Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2004
‎Orduan, lehen aldiz, uste dut, jairtkoekiko beldurra asmatu zuen gizon zuhur eta buruargibatek, gizonen hobe beharrez, betiere, hain zuzen, ekintzaz. hitzez cdo gogoz gaiztakeriarenbat ezkutuan burutzen zutenean bcldur zitezen. Jainkoaren adiera sortu zuen, beraz, eta esanbadagoela jainko bat, bizitza hilezkorretan oparo, argitasunez entzuten eta ikusten duena, denaren burua dena eta unibcrtsoa gidatzen duena, jainkozko izaeraz jantzia (Kritias, Sisifo, 12).
2005
‎Ikusita ezin zela denekin batera egon, banaka hitz egiteari ekin zion idazleak. Xenarori berari aitortu zion ezinean ikusten zuela bere burua denengana ailegatzeko ez bazen molde hartan. Nahiago zuen banan banan, gainera.
2009
‎Igande hartako meza guztietan esango zuen, hiruretara joandakorik ere bazen, eliza lepo betea Zugasti eta Mujika eta Arrieta eta beste falta zen arren," Neronek entzun ezpanitu ez nitun sinistuko!", baina harro oihukatuko zuen pulpitutik Don Mateok" Datozela, datozela orain Gora Euzkadi ijuka zabiltzanak, nun dira, isilik daude orain!" eta ez dute burua denek makurtzen, ezker eskuin behatzen dute eskola ondoko karlistek erronkaz," Halaxe esan zun, neronek entzuna, euskaldunen odolak eztu odolkiak egiteko ere baliyo!", pulpitutik.
2012
‎pentsatu zuen Andreasek. Gogoratu zuen nola beheratu zuten burua denek, esandakoa paper koadrikulatuetan kopiatzeko, mirarizko erantzuna bailitzan. Eta astopito hark harro begiratzen zien arkitektoei, esaldi zoragarri hura kopiatzeko astia emanez.
‎Behin Coletteri hitz egin nion neure bibote puntazorrotzaz, barre eragiteko. Ez, ez nintzen gaur imajinatzen diren bezalako 1910 urteetako gizaseme gazte horietakoa, artesia erdian eta burua dena gomaztaturik, ile apaindegietako ezkozko buru horiek bezala. Zimelagoa nintzen, sendoagoa, alaiagoa, gaur egungo mutilak baino abenturazaleagoa.
2015
‎7 Zuen ezaugarria, ene alabak, aurreratuak zaudeten jakiteko, hau izango da: nork bere burua denetarik kaskarrentzat izatea, eta halakotzat duela lagun hurkoaren probetxu eta onerako egintzetan nabari izatea; eta ez otoitzean gozotasun gehiago izatean eta liluramenduak edo ikuskariak edota Jaunak egin ohi dituen era honetako mesedeak izatean, beste mundura arte itxaron baitugu hauen balioa ikusteko. Beste hau, ordea, ibili dabilen txanpona da, errenta ziurra, betiko pentsioa eta ez arindu daitekeen zerga, hau kentzekoa eta ezartzekoa baita; apaltasunezko eta hildurazko bertute handi bat, obedientzia handikoa, ezertan ere nagusiak agintzen duenaren aurka ez doana; orduan badakizue egiaz Jainkoak agintzen dizuela, beronen ordez baitago.
‎Zure burua dena nahasten hasi da.
2016
‎Gisa horretan, prekaritatea dateke deslotzea, funtsezko beldur menderaezinean iragaitea, konfiantza errotik galtzea besteengan, bere buruarengan eta erakunde publikoengan, eta ondorioz bere burua denetarik bazterreratzea. Ba omen dira jendeak horrela definitutako prekaritatean hain barna murgilduak non ez daitezkeen beren etxetik gehiago jalgi, beren burua hiltzera utziz horrela, beren hondakinen artean!
‎Buruhausteak bertze hainbertze. Funtsean hau guzia errotik ikertu beharra dute egun hautan Genovan bilduko diren biltzar handian, ONU delakoaren itzalean, HCN negoziazio hoien batzorde burua denen gidari. Honek baitio halere, lehenbiziko gauza dela Sirian gertatzen diren nahasmenduak (hiltze, gosete, ur eskasia) zuzenduak izan diten.
2017
‎Zergatik da horren funtsezkoa eta erabakigarria kultura idatziaren faktorea nazioaren eraikuntzan? Jatorrizko herri edo komunitate etnikoen historia ahozko komunikazioak ehundu izan du, ahoz eraiki dira herriaren alderdi materialak eta espiritualak, baina une historiko batetik aurrera, nazioen eraikuntza abian jarri ahala, jadanik ez da nahikoa ahozko jarduera, eta beste hizkuntza batean idatzitako testuak (erlijiosoak, legezkoak, dokumentu publikoak?) ulertu beharrean aurkitzen du bere burua dena delako komunitateak. Horrelatsu abiatzen da elebitasunaren prozesua, norberaren hizkuntzaz gain beste baten premia sortzen denean, kultura idatzian oinarritutako gizartea finkatu ahala.
‎Eta gizonezkoetan faboritoen artean dago joan den astean Basaurin irabazi zuen Hossain Kaanache: " Baina Tolosalde taldeko Aitor Egillaga ere irteera puntuan izango da, eta, bailarara etorrita, Beñat Arnaiz, gure kartel burua dena, lasterketan izango da; Lanzaroteko ironmana du buruan, baina saltsan ibiliko da".
‎Iratiren burua dena emanda zebilen.
‎Kontzientziarentzat, Bestea norbere buruaren ukapen bezala baizik ez da existitzen. Baina, hain zuzen, Bestea ere berarentzat bere burua denez, bakarrik izan daiteke nire baitarako eta nire baitatik nire buruaren ukapen, noiz eta bera ni ukatzen nauena bera den. Nik ezin dut kontzientziarik atzeman eta irudikatu ni atzematen ez nauenik.
2019
‎649 Ezta jainkoak ere ez du bere burua denontzat garrantzitsu egitea lortu.
‎Sabina, ostera, erreparorik batere gabe altxatu eta herriko ostaturantz abiatu da, banku lagunak eztabaidan utzita: neure burua denen aurrean hankaz gora ikustea baino gurago nuke. Eta hantxe egon da, egunkaria zabal zabal hartuta eskelak ikuskatzen, gainontzekoak ere elizatik bueltan itzuli eta txokoko mahaian jartzen hasi diren arte:
2020
‎Arazo larriak sor daitezkeelakoan baldin eta frantsesek orgako zamaren azpian gorderik dauden hiru pistolak aurkitzen badituzte, Txarroren burua dena emanda ari da lanean gurdia ezkutatzeko aukera aztertzen. Bidearen ertzean ezponda handi samarra dago pasatu beharra, ordea, orga sasiartera eraman ahal izateko; gutxi balitz, begi bistakoa da gurpilen arrastoa lohian.
2021
‎Hargatik ematen digu sariak eromen zera hori. Gauzak ondo ateratzen ez direnean, niri, behintzat, burua denak emanda hasten zait, egin dudana berrikusten, zer gertatu den, zergatik, pentsatzen, arrazoiak bilatzen. Gogoeta horrek lana zein norabidetan egin behar duzun erakusten du, edo arrastoak ematen dizkizu, oso arrasto baliagarriak etorkizunerako.
‎Hori noizbait egia bilakatzeko, modu bakarra euskarari eustea eta euskaraz segitzea da. Baina bide horretan, oso garrantzitsua da geure burua denon artean babestea. Euskaltzalea babesgabe sentitzen bada, sukalderaino sartuko dira.
‎–Inoiz inor ez diat eduki magalean bere burua dena emanda, amore emanda, neure umea banu bezala, gaur egin duan bezala. Hunkitu egin nauk.
2023
‎Bi urtean aritu zen Fraisoron inude. Baina Joxe gaixotu egin zen eta burua dena zornez bete zitzaion. Xiringaz atera behar izaten zioten buruko zornea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia