Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2002
‎Gaztelako salgaiak Europarako nahiz Amerikako kolonietarako ontziratzeazgain, Bilboko Portua izan zen Burgos eta Medinan kontzentraturiko artile gehienakontinenteko beste herrialde batzuetara eramatea bideratu zuena; eta gauza beragertatu zen Gaztelako irinarekin edo Errioxako ardoarekin, Amerikara bidean maizaskotan Bilbon ontziratu baitziren. Gasteizkoa zen Burgostik Bilbora joateko biderik errazena, eta merkatu gaien trafiko horretaz onura handiak eskuratu zituen Arabako hiriburuak. Egia da Burgostik Santander dagoela hurbilago Bilbo baino, etalehia historiko bat izan dela horrengatik; baina egia da, halaber, XIX. mendeanGaztelako ubidea eraiki zen arte, Bilbok baldintza hobeak eskaintzen zituela.
‎Eskandalu itxiak esparru txikikoak dira, hots, gertakari iluna eta inplikatuta dauden pertsonaien mundukoak baino ez dira; ahoz aho zabaltzen diren esparrukoak dira eskandalu itxiak. Eskandalu irekiak gizarte osokoak dira, eta horiexek dira zabalkunde biderik errazenak hedabideetan aurkitzen dituztenak. Eskandalu irekiaren kasuan, perbertsioa ez da familia arazo bat, lagunen artean aipatua dena edo lanean eragin zuzena besterik ez duena; aitzitik, afera errefuxagarriak gizarte osoari egiten dio jauzi begietara, hedabideek lagunduta.
2003
‎Azkenik, publikoarekin konektatzeko gaitasunaneurtzerakoan, aipagarri Irizar, bera baita lehen hamarreko zerrenda horretan fabrikatzaile bakarra. Gainerako bederatziak ia ia eguneroko zerbitzu enpresak dira gehienbat eta autobusak egitea ez da, beharbada, jendearengana iristeko biderik errazena.
2004
‎Hori bai, horixe bai! Hori da, izan ere, arazoak kentzeko biderik errezena: indarraren arrazoia dutenen jokabidea.
‎Descartesek berak aitortuko du ikuspegi inozo hori besarkatu duela lehenago, horixe delako biderik errazena, bururatuko zaigun lehena, baina jabetuko da errazena izanagatik hortxe egongo dela erru nagusia, ez duelako inolako segurantziarik eskaintzen eta ez duelako balio ezagutza bere konplexutasunean azaltzeko. Horregatik guztiagatik kritikatzen du Descartesek sentimenezko ezagutza; berari menperatuta arrazoimena ahulduta geratzen delako bere autonomia ukatzen zaiola-eta, eta, azken batean, gizabanakoaren askatasuna deuseztatzen delako.
2005
‎Ofioliten ikerketak, ofiolitak lurrazal ozeanikoaren lurgaineko aztarnak bezala interpretatu zirenetik? izugarri ugaritu dira, azken batean, lurrazal ozeanikoaren berezitasunak ezagutzeko biderik errazena eta zehatzena delako. Gainera, ofiolitek antzinako ozeano edo itsasoen aztarnak dira ere eta edozein garaitako berreraiketa paleogeografikoak egiteko beharrezkoa da ofioliten bilakaera ezagutzea.
‎Hau ulertzeko biderik errazena, agian, laborategian burututako esperimentu teorikoak dira. Subdukzio eremuetako baldintza termikoak eta barikoak ezagututa eta bertan agertzen diren arrokak bereizita, arroka horiek subdukzio eremuetako baldintzetan erakusten duten portaera aztertuz informazio baliagarria lor daiteke.
‎Bestalde, Audio Verlag argitaletxeko zuzendari Claudia Gehrek esan zuen" etorkizuneko formatua dela mugikorra. CDekin edo liburuekin harremanik ez duten haur eta gazteengana iristeko biderik errazena da”. Hala ere, esan zuen mugikorrak ez daudela prestatuta audioko liburuak jasotzeko, eta Interneteko deskargek desabantaila bat dutela:
2006
‎Bestetik, biderik errazena har zezakeen: pala hartu, eta parte txarreko hezur haiek berriro lurperatu.
2007
‎galestar zaldi hezlea, etologoa eta idazlea. Bizitza osoa eman du munduko bazter guztiak korritzen, etengabe bidaia egiten, zaldiekin lan egiteko biderik errazenak eta arrakastatsuenak bilatzen beti.
‎Areago, etorkizunari begira digitalizazioa omen da bidea informazioa kontserbatzeko eta zer esanik ez zabaltzeko. Interneten milaka obra argitaratuz gero, modu errazean eta doan eskuragarriak, inondik ere horixe da biderik errazena zabaltzeko unean; egun egiten dena, bihar irauteko azpiegitura teknologikoen bitartez baieztatzen da, digitalizazio iraunkorra eta hedapen anitza eta zuzena bermatuta izango baitira.
2009
‎Erabateko konfiantza aitortzen diote Ogasunari, eta buruhausterik nahi ez dutelako edo, biderik errazena hautatzen dute: datu guztiak ontzat jo eta Errenta Adierazpena burutik kendu.
‎ta malkartsuan hauxe da biderik errazena. Behin bestaldean,
‎Adibideak: kontzeptu abstraktuak ulertzera emateko biderik errazena izandaitezke.
2010
‎Nolabait euroaginduen aitzinean amore ematea biderik errazena da Frantziarentzat. Ez du zuzenean deliberatzen Batasunaren legez kanpo ezartzea, baina praktikan gauza bera lortzen du.
‎Horregatik oso gutxitan joaten gara zuzenean. Gehienetan, sigi saga ibiltzen gara biderik errazenaren bila.
2011
‎Labur esanda, salmoak izan ziren israeldarrak elkarrekin eta Jaungoikoarekin harremanetan jartzeko biderik errazena eta eragingarriena.
‎Beste %70 edo %80 kreditu eta zordunketa txarteletan, bidaia txekeetan edo ordezko beste moduren batean banatzen da. Hoteleko, jatetxeetako edo auto baten alokairuko fakturak ordaintzeko, txartel bidezko ordainketa da biderik errazena eta erosoena, komisiorik ez izateaz gain. Abiatu aurretik, ziurtatu behar da txartela bateragarria dela aukeratutako helmugarekin, nahiz eta Espainian merkaturatzen diren markek mundu osoko helmuga gehienetarako balio duten.
‎onen ustez, alkartasun ori Euskaltzaindiaren babesean ezarri bear genuke, Españi’ko legepean eta ageri agerian. Nere ustez ta beste guzien iritziz ezer ez egiteko biderik errezena orixe litzake; beraz, ixilean eta azpitik lan egin bearra daukagu oraingoz, girorik ezpaitago, orregatik aukera dizut Baiona inguruko etxea. Euskaltzaindikoek euskeraren alde lan egiterik benetan nai ote dutenik edota nola lan egin dakitenik eztakit.
2012
‎Looper ekin baieztatu behar du harengan jarriak dagoen esperantzak funtsa baduela. Langa hori gainditzeko, ez du biderik errazena aukeratu, eta aurrekontu handi samarreko zientzia fikzioko pelikula futurista bat egin baitu. Komertzialtasunaren eta kalitatearen arteko oreka zailaren bila jo du, Christopher Nolanek bere Inception en aukeratu zuen bide bertsutik.
‎Sukurtsal bateko akatsa konpontzen saiatzea edo bezeroarentzako arreta zerbitzura jotzea dira bankuan kexa bat formalizatzeko biderik errazenak.
‎eBay Garrantzitsua da salmenta egiteko on line lekurik egokiena aukeratzea. Besteak beste, e Bay, enkanteetan liderra eta era guztietako objektuak saltzea da produktu bat saltzeko biderik errazenetako bat. Gainera, arriskuak minimizatzeko hainbat baliabide ditu plataformak.
2013
‎Tamalez, haien zorionak ez omen zuen luze iraun, eta senar emazteak dibortziatzearekin batera epeldu omen zen emakume harekiko adiskidantza, bi gizonezkoen arteko lotura lehenetsita, halabeharrak aukeratzera bultzatzen baikaitu batzuetan. Kontuak kontu, emakume hark, izenik ere ez zidan esan nahi izan, gizarte segurantzan egiten omen du lan, eta tira, ezin dela halakorik nahieran egin, datu gune publikoa izanagatik ere; eta ez dela zuzena edonori edonoren berri ematea, funtzionarioak zernahitarako informazio iturri bihurtzea, legaltasunaren mugetan irristatu eta amildegian erortzeko biderik errazena izan litekeelako, baina bo, harira, gizarte segurantzan diharduen emakume hau bilaketan aritu omen zen telefonoz emandako hiruzpalau argibide kontuan hartuta, eta folio batean paratu omen zizkion aurkitutako daturik aipagarrienak, laguntasuna berreskuratzeko ahaleginaren ordainsari gisa. Berriketa isildu, urduritasunari eutsi, birikak bete arteko arnasa hartu, eta paper huraxe bera ipini zidan eskuan.
‎Alabaina, hamalau urteko umeak ez zuen zertan gaitasunik izan, bere burua defendatzeko, merkatari artetsu baten aurka, merkatari horrek adingabea konbentzitu nahi zuenean, behar ez zuena eros zezan. Zalantzarik gabe, egoera hori aldatzeko biderik errazena izan zitekeen gaitasuna eskuratzeko adina igotzea. Nolanahi den ere, horrek aldaketa sakona ekar zezakeen zuzenbide tradizionalaren oinarrizko arauetan, horien arabera gaitasuna eta pubertaroa bide beretik zihoaztelako.
‎Beren jabeak ezkutatzen dituen sariak non dauden ikasi eta gogoratzen dute, erakargarriak badira. Oso trebeak dira, halaber, mendian biderik errazena edo motzena aurkitzeko, txakurren eta mendi ibilien zaleek sobera ezagutzen duten gaitasuna. Txakur batzuk gai dira zailtasun gutxiko makinetan eskuzko mekanismo errazak aktibatzeko.
2015
‎Eta hori guztia, elebiduntasun egoera batean, non eskura baduen, burugabeko horren ondoan, beste hizkuntza bat erabat barneratua, koipeztuta eta osoa. Kontuak hala, ez dirudi harrigarria berezko joerak erdararen aldera jotzea, euskararen kaltean, berezko joerak, ahal duela, biderik errazena aukeratzen baitu beti.
‎Txikitatik izan zuen Amak Jexux inor baino maiteago, eta Jexuxek ere ahaleginak egiten zituen bere ama kontentatzeko. Soinua jotzen ikastea izan zen asmo hori lortzeko biderik errazena eta atseginena.
‎Aurrez esana dugu emakumeen paperak sarri problematizatzen direla gaietan. Kasu honetan, ez da zehazten Maialenen pertsonaia emakumea denik, baina biderik errazena eta Maialenek berak hartutakoa hori dela jakinik, pertsonaia problematizatua aurkezten zaigunik ezin ukatu.
‎Baina, zalantzarik gabe, aurkitu egin behar da. Ez da bakarrik agertzen eta ez da biderik errazena. Elikadura serioski hartu behar da.
‎Hala ere, beti daude egoera horietara iristeko moduak, hasieratik ohartzen bagara. Irauteak saihestu nahi baditugu, biderik errazena konpainiaren webgunearen bidez egindako kontratazioen aldeko apustua egitea da, ADSL unean uneko eskaintzak igortzen baitituzte klausula hau ezabatzeko. Hori bai, telebistarekin edo mugikorrarekin konbinatutakoek letra txikia dute, zerbitzuren batean irauteko moduan.
2016
‎«Esan digutenez, asko eta asko hartzenak dira, baina gehienak identifikatu gabe daude oraindik».Balio handiko gunea da, eta itxita dituzte zirrikitu guztiak. Hara sartzeko biderik errazena Araotz auzoko Jaturabe presaren alboko zuloa da. Hain zuzen ere, hezurdura ateratzeko baliatu zutena.
‎Sionistek horri erantzunez, politika erradikalagoa abiatu zuten: Haganah eratu zuten autodefentsarako unitate paramilitarra, etorkizuneko Israelgo armada bihurtuko zena, eta lurren erosketa areagotu zuten50 Lurren erosketa zen garai horretako helburu nagusia sionistentzat51 Hori lortzeko biderik errazena Palestinan bizi ez ziren lur jabeei erostea zenPalestinako lurren %20 baino gehiago zuten Palestinatik kanpo bizi zirenek. Ordu arte baina, britainiarrekiko menpekotasun ekonomikoak arazoak sortu zizkien lurrak erosterako orduan.
‎Badakit biderik errazena gezur batean bizitzea dela,
‎Brian Currin GIC Nazioarteko Harreman Taldeko kide eta abokatu hegoafrikarrak adierazi du PPren Gobernuak ez duela parte hartu bake prozesuan eta horren ildoan nabarmendu du Mariano Rajoyk" euskal gizarteari eta espainiarrari huts egin diela". Gatazka antolatzeko biderik errazena" Madrilen gobernu berria" izatea dela erran du Currinek, hots, gatazkaren konponbidea lehentasun gisa izanen lukeen gobernua. ETAk armak entregatzea" prozesuan une garrantzitsua" eta" baitezpadako baldintza" dela adierazi du, bertze gatazka batzutan gertatu den bezala, adibidez Ipar Irlandan.
2017
‎Horregatik, bere garaian, benetako ogi integrala aurkitzeko gida prestatzen ari ginen. Ogi txigortua da familiako gosaria aldatzen hasteko biderik errazena; gero, bide horretatik jarraitu besterik ez da egin behar. 6 Denbora aitzakia ez izatea, aurrea hartu!
2018
‎Ez dut nik halakorik ukatuko. Bai, ordea, ñabarduraz beteko, uste izan baita, besterik gabe, diru-laguntzak direla biderik errazenak euskara sustatzeko eta nonbait, lan mundua euskalduntzeko. Usteak, alabaina, ustel, behin eta berriro, errealitateak erakutsi duelako diru-laguntza agortu bezain laster akitu dela euskararen normalizazioa hainbat enpresa eta lan tokitan.
‎Izan ere, nik uste nire jokamolde bitxiaren jatorria beste bat izan daitekeela: lord Darlingtonen gainean halako zentzugabekeria gehiago aditu nahi ez izatea; alegia, bi kasuetan gezur ttikiak esatea erabaki dut petralkeriak saihesteko biderik errazena delakoan. Jatorria hori izan liteke seguruenik; hala iruditu niri, behintzat, zenbat eta gehiago pentsatu horretaz; zeren egia da sasoi hartan ezerk ez ninduela hainbeste sumintzen nola horrelako zentzugabekeriak behin eta berriro entzun behar izateak.
2019
‎" Dena esperientzia berezi bihurtu nahi izatea bizitza galtzeko biderik errazena da", Patxi López de Tejadaren arabera.
‎97 Dena esperientzia berezi bihurtu nahi izatea bizitza galtzeko biderik errazena da.
‎Sare sozialetan etengabe elkarren berri dugunez, zertarako elkartu, zer esanik gabe gelditzeko arriskuan erortzeko? Lagun batekin gelditzea lagun hori galtzeko biderik errazena da. Lagun batekin egoteak denbora kentzen dizu lagun guztiekin egoteko.
‎Elkarrengan sinesteko tenorea da. Arrora jaitsi dira poliki, zaldien senaren mende utzita biderik errazena topatzea. Begi zorrotzez aztertzen ditu Aizek oraindik urrun dauden arroilaren ertzak.
‎Idazleari malkoz bete zitzaizkion begiak amak isilpean sufritu zuen guztia entzutean, eta erru puntu bat ere sentitu zuen haren ondoan egoten ez jakiteagatik. Amarekin geratu beharrean, biderik errazena aukeratu izan zuen beti, etxean nagusitu zen errealitate patetikotik ihes egiteko. Pasaia, Xabier eta eleberriak aitzakia bikainak bilakatu zitzaizkion familiaren etxera itzuli beharrik ez izateko.
‎Ez du ideia zeharo baztertzen. Baina, beharbada, biderik errazena hartzea da onena: " Zer izen duzu?", eta ikusi horrek nora daraman.
2020
‎«Zerbitzuetan handitu da gehien langabezia, oso sektore feminizatuan. Enpresek biderik errazena hartu dute, eta kaleratze masiboak egin dituzte oraingo egoeraren testuinguruan».
‎Lipidoak koipeak dira, eta zein da biderik errazena koipea kentzeko. Ura eta xaboia.
‎Lan pixka bat ere egin dut, noski. Ez dut froga zehatzak biltzeko kemenik, ez gogorik, ez gaitasunik ere, beraz, biderik errazena hartzea erabaki dut. Angelica Negrok utzi didan arrastora narama intuizioak:
2021
‎Lehenbizi, gonbidapenaren bidetik jo nahi izan genuen, baina ez zen erraza, nahi beste agiri eskatzen dituzte! Azkenean, ezkontzea erabaki genuen, paperak eskuratzeko biderik errazena zelako. Baina ez, hala ere, egun batetik bestera etortzeko!
‎Heroi horren kontra borroka egitea da bere bizitzaren alde egitea. Baina boterea, heroia eraiki ondoren, ohartzen da ezin duela atzera egin, eta biderik errazena hartzen du: «Hil dezatela, eta izango dugu beste heroi bat demokraziarentzat».
2022
‎–Alabak komentuan sartu zituzten gurasoak aurkitu behar dira. Horrek ematen du biderik errazena.
‎Emakumeek egoera horren aurrean izan duten erreakzioa izan da hiri izaerako etxekotasunaz gozatzeko edo “benetako” enplegua lortzeko borroka egitea, hau da, produkzioaren edo erreprodukzioaren esparruan norberaren posizioa definitzea. Hori lortzeko biderik errazena (etxekotasuna edo enplegua) herriak abandonatzea izan da, eta hirian harreman modernoa bilatzea jarduera ekonomikoarekin, ezkontzaren edo soldata bat lortzearen bidez (Sampedro, 1996). Argi esan behar da landa eremuko emakumeek bizi direneko eremuari eusteko berebizikoak diren funtzioak betetzen dituztela, hala nola, funtzio produktiboa, funtzio soziala, funtzio kulturala eta ingurumen funtzioa (Martinez et al., 2009).
2023
‎tasak igo, inflazioa erabat itotzen duela ikusi arte. Eta horretarako atzeraldi bat eragin behar badu, eragin dezala, bankuak uste duelako hori dela biderik errazena luze gabe berriro prezioek igoera «normalago» bat izan dezaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia