Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. Iturria ez zen gure etxekoa bezain ederra, baina bai erabilgarriagoa, eta gu anitzetan ibiltzen ginen han jostetan geure zurezko belauntzitxoekin, edo eskuekin plisti plasta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan, nola baita medikuen eta bertze anitz jakintsuren sinestea egun ere.
‎Denboraren bortxaz, berea bezalako buru batentzat ere soberaxko gertatuko ziren entomologoaren eramanaz bildutako datuak. Ahanzturaren arriskupean egonen ez ziren euskarrietara isuri zituen orduan.
2001
‎Ezin geldiarazi. Laster Ibrahimdarrek Pathameko beste buru bat harrapatu zuten. Ez zuten hil.
2004
‎–Turko buru bat.
‎–Turko buru bat, bai.
2005
‎Haren eskuinean plastikozko txartel urdin iluna, letra zuritan enpresaren izena duena. Ez dira irakurtzera gelditu, dena dela; atetik buru bat agertu eta eskuaz sartzera gonbidatu ditu.
‎Atorra beltzaren azpian beso sendoak gordetzen dituelakoan dago. Azkenean, argiaren atzetik itzala joan da tunel tartetik luzatzen, eta berehala buru batek irteera oztopatu du. Ezin izan du aurpegia bereizi, gerizpetan geratu baita.
‎Ez, aurpegi haiek ez bide dute ezer ulertzen. Azalpenak eman behar, beste osasun sistema bat... zer da hori guztia AEBko buru batentzat. Zorionez, ordura arte isilik egondako bakarrak hartu du hitza.
‎Ordurako argi nuen lepoko hotza labana baten ahoari zor niola eta ezin nintzela mugitu, besteak beste, burua gora begira izatera behartzen ninduen tipoa ni baino buru bat garaiagoa zelako.
2006
‎Automata baten antzera ari zen. Pentsamenduak arrotzak begitantzen zitzaizkion, bereak ez balira bezala, beste buru batek sortuak baizik. Handik oso urrun legokeen beste buru batek.
‎Pentsamenduak arrotzak begitantzen zitzaizkion, bereak ez balira bezala, beste buru batek sortuak baizik. Handik oso urrun legokeen beste buru batek.
‎Bi aldetara begira dagoen hegaztiaren esanahia Erromako Inperioa Europa osoan zabaltzen zen garaietako oroitzapena omen da: buru batek Erromara begiratzen duen bitartean, besteak Konstantinoplara –Istanbulera– begiratzen du.
2008
‎Ez zuten halako handirik espero, eta, kontsulta labur baten ondoren, eskaileretan behera abiatu ziren denak arrapaladan, atzetik harrapatuko gintuztelakoan, inondik ere. Baina Redruth galerian zain ikusi zutenean, itzuli egin ziren berehala, eta buru bat kubierta gainera azaldu zen berriro.
‎Beste hainbat intelektualekin batera. Gerraren kontrako manifestua? jarri zuen abian Bartzelonan, Antonio Machado, Luis Cernuda, Miguel Hernández eta María Zambranorekin buru bat eginda.
2009
‎webguneei ostatua ematen dien enpresa batean, labur eta argiro azalduta. Marketing burua naiz eta inoiz zeuen buruei galdetu badiezue zer arraio egiten duen marketing buru batek edozein enpresatan, erantzuna sinplea da: denetarik.
‎Ugartek ez zuen txantxetarako gogorik. Disekatutako zezen buru batek bezala begiratzen zidan finko, zapi gorria ikusi ezinik.
2010
‎Geroztik, izan ere, pentsatzen duen burua, burua ez ezik, buruhauskarri bat ere bada, eta are gehiago: pentsatzen duen burua buru bat baino gehiago da. Edo beste era batean esanda:
‎Edo bestela, kolpearen ostean bizkortuz, eremu lauan eta umelean aurkituko naiz agian, iluntasunean arrastaka eta nire baitan bueltaka, biraka dabilen buru baten gisara. Iruditzen zait haize zakar batek bultzatuko nauela, eta handik eta hemendik talka egingo dudala biraka dabiltzan beste buru batzuekin.
‎Orduan beste buru bat agertu zitzaion aurrean. Gazteagoa zen buru hura eta beldurrik ez zion eragiten batere.
‎Zabal zabalik zeuden begiak, eta, bidezidorreko argiei esker, dir dir egiten zuten. Eta begien gainean kopeta bat ikusi zuen, lokatzez eta odolez beterik, eta gero buru bat, burusoila eta hura ere zikin. Eta zutik jartzen zen bitartean garrasiari eutsi behar izan zion, izuaren izuz, baina aldi berean lurrean botatako fardelari begira, hipnotizatuta.
‎Begiak beteta zeuzkan eta horrelakoetan kokotsa goititzen zuen, bere onera itzuli arte. Luiak, Omarri etxeko zokoetatik zigala buru bat hatzean sartuta jazartzeko baliatu zuen, gurasoen aurreko inoizko poz eta libertate erakustaldi handienean, agian. Elenak berehala beheititu zuen burua eta Xabierrekin hitzik trukatu gabe baina giro onean joan zen afalordua, Omarri animalia haiek non bizi ziren eta zein garesti saltzen ziren azalduz.
‎Goiko apalean beso bi zeuden, lau zatitan banaturik, ukondoaren aldetik ebakita. Erdiko apalean hanka mehe samar bi ageri ziren, belaunaren altueran erdibituta eta oinik gabe, eta beheko apalean kanpora begira zegoen buru bat ikus zitekeen bi oinen artean. Bibote zuriko gizon batena zen, begiak itxita zeuzkan eta sudur handi eta zapalaren zuloetatik ile luzeak ateratzen ziren.
‎Geroztik, izan ere, pentsatzen duen burua, burua ez ezik, buruhauskarri bat ere bada, eta are gehiago: pentsatzen duen burua buru bat baino gehiago da. Edo beste era batean esanda:
2011
‎Ikus dezakezu bala bat buru batean sartzen arrangura eta erresuminik gabe eta ikus dezakezu argi eta garbi, komikietakoa dirudien ekintzen sekuentzia geldoan, hil berri den horren heriotza ekibokazio bat izan dela, oraindik zergatik ez jakin arren. Ikus dezakezu gorpua nola erretiratzen duten eta ikus dezakezu odolaren gainean zerrautsa edo botatzen dutela, ikus ditzakezu katuari sakatzearen ondorioz pertsona, izaki, giza-emazteki, organismo bizidun haien guztien baitan gaitzak eta birusak zelulekin pokerrera ari ziren bitartean, zerbaiti, mekanismo fatal bati eragin diozula.
‎–Ez naiz Disneyrekin identifikatuta sentitzen, eta ez dut nahi hala izaterik. Gure pertsonaiak gizakiak dira, buru batekin eta bi begirekin, eta alde horretatik antzerakoak izango dira, baina ez bakarrik zineman, berdin komikietan, ilustrazioetan. Berdina da Frantzian, Belgikan edo Errusian.
‎–Mikel zara, ezta? , kiribil beltzez inguraturiko buru bat ateratzen zen goiko solairuko eskaileren kantoitik. Mikelek aurpegi zurbil bat eta begi izutu batzuk ikusi zituen.
2012
‎Hiru harmailaren bidez igotzen zen alboko bihitegiaren gainekoa zen. Egongua apaintzeko, iltze batetik zintzilik, pintura berdea kresalaz harrotzen ari zitzaion hormaren erdian, Minerbaren buru bat zegoen arkatz beltzez marraztua, urre koloreko markoan, eta oinean, letra gotikoz idatzirik zeraman: «Nire aitatxo maiteari».
2013
‎Handik aitzina, emakume urrin sarkorra ateratzen zen ganberetatik. Lehenbizikoan, buru bat goititu zen argia sarrera ondora hurbiltzean. Haren begiak sentitu nituen, nigan ezarriak.
2014
‎Hasieretara, ahal bada. Sindikatuko buru bat. Ez luke zaila izan behar.
‎Txapin bigunek zaratarik egin gabe eraman zuten korridore alfonbradunean barrena, baina, ahotsak entzun zituenez, sartu gabe geratu zen erdi zabalik zegoen atearen ondoan. Orduan, bere izena entzun zuen, eta, kuxkuxean ibiltzeko inolako asmorik gabe, han geratu zen; bitartean, elkarrizketaren hariak kontzientzia zulatu eta zorrotz egin zuen barrura, orratz buru batean hariztatuko balitz bezala.
‎Tontorraren gainean agertu ziren aldi berean buru bat eta ahots bat:
‎Orduan buru bat agertu zen berlinaren atean.
‎–Baina buru bat behar dute, erantzun zuen duke handiak?. Nor izango da?
2015
‎Pantailan geldirik ageri zen irudian, beltzezko boxeolariak konbultsio bat izan zuela zirudien, burua atzera botata eta eskuak indarrik gabe zintzilik, guardiak eta erasoak ahaztuta. Boxeolari gaztearen gorputz zaintsu eta distirantak kemenez betetako estanpa bat osatzen zuen, eskuineko besoa luzaturik atzeraka okertutako buru baten gainean. Amorruz betetako begi zabalduetan garaipen gosea antzematen zitzaion, hurbil ikusten zuen KOaren irrika.
‎Apenas dago jenderik bazterrotan, baina edozein txokotatik aditzen diren sirena hotsen oihuek eta eraikinen artetik goraka doazen ke adarren dantzak lazgarritasun ukitua ematen diote kale arteko itxurazko jabaltasunari. Tarteka, buru baten itzal artega erdi ikus daiteke edozein eraikinetako leihoren batetik zelatan.
‎Errek ezkerrera jiratu zuen lepoa, baiezkoa erantzun zuen beste jokalariari begiratzeko. Partidaren bukaerara parekatuta iritsi ziren bikote biak; hiruna ustel bakoitzak eta 16, Jota eta Erre buru bateko abantailarekin azken esprintean. Nola zen posible orduan bera hain urduri eta ondokoa horren lasai egotea?
‎Ez dakizue zer den bortxa, zer den estiraren odola, ukabil mazoaren gordinkeria, alu birjinaren lorategia, hitz zantarrenen oihartzuna? Zuek, poeta maiteok, ez dakizue zer den zakil buru baten lurrina, zain puztuetako ardo usteldua, mihiaren gibelmin berdea, ama baten txikizio basatia. Barkatu.
‎Beste buru bat nahi zuen
‎kontua ez zela marra batzuk egitea, masa batzuk irudikatzea baizik, errealitateak hiru dimentsio baitzituen, eta itzalean edo argitan geraturiko estatua zatien kontrastea baitzen guk paperean jaso beharrekoa. Seneka filosofoaren buru bat daukat gogoan nik egindako lanen artean, baina aurki aspertu nintzen hango lan modu beti berdinaz. Aldameneko gelan koloreak lantzen aritzen ziren beste batzuk, eta nik hura probatu nahi.
‎Ni ez nintzen txikia, baina Jokinek buru bat kentzen zidan gutxienez. Gorpuzkera ere aparta zuen.
‎bati musker bat marraztu dio besoan;, nik ere nahi dut? hurrenak, eta zezen buru bat,. Sitting Bull buruzagia bezala?, esan dio;, nik ere bai, hurrengoak, eta suge bat marraztu dio honi;, eta nik?
‎Eskaileraburuan bere hesolaren koloreko buru bat jotzera zihoala, honen eskua eta oihu larria jarri ziren tartean.
2016
‎Adan eta Eba, buru belarri zeuden, denboran zehar hainbeste joan etorri eginda, erabat zorabiaturik zeudelako. Hiruburuak zehazki hautemaiten zituzten ea buru bat ez ote zitekeen suge harena eta beste biak, berriz ere, onaren eta txarraren ohiko ikur dibinoak ez ote ziren. Egia esateko, zerbait dibinoa bazuten, batez ere errealitatetik kanpo egoteagatik, ohiko giza itxuratik at azaltzeagatik.
‎Ez dut izan nintzenaren itzal bat izan nahi ospitaleko ohe batean. Ene burua ezagutu nahian eman dut bizia, eta ez dut bihurtu nahi ezagutzen ez dudan buru bat.
‎Ordea, bazirudien mundu honetaz harago zegoen zerbaiti egiten ziola so. Jainkoak baizik ez daki nolatan heldu zen horren gisako buru bat fraide baten sorbalden gainean egokitzera; baina ederki emango zion brahman bati, eta, Industango lautadetan aurkitu izan banu, gur egingo niokeen.
‎Emakumearen aurpegia ikusi gabe nengoen artean ere. Ez zuen axola handiegirik; izan ere, berehala irudikatu nuen haren potreta, eta kotxetegiko ateraino heldu baino askoz lehenago, irudimenak haren burua osatua zuen, eta hain plazer handia hartzen zuen haren izate jainkozkoari hain ederki ematen ziola ikusita, ezen bazirudien Tiber-eko uretan murgildua zela gisa horretako buru baten bila. Baina tunante limurkor eta limurtzaile ederra egina zaude, irudimen hori; eta egunean zazpi aldiz lilluratzen bagaituzu ere zure pintura eta irudiekin, eta horretarako xarma anitzez baliatzen bazara ere, eta zure erretratuak argizko aingeruen edergarriz apaintzen badituzu ere, guztiarekin ere lotsagarria da zurekin haustea.
‎Egun hartan, ordea, bere larruan probatu behar izan zuen eskuak bolantean irmo doazen gidari harroputzen zabarkeria. Zebra bidean zihoala, neumatiko hots kirrinkari batek jirarazi zion burua, eta auto zuri distiratsu bat ikusi zuen semaforotik hogei bat metrora zegoen kale buru batetik ziztu bizian ateratzen. Balazten hots zorrotza entzun zuen, eta zoru bustiaren distira areagotzen ikusi zuen autoa gainera zetorkiola egiaztatu ahal izan zuen segundo amaiezinean.
‎adineko gizonezko bat ikusi dut, balentria bat burutu duenaren planta harroak egiten, baina ez zait haren itxura batere gustatu. Zilbor erortzen hasi hori, azpian zakil barregarria, ardo botilaren kortxoaren tamainakoa, txanpain kortxo batena gehienez ere, eta barrabilak zintzilikario moduan edergarri bakartzat, baratxuri buru baten gisan zintzilik?, dio testuaren bukaerak, eta lerro horiengatik bakarrik ahaleginak merezi zuela pentsatu dut, txanpain kortxoarenak bereziki grazia egin baitit.
‎Izan ere, zer kontatu behar nion? Eguzkia etxea argitzen ari zela, barregarria zirudien nire ikuskizunak, fantasiaz betetako buru baten asmakizuna. Eguneroko bizimoduak, etxeko lanen errutinak, Carolinaren barreek, egunen joanak?
‎Gizonak aurkeztu zidanean, duela urte bi, eta matrailean musu eman genionean elkarri, tentsioa erori zitzaidan, ihi buru batean jolasean marisorgin goseti batek odola zurrupatu izan balit legez.
‎Militar buru bat altxatu zen Deitua Francisco Franco, Gerra zibila Espainiako Errepublikan pizteko, Aleman nazi hegazkinekin Gernika bonbardatzeko. Demokrazia garaitu eta Diktaduraz ordaintzeko.
2017
‎Zer miraria den haatik bizitza, eta zer gisaz arima guztiek, sustraiak barna barna sartzen dituztelarik, elkarrekin topo egiten duten eta arima bakarra osatzen! Zeren berehala etorri baitzitzaidan gogora ebano dirdiratsuan tailaturiko Budaren buru bat, urruneko museo batean noizbait ikusia. Buda liberatua zegoen, eta zazpi urteko agoniatik landa bozkario infinitu batek argitzen zuen zèn guztia.
‎Aitak erlojuarentzako pitxi bat ekarri zion Jasoni Saint Louiseko Feriatik: antzerkiko prismatiko ñimiño batzuk, eta begiaz keinu eginda barrura begiratu eta etxe orratz bat ikusten zenuen, armiarma sarea bezalako noria bat, Niagarako ur jauziak orratz buru baten gainean. Mantxa gorri bat zegoen esfera gainean.
‎Ate bat zabaldu zen eta nik behin ere baino gehiago aditu nuen haren usaina, eta buru bat azaldu zen. Ez zen Aita.
‎Inork ez zuen detailerik ematen telefonoz; elkarrizketetarako hitzorduak aurrez aurre igortzen zituen beti alderdi inguruko norbaitek. . Bihar auto batek jasoko zaitu goizeko zortzietan?, izan zen PDKS Siriako Kurduen Alderdi Demokratikoko buru bat topatzeko agindua. Siriako alderdi kurdu zaharrena bera? 1957an sortua?, Hego Kurdistango presidente Massud Barzaniren babesa zuen.
‎Hirugarren gizonak ez zuen aurpegirik: leihotik ikusitako buru baten gaina besterik ez.
‎Ispiluan neure buruari begiratu diot eta ez dut ezer berezirik aurkitu. Hitz egiten duen buru bat naiz. –Nik ere ez, ez dakit zer dudan gaur?.
‎–Ero halakoa! Nola sarraraz daiteke arrazoia zurea bezalako buru batean, zuen guztion buruetan? –Berriro zabaldu zituen besoak, oraingoan preso esparru osoa bildu nahi balu bezala.
‎Agente bat erabateko isilean hurbildu zen etxebizitzako atera. Ahari buru bat zeraman: altzairuzko tutu bat, berunez eta porlanez betea.
2018
‎Krink krank, durundia gorgarria da zuloan. Estalkia jaso da eta buru bat agertu, zulora makurturik, desbistan apenas bereizten dena baina ahotsetik Alotz izan behar duena:
‎Zasa enpresako zenbait langile elkarrizketatu zituen. Langileak, sindikatu buru bat izan ezik, kameran aurpegia digitalizatuta eta ahotsa aldatuta ageri ziren. Esan zutenez, beldur ziren, zuzendari ohiaren heriotza hain gertu egonda, hari buruzko egia esanez gero zuzendaritzak eta harekin bakea egin zuten sindikatu bik errepresaliak hartuko ote zituzten.
‎Artaburu metaren ondoan Hirugarren Alabari begira, bat batean hogeita zortzi urte zituela konturatu zen: bera baino buru bat garaiagoa zen, sorbalda erdi zabalagoa, eta bularrak mendiak bezain puztuta zituen. Haren adinean pentsatzean ikaratu egin zen.
2019
‎–In nomine Patris, et Filii, et Spiritus Sancti??. Oholtza gainean, emakumeek izan ezik, gonbidatu guztiek erantzi dute kapela itzal handiz; lurraren arrasean, ordea, buru batek baino gehiagok estalita segitu du egoskor, guardien begirada gaitzesgarriari aurre eginez. Eta mitradunak. Jainko ahalguztidunak bedeinka zaitzala, baita barruan hartuko dituzun itsastar guztiak ere, Jonas balearen sabelean bezala?
‎Eta basurde buru bat irudikatu du sudurretik odola dariola.
‎Ainarak behintzat ez du dudarik, transa zela esan zuenetik, aldaketa izugarria izan zuen: . Nik uste dut, hala ere, aldaketa bat egon zela; esan duguna, alaia, ume bat bezala, dibertigarria zen horretatik, hor atzean etengabeko hausnarrean zegoen buru batera. Niri behin esan zidan, batzuetan hain despistatua zirudiela, edo beste mundu batean zegoela, zehazki gauza horietan, transexualitatean eta abar pentsatzen ari zelako.
‎Sototik igotzen denean, gogoko du balde beteen pisua sentitzea, gero eta astunagoa eskailera buru batetik bestera. Beti maite izan ditu usain berezkoa, lazgunea edo ertza duten ekai soilak.
‎Hainbesteraino, non emakumea makurtu egin behar baitzaio haren jainkotasunari. Nahiz eta gizona falo bat izan, eta ez buru bat, gizontasuna duen norbanakoak bere pribilegioak gordetzen ditu; emakumea ez da gaizkia, eta ona ere izan liteke, baina mendekoa da. Lawrencek, azken batean,, egiazko emakumearen?
‎Ez du ulertzen zer esan nahi duten halako ekinek. Askotan, nahasmendu handia izaten da hamabost urteko buru batean, ez baitatoz bat ezagutza teorikoak eta esperientzia konkretuak. Jadanik probatuak ditu durduzaren eta desiraren kar guztiak, baina imajinatzen du, hala nola Francis Jammesek asmaturiko Clara d. Ellébeusek?
‎Meisl medikugaiak monopolio inperial errealeko tabakorri merkeren batekin bete zuen bere ikasle pipa luzea, portzelanazko buru bat zeukana Voltaireren irudiarekin. Gero, jarraitu egin zuen:
‎Philipp Lang gizon garaia eta argala zen. Mordechai Meislen aurrean zutik, buru bat ateratzen zion oso osorik. Ilea eta bizarra urdintzen hasiak zituen.
‎Harrituta begiratu diote denek, eta orduan itzuli ditu sorginaren berbak. Zurrumurrua zabaldu da dendan eta dendatik kanpo, eta onespeneko keinuak barreiatu dira, osmosiz legez, buru batetik bestera.
‎Plan bat zeukaten, euren jatorriko lurretara itzuli eta, mundu hartan ikasitako guztia hara eramanda, han geratutakoen ezjakintasuna baliatuta, lur haiek gobernatzeko. Susmatzen zuten, ordea, ez zela erraza izango, inoiz buru baten beharrizanik sentitu ez zutenen gogoan beharrizan hori sentiaraztea, pixkanaka, Jabarren ahots melodiko eta sakonak Ximenaren hitzek iradokitako bidearen xehetasunak aletu ditu?. Dena, ordea, ez zen esan bezala bete, eta hemen geratu ziren gure arbasoetako batzuk, matxinatuta, itsasoan bidea nola zabaldu ez baitzuten inoiz ikasi, etxera itzultzeko.
2020
‎zuzendari guztiak emakumezkoak dira, baina enpresetako gerenteak, eguneroko lanean tratatzen ez dituzunak eta goian, dorrean, daudenak, horiek gizonezkoak dira. [...] Enpresari oso matxista batek negoziazio batean esan zuen moduan, sektore honetan ez dago gizonezkorik ez delako familia buru batentzako soldata, familiaren kontzeptu patriarkal eta zaharkitu batetik begiratuta. Gainera, zama familiarrak dituzten emakumezko asko dauzkan sektorea da gurea.
‎–Lasai, ez larritu, segidan eramango zaitugu –esan zion, irribarretsu, haren bizkar gainetik beste buru bat agertzen zen bitartean.
‎Bat batean, emakumearena ez beste buru bat agertu zen burdinazko pertsianaren petik. Ezaguna egin zitzaidan.
‎Pertsonak zakurrak baino askoz konplikatuagoak dira, tolesdura gehiago dituzte, uste dute norabait iritsi behar dutela. Baina, maiz, aski zaie entzungo dituen belarri batekin, eta gora eta behera mugituz baietz esango dien buru batekin. Kontsultatik aterako zaizkizu mundua hankapean har dezaketen sentsazioarekin.
2021
‎Lasaigarriak diren hitzak bilatu dituzue, lasaigarriak diren gauzak esaten asmatu duzue, lasaigarriak diren ipuin magiko batzuk sortu dituzue, negarrez esnatu den ume bakoitzaren amak edo aitak egiten duten moduan egin duzue zuen lana. Egunen batean humanitateak ikasiko du beharbada gure buruan dagoena beste buru batean jartzeko modu sofistikatuagoren bat, momentuz hitzak ditugu. Horiekin moldatu behar du idazleak.
‎Oraintxe ziren denak errainu urdin meheak; oraintxe batek eta gero guztiek samaldan bira egin eta eguzkia harrapatuko zuten, eta argi dirdai llabur bihurtu. Gora eta behera eginez zetozen, gero eta handiago, kaio, edo bele, edo halako hegazti aldra handi baten gisan, harmonia zoragarrian mugituz, eta hurbildu ahala zabalera handiagoa hartzen zuten zeruan; hegoalderanzko haizea hodei gezi buru batean oldartu zen eguzkia zeharkatuz. Orduan, bat batean, ekialdera jo zuten turrustan, gero eta txikiago eta txikiago, eta gero berriz argiago eta argiago, zeruan desagertu ziren arte.
‎Zuzenketa tonua duten pare bat ohar bidali dizkio Carlosi, zerbait esateagatik esaten diren gauzak. Minutu batzuetara, Carlos pantaila baten atzean ezkutaturik dagoen buru batengana hurbildu da. Hor dago beraz, ez da makina bat.
‎Bi hankengana gerturatu da lehenengo. Enbor bat eta lo dagoen buru bat daude hanken segidan. Hamasei bat urteko neska bat da, jertse zuri batekin txanoa jantzita eta poltsoa gurutzaturik.
2022
‎Zuriz zipriztinduriko hostotzan hondoraturik, estatua zatiak ikusten ziren, hanka zurbil bat hemen, sudurrik gabeko buru bat han.
‎Belgikako taldeak beste buru bat behar du, guztia berrantolatuko duena. Henri Michelli gizagaixoa segadan erori baita.
‎Atea botatzeko balio lezake. Horrela ez dute zain egon patruila batek komisariatik ahari buru bat ekarri arte.
‎Non daude hori zilegi dela erakusten duten frogak? Zuk gauzen ordena naturalari egiten diozu erreferentzia, fenomenoak arautzen dituzten legeei, baina ba al dago ordenarik edo legerik esango duenik nik, gizon bizidun eta buru baten jabe naizen honek, lurrean zulo bat topatzean, zain geratu behar dudala zuloa bere kabuz itxi arte edo lokatzak hura bete arte, nahiz eta gainetik salto egiteko edota alde batetik besterako zubia eraikitzeko aukera izan. Berriro diot:
‎Begiak itxi egiten zaizkio, burua beherantz erortzen zaio, eta lepoko minez dago. Ezin ditu mugitu ez betazalak ez ezpainak, eta iruditzen zaio aurpegia ihartuta, zurrunduta daukala, eta burua orratz buru baten neurriraino txikitu zaiola.
‎–Ez ihes egin...! Zerk lotzen ditu... iragan deliktiboko imam... fundamentalista bat... eta fama txarreko Espainiako... zerbitzu berezietako... polizia buru bat... Iruñea ondoko... putetxe batean?
‎Horietariko batean amildua dago, noiz eta distiraldi batek irekiarazi baitizkio begiak. Eskailera buru bat batean argituan norbait ari zaio eskua luzatzen. Hatz luzea da, kafe alearen kolorekoa, argiagoa ahurraren aldetik.
2023
‎Taldeak ez zeukan hori besterik buruan. Taldeak ez zeukan buru bat, zakil bat, bagina bat besterik. Ez zegoen beste ezer munduan.
‎Taldearengana hurbildu ahala, argitan geratu zen figura misteriotsua. Basajaun bera baino altuagoa zen, buru bat edo, eta askoz zabal eta astunagoa. Hura bezain iletsua, nahiz eta burua erabat soila izan.
‎Oraindik lanik gabe zegoela, goiz batez Parisko Errepublika plazan laborari multzo baten inguruan borobil gero eta zabalago bat sortu zen. Lepoa luzatuz egin zuen itzulia, erdigunean zer zegoen asmatu beharrez, baina beti zeuden besteak baino buru bat luzeagoko pertsonak erdian, bista tapatzeko, eta horregatik zulatu zuen –" barkatu" eta" barkatu" – jende hesia, batzuei eta besteei galdetu ondoan ea zer gertatzen zen," ez dut ideia izpirik"," uste dut ikuskizun bat dagoela"," ez, laborariak dira protestan"," merkatu bat da, ez da manifestazio bat" erantzun kontrajarri et...
‎Giza buru baten garondoa ez dea, ba! –beldurtuta– Ezinezkoa!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia