Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2005
‎Baina botilan sartu aurretik, prozesu luzea du freskagarri natural horrek. Euria egin behar izan du lehenago eta lurpean hainbat denbora egin, hango mineralak bereganatuz, geroago lur-azalerantz bidea topatu eta ur begiren baten ikusarazteraino. Uraz ari gara, ur naturalaz, hau da, ur mineral naturalaz.
‎Neska jatorra da, lagun ona izateko gai, Amets erdian egon ez balitz. Kableak betiko bota eta Urkori bere ordenagailu maitea itzultzeko bidea topatuko du. Amets eta Naroa dira orain, bikotea, ez lehengusu lehengusinak.
2008
‎letra desberdinez idatzi zuen lehengoaren azpian; okerka idatzi zuen hirugarren aldiz; laugarrengoan, berriz, eskuinarekin idatzi nahi izan zuen, baina idazten hasi den haur baten baldarkeriaz egin zituen zirriborroak. Ohartzeke jarraitu zuen, hari mutur bakoitzak zeraman matazaren bidea topatzeko ahaleginetan.
‎Baina AEBetako Kongresuak beste bide bat hartu du. Zorrak ordaintzeko mailara ekarri gabe, etxe prezioak berpizteko bidea topatzen ahalegintzen ari da (2008ko uztailean). Esperantza ondokoa da, alegia, ordaintzen ez duten oraingo hipoteka zordunak, edo horren bidean daudenak, saltzeko egoera batean aurkitzea edo behar den dirua maileguz hartzea termino errazetan.
‎Bide nagusian egingo dugu aurrera, eskumatik tentatzen gaituzten bidexkei jaramonik ez, gaztainondo, pago, lizar eta haritzekin disfrutatzen dugun bitartean. Porlana alboratu eta 15 minutura, beherako bidea topatzean, aurrera egin, tarte honetatik zehar gorantz jo behar baitugu. Hurrengo zuhaiztia bukatzen zaigunean, zuzen jarraitu bost minutuz (H), eta errepidetxora irtetean, beherantz abiatu (HE), baserrietara iritsi arte.
2009
‎Arantzaz jositako bidea topatu du aurreneko taldera iritsi arte. Colemanen eskutik egin zuen debuta lehenbiziko jardunaldian.
‎Dena. Urak bere bidea topatzen zuen beti.
‎Susmoa izaten duzu, baina barne borroka bat izaten da. Erabat ez zaitu konbentzitzen, eta gainditu nahi duzu, eta beldurrak azaltzen dira, gauetan esnatzen zara izerditan, baina azkenean bidea topatzen duzu.
‎Orain sei bat milioi urte, Mediterraneoa ia hustu egin zen Gibraltarko itsasartean plaka tektonikoa igo eta itsasoa ozeanotik bereizi zelako. Baina Atlantikoko urek atzera bidea topatu zuten, eta inoiz Lurrean izandako uholderik handiena gertatu zen, besteak beste, bi itsasoaren arteko desnibelarengatik. Ez zen ur jauzirik izan, baina bai ur lasterra.
2010
‎Pertsonaia ospetsuek sare sozialetan euren artean eta zaleekin kontaktuan izateko bidea topatu duten arren, batzuetan, ez dira haientzat onuragarriak izaten. Adierazpen desegokiak edo bizitza pribatuko argazkiak erakusteko lotsarik ez izateak, bat baino gehiagok arazoak izatea eragin du.
2011
‎" Zazpi puntak" izenez ezagutzen da ibilaldi famatu hau (7 km, 360 m+). Irimoko gurutzera doan bidea topatzea erraza da, Santa Barbaratik zuzenean gorantz jo besterik ez dugu egin. Ekainaren 28an 75 urte beteko dituen Lizarriturriko iturrira helduko gara lehen ahaleginaren ostean, eta bertan merezitako tragoa hartuko dugu.
2012
‎Ehun urtetik gorako haritz enborren gainean lan egin du horretan. Naturaren handitasuna aitortzeko bidea topatu du seriea osatzen duten lanen bidez. Urte askoko lana dago, halaber, serie hori osatzen duten eskulturetan, Anda 80ko hamarkadan hasi baitzen horretan lanean. Egurraren konkaboa muturrera eramanda, hustutako espazioan sartzeko gonbidapena egiten dio ikusleari.
‎Parisen ezagutuak nituen irrati klandestino batzuk atseginak zitzaizkidanak, eta orduko borrokek erakusten zuten jendeak bildu eta zerbait nahi zuelarik, bereziki hitza hartzea, lortzen zuela eta horrek mundua erroz gora aldatzen zuela. Irratigintzan hitza hartzeko parada eta gure mundua kontatzeko bidea topatu nituen. 1981 bukaeran Parisko lana utzi eta irratian hasi nintzen.
‎Eremu oso txikia argizta zezakeen, hain zen iluna eskailerako eta hormetako zura. Aurrera jarraitu zuen pittinka pittinka, baina gero hobetsi zuen beherantz egitea eta kanporako bidea topatzen saiatzea. Hori ere ez zen samurra izango, baina gora jarraituz gero, auskalo zer topa zezakeen!
2013
‎Oraindik konstituzioa onartu gabe, armadak bere botereari heldu nahi zion, eta indar islamistak elkartzen ari ziren. Giro nahasi horren erdian gazteria bere bidea topatzen saiatzen ari zen, eta gizarte berri hori islatzen dute Brüggemann en argazkiek; maitasunaren eta politikaren artean gazteak bizitza arrunta egin nahian, alegia.
‎Ermandadeko kideek ez zuten dagoeneko altxorra babesten, haren existentzia ezagutu besterik ez zuten egiten, eta haren kokalekua ezagutzeko pista sakabanatu batzuk baino ez zituzten. Eta hala ere, sekretua transmititu beharra zegoen, egoerak hala eskatzen zuenean altxorra topatzeko bidea topatuko zutelakoan. Horregatik, oraindik sabelean zituen seme alabei sekretua pasatuko ziela zin egin zion Emelek bere amari.
‎Baina nola bilatu informazio zehatza? Ea bidea topatzeko gai zaren.
‎Hitz egiten ahaztu nuen momentu batez, ez, ordea, negar egiten. Nire malkoak, zorionez, gutxitan hartu behar izaten duten bidea topatu eta nire masailean behera erortzen hasi ziren. Niretzat hitzik esatea ezinezkoa zela ikustean aitonak jarraitu zuen, bere malkoek ere masaila gurutzatzen zuen bidetxoan aurrera egiten zuten bitartean.
2014
‎Munduari buruzko ikuspegia ere aldatzen ari zen, eta Lurra esfera bat zela pentsatzen hasi ziren, besteak beste, Kolon bera. Horri esker ekialdera iristeko mendebaldeko bidea topatzeko lanetan saiatzen hasi ziren. Faktore horiek guztiek bultzatu zituzten esplorazioak.
‎Testuinguru horretan, euskarak zailtasunak izan zituen bere bidea topatzeko. Nahiz eta iragarle gehienak bertokoak izan, publizitate etxeetan ale bakan batzuk besterik ez zituzten euskaraz egin Franco hil aurretik," salbuespenak izan ziren, oso oso lan gutxi" (Esnaola, 2014).
2015
‎Antonio Basagoiti orduko EAEko PPko lehendakaria zehatzagoa izan zen: Troitiño libre uztea" guztiz lotsagarria da" eta Gobernuak" dena delako bidea topatu luke" etakidea espetxera itzul dadin.
‎2005ean hiri handietako auzo pobreetan piztutako matxinadak diskriminazio horren adierazletzat jo ziren; herrialde musulmanetan jatorria zuten herritarrak ez ziren izan matxinatu ziren bakarrak, baina kolektibo nabarmenena ziren. Horrekin batera, beloa toki publikoetan debekatzeko arauak ere kontrako erreakzio gogorra eragin zuen musulmanen artean, eta boteretik sustatutako islamofobia salatu zuten. Merahek berak sarraskia egiteko erabilitako bertze justifikazio bat?. Kanpoko eta barneko faktoreek sortutako giro horretan, muturreko islamismoak hazteko bidea topatu du Frantzian. Barne Ministerioaren arabera, Frantziako herritartasuna duten 1.000 lagun inguru daude Sirian eta Iraken EIren alde borrokan. Mendebaldeko herrialdeetako gehienak?.
‎gauak arratsaren bidea topatu
‎Marmarka jarraitu zuen pixka batean, eta azkenean mahaitik jaiki zen komunerako aitzakian. Itzuleran, Biritxinagarekin hitz batzuk egiten hasi eta haien mahaian leku bat egiteko bidea topatu zuen. Izaskun ere mahai hartan zen eta berehala ahaztu zen Ahedo Keparen adar jotzeaz.
‎Basoa zeharkatu, eta, mugaren beste aldean, ez erabat baina galdu egin ginen berriro. Gidariak ez zuen herrira zeraman bidea topatzen. Bila genbiltzala, ehiztariek erabiltzen zituzten aterpe batzuk aurkitu genituen.
‎Alderantzizko bastoiak ziren haiek, funtsean: itsuak lurrean bere bidea topatzeko bezala, ikusmendunak airea lardaskatzeko erabiltzen zituen makuluak. The Age of Self.
2016
‎Erregimenak markatutako erritmoari iskin egin eta musika propioa sortzeko bidea topatu du Nafarroako Aldaketaren Gobernuak. Ausikik badu beste adiera bat, ausikitzea" kezkatzea" edo" larritzea" ere bada.
‎Haatik, borondate hori oso lausoa izan da lehen hilabeteetan, eta ikusteko dago poliki poliki norabidea aldatu nahi duten edo iraganeko ikuspuntu politikoek pisu handiagoa duten. Eskuinean PPk etengabe ahotsa altxatzeak, beharbada, ez dio laguntzen neurritasunaren bidea topatzen.
‎Non kontatzen den Cervantes hainbat aldiz izan zela preso, baina bere espetxealdien arrazoia sekula ere ez zela literatur sorkuntza izan. Atal honetan azaltzen denez, ordea, litekeena da On Kixote rekin, idazleak bere bizitzan ezagututako errealitate estuetatik ihes egiteko bidea topatu izana.
‎Gatazka sortzen denean, bakea berreskuratzea izango da hezitzailearen eginkizun nagusia, eta ez justizia egitea (askotan ez dago zehatz mehatz jakiterik zer gertatu den): batetik, gatazka eragiten duen haurrari barruan duen tentsio egoera hori gainditzen lagundu behar dio hezitzaileak( bidea topatzen lagundu behar dio); bestetik, gatazkaren ondorioak jasan dituenari ere lagundu behar dio estrategiak garatzen gatazka egoeretan baliabide propioak izan ditzan. Arauak (gutxi, argiak eta beharrezkoak) oso lagungarriak dira gatazkak bideratzeko.
‎Hala, lanerako giroa" gaiztotzen" joan zela diote, zinegotzi arduradunaren mezu elektroniko bat jaso zuten arte: " Kontseiluaren jarduera eten egin zuela jakinarazi zigun, gogoeta egin eta hura indartzeko bidea topatu arte; gurekin kontatu gabe, aurrez aurre esan gabe. Berriz ere kontseiluko kideak isilarazita, bazter utzita sentitu ginen, zinegotzi arduradunaren erabakitze ahalmena gauza guztien gainetik, baita parte hartzearen gainetik ere.
2017
‎Izan ere, bideak ez daude behar bezala indikatuta edo balizatuta. Jende gutxi joaten da gailur hauetara eta ez da erraza bidea topatzen. Liburuarekin denetara iritsi daiteke, baina ez dira esperientza gabekoentzako gomendagarriak.
‎Bat batean, deabruek hartuta, irain zerrenda bat bota zion, eta ea bera tentela zela pentsatzen zuen galdetu, nahiko hazita zegoela, senar putaseme bat beste batekin sartu ateran noiz ari zen jakiteko. Gizonak, harriduraren ke artetik jalgi guran baina bidea topatu ezinik, apenas asmatu zuen zer zioen galdetzen.
‎Futbolean, talde nagusien artean Beti Gaztek bakarrik jokatuko du etxean asteburu honetan. Lehen hiru partidetan, lehenbizikoa berdindu eta ondoko biak galdu egin dute lesakarrek eta garaipenaren bidea topatu nahi dute. Baztan, Doneztebe, Aurrera eta Gure Txokoa kanpoan ariko dira.
‎Ihes joko edo escape room delakoak gela batetik ateratzeko bidea topatzea, buru-argitasuna baliatuta gero eta zale gehiago dituen jarduera da. Abentura grafikoetan maiz agertu ohi den egoera bat benetan bizitzea da jokoaren gakoa:
2018
‎Egun batean, presio lapikoak arintzeko bidea topatu zuen bat batean. Patioan izan zen.
‎Orain nire bidea topatzea bakarrik falta zait. Eta, horretarako, Markelen bideoa asko eskertu dut!
bidea topatzeko izaten dira. Orientatu ahal izateko erreferentziak behar izaten dituzte, modu horretan tramokako hegaldiak egiten dituztelarik erreferentzia batetik bestera (zuhaitzak, harriak?) helburura iritsi arteko hegaldiak.
‎Atariraino lagundu eta bueltako bidea topatzeko gai izango ote den galdetu dio.
2019
‎Kontuz hegan goregi egiteagatik hegalak urtu barik. Kontuz txoriek ogi papurrak jan eta zu itzulerako bidea topatu ezinik geratu barik, kale gorrian.
2020
‎Sentimendu horien artetik, milaka momentu bizi gabe uzten ari nintzenaren pentsamendua zen gailentzen zena. Ez nekien nora joan ziren bizi gabeko horiek, eta haienganako bidea topatzea ezinezkoa zen. Hainbeste atentzio eskaini nion horri, bizitzen ari ginen gainontzekoari ez bainion tarterik eman.
‎Manu behaztopatu eta erori zen; ez zuen inor eraman berarekin, baina Xabierren hanketan iltzatu zituen kranpoiak hark geldiarazi zuenean. Biek hartu zuten min. Ekaitza ez zuen atertzen, ez genuen bueltako bidea topatzen. Gailurreko ertza atzean utzi genuen, eta gaitz erdi; baina egoera horretan arriskatzea ez zuen merezi.
‎Zeharkatzeko bidea topatu behar dut.
2021
‎Bateko edo besteko diskurtsoak gorabehera, praktikan, modernitaterako bere bidea topatu behar izan zuen euskararen komunitateak: " Europako estaturik gabeko nazioen pizkunde kulturalak estatu garaileek ezarritako bazterketa kulturala gainditzen saiatu ziren, ustez kontrajarrita zeuden bi printzipioak bateragarri eginez.
‎Dena den, ikaslea entzuten, ulertzen eta hari laguntzeko saiakeran etengabe ari direla diote DGIR1 ek, GIR1 ek eta IIR1 ek, adibidez, haien bidea topatzen laguntzeko, zaintzeko, formatzeko edota hezteko. Halere, saiakerak saiakera horrelako jarrerek sistema zurrun eta zaharkitu baten zailtasunean urtzen amaitzen dutela onartzen dute.
‎Marrazteko nire gaitasuna erdipurdikoa izanda ere, horrek ez nau hainbeste kezkatzen. Eguneroko gimnasiak asko laguntzen dit, baina badakit oraindik ertz asko jo behar ditudala bidea topatzeko. Laster ohartu nintzen gauza batez:
‎Hori ezin da zenbakiekin esplikatu. Ezin da azaldu zergatik den horrela errugbia, zergatik pizten duen horrela bihotza eta zergatik taldearen indarrak hainbeste dezakeen, bidea topatzen duenean.
‎Bere mahaira itzultzeko bidea topatu du lankideak, gertatutakoa prozesatzeko segundo batzuk hartu ondoren, eta isilik, buru makur, begiak zabal zabalik egin du bere tokirainoko buelta. Gizona bidaltzeko besoa goratuta gelditu da Sara.
‎Halako batean, haitzulotik ihes egitea lortzen du presoetako batek eta orduan konturatzen da paretan ikusten zituen objektu horiek ez zirela beste batzuek mugitzen zituzten objektu errealen itzalak baizik. Ondoren, kanpora irteteko bidea topatu eta haitzuloaren itzal eta iluntasuna utzi eta argirantz abiatzen da. Hasieran
2022
‎Digitalizazioa dela eta, dena aldatzen ari da. Irratian gure bidea topatzen asmatu dugu, baina hurrekotasuna galdu barik.
‎Halere, lehen etapan lehiakide guztiok zailtasunak izan genituen. Galdu egin ginen, eta ordu erdi igaro genuen bidea topatzeko. Aurreneko aldia izateak eragiten dituen urduritasun eta tentsioagatik izango zen.
‎Ahal zuen guztietan harrizko etxetxoak egiten hasi zen orduan, bazkalostean nagusiki, eta arratsean ere bai, pazienteekin goiz amaitzen bazuen. Kontatzen duenez, huraxe izan zen aurreranzko bidea topatzeko modua, aurretik ez zituen bestelako pentsamendu batzuk sortu zitzaizkiolako ekintza horren bidez. Eta gerora inoiz berriz ere trabatzen bazen, pintatu edo harri bat lantzen zuen.
‎Gorriak serio sartu ziren partidan eta kosta egin zitzaien hasieran urdinei sendotasun horretan arrakala eragitea. Partidu erditik aitzinera, aldiz, bidea topatu zuten Ainhoaren sake zitalak eta Oihanaren defentsa lan ederrak gidatuta. Partidu guztian gibeletik joan ondotik 17na berdintzea lortu zuten eta azken tanto luze eta gogorrak urdinen aldera erori ziren.
‎Algodoneran, erraterako, XX. mendearen hasieran lanean ari ziren emakumeen artean hirutik batek ez zituen 16 urteak beteak. Haurrei eta gazteei soldata txikiagoak ordaintzen zizkieten, eta etekinak handitzeko bidea topatu zuten garaiko enpresariek. Gainera, gizonek baino eskola gutiago izaten zuten, eta, ondorioz, kategoriaz igateko aukerarik ere ez.
‎Eta bide guztiak eta gero harkaitzen ostetan itsaso kontrako bidea topatu ezkero berriz ibiltzeko, ene! Orduan, geratzeko lekuetan eskua eman parekoari eta ibili itsas haizea lemari promesa bat bizitzeko. parekoa denbora berean pauso pausoan halabeharrez eta intentzio osoz maite duzun
2023
‎Hego hemisferioko negua iparraldekoarekin kateatu denekoa. Agortu da agian bidea topatu ordez, ez idaztea, ez xerkatzea, ez abiatzea, eta oso bestela, ahaztea, tarte handia uztea, betiko buruz behera lurperatzea merezi zuen neguko bidaia. Idazleak sasikumeak gara, ordea.
‎Korrika egitea asko gustatzen zaio Montañanaren taldeari, eta oso jokalari arriskutsuak ditu era horretan jokatzeko. Ez zuten bidea topatu, ordea, eta defentsan egin behar izan zuten lan gernikarrek markagailuan zegoen aldea ez handitzeko. 37 amaitu zen hirugarren laurdena.
‎Hala dago azalduta, esaterako, lauza batean. Bonba nuklear baten ondorengo hodeiaren antzeko bat irteten da pitzadura batetik —kaleko harlauzetatik hosto eta belar txikiak irteten diren eran— Bizitzak beti bidea topatzen duela iradokiz.
‎Nikolasek azaldu du euren erronka izan dela autodeterminazio prozesuak EB mailan arautzeko proposamena egitea, martxan diren itunak moldatzeko beharrik izan gabe. Horretarako bidea topatu dute EBko ituneko bigarren artikuluan. Batasunaren «balio eta printzipioei» egiten die erreferentzia; besteak beste, «gutxiengoen eskubideei» eta «diskriminazio ezari».
‎Eta hodei beltz horiek irentsi egingo dutela ematen du, oso osoan jango dutela eta argi gabe geldituko garela, eta ditugula gehiago begiak ireki. Gero, iritsi bezala igarotzen dira hodeiok, eta ilargiak eguzkiari lapurtutako argiak bidea topatzen du irekitzen zaizkion zirrikituetatik. Orduan, lainoak ez dira alde egiteko iritsi diren itzal beltzak baino.
‎Nik neure bidea topatu nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia