2004
|
|
Ile moztailearena entzun nuenean, asaldatu egin nintzen pixka bat, imajinatu bainuen nola gordeko zituen Montsek nire ileak bere interes hutserako: enkantean saltzeko eta bera aberasteko, alegia, ni hilda gero... gauza segurua baitzen ni baino luzaroagoan biziko zela, amaren aldetik jaso zuèn herentzia genetikoa kontuan hartuta; baina Montsek emakume senik ere bazuen eta, nire pentsamenduaz jabetu balitz bezala, honela esan zidan,
|
burua
errazen soiltzen den puntuan, han kalparrean, hiru muxu amoros ematen zizkidala:
|
2009
|
|
Teofilo Mariak, izan ere, bazuen joeratxo hura, aitagandik bereizten zuena eta une berezi batzuetan bere
|
burua
errazago engainatzera eramaten zuena, nahiz eta aitortu beharra dagoen Nazario Orbek berak ere halako sualdi bat izan zuela gaztetan, estasiaren ertzeko esperientzia atsegin batera eraman zuena, noiz eta, ezkonberritan, Leongo katedralera sartu baitzen; geroztik, baina, urte asko eta asko joan zitzaizkion Nazariori, baita, bitartean, esperientzia desatsegin batzuk egokitu ere. Benjamin Mariarekin bizi izan zuena okerrena, Domingorena ere hortxe hortxe?, fedea ulertzeko beste modu batera eraman zutenak, hitzen eta errituen indarrean oinarrituagoa fedearen beraren indarrean baino, bai baina ez, ez baina bai; une hartan eta kontrastean, ordea, Teofilo Mariaren fedea baiezko sutsuan kokatuta zegoen, eta fedeak ematen zion orduantxe indarra; esan nahi baita bazirudiela, aita semeen betarteei astiro eta arretaz erreparatuz gero, semea baino ahulago eta makalago zegoela aita, psikea ere, zuzen horizontal beti berdin bat izan beharrean, kurba gorabeheratsu bat delako, bere erritmoekin eta bere maximo eta minimoekin:
|
|
Teofilo Mariak, izan ere, bazuen joeratxo hura, aitagandik bereizten zuena eta une berezi batzuetan bere
|
burua
errazago engainatzera eramaten zuena... nahiz eta aitortu beharra dagoen Nazario Orbek berak ere halako sualdi bat izan zuela gaztetan, estasiaren ertzeko esperientzia atsegin batera eraman zuena, noiz eta, ezkonberritan, Leongo katedralera sartu baitzen; geroztik, baina, urte asko eta asko joan zitzaizkion Nazariori, baita, bitartean, esperientzia desatsegin batzuk egokitu ere –Benjamin Mar... aita, beraz, kurbaren minimoan sartuta zegoen, eta hura zen guztia; minimo hura ez zen, baina, aita blokeatzeko ez isilarazteko adinakoa, itxura batean, zeren, bere papera bereganaturik –ez al zen, bada, aitatasunaren lekua semearen lekuen eta ez lekuen estalgarri? –, aurpegia semearengana erabakitasun handiz itzuli eta halaxe esan baitzion, irmo eta fermu:
|
2022
|
|
Orduan gelako neskaren batek galdetuko zidan ea dantzalekuetako emakume horiek ez zidaten beste inolako proposamenik egiten, edo beste batek galdetzen zuen ea egia al zen emakume menditar horiek ezberdinak zirela, berak entzuna zuelako, kanpotik uzkurrak edo hotzak ziruditen arren, ez ote ziren gero izugarri beroak, pasioari emanak eta
|
burua
erraz galtzen zutenak, eta niri erantzuteko betarik eman gabe galdetzen zidan hirugarren batek ea egia al zen dantzaleku horietatik oraindik ere neska laguntzak egiten zirela, eta bihurtzen nintzen une batez zurrunbilo horretako erdigune eta protagonista, eta azken galderari erantzunez hasten nintzen esaten, Bourdieuk ikertu ez bazuen ere, sakon aztertu beharreko ohitura zela neska laguntzarena, ...
|