Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Betikoak: adarrak jarri, gay dela esan, bidea prestatu. Eta makurragoak:
2001
‎Euskal Herriarekiko eragina aurreko arro planek sortutakoa da, ez zuzenean PHN honena; arazoa lehendik datorkigu. Arro planek honetarako bidea prestatu zuten, gure kasuan adibidez, Pirinio alde osoa urtegiz josi nahi zuten, Itoitz kasu. Egiteko diren beste azpiegitura batzuen arrazoia eztabaidagarria izan daiteke, Arabako Araia urtegia (5 hm3) kasu, hauek urtegi txikiak direlako eta beren eragina lekuan lekukoa izango delako, baina funtsean, PHNaren koska Euskal Herrian Itoitz da.
‎Araudi berri horren arabera, GEOtik datozen elikagai eta pentsu guztiek etiketa berezia izan behar dute, eta, prestatutako produktuen kasuan, erregistro bat izan behar dute ekoizpen kate osoan zehar, GEOk jatorrizko baserriraino egindako bidea arakatzeko. “Identifikaziorako neurriek ingurumenaren eta osasunaren babes maila handia bermatzen dute, eta etiketatze sistema egoki baterako bidea prestatzen dute”, adierazi zuen Margot Wallstrom Europako Ingurumen komisarioak. “Egia esan, kostu bat dago ekoizleentzat eta merkataritzarentzat, baina jokoan dagoena iritzi publikoaren artean konfiantza sortzeko dugun gaitasuna da”, gehitu zuen.
2003
‎Anomaliak aurkikuntza berriei bidea prestatzeko esanguratsuak diren arren, zeregin are garrantzitsuagoa betetzen dute teoria berrien asmakuntzan. Uste hedatu baina ez unibertsal baten aurka, teoria berriak ez dira asmatzen teoriak aldez aurretik inola ere ordenatu ezin izan dituen behaketak azaltzeko.
2004
‎Enpirismoa, funtsean, sentimenduen sentsazioak eta azturen sorrera eta nagusigoa aztertzera mugatu zen, etikaren jatorria enpiria material hutsetik esplikatuz. Positibismoak eta Ilustrazio ingelesak, ñabardurak ñabardura, soka bertsutik jarraituko dute, giza interesei pisu berezia emanez, eta era horretan pragmatismoaren bidea prestatuko dute. Enpirismoari eta positibismoari, ordea, zor diegu esperientzia kontrastagarriaren garrantzia azpimarratu izana eta metodologia zientifikoa irauli eta aurrerarazi izana, horrela giza eta gizarte zientziei oinarri enpiriko sendoak emanez.
2005
‎" Einleitung in das gesammte Sprachstudium"() eta" Ueber Sprachverwandschaft"(): hizkuntz estudioari eta hizkuntz ahaidetasunari buruzko bi testu hauek hurrengo maila bat osatzen dute ibilbide honetan eta, aurreko testuan aipatutako kontzeptuak abiapuntu bezala hartuz, ondorengo testuari bidea prestatzen diote67.
2006
‎Saioa amaitzeko, Gipuzkoako sukaldari gazteen lehiaketaz arituko gara. Goi mailako sukaldaritza bidea prestatzen hasi da, egunen batean sukaldari gazteek errelebua har dezaten.
2007
‎Manifestuak eratorritako espiritu horrekin bat eginez, behin behineko gobernua Gorte berrietarako bidea prestatuko zuten arauak ematen hasi zen: sufragio orokorra (gizonezkoena) ezarri zuen, azaroaren 9ko dekretua zela bide; bilerak egiteko eta elkartzeko eskubideak arautu zituen, eta Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak deitu zituen.
‎30 urte igaro dira. Iruzur berri baterako bidea prestatzen ari da PNV. Espainiarekin" pacto" berri bat egituratzen ari da. Espainiaren menpe jarraitzea, Espainian erabateko integrazioa ahalbideratzea, hori da egun PNV PSOE bikotea prestatzen ari den iruzur berria.
2008
‎Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da, poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez: ?(?) eskua eman zidan,/ sentitu nintzen nor;/ nire poza pentsatu/ al dezake inork(?)??, baina nola uka aipatutako arrazoi hauek guztiak zebilzkiola azpitik, beste asko ere bai, beharbada?, pozaren bidea prestatu eta zabaldu ziotenak, era batean edo bestean. Pozez zegoen, bai, eta pozez abiatu zen herrirantz, non, meza entzunda gero, tabernara egin baitzuen Kaxkagorrirekin batera, honekin zuèn saioari ekiteko.
‎Berbatovek ibilbide ikusgarria egin du azken bi sasoietan Tottenhamen, eta sekulako dirutza ordaindu dio Londresko taldeari Manchester Unitedek. Agian Cristiano Ronaldo utziko diote Real Madrili datorren denboraldian, baina, aurretik, bidea prestatzen hasiak dira, Berbatov bezalako jokalari bat fitxatuta. Metodo kontua.
‎Bospasei segundo haietan nekez burura zekiokeen Beñardori halakorik, egia da –poza beti da xa boi burbuila bat, txikiagoa edo handiagoa, gorputzaren eta pentsamenduaren grabitazio eremutik ihes egiten duena, eta Beñardo pozaren mende zegoen, berak utzitako bertso batean aitortu zuenez: "(...) eskua eman zidan,/ sentitu nintzen nor;/ nire poza pentsatu/ al dezake inork(...)" –, baina nola uka aipatutako arrazoi hauek guztiak zebilzkiola azpitik –beste asko ere bai, beharbada–, pozaren bidea prestatu eta zabaldu ziotenak, era batean edo bestean. Pozez zegoen, bai, eta pozez abiatu zen herrirantz, non, meza entzunda gero, tabernara egin baitzuen Kaxkagorrirekin batera, honekin zuèn saioari ekiteko.
2009
‎Robert Paragot izan zen taldearen buru, eta Yannick Seigneur y Bernard Melletek jo zuten gailurra ertz osoa gainditu ondoren. Biek oxigenoa erabili zuten eskaladaren azkeneko zatian, eta aurrez espedizioak altuerako zama eramaile ugari eta soka finko ugari baliatu zuen bidea prestatzeko. Nolanahi ere, eskalada handia izan zen garai hartarako.
‎Argia gaztea Madrilera joaten denean etorriko zaio, hiriburuan bere misioa argitu zaionean: Espainia bere oraingo dekadentziatik erredimitu eta Inperio gora berregin; edo, hobe, Inperioaren berregintzari bidea prestatu. Jesuiten alumno apalak, etorriko den munduaren Mesias espainolaren aitzindari eta iragarletzat (baino ez) baitauka bere burua.
‎Eta honetan bai agertu nahi dizudala neure iritzia argi eta garbi: egun hori ez da berez etorriko, egun horretarako bidea prestatzen ez badugu, geure eguneroko borrokan eta geure eguneroko ahaleginean; eta gure borroka, une honetan dagokiguna, gure harremanei eustea da: gure obligazioa ere bada.
‎Mendebaldeko pilare bihurritik, ordea, Yannick Seigneurrek eta Bernard Melletek zabaldu zuten bidea, 1971n. Biek oxigenoa erabili zuten eskaladaren azkeneko zatian, eta aurrez espedizioak sherpa eta soka finko ugari baliatu zituen bidea prestatzeko, azaldu zuten taldekideek.
‎Zapateroren gobernua, ordea, zergak igotzeko bidea prestatzen ari da, zein zerga, zenbat, noiz eta nola egingo duen argitu nahi ez duen arren. Herenegun Cristina Salgado Ekonomia ministroa iragarri zuen, zerga guztiak?
‎‘noiz iritsiko da, baina, egun handi hori? ’ Eta honetan bai agertu nahi dizudala neure iritzia argi eta garbi: egun hori ez da berez etorriko, egun horretarako bidea prestatzen ez badugu, geure eguneroko borrokan eta geure eguneroko ahaleginean; eta gure borroka, une honetan dagokiguna, gure harremanei eustea da: gure obligazioa ere bada.
2010
‎Azken urteotan bidea prestatzen joan gara desagertzear dauden ikasgaiekin, ikasturtean euskaraz eskaintza sendoa egiteko. Europar Unibertsitate Eremuari egokitutako ikasketetan eskaintza hori nabarmen handitu da.
‎Bere aldetik, Rene Preval Haitiko presidenteak adierazi du laguntza honek bidea prestatu egingo duela sektore pribatuaren garapenarentzat.
2011
‎Ipar Irlandan bake prozesuari antzeko garrantzia eman zitzaion. 1994ko su etena berrezartzen zuela esanez IRAren adierazpena iritsi zenean 1996an, Sinn Fein eko ordezkaritza britainiar gobernuaren funtzionarioekin elkartu zen, Castle Buildings en (Stormont, Belfast) bulegoak hartzeko eta elkarrizketetan sartze aldera bidea prestatzeari ekiteko, beraiek kanpoan utzita hasi baitziren. Beheko solairua hainbat alderdi unionistaren (protestanteren) ordezkariek hartu zuten.
‎–ECOWASi eta Nazio Batuei laguntzea Liberian bake iraunkorra sustatzeko eta eskualdean bakea indartzeko?. Hurrengo urtean eginkizun eraginkorra izan zuen iraganeko desberdintasunak gainditu eta Taylor-ekin zuzenean hitz egin beharraz adostasuna bilatzeko; izan ere, presidentea gero eta eztabaidatuagoa zen eta gerra krimenez eta giza eskubideen urraketa handiez akusatua zegoen, eta hura herrialdetik irteteko bidea prestatu zuen.
‎Handik egun batzuetara Oyarzabal sendagilea topatu nuen eta bere nahigabeak kontatzen hasi zitzaidan. Esaten zuen han ez zuela etorkizunik ikusten eta Donostiara itzultzeko bidea prestatzen ari zitzaizkiola, baina ez zuela batere argi ikusten. Esan zidan bere koinatarekin egon behar nuela.
‎Eta ahotsa marrantatzen injustiziaren aurkako hirak. Zoritxarrez, adeitasunera daraman bidea prestatu nahi izan genuenok ezin izan genuen adeitsu izan. Zuek, ordea, gizakia gizakiaren adiskide den garaia iristen denean, izan zaitezte bihotz berak gugan pentsatzean".
2012
‎Euren antzeko gizarte eta ekonomia antolaketarik aurkitu ezean, basatien aurrean ari zirela ondorioztatu zuten agudo. Era horretan indigenen zapalkuntzarako bidea prestatu zen zalantzarik gabe.
‎169aren inguruko prozesuan parte hartuz Laugarren Munduak bere presentzia eta eraginkortasuna sendotu egin zuen hamarkada honetan. Izan ere, bidea prestatu zuen hurrengo hamarkadan gertaturiko aurrerakuntzak ahalbidetzeko. Zeharka zein zuzenean, ikusiko ditugu herri eta nazio indigenak estatu zein nazioarteko erakundeekin harreman zuzenean.
‎Manuelek 1974an «World Council of Curches» delakoarekin batera hasi zen Herri Indigenen Nazioarteko Konferentzia sustatzen. Urte horretan Guayanan bidea prestatzeko konferentzia bat antolatu zen eta bertan «herri indigenen» definizio politiko pan indigena bat sortu zen (Sanders, 1980: NET).
‎Gizarte zibileko ordezkari hauek aldaketa defendatzen zuten gobernu eta nazioarteko erakundeekin bat egin zuten, honela GIren sustapenerako mundu mailako koalizio zabala sortuz. Indigenek garapen prozesua, balioak, estrategiak, politikak eta praktikak birdefinitzeko deia zabaldu zuten, eta, zalantzarik ez, GIren agerpenerako bidea prestatu zuten. Ahalegin horren isla nazioarteko erakundean egindako diskurtso, estrategia, programa eta praktika politikoen aldaketan aurki dezakegu.
2014
‎Sekula ez dut garaierako zamaketaririk kontratatu, eta ez dakit harremana aldatu den. Dena den, bide arruntetan gidari lana eta bidea prestatu ere egiten dute. Xerpek dena egiten dute.
‎«Lehenbizi, ikusi da herrialde honen etorkizun politikoa erabakitzeko bozak nahi ditugun, eta jakin dugu gero zer eta nola egiten dugun. Aldi berean, bidea prestatu da bozketan baiezkoak irabaz dezan». Mezu argia igorri die gainerako alderdiei:
2015
‎Ramonek tailerraren egoera kritikoarena nola kontatu zizun gogoratu duzu, aurrez ondo pentsatutako hitzekin, buruz ikasitakoak ziruditen esaldiekin, behin eta berriz errepikatzen zituen lelo haiekin. Ez zen dena bat batekoa izan; pixkanaka joan zen bidea prestatzen, oharkabean bezala komentario ezkorrak egiten, hitz erdika hasieran, zeharkako iruzkinak eginez. Egun batean, ordea, bulegora deitu zizun serio hitz egin behar zenutela esanez, eta orduan karpeta batetik paperak ateratzen hasi zitzaizun.
‎Abuztu erdialdean, Nazioarteko Harreman Taldeak informazio fidagarria jaso uste izan zuen ETArekin eta Espainiako Gobernuarekin harremanetan zebiltzanengandik: bi aldeak adostasun maila batera iritsi zirela, ETAren erabakia aurki etortzekoa zela eta bidea prestatzea komeni zela. Uste horretan, Currinek laguntza eskatu zion Lokarriri bake konferentzia itxurako ekitaldi bat antolatzeko irailaren 15ean.
bidea prestatzeko
‎Hondakinen inguruan kezkagarriagoa iruditzen zaigu EAJren jarrera. Bere apustua betidanik hondakinen errausketa izan dela garbi dago eta horretarako bidea prestatzen ari direla ikusten dugu.
‎Nere ustez horrelako azterketak okerrak dira, ELAk inoiz ez du planteatu LABekiko elkarlana elkarren arteko lehian posizio hobea lortzeko, inoiz ere ez. Nahiago nuke oker banengo, baina LABeko arduradun batzuei entzunda, badirudi hausturari bidea prestatzen ari zaizkiola" (Landeia, 119, 2004ko ekaina uztaila. ELAko arduradun baten gogoeta (2005ko urtarrila):
2017
‎Akademiko feministek kontu hori egoki argitzen duen ikusmoldea garatu dute. Oro har, adostasunez onartzen da sorgin ehizaren helburua emakumeei euren ugaltze funtzioaren kontrola kentzea izan zela, eta, orobat, erregimen patriarkala are zanpatzaileago bihur zedin bidea prestatzeko balio izan zuela. Halaber, argudiatu ohi da sorgin ehiza kapitalismoaren goraldiarekin zetozen eraldaketa sozialetan sustraituta zegoela.
‎Espainiak etengabe behar zuen Mundu Berritik iritsitako zilarra eta urrea, eta mendekotasun horrek akuilatuta, 1550eko hamarkadan Koroa prest agertu zen encomenderoen boterea ahultzeko eta, hartara, zilarra erauzteko indiarren lan eskergaz jabetu eta Espainiara itsasoz bidaltzeko9 Nolanahi, handitzen ari zen kolonizazioaren aurkako erresistentzia (Spalding 1984: 134? 135; Stern 1982) 10 Desafio horri erantzunez, kultura indigenen aurkako gerrari ekin zioten Mexikon eta Perun, agintaritza kolonialaren areagotze drakoniarrari bidea prestatuz.
‎Edozein gizartetan gertatzen den bezala, bakarrik hiztun osoek (AB, BA) bete ditzakete posturik inportanteenak. Haurrek ikasketa naturala hasiko dute eta helduek bidea prestatuko diete, motibapena lantzen beti.
‎Helduden asteburu huntan, Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeek bilkura eginen dute Pariseko Eskual Etxean. Ortziralean hasi eta iganderaino, abantxu hogei euskal etxe eta ordezkari bilduko dira, Eusko Jaurlaritzak deiturik, heien arrangurak eta eguneroko bizian atxematen dituzten arazoak identifikatu, ideia eta gogoetak partekatu eta aitzinamendurako bidea prestatzeko. Behar da oroitu, hiru hilabete baino gutiago dela Jaurlaritzak" Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari" berria izendatu zuela, Gorka Alvarez Aranburu, 32 urteko gazte irundarra, eta epe berri huntan, munduko euskal etxeen argazki eguneratua ari dela egiten Jaurlaritza, dauden arazoak eta egoerak hobeki ezagutu eta gero lankidetan eta elkarren ondoan arrainatu eta soluzio bidean ezarri ahal izateko.
2018
‎Izan ere, Azkarate mendateko errepide zaharretik egin beharrean, pilotuek Elosuako errepidean gidatuko dituzte autoak. Gainera, aurreko edizioetan baino ibilbide motzagoa izango dute aurten, antolatzaileek zazpi kilometroko bidea prestatu baitute.
‎Mende oso bat Akademiak euskararen alde, bai bera ikertzen, bai bera jagoten. Orain ehun urte, orduko euskal herritarren ordezkari instituzionalek ikusi zuten beharrezkoa zela erakunde bat, euskararen bidea prestatu eta bidean aurrera zuzen jarraitzen gidatuko zuena. Erakunde hori pertsona adituek osatu behar zuten.
‎Bake bidea prestatzen ari zen, 1423an batasunera iristeko, baina arazoak ez ziren desagertzen. 1390ean Burguaren eta Hiriaren arteko auzia berriro piztu zen biak bereizten zituen hobia zela eta.
2019
‎Azkenaldi luzean bai. Atzerriko musika bat entzuten baduzu, gehienetan izaten da makinaria handi batek bidea prestatu diolako zuk entzun dezazun. Eta sarri makinaria horren atzean dagoena ez da bortxaz kanta den bezain polita.
‎Brigidaren ohea deituko zioten. Beste eskualde batzuetan, atetik ezkaratzera, ihia botako zuten lurrean, gau hartan zetorkeen Brigidari bidea prestatuz: ezkaratzean, arto txurikinez eta belar onduzko ohea, gau hori hantxe egin zezan.
2020
‎Plazer hartzen dut irudikatzen azkenean gizon guztiekiko zuzen izaten lortuko lukeen Estatua, gizabanakoa auzo gisa, begirunez, tratatuko duena; bere lasaitasunaren kontrakotzat hartuko ez lukeena gizon bakan batzuk harengandik aparte, harekin nahastu gabe, haren baitatik at bizitzea, betiere, auzoen eta hurkoen betebehar guztiak konplituko zituzketen gizonak. Halako fruiturik eman eta heldu ahala erortzen utziko zukeen Estatuak bidea prestatuko zion Estatu are perfektuago eta bikainago bati. Azken hau ere imajinatu dut, baina ez dut inon ikusi oraindik.
‎Estatuak larrialdi egoera baliatu du birzentralizatzeko, bere curriculuma ezartzeko, ikas komunitatea lobby teknologikoen menpe uzteko… Irakaskuntzan ere eredu neoliberal hetero patriarkalaren interesak bizitzaren gainetik jartzeko eta klase, nazio eta genero zapalketak areagotzeko azken finean. Egoera honek ere, bidea prestatuko du murrizketa sozial eta ekonomiko berriak ezartzeko. Inoiz baino gehiago egungo hezkuntza sistema agortuta dagoela begi bistakoa da. Ikasgeletara noiz eta nola itzuliko garen ez dakigu, baina komunitate gisa erronka bat daukagu:
‎Eta injustiziaren aurkako haserreak erlasten duela boza. Samurtasunera bidea prestatu nahi genuen, eta, zoritxarrez, ez ginen izan samurrak izateko gauza. Baina zuek, gizakia gizakiaren adiskidea izateko sasoiak heltzen direnean, izan zaitezte barkaberak gurekm..." 64
2022
‎Bigarren saiakera egin du NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak, baina, iragan astelehenean gertatu bezala, atzeratu egin behar izan du astronautak Ilargira itzultzeko bidea prestatuko duen Artemis I misioa.
‎Bagina bera da prozesuaren erdigune sinbolikoa. Mutilen desegokitasun sentipenak bultzatzen ditu amarengandik energia emozionala erretiratu eta hura beren baitara eta beren genitaletara eramatera; horrela, kastrazio antsietateari bidea prestatzen zaio. Emozio horiexek elikatzen dituzte gizonen artean gerora azaltzen diren erreakzioak.
‎Hala, garrantzitsua da nazioarteko komunitateak demokrazien funtzionamendu egokia eta gutxiengoen babesa ikuskatzeko arauak ezartzearren egin izan dituen adierazpen formalak eta onartu izan dituen politikak ebaluatzea. Ildo horretan, Antje Wienerrek" arauen kontestazioari" buruz egindako lanek (Wiener, 2007, 2014) bidea prestatu dute nazioarteko erakundeek indarren oreka justua eta komunitate ahulenen babesa bermatzeko onartu izan dituzten printzipioak zalantzan jartzeko.
‎Liburu hau zazpi kapituluz dago osatua. 1 kapituluan, bidea prestatuko dut estatu garaikideek nazio minoritarioen eskubideekiko erlazioari dagokionez izandako bilakaera hobeki ulertzeko. Modu orokorragoan, aztergai izango dut nola egin dezaketen bat dinamika sozial eta politikoek espazio politiko konplexuetan legezkotasuna eta legitimitatea tentsioan jartzen direnean.
‎Gainera, subiranotasuna ez litzateke soilik estatu kolonialen esku egongo; aitzitik, foku askotan oinarrituko litzateke, eta, horrela, ezabatu egingo litzateke nazio autoktonoen eskubideak hertsadura, engainu edo indar bidez deusezta daitezkeela dioen ideia inposatua. Modu horretan, itunen bidezko federalismoak komunitate politikoen ordezkarien arteko etengabeko negoziazioetarako bidea prestatuko luke, eta horrek demokrazia multinazional osasungarri bat garatzeko jarraitu beharreko bide egokia bermatuko luke. Oraindik ere goizegi da agintari politikoen artean jarrera aldaketa hain nabarmena gertatu dela berresteko.74 Edonola ere, federalismoaren aldaera paktista horrek lehen planora dakar Suitzako tradizio federalari buruzko debatean eztabaidatu dugun federalismo pluralistaren nozioa.
‎Russellen ikuspegi argigarri horrek Kanadako komunitateen arteko harremanen bilakaeraren deskribapen garbi eta eguneratua eskaintzen du, eta, aldi berean, bidea prestatzen du historikoki multinazionala izan den federalismo kanadarraren izaerarekin bat datozen botere harremanak ezartzeko. Russellen arabera, multinazioan oinarritutako termino bat hartzeak honako ondorio hauek izango lituzke:
‎Bertolt Brechtek" ondorengoei" laga zizkigun berbak leunduko digute bidea: " Xamurtasunera bidea prestatu nahi izan genuen eta, zoritxarrez, ez ginen izan xamurrak izateko gauza". Euskaldunok esperantza gorde behar dugu horregatik:
2023
‎Esan beharra dago Frantziako Estatuarena ez dela inola ere estatu independente eta subirano batek eduki beharreko jarrera. Parisko lehen masakrea estali zuenean [2013koa, PKKren sortzaile Sakine Cansiz, Fida Dogan eta Leyla Saymelez hil zituztenekoa], Frantziako Estatuak bidea prestatu zien MIT Turkiako zerbitzu sekretuei beste sarraski hau egin zezaten; Evin Goyi, Mir Perwer eta Abdurrahman Kizil hil zituzten. Frantziak 2013ko urtarrilaren 9ko sarraskiaren erantzuletzat jo behar zituen Erdogan, MIT eta haren kolaboratzaileak.
‎Igandeko jaiari dagokionez, egitarau zabala prestatu dutela esan dute eskolako ordezkariek. Besteak beste, uraren bidea prestatu dute, herria ezagutarazteko. 2024an Adunan izango da festa.
‎Ondoren plater hotzak: otarrainxkak, zainzuriak (oraingo honetan kontserban), pikillo piperrak eta Jabugo urdaiazpikoa; dena ardo txuri eta gorri nafarrez lagundua, arkume erreari bidea prestatzeko. Erriberako barazki paregabeen laudorioek eta Bardeako axuriaren kalitate ukaezinak jorratu zuten lau bazkideen solas ildoa postreetaraino ia, Foru Erkidegoaren gorabehera politikoak eta abertzaleen gobernuaren kontrako errankizunak tarteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia