Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2001
‎Bestalde, esperientziaren mailan dagoen ezer ez dugu hartu behar azken oinarri gisa. Honekin, ordea, ez dugu gure esperientzia gutxienean ere zabaltzen, baina esperientzia zabaltzeko bidean laguntzen digu, norabide egokia hartzen laguntzen digu. Ideiek, beraz, mugapen hauekin ere esperientziaren zabalpenari laguntzen diote; zentzu horretan beharrezkoak dira, eta hauxe litzateke" dedukzioa", hau da, beren legeztapena.
2002
‎Alabaina, euskal ekonomiako zerbitzuen eta industriaren artekotasuna gehituegin da eta horrek zerbitzuen hedapenerako bidean lagundu du. Baina industria oinarria zabala izanik eta euskal ekonomiaren eraldaketa prozesuan sektoreartekointegrazioaren bidea luzea izan ez dela kontuan hartuta, industriarekiko erlazioarenitzalean sortu eta hedatzen diren produkziorako zerbitzuek potentzialtasun handiaerakusten dute etorkizunera begira.
‎Orain, herri ezezagun honetako geltokian, lehenengoz bakarrik sentitu naiz, nire bidean lagunduko didan inoren babesik gabe, eta benetako adiskideen garrantziaz jabetu naiz. Geltokiek beti gorde izan dute nolabaiteko xarma.
2004
‎Baina eztabaida horrek bidea seinalatu dezake datozen hamarkadetan. Batasunerako bidean lagunduko ligukeela uste dut. Ekimena dekretuz inposatzen ote den edo ez?
‎Elkarte guztiek egiten dute esfortzu handia. Baina, batzuek laguntza humanitario soila ematen dute eta beste batzuek konpromisoa hartu dute autodeterminazio eskubidearen bidean laguntzeko. Ez dute laguntzen guk bizirauteko, baizik eta borrokan jarraitzeko, lorpen politikoak izateko, etorkizunerako prestatzeko.
‎Egiaren ketak eta maitasunezko jarrera batek gidatu behar gaituzte beti etikaren bidean. Autoritarismo, dogmatismo, norberekeria, gorroto eta indiferentzia orotarik urrun eraiki ahal izango dugu gizakiok errealizazio bidean lagunduko digun etika autogenoa eta integratzailea. Elkartasuna eta norberarekiko ardura etikotasunaren aurkia eta ifrentzua ditugu; bata ez da bestea gabe ulertzen ahal, elkar elikatzen eta inplikatzen baitute.
2007
‎Psikologoak egin behar duzuna esango dizu, zeure buruari galderak egiten lagun zaitzake eta bidean lagunduko zaitu, galdera horien erantzunak aurkitu bitartean.
2008
‎grisez jantzitako zerbi tzari batek eutsi zion guardasola, doluminak eman eta bizpahiru hitz elkarri esaten zizkioten bitartean. Gogoan zuen, baita ere, Antonio lehengusuak kotxerainoko bidean laguntzeko nola eskatu zion zerbi tzariari, goian behean ari zuen euriak lehengusina busti ez zezan.
‎Loiolako basilikara iritsi, eta han zituen zain Etxerat eko ehunka kide kartzelan dauden haien senideen argazkia eskuan. Autobusetik basilikarainoko bidean lagundu zuten, «euskal presoak etxera» oihukatuz. Elias Miner Etxerat eko bozeramailea hurbildu zitzaion lehendakariari karguan denetik egin duten balantzea txosten batean emateko, eta harekin hitz batzuk egiteko.
‎Jaiei agur esateko batuko den jende guztiaz gain, antzerki taldeko lau kide ere izango ditu ondotik jaietako erreginak. Datorren urtera arte triste ez egoteko etxerako bidean laguntzen dute. Agur ez, gero arte.
‎...en aurrean bultzada ematea ere, baina gauez argi ikusitakoa egunez ilun da, eta nola eskatuko nion ba inor akabatzeko Inaziori, katagorri bat miru baten atzaparretan ikusita sentikor jartzen den gizon bati, eta Inaziok horixe esaten zidan behin eta berriro, pentsatu egin behar zuela, eta nik, zu lasai, laztana, bakarrik moldatuko naiz eta, zu ezertan lotu gabe, eta haren zakila goxo goxo harturik, bidean lagundu nion mantso mantso, ezin gara beti horrela bizi, ezkutuan eta, kriminalak bagina bezala, eta zirrarak nire sabela astindu zuenean, zein ondo, zeruan bezala, esan zuen Inaziok, eta nire asmoa burutik kentzeko, tori, erregalotxo hau erosi dizut, eta opari bat eman zidan, urrezko eraztun bat, baina zertarako behar nuen nik janzterik ere ez nuen eraztun bat, berorrek ere ikusiko du ezin genue...
2009
‎Azkenik, Egiaren Batzorde baten sorrerak egia argira eramateko eta ezagutzeko bidean lagundu dezake, justiziako erakundeen lekua eta papera hartu gabe.Eredugarriak dira zentzu honetan munduan zehar 1974 eta 2007 urteen arteantrantsizio egoeran zeuden gizarte ezberdinetan osatutako 33 Egiaren Batzordeak21.
‎–Nork pentsa lezake Frantziako Errepublika arriskuan dagoela alderdien lege zibilizatu bat izateagatik??. Haren ustez, Espainiako Alderdien Legeak ez du bake bidean laguntzen.
2010
‎Topaketan parte hartuko duten film laburrak jendaurrean eta Zinemaldira gonbidatutako profesionalen aurrean erakutsiko dira, bide batez, zinegile gazteei profesional bihurtzeko bidean laguntzeko. Zinema ikasleek, irakasleek eta profesionalek hainbat gai komentatu eta aztertuko dituzte, besteak beste, sormenari, ikus entzunezko industriaren funtzionamenduari, joera berriei eta ordezkatutako eskoletako planteamendu pedagogikoei buruzkoak.
‎Laurogeiko hamarkadan mailegubereziak ematen hasi zen baita herrialde pobreenei, eta 1986 urtean, EgituraDoikuntzarako Zerbitzua eskaintzen hasi zen (herrialde horiek dira baita MundukoBankuko Nazioarteko Sustapenen Agentziaren laguntzak jasotzen dituztenak). EtaXX. mendearen azken hamarkadan, berriz, Bigarren Munduko herrialdeei komunismotik kapitalismorako bidean laguntzeko zerbitzu berezia jarri zuen abian, Aldaketa Sistemikorako Zerbitzua.
2011
‎Orain mila urte inguru aitatzen dan dekania hori egungo Edurretako Ama Birjinaren ermitea da; auzoaren gizarte egituraren erdigunea eta aldi zaharragoetan erromesaldi ugariren helmuga. Edadekoen esanetan, ortozik etozan erromesei bidean laguntzeko mailak egozan, harmailak, Alarbinetik Bekoetxe edo Txoriena esaten deutsien etxera bitartean.
‎Otegi zigortzeak' bakearen bidean laguntzen du. Conde Pumpidoren ustez
‎Estatuko fiskalburuak, Candido Conde Pumpidok, uste du Arnaldo Otegiri ezarri dioten 10 urteko kartzela zigorra egokia dela. ETAko kide izatea leporatu diote, Bateraguneren bitartez, Batasuna berregituratzen saiatzeagatik, eta sententzia honek Euskadin bakearen bidean laguntzen duela esan du.
‎Besteak beste, Jon Unanue da emaitza honen errudun handi horietako bat", adierazi zuen. Txapelketaren antolatzaileak ez ezik, bidean lagundu dituzten guztiak ere gogoan izan zituen Amaiak; halanola Behar Zana elkarteko kideak, bertsolariak, gai jartzaileak, bertso eskolako laguntzaileak edota entzule guztiak...
‎Izeba ere oso urduri zegoen eta esaten zidan gizon haiek baserritik behintzat eramateko. Beraz, hartu eta Oiartzuna eraman nituen, Xagua baserriko bordara, belar gainean atseden pixka bat har zezaten, ni bidean laguntzeko Patxi Goitia hernaniarraren bila nindoan bitartean.
2012
‎Ederra da eskua luzatu eta bidean laguntzea, ikertzen, mundua eta nork bere burua ulertzen laguntzea, egia osoen eta jakintzaren jabe bagina bezala ez aritzea; ez baikara. Gure lanak ez lituzke inola ere ikasleak domestikatu behar, mesede eskasa egingo genieke hala egitekotan.
‎Ikuspegi horretatik, komenigarria da egitura funts bat sortzea, bestelako euskalekoizpen eredu batera pasatzeko bidean laguntzeko.
2013
‎Inperialismoaren bigarren ezaugarria da ez diola menderatuari askatasun politikoa lortzen lagunduko. Literatura bezalako gauza nimiñoetan ez badu amorerik eman, gutxiago eskainiko du menderatuaren independentzia bidean lagunduko duen ezer. Horregatik, erabakitzeko eskubidearen leloa gure artean aspaldian zirkulazioan jarri den hanka sartzerik handienetakoa dela iruditzen zait.
‎Amagandiko edoskitze aditua da, eta gaiari buruzko hainbat gida ditu. Nabigatzaileekin partekatzen du bere esperientzia, gogoetak eta ezagutzak, guraso hobeak izateko bidean laguntzeko. Ama psikologoa da, haur psikologoa.
2015
‎Ni baino azkarrago iritsi ziren albisteak hiriburuko familiaren etxera: gure aita eta bi anaia, bata 15 urtekoa eta bestea Egipton bizi eta gurasoen etxean oporretan zena, bidean lagundu zidaten lehengusua eta adiskidea, bostak atxilotu zituztela polizia israeldarrek. Albisteak azkartu egin zuen nire ihesa, kolonoek oinatzak usaintzen zizkidatela sumatzen bainuen.
‎Hasten dena saiatzen baldin bada Jainkoaren berotasunaz perfekzioaren gailurrera iristen, uste dut ez dela sekula ere bakarrik joango zerura; beti darama jendetza handia bere ondorik. Buruzagi onari legez, Jainkoak bidean lagunduko diotenak ematen dizkio.
‎2 Jakin beza ez nuela uste horrenbeste maite nuenik, berori ikusteko gogo handia baitut; beharbada, Jainkoak hala eratuko du. Zin zinez eskaintzen diot, eta gauza guztietan lagunduko diolako poza dut hemen, arima horiei perfekzio bidean lagunduko dielako inolako penarik ez baitut; baina jakinean egon bedi ez dituela eraman behar guztiak zeharo berdin. Eta gure aitak abitua eman zion ahizpa hori gaixo legez tratatu behar da; ez batere begiratu perfekzio handiaz doan ala ez; nahiko da, esan ohi denez, ahalegina egitea eta ez dezala Jainkoa iraindu.
‎10:30ean, Chikung CFQ ikastaroa izango da Alex Arellanoren eskutik. Osasuntsu izateko bidean laguntzen omen duen erreminta omen da Chikung a. 12:00etan barreterapia tailerra egingo dute, Bharatek gidatuta.
‎Mundua ez baita ezer aldatu, argitaletxeek azkar asko ikasi zuten besteen iraizkina inportatzen, besteen kaka esplikatzen.Etsipena etortzen zait eztarrian gora, geure buruen kontra zein abilak garen jabetze hutsarekin: idazle bidean lagundu ordez, gorrotoz eta inbidiaz literatura lanak epaitu, ahoz, taberna erdian, zurruteroen begi belarrien aurrean, egilearen lotsa, auto kulpa eta ezgauza eta miseria eragiteko baino, benetako fusilamendua euskaldun batentzat. Zer ostiatan ari ote dira sasi editore, sasi katedradun potroso, idazle zapuztu, kritikagile tunante horiek guztiak Inkisizioaren iraupena bermatzen ez bada, euren egoa eta negozioak Euskal Literaturan eta Durangoko Azoka nartzisistan, gabonetako arbola gisan, urrezko hitzez beren izenak ikusteko ez bada. Inkisizioaren bihotzean ez dago ezer, ez euskalduntasunik, ez ezer, inguruko izarren argia eta materia haien erdigunerantz xurgatzea baino ez, kosmoseko zulo beltzek bezala.
2016
‎Oroitzapen zinematografiko hauetan galdurik dabilela, Bilbora ermango duen hegazkinaren zain, hegazkin konpainiakoek jakinarazi dute ezen, Norte aldean omen dabilen ekaitz bortitzaren ondorioz, arriskutsua omen dela oso Sondikako aireportuan lur hartu nahiz aireratzea, momentuz itxita dagoela aireportu hura eta bertako hegaldi guztiak etenda, eta, gaua ere gainean dutenez, harako txartela erosia duten jaun andre guztiei gaua Madrilgo hotel batean igarotzeko gonbita egiten dietela, gastuak noski konpainiaren kontu, eta bihar goizean abiatuko dela, ondo bidean, Bilborako abioi hori; barkatzeko arren traba eta eragozpen guztiak baina konpainiaren borondatez gaindiko zer bat izan dela eta... ...a antzeko erretolika, bere gaztelaniari mundu osoko exekutiboek dakizkiten ingelesezko esamolde apurrak erantsiz han hemen; apo ingeles hori baino aski hobeki ulertu dio Alsinak espainolezko kalaka, baina nahiago izan du ez ulertuarena egin eta halaxe adierazi dio keinuz, horrekin bere miresle berritsua uxatuko duelakoan; gizonak ez du etsi ordea; aitzitik, lagungarri gertatu zaio egoera, hotelera bidean lagundu behar dieten enplegatuen artean ez baita inor ingelesez dakienik eta gizonak orduan bere burua eskaini du, esanez ederki dakiela ingelesez eta berak lagunduko diola andereñoari eta behar diren argibideak eskaini; Alsinak lakio batean harrapaturik ikusi du bere burua: orain ezin du esan ez duela behar interpreterik, are gutxiago arrimatu zaion tipo likatsu hori bezalakorik.
‎Ura, olioa, sua, koloreak, beren indar sinboliko guztiarekin onartuak dira eta gorespenera deituak. Bedeinkatzen duen eskua Jainkoaren maitasunaren baliabide da eta guri bizitzako bidean laguntzera etorri zen Jesu Kristoren gertutasunaren erakusgarri. Bataiatzean haurraren gorputz gainean isurtzen den ura bizi berriaren ezugarri da.
‎Fernando Gonzalez Serranoren hitzetan, Uribe Kostako Haur eta Gaztetxoen Osasun Mentaleko Zentroko burua da, eta hiru urtetik aurrera «haurra askoz prestatuagoa dago balio sozialak bere gain hartzeko, baina hori ez dago ondo finkatuta bost edo sei» arte. Haurrak konpartitzeko bidean laguntzeko gakoak Bost edo sei urtetik aurrera, orduan, hobe da adingabekoari laguntzea elkarbanatzeko bidean. Hona hemen Fernando Gonzálezek zehaztutako zenbait gako.
‎Ez da bakarrik guztiok, beraiek barne, erabiltzen dugun hiria irudikatzeko orduan kontuan hartzen ez ditugula, baizik eta haiei zehazki zuzendutako eremuen diseinuari dagokionean ere, ez ditugula aintzat hartzen. Gizarte barneratzaile eta orekatu baten bidean lagunduko duten espazioak diseinatzeko orduan, ezinbestekoa da haurrak erabakietan egotea, eta modu aktibo batean egotea gainera. Oker gabiltza umeak geroa direla diogunean, baieztapen horrek orainetik at uzten ditu eta.
‎Ez doakiote apezeri haueri baimena emaitea. Apezen egitekoa da bikote horiek beren dizernimendu bidean laguntzea, beraiek beren baitarik eta kontzientziaz erabakia har dezaten komuniatzeko edo berdin ez egiteko.
2017
‎Bada garaia estrategia horri, eta beste esparru instituzional batzuetatik, kontrakoa gehitzeko: euskaraz jatorriz egindako ikerketa eta idazkera itzuli eta zabaltzeko, horrela idazle zahar zein berriak bultzatuz, eta sortzez euskaraz osatutako ikerketara dedikatzen diren ekimenei, Jakin edo Uztaro kasu, beren bidean lagunduz.
‎Mobilizazioek herritarrengan duen eragina ikusita, bi aldeei eskatu diete mahai baten inguruan eseri eta gatatzakari bidezko irtenbide bat emateko saiatzeko. " Zarauzko Udalak, orain arte bezala, bi aldeei entzun eta konponketa bidean laguntzeko prest dagoela azaldu nahi du", gaineratu dute.
‎Gure esker ona edizioa koordinatzen ibili den Fertxu Izquierdori eta partaide guztiei, orobat parte hartu ahal izan ez dutenei; ahantzi gabe Xabier Idoate eta bidean lagundu dutenak. Orotan, adeitasuna nagusi, arreta eta jarrera lagungarriak..., eta emaitzan literatur uzta aipagarria.
2018
‎Euskarari arnasbide garrantzitsua eman zion udalen arteko harremanak euskaraz izango zirela erabaki zuenean. Normalizazio bidean lagundu zuen".
‎–Denok entzun dugu, Txetxu Urruti gure gonbidatu nagusia prest dago gure bioepaileei egiaranzko bidean laguntzeko. Gehiago luzatu gabe, hasteko ordura iritsi gara.
2019
‎Transmisioak bere bidea egin dezan bitartekoak jarri behar ditugu. Horretan dihardugu urtez urte txapelketak antolatzen aritzen garenok, txikienei ate berriak zabaltzen eta eskarmentu handiagodunei bidean laguntzen.
‎Alde batetik, bizitzaren bidean laguntzen nau, bai hemen, bai Andaluzian. Sorlekura joaten naizen bakoitzean, esaterako, hilerrira joaten naiz amonari bertsoak kantatzera.
‎Beraiek hitz egin zitenan merkantzia ontzi bateko kapitainarekin Frantziara eraman nintzan. Guztiaz arduratu zitunan, bai diruaz eta baita Parisera bidean laguntzeko prest leudekeen kontaktuei ohartarazteaz ere. Bilborainoko bidaia ez bezala, hau erosotasun handiz egin ninan:
2020
‎Autobusaren geralekuan zegoen Martin. Urtebetetze festan musika tresna utzi eta niri bidean laguntzeko etorria zen, itsumutil baten pare. Txokolatadara bidean esan zidan goizean egin zuela azken azterketa eta oso" sentipen" onak izan zituela.
‎Kanposantua muino txiki batean dago. Hilerriaren alde batean panteoi gutxi batzuk daude; bestean, ilaretan antolatuta, hilobi mordoxka, altzifre gutxi batzuk erdibidean, kondairak dioenez, adaburu luzangek hildakoen arimei zerurako bidean laguntzeko. Kolunbarioan ez dago nitxo asko.
‎Bi eratako lanak egin zituen Jakin Taldeak inplementazioari dagokionez. Batetik, aldizkarirako hartutako erabakien zabalkundea egin zuten batasunerako bidean laguntzeko (ibid.):
‎Bi eratako lanak egin zituen Jakin Taldeak inplementazioari dagokionez. Batetik, aldizkarirako hartutako erabakien zabalkundea egin zuten batasunerako bidean laguntzeko (ibid.):
2021
‎Era berean, adierazi du hilabete hauetan Durango Merinaldearen Amankomunazgoarekin eta udalarekin harremanetan ipini direla: " Helburua izan da etxe hori sortzen diren beharrei erantzungo dien gune bihurtzea, eta Durangaldeko herritarrak askotarikoak eta konprometituak izateko bidean laguntzea".
‎Edozein minbizi da izatez prozesu latza, bai gaixotasuna gorpuzten duenarentzat, bai hari bidean laguntzen diotenentzat. " Pertsonaren dimentsio guztiak harrapatzen ditu".
‎Bi astez hegoaldeko haizeak eraginda asko aurreratu zuten ipar ekialdera. Gero haizerik gabe ibili ziren, baina korronte apropos motel batek bidean lagundu zien. Hiru hilabeteko bidaia zuten egina, ekaina hasieratik, eta ia irailean ziren.
2022
‎Nork daki? Baina hala ere goza gaitezen eguzkiaren izpiez eta Eguberriko bidean lagun diezagutela!
‎Idazle, pentsalari edo/ eta irakasle horiek esklabotzaren kontrako borroka egin zitean, eta ez zituan hitz soiletan geratu: hego aldetik ihesi zetozen beltzak beren etxeetan jaso zitiztean, abegi on egin eta babestuz, eta Kanadaranzko bidean lagunduz. Edo kartzelan egon zituan, immoral iritzitako zergak ez ordaintzeagatik, esate baterako.
‎Trebetasun horiek eskuratzeko bultzada behar duten kolektiboen artean, 65 urtetik gorakoena dago. Adineko konektatuak Biztanleria seniorra lehentasunezko taldeetako bat da digitalizaziorako bidean laguntzeko, Espainiako 2021eko sare sozialen azterlanarekin bat etorriz (IAB Spain eta Elogiak egina), adinekoak oso ezagunak dira sare sozialetan. Txostenean hauxe erakusten du:
‎Bildarratzek esplikatu zuen planaren helburua dela «giza garapen iraunkor eta inklusibo baterantz» aurrera egitea, pertsonen «talentua» sustatuz eta «ikasketa eredu aurreratuenak» txertatuz. Planaren bitartez lortu nahi dute Lanbide Heziketa «eraldaketa» eta «berrikuntzako» eragile bilakatzea, enplegagarritasuna hobetzeko, enpresei lehiakortasuna handitzeko bidean laguntzeko, eta garapen iraunkorra sustatzeko.
‎Haurrei hau guztia txikitatik irakastea komeni da. Oso txikiak direnean indartu egin behar da identitatea eta zertan datzan ulertarazi. Gurasoek ezagutzatik eta lasaitasunez egin beharreko lanaren parte da hori, babestu eta bidean lagundu ahal izateko. Aztertzen ari garen adin tarte honetan, pentsamendua oso pentsamendu zehatza da.
‎Nire ustez hemen ez genuke hasi behar maiazko hezkuntza eragileen bidelagun izaten, leku gehienetan egiten dugun moduan. Ez murgiltze ereduaren bidean laguntzen, edota helduen alfabetatze maiaduntze esperientziak indartzen. Ez eta kulturgile maia gazteen alboan egoten eta haiekin loturak egiten ere.
2023
‎Lortu dute kirola egin nahi dutenak herrian gelditzea, eta denen artean ari dira espazioa moldatzen jarraitzeko urratsak egiten. " Gakoa izan da zerbait nahi genuenok martxan jarri garela, eta udalak bidean lagundu gaituela, trabak jarri ordez".
‎2018 urtean sortu zuten Adavan, eta, geroztik, amiantoaren biktimen alde ari dira elkarteko kideak: auzitara jotzen dutenak bidean laguntzen dituzte; administrazioaren aurka indarra egiten dute, erakunde publikoek hartutako konpromisoak bete ditzaten; eta karrikara ateratzen dira, herritarrak amiantoaren arriskuez ohartarazteko.
‎Amak entzun eta aholkuak eman behar ditu eta erreferente bat izan behar da. Oso gauza gogorrak bizi izan ditugu elkarrekin eta familian izan dituzten egoerei aurre egiten lagundu diet. Nahiz eta bakoitzak bere bizipenak izan, ulertu dezaket zer sentitzen duten, eta bidean lagundu diezaieket nik ere hori bizi izan dudalako. Hala ere, beldurra ere izan dut, zalantzan jarri dudalako erreferente ona izaten ari nintzen edo ez; ateratzen nintzelako, edaten nuelako eta beste gauza batzuengatik, baina uste dut ama ona izan naizela seme alabek esan didatenagatik eta ondoan egon naizelako.
‎" Bakoitzari egokitutako erantzuna ematen dugu, baina beharra orokortu ahala, erantzun orokor bat emateko premia ere ikusi dugu", azaldu digu Yaiza Arrizabalaga kooperatibako kideak. Horrela sortu da Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida.
‎Lortu dute kirola egin nahi dutenak herrian gelditzea, eta denen artean ari dira espazioa moldatzen jarraitzeko urratsak egiten. «Gakoa izan da zerbait nahi genuenok martxan jarri garela, eta udalak bidean lagundu gaituela, trabak jarri ordez».
‎Legea onetsi berritan, agerian utzi zituzten zalantzak, eta berritu egin ditu orain elkartearen Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ordezkaritzaren lehendakari Concha Castellesek (Bilbo, 1960), legea indarrean denetik bi urte bete diren honetan. «Oso lege burokratikoa da; pertsona bati bidean lagundu nahi diozunean, erreparoa eta dena ematen du». Kontrolaren eta jardunbide onaren izenean jarritako urratsak zurruntasunarekin lotzen ditu:
‎Lehena, aterbe beharretan zirenei etxeko atea idekirik. Bigarrena, ETAko militanteak erakundea armagabetze bidean lagundurik. Denok dugu oraindik begietan ñir ñir sanferminetatik itzulian jendarmeen ondoan lagunei egin agur gogoangarria!
‎2018 urtean sortu zuten Adavan, eta, geroztik, amiantoaren biktimen alde ari dira elkarteko kideak: auzitara jotzen dutenak bidean laguntzen dituzte; administrazioaren aurka indarra egiten dute, erakunde publikoek hartutako konpromisoak bete ditzaten; eta karrikara ateratzen dira, herritarrak amiantoaren arriskuez ohartarazteko.
‎Osatzeko bidean laguntzeko
‎Horietako batzuei, hala nola Frantziari eta Herbehereei, ez zaie gustatu Bosnia eta Herzegovinari Europako Batzordeak eman dion bultzada; ez baitute nahi kide gehiago EBn sartzea erakundean bertan erreformak egin arte. Bestalde, Bosnian gatazka piztuz gero, Bosniatik gertuen dauden Kroaziak, Esloveniak eta Austriak presio handia egingo dute Sarajevoko gobernuari laguntzeko; hiru herrialde horiek azpimarratu baitute Bosniari EBn sartzeko bidean laguntzea erabaki geoestrategiko garrantzitsua dela Balkanetan egonkortasuna bermatzeko.
‎Hasierako puntu horietan Udalako Ingurumen Eskolako irakasleak egongo dira, haurrak jaso eta eskolaraino bidean laguntzeko. Dena den, ibilbidean zehar bizi diren lagunak taldera batzeko aukera izango dute.
‎Ui, eta kasualitatez egia balitz, zer? Hain misteriotsua da munduan gertatzen den guztia… Jainkoak egindako mirari bat ere izan daiteke izar hori, guri bidean laguntzeko bidalitako aingerutxoren bat…
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia