Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎Egia da, bai: Euskal Herriaren alde borroka egiteko moduen inguruan be ez gatoz bat abertzale guztiok, batzuei biderik eraginkorrena iruditen jakena beste batzuen iritziz kalterako baino ez da ta. Baina denon arteko batasuna bilatu beharra dogu nahitaez, desberdintasun eta ezinikusi guztien ganetik, horrek geure barrenetan sor dagikegun amorrazioa aberriaren aldeko gure maitasunean urturik eta ezerezturik, hori egitea aberriaren aldeko urrats garrantzitsua izango dala jakinaren ganean.
2001
‎Ez da emaitzak berehala lortzeko biderik eraginkorrena, baina zalantzarik gabe, biderik emankorrena da epe ertain eta luzera.
‎Adiskide eta ezagunak, biderik eraginkorrena
2002
‎Goi mailako irakasgaietan ingelesezko liburuak erabilgarriakdiren arren, eta askotan gomendagarriak?, zalantzarik ez dugu oinarrizko terminologia finkatzeko hiztegiak ez direla aski, eta testuliburuak behar direla. Beharhori asetzeko biderik eraginkorrena zein ote den ikusteke dago. Batzuetan munduosoan erreferentzia diren liburuak itzultzera jo izan da, baina zenbaitetan horrekeskatu duen lana eskerga izan da, eta itzulpenak oso luze jo du.
‎Turismoaren Mundu Erakundearen (OMT) ustez, ekoturismoa da ekologia maila handiko eta industria garapen txikiko eremuak dituzten herrialdeak aberasteko biderik eraginkorrenetako bat, erakunde horretako idazkari nagusiak, Francesco Frangiallik, atzo esan zuenez, Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur), Ekoturismoari buruzko Munduko Gailurraren atarian (maiatzaren 19a) egingo den mintegi batean. Urte horretan, Nazio Batuek Ekoturismoaren Nazioarteko Urtea izendatu zutenean, turismoa Latinoamerikako herrialdeetan duela urte batzuetatik egiten ari den garapen iraunkorreko estrategia garatzeko estrategia operatibo gisa txertatzeko beharra nabarmendu nahi du MMEk.
‎arrautzak jartzen dituzte zurean, eta larbak material horretaz elikatzen dira, tunelak eta kanpora irteteko galeriak sortu arte. Goiz detektatzea, hezetasuna prebenitzea eta gelak garbitzea dira intsektu horien aurkako biderik eraginkorrenak. Bestela, ukitutako egitura eta piezek erresistentzia galtzen dute, eta haien segurtasuna eta kontserbazioa arriskuan jartzen ditu.
2003
‎Erantzun egokia ematen jakin da, lehen aldiz ikusi ahal izan da gai garela ezusteko arazo handi bati aurre egiteko. Horregatik uste dut asmatuko dugula biderik eraginkorrena aukeratzen. Hemendik 15 hilabetera zer gertatuko den?
2004
‎Urruneko etorkizunaz hitz egitea baino beharrezkoago zaigu oraingo eta erdi epeko Euskal Herrian euskarak bere burua nola sendotu eta beste hizkuntza eta kulturekiko harremanak nola bideratuko dituen pentsatzea. Gaur gaurkoz gure gizartean gehiengoa bi ez ezik hiru bat hizkuntza eta kultura ezagutzera beharturik dago, hezkuntzako lehen urteetatik hasita eta hiru hizkuntza eta kultura horiek (euskara, gaztelania/ frantsesa eta ingelesa) ahalik eta ongien pertsona beraren baitan txertatu eta baliarazteko biderik eraginkorrenak bilatzen saiatu genuke, azken batean Euskal Herriko bizikidetza eta ekonomian, hitz batean, kohesioan inbertsioa egitea baita?. 684
‎Eragin handia izan arren, gizarte zientifiko horretako adituek diotenez, heriotza tasa ez da handia (bederatzigarren postua heriotza tasa handieneko tumoreen artean) “prozesu onkologiko hori, askotan, sendagarria baita”. Beraz, diagnostiko goiztiarra da tumoreari aurre egiteko biderik eraginkorrena. Tumore horren barreiatze gaitasuna eta, beraz, metastasia garatzeko gaitasuna eboluzioaren fase aurreratu batean gertatzen da.
2005
‎Aztertutako lau dietak, ordea, lehian dabiltza, nork galtzen duen kilo gehien (eta nork saltzen dituen liburu edo produktu gehiago). Zone Dieten arabera, karbohidratoen eta proteina/ koipeen kaloria banaketa %60/ %40/ %40 da, hurrenez hurren, pisua galtzeko biderik eraginkorrena. Atkins doktorearen dieta polemikoak, aldiz, gantzak eta proteinak mantentzea eta karbohidratoak kentzea proposatzen du.
2006
‎Hainbat teknika berri eta aurrerapen zientifiko oso sofistikaturekin batera, honako hau aldarrikatu zuten: «Teknika merkeak eta erabat praktikoak aplikatzea izan daiteke biderik eraginkorrena gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko eta tratatzeko». Zenbait kasutan, prebentzio mailako ekimenek, itxuraz sinpleak izan arren, izugarrizko eragina izan dezakete bihotz hodietako osasunarengan.
2007
‎Aurreikusitako neurrien artean daude energia berriztagarriak sustatzea, kontsumoa gutxitzea, energiaren benetako merkatu lehiakorra sortzea (monopoliorik gabe) eta karbonoaren isurketa maila txikiak ahalbidetzen dituzten teknologia berriak bultzatzea. Agirian energia nuklearra aipatzen da helburu horiek lortzeko biderik eraginkorrenetakotzat, nahiz eta baieztapen hori argi eta garbi egitea saihesten den.
‎Bukatzeko, aipatu dezagun DDT intsektizida ospetsuaren joan etorriko historia. Joan den mendean erabat debekatu zen antiekologikoa zelakoan eta 2006ko irailean Munduko Osasun Erakundeak, besteak beste urtero milioika pertsonaren heriotzaren erantzule diren malaria edo dengea transmititzen dituzten eltxoak akabatzeko dagoen biderik eraginkorrenetako gisa hartu zuen.
‎Hizkuntza baten normaltasun mailaren berri jakiteko biderik eraginkorrenetakoa da jakitea hizkuntza horren erabilera zein eremutara eta eremu bakoitzean zenbateraino dagoen zabalduta. Fishmanek hala dio Reversing Language Shift lanean.
‎Bidegurutze bakoitzean, etiketen irakurgailu automatikoek (irudian ikusten diren kamera urdinek) identifikazioa egiaztatuko dute; horrela maleta non dagoen ezagutuko da, biderik eraginkorrena har dezan.
‎Integroiak erresistentzia geneen kateak dira, eta horietan gordetzen dira A. baumannii k lortzen dituen erresistentzia berrietako asko. Bakterioak baditu beste bide batzuk, baina integroiena da erresistentziak bereganatu eta transmititzeko biderik eraginkorrena. Integroiek mugikortasun handia dute, A. baumannii batek lortzen dituen erresistentzia guztiak erraz transmititzen dira besteetara; ondorioz, espeziea etengabe berritu eta erresistenteago bilakatzen da.
‎Taiwango Chung Hsing Unibertsitate Nazionaleko Gow Chin Yen eta Chin Lin Hsu ikertzaileek Journal of Campesural and Food Chemistry aldizkari zientifikoan argitaratutako artikulu batean idatzi dute kapsaizinak, 3T3 L1 aurre zitoen (animalia zelula koipetsuak) ugaritzea inhibitzeaz gain, heriotza programatzen duela. Aurkikuntza horren garrantzia azpimarratuta, Taiwango ikertzaileek gogorarazten dute obesitateari aurrea hartzeko biderik eraginkorrenetako bat dela aurreadikzioek zelula helduen garapena lortzea saihestea. Bi zientzialarien arabera, «kapsaizinak saihestu egiten du ondorio fisiopatologiko hilgarriak dituen pasabide biologiko hori».
2008
‎Ibarzabalen salaketa istilua gertatu eta hiru egunetara gauzatu izanak bigarren hipotesiaren alde jokatzen du. Aurreikusitako estrategia baten aurrean bageunde Betolazaren jokabilazaren utzikeria gero eta nabarmenagoa zen, eta biztanle haien haserrea eta ernegadea zuzentzeko biderik eraginkorrena salaketa zen, baina ez maiatzean, urtarrilean baizik. Beharbada, Betolazak zer egingo zain zeuden.
‎Horretarako, ziurtatu behar da pertsona egokiek osatzen dutela batzordea, pertsonok gai egokietan zentratzen direla, eta dituzten egitura eta eginbideak gai egiten dituztela galdera egokiak egiteko eta erantzun egokiak lortzeko. Hauxe da agentzia kostuak sortzen dituen kostuen arazoei erantzuteko dagoen erarik eraginkorrena, bazkideek zaintza maila egokia egikaritzeko biderik eraginkorrena (Monks eta Minow, 1995: 182).
‎Ekimenaren helburua da EBko herritarrak sentsibilizatzea kultura aniztasuna errespetatzearen garrantziaz. Kultura Ministerioak gogorarazi duenez, elkarrizketa gatazkei aurrea hartzeko eta horiek konpontzeko biderik eraginkorrenetako bat bihurtu nahi da. Urte honetako beste helburu batzuk hauek dira:
‎“Lider gazte horien istorioek erakusten digutenez, egoera ez oso onuragarrietan eta pizgarri gutxirekin bada ere, funtsezkoa da gazteek gizarte aldaketako proiektuetan parte hartzea”, esan zuen Ricardo Magánek, Intermón Oxfameko gizarte mobilizazioko arduradunak. “Intermonen interes berezia dugu gazteak eta haien ekimenak babesteko, badakigulako haiek direla biderik eraginkorrenak aldaketa soziala sortzeko eta emaitza iraunkorrak lortzeko”, erantsi zuen. Gainera, gazte bakoitzak blog batean parte hartuko du, Intermón Oxfameko gazteen gunean (www.dalelavueltaalmundo.org).
‎Alde horretatik, Agundezek emandako erantzuna argigarria izan zen: Zuzenbide estatua da ETA amaitzeko biderik eraginkorrena.
2009
‎Horietako askok, euren kideen artean ez ezik, gizarte osoari zabaldudiote deia. Internet izan da erabilitako biderik eraginkorrena ekinbide horretan; hala eta guztiz ere, komunikabideen oihartzunaz harago, ikusteke, eta aztertzeke, dago ekimen hauek izan duten harrera.
‎Beraz, errealitatea irudikatzeko, eraldatzeko, edo egonkor mantentzeko? tresna gisa hartzean, hizkuntzaren erabilerak bizitzasozialean duen garrantziaz jabetu behar gara, ezagutza sortzeko eta partekatutakoezagutza soziala zabaltzeko dagoen biderik eraginkorrenetarikoa baita.
‎Bai uroi osasuntsuetan, bai gaixoetan, sendagaia emateak arnasbideetako mukiak areagotu zituen, eta gorputzak mukirik gabe uzten duen erritmoa moteldu zuen. Mukiak dira aire hodiak babesteko biderik eraginkorrenetako bat, hala nola sudurra eta bronkioak, baina kontzentrazio handietan pilaketa eragiten du, bereziki sudur hobi txikietan. Farmakoa merkaturatzen duen konpainia farmazeutikoak, Procter and Gamble k, gogoratu du haren prospektuak berariaz adierazten duela “hiru urtetik gorako helduentzat eta haurrentzat” egokia dela.
‎Estrategiarik onenak 45 urtetik gorakoentzat lana bilatzeko estrategia zehatzei dagokienez, adituek honako hauek nabarmentzen dituzte: Kontaktu pertsonalen sarea ustiatu behar da, lana aurkitzeko biderik eraginkorrena Bilatzen lehenbailehen hastea: enpresek errezeloz ikusten dituzte iraupen luzeko langabezian dauden hautagaiak.
‎Langabezian egonez gero, oso jarrera aktiboa izan behar da lana bilatzeko. Oso aholku baliagarria da kontaktu pertsonalen sarea ahalik eta gehien ustiatzea, lana aurkitzeko biderik eraginkorrena baita. Merkatu berria:
‎Bestalde, AAMko kideak eskertu egin zuen Etxeberria presoari azken asteetan Azpeitiko herritar eta hainbat eragilek erakutsitako jarrera eta elkartasuna. Era berean, mobilizatzen jarraitzeko deia egin zien, mobilizazioa eta herritarren presioa direlako egoera horiei aurre egiteko biderik eraginkorrena. Horrela, dei egin zuten datorren ostiralean, 19:30ean, Azpeitiko plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
‎Eta, jazarpen kasuak gehitzen ari direla ikusita, antzeko egoerak pairatu dituztenei, gertatutakoa salatu eta AAMrengana jotzeko eskatu diete. . Salaketa judiziala eta erantzun soziala dira inpunitatezko gertaera hauei mugak jartzeko biderik eraginkorrenak?.
2010
‎Zein da biderik eraginkorrena Nafarroan aldaketa bultzatzeko?
‎Baina biderik eraginkorrena, ustez, eta dietari dagokionez, sodio eta animalia proteina gutxiago hartzea dela pentsatzen da, bi horien gehiegizko kopuruak badu-eta zerikusia hezurrak kaltziogabetzearekin.
‎Helburua gure zalantzak baretzea baldin bada eta, ahal bada, uxatzea, agian biderik eraginkorrena hauxe da: sinets dezagun entzundako edo bururatutako lehenengo gauza, eta gero tinko euts diezaiogun horri.
‎2005ean, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) Osasunaren Determinante Sozialen (ODS) Batzordea sortu zuen, ODSez lan egitea jendearen osasuna hobeagotzeko eta ezberdintasunak gutxiagotzeko biderik eraginkor eta egokiena zela pentsatuz, eta gainera helburu hori lortzea inperatibo etikotzat aitortuz39. " Abantaila/ desabantaila sozialekin sistematikoki loturik doazen osasuneko (eta bere determinante sozial klabeetako) desberdintasunen ausentzia" modura definitzen den berdintasunaren sustapena da Batzorde horren oinarrizko betebeharra40 ODSak, orokorki esanda, jendearen bizitzaren eta lan baldintzak dira, bizitza osasuntsua bizi ahal izateko dituzten aukerak mugatzen dituztenak.
‎Frantses iraultzak finkatutako oinarri ideologikoa estatu bat, lege bat, mintzaira batgauzatzeko, eskolak funtsezko zeregina betetzen zuen. 1802an prefetak gobernadoreakeskolak"... ungrand moyen defranciser les Basques, trop en arriere pour les usages, les moeurs, la civilisation et surtout la langue"("... biderik eraginkorrena euskaldunak frantsesteko, ohiturengatik, zibilizazioagatik eta batez ere hizkuntzagatik atzeratuegiak") izan behar zuela garbi zuen. 1833an Mauleko hezkuntza ikuskatzaileak"... la practique de la lecture basque suivie dans tous les temps dans leurs ecoles"("... beren eskoletan betidanik egiten den euskal irakurketaren praktika") indargabetzea eskatu zuen (Maule irudian).
‎Eta guk bide horretan proposatzen duguna da mezuari ematea garrantzia eta mezu horren gainean argudioak eraiki eta eztabaidatzea. Doktore tesian, hain justu, argi erakutsi du, hori dela biderik eraginkorrena, eta fruitu iraunkorrenak ematen dituena: Emaitza hobeak lortzen dituzte gogoeta egiten duten pertsonek, egiten ez dutenek baino.
2011
‎Horregatik, oso azkar pasatu behar da lehenengo lau faseetatik (minututan edo ordutan, ahal bada), azkenari ekiteko, hots, egoera onartzeari. Bilatu enplegu berria Harremanak dira biderik eraginkorrena, eta horregatik jakinarazi behar zaie lan bila dabiltzala. Kaleratzea jakin ondoren, une berean edo hurrengo orduetan hartu beharreko neurriak ezagutu ondoren, enplegu berri bat bilatzeko unea iritsi da.
‎Neurri hori berehala hartu behar da. Frogatuta dago biderik eraginkorrena dela. Lanpostuen %65 eta %70 artean networking deritzonaren bidez sortzen direla kalkulatzen da (lagunen, ezagunen edo lehengo lankideen gomendioak).
‎taldean, ikasgela bateko ikasle guztiekin edo batzuekin, edo banaka, ikasle jakin baten berezitasunei erantzuteko. Banakako azken modu hori tutorearen eta ikaslearen arteko elkarrizketan gauzatzen da, “ikasleen eta helduen arteko benetako harremana sortzeko” biderik eraginkorrenean, Sebastián Rodríguezek dioen bezala. Irakasleen Prestakuntzarako Goi Mailako Institutuko aurreko zuzendariak, Antonio Morenok, bere aldetik, adierazi du beharrezkoa dela irakasleak “ezagutzak transmititu eta pertsona gisa prestatzen lagunduko dion bestearekiko lotura afektiboa sortzeko prest egotea”.
2012
‎Gorago esan dugun moduan, hezkuntzari, akatsak akats, onura asko aurkitzenzaizkio, eta horien artean garrantzitsuenetako bat da hezkuntza sistemarenardurapean dagoela etorkizuneko herritarrak egitea, hots, herritartasuna transmititzeagogoeta arrazionalaren eta sentimenduen bidez. Urratsez urrats zehazten joanbeharko dugu zein den biderik eraginkorrena helburu horretara heltzeko eta zelakotarteko egoerak sor daitezkeen, baina, gaurdanik esan genezake euskal herritarrakegitea dela Euskal Herriko hezkuntza sistemak izan behar duen helburu nagusietakobat. Horrek esan nahi du gure ume eta nerabeengan gure herriaren egituraketapolitikoarekiko leialtasuna eta euskal nazioarekiko maitasuna landu behar direla.
‎Herritarrek beren laguntzarekin eman dezakete. Dohaintzak dira biderik eraginkorrena; izan ere, erakundeek aukera dute funtsak gehien behar dituzten eremuetara bideratzeko. EROSKI CONSUMEren GKEen Gidak herrialde osoko 500 erakunde baino gehiago biltzen ditu, herritarrek beren interesetara egokitzen den erakundearekin harremanetan jar daitezen.
‎Ba zenbait adituk zalantzatan jartzen du hori. Horien ustez, umeak txertatzea izango litzateke biderik eraginkorrena. Ordenadore bidez eginiko modelizazioek erakutsi dutenez, adinekoak babesteko haurren %20 immunizatzea eraginkorragoa izango litzateke, 65 urtetik gorako %90 txertatzea baino.
2013
‎Zerbitzua bertako hizkuntzan eskaintzeko gaitasunik ez duenak badu zer hobetu. Geure eginkizuna da hori gogoraraztea, eta, zerbitzua hobetu ezean, aukera beste hornitzaile bati ematea; lehia sustatzea baita, batzuetan, motibatzeko biderik eraginkorrena.
‎Bost lagunetik bati eragiten die gaitz horrek Estatuan, eta ariketa, elikadura eta errutina dira aurre egiteko biderik eraginkorrenak
2014
‎Masen proposamena eta gero, malguago agertu da. Zein da gehiengo independentista ahalik eta handiena lortzeko biderik eraginkorrena?
‎Horretaz gain, esango dugu, arnasguneen hedapen prozesuak, normalizazio prozesuak finean, aurrera egitea dela biderik eraginkorrena egungo arnasguneak eta etorkizunekoak indartzeko eta osasuntsu mantentzeko.
2015
‎Koalizioaren ustez, garapen agentziak dira ekonomia sustatzeko biderik eraginkorrena eskualdeetan. Horregatik, Bizkaia Sarean estrategia ipiniko dute martxan, tokiko garapen agentziak subjektu aktibo bihurtzeko.
‎Ez genukeen asmatuko elkarbizitzarekin, ez genukeen asmatuko irain zuzenarekin. Gaizki konpontzea zen ongi konpontzeko biderik eraginkorrena. Horrek ez du esan nahi, baina, gauzak eztabaidatzen ez zirenik.
‎Herri tarra, norbera bere hitzekin eta ekintzekin, esperientzia eta esperantzekin, bidelaguneneskutik, bide txikietatik bide handietara, taldean antolaturik, multzoetan lanean... herri tarrak finean, herrigintzan.Zalantzarik ez dugu: herri honentzat askatasuna lortzeko biderik eraginkorrena inoizosatu dugun bidelagunen multzorik handiena eta zabalena osatzea da, zugandik hasita, herrigintzarako prest zauden horrengandik hasita, era guztietako ekimenen bitartez etaekimen hauek guztiak elkarrekin josiz, Euskal Herrian demokrazia eta justizia sozialaeraikitzeko gai izango garenak.Martxoaren 7an urrunago joan nahi dugu zurekin, aurrera egin Euskal Bidean. Ho rretarako plaza handi batean elkartzea proposatzen dizugu, Barakaldon, BEC aretoan.10.000 urrats marraztuko ditugu bertan, neurri, kolore eta jatorri ezberdinekoak.
‎Horregatik edo, ikonoa berezko erreala dela sentitzetik, errealaren ordezkapena dela pentsatzen hasten da. Eta erreala modu askotara ordeztu, irudikatu eta figuratu ahal denez, ezagutzaileak erabaki du zein den erreala atzemateko biderik eraginkorrena, ziurrena, fidelena. Ez dago, ostera, ezagutzaile bakar bat, asko eta interes ezberdinekoak baizik.
‎Horien ordez, nahikundeak eta adimenak ondutako ekintzak etorriko dira. Hori dela eta, Thomas Kempisen esaera baten haritik aurkezten digu Sloterdijkek adimenezko nahimenak gorpuztutako izakerak gaindi ditzan biderik eraginkorrena: " azturak baino ezin du gainditu aztura".
2016
‎Hiru urte lehenago, hots, 1989an, oraindik garai hobea izango zatekeen, baina 1992an ere, huraxe izan zitekeen biderik eraginkorrena. 1989ko udan izana zen Ipar Katalunian, hango udako unibertsitatean, eta egona zen orduan ERCko bozeramailea zen Carod Rovirarekin.
‎Eta, beste batzuetan, inbertsio funts egokiak hautatzeari esker. 1 Inbertsio funts dibertsifikatuak Dibertsifikatzea da biderik eraginkorrena aurrezkiak inbertsio funtsekin handitzen ikusteko. Estrategia horren oinarria da, kontu handiz, finantza aktibo gehienak ordezkatuta dituen funtsen zorro bat egitea:
‎• Estatuaren jarrera oztopatzaileek ondorio negatiboak izan ditzakete estatuarentzat eta indartu egiten du sezesioa eskatzen duen herriaren posizioa. Zentzu horretan, hainbat adituk azpimarratu du edozein estaturen batasuna sendotzeko biderik eraginkorrena, hain zuzen ere, erabakitzeko eskubidearen onarpena izan daitekeela. Izan ere, estatuan dauden demos berezituek, askatzeko aukera izanez gero, maiz, sezesioaz besteko ereduak hobesten dituzte.32
2017
‎Errenta kanpainaren komunikazio kanpainari buruz, helburua" herritarrekin konektatzea" dela azaldu zuen Larrañagak hedabideen aurrean;" zerga bidezko ekarpenak egitearen garrantziari buruzko sentsibilizazioa" bilatzen duela Ogasunak. " Beti esan ohi dugu heziketa eta sentsibilizazioa direla zerga iruzurrari aurre egiteko biderik eraginkorrena, eta horretara bideratzen da ekimen hau".
‎Gure Esku Dagok, LABek, ELAk, EH Bilduk, EHNEk, Elkar ekinek, Ernaik eta Napar Zuzterrak taldeak elkarretaratzea deitu dute ostegunerako. Besteak beste, aldarrikatzen dutena da" Katalan Herriak bere etorkizun politikoa autodeterminazioaren bidez erabakitzeko eskubidea duela, eta gatazka politikoak konpontzeko" biderik eraginkorrena" prozedura demokratikoen erabileran datzala. Horrez gain, azpimarratu dute," Kataluniak bere etorkizun politikoa hautatzeko duen autodeterminazio eskubidea" Euskal Herriarentzat ere aldarrikatzen dutela.
‎Zortzi eragileek sinatu duten testuan adierazi dute, Katalan Herriak bere etorkizun politikoa autodeterminazioaren bidez erabakitzeko eskubidea duela, eta katalanei soilik dagokiela erabakitzea zer nolako harreman politikoa mantendu nahi duten estatu espainiarrarekin. " Gatazka politikoak konpontzeko biderik eraginkorrena prozedura demokratikoen erabileran datza. Beraz, Kataluniako eskaera politikoak erreferendum demokratiko eta lotesle baten bidez bideratu behar dira, katalanek mugarik gabe berezko Estatu independentea ala estatu espainiarrean jarraitzea nahi duten erabaki dezaten", adierazi dute bat egin duten eragileek.
‎Espainiak beldurra sentitu behar du, bere adierazpen askatasunaren eta demokraziaren aurkako jarreren aurrean boto uholde bat jaso behar du beldurra senti dezan bere erraietan benetako erreferendum bat negoziatzeko. Katalana bazara, zilegi da independentziaren aurka egotea, baina erabakitze eskubidearen alde bazaude, jakin behar duzu honen alde, hau lortzeko, biderik eraginkorrena independentziaren alde bozkatzea dela. Orduan bakarrik, hautestontziak baietzaren alde beteak daudenean Espainiak negoziatuko du edo derrigortuko dute negoziatzera berme demokratiko guztiak zainduko dituen erreferendum bat.
‎Gatazkaren konponbide kamutsa baino, eraldaketa. Horixe da sufrimendua eragiten duten gatazkak errepika ez daitezen biderik eraginkorrena. Zorionez eta zoritzarrez, bermerik gabeko bidea.
2018
‎Politikak aldatzeko gobernua aldatzea ezinbestekoa da. Gelakide askok gobernua presionatzeko taldeetan lan egitea erabaki zuen, baina nik alderdi politiko batean sartzea erabaki nuen, politikak aldatzeko biderik eraginkorrena delakoan. Gainera, garai hartan, 1972an, gobernu aldaketa izan zen, Alderdi Laboristak irabazi zuen eta guk defendatzen genituen hainbat aldaketa egin ahal izan ziren:
‎Bestalde, eguneroko bizimodutik irudimenaren eta hausnarketaren erabilera desagertzeak eta lan gero eta errepikakorragoak egiteak sortzen zuten hustasun sentipenak ere tratamendu gero eta berariazkoagoa zuela ikusi zen argi, batez ere produktibitatean zeuzkan ondorioak baiesten hasi zirenetik. Herritarren ongizate maila altuari eustea da gutxieneko produktibitate mailari eusteko biderik eraginkorrenetakoa, eta era berean, produktibitate onak ongizatea hobetu ahal izatea errazten du. Estatuen arteko lehian, beraz, herritarren ongizaterik altuena lortzen zuten herriek lortuko zuten arrakasta ekonomiko, politiko eta militarrik handiena.
‎Itxaropen osoa dauka. Eta ez dago bakarrik, berak beste aldean Helene bakarrik ezagutzen duen arren, argi dago jende gehiago dagoela jakitun, kezkatua eta borrokarako prest, zuhurtziaz eta isilean ari dena, momentuz ez baitago beste biderik eraginkorrak izatera heltzeko.
‎Artikulu bat irakurri nuen Teoria organikoak badaude, hori nahi baduzue, baina hori ez da biderik eraginkorrena.
2019
‎Baina bien bitartean, zein da hizkuntza komunitatearen ikuspegitik bultzatu nahi dugun estrategia? Zein litzateke biderik eraginkorrena etorkizunera begira, eta zein da egokiena oraingo baldintzetan?
‎Bigarren praktika ona AEZ barruko lantaldeak dira. Azken urteotan euskara teknikariok partekatzen ditugun hainbat behar, helburu eta egoera identifikatu ditugu, eta behar horiei etekina ateratzeko biderik eraginkorrena dela iritzi diogu lantaldeak eratzea eta horietan ditugun beharrak garatzea. Horren adibide dira ondorengo lerroetan agertzen diren esku­hartzeak, Arabako biztanleei eskainiak, modu bateratuan eta denon oniritziarekin.
‎Iratxe Zorrozua Inmigrazio zinegotziaren esanetan," Bertakoak jatorri desberdineko zarauztarrak mahai baten inguruan biltzeko aitzakia da. Batera bizi gara, baina ez dugu elkar ezagutzen, eta elkar ezagutza da kanpotik etorritakoen integrazioa bultzatzeko biderik eraginkorrena". Hala, Bertakoak egitasmoarekin" denok zarauztarrak garela" aldarrikatu nahi du Zarauzko Udalak.
2020
‎Besteek egiten ez duten hori bilatu behar da eta horretan onak izan. Aditu hauen arabera, zentzu zabal honetan ulertutako kalitatea da atxikimendua lortzeko eta diru iturriak bermatzeko biderik eraginkorrena.
‎Dirua diru gehiagoren bila. Burbuilak gorabehera, higiezinena beti izan da dirudunentzat errentak lortzeko biderik eraginkorrenetakoa. Azken urteetan aldaketa sakonak izan dira merkatu horretan, besteak beste, funts erraldoien eta socimien etorrerarekin.
‎Konfinamendu neurrien helburua da jendearen arteko harreman fisikoak mugatzea eta pilaketak eragoztea, horiek baitira koronabirusa hedatzeko biderik eraginkorrenak. Hortaz, irizpide horri jarraitu behar zaio kalera irtetekotan:
2021
‎Bertsolaritzan, hala ere, aipatu moduan ohikoagoa izan da normalki besteez barre egitea norberari buruz barre egitea baino. Ibarzabalek dio, ordea, norberak bere buruari buruz barre egitea dela umore biderik eraginkorrena:
‎(Adjektiborik gabeko independentismoaren garaia zen). Hiru urte lehenago, hots, 1989an, oraindik garai hobea izango zatekeen, baina 1992an ere, huraxe izan zitekeen biderik eraginkorrena.
2022
‎Horri guztiari aurre egiteko, prebentzioa da biderik eraginkorrena, bai diagnostikoan eta bai txertaketan. Osasunaren Mundu Erakundeak bere Osasun Batzarrean umetoki lepoko minbiziaren ezabaketa bizkortzeko mundu mailako estrategia onartu zuen hamarkadan sendotzeko.
‎Are gehiago, Katalunian egindako ikerketa baten arabera, elkarrizketan aritzea omen da emaitza akademikoak hobetzeko biderik eraginkorrena. Hainbeste IKT edo teknologia berri, hainbeste Heziketa 2, 3, 4, edo 5.0.. eta badirudi presentzia arretatsua, ahoa eta belarriak direla arrakastaren oinarri.
‎Mina egin lezake, handia egiten ari da, baina ez du ematen biderik eraginkorrena hartu duenik Errusiako presidente Vladimir Putinek sartuta dagoen zulotik ateratzeko. Lurrean irabazten ari ez dena hirietako zibilak hilda estali nahi du Kremlineko maizterrak, indarraren eta beldurraren itxura eman nahian.
‎" Emakumeak dira errealitate hori gehien jasaten dutenak. Enplegu prekario horiekin amaitzea da sindikatuaren zeregin nagusia, eta errealitateak erakusten digu borroka sindikala dela biderik eraginkorrena. Milaka pertsona soldata baxuekin, beren lanpostuetan behar besteko segurtasunik gabe eta lan erreformaren ondoren aldizkako finko izenaren atzean ezkutatu nahi diren behin behineko kontratuekin".
‎" Emakumeak dira errealitate hori gehien jasaten dutenak. Enplegu prekario horiekin amaitzea da sindikatuaren zeregin nagusia, eta errealitateak erakusten digu borroka sindikala dela biderik eraginkorrena. Milaka pertsona soldata baxuekin, beren lanpostuetan behar besteko segurtasunik gabe eta lan erreformaren ondoren aldizkako finko izenaren atzean ezkutatu nahi diren behin behineko kontratuekin".
2023
‎Imagen: Andrea Piacquadio Eta telefonoak dira biktimengana iristeko biderik eraginkorrena. “Mugikorretan posta elektronikoa kontsultatzen dugu, Interneten nabigatzen dugu, sare sozialak kontsultatzen ditugu, egunero komunikatzen gara… Gaizkileek badakite eta errealitate berri horretara egokitzen dira”, azaldu du Diego Alejandro Polizia Nazionalaren Ziberdelinkuentziaren Unitate Nagusiko ikuskatzaile buruak.
‎Poesiaren etorkizunari ere hitz batzuk dedikatu genizkion. Zer forma hartuko duen geroan, eta zein den berau hedatzeko biderik eraginkorrena. Online formatuan, liburuen bidez, mikro irekietan, performance modura.
‎Euskararen herriak duen zatiketa administratiboa «normalizatu» egin dela salatu du, eta euskal gizarteaz hitz egiten dela «EAEko gizarteari» erreparatzeko. Finean, uste du «bi gu» daudela Euskal Herrian eta «hiru milioi nii», eta galeran den herri ikuspegiak aurrera egin dezan euskarak bere estatua izatea dela biderik eraginkorrena.
‎Euskararen herriak duen zatiketa administratiboa «normalizatu» egin dela salatu zuen, eta euskal gizarteaz hitz egiten dela «EAEko gizarteari» erreparatzeko. Finean, uste du «bi gu» daudela Euskal Herrian, eta «hiru milioi ni», eta galeran den herri ikuspegiak aurrera egin dezan euskarak bere estatua izatea dela biderik eraginkorrena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia