Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2001
‎‘Zelan ailegatuko naiz Pupunara? ’ galdetu diot gaztelaniaz, bidean aurrez aurre datorren andreari.
2003
‎Istilu hura ahaztu, ez dugu sekula ahaztuko, baina bizitzaren bidean aurrera egin behar dugu. Ez dakit geroztik Josebarekin egon zaren.
2004
‎Baina ez zen ezer gertatu, inork ez zigun gelditzeko agindu. Emeki emeki, Mercedes iluna legarrezko bidean aurrera lerratu zen, metro batzuk aurrerago bidea mozten zigun kontrol posturaino. Lehengo sarjentua eta soldaduak zeuden harrizko garitan zaindari.
‎Einsteinek iraultza ezarri zuen, bai. Baina gero ez zuen berak zabaldutako bidean aurrera egin nahi izan. Oppenheimer damutzen hasia zen ordurako, bera beste iraultza baten berri ematera baitzetorkion.
2005
‎Eta hala, bada, egun hartan ere elkarrekin zihoazen Ines eta Teresa, Teresa eta Ines, bidean aurrera, etxetik goizeko zortzi eta erdiak aldean irtenda. Normalean, elkarri hitz eta pitz eginez joaten ziren, moda edo munduko famosoak mintzagai, baina egun hartan mutu zihoan Teresa, edo monosilaboren batekin erantzuten zion alabari, bere munduan sartuta, antza.
2006
‎Isilik egin genuen tarte luzea, behe lainoa sartu eta hitz egiten utzi ez baligu bezala. Aipatu ez zidaten zerbait bazen han eta, bidean aurrera, Batisen alboko eserlekua hartu nuen gurdian. Luze hitz egin genuen, bidaiaz, etxeaz, ontziolaz..., denetarako izan genuen astia.
‎Luze zihoakidan une hura. Orduan, etxerako bidean aurrea hartuko zutenen besarkadak eta hitz gozoak amaitu zirenean, zaldiaren irrintziak eta Carvallok aurrean zeraman antzara aldrak harresiko irteera utzi zutenean, gurdiaren gurpilen kirrinka geroz eta urrunago entzun nuenean, begiak bete zitzaizkidan.
2007
‎Eserita eta beti erritmo berari eutsiz bideratu zuen bizikleta aldapan gora, ni barran eserita ninderamala, hankak ezkerreko aldera zintzilik eta eskuak eskulekuaren barruko aldeari atxikiak, bere eskuek inguratuak. Gau osoa horrelaxe emateko gogoa sentitu nuen, bidean aurrera, aldapan gora, erritmo berari eutsiz, Ibonen arnasotsaren ondoan. Gau hura oroitzen dudan bakoitzean, berritu egiten zait gogo hori.
2008
‎Gerri bueltan, jaka berdearen gainetik, berunezko gerrikoa zuen jantzia, kolore gorri eta berdeko kartutxoz. Eskuan, kanoi bakarreko eskopetak bidean aurrera begiratzen zuen, zelatari.
2009
‎Metro batzuk egin zituen bidean aurrera, taberna baten bila. Edozer, eztarria bustitzeko, botagura gainditzeko, edozer.
‎I DAZTEN bukatzen duenerako abuztuko gau zalapartatsua iritsi da hirira. Deusturako bidean aurrera egin baino lehen, atzera egiten du apur bat eta koadernotik kendutako orriak, ipuina sinistuko ez duen emakume luzearen buzoian utzi ditu. Etxerako bidean, bariku gaua dela konturatzen da.
2010
‎Hankak dar dar nituen, baina esan nuena esan nuen eta esanaren esanetara egotea egokitu zitzaidan: bidean aurrera egitea, alegia, agur ere esan gabe, adeitasun jendetasun arauek agintzen duten agurrari uko egitea inori agur egiteko erarik errotikoena ohi da?, neska bazter utzita. Guztiaz ere, neure erabakiari eusteko motibo bat gehiago ere aurkitu nuen, nik emandako erantzun desatseginaren kariaz neskari zabal zabal geratu baitzitzaizkion begiak, izotzak hartuak bezala, eta horrek indartsu sentiarazi baininduen une batez, arestian menderatzailetzat jotzen nuena menderatua ikusiko banu bezala, baina hara zer diren gauzak:
‎Amak ez zion azalpenik eman alabari, ezta haren galderei erantzun ere. Oihana, aitatxoz oroitzeko, garajean zeukaten motorrean igotzen zen eta aitarekin batera bidean aurrera zihoala imajinatu, brrrn brrrn, aitaren ile luzea bere aurpegian sentituz, asfalto gainean kilometroak jaten zituzten bitartean.
‎Hankak dar dar nituen, baina esan nuena esan nuen eta esanaren esanetara egotea egokitu zitzaidan: bidean aurrera egitea, alegia, agur ere esan gabe —adeitasun jendetasun arauek agintzen duten agurrari uko egitea inori agur egiteko erarik errotikoena ohi da—, neska bazter utzita. Guztiaz ere, neure erabakiari eusteko motibo bat gehiago ere aurkitu nuen, nik emandako erantzun desatseginaren kariaz neskari zabal zabal geratu baitzitzaizkion begiak, izotzak hartuak bezala, eta horrek indartsu sentiarazi baininduen une batez, arestian menderatzailetzat jotzen nuena menderatua ikusiko banu bezala, baina hara zer diren gauzak:
2011
‎Bonbaren ke beltza bere bidean aurrean ikusten jarraitu zuen merkatura gerturatu ahala, eta bertaratu orduko bazekien bonba autoa han lehertu zela. Oihu eta garrasiek zeharkatzen zuten azokako plaza, eta begiratzen zuen tokira begiratzen zuela ere, heriotza eta oinazea baino ez zuen ikusten merkatariak.
‎Azken ilberriko gau ilunaz baliatu ziren erasotzaileak ustekabeko oldarra jotzeko. Beren bidean aurrera egiteko, lehendabizi, portuko putetxeetan zabaldu zuten gezurrezko albistea: Campoamor ontzikoak urrez estalirik zebiltzala, Errepublikaren diruak beraien gutizietarako erabilita.
‎–Salbatzeko bidean aurrera egin duten hizkuntzak kontuan hartuta, bakan batzuk besterik ez dira aitzina egin dutenak. Gainera, kasu bakan horietan dauden hizkuntzak ere ez daude salbu luzarora begira.
2012
‎–Zu behean zinen, ezkaratz aitzinean, irteteko prest, azkeneko eskailera mailan; gainera lore txiki urdindun ginbaila zenuen; eta, zure aldetik inolako gonbitik gabe, neure damu eta guzti ere, lagundu egin nizun. Baina unetik unera ordea, neure tentelkeriaren kontzientzia argiagoa neukan, eta bidean aurrera zure alboan segitzen nuen, zuri jarraitzera erabat ausartu gabe, eta zuregandik aldendu nahi ezik. Denda batean sartzen zinenean, ni kalean geratzen nintzen, leiarretatik begiratzen nizun zure eskularruak erantzi eta salmahaian dirua kontatzen.
2013
‎Aitxitxek ez dauka zirkura joateko aparteko gogorik, baina azkenean, hamabiak laurden gutxiagotan, hantxe abiatu dira Ani eta biak bidean aurrera eskutik helduta, tipi tapa, tipi tapa. Ze erremedio, Joxe Martin!
‎alferrik, samariar onaren ahaleginari. Laga!? lehor batekin erantzun baitzion Pedrok, segidan lurretik altxatu eta bidean aurrera egiten zuela. Berandu gabe sentitu zituen okaldiaren onurak, baita haize hozkirriarenak ere, bere balantza ez zen hain nabarmena behintzat?, halako eran, non, ostatura iritsi baino pixka bat lehenago, farmazia batean sartu eta, bere amaren ekandu bati jarraituz, mendazko goxoki batzuk eskatu baitzituen, ahoko zuloari zeriòn kiratsari aurre egiteko.
‎zein ote naizen ni halako erabakia hartzeko, nondik hartu ote dudan besteren gainetik jartzeko aginte makila, nork eman ote didan bizitzaren zentzua irauliko ligukeen informazioa ezkutatzeko eskumena. Geroxeago galdetuko diet, bidean aurrera goazela. Tira, hobe bihar, etxean gaudela, edo etzi, edo datorren astean, edo, tximistan egiten diren bidaia guztiei gertatzen zaien bezalatsu, honi ere amets kutsua hartzen diogunean.
‎–Lehiatzen bagara, esan zuen Lydiak, bidean aurrera zihoazela?, agian Carter kapitaina ikusiko dugu Londresera joan baino lehen.
‎Ateratzen zituèn hotsek arreta piztuta, gizon bat hurreratu zitzaion, lurretik altxatzen lagundu gura izan ziona... alferrik, samariar onaren ahaleginari" Laga!" lehor batekin erantzun baitzion Pedrok, segidan lurretik altxatu eta bidean aurrera egiten zuela. Berandu gabe sentitu zituen okaldiaren onurak, baita haize hozkirriarenak ere –bere balantza ez zen hain nabarmena behintzat–, halako eran, non, ostatura iritsi baino pixka bat lehenago, farmazia batean sartu eta, bere amaren ekandu bati jarraituz, mendazko goxoki batzuk eskatu baitzituen, ahoko zuloari zeriòn kiratsari aurre egiteko.
2014
‎Halako eta bestelako denbora pasekin bidean aurrera egin eta herrixkatik aldendu ginen. Kilometro erdi gehiago ibili ostean, ibaia zeharkatzea egokitu zitzaigun.
‎–Ez, inola ere ez. Badakit kosta egiten zaizula despeditzea, baina zure bidean aurrera egiteko beharra daukazu.
‎Handik ordubetera, lasterka zihoazen Irkutskeko bidean aurrera, Alcide Jolivetek aurretiaz «errebantxaren kanpaina» deitzen zuena errusiarren artean segitzeko asmotan.
‎Orduan Mikel Strogoff gelditu, eta begiz begi so egiten zion neskari, barruan zeukan iluntasun horretan zehar ikusteko ahaleginetan, nonbait. Birikak puztu, eta gero, bere lagunari irmoago eusten ziola, bidean aurrera segitzen zuen.
‎Goizeko ordu bata zen. Iluntasunaz baliatu behar, egunsentia urratu aurretik, oihan txikitik atera eta bidean aurrera oldartzeko; baina, gaua aldeko izan arren, horrelako ihesaldia arrakastaz egitea ezinezkoa zen kasik.
‎Gabarrak Ixim ibaiaren eskuin ertzean utzi zituen tarantasa eta zaldiak, eta ziztu bizian abiatu ziren berriro ere estepako bidean aurrera.
‎–Atseden har ezak ordu batzuetan, eta hobeki egongo haiz bidean aurrera jarraitzeko.
‎Horrelakoetan, zaldi gainetik jaisten zen, lipar batean bere pisutik arintzeko, eta belarria lurrean jarrita entzun egiten zuen ea lauoinka hotsa hedatzen zen estepan zehar. Soinu susmagarririk nabaritu ez, eta bidean aurrera abiatzen zen berriro ere.
‎Emirraren abangoardia zen, izan ere, eta bizi bizi zihoan Irkutskeko bidean aurrera.
2015
‎Sauhaukarren zaldiek dardaran jartzen zituzten galtzadak, ostatuetan mozkortzen ziren, putetxe ilunetan lo egiten zuten... Gizon talde bat, armadura hautseztatuen barnean, bidean aurrera. Azkenean, Rekkiem mendietan aurkitu zuten Enperadorearen kanpamentua.
‎Ez ahantzi Nadarekin hitzordua duala, mintzatu zait. Eta bidean aurrera, handitu egin zaio herrena, urritu ikusmena, eta ni bilakatu natzaio itsumutil.
‎Baina ordurako alferrik zen. Autoa bidean aurrera ezkutatuz zihoan motorraren zarata artean. Artzainak, sutan, beste tiro pare bat bota zuen airera.
‎Martiñak bidean aurrera zihoazen lagunengan itsatsi zituen begiak, hurrengo bihurgunean galdu ziren arte. Baina, etxera joan ordez, hantxe gelditu zen, bide bazterrean, ikuskizunarekin txundituta, pasatu eta pasatu ari ziren itxura eta adin guztietako iheslariei begira.
‎Egoeraren mende zaude, eta ezin duzu gainetik kendu. Denboraren kontrako lasterketan bezala, bidean aurrera egin behar duzu. Egunsentiaren zain zaude; irrikan, eguneko galdeketa bukatuta, ziegara lehenbailehen itzultzeko.
‎Erakundearen praktika nazionalistaren adibide jarri zituzten horiek guztiak, eta uste zuten Alderdia eraikitzeko eta langilearen aldeko joera garbia hartzeko eragozpen nabarmenak zirela. Era horretako jarrera burges txikiekin ez omen zen posible klaseko posizioen bidean aurrera egitea, eta VI. Biltzarrean egin zuten alde.
‎Gogoan ongi atxikiak ditu xehetasunak. Pauso motelez egin zuten bidean aurrera, solasean. Huntzak hartutako baserri zaharraren pareraino iritsi ziren.
‎Gero eskutik heldu dio, tinko, eta isildu gabe jarraitu du hizketan, kalea gurutzatu bitartean. Bestaldera iritsi direnean, erregek egunsenti horretan ere bizia kenduko ez diola jakin du Scheherazadek, eta bidean aurrera egin du, hurrengo gauera arte.
‎Emakume bat zetorren bidean aurrera, eguzkitako urdin batekin, eta haren aldamenean haur bat, mitxoleta sorta eskuan; atzerago, beste emakume bat, beste haur batekin. Eta mitxoletaz josita ageri zen bide bazterreko zelaia.
2016
‎–Horretaz pentsatuko dut, esan nuen? bidean aurrera egin ahala.
‎Emakumea hogeita hamar urte inguruko piemontear bat zen, masailetan kolore gorri bizi osasuntsua zuena; neskamea hogei urteko lyondar bat zen, inoiz ikusi dudan neskarik kementsuena eta biziena. Nonahi ageri ziren zailtasunak, eta estutasun larri honetan jarri gintuen errepideko harriaren oztopoak, nekazariak harritzarra kentzen aritu bitartean, handia zirudien arren, guztiarekin ere, hartxintxar bat besterik ez zen orduan gure bidean aurrez aurre topatu genuen eragozpenaren aldean. Soilik gaineratu behar dut biok delikatuegiak ginela, eta horrek ez zuela arindu gure izpirituen gainean generaman pisua egoera hartan zer sentitzen genuen elkarri erakustera emateko.
‎Mahai gainean zabaldu ditu zeruko mapetako batzuk, eta urte sasoi horretan gauerdi aldera zeruak izaten duen itxura jasotzen duena aukeratu du. Leo konstelazioari erreparatu dio; badaki ordu horretan zeruko bidean aurrera egina izango dela eta laster ezkutatuko dela mendebaldetik, baina tamalez zeru lainotuak galarazten dio prismatikoak hartu eta hari begira egotea. Konstelazioa osatzen duten izar guztiei begiratu bat eman die, izar handiei eta txikienei, eta, errepasoarekin bukatu duenean, mapa mahai gainean utzi, eta bulegotik irten da.
‎Neure onera itzuli eta zer gertatu zen jabetu nintzenean, orduan konturatu nintzen ozta ozta atera nintzela bizirik. Autoak metro batzuk gehiago egin izan balitu bidean aurrera, zubiaren petril xume hura joko nukeen bidetik irtetean; ez ziokeen eutsiko petrilak autoaren kolpeari, eta ibaira eroriko nintzatekeen. Han, urak eta lainoak inguraturik, zorabiatuta?, ez zen zaila asmatzea zer ekarriko zidan patuak.
‎Lehenbiziko ibilgailu mota horiek, baserrian bai baina hirian ezin esan eskura zeudenik, gasolinazkoak baino zailago dudarik gabe; gasolina, ezantza, gasolio edo beste petrolio motaren batekin zebiltzanek, bide berean zaldirik edo beste lau hankako zamaririk ikusiz gero, klaxona joko zieten estreina, bidea libre uzteko, eta barre egingo zieten hurrena, modu horretan oso urruti ailegatzerik espero ote zuten galdezka; hasieran izaten zen hori, zeren, lehenbiziko kilometroak igaro eta gero, berebilak erregaia behar zuenean, hura lortzeko lanak! ...katuko zuten; auto gidaria haserre, sutan, ernegatuta, petrolio jabea akabatzeko imintzioak egiten hasiko zen orduan, baina, azkenean, amorrazioa irentsi eta pagatu egingo zuen txintxo txintxo, eta gustura gainera urre prezioan bada ere depositua betetzea lortu baldin bazuen, zeren oso litekeena baitzen, hurrena gasolina edo dena delakoa ahitutakoan berririk ez topatzea, eta orduan komeriak; hala, bidean aurrera egin ahala, gero eta ugariagoak ziren bazterrean lagatako autoak: Renaultak, Citroenak, Peugeotak edo beste edozein markatakoak, salbabide uste zutena traba bihurtuta, eta bertako bidazti atsekabetuek oinez segitu behar, mandoa baino kargatuago, beribilean sarturikoak atzean utzi nahi ez eta bizkar gainean garraio; orduan izango ziren ikustekoak eta entzutekoak asto gainekoek aurreratzean haiei egindako barreak, baina kontu errazegia da burlatuaren burlak eta kontatzen dituen hori.
2017
‎Agure bat ikusi dut, bere katxaba eta guzti, bidean aurrera astiro astiro egiten. Gure begiak ohituta dauden abiadurarako, astiroegi zihoan.
‎Semerik gazteenak, mendiko bidean, gurdi zahar baten arrastoak topatu zituen lurrean. Zati guztiak handik lurpetik atera, ahal zuen eran konpondu, eta bidean aurrera jarraitu zuen gurdiarekin.
‎Nahiago zukeen hara ez joan; Wang Zhu jipoitu zuen gau hartatik, ez zen han sartu. Baina lehenago edo geroago jo zuenez hara, euri urik jaso gabe egunak eramango zituen lur lehorreko bidean aurrera abiatu zen. Atea gurutzatu zuenean, erne jarri zuen Xi Shang haren hotsak.
2018
‎Kaki eta Sonia aurreko eserlekuen kontra joan ziren; Miren eta Mikeli segurtasun uhalek heldu zieten. Kosta zitzaien ulertzea zergatik derrepentean autoak ezin izan zuen bidean aurrera jarraitu ordura arte bezala, lasai eta bare. Espabilatu zirenean, autotik ateratzen hasi ziren.
‎Beire bidean aurrera egiten saiatu zen baina Joanak berehala eutsi zion besotik eta bi mutilak Beireren parean jarri ziren.
‎Eta ez da gutxi. Karlosek berak lanak ditu izatez zutik irauten bidean aurrera korrika doan bitartean. Itzulerakoan, aurkako norantzan datorrenean, haizea alde izango duela pentsatu du bere buruari animoak emateko.
2019
‎Eta bidean aurrera egin zenuten, zure atzean utziz giltza haiek, Aitor eta baita zure inozentzia ere. Handik aurrera, amesgaiztoek eta erruduntasun sentsazioak atzetik jarraitu dizute, gaur arte.
‎Eta abiatu egin zen pauso bizkorrez. Koronelaren alaba zutitu egin zen, eta txunditurik ikusi zuen enperadorea bidean aurrera. Onbera agertu zitzaion, promes egin zion mintzatuko zela asko zezakeen norbaitekin arazo haren gainean.
‎Pentsamendu batek hartu zion burua: bere emazte Esther, ahantzi ezin zuena, gizon arrotz batek obligadurik egon zen; enperadorearen maitea izan zen, bidean aurrera zihoan gizon harena; bai, ardoak mihia askatu zion hartan Philipp Langek aipatu zuen maite hura Esther zen; eta oroimenetik jalgi zitzaizkion bere ondoan lo zetzala esaten zituen hitzak, xuxurlan, enperadorearen maite maiteak. Orain bazekien nola interpretatu, eta lehenago ere egia jakinik izan behar zuen, betidanik.
‎Historiako pintore ospetsuenen artean, Van Gogh zitzaion kuttunena, baina Klara erosoago sentitzen zen pintura naifa egiten, pintzela eta paleta eskuan hartzen zituenean. Gero, bere bidean aurrera egiten zuela eta hogeita bost urte zituela, Donostiako arte galeria batean erakusketa bat egitea lortu zuen: bere merituengatik baino gehiago, osabaren kontaktuengatik, egia osoa esan behar bada?
‎Deigarria egin zitzaidan adin horretako gazteek kontzeptua horren barneratuta izatea. Baina garbi dago, euskalduntzen ari direnek edo giro erdaldunetan hazi eta bizi direnek erdaratik euskararako bidean aurrera egingo badute, ezinbestean bi hizkuntzak nahastu dituztela. Ikuspegi honetatik, beraz, positiboki baloratu genituzke euskañola eta frantseskuara.
2020
‎Biriatuko herrigunea kaxko batean ezkerretara utzi eta Mugazainen bidean aurrera joanda dago gaueko lanean aritzen ziren kontrabandista, mugalari eta pasatzaileetarik bizirik geratzen diren azkenetako baten baserria.
2021
‎Eta orduan arbola batetik jaitsi zen tximino kaputxino bat –oso garbia, ilaje gaztain gorrixka eta hur koloreko begi jostariak– eta nire ondoan etorri zen korrika, eta irriz begiratzen zidan aurpegira, eta berehala egin zidan jauzi sorbaldara. Eta horrela egin genuen bidean aurrera, zorion bete betean...
‎Urrun ikusten du hori dena baina: gorputz izatea, bidean aurrera egitea, mina atzean uztea edo, behintzat, mina eraldatzea: eraldatzea mina arnasa kentzen ez dion arte, tripek uzkurtzeari uzten dioten arte, loa bueltan etorri arte; eraldatzea mina amore emandako kulero artean konpresa lodi bat eraman behar ez izan arte.
‎paisaia bat, ezkerretara lainoek estalia, eskuinetara eguzkiak argitua. Errepide batek zeharkatzen duen paisaia berde bat, eta bertan auto bat, mantso bidean aurrera. Kamera geldirik dago, planoan ikusten den mugimendu bakarra autoarena da; haren gainetik, Goodbye yellow brick road kantua.
2022
‎Akaso estuegi jarriko zion Marthek lotura. Ez du etsi nahi, jarraitu egin nahi du askatasunaren bidean aurrera. Atseden hartzeko, hanka gora begira jarri du, hantura arindu nahian.
2023
‎Eta, bat batean, ez doa Lima bidean aurrera Xana eta Mouraren alboan. Eserita dago patxadan sutondoko epelean, Grax magalean duela.
‎Eta, hain zuzen ere gaueko esperientzia desatsegina saihestearren, Ibaiako kirol instalazioetan bertan aparkatu genuen oraingoan, handik kanpinaren ikuspegi zabalagoa izate aldera. Alabaina, bidean aurrera gindoazen arren, Andreasen aztarrenik ez han, ez furgonetarena, ez itsasontziarena. Petrak, orduan, ezin bestela izan, etsi ez, eta harrera gunera joatera premiatu ninduen.
‎Larunbat goizeko hiri zuri mortuan, zezen plaza aldera jo zuen, baina gero, hirigunetik Gamarra aldera jarraitu zuenean, irudipena izan nuen aldirietako txalet batean biziko zela, autoari zegokion mailan. Alabaina, bidean aurrera, Gamarrako tanatorioan eskuin eginik, Uribarri urtegiko norabidean segitu zuen. Durana herria ere atzean utzirik, nekez jarraitu ahal izan nion, Volvoak errepidean utzitako markak baliatuz.
‎Kanpoan, barreak, euria, ea bizkor, bakarrik dago-eta Txikia, eta berari akordatzen zaio aurreko batean ikusi zuela Manufrance dendan besaulki antigoaleko bat hirurehun frankoan, hori bihar. Burges txiki parea gara etxea hornitu nahian, konformismoaren bidean aurrera egiten. Haatik, orduan ez nuen inondik ere irudipen hura, uste nuen espiritu libreak ginela gizartearen gurpil zoroaren erdian, eta besaulkia ez zela kapritxo bat besterik, binilozko disko bat bezala baina zertxobait garestiagoa, eta ez inolaz ere bikote formalek erosi ohi zituzten objektuetako bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia