Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2003
‎Horrek urduriegi zeukan inori esateko. Egunero egunero elkarrekin egongo zirela, bakar bakarrik, kontatuko balu, bere burua salatuko luke, eta artean Idaren hitzak zituen gomutan. Hobe zen isil egon eta horretzaz gehiegi ez pentsatzea.
2004
‎Horrek geure burua salatzera eramango gaitu ereduzko den horren aurrean eta ikaslearengan nahasmena sortuko du: ez sinestea, ez norabide segurua izatea, ez segurantziarik izatea, hitz batez.
‎Urduri jarri zen. Tira gizona, auto bat dualako atzetik eta urduri, hori hire burua salatzea duk. Eta hala ere azeleratu eta atzean utzi zuen Citroen Visa gorria.
2005
‎Elkarrizketa aintzin bere aholku sorta eman nahi izan zidan ohiko kontsulta eginez. Isilik egon nintzen ahal bezainbat, neure burua salatuko nuelako beldurrez. Mahain ttipi baten bi aldeetan ginen jarririk.
‎Neure burua salatzea pentsatu dut
2006
‎«Espainia salbatzeko Mugimenduaren ideiekin bat ez egiteagatik harpidetza baliogabetu nahi dutenek, idatziz adierazi dute hori». Jakina, ausarta edo inozoa behar zen izan nork bere burua salatzeko.
2007
‎Biharamunean, fotokopia denda lubaki bihurturik, Diputazioko funtzionarioak oro zelatatzen hasi nintzen, Elisaren senargaia topatu nahian. Ez nekienez ez nor ez nolakoa zen, eraikitako gudatokian itxarotea erabaki nuen, ea bila nenbilen gizonak bere burua salatzen ote zuen. Dena dela, bila nenbilen gizona nor ote zen jakiteko trikimailua asmatu nuen.
2008
‎Baina gero DVDan zetozen gauza batzuei buruz berbetan hasi da, konturatu barik. Eta bere burua salatu du.
‎Konturatzen bagara, aurreko urteko alkatea Sebastian Zu343, laskuraindarren aspaldiko aliatua, haren ondoren Andres Areta. Laskurainen koinatua? eta 1798rako Laskurain beraren txanda heldu zen, eta lortu ere lortuko zuen, Mugertzak ez balu bere burua salatu izan errematatzaile baten fidatzailea zela azalduz. Mugertza errejidoretzat izendatu zuen hauteslearen papera erabakigarria izan zen zentzu horretan.
2009
‎Hori guztia aski ez, desagertuak zitzaizkidan anarterainoko lagunak. Ez nintzen Frantziskarengana hurbiltzen ahal, nire burua salatuko ez banuen. Orobat zen Louiserekin.
‎Arrisku bakarra zela preso geratzea Rennes-en edo Pétite Rouquete n [Frantziako presondegi famatuak], gerraren bukaeraren zain. Gizona sasian gordetzen zen, emakumeak etxean jarraitzen zuen bitartean, eta batzuetan haren tokia hartu eta bere burua salatzen zuen?. Marie Claude Vaillant Couturier deportatuak ere horixe azpimarratu zuen 1946an Nuremberg-eko prozesuan, kontzentrazio eremuetara bidalitakoen lekukotasuna eman zuenean.
‎ITXASO. Zeure burua salatu duzu. Zeuk hots egin zenion Julianen andreari, ezta?
‎Harremanak izan behar zituen Sarriako neskaren batekin, baina fraideek enteratu eta berehala egotzi zuten komentutik. Hura ikusirik, Mariok bere burua salatu zuen prefektuaren aurrean. Aitortu zion –egiaren erdia baizik ez zen konfesioa– gutun harremana zuela Sarriako neska batekin, eta handik bi ordura komentutik at zen, kale gorrian, maleta eskuan, kezka buruan eta ihes egin izanaren zapore gazi gozoa bihotzean.
2010
‎Orduan, etxeko leihoetatik kanpoko bizitza barrandatzen zutenek errezelen gibelean gorderik egiten zuten. Eta beti ez, baina gehienetan, haien burua salatzen amaitzen zuten. Errezelen mugimendu leun bat nahikoa zen.
‎JULENE k barre egiten du. Bere burua salatu duela ohartzen da.
‎Dutxa bat hartu berria nintzen, iritsi bezain laster. Bizarra ere egin nukeen, baina ez zidan astirik ematen, eta neure burua salatuko nukeen halako gehiegikeriarekin. Katxalynen atea jotzeko asmoa neukan.
2011
‎INES. Eutsi nerbioei, heure burua salatuko dun bestela.
‎Camille da Birjinaken, bere erresuminean, eskaintzen dioten errukiari uko eginez. Eta Marcelle da," burugogor" lotsagabe eta" lapur" hori, egin ez duen lapurreta batez bere burua salatu nahiago duena, susmoa argitzea baino. Ekaitza bere aurka erakartzen du gero desbideratzeko; baina, zoritxarrez, amarruak ez dio ezertarako balio izan:
‎Doi doi eusten diot neurritasunari, korrika irteteko gogoari, neure burua salatzeko atakari. Irribarre inozoa egiten diot.
‎Euzkadiren etsaiarengana atzamarra luzatuz, bere burua salatzen zuela ohartu gabetarik. Taxi bat heldu zen, larruzko zamarra beltzekoak belarrira egin zion.
2012
‎JON isilik geratzen da, bere burua salatzen ari dela konturatuta?
‎Esaldia bukatzearekin batera konturatuko da bere burua salatu duela.
‎–Ez nintzen ausartzen. Beldur nintzen neure burua salatuko nuela...
‎Poloniaren independentziaren aldeko borrokari buruz galdetzea bururatu zitzaidan hasieran. Gai arriskutsua, inondik ere, gure borrokaz aritzera eraman nintzakeena oharkabean, eta nahiz eta gaia zeharka erabili, Espainiako estatuaren baitako nazioak ateraz hizketa gaira, nire burua salatuko nuen beldur nintzen. Espainiar mozorropeko anonimotasun gezurtia gordetzea hobetsi nuen.
2013
‎Mukizu horren oharmena gainerako guztiena baino hagitzez handiagoa zen. Ez nuen neure burua salatzeko asmorik, hala ere.
‎Ez nuen berriz ere egin nahi Zolinarekikoa. Noizbait neure burua salatu behar banuen, zenbat eta berantago hobe.
‎Haserreak lausotzen zidan gogoa. Neure burua salatzen ari nintzen, aski manera ergelean.
2015
‎Ados, Mohamed Aliren meskita ikusgarria da, baina berak nolatan seinala zezakeen batere okerrik egin gabe? Eta, horrekin batera, Nagibi ez nion esan, ezin esan, bestela neure burua salatuko bainuen?, atzo orpoz orpo jarraitu niola, eta oso susmagarriak iruditu zitzaizkidala beraren atzera aurrerak, kras kras, beraren jokaerak, kras kras, beraren ibilerak, kras kras. Zoperna jenerala!
2016
‎HAIZEAk aurrera jarraitzen du eta MIKELek begiratu egiten dio, pixka bat aztoratuta, ia ia bere burua salatu baitu.
2017
‎Ezagupen kulpantea dun hirea, auzitegiko mordoiloan esan ohi denez. Morroi horiek garbitu ditudala bahekien eta ez dun ezer esan, beraz, gero horrelakorik egingo bahu, heure burua salatuko huke.
2018
‎Gorpuak pinportak zeuzkan, Battis Tobera ez zebilen oker. Baina, hartaz egoskortuz gero, ez ote nuen itsumenaren iruzurra bistaratzen, eta neure burua salatzen. Hilotz bati arropak lapurtu izana ere leporatuko zenidaten.
2019
‎Gerrako kronikak liburukoa: subjektiboa da, ez fidagarria da eta autojustifikazio gisa balio behar duen aitortza horrek, ironikoki, bere burua salatzera eramaten du.
‎Inork ikusten ez duenean ez dakit zeren ebakuntzetako irudiak arakatzen omen ditu EM k sarean. Bere burua salatu behar izan du, eskua altxatuta, ML k eta LA k erantzun hori guztien artean hobetsi dutenean, orain gogoan ez dudan saritxoa jasoko bazuen. Ez zait iruditu irakurritakoen arteko erantzunik onena.
‎Ez, ez, jokora egokitzen ari zen: bere burua salatu gabe[...] Thérèsek, beraz, jakin zuen gorputza amarru horietara makurtzen eta atsegin mingots bat dastatzen. Gizon batek beharturik sartuko zen sentsazio mundu ezezagun horretan, irudimena lagungarria zitzaion pentsatzeko berarentzat ere agian egon zitekeela zorion posible bat, baina zer zorion?
‎Eta kontua da jainko erori bat ez dela gizon bat, baizik iruzur bat; gizon maitatuak bide bakarra du: frogatzea badela egiaz jainko lausengatu hori, edo bere burua salatzea eta aitortzea usurpatzaile bat dela. Hura gurtzeari uzten zaionean, hura oinperatu beharra dago.
‎–egoista eta axolagabea izan zara beti?,, gezurra besterik ez dakizu esaten?,, ni denen aurrean lotsagarri uztea beste helbururik ez duzu?... Kalapita betean, eta beretzat tabua zena hitzez aipatu behar ez izateko ahaleginaren ondorioz, bere burua salatu zuen, azkenean:
2020
‎Etsipen puntu batekin, azkenerako pentsatu dut nire atsotitz berria baztertzea, eta aurrerantzean ere erdarazkoak erabiltzen segitu dut; aurretik, noski," esaten den bezala" gehituta nire burua salatuz.
‎Isildu eta bertan Tomek hizketa gaia aldatu zuen, eta osaba Silasi erreguka hasi zitzaion isilik egoteko, eta berdin guri ere. Osaba Silasek isilik egon behar zuela esan zuen, ez baitzegoen bere burua salatzera beharturik; sekretua gordetzen bazuen, ez zuela inork jakingo; gauza argitzen bazen eta osabak kalterik bazuen, ordea, bere sendiaren bihotza urratu eta sendia bera ere hautsi egingo zuela, eta horrek ez ziola inori ezeren mesederik egingo. Beraz, osaba Silasek azkenean, hitz emanda bezala jokatuko zuela.
‎Hemen jarraitzea ez da ona: nere burua salatzen ari naiz, Elsa' ren aurrean ahultzen... Joan, ordea, nora?...
‎—Zeure burua salatzen duzu hori esatean.
2021
‎Preso hartutako lau iraultzaileren azken gaua kontatzen du; goiz alban exekutatuko dituzten esperoan daude, eta nork bere iraganeko istorio bana kontatuz ematen dute gaua. Lauretako inork iraultzaileen burua salatzen badu, zeinari Aita eternoa esaten baitiote, guztiak geratuko dira aske, eta bestela denak hilko dira. Trama nagusi horrek, kontakizun guztientzako markoa ezartzeaz gainera, bizitasuna eta sakontasuna ematen dizkio nobelari, eta dilema etiko baten ertz askotarikoetan biltzen ditu istorio bakoitzaren hari muturrak.
‎" Dirua eskatzen duela? Nondik nora, dirua daukana bera da!", Nikoleri buruz horrela esatean bere burua salatu zuen, koinataren balizko ondasunen eta diruen kontuak polito eginak zituela erakutsi baitzuen. Eta zer esan 1906ko gutunaz.
‎–Ez al dute euren burua salatuko? –dio amak– Hamar errugabe fusilatzen utziko dute?
‎–Ezin dute –diot– Euren burua salatuz gero, lukete inoiz berriz hasi.
‎Eta esango banio: ondo dago, nire burua salatuko dut, zer egingo luke. Baina ez dut ezer esaten eta ez dauka ni indarrez gorrotatzea besterik.
‎bere buruari buruz dioena ezta sekula hola ta hola sinistekoa. ■Baina ze interes izan lezake batek hola bere burua salatzeko? ‣ Bere ahala erakustea agian?
2022
‎Durangon sorgin batek haur bat eriarazi zuen. Auzoek, oilasko bat jarri zuten egosten, sorgina bere burua salatzera behartzeko: laster apezaren ama ageri zen, otoi lapikoa sutatik ken zezaten.
‎Ezagutu berri duen tipo horrek nola daki kazetari erailaren kasuan ari dela lanean? Gogotik egingo lizkioke biktimari buruzko galdera gehiago, baina bere burua salatzea litzateke.
‎Nire burua salatuko dut, isilik egon izanagatik.
2023
‎Hau lasai gelditu da: ez zekien Gorka abisatzeko espresuki sortutako Facebook kontutik igorritako mezua jasoko zuen ala ez; 2:35ean ziurtatu du; bestetik, garbi gelditu da Eñautek ez duela bere burua salatu.
‎hautsa ikusi duela apalen batean, eta ea zergatik dituen liburu bi mesanotxean, bat bera ere Biblia ez bada. Bere burua salatu du koinatak, inoren logelan sartuz.
‎Dena ongi ateratzen bazitzaion, hanka sartzeak etorriko ziren, urduritasunak jota. Elkarteko presidentearen oinarririk gabeko mugimendu txikienak bere burua salatuko zuen, eta balizko konplizeenak ere bai.
‎–Orain, poxi bat pentsatu ondoren, ez da nabarmenegia torturatzeko erreminta ezkutatzea, non eta berak bakarrik utz zezakeen tokian? Bere burua salatzen egonen litzateke horrela. Era berean, ez diot zentzurik harrapatzen bera hiltzailea balitz gorpua Karduagan ezkutatu izanari.
‎–Inportantea da senarra bilaketan inplikatzea. Eginen duen ekarpenengatik baino gehiago, mugimendu faltsu batek bere burua salatu dezakeelako.
‎Une horretan norbait estalki berdeko txaletera sartu edo jalgi izan balitz, zelatariak ezin izanen zuen ezer ikusi. Ezin, bestalde, kristalei zapia pasa, ezta lurruna kentzeko mugimendurik egin ere, bere burua salatuko bailuke.
‎bere burua salatu edo zigortuko du.
‎Begira, ukatzen duen errudunak eragozten nau, baina bere burua salatzen duen errugabeak nazkatzen nau.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia