2015
|
|
6 Ea, bada, ene alabak! Lehia gaitezen lan honetan eta kuskutxo hau ehotzen, geure
|
buru
estimua eta geure borondatea, lurreko edozer gauzari itsatsia egotea kenduz, penitentziazko egintzak, otoitza, hildura, obedientzia eta zuek dakizuen guztia jarriz; joka dezagula horrela zer egin behar dugun dakigunak bezala eta egiten irakatsi diguten bezala! Hil, hil bedi har hau, bera kreatua izan zeneko helburua bete ondoren, egiaz hil egiten baita!, eta ikusiko duzue nola ikusten dugun Jainkoa eta nola ikusten dugun geure burua haren handitasunean sarturik, hartxo hau kusku honetan sarturik dagoen bezala.
|
|
Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte:
|
buru
estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginik egoteko izan behar lukeenera.
|
|
8 Lehenengoari erantzunez, diot, arima hau Jainkoaren borondateari loturik balego beti, argi dago ez litzatekeela galduko; baina deabrua zorrozkeria handiekin dator, eta on itxuran, arima beronen gauza gutxi batzuetan deserrotu egiten du eta beste gauza batzuetara eramaten du, ez direla txarrak buruan sarturik, eta apurka apurka adimena ilunduz eta borondatea motelduz eta harengan
|
buru
estimua haziz, batetik eta bestetik Jainkoaren borondatetik urrunduz eta bere borondatera ekarriz.
|
|
Honek mintzen nau ni, Jainkoagan hain konfiantza txikia eta hain
|
buru
estimu handia izateak, ardura horrek egonezina sortzeraino. Eta horrela da, izan ere; espiritua honen gutxi hazia dagoenean, ezerez batzuek beste batzuei gauza handi eta ikaragarriek ematen dien adinako nekea ematen digutela.
|
|
25 Ongi gogoan har dezagun hau, ene ahizpak, eta begiratu nola gainditu zuen bat batean guztia. Izan ere, zuek egiten duzuena hori baino gutxiago izan ez arren, Ordena santu honetan sartu eta Jainkoari zeuen borondatea eskaintzean eta profesan etengabeko itxitura agintzean, ez dakit batzuei ez ote zaizkien ahazten hasierako gar hauek, eta geure
|
buru
estimuaren gauza batzuetan ez ote dugun berriro bilatzen euskarria. Jainko Maiestateak ez beza nahi hala izan dadin; mundutik ihes egitean santa hau imitatzen dugunez gero, barruz egon gaitezela gauza guztietan handik kanpo.
|
|
bera geratuko da engainatua. Eta honetaz konturaturik, uste dut, ez duela egiten, gure irudimenak eta aldarte txarrak, batez ere malenkoniak, egiten duten bezainbeste kalte; izan ere, emakumeen izaera ahula da, eta gugan agintzen duen
|
buru
estimua oso mehea. Eta horrela etorri dira nigana hainbeste pertsona, bai gizonezkoak eta bai andrazkoak, etxe hauetako mojekin batera, eta halakoetan garbi ikusi dut, beren buruak engainatzen dituztela, nahi gabe.
|
|
–Nire ustez, bi arrazoigatik da: bata eta nagusia, hemen nahasten den
|
buru
estimu fin fin bategatik; eta horrela ez du uzten konturatzen Jainkoa poztea baino geure burua poztea dela gehiago. Izan ere, argi dago, arima bat Jauna zein gozoa den probatzen hasten denean, atseginago dela gorputza lan egin gabe atseden hartzen eta arima gozatzen egotea.
|
|
Borondatea arrazoiaren mende ezartzen dugun arte, ez gara haren jabe Jainkoagan soil soilik eta oso osoan erabiltzeko; beraz, obedientzia da borondatea arrazoiaren mende ezartzeko bidea. Izan ere, hori ez da egiten arrazoi onen bidez; bestela gure izaerak eta
|
buru
estimuak hainbeste arrazoi izanik, egundo ere ez ginateke iritsiko hara. Eta askotan arrazoirik handiena ere, gogorik ez badugu, zorakeria dela uste izaten dugu.
|
|
Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat egitea, eta ez bat egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere
|
buru
estimuarekin bat eginik egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
|
|
Behin, okela jateak eta penitentzia ez egiteak ematen zidan nahigabea buruan nerabilela, aditu nuen batzuetan gehiago zela norbere
|
buru
estimua penitentzia egin nahia baino.
|
|
Zaharrenak hamalau urte izango zituen, gure Jaunak berarengana dei egin zionean. Adin horretara arte, mundua alde batera uztetik oso urruti zen; alderantziz, hain
|
buru
estimu handia zuen, non gutxitzat baitzituen bere aitak ezkontza kontuan berarentzat zituen asmoak.
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere
|
buru
estimua ere sar daiteke. Hala ere, uste dut, askoz ere atsegin handiagoa emango lidakeela, eta eman ere ematen zidan, penitentzia handia egin ahal nuenean, orduan gutxienez zerbait egiten nuela zirudien eta etsenplu ona ematen nuela eta Jainkoa ezertan zerbitzatu ezak ematen duen neke hau gabe nenbilen.
|
|
17 Gure
|
buru
estimua ere sar daiteke honetan. Niri gertatzen zitzaidan batzuetan, Jauna hartu berri nengoela (ia formak ere osorik iraun behar zuela), beste batzuk Jauna hartzen ikusten banituen, Jauna hartu gabe egon nahiko nukeela, berriro hartu ahal izateko.
|
|
Eta zenbat gauza, ezin eramanak egiten zitzaizkienak, orain zoragarritzat dituzten! Obedientziaren perfekzioa dute
|
buru
estimuarekin batera, eta horregatik zigortzen ditu Jaunak beraiek akatsa duten hartan. Haren Maiestateak perfekziora eraman gaitzala guztian, amen; izan ere, ahizpa horiek oso hasieretan daude, eta berori izango ez balute ez nintzateke harrituko hainbeste.
|
|
Gero esango du Jainkoa zerbitzatzearren dela, baina ez nuke nahi. Oi, ene neba, nola gabiltzan elkarrekin konpondu ezinik!, guztian sartzen baita
|
buru
estimu pixka bat.
|
|
Berorren aitatasunak esan biezaio pozik gera dadila berorren otoitzaz eta ez dadila batere arduratu adimen ekintzez Jainkoak beste era bateko mesedea egiten dionean, poz handia eman baitik idazten didanak. Kontua da, espirituaren barruko gauza hauetan, egokiena eta zuzenena, ondoriorik hoberenak uzten dituena dela; ez dut esan nahi berehalako batean desira ugari ekartzen dituena (hauek onak izan arren, batzuetan ez baitira geure
|
buru
estimuak agertzen dizkigunak bezain onak); egintzetan baieztatzen diren ondorioak esan nahi dut, eta Jainkoaren ohorearen desirak, haren ohoreari begiratzean eta oroimena eta adimena Hari nola atsegin eman eta nola erakutsi gehiago Hari bere maitasuna agertzen dutenak dira.
|
|
24 Berarekin tratatuz, konturatzen hasi nintzen bere interesari ukitu ezik bakean zegoela guztia; baina behin hona iritsiz gero, konturatu nintzen kontzientzia ez zihoala hain mehe, oso lodi baizik. Konturatu nintzen, esaten zizkioten gauza guztiak honela eraman arren, ohorearen puntu bat zuela, bere erruz ez zuela galdu nahi ohorearen edo
|
buru
estimuaren puntutxo bat ere; bere miseria hartan murgildurik, bateko eta besteko kontuak jakin nahirik hain nontzebarria zen, non harritzen bainaiz halako pertsona bat ordubetean ere nola egon zitekeen bakarrik; eta ongi bizinahikoa zen. Hau guztiau eginik gainzuritu egiten zuen, bere burua bekatutik libre eginik; eta gauza batzuetan ematen zituen arrazoien arabera, uste dut nik neuk ere hala egingo nukeela, epaituko banu; beste gauza batzuetan, ordea, oso bistakoa zen, baina, beharbada, ongi ez konturatzeagatik.
|
|
26 Badira beste batzuk gauza guztiak Jaunagatik utzi dituztenak, eta ez dute ez etxerik ez ogasunik ezta ez dira atsegin zaleak ere, aitzitik, penitentzia egiten dutenak dira, eta munduko gauzen goserik ere ez dute, dagoeneko Jaunak zein balio gutxikoak diren ikusteko argia eman baitie, baina
|
buru
estimu handia dute. Ez lukete egin nahi ezer, era berean gizakien eta Jaunaren gogoko ez denik; diskrezio eta zuhurtasun handia.
|
|
...ak eman, txandak eratu eta, beharbada, esaten duen moja gaixoa buruberotzat jotzeko (gutxi gorabehera, halakoa dena, inork esan gabe ere konturatzen da) eta prelatuak lekuko izaterik ez duenez eta gauzak sinesgarri egiteko eran esan direnez, guztia lehen bezala geratzen da; egun asko bertan egonik lekuko izaterik balu, jakingo luke egia; eta prioreek ez dute uste egia esaten ez dutenik, baina gure
|
buru
estimua hain handia izanik, nekez botatzen diogu errua geure buruari eta nekez ezagutzen dugu geure burua.
|