotetikoa, lur honetako erresuma ezetza baietzaren zerbitzuan jartzeko talentua dutenena baita, edo eta, ezetz baten egileak izan direnean, arin bai arin ezetz hura ezabatu eta baietz bat jartzen dutenena, Ongi esana, Ouroana maitea, Eskerrik anitz, Mogueime maitea, baina ni emakume xume bat baizik ez nauk, lizentziatua banaiz ere, Eta ni gizon xume bat, zuzentzailea izanik ere.
|