2000
|
|
Parke parean establezitu zen kalma relatiboa aprobetxatuz, oinezko batzuk, nondik handik, beren ezkutalekuetatik irten, nora hara abiatu ziren. Une egokia zelakoan, Xanek ere, jeepetik aldenduz, poliki poliki, hanka herrenka,
|
burua
makur, su biren artean harrapaturiko hiritar arrunt bat legez, kalea kruzatu zuen. Ja beste aldean, ja gorantza, ahal zuen arinen, izkina batera heltzen ari zela, polizia bat begira zuela iruditu zitzaion.
|
2001
|
|
Lagunartekoa zen, jendekina. Ardatzean ari zen,
|
burua
makur. Neba sartu zenean bazekien zertarako zen.
|
2003
|
|
Euren Maisu maitearen heriotza lotsagarriak lurra jota itxi dauz; eta,
|
burua
makur eta aurpegia ilun (bihotza ilunago!) arin doaz euren etxera, ordurarteko ames gozoak eta asmo ederrak bertanbehera itxita.
|
2004
|
|
Beharrik, artean euria ari zuen: horrek kapela begietaraino jaitsita eta
|
burua
makur ibiltzeko aukera eman zidan. Ez nuen ez autobusik ez metrorik hartu nahi izan.
|
2005
|
|
Ez zen alabaina politikan sartuko, hain nekez zurkaizten zitzaion bizia galtzeko arriskuan. Zapia eskuan,
|
burua
makur eta bihotza lotsa hilkorrez handi zeukan.
|
2006
|
|
Denetara probatu zuen: asko janda eta baraurik; ontziko masta nagusia bezain zut eta lehor, ardo zahagia bezain baldan eta mozkor;
|
burua
makur eta begiak lurrean iltzatuta, kopeta harro eta begirada izarretan; brankaren muturrean ausardiaz beteta edo txoparen goxoan babestuta... Egindako ahalegin guztiak alferrik izan ziren ordea.
|
2007
|
|
Ondoan kamioi baten itzala sumatzen du, eta haren erremolke gainean gizon armatuak hizketan. Pistola daraman gaztearen aurrean, belauniko, beste gazte bat dago,
|
burua
makur eginda, tiroaren zain.
|
2008
|
|
Ama sillan eseri da
|
burua
makur. Isiltasuna egin da gelan.
|
2009
|
|
Eta demoninoa, eskuan eukan ardao ontzia itxita,
|
burua
makur makur eginik, sartu egin behar, Jaungoikoaren agindua zan eta.
|
|
Auskalo. Baina bazen zerbait mailak isilpean igotzera behartzen ninduena,
|
burua
makur, bekatuen artean konta zitezkeenak bakarrik hautatzen ariko banintz bezala.
|
|
gauza bat buruan sartzen zitzaionean ez zuela azkenera arte etsitzen, auzi hartan ere nekez!; hala, bada, Maria Bibianari emandako azken erantzunaren ondotik zabaldutako isilunean, burmuinetan behar zituen Adak pentsamendu haiek, eta burmuinetan behar zituen, halaber, liburuari buruzko hitzak, Txaro Goirik berari esanak: . Dinamita hutsa da!?; adiskidea ez zitzaion, ez, txantxetan ari, liburua, azkenean, eskuetan lehertu baitzitzaion!; Ada, beraz, garaitua sentitzen zen, begiak beherantz itzuliak zituen une hartan,
|
burua
makur?, Maria Bibiana erreakzionatzen hasi zenean, begiak urrunean ganoraz iltzatuz, arreta osoa bereganatu nahian balebil bezala, buruan zuèn buruhausteari aurre egiteko asmoz, itxuraz; ez al zuen arestian esan, izan ere, bera bien alde zegoela, Teofilo Mariaren alde eta Adaren alde?; Adarekin hitz egin zuen eta gehiago ere hitz egingo zuen, baina Teofilo Mariarekin ez, eta harekin ere hitz egi... begiak jaso zituenean hartaz ohartu behar zuen Adak, hain zen nabarmena Maria Bibianaren begiek egin zuten aldaketa gelara sartu zirenetik, betilunetik betargira:
|
|
Gaueko bederatziak dira eta gosea ate joka etorri da etxera. Begirada lausotua du,
|
burua
makur. –Kaixo.
|
|
Aturri eta Errobi bitarteko jokalariak, hala ere, ezin dira gehiegi lasaitu, hura bezala, Albik ere bolada txarra eten nahi izango duelako. Richard Dourtheren taldeak, gainera, badaki zer den ustez irabazteko faboritoa izan eta
|
burua
makur etxera itzuli behar izatea. Hirugarren jardunaldian gertatu zitzaion, Parisen, Racing Metro 92 taldearen aurka (16).
|
2010
|
|
Kementsu hasi arren, gehienek bidearen erdian atseden hartu behar izaten zuten, beroak itota. Gero, patiora igarotzen ziren,
|
burua
makur. Amaiak ere gauza bera egin zuen, eta turista taldetxoen artean Mario ikusi zuen.
|
|
Han zeuden. Nora tente, zurrun, zutabe eraitsi ezinaren moduan, eta neska begiak umel,
|
burua
makur, ukabilak bilduta. Noragandik aldendu behar izan zuen.
|
|
+ 08:00etan edo Madrilako bidea hartu genuen
|
burua
makur patrol(?) batean eta eskuburdinak jarrita, eskuak atzealdera eramanda. Zorionez pixka bat beranduago eskuburdinak kendu eta eskuak aurrealdean ipintzen utzi zidaten.
|
|
Beste puska batean isilik segitu zuen Nereak,
|
burua
makur, plantxa lanean kontzentraturik. Kepak irribarre bat loratzen nabari zuen bere baitan, urtetako larritasuna bat batean urtu eta desegin balitzaio bezalako lasaitu bat.
|
|
Halaxe erantzuten zuen idazkari xaharrak,
|
burua
makur eta ahotsa apal, baina egiazki dar dar batean zeuzkan eskuak eta gorputz osoa, besteren izenean idazten zuen arren bere bihotz barnetik ateratzen baitzuen gutun haietako hitz bakoitza; era berean, itsasoz harainditik zetozen erantzunek" Simeon maitea" eta" Simeon bihotzekoa" bezalako esamoldeak txitean pitean erabili arren, eskribau txolinduak Otto irakurtzen zuen, berek...
|
2011
|
|
Adi adi zeukan gizona, ohean eserita,
|
burua
makur, begirada apal eta ezpainak dardaraz. Begiratu egin zion andreak:
|
|
Zaldia gelditu eta azkar itzuli zen gaztelura. Musulmanen aurrean entregatzea beste irtenbiderik ez zuen izan eta,
|
burua
makur, zinez damutu zitzaion erregeren aurrean harro harro hitz haiek bota izana.
|
2012
|
|
Hogei egunera itzuli ginen,
|
burua
makur, finikitu barik eta goseak janda. Ez zen egon seme iriolearen alegiarik.
|
|
Begira nengokiola ikustean, iseka eta barne poza adierazten zituen irribarre moduko bat egin zuen; gero, joste lana mahai gainean utzi eta geldi geratu zen, eskuak belaunen gainean tolesturik zituela eta
|
burua
makur.
|
|
Gombrowicz en Kosmos nobelan, bi lagunek txolarre bat deskubritu dute sasi artean, alanbre batetik zintzilik. Txoriak
|
burua
makur makur dauka; mokoa, berriz, zabalik. Ez du, ordea, gehiago kantatuko.
|
|
Ostera Ama Birjinari begiratu zionean, bera ere harrizkoa balitz bezala gelditu zen. Ibai ertzean, hondartzan oinez,
|
burua
makur," Soldadurik Onena" zebilen," Guillaume Tell" sariaren jabea, Kongoko tiratzailerik miresgarriena, Britancourteko semea. Hitz batean esanda, Chrysostome.
|
|
Azken hamar urteetan bota ez nituen malko guztiak erori zitzaizkidan beilatokiko barrunbean,
|
burua
makur, bolanteari esku biez helduta.
|
|
Zilegi balitz? Bi eskuez horman bermatuta egon nintzen,
|
burua
makur, arnasaren ohiko jario pausatua noiz berreskuratuko. Bihotz taupadak bere onera etorritakoan soilik jaso nuen burua.
|
2013
|
|
Hiru sendagileek, lotsaturik,
|
burua
makur eta ezer adierazi gabe, saloia utzi zuten euren laguntzaileekin batera. Hiru mediku horietako bat Docteur d' Alembert frantsesa zen.
|
|
Bat, burua xut, begiraleetariko bat zen. Bertzeak,
|
burua
makur, eskribau edo zerga biltzaile baten itxura zuen. Edo bertze zerbaitena.
|
2014
|
|
Eta orduan bai, Foxek amore eman zuen, lurrean kiribiltzen zela,
|
burua
makur eta belarriak ere makur. Halaxe egon zen egun osoan, Beñat animatzen saiatu arren.
|
|
" Gerla deabru hau". Garruzeko emazteen iritziak eta intziriak isilik aditzen ditu Kattalinek,
|
burua
makur. " Eta esnea nola kariotu den!
|
2015
|
|
Bigarren eta hirugarren kopletan dator senar emazteen solasaldia. Jadanik hiltzen ari zen Musde Irigaraik
|
burua
makur zetxikan eta horrek andrea beldurrez hormatu zuen, bien arteko amodioaren naturaz kezkatzen zela. Emakume senezko susmoak zituen, zerbait ongi ez zihoala alegia:
|
|
|
burua
makur bai, baina gogoa zut?
|
|
–Brunilda balkiriak eskatzen duen edozertarako dago Hagen zerbitzaria, mintzatu zen umilki eta
|
burua
makur Hagen?, baina ahantzi egin al du gorentasun horrek, Sigfrido hilezkorra dela?
|
|
Begiak orain zeruz betetzen ziren, alemaniar hegazkinen zelatari. Lepoa gora okertuta, baina
|
burua
makur.
|
|
Alkateak puru eder bat piztu zuen, lau itzuli eman zituen ziega barruan,
|
burua
makur.
|
|
Min bizia sentitzen zuen emakumeak buruan bat batean, eskua kopetan tinkatu behar izaten baitzuen, hura baretu nahian edo. Segundo luze batzuk ematen zituen halaxe, eskua kopetan tinkatuta, geldi,
|
burua
makur, bere onera itzuli arte.
|
|
Irtengo balitz, bizitzari aurre egiteko moduan zegoela erakutsiko luke. Etxean geratu bada, sofan hondoratuta,
|
burua
makur, irudikatzen zuen Zuazok, indar gabe dagoenaren seinale izan daiteke. Amorruak edo gorrotoak edo mendeku goseak, esate baterako, eman ditzaketen indarrei, nor bere buruarekiko errukiak, tristurak edo dena delakoak gailentzen zaizkie.
|
|
|
burua
makur
|
2016
|
|
Eten du aitorpena, zalantzakor; gero, arnasa luze eta sakona egin ostean, ur uherretan sartzera balihoa bezala, begiak itxi eta bere aitorpen kontaeran murgildu da,
|
burua
makur, besoak belaunen gainean, apal mintzatuz:
|
|
Ezinezkoa idurituko zitzaien frankistei, nolako galera giristinoendako, musika klasikoko dolu luze bat edukiko genuen zezen larruko irrati guztiak Irrati Nazionalera konektaturik. Eta haren doluzko isiltasuna egin genuen, minutu izoztu hori,
|
burua
makur belarrari beha futbolariok. Ezin nuen, hurrengo jornadan ez nuela jokatzen ahal erran nion entrenatzaileari
|
|
Ez nintzen ausartu. Aizu Don Sebas nik,
|
burua
makur, begiak arrakalatxo batetik irten eta zementuaren lakarrean barrena ikerketa patxarosoan zebilen labezomorroari emanik, Ez niri burlarik egin, eta burua jaso nuen, Nik badakit zu zer zaren. Hori besterik ez, arrebak hain zehatz esan zidan hitz hura aipatu gabe, lanbidearena, benetako lanbidea ez baitzuen gimnasiako irakasle.
|
|
Bildu ginen beraz jauzi bat antolatzeko aurreko astean eman zituzten heriotza zigorren aurka egitearren, sakelan ideia automatiko bana geneukala eta pankartatxoak eskuan fusilamendura kondenatu zituztenen argazkiekin eta zenbait esloganekin. Francok hiltzen nahi zuen hil, guk ez genuen bizi nahi besoa luzatuz eskuin eskua ezker oinaren puntara eta ezker eskua eskuin oinaren puntara aritzeko
|
burua
makur. Gaznápiro.
|
|
Irriño bat eskaini zion samalda hartan jaka zeraman gizon bakarrak, Goizero ikusten zaitut atelierreko leihotik erosketetako poltsa beso txokoan dakarzula, esan zion. Berak ere ikusten zuen
|
burua
makur motorren bat konpontzen edo pintxeren bati irakasten –isilik gorde zuen ordea–, eta bazekien beha geratzen zitzaiola. Nor zen sudurmotz hura, Paulino, Paulino handia, Pollitenako zamauak bezain zuri, zintzurpean mitxirrika beltza dotore lotua, Paulino handia soken tinkadura ikertzen, lau zutabeen betegarria haztatzen, zolako lonaren berdintasuna probatzen –hegazkin aliatuak erakartzeko arriskua omen zeukan argitasun ederraren erdian–, portuko agintaritzak udalari utzi zizkion gaueko zamaketarako besterik irazekitzen ez ziren watteko lau Philips haien pean dantzari, show bat eskaintzen.
|
|
Irakasleak postura fisiko bat edo gehiago proposatzen du: belaunak plega, uzkia xut ezar, tripa aitzina,
|
burua
makur, besoak goiti, gorputz atalak korapila...
|
2017
|
|
Denak, edo gehienak behintzat, esan nuke? bata besteari begira eta era berean
|
burua
makur makur eginda gelditu ziren. Denak salatu eta salatari.
|
|
Kamioi txikia Jarauta kale estuan sartu zen. Sei gizon armatu zihoazen erremolkean eta beste bi sokaz lotuta,
|
burua
makur; pizti ahulduak ziruditen. Elkarri itsatsitako etxeek bi murruko zintzurra bihurtzen zuten karrika.
|
|
Ez dakigu zenez mahastiko etxola, ala bazuenez beste izaiterik. Hor zen aspaldixkoan
|
burua
makur eta begitartea ilun, harriak eta teilak bazituela dilindan, suntsituko zuten ala zutituko zen nehork ez zekiela. Etxetik erdi urrun dago, mahastirik itzulian ez dauka gehiago, atxikitzekotan zertarako.
|
|
Emeki emeki xehetasunak argirat heldu zauzkigu. Mikelekin batera gabiltza etxez etxe, eremuz eremu, jastatuz Errekabiziko ur gardena, pausa bat eginez Fagaldea etxe gibeleko haritz haundiaren itzalean, entzuten ditugula" zonbait irrintzinen eta zonbait negar xotinen oihartzunak", agurtuz Etxeberriko mahastiko etxola, lehen"
|
burua
makur eta begitartea ilun", orai zahar berriturik" aiton euskalduna iduri luke, sudurra sendo eta txapela itzal". Gizon gisa itxuratua den mundu baten sabelean garamazkigu gure urratsak, horietan protagonismo nagusia duelarik lurrak.
|
2018
|
|
Logelako atean gelditu zen Aiora tarte batez, besoak uztartuta,
|
burua
makur, etxea husten zen bitartean. Azkenean, adorea berreskuratu balu bezala, edo erantzukizunak bultzatuta, burua astindu, arnasa sakon hartu, birikako azken albeoloko azken aire molekula ere berritu nahi izan balu bezala, eta ahizparen logelara abiatu zen.
|
|
Mota guztietako argudioak eman nizkion: mundua ez zela Etxebarrin amaitzen, herritik atera eta astebetera itzuli behar izatea ez zela lotsatzeko motiboa, ez behintzat egunero egunero grebalarien senitartekoen aurretik
|
burua
makur igaro behar izatea bezainbatekoa. Gazte eta sasoiko ginela, topatuko genuela beste aukeraren bat, Galizian bertan ez bazen kanpoan, galiziarrok ez baikara inoiz eta urrutira joatearen beldur izan.
|
|
–Arrotzak ez zuen deus esaten, inolako erreakziorik erakusten. Atzera aurrera segitzen zuen,
|
burua
makur eta nire hitzekiko deus aditzera eman gabe. Jarrera hark ausartagotu ninduen?:
|
2019
|
|
Kaskoak erantzi, bata eta zapatilak ipini, eta praka barrenak tatarrez daramatzala jaitsi da eskaileran behera, gurasoen trajeekin mozorrotu den neskatoa legetxe. Kortako argia piztuta ikusi duenean, atondora arrimatu eta behiak kateatzen zituzten asketako baten aurrean jesarrita topatu du ama;
|
burua
makur, artaburuari eta txokorrari esku banatan eutsiz, belaun artean urdin bat eta ondoan txakurra dituela.
|
|
Esango dute, esango dute orain ere? Sokaren mutur bat enbor zatiari lotu, bestea bere gerriaren bueltan biribilkatu, eta han abiatu da, idia alper harriari tiraka legez,
|
burua
makur, belarretan arrasto zapala luzatzen luzatzen: ikusiko dute, ba, zertarako gauza naizen!
|
|
Orain, ordea, aurrean zeukan: gizon bat bere bidean pauso labur arinez, sorbaldak uzkur,
|
burua
makur, hartxintxarrak oinpean kris kras. Gizon hark erauzi zion gehien maite zuena.
|
|
Ateraldiari jaramonik egin gabe, Jaime erretiluak dauden lekura doa,
|
burua
makur, Franciscori zer esango dion hausnarrean. Erretiluetan, lerroka ipinita, katiluak bete zopa, nahiz eta hark duen kolore iluna ikusita, zein zopa mota izan daitekeen oso zalantzagarria izan.
|
|
»Behin kanpoan, tarte batez isilik egon zunan,
|
burua
makur, bere baitan sartuta legez. Nik isilunea errespetatu eta, beste behin ere, Parisez gozatzeko probestu ninan egokiera.
|
|
Lale, Gitari begira gelditu da, erakusmahaian bermatuta. Badaki sartzen ikusi duela, baina lotsatiarena egiten ari da,
|
burua
makur. Hatz bat pasatu du ezpainetatik.
|
|
Lale Mengeleren aldera itzuli da, matraila estu estu,
|
burua
makur. Mengelek pistola atera du zorrotik.
|
|
Esan arrastaka atera zaitudala, erronka jo nahi nizulako ekarri zaitudala hona. Eta
|
burua
makur ibili. Goizean ikusiko zaitut.
|
|
Mutiletako bat korrika irten eta laster sartu da berriz mutil gazte batekin,
|
burua
makur, dardarka beldurrez. Lalek ohea seinalatu dio eta hantxe jarri da.
|
|
Atzetik jarraitu diot. Entzimeraren gainean jarri ditu eskuak,
|
burua
makur. Ez diot aurpegia ikusten.
|
|
" Nork egin du opil hau?", hots egin zuen maiorazkoak opila jaten hasi, eta eraztuna hortz artean katramilatu zitzaionean. Neskameek Mari Xor salatu zuten eta mirabea
|
burua
makur makur eginik agertu zitzaien. Opila berak egin zuela onartu zuen, baita eraztuna bertan sartu izana ere.
|
|
Mikelen monasterioan irudikatu zuen. Arropa luze zuria soinean, arkupe zurbiletan astiro ibilki, besoak eta eskuak gurutzaturik,
|
burua
makur eta otoitzean. Bizitza bihurdura hori sinetsezina zitzaion, Felixen gustuko, Erauntsi komandoko kiderik hoberena, baliotsuena eta sutsuena zelako, abenturaz, amonalez, pottottez eta adrenalinaz beti gose.
|
|
Zerbitzari bi etorri ziren orduan, apalik; barkamena eskatu ziguten, desenkusatu egin ziren, erreserbatuta zegoela... Beste mahai bat eskaini ziguten, erreberentziak egin zizkiguten,
|
burua
makur, zorura begira. Hungarieraz hitz egin zuten, baina hala ere ondo ulertu genien, keinu otzanengatik, jarreragatik.
|
2020
|
|
Gainerako pertsona handiekin batera zain egon zara zu korridore honen amaieran dagoen harrera gelan, terraza apur bat harago dagoelarik. Zuen zaldunen artera etorri denean, zerbitzari baten eran etorri da, oinaztargia bezala,
|
burua
makur, ahozapia hegaz eta oinak arin. Terrazara irten du, mahai zapiari zeozer egin dio, eta bulegorantz eta zerbitzarien geletarantz joan izan da bizkor.
|
|
Laister konturatzen zan, ordea, hitz hutsak zirala horiek; eta, hori pentsatuagatik ere, Elsa' k ez ziola atea zabaldu, eta horregatixek joan zala etxeruntz arestian ixil ixillik, eta
|
burua
makur. Hauxe zan egia bakarra eta nabarmena.
|
|
Guggenheim efektua da. Izan ere, hor daukagu katedrala Bilbon, Arantzazuko basilikarako bezalakoxe sarrerarekin, pausoa hautsita,
|
burua
makur, behera begira, Arte Gorena gurtzeko museo ikonoa, 1997an ireki zenetik, urtero Mekara datozen fededunak hartzen dituena, erakunde publikoen benetako apustua. Eta harrezkero beste Guggenheim batzuk egitea izan da helburua, izen horrekin edo beste batekin, Bilbokoak bete zuen funtzioa bete dezaten denek ere:
|
|
15 Goiz hartan ere, egunero bezala, Fatima sartu zen azkena eskolan,
|
burua
makur makur eginda.
|
2021
|
|
Gizon galilearrak, zer ari zarete hor begiak zerurat altxaturik? (Larregi); Izpiritu mehe, beste mundukoak, gaiaren eta itxuraren bitartekoak han zebiltzan harat honat, argilarrainez inguraturik (Orixe); Isil, begi kuku,
|
burua
makurrik, arkume salgai antz hor hemenka daude zenbait jaun andere, goi minak harturik (Orixe); Lili gainean erle bat orain hego txabalez jarririk eztigai ona miazten dago haren barne samurretik; inork al daki maita badira berengaiz ezaguturik (E. Arrese).
|
|
Ez zuen burua itzuli kaputxa jantzi eta argi azkorriko Gasteiz hartara irten zenean,
|
burua
makur eta korrika, Andre Maria Zuriaren jaietan ere bere errutinak baztertzen ez zituen runner fanatiko bat irudi.
|
|
Eta kalean zehar ezkutatu zen. Pneumonien kantoitik behera jaitsi zen, herrenka eta
|
burua
makur. Sendagilea begira gelditu zitzaion, hotzak eta amorruz dardarka.
|
|
Poema puska txiki batek garbi erakusten du ez zuela lotsarik izan bere poesian ahozko sexuaz mintzatzeko: " Traziar edo frigiar batek kanabera batekin garagardoa zurrupatu nola, emakumea,
|
burua
makur, han ari zen, ari eta ari".
|
2022
|
|
Kale hotzetan
|
burua
makur
|
|
Nortonek kuriositatez begiratu zuen. Berak eskuak mugitu zituen urduri, irribarre behartuak alboetatik eginiko komentario batzuei eta
|
burua
makur.
|
|
Igorrek ez zuen besterik esan meza bukatu eta Venancio, begiak bustirik, barrutik atera zen arte. Ibilaldiak egin zituen eskuak patriketan eta
|
burua
makur inguruko basotik, eta ez zitzaidan behin ere hurbildu. Bueltako bidea ere isil antzean egin zuen.
|
|
Minutu batzuk geroago, baratzearen erdiko bidetik, fruta arbolen artean, astiro astiro zebilela, iristen ikusi zuen. Berarengana zetorren,
|
burua
makur; pauso batzuetara zegoela, zalantzan bezala geratu zen; gero, ohi bezala, ezki handiaren atzean begiradetatik babesturik zeudenean, Lucilek, hurbildu eta besotik heldu zion. Horrela eman zituzten pauso batzuk, isilik.
|
2023
|
|
Gizona nire barnean dago. Alde batetik bestera doa,
|
burua
makur eta ahoan min ematen dioten ideiek hozkatuta.
|
|
Han, egunean hiru orduz edo konektatzea lortzen dut. Hamar bat pertsona elkartzen gara kale luze horretan, ia denbora guztian
|
burua
makur denok, sakelakoari begira. Tarteka, berriren bat ematen diogu elkarri, eta komentatu ere egiten dugu agian.
|
|
Nondik ez dakit; laino itxi itxia zegoen. Sai zahar bat, handia, ikaragarria, lepo mehe zuria eta
|
burua
makur. Maitanek oka egindakoari hasi zitzaion mokoka, masa likatsu arre hari miazka; presarik gabe hasieran, ia leun, mokadurik txikiena ere dastatu nahian bezala; azkenerako, harrapazka.
|
|
Ez neukala eskubiderik egin nituenak egiteko, esan nituenak esateko. Horrelakoak botatzen nizkion
|
burua
makur eta begirada mahaian. Preso judua obersturmführer aren aurrean asmatutako delituak aitortzen bizirik jarraitu ahal izateko.
|
|
Eta zera esan zuen Joanak orduan, Francesc eta Margarida ezkonduko baziren, eta iraulia egin zuen Margaridaren hiru laurdeneko bihotzak, baina bere horretan segitu eta zera esan zuen Joanak, Francesc eta Margarida ezkonduko baziren, eta Margaridak pentsatu zuen Jainkoak arras maite zuela ezkontzeko gizon hura eman behar bazion!, baina Joanak segitu zuen esanez Francesc eta Margarida ezkonduko baziren, etxean eta bizirik iraungo zuten egun orotan kontu eta mantendu zituzketela, osasunean nahiz eri, amaginarreba eta ama, bera hain xuxen, eta ezkon-arreba eta ahizpa, Blanca hain xuxen, eta jaten eta edaten eman zieketela mantenurako, eta oinetakoak eta soinekoak janzteko, eta lur eman zieketela, ahanzturaren tenorea heltzean. Eta Margaridari begiratu zion Francescek, geldi geldia eta isilik betiere, bihotza iraulia oraindik ere,
|
burua
makur eta eskuak altzoan, eta hautatu egin zuen. Hautatzeko ziren neska guztien artetik, munduan zegoen emakume aukera zabal eta amaiezin hartatik guztitik, hainbeste begi, adats eta begiratzeko moduren artetik, hori, esan zuen.
|
|
Hondakin nahigabetu bat, maite izatea eta maita  tzea nahi ez zuen oskol triste eta bakarti bat. Gizon itsusi eta urrikalgarri bat,
|
burua
makur bizi zen ahuntz mendre bat, penaz beteriko kapa brodatu perladun baten azpian uzkurturik eta estalirik zegoela, lo egin besterik nahi ez zuen zezen malenkoniatsu eta atsekabetu bat. Aker zahar akitu bat, Bernadeta agertzen ez zen irudipen urrunez beteriko mendi baten azpian lurperaturik zetzana.
|
|
Baina ez zion erantzuten. Uzkurturik imajinatzen zuen ilunpeetan,
|
burua
makur, urrikalgarri, ezgauza," Koldarra, koldarra, koldarra ez bestea!". Eta ikara betean pentsatu zuen gero, ez zela beharbada bera barren hartan egongo.
|