Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 133

2000
‎Guk, trantsizioaren bidez, hori egitea erraztu nahi diogu EAJri. Areago, gure ildoan eta jokabide politikoetan baztergarri diren instituzioetan ere babesa eskaintzen diogu EAJri eta dagoeneko azaldu diogu prest gaudela Jaurlaritza sostengatzeko aipatu bidean abiatuz gero. Baina gu ez gara geldi egongo, EAJk eta EAk jarrera noiz aldatuko zain, eta prozesuarentzat ardatz diren gaiak presoenean, esaterako sendo bultzatuko ditugu.
‎7 Interesgarria da, era berean, bere kontutik eta marxismo bidean abiatuz, Niko Marr hizkuntzalari georgiarra ere antzeko ondorioetara heldu zela jakitea, hau da, estadialismo famatura, luzaro, alderdi komunistaren laguntzarekin, SESBean ofizialki indarrean izan zen teoriara. Harik eta beste georgiar batek, Arnold Txikobavak, estadialismoak sobietar hizkuntz ikerketei zekarzkien ondorio negargarriak eta mendebaldeko ikerlariengandik gero eta aldenduagorik zebiltzala ikusita, Stalini elukubrazio horiek gaitzesteko baimena eskatu eta lortu arte bederen.
‎– Zergaitik ez haz artzain horregaz geratu? –galdetu zidan, bidean abiatuak ginela, Lauaxetak– Horrek gustura onartuko hinduke bere ondoan. Mendian batetik bestera noraezean ibili barik, apal apal bizi ahal izango hintzateke borda horretan, mundutik aparte.
2002
‎Gune horretan, CONSUMEReko teknikariak eta gurpildun aulkiko erabiltzaileak eta erabiltzaile itsuak (guztiak ere Predif edo Once erakundeetako kolaboratzaileak), udal igerileku bat, hiru zine areto eta hiru museotara bidean abiatu ziren, horiek guztiak ausaz aukeratuta.
‎Diskurtsoaren zati garrantzitsuena gaztelaniaz egiteaz gain, euskararen inguruko aipamen zehatzagoak bota nituen faltan nik. Herri honek nortasun propioa duela behin eta berriro errepikatu zuen; normalizaziorako bidean abiatu nahi bada, argi izan behar dela Euskal Herria ez dela Estatu baten mende dagoen lurralde zati bat... Bai, ondo leudeke horiek guztiak, baina herri hau zerbait baldin bada, nortasun propioa baldin badu, zerbaitegatik du.
2003
‎Kalera irten zaren arren, ez duzu oraindik itzarrik dagoen pertsonaren itxurarik. Etxe atariko trafiko seinaleari lotu zenion txirrindula hartu duzu eguneroko zure lehen geltokira bidean abiatzeko.
‎Euskalerria Irratiaren eta ikastola frankoren legeztatzeari uko egin bazioten ere. Foru Administrazioa euskalduntze bidean abiatzeko oztopo etengabeak ezarri bazituzten ere.
‎–Ene lagun agurgarria: Gaur goizean, 05:15ean gure On Alejandro maitea zerura bidean abiatu da –ozen ari nintzela ohartu barik ekin nion– Bare eta Jaunaren borondatearekin ados eman du agurra, gaurko Arrosariorako gure otoitzak eskatuz eta denei barkatuz; santutasunez, kristautasunez.
‎–Zerura bidean abiatu da! –kopari trago bat joz bota zuen.
2004
‎Gasteiz, Donostia, Malaga, Sevilla eta Alacanteko autobusekoek hobetzeko bidean abiatu behar dute.
‎Eman dezagun halako batean lagunaren etxea joateko, kalea planoan bilatu behar izan dugula; bidean abiatutakoan zeharkatzen ditugun kaleekin edo, gerora orientatzeko, pistarik eman diezaguketen elementu zenbaitekin denda bitxi bat, etxea, etab. konturatzen saiatzen bagara, ikasten ari gara, zalantza izpirik gabe.
‎Hasteko, Paulo Agirrebaltzategik auzi honen inguruan egindako iruzkin bat aurkeztu nahi nioke irakurleari, aipu horretan ageri den xehetasun bat dela kausa. Oraingo hau, bigarren globalizazio alditzat jotzen du euskaltzale suharrak, eta ez da ez oharpen kamutsa gogoeta bidean abiatzeko: –Izatez, hizkuntza murriztuek oraingo globalizazio mundialaren aurretik beste globalizazio bat jasan izan dute aro modernoan:
‎Demagun, adibidez, frankismoa bezalako diktadura sistema bati egotzi zaiola abertzale gehienen burubideetan herri honen zorigaiztoa. Eta, ondorioz, eregimen politiko hori desagertu denetik, euskaldunok normalizazio bidean abiatzeko moduan gaude. Bai:
‎Ahozko erabileratik idatzizkora igaro gara jadanik. Ahozkoaren gabeziak eta ezinak nabarmenegiak dira euskararen erabilera normaltze bidean abiaturik dagoela ondorioztatzeko. Ez dago zantzu garbirik, gaur gaurkoz, erabilera mota hori bideratua dagoela egiaztatzeko:
‎Huna hemen erantzuna: euskera euskaldunen zerbitzuko jarri ezkero, euskaldunen eskubideak errespetatuak dira eta gure nazioa salbaziorako bidean abiatua. Eta eskubidea dugu (nork ez!) Euskadi’ko erresuma sortuz, gure Euskal Herria’ri eusteko.
2005
‎Argazki eta datu nahikoa jaso ondoren, zoko umel honetatik goranzko bidea hartu dugu. Etorritako bide beretik igo beharrean, ordea, ahal moduan, errekak gaurkoan ur emari handia duenez botak erantzi eta hanka hutsik, Atxulondo erreka gurutzatu eta Garate baserrira bidean abiatu gara. Ezkerrera doan pista zahar eta gutxi erabiliari kasu egin gabe, une batez arrasto hori batzuk jarraitu ditugu eta hauek, Itzumitz baserrian amaitzeko, berriro erreka gurutzatzera doazenean, goranzko bidea hartu eta pistaraino igo gara, zatarra eta putzuz betea.
‎Haren oroimenezko ekitaldiak hamaika dira Laukizen eta Mungian, txikitandik bizi izan zeneko herrian. Idazlearen arreba Felisa eta gudariaren heriotza hurretik bizi izan zuen Andoni Perez Cuadrado lagun hartu eta bidean abiatu gara, Laukiztik Gasteiza, Mungiatik barrena.
‎besteak beste, bindikapena (Susa, 1985), Egutegi esperimentala (Susa, 1986), Gaua zulatzen duten ahausietan (Susa, 1987), Odoleko eskifaia (Susa, 1989). 90eko hamarkadan, berriz, poesia utzi eta narratibaren bidean abiatu zen, eleberrigintzan eta ipuingintzan batez ere: Atoiuntzia (Elkar, 1990), Speed gauak (Susa, 1991), Azken fusila (Susa, 1993), Manhattan (Elkar, 1994), Laudanoa eta sutautsa (Txalaparta, 1996), Baleen berbaroa (Txalaparta, 1997), Europako mugetan barrena (Txalaparta, 2000).
‎Joxe Marik besoetan hartu zuen, eta baserriraino joan ginen; han autora igo, eta ospitalera bidean abiatu ginen abaila batean, Erramuni eskerrak emateko betarik gabe. Hurrengo egunean, botila xanpainarekin eta dozena bat pastelekin itzuliko zen Joxe Mari.
2006
‎Sasiak ere begiak baditik bezala, huraere iraganean kokatua zen: 1944an, II. Mundu Gerla amaiera bidean abiatua zegoenhartan. Eta Sasiak ere begiak baditik hark bezala, balio zuen gure orainaren ispilutako.
‎Egunsentiak ez zidan ezer berririk bistaratu. Autoak beren lantokietara bidean abiatu ziren, ilaran joaten diren pinu zomorroen gisan, bat desbideratuz gero, atzetik doazen guztiak nahasten dira?; hiriko zarata bere eguneroko saioa emititzen hasi zen, Euskadi Irratikoak bezala, baina, heavy metal, musika gehiago tartekatuz; kalean, jendearen joan etorria nabarmentzen zen, habia eraikitzera doazen inurrien antzerako zurrunbiloa eratuz; dendetako ateak zabaldu zituzten, gehiegizko xahutzearen haitzuloei bide eginez, eta umeak eskoletara bidean abiatu ziren, azken modako kromoak lagunen artean elkartrukatzera.
‎Autoak beren lantokietara bidean abiatu ziren, ilaran joaten diren pinu zomorroen gisan, bat desbideratuz gero, atzetik doazen guztiak nahasten dira?; hiriko zarata bere eguneroko saioa emititzen hasi zen, Euskadi Irratikoak bezala, baina, heavy metal? musika gehiago tartekatuz; kalean, jendearen joan etorria nabarmentzen zen, habia eraikitzera doazen inurrien antzerako zurrunbiloa eratuz; dendetako ateak zabaldu zituzten, gehiegizko xahutzearen haitzuloei bide eginez, eta umeak eskoletara bidean abiatu ziren, azken modako kromoak lagunen artean elkartrukatzera. Eguzkia ere ekialdetik atera zen; beti bezala.
‎Berak helmuga argi zeukan. Eta harako bidean abiatuta zegoen aspaldian.
‎Bidaiaren helburua" herrialde honetan barrena urez egin daitekeen biderik laburrena bilatzea, merkataritzaren hobekuntzarako" zela aldarrikatu zuen. Hala bada, 1804ko maiatzean, 29 lagunek osaturiko taldea bidean abiatu zen, St. Louisen.
2007
‎gizakia zerbaiten eboluzioa dela jakin badakigu eta zerbait hori basoetan bizi izan zela hasieran ere bai. Eta eboluzioaren poderioz, bizimodu erosoagoen bila, leizetara joan zela ere ezaguna denez, txinpantzeak antzeko bidean abiatu ote dira?
2008
‎alegia, orain oraingoak, gero askatuko omen dugu eta euskararen korapiloa. Badakizu, korapilo nagusia askatzen dugunean, euskararen zoria irauli egingo da, egungo erdal herria euskalduntze bidean abiatuko denez. Korapilo nagusitik eratortzen omen da hizkuntzaren korapilo ataka.
‎Ez gaude bada, euroak bati eta besteri emateko gogoz. Aukeran, azken dirham ak gasoliotan xahutu ditugu eta mugara bidean abiatu gara. Oraindik ez dute jarri kontrola, baina gizon gazte batek geldiarazi gaitu.
‎Aldamenean eredu batua duen beste edozein hizkuntza ofizialek bezala, gurean ere euskalkiek, berez, komunikabideen, irakaskuntzaren eta administrazioaren eraginez, etengabeko erosio prozesua jasaten dute, pausoz pauso hargana hurbilduz. Eta behin prozesu hori hasiz gero, dialektoen isolamendua behin betiko hausten da, egoera era bat aldakorra dute, atergabeko hurreratze eta asimilazio bidean abiatua. Joera natural hori, gaurko hiztunek jadanik ez dakiten behialako modeloaren arau zaharkituez eta korronte nagusiaren kontrako neurri bitxiekin gelditu eta oztopatu nahia marea gorei kanaberazko hesiak jartzea bezalakoa da.
2009
‎Amesgaiztotik ihes egin eta amesten duten bizimodu batera bidean abiatu dira. Sorterria utzi, familia utzi, bizirik irauteko beharrezkoa duten dirutza ordaindu eta Europara etortzen saiatzen dira milaka afrikar.
‎Pelukaren ile batzuei azkenengo ukituak egiteko aprobetxatu dut sarrerako ispiluaren aurrean egon izana. Ukituak amaitutzat jota, sakon hartu dut arnasa sukalderako bidean abiatu aurretik. Sukaldera sartu naizenean, neuri begira geratu da aita.
2010
‎KUTXAren hizkuntza kudeaketa elebitasunera bidean abiatu zen XX mendearen lehen zatian. Ibilbide horretan urrats nabarmenak egin ditu erakundeak elebitasunera bidean, bereziki idatzizko euskarrietan eta giza baliabideen kudeaketan.
‎Goizaldeko 02:15ak aldera, auto bat A autobidetik Bilbora bidean zihoan baina, Durangoko ordainlekuan Guardia Zibilaren kontrol bat zegoela jabetu denean, gidariak buelta eman du eta Donostiara bidean abiatu da Bilboko norabideko errailetatik.
‎Motxilak hartu eta berriz ere goranzko bidean abiatuko dira bihar Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza jarritako helburuaren bigarren saiakeran. Broak Peak eko hiru gailurrak kateatu nahi dituzte, alpetar erara eta bide berri bat zabalduz.
‎LEO k ez du bira emango begiratzeko. KOLDO, berriz, LEO ri begira geratuko da une batez; gero, irribarre egin, eta bere bidean abiatuko da.
‎Tilly k azaltzen duen moduan, ekintza errepertoriotik, ikasitako produktu kulturalak, aurreko protestetan forma hartu dutenak, hartzen dituzte Lekeitioko gazteek protesta hau antolatzeko irakaspenak eta daukaten «azpiegitura sozialaz» (Zald eta McCarthy ren zentzuan: gizartea edota beronensegmentu baten eskura dauden baliabide material, rol eta harreman pertsonalak) baliatzen dira ekintza eta aldarrikapenen bidean abiatzeko (Casquete, 1998). Bainaprozesu hau garatzean euren kultura politikotik tiratu egiten dute, erabiltzen dutenerrepertorioan «Saihesbide hau geldituko dugu» bezalako mezu triunfalistak (oinarrisendorik gabeak prozesuaren fase horretan) erabiliko dituzte, momentu horretanEzker Abertzalearen gazte mugimenduak egoera politiko orokorrari buruz erabiltzen zuen hizkera bera, ekologismoaren mezuekin erlazio handirik ez duena.
‎Goizetik beranduenera urtezahar bezperatik hasi eta urtarrileko 9an iristen da, 07:38an ezin jaikirik baitabil. 11 egun horietatik erdikoa, urtarrileko 4a alegia, izango genuke eguzkia nagiak kendu eta goizago altxatzeko bidean abiatzen denekoa.
‎Zer egiten dugu ordenagailua bat batean itzaltzen denean? Ikerketa bidean abiatzen gara. Bibliak ezin digu lagundu.
‎Hortaz, Ottok idazten zituen Simeonek idatzi zituzkeenak, eta aitari irakurtzen zizkion Veneziara bidean abiatu aurretik.
2011
‎Biolentziari amaiera emateko modua Estatuaren eta ETAren artean geratuko zela. Ordea, PP eta PSOE Alderdien Legea ekarriko zuen bidean abiatu ziren. Gatazka politikoa ukatuz, ETAren afera garaipen bitartez bukatzea iradokiz.
‎Gatazka bortitzaren sareetan jarri nahi bada terrorismo totalitarioaren erasopean harrapatua egon den edozein gizartetan bezala gertatuko da hemen ere, hautua egin duela: edo gatazkan jarraitu, edo bizikidetzaren bidean abiatu. Ezker abertzaleak, ENAMek, erabaki bide du:
‎Buelta eman eta etxerako bidean abiatu ginen arreba eta biok, karga soka baserriko atera eramateko ausardiarik gabe.
‎ABELkafea hartzen ari da, serio samar. Amaitzean, altxa, jaka hartu eta atera bidean abiatzekotan denean PAULAgoitik dator.
‎Meza amaituta, berriro etorri ginen plazara. Andreak eta umeak zeuden han eta, haien agurrak entzunda, bidean abiatu ginen. Alonso Mendoza zen kapitaina eta Filipu eta biok haren aginduetara ipini gintuzten.
2012
‎Adi! Tribuaren mezulariak etorkizunera bidean abiatu dira.
‎Gizarte batek, hizkuntza bi edo gehiago ukipenean dituenean, norabide bat baino gehiago har dezake: mintzaldaketaren prozesu baten bidez hizkuntza ordezkapeneko bidean abiatzea edota ahuldutako hizkuntza indarberritzea (HINBE).
‎Bladik azaldu zidan bertan geratuko zela lotan, abentura bat iruditzen zitzaiola han egotea; gainera, merkea zen, hots, debalde. Autotik motxila hartu eta herrirako bidean abiatu nintzen, eskuak patriketan, negarra askatzeko prest, baziren ordu batzuk deseatzen nengoela; gauak babesten ninduen eta, azken finean, herri galdu hartan inork ez ninduen ezagutzen. Ezustean, Fabien atzetik korrika zetorkidala nabaritu nuen.
‎Ezaugarri horiek guztiek erakusten dute anfioxoa ornodunen bidean abiatutako animalia dela, edo, ausardia handiagoz mintzatuz, anfioxoaren oso antzekoa izan zitekeela kordatu guztien aurrekoa. Eta kordatuak esaten dugunean arrain guztiak esaten ari gara, eta anfibio guztiak, narrasti eta hegazti guztiak, ugaztun guzti guztiak, geu barne?
‎Itzultzea erabaki zuenean, etxerako bidean abiatu eta, halako batean, aihena bizi zen txokora iritsi zen kokuioa.
‎Biharamunean, siesta garaian orduan ere, han ikusi zuen neska etxetik ateratzen. Etxolarako bidean abiatzen zela eta bakar bakarrik zetorrela ziurtatutakoan, hura baino lehen ailegatzen saiatu zen Galo. Barruan itxarongo zion.
‎–Animo! , eskaini zion besteak bere txokorako bidean abiatu baino lehen, eskuak gogor igurzten zituen bitartean leihoetatik (kristalik gabeak baitziren) sartu zen haize bolada ziztagarriari aurre egiteko.
2013
‎Haatik, enberak eurak, hizkuntza eta kultura gorde nahian, enberera beste hizkuntzetara itzultzera ukatu ziren. Alabaina, 1986tik aurrera, nagusien batzordeak enberera eskolara eroateko asmoz idazketa bidean abiatzea erabaki zuen.
‎Euskal hedabideen sektoreari gero eta gehiago aitortzen zaio bere funtzio soziala. Eta horren gainean, ikertzaileek uste dute posible dela ikuspegiak adostea eta kontzertazio bidean abiatzea. Euskara izan daiteke zubia komunikabideak beren artean eta herri erakundeekin lotzeko.
‎Eta pentsiora bidean abiatu zen. Nahiz eta pentsioa norantz zegoen jakin ez.
‎Roberto lorategiko eserlekuan txoriekin jolasean geratu da. Geriatrikoko pasillo laberintikoetatik bueltatu, aparkalekuan utzi duen kotxea arrankatu, eta Joseba Kankalera bidean abiatu da.
‎Xeikak bi traktore zituen: haietarik bat, baina, atoian golde bat zeramana, alde ederra, halaber, lurrak traktore harekin goldatzetik esku goldearekin egitera, mando bat gidari?!?, morroietarik batek zerabilen, eta bertze traktoreranzko bidean abiatu ziren bi gizonak.
‎Xeikak bi traktore zituen: haietarik bat, baina, atoian golde bat zeramana –alde ederra, halaber, lurrak traktore harekin goldatzetik esku goldearekin egitera, mando bat gidari...! –, morroietarik batek zerabilen, eta bertze traktoreranzko bidean abiatu ziren bi gizonak.
‎Sotilki, protestarik edo zakarkeriarik gabe baina bereari tinko eutsiz, aditzera eman zion Galvezi, plana" oso zuzena eta beharrezkoa" iruditzen bazitzaion ere," oso arriskutsua eta aurrera eramaten oso zaila" zela une hartan. Bere misioko indioak oraindik hezi gabeak eta kristau bidean abiatu berriak ziren, eta ondorioz oso zaila izango zen" aldaketak ekarriko zien onura handia eta berorrek eskaintzen dizkien abantaila guztiak ulertaraztea". 220
2014
‎Eta horrela, hego haizeak, arnasa hartzen edo botatzen, eurizko eta lainozko zurrunbilo bat sortu du zure kuartoan; erdian, ohea eta zu. Izarak ere askatu egin dira, zure estalki eta babes izaten aspertuta, eta askatasunerako bidean abiatu dira, bira helikoidaletan, paper, galtzerdi eta musuzapi zikinen artean. Eta badirudi dantzak kalean jarraitzen duela; badirudi dantzaldi batera doazela denak, leihotik zehar baitoaz, zu zurrunbiloaren bihotzean lagata.
‎Horien berri emanik, osagarri onean dela eta fite sendotzea espero duela izkiriatu dio Etienek Lurori, zentsuratzaileek irakur ez diezaioten eritasuna luzatzea dela desio duen bakarra, Marie Riandengandik urrundu ez dezaten gehiago. Etien letra hori izkiriatzen hasi den oren berean Arnegitik Craonnerateko bidean abiatu da Luro. Etxean ikusi, entzun eta egin dituenak oro –Maitenarekin egondako une gozoak batez ere:
2015
‎Ez zegoen. Jota bidean abiatu eta bidean erorita iritsi ez izanaren beldurrak hartu zuen une batez. Baina ezinezkoa zen; berak egindako bidea zen hara iristeko aukera bakarra.
‎Bortairuren iritziz, ordea, ETAren indarkeriak gehiago iraun izan balu eta amaiera prozesuan sartu ez balitz, EH Baik etorkizun luzerik ez zuen izango, azkenean ABn Batasunarekin haustearen aldeko joera nagusituko baitzen. 2011n, Hego Euskal Herrian Bildu eta Amaiur egituratu ziren urtean, hauteskundez hauteskundeko behin behineko koalizio izaeratik egitura iraunkorragoa bihurtzeko bidean abiatua zen Euskal Herria Bai.
‎Damua eta kulpa erdibana kolkoa estutuz, Hondara igo eta Saint Lamberterako bidean abiatu nintzen. Atzera azken begirada bat egin nuen hala ere neure burua traizionatuz, geraraziko ninduen presentziaren bila.
‎–No sex last night?. Bidaia, bikotearen ezkontzarekin amaitzen da, Las Vegasen, horren ondotik hotel bateko gelara bidean abiatzen direla, filmaren bukaerarekin batera. Arteak ez du, ordea, miraririk egiten:
‎–atera zaizu pozik, hunkituta? furgoian presondegirako bidean abiatzen diren egunean.
‎Gure aberria berriro indartsu eta munduaren mira bihurtuko omen zuen eginbeharra. Alemania berriro loriaren bidean abiatzen zen bitartean, ordea, ama porru eginik itzultzen zen etxera. Sukaldeko perraileko ura haren esku birrinduetako odolez gorriturik gelditzen zen behin baino gehiagotan.
‎Estandarizazioaren bidean abiatu den euskara bezalako hizkuntza baten etorkizunerako, garrantzi handiko eginkizuna izan zen ortografia eta morfologia batzea, euskaldunon gizarte ttikian eztabaida, grina eta iskanbila eragin zituena. Euskal hitzak ere ari dira orain batzen; emeki emeki ematen dituzte euskaltzainek eta horretarako eratu batzorde bereziko kideek zerrendaren hurrenkeran, baina sintaxiaz ez du inork deus esan; ez luke kanore handirik arlo hau ere batu nahiak eta ez dirudi hurranen urteetan inork alderdi honetaz planteamendu uniformizatzailerik defendatuko duenik.
‎Baina bide hartatik ere, gorputzetik kanpora ezarriko zituzten adierazle iraunkorrak eta seguruak, beste materietan ezarriak. Horrela, esan dut, lortu zen adierazleak praktiken testuinguru hurbiletik askatzea eta abstrakzio bidean abiatzea. Horrela ere, praktiken bizi jarioa arraildu egin zen eta praktika praktikaren gainean makurtu.
‎Lehen bezala, hontaz eta hartaz barre egiteko joera izanagatik, erabat galdua zuen bere buruaz trufa egiteko ahalmena. Are gehiago, gainontzekoekiko sarkasmoa haren egungo egoera justifikatzeko tresna hutsa iruditu zitzaien Zuazori eta Lizasori, ziniko zekena deitu zioten behin solasa liskar bidean abiatuta. Epelde, diskordia hartako laugarrena, ez zen, ohikoa zuen bezala, Gaztegirekin lerrokatu.
bidean abiatu nahi duen ororentzako
‎Bi enpresa horiek sekulako fabrikapen lehian abiatuak dira: Boeing ek Seattle Ipar Amerikako lantegian nahi ditu 47 hegazkin muntatu hilabetean, eta Airbus ek Europan 60 Hots, guti gora behera oraingo ekoizpena bikoiztearen bidean abiatuak dira zein lehenka. Akitania osoan hartuz, 140 enpresaz goiti ari dira lanean hegazkingintzarentzat.
2016
‎Eztabaida horietan zeudelarik, bozgorailuetatik atmosferaren berri eman zuten, laster iritsiko zirela esanez. Ondorengo lanak zailagoak izango zituztela bazekiten, suziria airean uztea eta denak plater hegalarietan sartzea, bidean abiatzea eta lur arrotz haren gainean hiru zango gotor haiek pausatzea. Ikuspegi teknikoaz aparte, izugarrizko berrikuntzaren lehen pauso emaileak izango zirela buruan zeukaten eta horrek emozioz betetzen zituzten.
‎Testigu batzuen bila joan zirenean, iritziak nahiko desberdinak izan ziren. Elkarrizketatu zituzten emakume batzuei berpizturiko Jesus agertu zitzaiela esan zuten, hilobitik jalgi ondotik, eta Galileako bidean abiatu izan zela.
‎Haien prehistorikoak ere edo Erekek eta Habilek ahantzitako Jainkoa? Alderantzizko bidean abiatu zirenena ote zen eta giza ezagutza baino lehenagoko helburura iritsi zitekeena ere. Noren jainkoa zen hori, beraz?
‎Udazkenean beti ari du euria gure herri honetan. Lankideak agurtu ditut eta Laugara bidean abiatu naiz lasaiki. Fakultatea eta Kontseilu Nagusia igaro eta zubira heldu naizelarik, goizeko oroimena piztu zait berriz.
‎Haren ugazaba Italiarako bidean abiatu zelarik, mutilak hoteleko nagusiari eman zion txoria. Baina askatasunaren aldeko kantu labur hori Parisen ezezaguna zen hizkuntza batean zegoenez, hoteleko nagusiak ez zion jaramon handirik egin edo batere; beraz, La Fleurrek bai txoria bai kaiola erosi zituen niretzat Borgoinako botila baten truke.
‎«Kursi hutsa bihurtzen ari zara, Arru!» esan nizun barrezka, kanporantz bultzatzen zintudan bitartean. Tabernatik irten eta Alde Zaharrera joan ginen, pintxo batzuk jan eta, Pasealeku Berritik itsasoa ikusi ondoren, Eibarreranzko autobusa hartu eta errutina berrirako bidean abiatzeko.
‎zituen. Dudarik gabe, beren pasabaimen propioak idatzi zituzten horietako askok, eta askatasunera bidean abiatu. Alex Haleyk, Roots [Sustraiak] izeneko liburuan, bere arbasoen bizitza kontatu zuen, fikzio eginda, eta, liburu horretan, Kunta Kinteren emazteak, Bellek, ahalegin handiak egiten ditu, eta bere kasa irakurtzen ikasten.
‎Luzerako etorkizun baten bidean abiatua zarela sinetsi nahi dut. Orain artinoko apustua, dena den, hein on batean irabazia duzula iduri zait.
‎—Tori esan zion Maria Teresak bere eskuetan zerbeza hotz bat utziz eta sukalde bidean abiatuz.
‎—Agur, Pascal. Hor goitik buelta bat ematera noa esan zion txuriz markatutako bidean abiatuz. Baina umea etxetxoaren barruan sartuta zegoen jadanik, eta ez zion erantzun.
‎Etxerako bidean abiatzeko minutu gutxi falta direnean, konpainia baten musika heltzen da lorategitxora, hain zuzen, eguzkia dagoen puntutik. Ama alabak zutitzen dira, uzten dute hesia bertan behera, eta eskutik helduta jartzen dira espaloian konpainiaren zain.
2017
‎Sineskeria zabalduenetakoa da emakumeek ontzi barruan ekar zezaketen zorigaiztoarena. Hala ere, XVI. mendean Ameriketara bidean abiatzen ziren itsasontzietan baziren andrazkoak. Laguntzaile bezala, edo gizonezkoen arropaz jantzita.
‎Lehenengo uneetan ingurura begira egon ondoren, isilik, arkura bidean abiatu naiz.
‎Zer gertatu zaigu, eta zer gertatu zaie, jatorrizko nazio hizkuntza gehienei? Komunitate horien egiturazko oinarriak zartatzen hasi direnean, eta estatu modernoaren eta honen agintepeko modernizazioaren faktore asimilatzaileak gailendu ahala, milaka hizkuntza iraungitze bidean abiatu dira. Eta asimilazio politika horren aurrean erresistentzia erakutsi duten nazio bakanak gorriak ikusten ari dira izan nahi dutena izateko borroka latzean; Katalunia aipatuko dugu ostera ere, bera izan litekeelako diogunaren erakusgarri.
‎Bestetik, eta hauxe zen benetan jarduera hartan pisua zeukana, nire ebaluazio proiektua zegoen. Kulturismoaren teorizazio bidean abiatuta nengoen. Aitortu behar dut profesionalizatzeko aukerarik izan ez dudanez, beranduegi hasi nintzen?, frustratuta ez, ez baita sentimendu hori gizon eginarena, galtzaile direnena baizik?, baina bai arantzatxo bat eztarrian trabeska banu bezala sentitu naizela beti, eta horrexek eraman ninduen lan teorikoa garatzera.
‎Hortaz, esan eta egin: goiz hartan bertan autoa hartu eta Oñatira bidean abiatu nintzen. Aurretik neure aldizkarira deituta hala ere.
‎Hala eginez helburua gauzatzeko bidean abiatuko gara. Honetan abiadura baino norabidea da garrantzizkoa eta, norabide zuzenean, guztiok dugu zer egin, norberak duen Euskararen ezagutza zernahi dela.
2018
‎Australian ez al zeunden? Ba, itzuli zinen, Donejakue bidean abiatu zinen bizikletan, Zamoran bainu bat hartzera sartu zinen Dueron, eta kanporakoan, ur musika eder bat gozatu ondoren, horra non aurkitzen duzun bizikleta, soinekoak eta dena ostu dizutela. Kasuaren azalpenak lotsatzen bazaitu, aurpegia bularkinarekin estal dezakezu.
‎Egia izanik ere Durasen idazkeran beti aurki ditzakegula testu batean beste testu baten zantzuak, edo min hori, sekula desagertzen ez dena eta ezinbestean idazkera bera sorrarazten duena, begien bistakoa da, berebat, haren literatur ibilbidean badela halako aldaketa handi bat. Maitalea, 1984an Goncourt saria irabazi zuena, mugarri dugu M.D.ren idazkuntzan, bai izan zuen arrakastarengatik, bai eta bere literatur bilakabidean idazkera «autobiografikoa»ren bidean abiatu zelako, eta horrenbestez, ikuspegi horretatik, narrazio hutsera itzuli zelako. Lehenengo pertsonan idatziz ehuntzen ditu bere obsesioak eta hala lotzen da haren idazkera gaur egungo literaturaren joera nagusietako batekin.
‎Euskaltzaindiak mende bat betetzen duen honetan eta euskara batuak 50 urte, Euskaltzaindiak, Baionan, irailaren 13an antolatu zuen jardunaldian izan genuen aukera 60ko hamarkadako giroaz jabetzeko eta batasunaren bidean abiatu ziren haien ahalegina ezagutzeko. Eta Arantzazun, urriaren 4an, 5ean eta 6an, Euskaltzaindiak eginen duen XVII. Biltzarrean ere euskara batua izanen da aztergai.
‎Spiderman jaioko da, proba atomikoak egingo dituzte Nevadan Japonian, Hiro Yoshidak negar egingo du zergatik ez dakiela., Koaderno Doratua argitaratuko du Doris Lessing handiak, Bordazuri baserria erreko da Luzaiden bi astera sagarrak biltzen hasiko dira udaberri bidean abiatuko dira antipoda arrotzetan.
2019
‎Hortaz, vespa xaharrera igo, kremailera goraino itxi, Pedro Marik utzitako kasko txikia jantzi, eta bidean abiatu naiz. Motoan bidaiatzeak badu xarma berezi bat:
‎Ez bat eta ez bi, zertan ari ginen gehiegi hausnartu gabe, errekina palaz haizatzen hasi ginen, eta, kapitainak izan ezik, guztiok hartu genuen parte ohiko apatiatik atera gintuen erokeria hartan. Laster erreka moduko korronte beltz bat sortu genuen, ikaztegitik galdara gelara bidean abiatu eta handik erdi hutsik zegoen ordezko piezen biltegirantz zuzentzen zena. Ez zen langintza atsegina gertatu!
‎Asier ere institutura bidean abiatu zen. Betiko moduan, mugikorrera kaskoak konektatu eta musika entzuten zihoan.
‎Hiriburua oraindik lo zorroan dago. Kotxea hartu, autopistan sartu, eta Bergarara bidean abiatu naiz. Hantxe daukat hitzordua jarrita, ez dut berandu iritsi nahi.
‎Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira:
‎Ez zuen haien ordezkorik. Etxetik atera eta autoan sartu zen, bukatzear zegoen larunbat gaueko kaleetan barrena ostaturako bidean abiatzeko.
‎Lauak borda utzi eta legarrezko bidean abiatu ziren autorantz, errenkadan. Haritz bakartiaren paretik pasatzen ari zirenean, enbor zabalaren atzetik itzal bat agertu zen.
‎Ume koxkorra omen zen Wei antzertiaren bidean abiatu zenean. Ez da sekulan antzezlanetan jardun, baina aditua da akrobazian, borroketan eta beste arlo batzuetan, eta azken urteotan taldearen zuzendaritzan hartzen du parte.
‎Horrek ematen die bidean abiatzeko itxura, mugimendu itxura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia