Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2017
‎Egoera hari aurre egin ezinik amore eman zuten; baso erdia amaitu bitartean hari ikusezinari eusten iraun zuten. Ondoren etxerako bidea hartu zuten elur maluta berrien azpian.
‎Izugarri beheraka egin zuen. Hortaz, Moërgell enpresako ekoizpena geratu egin zen, eta esportazioko merkatutara bidean ziren dozenaka ontziak geratu eta atzera portuetarako bidea hartu zuren. Izan ere, pertsonen aurkako minen salneurria egonkortu beharra baitzegoen, merkatutik minak kenduta.
‎Ia ordu batak jo zuen eta bazkari legea egiteko asmoz, pabilioi hura utzi eta punpen instalazioaren lekutik, kantinarako bidea hartu zuen.
‎Argazki agentzia ez zen ausartu Breslauerren lana haren izenez argitaratzera, ez baitzen ariarra. 1936rako erbeste bidea hartu behar izan zuen, Amsterdamera, gero handik Suitzara joateko, non bizi izan zen 2001ean heriotza iritsi zitzaion arte. Baina Bigarren Mundu Gerrarekin galdu zuen argazkiarekiko gosea.
‎Nire hankak, pixkanaka pixkanaka mugitzen hasi ziren eta ziztu bizian atera nintzen etxetik basamorturako bidea hartuz. Basamortuan, hara eta hona ibili nintzen landarearen bila, arrakasta izan gabe.
‎Baina nire sorterrian nago berriz ere behintzat. Nire asmo berberarekin Europarako bidea hartu zuten asko eta askok, ordea, ez du aukerarik izango bere herrira itzultzeko, bizitza osoan itxaropen horrekin jarraituko badute ere.
‎Aritz bertan dagoela esan didate, baina ez didate gauza askorik argitu. Berehala ospitalerako bidea hartu dut. Oso kezkaturik nago, ez baitakit zer gertatu zaion, baina ez da zaila suposatzen, mehatxu haien ondorioz.
‎Eta Joseba, pozaren pozez, noski. Itzultzeko bidea hartu zuenean, gurditxoa bete bete zeraman. Zakurrak, horretan ikasia, zaldiak gidatzen zituen eta baita zaunka egin ere lo hartu edo bidetik irteten zirenean.
‎Kapitaina gau horretan bertan, bere soldaduekin Hiru Koroetako borturantz abiatu zen, gero, mendeetako altxunbideari jarraituz Leireko mendikatetik monasteriorako bidea hartzeko asmoz. Esara iristean, diskrezio handiz, patruila bat jarriko zuen begirale gau eta egun, almadiari erronkariarren zain.
‎Romanek, Hetxoko nabatariak, beste bidaia lagun batekin Zangozarako bidea hartu zuen, Burgiko almadiarien berriak izateko asmoz, ondoren Ximenorekiko mendeku preziatuari ekiteko. " Ez zaizu musu truk aterako traizio hau, ez horixe!"... murmurikatzen zuen.
‎Hurrengo goizean, hiru zaldunek Ximenorekin batera Burgiko arroilaren bidea hartu zuten Ezka ibaiari jarraiki, Salbaterrarantz, zeremoniatsu, Nafarroako zutoihala eskuan, zaldunen jantzirik dotoreenak soinetan, nafar erresumaren gudarien eta herritarren harrotasuna bihotzetan eta edonoren aurrean bere askatasuna defendatzeko gogoa agerian.
‎Beraz, honelatan, hargatik beragatik ere, aingeruei bai atsegin, baina damurik eta atsekaberik ez egiteagatik ere, behar genuke egun beretik, gerorako luzatu gabe, traba guztiak kendurik, salbazioko bidea hartu eta, hartan, gelditzen zaigun geure mende apurra enplegatu.
‎Baina, berehala bere onera etorri eta izerdi patsetan zegoela konturatu zen. Dardarka, urtarrileko egun hotz hartan inori begiratu gabe etxepetik atera eta bere baserriko bidea hartu zuen burumakur, deus erran gabe.
‎Izan ere, aurreko lau hilabeteetan baino aldarte hobea nuen. Landako gailur luze baterako bidea hartu nuen, muino garai bat artzainak Cairnsmore of Fleet deitu zuena alde batera utzita. Habiak egiten ari ziren txirritxoak eta kurlintak txilioka, eta, erreken ondoko larre berdeetan, bildotsak zebiltzan.
2018
‎Eta beraien hizkuntza portaerek eta praktikek erabakiko dute hein handi batean euskararen garapena eta norabidea: estatu hizkuntza normalizatuen egoerara hurbilduko gara edo Irlandako gaelikoaren ghetizazio bidea hartuko dugu. Egiten duten hautu praktikoaren araberako norabidea utziko diote oinordetzan oraindik jaio ez den belaunaldiari.
‎Eta beraien hizkuntza portaerak eta praktikak erabakiko dute hein handi batean euskararen garapena eta norabidea: estatu hizkuntza normalizatuen egoerara hurbilduko gara edo Irlandako gaelikoaren bidea hartuko dugu?
‎Bertan laurogei bat gaztek ikasten zuten arima eta burua argitu nahian. Gazte gazterik sartzen ziren, edota askotan gazte gazterik sartzen zituzten euren gurasoek, Ameriketarako bidea hartu gabe, etorkizun hobea, erosoa eta prestigioduna urra zezaten. Apaizgaitegian ez ziren irakasle onen eskasian, eta bertatik igarotzen zirenak formazio erlijioso eta humanistiko on baten jabe irteten ziren.
‎Hori esanda, Teofilo Mentaberri kapitainak sator larruzko poltsa atera zuen patrikatik eta ardoa ordaindu zion ostalerari. Ondoren, lau lagunak ostatutik irten ziren eta norberak bere etxerako bidea hartu zuen.
‎Keinu zalantzakorra egin ondoren, hitzik esan gabe Potrosen sartu eta Vinuesarako bidea hartu genuen. Gaua pasatzeko ostatua edo zerbait bilatu beharra geneukan eta asmo horrekin inguruetako etxeei errepasoa emateari ekin genion.
‎Txalo parrasta bat entzun zen Bertizko inguruetan justu Txurruta eta hirurok jaisten hasi eta bertako lagun batzuekin ondoko tabernara bidea hartu genuenean.
2019
‎Laster ikaragarrizko zoritxarren bat zetorkiola usaintzen zuen hark. Erreka bidea hartu zutenetik zegoen horren beldurrez, eta une hartan gehiago iruditua zegoen. Egun guztian jela biguna zapaltzen etorri ziren, eta une batetik bestera hura desegingo ote zen errezeloa hezurretan zeukan.
‎Arreba ere histeria batean zegoen, eta beharbada ulertu zuen Buck, heriotzaren gertuegi zegoela abiatzeko. Handik minutu batzuetara, bi gizon eta emakumeak, erreka inguruko bidea hartu zuten. Buckek entzun zien eta buruarekin begiratu ere bai.
‎San Bernardo zakur handi bat zen hura. Berak, gero, aitaren bidea hartu zuen. Baina aita baino txikiagoa zen gorputzez.
‎Gehienak jaki minak zirenez, jangelatik bizirik ateratzea bilakatu zen gure jolas dibertigarriena. Noizean behin, pikantea gure digestio aparatua baino indartsuagoa izaten zen eta halakoetan komunerako bidea hartu behar izaten genuen harik eta" Fortasec" batek berriro martxan jartzen gintuen arte. Lehenengo bazkariko festa gogoangarri haren ostean, garagardo bat eskatu eta izan genuen solasaldirako beta nahikorik.
‎Eta hori ez zen gutxi. Herriko bidea hartu zuten. Pikatxoi eta pala madarikatu haiengatik izan ez balitz, gaur aberatsak izango ziren.
‎Baina, merezi dutenei bakarrik emango balie, seguru zerua hutsik egongo litzatekela. Azken egunean apenas inork zerurako bidea hartuko lukeen...! Goazen, Sid, Mary, Tom...
‎Eskolarako bidea hartu zuen. Baina bihotz urratuta.
‎Iruñeko lehen erregetzat hartu nahi izan zuten eta horretarako, Iruñera izan ziren hainbat bilera eta ospakizunetara abiatu zen. Errege izateko bezperan, etxerako bidea hartu zuen. Bide bazterrean Basajaun agertu omen zitzaion eta esan omen zion bere emaztea beste gizon batekin oheraturik zegoela.
‎Nora bueltatu zenean, Bihon whatsappen gora eta behera zebilen mezuak irakurtzen. Bihonek komunerako bidea hartu zuenean Norak gauza bera egin zuen. Hegaldi onaren ostean jada Oslon zegoela esanez amari bidali zion mezua, eta baita kafetegian zegoela Bihonekin ere.
‎Medikuak emandako flaskotik pilula bi eskura bota zituen, eta jarraian ahora sartu ondoren, mahaiaren aldamenean zuen ur botilatik zurrutada luzea emanda irenstekoak izan ziren. Ura ahotik sabelerako bidea hartuta joan bazitzaion ere, apurra okerreko bidetik, eta eztulka hasi zen aurpegia gorritu arte. Itotzeko zorian izan zen, nahiz eta azkenean bere onera etortzea lortu zuen.
‎Norak amonaren besoari helduta jarraitzen zuen. Inspektoreari kasurik egin gabe kanporako bidea hartu zuten. Hainbeste oinaze eta atsekabek ez zieten gauzak behar bezala egiten utziko.
‎Apenas berrogeita hamar metro. Burdinazko xafla herdoilduz egindako estalpera heldu orduko etxe osterako bidea hartuko zuen. Burmuinaren frekuentzia jaisten hasiko zitzaion, pentsamendua piztuta izatea kontu nekagarri egiten zitzaiola.
‎Orduan, elkarrekin, hara zer den egin genukeen: uzkinak bildu, iraulkia arradaz bete eta zabortegirako bidea hartu.
‎Egoera ekonomiko txarra zela eta, Josek orduan euskaldun gazteen artean horren ohiko azen Ameriketarako bidea hartu behar izan zuen. Eta horrela 1863 urtean, hamazortzi urte zituela eta bere bi anaiaren arrastoari jarraiki, Uruguaira hasieran eta Argentinara gero joan zen.
‎Oso oso luzaro egon ziren urari begira, eta ondoren itzuli egin ziren azkenean. Trikuaren bidea hartu zuten; behin bide hartan triku bat topatu zutenez gero deitzen zion horrela muttikoak. Piko samarra zen.
2020
‎Ikusten denez, urte berberetan kaleratzen dira Mitxelenaren Historia de la Literatura Vasca (1960), eta izen bereko Villasanterena (1961), baita Literatura oral vasca, Manuel Lekuonarena ere (1961). Horrek bere garrantzia du, izan ere, gogoratu egin genuke euskara batuaren prozesuan jeltzaleek beti kontrako bidea hartu zutela, ez baitzuten inondik inora onartzen euskara batuaren beharrik.5
‎Hamabost egunak igarri gabe pasatu zitzaizkidan, inork ez zidan galdetzen noiz bueltatuko nintzen, edo zein asmo nuen. Hasierako emozio zurrunbiloa baretu zen, eta eguneroko bizitzak bere bidea hartu zuen; nik espero ez nuena, ordea.
‎Nassau Txikia hozten hasi zen eta lurrerako bidea hartu zuen, haize boladek batera eta bestera eragiten ziotela. Mutikoa ere balantzaka zebilen eta halako batean zakuaren kontra jo zuen.
‎" Hala bada, seina berreskuratu eta seme zuri berri bat irabazi dudan gauean, urteetan goizetako argi arrosak, izpi zuriak, laino laranjak hitzez bete dizkidaten lau hanketako bi kumeek basarako bidea hartu dute. Bi hanketako ama galdu dute betiko."
‎Era batera edo bestera izan, bere eskolako estreinako egun hartan, aterkiak jada erdi ahaztua zeukan anaia Lakparengana eraman zuen. Ia ahaztuta izan ere Tseringek 2 urte zituen anaiak segurtasun langile izateko Qatarrarerako bidea hartu zuenean. Bada hasierako izua kenduta, anaiaren itxura berria miresteko aukera apartaz gain, joan etorriko bidaia erosoaz gozatu zuen.
‎Hasieran geldi, arnasari eutsiz, muinoetatik oihanera otsoa jaisten zenean berak eta basoxkako beste biztanle guztiek eusten zioten bezala, oin hotsak hurbildu arte itxaron zuen. Behin hurbil zituela, arrastaka beherako bidea hartu, harlauza batzuen gainera heldu eta lauzpabost metroko distantziara utzi zuenean bikotea, ziztu bizian hasi zen maldan behera korrika.
‎Bere lagunek pozez agurtu zuten, eta bere ohorez bazkari bat eskaini zioten. Hurrengo goizean bueltako bidea hartu zuen, eta" Etxe Handia" berriz ikusteko gogoak arintzen zuen bere urratsa. Gainera, zetorren gaua hildakoek Konako aldapetan ibiltzeko aukeratua zuten, eta deabruarekin tratuan ibili zenetik, Kaewek ez zuen hildakoekin harremanetan jartzeko gogorik.
‎Hori galdera motel! Margarita andregaia haurdun utzi nian elizako bidea hartu aurretik, eta aurrera egiteko beste biderik ez nuela ikusita, Florentino zaharraren tokia hartzea erabaki nian. Hark berrogei urte bete zitian ofizioan, ehorzketa batean irristatu, zulora erori eta kolpeaz hil zuan arte.
2021
‎Beldurrak nago nire irakasle superjator eta hiperkontzienziatuak nire atzetik segika ari den. Badaezpada etxerantzeko bidea hartu beharrean ikastolatik kalean behera abiatu naiz antxitxiketan. Galduko naiz goi parteko karriketan, hau da, Alde Zaharreko kalerik itxurosoenetan, hiriaren zabalgune are itxurosoagora begira daudenak, orain ez dela asko hondatzear zeuden etxeak eraberritu eta garbitu eta gero txukun txukun, panpox panpox, faltsu faltsu paratu direnak, hots, turisten gusturako ezin propioago, eta baita etxe saltzaileentzat ezin amuzkiagoak ere.
‎Brooklyn igaro zuen, Queens ere, eta Nassau konderrira iritsita, Suffolkeko muga baino lehen, laurogeita hamar graduko bihurgune bat hartu zuen hegoalderantz," barrier islands" izeneko irletarantz. Behin Long Islandeko hegoaldera helduta, Jones Beach estatu parkea eskumatara utzi eta ezkerretarako bidea hartu zuen, ekialderantz, Jones Beach izeneko" barrier island" a mutur batetik bestera zeharkatzen zuen Ocean Parkway autobidera. Ilun zegoen, baina argirik egon balitz ere inguruak ez luke ezer ikusgarri edo esanguratsurik.
‎The Fairway eta Sandy Drive kaleen arteko bidegurutzean zegoen Colettiren etxea. Gau ilunean ikusi ezin bazuen ere, Shannanek Sandy Driven ezkerretarako bidea hartuko zuela suposatu zuen Pakek, urbanizazioko sarrerarantz, bidea desegiten jarraituz, eta harantz jo zuen bertan bere zain aurkituko zuela suposatuz. Izan ere, eskumatara bide gehiagorik zegoenik ere ez zen jabetu.
‎Izan ere, eskumatara bide gehiagorik zegoenik ere ez zen jabetu. Baina ez, Shannanek eskumatarako bidea hartu zuen, eta aurrerago Anchor Way kalean ere bira egin zuen, urbanizazioan gehiago barneratuz, argidun etxe gehiagoren bila.
‎Hortaz, astelehenean, Shannan azken aldiz ikusi zuten lekurako bidea hartu zuten Diazek eta Pakek, Oak Beacherakoa. Brewerek hesitutako urbanizazioko atea zabaldu zien eta Shannan bila hasi ziren hirurak.
‎Jabierrek, han goian beraien zerbitzura zegoen helikopteroari abisua pasa zion. Bi minutu pasata, helikopterotik, Iruñera Sanduzelaiko sarreratik sartzeko bidea hartu zutela kontatu zieten. Jakerrek ere hala adierazita bi autoetan jarraitzera abiatu ziren.
‎Gaizo jaunak, ikusiz haiek biek eman laguntza, biak besarkatu eta eskerrak eman ondoren, ez joateko galdegin zien, eta haiek plazer handiz hartu zuten haren galdea. Beraz, hiliko zalduna hobiratu eta haren emaztea ahalik eta hobekienik kontsolatu ondoren, Jainkoak erakutsi bidea hartu zuten, nondik norat joanen ziren jakin gabe. Eta hiru gizon haien izenak jakin nahi badituzue, senarrak Hircan zuen izena eta haren emazteak Parlamente; alarguna, Longarine zen; eta bi zaldunen izenak, berriz, bata Dagoucin eta bertzea Saffredent.
‎Goizean partitu zen Amadour, entzun duzuen bezain haserre; halarik ere, haren bihotza hain zen handia, non ez baitzen munduan parekorik, eta ez zen etsipenean erori, eta modu berriak asmatzen hasi zen Floride berriz ikusi eta haren faborea erdietsi ahal izateko. Beraz, Espainiako erregearengana Toledora zihoala, Arandako konderrian barnako bidea hartu zuen; arrats batez, oso berant, heldu zen hara, eta oso eri kausitu zuen kondesa, alaba Florideren absentziak sortzen zion tristeziaz. Amadour ikusi zuelarik, musu eman zion eta semea balu bezala besarkatu zuen, bai berak zion maitasunagatik, bai gizon hark Florideri bide zionagatik, zeinaz berriak xehe ematea galdegin zion; gizonak ahalik ongiena eman zizkion, baina ez zion egia osoa erran; eta aitortu zion bien arteko adiskidetasuna, Floridek beti gordean izan zuena, otoiztuz lagundu zezan haren berriak maiz izaten eta dama Arandara etorraraz zezan lehenbailehen.
‎Joan zaitez orain fraidegai hauekin. Zuek, errezatu eta bazkaldu ondoren joaten ahal zarete gerlariak eta morroiak eskuan muin eman ondoren elizan sartu ziren eta esan bezala eginen zuten, arratsaldean Uharterako bidea hartuz.
‎Neila erreka ondoko kanpamentua utzita, hegoaldeko bidea hartu zuten. Erraten zutenez, Clunian geldituko ziren Almanzor sendatu arte.
‎Oso goiz, dorretxeko ate batetik zortzi bat urteko mutil bat atera zen uhaletatik zaldi bat zeramala. Zaldian igo eta kanpoko harresiko atetzarretik ekialderako bidea hartu zuen. Iluntasunak ez zuen gari soro, mahasti eta belardiak ikusterik uzten.
‎Baskoiek gazteluak, dorreak eta herrien harresiak defendatu zituzten eta musulmanek gehiago izaki, landak hartu zituzten Errioxa eta Aragoi bailara bitartean. Abuzturako musulmanek esklabo batzuk hartu ondoren Medinacelirako bidea hartu zuten.
‎Mendialdera abiatu ziren hurrengo egunean. Egun osoan ibili ziren eta Atienzatik hurbil zirenean iparraldeko bidea hartu zuten Alcolea izeneko herri aldera. Iluntzean bide bazterrean kanpatu zuten surik piztu gabe.
‎Lagun onak diren arren, beti norgehiagoka dabiltza, eta ez bakarrik pilotan eta futbolean. Ostiralero, gaueko ordu ttikietan, eta norbera bere etxerako bidea hartu aurretik, Txantreako murru handi baten kontra, sekulako lehiaketa egiten ohi dute. Umeak zirelarik hasi ziren eta oraindik bizi bizirik mantentzen dute ohitura bitxi hau.
‎Aintziraren hondo hondotik zarata sor bat entzun zen, eta ur haserrea irakiten hasi zen... Guztiz ikaraturik, etxerako bidea hartu zuen berriro Sadkok.
‎Jan zuen jende guztiaren pisuaz makur makur eginik kraalerako bidea hartu zuen, bidean topatzen zuen guztia abarrakituz. Kraalera iritsirik, erregea bera topatu zuen munstroak.
‎Herri bereko lau gizon azokara joan ziren. Bakoitzak behar zuena erosi zuen eta atzera herrirako bidea hartu zuten laurek.
2022
‎Ez. Burgos bidetik zuzeneko bidea hartuko du eta ez diogu etorrera egin ahal izango. Garziak arrazoi zuela ulertu zuen.
‎Oviedotik ekialdeko bidea hartu zuten Santillanako Asturiasera heltzeko eta handik hegoaldera jo zuten Ebroko arroara heltzeko. Oña herritik ez oso urrun Antso okerrago jarri zen eta herrixka batean geratu ziren.
‎Kanpaina bukatzean, zerbitzu aldia beteta, Gaztelako konderriko betiko goarnizioak lurraldea zaintzen utzi ondoren, mendebaldeko baskoiek beren lurretara itzultzeko bidea hartu zuten. Abuztuaren hamabostean, festa egunean geldialdia eginez Izotz bigarren txandako gerlariekin berriro Burgos ondoan zen.
‎Umore onez zeuden eta Semenok ongi ulertu ez zuen zerbait erran zioten morroi bati. Iparralderako bidea hartu zutenean zubia pasatu ondoren Semenok galdetu zion morroiari. Goñi, txikitatik ezagutzen zuen etxeko morroia zen.
‎Iruñeko oinezko konpainia batzuk aurreratu ziren eta aragoiar musulmanen kanpamenduan sartu ziren. Ramirok, galtzen ari zirela ikusita ihes egiteko agindu zien bere gerlariei eta ezer jaso eta eraman gabe etorritako lekutik Aragoi bidea hartu zuten. Borroka baino lehen, uste zuen borrokarik gabe herri batzuk eta harrapakina lortuta, dena bukatuko zela.
‎Unai, bi aste barru hegoalderako bidea hartuko dugu Izotzek espero zitekeenez, horri buruzko zehaztapenak eskatu zituen.
‎Kafea pagatu eta plazarako bidea hartu zuten, plazeta tik pasaz, eta txapitelpeko atea igaroz. Han zaldunen ezpatak, jantziak eta abar saltzen zituzten denda batera joan ziren, eta Dultzineak, bere neurriko armadura bat eskatu zuen, adarga, lantza eta ezpata.
‎Elkar agurtu eta Santxak Olyterako bidea hartu zuen. Dultze Mariari erran zion doktore batek" Beyo" napar bat nahi zuela eta haiekin mintzatu nahi zuela.
‎Abuztuaren 25ean Gredoserako bidea hartu zuten. Zonaldera heldu aurretik, ezkutatuz eta nabarituak izan gabe mugitu ziren.
‎Handik bi egunera elurtea bukatuta, Arlanzon eta Okarako bidea hartu zuten. Kondea eta familia agurtu bezain laster abiatu ziren mantso eta tentuz.
‎Gau hartan, zeregin oro bukatutakoan eta Manexek hainbeste esperientzia bitxi bizi izan ondoren, azkenean ohatzerako bidea hartu zuen neka neka eginda. Berehala lozorro baketsuan gelditu zen, baina bizpahiru ordu igaro eta gero, ordea, mutikoa egundoko kurrinka, garrasi eta kurrixkak hasi zen entzuten:
‎Manexek ez zekien gizonak esandakoa egia ala gezurra ote zen, baina, badaezpada ere, zuhurtziagatik eta izuagatik, kukua berehalaxe bota zuen hesiko zulo batera, berriz ere ez edukitzeko isunen bat jasotzeko arriskurik. Gizona eta mutikoa hantxe banandu ziren eta bakoitzak bere etxerako bidea hartu zuen. " Kukua, sanjoanetan kuku, sanpedroetan mutu", etorri zitzaion burura istantean gaztetxoari.
‎Minutu batzuk oinez eman eta gero, herriko ezkila dorrean ordua entzun eta orduan konturatu zen bazkalordurako denbora gutxi falta zela, horregatik, segidan, etxe alderako bidea hartu zuen. Halako batean, sastraka baten ertzean, ziraun bat ikusi zuen sigi sagan, sasi barnera sartzen ari zena.
2023
‎Hantxe, jardun haietan hasiberria zen gazte batek, John Trever izenekoak, kasu egin zion eta Kumraneko izkribuak eta hebraiera zaharreko beste batzuk erkatu zituen. Berridazketa asko egin ondoren (ezin zuen flahsdun argazki makina erabili, jadanik Jerusalemen gerra hasia zen eta...) hebraierazko aztarnarik antzinakoenak zirela deliberatu zuen baina, ordurako, gerrak kolpaturik, siriarren buruzagi hark, alde egin behar izan zuen eta Amerikarako bidea hartu zuen. Han zegoela izkribuak saltzen saiatu zen baina ez omen zuen haiekiko inork interesik agertu.
‎Saxoniako Hautesleak gorpua Wittenberg era eramateko eskatu zuen. Hilaren 20an kutxa zalgurdi batean jarri eta Wittenberg erako bidea hartu zuen; iragan zituen hirietan harrera beroa egin zioten, batez ere Hallen. Segizioa osatzen zutenak:
‎Provily ikastetxe pribatua zen, Zundertetik 30 kilometroa zegoena. Barnetegian sartu zuten egunean, etxerako bidea hartu zuen gurasoen zalgurdiari begira geratu zen Vincent, hori gertatu eta hamabi urtera Theori eskutitz batean kontatzen zion moduan. Barnetegi horretan 31 mutil eta 13 neska zeuden, Brabanteko protestante entzutetsuen seme alabak, eta bertan egon zen 1866ko abuztuaren 31ra arte.
‎Horri taxuz erantzutea eta behar bezala azaltzea, mutiko, erraza eta zaila duk aldi berean. Polizia nire atzetik zebilela jakin bezain laster ezkutatu ninduan Iraetan, baina, ekaitzak ez zuela baretzen ikusita, atzerrirako bidea hartu nian. Reginarekin joan ninduan Dantxarineraino eta hantxe, erreka pasa ondoren, hasi ninduan nire berrogei urteko bidaia.
‎Izan ere, norbaiten aitortza goibel batek eta beste pertsona batzuen erabakirik ezak irabazi zuten borroka. Norbaitek salatu zuen baina, agian, ez zuen kanporako bidea hartu behar... Patuaren zentzugabekeria barregarria iruditzen zitzaion orain.
‎Auskalo, Martin Larralde edo... baina hura ez zuan bere benetako izena izango, ziur... gero nik Genevarako bidea hartu nian eta bera Kubara joan zela uste diat.
‎Handik aise pasa nian muga hona etortzeko. Inguru hauetatik gertu ibili zituan bere garaian Ramon Saizarbitoria edo Mikel Lasa euskal idazleak, nahiz eta, berez, Friburgon bizi, eta hemendik bertatik ihes egin zian J.J. Rousseauk berak insumisioaren premiaz fisikoki nik burututako kontrako bidea hartuz, baina, funtsean, nire oraingo noranzko bertsuan.
‎Ekonomia oso baten ardatza zen. Pikutara joan zenean, duela bi mende edo, horko harri pikatzaile zohituek sortzen ari ziren fabriken bidea hartu zuten.
‎Jokoz kanpoko isiltasunak hobendunaren xapela jantzi zion. Zuzendariaren bulegorako bidea hartu zuen, oldartu gabe, gaitzitu gabe,
‎Nork bere bidea hartu zuen, ez beste inorena.
‎Urrutitik nabari zitzaion mutilari ez zeukala horretarako interes handirik. Kotxerako bidea hartzekotan zenean, ea egun batzuk edo Bilbon pasa nahi zituen galdegin zion, han ezer askorik zutela egin eta Iratiri eta Mikeli axola ez bazitzaien, aukera bat izan zitekeela Bilbo bera ezagutzeko behin baino gehiagotan azaldu zuen moduan. Harremanetan egongo ziren.
‎Metaforikoki bada ere, ostikoka bota zituen bisitariak. Kirmen benetan umoretsu ageri zen, barrezka jaitsi zen herriraino, baina, aparkatu eta segizio hura nola egin zezaketen planeatzen hasi beharrean, herritik atera zen Bizkairako bidea hartuz. Ideia bat omen zuen, ezkutuan mantentzea egoki iritzi ziona.
‎Garazi azaldu zen, ordea, Etxepare Institutuko kontaktua. Gertatzen ari zenaren berri izan orduko, autoa hartu eta Artziniegarako bidea hartu zuen. Institutuari falta zitzaiona zen ekimenak zekarren eztabaidari basapiztien eraso bat gehitzea, nori eta partaide bati.
‎Garmendihandia egon lukeen leku fantasma hura utzi, eta Amasa bidea hartu zuten.
‎Ez naiz zuzenean Amasako errepidetik igo. Aitonarentzako malda handia zela hura eta agian beste bide bat hartu zuela pentsatuta, Aranerrekako bidea hartzea erabaki dut. Aitonarena aitzakia izan da, nik ere ez baitut nire burua gai ikusi beste aldapa bizikletaz igotzeko.
‎Ozenki esan zion bere buruari, edo agian distantzian amari, baimena eskatuko balio bezala, eta Arratzaingo bidea hartu zuen.
‎Casa Areson bazkaltzen geratzekotan egon zen, baina mukuru betea egongo zela-eta larunbata izanik, Lukianorako bidea hartu zuen. Gidatzea:
‎Gustatu al zaizu esperientzia? galdetu zion Maitaneri, bueltarako bidea hartu zutelarik.
‎Eta beste erleei ez al zaie garagardo beltza gustatzen, ala? galdetu zion Maitanek, baserrirako bidea hartu ahala.
‎Amak (eta aita bakanen bat) euren ume motxiladunei eskutik helduta. Haiek denak igarotakoan, martxan jarri berriz kotxea, eta lehen bidegurutzean ezkerretara eginez, Casa Lafuenterako bidea hartu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia