2000
|
|
Handik gutxira konpresak erosita genituen eta prest geunden Lahinchera bueltatzeko. Baina (eta hemen hasten da kontatzeko zailena, hain zuzen ere zoragarriena delako) Ralphek ez zuen Lahincheko
|
bidea
hartu, Galwaykoa baino. Izugarri beldurtu nintzen; erabat paralizatuta nengoen eta oihuka hasiko nintzatekeen Ralphek furgoneta bide ertzean geratu eta hain ezti berba egin ez balit.
|
|
ez zaitez horra joan, mesedez, ez du merezi. Eta autobusaren zaratak dena estali du, eta Dublinerako
|
bidea
hartu du, eta Rocíoren eskua ikusi dut leihatilatik ozta ozta irteten, ezezko keinua eginez."
|
|
Urtea izango zen, hilen bat gorabehera, Eiderrek ere antzeko zalantzak pairatu ondoren Irlandara
|
bidea
hartu zuela. Ondo gogoan zuen, bai.
|
|
Eta koleratu zen orduan osaba, mudatu zen kolorez haren begitartea, odola masailetan bor bor jarri arteraino. Eta kanporako
|
bidea
hartu zuen. Baina, kanporat egin aitzin, atea irekitzerat zihoanean, jiratu egin zen, eta, erdi nigarrez, baina baita amorru biziz ere, erran zuen:
|
|
Biharamunean, lehen argiarekin batean, talde jendetsua abiatu ginen basorantz —etxeko medikua, aita jesuita eta hirurok, jauregiko morroi gehienekin eta etxeko ehiza txakurrekin baterat—, eta, hala, xuxenean Pagabasoko leizerako
|
bidea
hartu, eta berant gabe ediren genuen aitaren hilotza, leizearen ertzean. Eta, gure sorpresarako, ez zuen zauririk.
|
|
Eta bagenituen, nola ez baitzitekeen izan bertzela, geure azienda eta geure abereak ere, zeinek, gaztelu zaharraren denboran, behe solairua izan baitzuten ukuilu eta establia, eta zeinek, jauregi berria eraiki zenean, kanporako
|
bidea
hartu baitzuten, abere bakoitza bere kideekin eta espeziekoekin, halako suertez, non halatan baikenituen, haien zaintzeko eta babesteko, etxola batzuk —behitegi bat, zaltegia, oilotegia, baita txakurtegi bat ere, etxeko ehiza txakurren ostatu eta bizileku—, jauregitik laurehun bostehun bat urratserat zeudenak, Urbiaingo senar emazte bikote batzuen —hiru familia orotarat— ardur...
|
|
Eta, hala, hiru soldaduek ene errana irriz hartzen zutela eta irriz irri pitxerra husten, Urbiainerako
|
bidea
hartu zuten, eskerrak eman ondoren... eta, segidan, kaperarat joan nintzen, aldare azpian bizirik ehortzi nuen mutila gogoan, zeren, behingoz, ez aldare gainean baina aldare azpian gerta baitzitekeen egiazko sakrifizioa, baldin ehortzia hilkutxa iduriko hartarik eta bere itolarritik libratzen ez banuen.
|
|
—Jauregirik ez dut ikusten —erran zidan, adio egiterakoan—, baina hain gizon eskuzabalak jauregian jaioa izan behar du, eta sinesten diot berorri... —eta, konplimenduzko hitz haien ondotik zigorra airean inarrosten zuela eta zaldiei oihu egiten, itzulerako
|
bidea
hartu zuen.
|
|
Eta hura egin nuen eta are gehiago eginen nuen, baldin egoerak hala eskatu izan balit, zeren Jainkoa eta Erroma baitzeuden jokoan, Erroma eta Jainkoa, eta Jainkoaren borondatea baitzen Ha ren ohorearen izenean nork bere ohorea ere galtzea, baita hartarakotz betiko laguna salatu behar bazen ere, heresea zelako —eta, isilune baten ondotik hats hartzen zuela, erran zuen—: Gero, badakizu, aita hil zen, Mattin hil zen, eta zuk Iruñako jesuiten kolejiorako
|
bidea
hartu zenuen.
|
|
—Bada, errazago duzu zuk Potosirat joaitea, zure lagunek mapako Utopiarat baino, nahiz eta Potosi urrunago dagoen —ihardetsi zion aita Zacaríasek— Zeren, harat joaiteko, etorri bidetik itzuli baitzenuke eta Limarako
|
bidea
hartu, Panamako lur besotik; aldiz, bertze hauen bidetik joanen bazina, zu ere galdurik zeundeke... zeren batzuetan biderik laburrena izaiten baita luzeena, ongi dakizun bezala.
|
|
Azpimarratu nahi dizudan bertze gizona, berriz, Horazio Irigibel zeritzan irakasle ohi bat da, Quitoko unibertsitatean aritua, baina desterrurako
|
bidea
hartu behar izan zuena —zuk bezalatsu, jaun André—, jakin zuenean ezen unibertsitateko buruak bekoz beko zituela eta bere kontrako neurriak hartzerat zihoazela.
|
|
Sei urte dira, bertze hautabiderik ezean, desterrurako
|
bidea
hartu eta Parisat joan zinela, non lagun zahar batzuen karitatetik bizi izan baitzinen lau urtetan, harik eta Ipar Europako herrialde horretarantz abiatu zinen arte, orduan ere esku hutsik eta burumakur. Ordea, azken gutunean diostazunaren arabera, Leyden go Unibertsitateko irakasle egin berri zaituzte eta altxatu duzu burua, aurkitu duzu arnaslekua, berreskuratu duzu bizigogoa, eta zin degizut ezen nekez jaso nezakeela hori baino berri arraiagorik eta alegeragorik.
|
|
Zeren jaun Marcelek biziki estimatzen baitzuen osaba Joanikot, eta honek ez gutiago hura... eta hala oroit diezazkizuket orain osaba Joanikoten hitzak, noiz eta jaun Marcelek Baionarako
|
bidea
hartu baitzuen, eri zegoelako:
|
|
Eta ene besoetarik laxatu eta aterako
|
bidea
hartu zuen. Eta atetik ateratzerat zihoan, noiz eta erran baitzidan:
|
|
Halakoetan, haatik, deseroso bezala sentitzen nintzen, eta, orduan ere, noiz eta biak nigarrez ikusi bainituen, begiak beheititu eta aterako
|
bidea
hartu nuen. Baina osabak erran zidan:
|
|
Burua nahastua nuen, guztiz nahastua, baina, bat batean, jauregirako
|
bidea
hartzerat nindoala, kanoia ikusi eta argi bat izeki zitzaidan... Baina ez, argi hark erakusten zidana ezin izan zitekeen egia...
|
|
Korridore erdian ez arri ez iso puska bat egin eta gero, berriz ere ateko
|
bidea
hartuko nukeen, Josuren ahotsa ailegatu ez balitzait, atetik kanpora.
|
|
Hondar esaldiarekin, albisteak, berez bere, bukaera
|
bidea
hartua zuen. Behar baino lehenago, urrun bainengoen Togasek bere oharrean manatutakotik.
|
|
Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa aldagailu laxoan, eta
|
bidea
hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura.
|
|
Tartean hamabi zigarro pipatuak nituen —zenbaketa egin berria nuen hautsontzi beteko aleak banan banan bereiziz— eta, egun osoan abandonatu ez ninduen buruko mina biziagoturik, garunak urratu beharrean nituen orain. Bederen, lanaren emaitzak tailerreko
|
bidea
hartua zuen, zirkuituz zirkuitu, egunkariko barne sarean barna: 7.023 karaktereko informazioa, Tomasi mailegatutako grabazioez baliatuta gehienbat, eta 2.098 karaktereko kronika sasi literarioa, hilotzaren erreskatearen inguruko hileta giro udatiarraz.
|
2001
|
|
A ze kaka, egin du berekiko. Baina bera ere pixka bat lasaitu da azkenerako, edo nekatu, eta kopetako izerdia xukatuz etxerako
|
bidea
hartu du. Aditu duena bere lekuan jartzen saiatuz.
|
|
Han dena ixten ari zirela eta etxerako
|
bidea
hartzeko garaia iritsi zitzaigun azkenean. Hasiera batean beldur pixka bat banuen, Armendariz gidatzeko ondo egongo ote zen zalantzan baina, dena esateko, berak ez zuen nik edan nuenaren erdia edan, eta gainera autoarekin oso serioa zen.
|
2002
|
|
Kexu zen. Txolarre suizida bat ia lurra jotzeraino amildu zen, bertikalean eta ziztuan, baina azken unean bizirik irautea erabaki zuen, nonbait, eta zerurako
|
bidea
hartu zuen berriro. Damututako kamikazea balitz bezala.
|
|
Etxerako
|
bidea
hartu zuten. Alazneren besoak Imanolenari heltzen zion oraindik.
|
|
–Hemendik da –jakinarazi zion Mirarik, besteak, pixka bat aurreratuz eta nora joan ez zekiela, okerreko
|
bidea
hartu zuenean.
|
|
Julenek ez zekien oraindik zer pentsatu; ez zekien zer pentsa zezakeen ere. Alde Zahar alderako
|
bidea
hartu zuen, baina ibai parera iristean, Mirarik lehen musu hura –hain laburra, hain sarkorra– eman zion lekurantz desbideratu zen, ia konturatu ere gabe. Lurrean eseri zen, zuhaitz haren aurrean.
|
|
Besteen begiek mundurako
|
bidea
hartu zuten, eta zabalduz joan ziren pixkanaka.
|
|
–Zeozer. Baina orain gehixeago egin niken –logelako
|
bidea
hartu zuen.
|
|
Alexek ezetz adierazi zion buruarekin. Elizarako
|
bidea
hartu zuen, poliki.
|
|
Putetxeko sarrerako
|
bidea
hartu zuten. Haritzek izan ezik.
|
|
Kanporako
|
bidea
hartu nuen, ateari kolpe hots handia emanez. Irten orduko damutu, eta etxean berriro sartu ez sartu egon nintzen.
|
|
Zegoen baldintzetan, zernahi egin baitzezakeen. Altzako kaskotik Lau Haizetara joan zen, Txoritokieta eta San Markorako
|
bidea
hartzeko, Ubarakoa bazter utzita. Txoritokieta ingurura iristean, beheko bidea hartu zuen, bertako harrobi zaharrerantz.
|
|
Altzako kaskotik Lau Haizetara joan zen, Txoritokieta eta San Markorako bidea hartzeko, Ubarakoa bazter utzita. Txoritokieta ingurura iristean, beheko
|
bidea
hartu zuen, bertako harrobi zaharrerantz. Harrobiko horma bertikalaren parera heltzean, zalantzan egon zen igo ez igo.
|
2003
|
|
Eta, beste zurrut baten ondotik, terrazatik jaitsi, kanpoko atea ireki, eta don Justinianoren dorrerako
|
bidea
hartu du, presaka eta hasperenka, atzetik Miren... eta atzerago guardia batzuk, ama alaben zelatan, baina hauek atxilotu eta geldiarazi gabe, hartarako aginduak balituzte bezala.
|
|
Esnatu zenean, komuneko
|
bidea
hartu zuen Oskarrek. Eta hantxe, atearen parean, iritsi zenetik gehien gorrotatu zuen pertsona aurkitu zuen aurrez aurre:
|
2004
|
|
Seguruena, bera Israelen zegoelako. Nik Palestinarako
|
bidea
hartu behar nuen eta egoera horretan ez nuen harekin enkontru bat eduki nahi. Jadanik hasita nengoen bi herrialdeen banaketa egiten; ordura arte Nathan eta niretzat ez zen existitzen Palestina, Israel baizik.
|
|
Eta hori gertatu zitzaidan niri. Ezin nezakeen asmatu, Gazarako
|
bidea
hartu nuenean, nolako buelta emango zuen nire bizitzak.
|
|
Ez nuen izan jarraitzeko betarik, nire gela zegoen solairura iritsi baikinen. Hossamek poltsa hartu eta nire aurrean jarri zen, gelarako
|
bidea
hartuz.
|
|
Ospitaleko azken solairurako
|
bidea
hartu nuen. Ez nintzen ailegatu gora.
|
|
Honelakoetan, euskal jendearen kontraizana erabatekoa baita: jatorriz dagokion hizkuntzazko eta kulturazko nortasuna erdeinatzen duen euskaldunak, bere buruaren suntsipen
|
bidea
harturik, beste nazio identitate baten aldeko aukera hobetsi du. Aukera horren barrunbeak aztertzea ez da, noski, paradigma sinple baten argitan egin beharreko eginkizuna.
|
|
Anai ohien arteko gudua noiz nahi has diteke: herrikidetasuna ebakia, ethniaren hobirako
|
bidea
hartua da.
|
|
Gero berbetan ikusi zituzten, apenas erabiliz berbarik, berbaldi isilean. Gero mahaitik altxatu eta bakoitzak bere
|
bidea
hartu zuen. Horrela sartu zen Gino nego zioan.
|
|
Martinek ez zuen txikitorik hartu: poltsikoan gorde eta etxerako
|
bidea
hartu zuen.
|
|
Weberri buruzko txostenetan, Sankt Michael Strasseko helbide bat agertzen zen. Karrika bilatu eta harainoko
|
bidea
hartu nuen gogoan. Antza zenez, nahiko urrun zegoen hirigunetik.
|
|
Ez nituen karrikara ateratzen ikusi zerbitzuko eskaileratxoan behera jarraitu ziguten bi pistolariak. Horrek erran nahi zuen sotorako
|
bidea
hartu zutela, irakaslearen atzetik. Andreak, hala ere, izanen zuen segur aski ihesbide edo ezkutalekuren bat aldez aurretik prestatuta.
|
|
Ez zion inolako lukainkarik sartuko. Hirurogei segundo igarotzean kanporako
|
bidea
hartu zuen.
|
|
Segituan banandu ziren. Josebak etxerako
|
bidea
hartu zuen, baina oso denbora laburrez. Lasterka itzuli zen Bulebar aldera.
|
|
Beste ezer esan gabe. Orain metro batzuetara duen atarira sartu zen; neguan, etxerako
|
bidea
hartu duen bakoitzean, begiratu duen ata rira.
|
|
Azken momentura arte ez du Leirek bukaera gogoratu. Telebista itzali eta oherako
|
bidea
hartu dute.
|
|
Bat batean harrizko azala apurtu egin zaio, barreak barru barrutik egin dio eztanda eta gorputzean zuen aire guztia bota du barre algara batean. Eszenatokirako
|
bidea
hartu du. Itzalpetik argira egin du salto.
|
|
Etxerako
|
bidea
hartu aurretik, Andresek musua eman dio ahoan, eta mingaina bortizki sartu diola sentitu du.
|
|
Bi eskuak bolantean, etxerako
|
bidea
hartu du, dutxan bota gabe geratu zaizkion malkoak aurpegitik behera doazkiola. Hiria eta auzoa banatzen dituen zubira heldu eta eskuin aldera begiratu du, baina gaur ez du farolaren argipean neska ilehoria ikusi.
|
|
Tragoak hartu eta goizeko ordu biak jo orduko hotel bateko 209 gelarako
|
bidea
hartu zuten. Poliki poliki biluztu ziren.
|
|
Motorrak berriz ere bere
|
bidea
hartu duenean, Antonioren sorbalda izerditsuan hondoratu du burua. Sorbaldan jarrita duen ezkerreko belarritik Antonioren taupadak entzun ditu, gero eta ozenago, gero eta indartusago, eta eskuineko belarritik sirena hotsak, gero eta gertuago.
|
|
Bakoitzak bere arnasa kontrolatzen saiatzearekin nahikoa izan du. Mendateko gailurrera heldu eta beherako
|
bidea
hartu dute. Gizonak laugarren martxa sartzeko aukera izan duenean egin du hitz egiteko lehenengo ahalegina.
|
|
Baina ondo daki Mirenek emazteak ez diola ezer igarriko. Andresek dutxa hartu du hoteletik atera aurretik eta goitik beherako errepasoa egin dio bere buruari etxerako
|
bidea
hartu baino lehen.
|
|
Eta panpakada bortitz bat emanez, sukaldetik atera eta kalerako
|
bidea
hartu zuen.
|
2005
|
|
Ametsek ogitartekoak eta ura dauzkan motxila hartuta, bideari ekin diote. Lehengo metroak asfalto gainean egin, Artabil baserriraino, eta han benetako mendi
|
bidea
hartu dute, gora beti. Naroak arnasa sakon hartzen dakusa bere bidaidea, inguruko inori oxigenorik utzi nahi ez balio bezala.
|
|
Orduko sei lagun banaezinak. Horiekin zelan ahaztu, gero bakoitzak bere
|
bidea
hartu bazuen ere (batek kartzelara eramango zuen bidea hartu ere, harremanari eutsi dion bakarretarikoa). Baina, argi dago, Urko ez zen talde horretan ibilitakoa, eta, egia aitortze aldera, haiek mespretxu apur batez begiratzen zieten euren mailako besteei, markatutako bideari jarraitzen zioten bildotsak zirelakoan.
|
|
Orduko sei lagun banaezinak. Horiekin zelan ahaztu, gero bakoitzak bere bidea hartu bazuen ere (batek kartzelara eramango zuen
|
bidea
hartu ere, harremanari eutsi dion bakarretarikoa). Baina, argi dago, Urko ez zen talde horretan ibilitakoa, eta, egia aitortze aldera, haiek mespretxu apur batez begiratzen zieten euren mailako besteei, markatutako bideari jarraitzen zioten bildotsak zirelakoan.
|
|
Prestatu eta burdian egon dira laster. Eguzkia gorako bidean dutela, margo arrosak galtzen doazela sabai gardenean, errekaren urruma lagun, zubia zeharkatu eta gorako
|
bidea
hartu dute, amatatu diren faroltxoen artean. Itxurazko lasaitasun hori bortxatzen, errepide nagusira atera bezain laster atzean jarri zaien furgoneta beltzari igarri dio Mutsumik.
|
|
Hogei minutuko lana izan zen eta, izerditan blai bukatu nuen arren, ez nuen egarririk sentitu. Dutxa bat hartu eta, ezer jan edo edan gabe, jatetxeko
|
bidea
hartu nuen berriro.
|
|
Etxeari begira egon nintzen luzaroan. Argia piztuta zuten, indarrak batzen egon nintzen jaisteko eta, azkenean, autoa hartu eta itsaso ondoan zegoen etxe zuriko
|
bidea
hartu nuen, Irantzuren bila.
|
|
Esnatu nintzenean hamaikak ziren. Dutxa azkar bat hartu eta autoan sartu ondoren Bilborako
|
bidea
hartu nuen.
|
|
–Kafea prestatzera noa –esan zuen Itziarrek sukaldeko
|
bidea
hartuz, eta irribarrea zeramala ahoan iruditu zitzaidan. Urrutian jotako trumoiak dardarka jartzen zuen neska, lasai asko zegoen bi hiltzaileren eta sukaldari erdi ero baten artean.
|
|
–Plazan berehala antzeman dizuet! Zuzenean porturako
|
bidea
hartu duzuela ikusi dudanean, atzetik jarraitu dizuet, esku artean zer darabilzuen ikusteko...
|
|
Eta, pitin bat aztoratuta, baina arbasoekin nolabait elkarturik egon nintzela sinetsita, Labartza Barrirako
|
bidea
hartu dut.
|
|
Eta Euskal Herrirako
|
bidea
hartu dut, ilunabarra abiaturik, eta Baionaraino iristeko indarrik aski izango ote nuen kezkatan.
|
|
Baina goizeko jendetza gaitz hura ez. Mezatara etorritako asko, etxera
|
bidea
hartuta eguerdia baino lehenago.
|
|
Azokatik irtetean, uhalaz helduta, etxerako
|
bidea
hartu dut erreka ondoko Aita Bastarrika kaletik.
|
|
Arratsalde hartan, herrirako
|
bidea
hartzeko etxetik atera nintzenean, eguraldiarekin eta urteko kronikarekin baino endredatuago nenbilen telebistan aditutako beste lerdokeria batekin, urte berriak eragindako topikotzar horietako bat egia esan: urte berrirako nahiak eta desioak planifikatu beharra.
|
|
Karlos Felix, Indio, Rosas eta laurok manifarako
|
bidea
hartu genuen. Ni mutu nindoan, neure kontuez hausnarrean.
|
|
Baserrirako
|
bidea
hartu nuen, Matxaingo aldapatik. Hilerri ondotik igaro eta hiriko azken kaleak atzean utzi nituen.
|
|
Baionarako
|
bidea
hartu ondoren, hala ere, berriro ekin nion.
|
|
Krispula ilargira begira utzi genuen eta harresia berriro zeharkatu. Eskutik helduta,
|
bidea
hartu genuen. Ni zoriontsu nintzen.
|
|
Eskuak sakeletan, zonbi antzo ibili nintzen kale hutsetan; etxeko
|
bidea
hartzea zen hasierako asmoa, baina gero, Txorrokopuntako musika kanpotik entzunda, giro epelean apur bat murgiltzea erabaki nuen. Tokia leporaino zegoen.
|
|
Hortaz, etxerako
|
bidea
hartu nuen emozioak prozesatzen nituen bitartean. Goiza argitu zuen azkenik, arrosa eta hotza, farolak itzali egin ziren.
|
|
–Agur, Kepa –esan zidan, bere
|
bidea
harturik eta niri bizkarra emanda– Ikusten duzunez, nik badakit zure izena, alaba zutaz mintzatu baitzait...
|
|
Gorritasunak lepoa, belarriak eta ile erroa ere hartuak zizkidan. Txurrotegian dozena pare bat txurro erosi eta orduan bai, etxerako
|
bidea
hartu nuen erabakitsu.
|
|
Denak ilun ageri ziren elur zuriaren kontra, aurpegiak ubel, keinu mikatzak. Mireiak eta Lurdisek besotik helduta hiriko
|
bidea
hartu zuten. Indioren figura luzea zihoan haien atzetik.
|
2006
|
|
Mingotsa. Erdia bakarrik edanda zakarrontzira bota du eta, albotik pasatu den Pili agurtu ondoren, komunerako
|
bidea
hartu du. Tabako paketea darama esku artean.
|
|
Beltza. Kalean aurkituz gero, Nerearengana hurbiltzen zen eta zaunka hasi, non dago Karlos galdeginez bezala, baina ez zuen neska burumakur harengandik erantzunik lortzen eta etxerako
|
bidea
hartu behar izaten zuen, Karlosen osabak tiraka egiten ziolako uhaletik. Urrunetik ere entzuten zituen Nereak zaunka haiek, eta zaunkekin batera bere buru gainean uzten zuen galdera txakurrak.
|
|
Korrika irten da ospitaletik eguerdian eta, bulegorako
|
bidea
hartu beharrean, etxerako bidea hartu du berriz. Izekorekin egon behar du eta hari kontatu zorakeria egiteko prest dagoela eta, zorakeria bat egitera doanari gertatzen zaion bezala, erreakzio berezia sentitzen duela gorputzean, hankak arinago doazkiola, gorputzak pisurik ez baleuka bezala.
|
|
Korrika irten da ospitaletik eguerdian eta, bulegorako bidea hartu beharrean, etxerako
|
bidea
hartu du berriz. Izekorekin egon behar du eta hari kontatu zorakeria egiteko prest dagoela eta, zorakeria bat egitera doanari gertatzen zaion bezala, erreakzio berezia sentitzen duela gorputzean, hankak arinago doazkiola, gorputzak pisurik ez baleuka bezala.
|
|
Azken esaldi horrek esan gabe esaten zuen guk ere hobe genukeela beherako
|
bidea
hartzea eta herria mamuei uztea. Halloween gau harez geroztik zonbiak balira bezala herriko biztanle eta bertako etxeen jabe legezko bakarrak.
|
|
1846 urteko otsailaren 8an, inori ezer esan gabe, askatasunerako
|
bidea
hartu zuen, inoiz ikusi zuen elur erauntsi handienean. Hiru alkandora jantzi zituen, berea eta etxolako bi kideena, eta bi galtza pare.
|
|
Maddalenek dirurik ez, baina aukera egokia egiteko zentzu nahikoa bazuenez, bigarren
|
bidea
hartu zuen munduari aurre egiteko, eskeko moja bihurtu zen –aurrez pentsatu behar zenuen hala izango zela, bizitza eredugarrien liburua baita eskuetan duzuna.
|
|
Lefcadiok hegazti herratuen
|
bidea
hartu zuen eta Antilletako lurretara jo, epelaren eta benetakotasunaren bila. Bi urtez ibili zen lurralde haietan, eta ez zuen, agidanean, arimak desio zuena aurkitu.
|
|
Inguruko herri eta bordetako jendeek –kapare nahiz laborari– haiekin berregin edo handituak zituzten beren etxeak eta beren estalpeak. Ez ziren guti, bertzalde, nongo eta Lüküzeko
|
bidea
hartu zutenak. Jaun erreboltariaren gaztelua zutik zegoen berriz, erregerenaren hondamendiari irri eginez bezala.
|
|
Noble nahiz bilau, azken hordia estalpean egokiturik utzi arte ez zuen Migel Mailuk oherako
|
bidea
hartu. Goarnizioko soldaduen ondoan zuen beretako tokia.
|
|
Urte hartako larrazkenean, Bidaxuneko
|
bidea
hartu zuen aitatxik. Agaramonteko gazteluan, Menaudek, behiala Migel Mailuren buruzagia izan zenak, urteak zituen hilik.
|
|
Bertzalde, Donibaneko biztanle anitzek erbesteko
|
bidea
hartu zuten. Ezin, beraz, sinets haien esker oneko sua.
|
|
karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera. Migelek ere gogotik utziko zituen etxea eta lana, eta iheslarien
|
bidea
hartu Biarnoraino. Ez zuen egin, bistan dena.
|
|
"... Lan ederra eginik, Bordeleko
|
bidea
hartu du berriz jaun De Lancrek. Haren erranetatik, ez da gehiago sorginik Lapurdiko herrian.
|
|
Belagile aritzen zen Teilaginen karrikan. Elizgizonari zerbitzu egina zen jadanik, aferak okerreko
|
bidea
hartu zuen bertzeren batean. Beti ongi.
|
|
Mendebaldeko Galizian zuen sorterria, baina Frantziako maisu handienekin ikasitakoa omen zen hura ere. Elkarrekin aritutakoak izan arren, gertakariek behartuta, bakoitzak bere
|
bidea
hartu zuen, eta urte luzetan bizpahiru bider besterik ez zuten elkar ikusi; azkenekoa gertaera larri baten ondorioz. Ez zidan argitu, eta neronek ere ez nion ezer galdetu.
|
|
Lagunek elkarren berri izan genuen, baina jada ez zen sasoi bateko arratsalde luzerik. Bernabek amuak egiten eta tretzan ipintzen pasatzen zuen denbora luzea; Txominek itsasorako
|
bidea
hartu zuen osabarekin batera; Leonek, berriz, aitari laguntzen zion Ternuarako upelgintzan. Hamar urte eginak genituen eta bizitza aldatzen hasi zitzaigun.
|
|
Ataritik irten eta ontziolarako
|
bidea
hartzera nindoala, Zertan zabiltza, galdetu zidan amak, egurrezko puxtarria eskuan ikusita.
|
|
Mareak beherako
|
bidea
hartu zuen eta haize berdea hezurretaraino sartu zitzaidan. Hodei txaramelek euria iragartzen zuten.
|
|
Bat batean, euri zaparrada hasi zuen, eta korrika abiatu nintzen, barne irrikak eta pozak bultzatuta, putzuetan oinak sartzeko beldurrik gabe. Zubia zeharkatu eta ontziolarako
|
bidea
hartu nuen. Agian, azkenean, ezkutuan zerabilten sekretuaren jabe egingo ninduten Bernat eta Batisek.
|