Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2002
‎W. Mackey kanadarrak aspaldidanik aurreikusi zuenez, gizatalde berean bi hizkuntza egokituz gero, eta biok funtzio berberekin, biotako bat erredundante gertatzen da, soberan dago; eta suntsitu egiten da, gizataldeak erabiltzen ez duelako. Bi hizkuntzok biziko badira, plangintzaz edo halabeharrez, funtzio hautaketa egin behar da, eta zeini bere funtzioa esleitu.
2004
‎–Zu eta ni, biok, mendian gora bagoaz kantinplora bakarrarekin, eta hilzorian bagaude, biotako batek edan du ur hori, ze konpartituz gero ez dugu izango ur nahikoa, eta batek edaten badu, gutxienez bat hori salbatu egingo da.
‎—Zergatik ez dugu baso handi hori zeharkatzen? —esaten zuen biotako batek, eta hurrengo mementoan bagindoazen, bagindoazen biok martxa politean baso hartarantz, bagindoazen trostan. Horixe, trostan ez genuen zaldiek bezain dotore egiten, baina bai munduko beste edozein behik baino hobeto.
2005
‎Igogailuan sartu da nirekin gazte biotako bat, eta etxeko txirrina jo du.
2007
‎Zinari zintzo men eginez, nire zilarrezko eraztuna, nire intsentsu belarra, nire marfilezko irudia, azkenik, lanean hastekoa zen Tito Arruabarrenazuazolazigorragaastigarraga abokatuaren bulegoan, haren idazkari gisa. Nik ere lana oparitzeko moduan banuenez fotokopia dendan, auzoko neska gazte bat hartzea erabaki genuen Ana Isabel zaintzeko, biotako bat, Elisa ez bazen ni, edo biak batera, etorri arte. Ordurako txukun jarria genuen neskatoaren gela.
‎ALAIN: (OFF) Sinestunak izan zein ez, gehienok ere jarrera biotako bat hartzen dugu, protestanteen edo katolikoen ikuspegia. // Baina, gaur egun, mundua protestantea da hein handi batean.
2009
‎Dena den, Toulminen ikusmoldea, bere dikotomia sinple efikazarekin ere, substantzialki Snowren kontrarioa da. Toulminen interpretazioan modernitateak bi iturburu diferente izan du eta bi tradizio horien elkarborrokak ezaguarazten du, biotako batek bestea menperatu duela: lehena Ernazimentuko humanismoa, bigarrena tradizio natur zientifikoa (eta espreski humanismo ernazentistaren aurkaria).
‎HAIZEA. Eta? kafe bat atarako jostak biotako batek?
‎Baina beste batzuetan eztabaidatu egingo zidan Estudianteak, zuzentasuna aitatuko zuen, egokitasuna, edo doitasuna. Frantsesari galdetuko genion, zer esan nahi zuen zehazki, bere ustea emango zigun, eta guk gureak gehituko genituen, eta eztabaidan jarraituko genuen biotako bat nazkatu edo nekatu arte. Orduan Estudiantea eta biok euskaraz hizketan hasiko ginen, oharkabeturik, eta Frantsesa guri begira isilik geratuko zen, kafe urtua edo pattarra murriztuz, euskaraz zer ikasiko, zer sumatuko.
2011
‎Oso ondo ezagutzen ditut eta ez ditut nahi. Bakoitzak bere lana du; hemendik hamar urtera, elkarrekin bizi nahi badugu hala biziko gara, eta bestela, biotako batek bakarrik hobe biziko dela uste badu, bakarrik biziko gara. Niretzat garrantzi handiagoa du nora joango garen udan, nora doan gure harremana baino.
‎Beharbada biotako bat hantxe geratzea zentzuzkoagoa izango zen, baina nork nahi zuen autoan bakarrik gelditu, edo bide ezezagun hartan bakarrik abiatu. Haserreak haserre, elkarrekin abiatu ginen, telefono baten edo bizi arrasto baten bila.
‎ALIZIA. Bion arteko erabakiak dira hauek. Eta biotako bat ados ez badago ere, egia jakin behar du. Hori da garbiena.
‎Lekukorik egon bada, bazakik neu izan naizela hiltzailea. Hobe duk biotako bat izorratzea, biok galtzea baino.
2012
‎–Tira, baina kontuan izan biotako bat hilik geratuko dela ezinbestean.
‎Beste baldintza bat ipini nahi dut: borroka biotako batek bizia galtzekoa denez, behartuta gaude ahal dugun guztia egitera hau dena isilpean gera dadin eta gure laguntzaileek inolako erantzukizunik izan ez dezaten. Ados zaudete?
2013
‎– Ezinezkoa da –azaldu dio Martak–, biotako batek zutik geratu behar du kameraren zuloa estalgabetzeko. Zuloaren gaineko zinta isolatzailea kendu eta hamabost bat segundoz eduki behar da irekita.
‎Egun batean, Pattyk esan zion Sophieri biotako bat aukeratu behar zuela.
2014
‎Baina orduan, inork eman izan gabe isilpean suposatzen zaien arrazoiaren akatsa ere ezin da izan beste suposizio bat baino. Eta akatsa biotako bat zela suposatu da: edo nazionalitateen printzipioaren erabilera txarra, edo nazioaren kontzeptu okerra.
2015
‎8 Aita frai Joan Jesusena ere sartu nuen haien artean, pertsona birengana soilik mugatzen nintzelako irudipenik ez ematearren, baina esan nion egiaz ez zuela honek gobernatzeko dohainik, nire iritziz, izan ere ez baitu?, baina biotako bat lagun izanik, molda zitekeen, zentzu onekoa delako eta iritziak jasoko lituzkeelako. Eta beraz, berorren aitatasuna berarekin ibiliz gero, ez litzateke ezertan irtengo esaten dionetik, eta horrela, ongi egingo luke.
‎Eta biotako bat hiltzen bada bestea txanponarekin geldituko da.
2016
‎Bolondresek bi ontzitan egin zuten itzulera. Eta biotako bat atzeman egin zuen Almirante Cervera destruktoreak. Bertan zihoan Aitzol idazlea.
‎Eta ez du atsedenik hartuko biotako bat hil arte.
‎Eta biotako batek traba egitekotan zeuk egiten duzu traba.
‎Erru dibertigarri bat non biotako batek orgasmoa izan duen.
2017
‎Horrela ikasi du ia ez daukala batere aukerarik Errusiara aise igarotzeko: bisa behar da bide nagusia baliatzeko, eta biotako bat bisa hori eskuratzeko, alegia, edo agintariren batekin ukondoa eduki, edo agintariren bat dirutza erabilita erosi, baina Kepak ez dauka ez bata, ez bestea; alternatibak ipar alderantz jotzean dautza, zirkulu polarra zeharkatu eta muga zaintzarik ez daukan punturen batetik barneratzeko errusiar lurraldean, baina erokeria da horrelako zerbait egitea, muturreko hotza eta oinez egin beharreko dis...
‎Egunerokotasunean estres puntutxo batera heltzen naiz, baina ateratzen dugu denbora. Gizona eta biok ere saiatzen gara nor bere aldetik entrenatzen, umearekin biotako bat egoteko beti.
2018
‎–Eskerrak biotako batek zentzuz jokatzen duen halakoetan, esan zuen, irribarre eginez.
‎–Gu biotako bat Kar izango balitz, ikusi dugun sekuentziari argazkia aterako lioke, esan zuen Beyoncek.
‎N: Tira, lanpostua biotako batentzat izango da. Galdera batzuk nahi dizkizuet egin… Baduzue ikasketarik edo lan esperientziarik?
‎Halatan bakarrik kontatuko dizut nik ere neure nondik norakoa. Nor zaren dakidalako dakit biotako bat soberan dagoela munduan. Nor naizen jakin dezazunean, berriz, zalantza izpirik gabe erabakiko duzu ez garela habia bereko txorikume.
‎Aukera gutxi izango dugu biok onik ateratzeko. Nork nor lurperatzen duen, horixe izango da biotako bati geratuko zaion garaipen dastagarri guztia.
‎Arrotza eta ni, ordea, zuhaitz bakarra ari ginen epaitzen, bakoitza bere puntu samurrenetik, batek aizkorakada non, besteak berea hartara egokituz, nork bere burua arriskutik gordez bezainbeste, aurkaria deskuida zedin bilatuz. Ez nekien zuhaitza noren alderantz eroriko zen; banekien, baina, biotako bat joko gintuela erorketan.
2019
‎Ez dezala telefonoak orain hots egin, ezerk ez dezala une hau eten berez bukatzen den arte, bihar, Monte da Graçan bilduriko soldaduek orriken antzera egingo dute aurrera, ekialderantz eta mendebalderantz, ibaiko ertza topatu arte, Raimundo Silvaren aurretik pasatuko dira, bera Porta de Alfofako iparreko dorrean bizi baita, eta berak burua agertuko duenean terrazan, jakin minez, eskuan arrosa bat duela, edo bi, behetik oihukatuko diote beranduegi dela, arrosen garaia joan dela, eta heriotzarena zein azken odolarena etorri. ...re jaunari ere, eta Mogueimek, konfiantza eman zaion arren, bere ofizialak jada ospetsu den giza eskailerako parteen kokapen erlatiboari buruz eman duen bertsioari aurka egitea burutik pasatzen ez zaionez, gerrara doan soldaduak jeep baten gainean doan jeneralari erantzuten dion filosofiaz erantzungo dio, Hor barruan berriz elkar ikusten badugu, biok gerra irabazi dugun seinale izango da, baina gu biotako bat ez badago, horrek gerra galdurik dauka, eta orain, altxa beza jaun horrek bere ezkutua, hor gezi zaparrada bat dator eta. Raimundo Silvak mahaiko lanpara piztu zuen, argi azkarrak arrosak itzaltzen zituela eman zuen une batez, gero arrosak agertu ziren atzera berriz, beren burua berrosatu izan bailuten, baina aura eta misteriorik gabe, uste ohi denaren aurka botaniko batek asmatu zuen harako esaldi famatu hura, Arrosa bat arrosa bat da, arrosa bat da, poetak Arrosa bat esango zukeen, besterik gabe, gainerakoa arrosari so egotearen isiltasunaren barruan kabituko zen.
‎Orain hemen, biotako bat: edo propietate eskubidea eskubide absoluto gisa ezartzen da, eta hortaz komunak oso toki urria dauka, hots, propietateak desokupatuta dauzkan bazterguneetan baino ez dauka tokirik; edo eskubide berri baten printzipioa ezartzen da, hots, komun eskubidea, eta hortaz propietate eskubidea da modu erradikalean kausan jartzen dena.
2020
‎Ez naiz konturatu, ordea, barne harresiaren ondotik zehar korrika zein saltoka noala, atarian zeuden bi zaindariak nire parean korrika ere datozela harresiaren goiko almenabidetik. Espero dut ezetz, ez dut merezi, lehenengo zaindariak polito izendatu bezala arlote huts bat naiz-eta, baina agidanez haiek ez dute berdin uste, arriskutsu naute, ez dakit zeren susmagarri, horregatik biotako batek nire belarria ozta ozta jo didan lantza motz bat jaurti egin du. Ikaraturik nago, prakak bustitzear.
‎Ni bestean nintzen. Txartelak nahi bazituen, biotako batek egin zuen tarteko bidea.
‎Ezin izan dio ihes egin indar horri; udaberria, udararen atarikoa, bat egiten baitute, biak ala biak, buruan duen sentimenduarekin: berriro etorri da arrosondoa, bere arrosa gorriekin, bere arantzekin, erakustera bion artekoak hor jarraitzen duela, biotako batek huts egin arte, badakielako hori dela gizakiaren historiaren laburpena: biok hor jarraitzea, Azurmendiren historian.
‎Betetzen dugulako gure hitzordua, jakinda hitzordua ez dela betirako. Beharbada horrek egiten du handia gure artekoa, badakigulako biotako bat agertzen ez den egunean, ezinagatik izan dela. Ez dago gezurrik.
‎Etxean Esnaola eta biok egoten ginen. Batzuetan, biotako bat, bestea erosketaren bat egitera edo egurastera ateratzen zenetan.
‎Lehen ere askotan joaten ginen, udaberrian batez ere. Ama hilzorian zegoela huts egingo genuen astearteren batean, baina saiatzen ginen biotako bat dendatik lehenago irten, amari bazkaltzen eman eta mendira joaten. Loreak biltzen ditugu, adaxkak, belarrak.
2021
‎Azaldu egin zelako nire familia osoa gure aitari gertatu ezbeharra eta nire nebari egin erasoa zirela-eta. bat nire koinatarekin nire nebari gorazarrean egotea oso mesedegarria izango zaiolakoan, ikus dezan nola aspaldian hitza ere ukatzen zigutenek orain biotako bat omentzen dute ezer gertatu ez balitz bezala, hau da, dominak berak joandako urteotan jasandako isiltasuna eta gutxiespena berehala ezabatuko balitu bezala. Zoritxarrez, dagoeneko nire nebak hain gogoko duen purrustada luze batez garbi eta argi erantzun badit ez duela inolako gogorik niri Luzaroraino laguntzeko, berdin diola arestian gutaz ezer jakin nahi ez duen udaletik hots egin didaten ala ez, hau da, gure aitaren hileta egunean eta ondokoetan inolako doluminik jaso ez genuen udal petraletik, nire neba kalean, herri osoaren aurrean, gogotik jipoituta izan eta gero inolako babesik eskaini ez zion udaletik, gure aitaren lantegia saltzerakoan mota guztietako erraztasunak eman zizkigun udaletik, gure gurasoen etxea modu onean mantentzeko mota guztietako eragozpenak ipini zizkigun aldi berean.
‎Benetan ikaratzen nauena, ordea, ez da Yâsser eskuburdinez lotua eta ertzainek besotik oratuta kartzelara bidean ikustea, agure gaixo horri egin ote diona asamatzea baizik. Biak ezin egoskorragoak izanda, inoren aurrean aise kokiltzen ez diren bi ahozabal, ez bailitzateke batere harritzekoa biotako bati lepoa moztu izana, eta jakina, badago Hâlimek ere irakatsi zidan beste atsotitz bat: " lehoi gazteak zaharra oinperatuko".
‎Lauraren bakardadea neure presentziaz betetzen saiatzen naizela dirudi; bestela ezin dut inola ere ulertu zergatik ari naizen bera bezalako neskato eder, lirain eta azkar batekin ohe jokoetan, ezin baitut amodio berba inondik ere erabili gure arteko edade aldea hain agerikoa izanda eta orain kontura ez datorren beste hainbeste bateraezintasun, esan nahi dut, sozio-kulturalak edo antzekoak, nik behintzat ez hain aspaldi aintzakotzat hartu ohi nituenak. Argi dago biotako bat gutxienez denbora alperrik galtzen ari dela, biotako batek etorkizun oparoago bat merezi duela, biotako batek noizbait eta nahitaez sufrituko duela. Noiz edo noiz bertan behera utzi behar izango dugu, ni behinik behin eta egia esan ia hasiera hasieratik uztekotan nago.
‎Lauraren bakardadea neure presentziaz betetzen saiatzen naizela dirudi; bestela ezin dut inola ere ulertu zergatik ari naizen bera bezalako neskato eder, lirain eta azkar batekin ohe jokoetan, ezin baitut amodio berba inondik ere erabili gure arteko edade aldea hain agerikoa izanda eta orain kontura ez datorren beste hainbeste bateraezintasun, esan nahi dut, sozio-kulturalak edo antzekoak, nik behintzat ez hain aspaldi aintzakotzat hartu ohi nituenak. Argi dago biotako bat gutxienez denbora alperrik galtzen ari dela, biotako batek etorkizun oparoago bat merezi duela, biotako batek noizbait eta nahitaez sufrituko duela. Noiz edo noiz bertan behera utzi behar izango dugu, ni behinik behin eta egia esan ia hasiera hasieratik uztekotan nago.
‎Lauraren bakardadea neure presentziaz betetzen saiatzen naizela dirudi; bestela ezin dut inola ere ulertu zergatik ari naizen bera bezalako neskato eder, lirain eta azkar batekin ohe jokoetan, ezin baitut amodio berba inondik ere erabili gure arteko edade aldea hain agerikoa izanda eta orain kontura ez datorren beste hainbeste bateraezintasun, esan nahi dut, sozio-kulturalak edo antzekoak, nik behintzat ez hain aspaldi aintzakotzat hartu ohi nituenak. Argi dago biotako bat gutxienez denbora alperrik galtzen ari dela, biotako batek etorkizun oparoago bat merezi duela, biotako batek noizbait eta nahitaez sufrituko duela. Noiz edo noiz bertan behera utzi behar izango dugu, ni behinik behin eta egia esan ia hasiera hasieratik uztekotan nago.
‎Ala etxeko ezkongabe bietako batekin ezkontzeko asmoaren berri inguruetan bazekitelako izan zen izenarena? Ala ez zen motibo biotako batengatik izan?
‎Nahi nuen, baina ez bestea bezainbeste. Benetan nahi nuen, eta biok ahalegindu ginen bakoitzaren bideak elkartzen, baina aukeratu genuen bide hori ez zen ona biotako batentzat ere.
‎Hil egin da biotako bat.
2022
‎U.A.: Bai, eta horrela aita ere finalean egoteko moduan izango da, biotako baten botilero. Momentuz, finalean toki segurua duen etxeko bakarra hura da.
2023
‎Manuk amore eman orduko, Ane konturatu da tamaina aldaketak izarak ez ezik, biotako baten mesanotxea ere sakrifikatzea ekarriko lukeela.
‎Emazteak senarrari: “Gu biotako bat hilko balitz, ni Parisera joango nintzateke bizitzera”. Sigmund Freuden txisterik gustukoena omen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia