2005
|
|
4 Garatze
|
bidean
dauden herrialdeetan, ingurumeneko arazo gehienen eragilea azpigarapena da.
|
|
Horregatik, garatze
|
bidean
dauden herrialdeek garapenerantz bideratu behar dituzte beren ahaleginak, oso kontuan izanik,, bai beren lehentasunak bai ingurumena babestu eta hobetu beharra ere.
|
|
Helburu bera gogoan, herrialde industrializatuek ahalegindu egin behar dute garatze
|
bidean
dauden herrialdeetatik bereizten dituen aldea murrizteko. Herrialde industrializatuetan, ingurumeneko arazoak industrializazioarekin eta garapen teknologikoarekin lotuta ohi daude.
|
|
Nazioarteko lankidetza ere beharrezkoa da, hain zuzen garatze
|
bidean
dauden herrialdeei esparru honetan dagokien eginkizuna betetzen lagunduko dieten baliabideetara iristearren.
|
|
Azpigarapenak eta natur hondamendiek eragindako ingurumeneko akats eta gabeziek arazo larriak eragiten dituzte, eta akats eta gabezia horiek konpontzeko modurik onena garapen bizkortua da. Horretarako, behar besteko finantza eta teknologi laguntza transferitu behar da, garatze
|
bidean
dauden herrialdeen barne ahaleginak osatzeko, kasuan kasuan beharrezko gerta daitekeen laguntzarekin batera.
|
|
Garatze
|
bidean
dauden herrialdeentzat, prezioen egonkortasuna eta oinarrizko produktuez eta lehengaiez sarrera egokiak lortzea funtsezko elementuak dira ingurumena antolatzeko, ahalegin horretan faktore ekonomikoak eta prozesu ekologikoak hartu behar baitira kontuan.
|
|
Estatu guztien ingurumenaren arloko politikek garatze
|
bidean
dauden herrialdeen egungo edo etorkizuneko hazkuntza potentziala areagotzera bideratuta egon lukete, eta ez lukete inolaz ere potentzial hori baldintzatu behar, hain zuzen denontzako bizi baldintza hobeak lortzearren.
|
|
Hainbat baliabide bideratu litzateke ingurumenaren zaintza eta hobekuntzara, kontuan harturik, betiere, alde batetik garatze
|
bidean
dauden herrialdeen zertzeladak eta behar bereziak, eta bestetik herrialdeon garapen plangintzetan ingurumenaren zaintzarako neurriak jasotzeak eragin diezazkiekeen gastuak, direnak direla. Era berean, eta helburu horrexen ildotik, oso gogoan izan da nazioartearen laguntza tekniko eta finantzario gehiago eskaini zaiela, eskatzen dutenean.
|
|
Garatze
|
bidean
dauden herrialde guztietan ingurumenaren arazoen inguruko ikerkuntza eta garapen zientifikoa sustatu behar da, bai nazio mailako arazoak bai nazioartekoak hartuz langai. Ildo horretatik, gaurkotutako zientzi informazioaren eta transferentziaren inguruko esperientzien truke libreari behar duen babesa eta laguntza eman behar zaio, ingurumenak dituen arazoen konponbidea errazteko; ingurumen teknologiak garapen bidean dauden herrialdeen eskura jarri behar dira, hedapen handia izateko baldintzetan betiere, eta herrialde horiei gehiegizko zama ekonomikoa eragiteke.
|
|
Garatze bidean dauden herrialde guztietan ingurumenaren arazoen inguruko ikerkuntza eta garapen zientifikoa sustatu behar da, bai nazio mailako arazoak bai nazioartekoak hartuz langai. Ildo horretatik, gaurkotutako zientzi informazioaren eta transferentziaren inguruko esperientzien truke libreari behar duen babesa eta laguntza eman behar zaio, ingurumenak dituen arazoen konponbidea errazteko; ingurumen teknologiak garapen
|
bidean
dauden herrialdeen eskura jarri behar dira, hedapen handia izateko baldintzetan betiere, eta herrialde horiei gehiegizko zama ekonomikoa eragiteke.
|
|
Garapen
|
bidean
dauden herrialdeen, bereziki gutxien aurreratuta daudenen eta ingurumenaren aldetik ahulenak direnen, egoera eta behar bereziei lehentasuna eman litzaieke. Ingurumenaren eta garapenaren alorretan nazioartean hartzen diren neurrietan ere hartuko dira kontuan herrialde hauen interesak eta beharrak.
|
|
Ingurumenari buruzko araudiek, antolakuntza  helburuek eta lehentasunek aplikatzen direneko ingurumenaren eta garapenaren egoera islatu behar dute. Herrialde baten aplikatutako araudia ezegokia izan daiteke eta beste herrialde bati, bereziki garapen
|
bidean
dauden herrialdeei, gastu sozial eta ekonomiko justifikaezinak eragin dakizkioke.
|