Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2008
‎Partida bizkor zihoan, bizkorregi gauza onerako, eta galtzaileek ez zuten bukaerako emaitza atontzeko ere aukerarik izan. Olaizola I.ak eta Belokik gaizki ekin diete udako torneoei, eta ez litzateke harritzekoa izango hurrengoetan bietako batek bere tokia galtzea. Torneoko partidaren ostean Ogetatik irten ez ziren zaleek saria izan zuten jaialdiko hirugarrenean, Retegi Bik eta Otxandok 22 irabazi baitzieten Olazabal eta Zubietari.
‎Miguel Mari Urrutia gaztea da, gazterik onena; Patxi Zeberiok, berriz, kirol ibilbide guztia ikasketa prozesu bat dela erakutsi du. Biak, gainera, sasoi onean daude; buruz burukoa ondo hasi dute behintzat, eta bietako batek finalean sartzeko pauso erabakigarria eman dezake gaur, Galarretan. Horretarako, sentsazio onak berretsi behar dituzte, ondo hasiriko txapelketaren fruitua jaso.
‎Atzoko partidak zerikusi gutxi izan zuen herenegungoarekin. Atzelarien arteko lehia ikusgarria izan zen, bi estiloren artekoa, eta bietako batek agindu zuenean, kideak ez zuen barkatu. Barriola, baina, askoz gehiago izan zen.
‎Ez dut uste gure bilakaera hain txarra denik. Azken bi partidak berdindu egin ditugu, baina bietako bat irabaztea ez zen oso arraroa izango, gauzak joan ziren bezala ikusita. Ez dugu golik sartu eta horrela ezinezkoa da irabaztea, baina taldea da garrantzitsuena, eta azken bi partidatan indartu egin gara, urte hasierako maila hura eman ez dugun arren.
‎«Zenbakiak, errekorrak, igoera azkarrak, heriotza eta tragedia, heroiak dituzte erreferentzia gehienek; ez dute zergatietan sakontzen. Zergatik egon daitezke bi eskalatzaile orduak eta orduak zain, bietako batek hamar edo hogei metroko zatia eskalatu arte. Gazteentzat eredua dira Ravier anaiak; gutxirekin pasioz bizi daitekeela ikusarazi didate, material eta diru gutxirekin eskalatu daitekeela».
‎Ez da finala, gaur galtzen duena ez delako Bigarren Mailara jaitsiko, baina hiru puntuak eskuratzen baditu bietako batek, lasaitasun ederra hartuko du. Horrexen bila aterako da Eibar.
2009
‎Botoen %99 zenbatu ondorengo emaitzak dira. Horiek hala, beraz, Shimon Peres presidenteak bietako bati aginduko dio Gobernua eratzeko; haren bozeramaile Ayelet Frichen arabera, otsailaren 20an. Baina aurretik, eserlekuak lortu dituzten alderdiei kontsultatu behar die nor duten nahiago lehen ministro kargurako.
‎Biak sasoiko daude, lider baitira euren herrialdeetako ligetan. Gaur, halere, bietako batek muturrekoa jasoko du, ingelesek zein italiarrek titulua irabaztea baitute helburu. Manchester Unitedek, bigarren urtez jarraian Txapeldunen Liga irabazteko.
‎Esan bezala, sei narrazioetan etxeak berebiziko garrantzia du. Liburua zabaltzen duen ipuinean bi lagun min aspaldiko partez bietako baten etxean berriro elkartu eta hala moduzko Pijama festa bateko protagonista izango dira. Guy Fawkes en traizioa bigarren narrazioan Terry txikiak amaren etxea utzi eta aita eta bere maitalearen etxe txikiegian pasa du arratsaldea, aitaren maitalearekin, noski.
‎Han aurkitu zuen espazioaren antolamenduak eta etorbide, eraikin eta inguruabarretan sortutako geometriek erakutsi zioten ez zitekeela eskultura apaingarri gisa jarri. Baudelairrek egindako kritikak, esan zuenean eskulturak bietako bat, edo jainkoak edo zaborra zirela, harengan ez zuela zentzurik. Serraren eskulturak inoiz ez dira apaingarri edo osagarriak izan, esan zuen Oteiza katedraren zuzendariak.
‎Baina galtzen badu ere helburua gauza dezake, eta horrek, nahitaez, lasaitasuna ematen du. CAI Zaragoza eta Murtziaren partidetako emaitzak aztertu behar dira arretaz, bietako batek galtzen badu Bruesak mailari eutsiko diolako, Menorcan galduta ere. CAI Zaragozak Iurbentia hartuko du etxean, bizkaitarrek titulua irabazteko kanporaketak jokatzeko aukera dutela, eta Murtziak ere nahiko partida zaila du Pamesaren etxean.
‎Valladolid eta Betis elkarren aurka aritu behar dira, eta bietako bat pasako luke
‎Analista batzuen ustez, arerioa etxean dago. Haien interesetarako aski ez izanagatik, lorturiko bozek faborito bietako baten alde makurraraz dezakete balantza. Kezka are nabarmenagoa da talde erreformistan.
‎– Maitasun harremanean gutxienez bietako bat gorra da. Batzuetan, biak?
‎Xabi Castilloren salmenta dela eta, Riesgo eta Bravo saltzeko lehen adinako premiarik ez dagoela ere esan zuen. Horregatik, bere ustez, agian bietako batek taldean jarrai dezake. Dena den, gai hori zehaztu gabe dagoela gaineratu zuen.
‎–Lehen, adibidez, turista afaltzera atera eta gero zerbait hartzera joaten ziren. Orain, berriz, bietako bat egiten dute?.
‎Haietako batean ustez elkarrekin sexu harremanak izan dituzten bi gizon ikus daitezke, begiak estalita. Beltzez jantzitako lagun batek fusil bat zuzentzen du bietako baten burura. Sakelakoekin grabatutako gisa horretako hainbat bideo ere zabaldu dira azken asteetan Bagdad hiriburuan.
‎Ezusteko handi samarrak egon dira aurten emakumezkoen lehiaketan. Finalerdi bat Yaninan Wickmayerrek eta Caroline Wozniackik jokatuko dute bietako bat lehen aldiz ariko da AEBetako Irekiko finalean, eta bestea Kim Clijstersek eta Serena Williamsek bat aurten bueltatu da pistetara eta bestea bigarren zerrendaburua da.
‎Orduan hasiko da txapelketa, eta bi herrialde soilik egongo dira azken egunera arte Afrikako kontinentearen muturrean. Uztailaren 11n jokatuko da finala, eta gaur egun apustua egin balitz, inor gutxik esango luke Argentina izango denik bietako bat. Ez dagoelako onenean, eta txartela azken unean lortzeak baino gehiago, lortzeko moduak eragiten dituelako zalantzak.
‎Bihar jakingo dute pilotak txapa hotsa ateratzen duen edo ez. Zarata entzuten bada, finaletik kanpo leudeke; ez bada entzuten, finalean legoke bietako bat.
‎Bigarren Mailako Lau eta erdiko Txapelketako finala jokatuko dute Tolosan. Partidaren amaieran, bietako batek soilik jantziko du txapela buruan. Lehen aldiz jantzi ere, ez Argotek ez Urrutikoetxeak ez baitute inoiz buruz buruko txapelik jantzi.
‎Aski du Kieven berdintzea edo irabaztea. Baina 2 galtzen badu, eta Inter Rubin Kazan partidan bietako batek irabazten badu, kalean leudeke Pep Guardiolarenak. Dinamok ere eskura dauka sailkapena.
2010
‎Ez badira gauza gatazka txiki bat konpontzeko gertuko indar batekin ados jartzeko, nola konpondu ahal izango dute Espainiarekiko gatazka?. Eta irudi kontua, zatiketa dela bitarteko bietako batek ez baldin badu lortzen talde parlamentario propiorik, tonto aurpegia geratuko zaielako, baina, horretaz gainera, independista gehienek errieta emango dietelako, berriro ere beste lau urtez eginarazteagatik basamortuko zeharkaldia. Espero dezagun harrotasunak, gizalegezkoa izanagatik, adimenari bide ematea, hori ere gizalegezkoa baita, eta, borondateak batzen ez baditu, batu ditzala elkarren premiak.
‎Oreka hauskorra PSE PP ituna Espainiako abagune politikoaren mendekoa delako. Alderdi biek irabazten duten bitartean itunak iraungo du, baina bietako batek gal dezakeela sumatuko balu, ituna berehala hautsiko litzateke, eta, horrekin batera, Jaurlaritzaren sostengua.
2011
‎Dena Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko finala ikusteko bideratuta dago. Dena Espainiako Kopa bietako batek jasotzeko, baina Madril plaza arrotza da bi talde horientzat. Kopak hamarkadak egin zituen Espainiako hiriburua bisitatu gabe.
‎mailari eustea. Gertatu izan da bietako batek sasoi bikaina egitea eta derbia batere estutasunik gabe jokatzea, baina gehienetan, gauza bera bilatzen dute: beheko postuak urruntzea.
‎Bertan bildu ginen, interes eta arrazoi ezberdinek bultzatuta, dozena bat pertsona, hainbat lekutatik etorriak: 1937an Santurtzitik abiatu zen Habana itsasontzian etorri ziren haurretako hiru (orain laurogei urte inguru dituztenak); Edinburgotik zetorren emakumea, bere ama Bizkaian jaioa eta beste lau mila haurrekin batera Ingalaterrara etorria; haurrei laguntzeko itsasontzian etorri ziren bi irakasleren alabak, eta bietako baten senarra; Galesetik etorritako historialaria; Londresen gelditu zen haur baten semea; Eddie Linden, 60ko hamarkada amaieran Londresen poesia aldizkari bat sortu zuen poeta bohemioa; eta erakundearen aurrekontuen arduraduna.Bilerak eta ondorengo bazkariak iraun zuten denbora guztian, kezka bat nabarmena zen han zeuden gehienen hitzetan: zer egin historiako zati hura eta oroimen haiek ez ahazteko.
‎Ezaugarri pedagogiko berbera izan du 61eko gelako epaiak.Hasteko, publikoki esan digute, Gasteizetik askoz haratago, PSOE eta PPk estatu estrategia adostua daukatela, koiuntura eta hauteskundeen gainetik. Frogatuta dago bietako batekin akordioetara heltzeak ez duela estatua ezertara konprometitzen, Gernikako estatutua adibiderako, eta orain arteko negoziazio ereduak ez digula etorkizunean ezertarako balioko. Are gutxiago, alderdiak gerra egiteko monolitikoak bezain bakea eraikitzeko familia, sektore, baroi eta lurralde batzordeen labirinto etsigarri bihurtzen direnean.EAren ibilbideak baino pisu handiagoa izan du ezker abertzalearekin estrategia politikoan bat egiteak.
‎Zeberio II.a ahalegindu zen aldea murrizten, baina alferrik. Hasiera batean bera eta Urrutia ziren hurrengo fasera sailkatzeko faboritoak, baina bietako bat kanpoan geratuko da.
‎Askatasuna ez da erabakitzen den zerbait. Herri bat ez bada librea, bietako bat, edo ez du nahi herria izan, edo norbaitek ukatzen dio libre izatea. Herri bezala jokatzen dugunean, askatasuna lortzerakoan, izango dugu demokrazia gure artean; bitartean, ez.
‎Zarauztarrak jokatuz gero, Iñigo Martinez eta Mikel Gonzalez lirateke aukeratuak. Bietako batek alboko marrari itsatsita jokatzeko agindua jasoko balu, Ansotegi edo Demidov, bietako batek behar luke egon zelaian hasieratik.Hortik aurrera, Illarramendi eta Prietoren hutsuneak betetzea geratzen da zintzilik. Astea barruan idatzi moduan, baliteke Ruben Pardoren alde egitea entrenatzaileak.
2012
‎Sozialisten botoa, baina, EH Bilduren eta PPren aukerak baldintzatuko du: aurkakoa ematen badute aldekoa eman dute sozialistek, baina bietako bat abstenitzen bada, nahikoa izango da PSEren abstentzioa ere. EH Bilduk ez du jakinarazi zer egingo duen, beste bide batzuen bila aritu delako langile publikoek saria urtea amaitu aurretik jaso dezaten.
2013
‎Eta orain ez dago, lehen bezala, Antzoki Zaharrera begira (Bilintxen omenez dudarik gabe: kantoi horretako kale bietako batek ere, bestea Perujuantxo da. Bilintx du izena, eraikin horretako atikoan bizi izan baitzen gure donostiar poeta herrikoi bihozbera, eta bertan hil ere bai, karlistek San Sebastian egunaren bezperan Arratsaindik jaurtiriko obus hura leihotik sartu eta eragin zion heriozko zauriaren ondorioz)?
‎Biek berretsi dute ez dituztela onartuko aurreko astean aurkeztutako aurrekontuak, baina Jaurlaritzarekin negoziatzeko prest azaldu dira. Horiek hala, jeltzaleek ez dute bietako batekin akordioa iristeko esperantza galtzen. «Ez dugu ezkorrak izan nahi, baina ez gara baikorrak ere.
‎Laburtuko dizkizut azken urtean soilik neuri eta soilik Galdakaoko ospitalean gertatutakoak: ...skarazkoa eskatzean gaztelaniaz egin behar,« los están modificando» entzun behar izateko, hurrengo urtean paper berberak egoera berean (batzuk ez dira aldatu PSErekiko akordioaren bitartez hango aginteak eman zenizkienetik), ebakuntza egiteko baimena gaztelania hutsez eta euskarazkoak eskatzean zirujauak erantzun« yo no soy político» (zuei dagokizue beraz, nonbait), kafetegian langile bi eta bietako batek ere ez du «kafesne» edo «koilara» ulertzen, eta irribarrez begiratu, Ameriketatik nora etorri den ez dakiena neu banintz bezala... hortxe dituzue etengabeko hobekuntzarako behar larriak eta sano agerikoak. Dena den, zeuk ez zenuke ebaluazio beharrik izango jakiteko zeure herrian, Diman, Francoren 40 urteak amaitu eta beste 40 betetzeko diren honetan, oraindik ez dela herrian osasun arreta euskaraz jasotzerik.
‎1980ko martxoan, Iparretarrak eko bi kideri lehergailu bat zartatu zitzaien. Baigorrikoa zen bietako bat, eta hiletara joan zen Haritxelar. Herritarrek ez zuten onez hartu:
2014
‎Ea: 8 partaide artean ezagutzen badituzu, bietako bat, edo Arrasateko Osasun Mentaleko zentroan ingresatzeko zaude, edo Supervivientes 2015 en parte hartzeko. 5 artean ezagutzen badituzu, mesedez, bidali mezu bat, eta psikologo on baten kontaktua pasako dizut.
‎Familiagandik jasotzen zen euskara fresko eta informala eskuratzeko beste zerbait behar dugu. Gazte gehienek euskara eskolatik jaso dute, eta guraso erdaldunak edo bietako bat erdalduna dituzte, euskara bigarren hizkuntza dute?; gainera, «euskaraz hitz egiteko gai ez diren baina ulertzen duten» herritarrak, elebidun hartzaileak, bikoiztu egin dira.
‎«Herritarrak ez du nabaritu behar osasun esparruan edo gizarte esparruan dagoen. Hots, herritarrak, arazoren bat duenean, bietako batera jo dezan, eta batean edo bestean antzeko arreta jaso dezan, esparru bietako profesionalek ados jarri eta elkarrekin lan egingo dutelako». Paradigma berria Horrek guztiak «gaur egungo paradigma aldatzea» eskatzen du, txostenean jasotzen denez.
2019
‎Gu ez gara eskean ibiliko. Biren artean eraiki behar den elkarlana ezin da eraiki bietako batek ez badu nahi. Elkarlana egoteko modua bada LABek amore ematea, hori ez da gertatuko.Adolfo Muñozek, bere agurrean, BERRIAn, garbi esan zuen ezker abertzalearen zati bat dela LAB, aditzera emateko ez dela sindikatu independentea.
2020
‎Minutu gutxi lehenago, ordea, gauza bera egin zuen Abdullahk berak ere. Talibanek «interes pertsonalen mesedetan» aritzea egotzi diete bi buruzagiei, eta ez dute bietako baten aldeko jarrerarik agertu.
‎errefuxiatu bi ziren; konfinatuak egon ziren etxe batean, eta Erik eta Win hartu zituzten izen faltsutzat. «Denbora luzea eman zuten harreman sinbiotiko horretan, eta egun batean konturatu ziren, hainbeste gezur eta hainbeste identitate ordeztu, ez zekitela, bietako batek ere ez, zein zen Erik eta zein zen Win. Istorioa oso polita iruditu zitzaigun, eta identifikatuta sentitu ginen azaltzeko zer den harreman baten ispilua».
‎Ziklo naturala ez den arren, bat batean anaia zaharrago bat sartu genion etxean, denbora eta arreta handia eskatzen dituena. Oraingoz, bien arteko harreman hori kudeatzea ari zaigu gehien kostatzen, biak babestu nahi ditugulako, baina jakinda bietako batek emozionalki behar bereziak dituela”.
2021
‎2010etik NBAko lehenengo kanporaketak izango dira azken hamarkadako bi izar nagusiak gabe. Azken hamar edizioetan heldu da finalera bietako bat, edo biak ere bai. Garai aldaketa baten lehen zantzuak izango ote dira?
‎Ezin dut bietako bat aukeratu. Biek lotura sakona dute.
‎Biri gainera, Eusko Jaurlaritzaren abokatuak 23na hilabeteko zigor eskaera egin die autoritatearen aurkako delituarengatik. Durangoko (Bizkaia) pikete batean parte hartu zuten bi langile dira, eta, sindikatuen kontakizunaren arabera, Ertzaintzaren oldarraldi batean bietako bat lurrera bota zuten, eta bestea hura babestera joan zenean atxilotu zituzten. Langileak lehen arreta zentroan artatu behar izan zituzten, eta ertzainei salaketa jarri zieten lesioengatik.
‎Batik bat, atxiloketak gertatu ondotik egin diren elkarretaratze eta protesta ugariak ekarri zituzten gogora. «Zinez, mila esker[...] Argiki ikusi dute gutako bat hunkitzen badute herri osoa ukanen dutela parean», esan zuen bietako batek.
2022
‎Honakoan bi aukera daude: bietako batek talde batean parte hartzea edo biok musikaren munduan murgilduta egotea. Batzuetan, proiektu berean; besteetan, ordea, talde ezberdinetan.
‎Datorren hilean, bi herrialdeetako armadak prestakuntza saio bateratuak egitekoak dira Bielorrusiak Poloniarekin, Lituaniarekin eta Ukrainarekin dituen mugetatik gertu. Errusiako Defentsa ministrorde Aleksander Fominek zehaztu duenez, dozena bat gerrarako hegazkin eta bi misil sistema garraiatu dituzte, bietako bat hegazkinen kontrakoa. Ariketa militarren helburua «atzerriko eraso bati» eta «terrorismoari» aurre egiteko trebatzea da.
‎Garrantzitsuena da bietako bat ondo egotea, eta aldaketa horiek jator egiteko, ezinbestekoa da bien arteko harremana izatea. Azkenean, atezainak bakarrik egoten gara atepean, eta oso garrantzitsua da ikustea beste atezaina konplizea duzula edozer gauzari buruz hitz egiteko, eta jabetzea elkarri laguntzeko gaudela.
‎Geroa Baik, haserre, bertsio hori gezurtatu du. ...duela orain hiru urte esatera ausartu ez zinetena, zeren eta benetan jarriko balu zuek orain diozuena, gaur ez legoke akordio hori sinatuta», adierazi zuen Solanak, irmo, gobernuko bi bazkide nagusien artean harremana gaiztotuta dagoen seinale —izan ere, akordio horren gain osatu zen egungo gobernua— Solanaren arabera, agerikoa da Navarra Sumaren edo PSNren artean akordioa dagoela, eta bietako batek gezurra dioela: «Esparza jaunak dio aspalditik ari direla negoziatzen, eta PSNkoek kontrakoa diote.
‎MasterChef ek asperdura eragiten dit, eta First dates ek, kontrolatzerik ez dudan. Baina bietako bat gustatzen bazaizu, eta zer esanik ez biak badituzu gustuko, ikusteko modukoa da. Irentsi edo ez irentsi, zita errepikatu edo ez, hori probatu ostean erabaki behar da.
‎“Hirugarren hilabeteko azterketan jada ikusi zuten zerbait”. Bikiak zeuzkan, Sion eta Ekhi, eta bietako bati antzeman zioten “anomalia”: Sioni.
‎Bada, ofizialki baieztatutakoari jarraikiz, iduri du sarjentu, teniente edo komandante, inspektore, komisario edo gobernadore bakar batek ere ez duela jakinarazpen edo txostenik egin gertatutakoari buruz. Gauzak horrela, bietako bat: Barne eta Defentsa ministerioek ezkutatzen al dute hari guztiari buruzko dokumentazioa?
‎Elkargune batean, erlaitz batetik segurtatzen ari nintzen, bezeroek zeharkaldi labur bat egin zezaten. Inguru hartako harkaitza oso zorrotza da... bietako batek labain egin izango zuen, eta erortzean bestea eraman... pendulua egin zuen, eta elkarguneak tentsio kolpeari eutsi zion bestela, neu ere ez nengoke hemen, baina istantean tentsioa askatu egin zen, arrokak soka moztu zuen...
‎Liburua ataletan banatzeko asmoa du, bi langileen lan txanden arabera. Txanda bakoitzean, bietako baten ahotsak gidatuko du kontakizuna, lantokiko bizipenak, pentsamenduak eta oroitzapenak nahastuta. Estilo berezi bat lortu nahi du horretarako, hizkuntzaren «errespetu falta kontzientea» izango duena, arauak hautsiko dituena hizketa bizi propio bat izateko.
‎Janariak baino gehiago balio al du? Justiziak baino gehiago balio al du?», galdetu du aktibista bietako batek. Are gehiago ere gehitu dute:
‎«Baloiaren lehian ariko dira bi taldeak lehen minutuetan. Gauzak, dena den, aldatuz joango dira, eta talde bietako batek ere ez du jabetza oso luzerik izango». Horren ordez, espazioak baliatzen saiatuko dira.
‎Urtea amaitzeko moduak eta moduak daude. Txapela buruan dutela bukatu nahi dute 2022a Beñat Segurolak eta Ander Goikoetxea Goikoetxea V.ak. Baina bietako batek bakarrik lortuko du gaur Hernaniko Galarreta pilotalekuko (Gipuzkoa) podiumaren gorenera igo eta erremonteko Binakako Txapelketako garaile izatea (22:25, ETB1). Iban Larrañaga atzean lagun duela arituko da Segurola; Goikoetxea V.ak, berriz, Endika Barrenetxea Barrenetxea IV.a izango du bizkartzain.
2023
‎Haatik, badituzte zamak, mugimenduaren onarpen publikoan eragina dutenak, esan dezadan errespetuz. Bai hemen eta bai Katalunian sarriegi hartzen diegu susmoa batez ere subiranismoari aurre egiteko aktibatzen direla soilik, hirugarren bidea izan beharrean (federalisten ohiko esaera) beste bietako baten (zentralismoaren) aldaera bat besterik ez direla. Adibidez, euskal autogobernua (hiru lurraldeen erkidegoari buruz ari dira) eta Espainiako Konstituzioa lorpentzat hartzea zilegi da, jakina, baina ezin da Gernikako Estatutua dagoen bezala egotea tirabira huts gisa hartu, distantziakidetasun erosoan kokatuz.
‎Aurrelariaren atzetik ari diren bi jokalariek eta ezker hegalean jokatzen duen Spinazzolak sortzen dute arrisku gehien Mourinhok zuzentzen duen taldean. Luze jokatu ostean, Belottik baloia bularrez jaisten du, eta Pellegrinik edo Dybalak, bietako batek, baloia ahalik eta azkarren jasotzea da agindua. Behin horiek baloia dutenean, bi modutara egin dezake min Italiako taldeak:
‎Gidoiarekin fidelak dira grabaketetan, %99 fidel. Martin eta Xabier Etxeberria dira gidoilariak, eta bietako bat une labur batean sartu da estudioan Aranzabali zerbait esatera. %99 fidel, zeren halako batean Ituñok, esaldi indartsu batean, «edo zer ostia!» esamoldea sartu du erdian.
‎Jose Antonio Lasa zen, Obninsken eta Saratoven berarekin egon zen ume erbesteratu bat. Hamar urte zeramatzaten elkar ikusi barik, eta bietako batek ere ez zekien bestea herri berean bizi zenik. «Ahizpak esan zigun:
‎Hau ez da jakintza musikal super zabal historiko eta teknikoa vs. kultur ikasketa hiperkritikoak. Ez duzu alde bietako bat aukeratu behar (ez baduzu nahi). Osa dezakezu zure iritzi queer propioa.
‎direla zorionez beteak izaten. «Ospitalea daukagu Zumarragan, eta hiru ezkontza egin ditut in articulo mortis; hau da, bietako bat hilzorian zegoenean».
‎«80 urteko jendea ere ezkontzen da. Bizi osoa elkarrekin egon ostean, orain ikusten dute agian bietako bat faltako dela laster, eta ezkontzen ez badira, pena horrekin geratuko direla». Iparragirreri ere egokitu izan zaio bikote bat presaz ezkondu behar izatea, minbiziaren eraginez oso larri zegoelako bietako bat:
‎Bizi osoa elkarrekin egon ostean, orain ikusten dute agian bietako bat faltako dela laster, eta ezkontzen ez badira, pena horrekin geratuko direla». Iparragirreri ere egokitu izan zaio bikote bat presaz ezkondu behar izatea, minbiziaren eraginez oso larri zegoelako bietako bat: «Beti izan omen zuen ezkontzeko ilusioa, baina beti utzi eta utzi, eta hilzorian zegoenean ezkondu zen azkenean.
‎Bi bandoek beraien indarguneak dituzte, eta orain arte bietako batek ere ez du atzerapausorik eman. Bata ez da bestea ahultzeko eta garaipena ziurtatzeko gai izan oraingoz.
‎Bi bandoek dituzte indarguneak, eta orain arte bietako batek ere ez du atzerapausorik eman. Bata ez da bestea ahultzeko eta garaipena ziurtatzeko gai izan oraingoz.
‎Fikan ondo baino hobeto dakite zer den taberna barik geratzea. Gamiz Fika udalerria osatzen duten herri bietako bat da. 1928an egin zuten bat ordura arte udalerri izandakoek.
‎Poztuko nintzateke ez bagina asko Selftape telesaileko eszena konkretu batekin kateatu garenak. Bi ahizpa protagonistak agertzen dira, komunean, eta bien arteko elkarrizketa bietako batek kopa odoldua erantzi eta iturrian garbitzen duen bitartean gertatzen da. Ez zaio ekintzari inolako aipamenik egiten; besterik gabe gertatzen da, normal normal.
‎Legegintzaldiak «luze» joko duela badaki egungo zinegotzi independenteak, baina gaur gaurkoz ez dute Bastidako aginte makila eskuz aldatzera eramango lukeen zentsura mozio bat buruan. Urrats hori egingo balute, ordea, EH Bilduren bi zinegotzien babesa lukete, koalizioak udal osaketaren aurretik esandakoaren arabera, eta horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dituen alkatetza bietako bat kenduko lioke PPri. Soilik Mañuetakoarekin geldituko litzateke, hura ere Arabako Errioxan.
‎Emakume pareak 45 urteak ondo beteak emozio puntua erakusten zuen ibileran nahiz begiradan; bikotekidea, zakurra eta umeak etxean utzi eta aspaldiko lagunaren eskutik askatasun bila doanaren irrika zela esango nukeen, konparazio batera. Motxila handi bana bagajeetarako apaletan utzirik, bietako batek bizkar zorro arinago bat eskuan zekarrela jo zuten beren tokira aurrez aurre neuzkan aulkietara, hain zuzen, eta berehala hartu nien taxua: «Hauek euskaldunak ditun», esan nuen neure kolkorako, artean ahoa zabaldu gabeak ziren arren (bai, ordea, eskuko poltsa:
‎' Zer gertatuko zaio ni joaten banaiz?'. Ondorioz, askotan harremana ez da eteten bietako bat hiltzen den arte».
‎Txilen oso ezaguna den bikote bat filmatu duzu, bietako bat bizitakoak ahazten hasi denean. Nola sortu zen ideia?
‎«Ezin da egon bat bestearen gainetik. Bi hizkuntzak ofizialki berdinak dira, eta ezin da bietako bat lehenetsi», ebazpenaren arabera. Gainera, gogoratu dute Espainiako Konstituzioak ez duela «agintzen» gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat jakin beharra.p>
‎«Ezin da egon bat bestearen gainetik. Bi hizkuntzak ofizialki berdinak dira, eta ezin da bietako bat lehenetsi». Gainera, jartzen du Espainiako Konstituzioak ez duela «agintzen» gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat jakitea.
‎Finalari aurre egiteko prest daude bi pilotariak. Gainera, bietako batentzat, behintzat, final berezia izango da. Promozio Mailan banaka txapelik jantzi gabeak dira bata zein bestea.
‎bata da adin horretan tokatzen zaizuna baino helduagoa izatea, eta bestea inkontziente bat izatea, eta ez ohartzea zure akatsek zer ondorio izan ditzaketen. Ni, zoritxarrez, ez nintzen bietako bat ere izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia